Historia Unibertsala»Erdi aroa
Erdi Aroko hiria
Antzinako munduaren akaberak, inperioaren azken aldeko joera okerragotu baizik ez zuen egin: hiriak krisi larrian sartuak zeuden. Administrazio arloan deseginda eta ekonomia aldetik inolako edukirik gabe, erromatar inperioko azken aldiko hiriak azkenetan zeuden barbaroen inbasioak etorri eta guztiz birrindu zituztenean. Inperioaren limesetik kanpora, Europa erdialdean, Eskandinavian eta eslabiar herrietan, ez zen hiririk ezagutzen.
Hirien hedatzea
1000. URTETIK 1300.ERA ARTE, EUROPAR ASKORENJOERA OSO MOTA DESBERDINETAKO HIRI BILGUNEETAN
BILTZEKOA IZAN ZEN.XI. mendetik hasita, hiriak etengabe
hazten joan ziren. 1300 aldera, hirukoiztu
edo laukoiztu egin zen hirietako biztanleria,
Europako biztanleriak baino hazkunde
handiagoa izen zuen beraz. Lehenago uste
zen, merkataritzaren eta merkatari alderrai
adoretsuen eraginagatik gertatu zela hirien
hazkundea. Egungo historialariek ordea,
beste arrazoi batzuk aipatzen dituzte: nekazaritzaren
hazkundea, eskualdeko azoken
sorrera, eta horren ondorioz, jendea nekazaritzatik
hirietara bizitzera joan izana.
Italia izan zen gehien hiritartu zena. Han,
XII eta XIII. mendeetako biztanleriaren %30-
35, 5.000 biztanlez gorako hirietan bizi zen.
Europako bost «metropolietatik» (80.000 biztanletik
gorako hiriak) lau italiarrak ziren:
Milan, Florentzia, Venezia eta Genoa. Baina
gainera, beste 7-8 hiri «erraldoi» zituen
(40.000 biztanlez gorakoak): Bolonia, Verona,Siena, Pisa, Brescia, Cremona, Palermo
eta, segur aski, Erroma. Horiez gain Italiak,
batez ere erdialdean eta iparraldean
(Toscana, Emilia-Romagna, Veneto eta Lonbardia),
hiri «handi» asko zituen (80 inguru
10.000 biztanlez gorakoak) eta beste 100 bat
hiri «ertain» (5.000-10.000 biztanle bitartekoak).
Beste inon ez zen, Europan behintzat,
horrenbeste hiritar. Garrantzizko salbuespenen
batzuk kenduta (Venezia), Italiako
hiri sarea antzinako civitatesen inguruan
sortu zen: haien hondakinetatik abiatu eta
auzo berriak, eskulangile guneak, harresi
berriak eta abar eratu ziren, batez ere XI,
XII eta XIII. mendeetan gertatu zen hazkunde
ziklo indartsu batean.
Europako herrialde jendetsuena zen
Frantziak eta Burgundiako erreinuak ?zeina
frantses kulturakoa izanik ere, inperioko
partaide baitzen? bien artean 15etik 18
miloira biztanle zituzten 1300 aldera. Biztanle
horietatik %20 inguru hirietan bizi ziren.
Flandriako konderrian ordea, orduan
Frantziako erreinukoa baitzen, biztanleriaren
%35eraino bizi zen hirietan. Parisko
«metropolia» nabarmentzen zen beste ororen
gainetik, ez zen alferrik Erdi Aroko kristandadeko
hiri handiena. Rouen, Montpellier
eta Flandriako Tournai, Brugge eta Gent
hiri «erraldoiak» ziren; beste hogei bat baziren
10.000tik gorakoak. Baina esandako
lurraldean ehundaka ziren hiri «ertainak»
(5.000-10.000 biztanle bitartekoak) eta askoz
ere gehiago «txikiak» eta «oso txikiak»
(5.000 biztanlez azpitikoak edo 2.000z azpitikoak).
Eta hortxe datza Italiarekiko desberdintasuna.
Izan ere, nahiz eta Frantziako
hiri sare nagusia antzinako civitateetatik
sortua izan, bigarren mailako hiri sareak,
Italiakoa baino ondotxoz sendoagoa zenak
?egun eskualde, kantoi edo departamenduetako
hiriburu direnak?, monasterioen edo
gazteluen inguruan bildutako burgoetan du
sorburua. Beste hiri bilgune mota bat ere
sortu zen Frantzian, oso txikia, nekazari herri
eta hiriaren tartekoa, Erdi Aroaren azken
aldera. Bastida deitu zitzaien; XIII. mendean
sortu ziren eta ugariak izan ziren Frantziarenhego mendebaldean. Ez dute garrantzi
berezirik herrialde horretako hiri sarean,
baina kontuan hartzekoa da «borondatezko
hiritartze» mota bat izan zela. Hiri plano arautu
bat errespetatuz eraiki ziren, horregatik
«hiri planifikatuak» ere esan izan zaie.
Alemaniako inperioan eta haren eraginpeko
lurraldeetan kontraste handiak izan
ziren. Mendebaldean, Rhin ibaiaren arroan
bereziki (Kolonia, Mainz, Trier, Worms eta
Aachen) biztanleen %20 edo gehiago hirietan
bizi zen, nahiz eta Koloniak bestek ez
zuen harrapatzen hiri «erraldoien» kategoria
(40.000 biztanlez gorakoak); kopuru horretatik
hurbil zebiltzan, 1300 aldera, Lieja eta
Lovaina ere. Rhinen arroan civitate berregituratuen
sarea zen nagusi. Alemaniaren erdiko
zerrendan hiritartze maila txikixeagoa
zen eta hango hiriak gazteluen edo gotzain
egoitzen inguruan eratu ziren, baina Erdi
Aroan sortuak ziren, ez zuten beraz, Antzinateko
jatorririk. Elbatik ekialdera, Alemaniaren
eraginpeko lurraldeak barne zirela
?Polonia, Transilvania, Moravia, e.a.?, askoz
bakanagoak ziren hiriak. Ez zen hiri
handirik Praga, Viena edo Krakovia baino
ekialderago. Alemaniaren ekialdean eta eslabiar
herrietan, alemaniar edo eslabiar gotorleku
baten (grod) alboan sortutako bilguneez
aparte, nahita sortutako hiri bilguneak
ere («hiri berriak») asko izan ziren, eta
Frantziako bastiden antzera, biztanleak bildu
eta hiriak ex nihilo eraikitzeko modu bat
izan zen.
Europaren iparraldea eta ekialdea, gutxi
eta berandu hiritartu ziren: hirietan bizi
zen biztanleria ez zen %5era iritsi. Ingalaterraren
hiritartzea ere, Italia, Frantzia eta Inperioarenaren
aldean ahula izan zen. 1300
aldera 5 edo 6 hiri baizik ez ziren 10.000
biztanlera hurbiltzen.
Hirien funtzioak.
Gremioak
ERDI AROKO HIRIAREN BARRUAN JARDUERA ASKO
GAUZATZEN ZIREN: ADMINISTRAZIO ZENTROA ZEN,
KULTURA EKOIZTEN ZEN LEKUA, UNIBERTSITATEEN
JATORRI ETA BALIO BERRIEN TRANSMITITZAILE. BAINA
BEHARBADA, EKONOMIA ALORREAN BETE ZITUEN
FUNTZIOAK IZAN ZIREN EZAGUNENAK: MERKATARITZA
ETA ESKULANGINTZA.Erdi Aroko hiria ekoizte eta kontsumo
zentroa zen, aldi berean. Zela hiritarren
hornikuntza premiengatik, hiritik kanpo bizi
zirenentzat zuen erakargarritasunagatik,
edota hiriko jabeek landan zituzten interesengatik,
hiria ez zen inoiz Erdi Aroan uharte
bat izan. Beti bazuen inguruan bere eraginpeko
eremuren bat: banlieue, contado, alfoz?
izan zitekeen administrazio barruti bat,
edo hiriaren eraginpeko ekonomia eremubat, baina hiriak ez zuen lege eskumenik
bere harresietatik at. Feudalismoaren ezaugarri
izan zen hiriaren landarekiko nagusitasuna.
Distantzia luzeko merkataritzaz gain,
Erdi Aroko hiri hazkundearen efektuetako
bat, eskualdeko eta eskualde arteko harremanak
egonkortzea izan zen. Lehen Erdi
Aroko merkataritza harremanak eskasak eta
noizbehinkakoak ziren (azoka gutxi batzuk
urtean). Hiri sarea zabaltzearekin ez ziren
lehenagoko azoka haiek desagertu. Areago,
oso garrantzitsuak izan ziren haietako
batzuk (Champagne), baina hiriei esker
merkataritza harreman eraginkorragoak txertatu
ziren Erdi Aroko ekonomian: asteroko
azokak hiri txikienetan eta egunerokoak
handienetan. Horrek guztiak espezializaziora
eraman zuen. Lanbide berriak sortu ziren,
eta pixkanaka, lan espezializatuagoetan
adarkatzen joan ziren: ehungintza industriakoak
ziren asko («bataneroak», ehuleak,
tindatzaileak, iruleak?) eta larrua lantzen
zutenak beste asko (larru ontzaileak, zapatariak,
e.a.). XII. mendetik aurrera horietako
batzuek lehen gremioak eratu zituzten.
Gizarteak eta hiri aginpideak
ERDI AROKO HIRIETAN EZ ZIREN BURGESAK SOILIK
BIZI. ALDIZ, GIZARTE SEKTORE ASKOK OSATUTAKO
KALEIDOSKOPIO MODUKOAK ZIREN: AITOREN SEMEAK,
ADMINISTRATZAILEAK, ELIZGIZONAK, ETA BAITA
NEKAZARIAK ERE. XI. MENDEAN HASITA, ZENBAIT
HIRITAN, AGINPIDE MODU BERRI BAT SORTU ZEN.
AGINPIDE HORREN ARABERA, HISTORIAN LEHENENGO
ALDIZ, HIRIKO BIZTANLEEK ERABAKI POLITIKOAK
HARTZEKO AHALMENA ZUTEN.Nahiz eta XI eta XII. mendeetako «burgesek»
(eskulangileak eta merkatariak) hirietako
gehiengoa ez izan, eta artean hirietako
aginte postuetan ez egon, haien dinamismoarekin
lotzen dira indarrean zegoen
aginpidetik askatzeko egindako lehen ahaleginak.
Loiraren eta Rhinen arteko hiri batzuetan,
eta orobat Iberiako penintsulako
Santiago bidean, burgesak gizarte eta lege
arloan aintzat hartuak izaten saiatu ziren.
Euren burua bazterturik ikusita, gilda edo
ermandadeetan antolatu ziren eta matxinadak
piztu zituzten, batez ere elizgizonak
agintari zituzten zenbait hiritan: Le Mans
(1070); Worms (1073); Kolonia (1074 eta
1077); Laon (1112); Santiago de Compostela
(1116); eta Sahagun (1110). Hogeita hamar
bat izan ziren tankera horretako matxinadak.
Toki batzuetan komuna izenekoek
burujabetza maila batzuk eskura zitzaten
balio izan zuten. Hiritarrek parte hartzeko
aukera zuten aginpide berri hartan.Baina ez zen matxinada izan hiriek burujabetza
eskuratzeko erabili zuten bide
ohikoena, eta ez ziren orobat burgesak izan
eragile bakarrak. Eskuarki, erregeak edo
printzeak modu baketsuan ematen zion hiri
bilguneari, charte de comune zelakoa Frantziako
iparraldean, «kontsulatua» Frantzia
hegoaldean (udal agintariak ziren «kontsulak»),
«fuero municipal» izenekoa iberiar
penintsulan, edota bestalako agiri ofizialen
bat. XII. mendea funtsezkoa izan zen udal
pribilegioak eta askatasunak lortzeko prozesuan.
Mende hartan eta hurrengoan, maire
eta echevin zirelakoak Frantzian eta Herbehereetan,
kontsulak eta Rat edo Kontseiluko
kideak Alemanian, alkateak iberiar
penintsulan, eta beste hainbat agintari, hirietako
gobernatzaile bihurtu ziren. Italian
lortu zuten hiriek burujabetza handiena.
Han, erdi eta ipar aldeko hiriak (Regnum
Italiae) benetako estatu-hiri bihurtu ziren.
Italiako Comunaren lehen fasean aristokraziak
agindu zuen, baina XIII. mendearen
erdi aldera, hiri askotan, popoloa heldu zen
agintera, eta han ordezkatuak zeuden gremio
eta auzo elkarteetako kideak. Hiritar
askok eta askok hartzen zuten parte erakunde
horietan, nahiz eta buruzagiak, eskuarki,
gizartearen elitekoak izan ohi ziren.
XIII eta XIV. mendeetatik hasita, hirietako
gizartea bi polotan hasi zen bereizten.
Alde batetik, historialariek «hiri patrizioak»
deitzen dietenak zeuden. Jauregiak
eta dorreak eraiki zituzten, kaperak sortuere bai, vendettak antolatu zituzten ohore
arrazoiengatik eta gainerakoak baino
hobeak sentiarazten zituen familiaren izen
on elitista bat landu zuten. Negozio gizonak,
gremioetako buruzagiak, jabe handiak,
e.a. izan ohi ziren talde horretako kideak.
Lehen Erdi Aroan talde horrek kontrolatzen
zituen nola korporazioak hala udal
erakundeak. Nolanahi ere udal instituzioak
itxiagoak eta burokratagoak bihurtzen
joan ziren, eta horrekin batera, printzeek
eta erregeek geroz eta esku gehiago zuten
udal erakundeetan.
Bestalde, baztertuak eta eskaleak kontuan
hartu gabe ?Erdi Aroko hirietako azpigizarte
berezi bat osatzen zuten?, patrizioen
aurkakoek beste gizarte talde bat eratu
zuten. Eskulangileak eta langileak, dendari
txikiak eta jende apalez osatutako beste
multzo handi bat popolo minuto izenekoaren
partaide ziren. Erakundeetatik baztertuak
zeuden eta, nork bere hirian, antzeko bizimoduak
eta balioak garatu zituzten. Auzo
okerrenetan bizi ziren, kale ilunenetan, eta
garaiko izurri eta gosete gogorrenak jasan
zituzten, XIV. mendean, batez ere. Egunero
jasaten zituzten laneko esplotazioa, eta gizarte
eta politika arloetako bereizkeria. Zenbait
alditan, herri matxinadetan lehertu ziren
gizarte sektore horien deskontetua (Parisko
herri protesta 1358an, Florentziakoa
1378an, Genteko eskulangileena 1379an,
Londreskoa 1381ean, Rouenen eta Parisen
1382ean?).