Historia Unibertsala»Erdi aroa
Britainiar uharteak Azken Erdi Aroan (IX.-XIII. mendeak)
Ingalaterra
Bedak deskribatu zuen Heptarkia anglosaxoniarra
zazpi erreinu mitikok osatzen
zuten; jutoek (Kent), angloek (Northumbria,
East Anglia eta Merzia) eta saxoniarrek
(Essex, Sussex eta Wessex) sortu zituzten
erreinu haiek. Gauza segurua da VII.. endean Ingalaterra hainbat erreinuk osatzen
zutela. Erreinu nagusiak hauek ziren:
Northumbria iparraldean, eta Merzia, guztietan
handiena, erdialdean. VII. mende
bukaeran, Northumbria ahulduta geratu zen,
eta Merziak hartu zuen nagusitasuna. Merziak,
Offa errege zuela, oparotasun aldia
izan zuen, bai politikan bai ekonomian, izan
ere, Mediterraneo itsasoraino zabaldu baitzituen
merkataritza harremanak. Dena dela,
825. urtean, Wessex-eko errege Egbertok
Ellendungo guduan Offaren ondorengoa
garaitu zuenean, Wessexeko monarkiak
hartu zuen Merziak ordu arte izan zuen lekua.
VIII. mende bukaeran eta IX. mendearen
hasieran, bikingoak Britainiar uharteetara
iritsi ziren. Hala ere, Wessexeko errege
Alfredo Handiak eta haren ondorengoek
daniarrak geldiaraztea lortu zuten. Ingalaterra
bi eremutan banatu zen: daniarrak
ekialdean, eta anglosaxoniarrak mendebalean.
Nolabaiteko oreka aldi baten ondoren,
Ingalaterra daniarren helburu izan zen
berriz ere; 980an Tamesis ibaitik sartu eta
Wessexeko Etelredo II.a garaitu zuten Maldonen.
Garaipen harekin hasi zuten daniarrekIngalaterraren kontrako erasoaldia; XI.. endean, azkenik, Ingalaterra daniar inperioaren
mende gelditu zen.
Danimarkarren agintaldiak, hala ere,
beherantz egin zuen XI. mendearen erdialdean;
Eduardo Aitorlea errege koroatzeko
bidea erraztu zien horrek saxoniarrei. Eduardok
zenbait eskubide eman behar zizkien
kontrako zituen hainbat aitoren seme taldeei;
Godwin kondea zuten haiek buru.
1066an Eduardo ondorengorik gabe hil zen,
eta Godwinen seme Haroldo izendatu zuten
errege. Baina Normandiako duke Gilenek
kontra egin zion. Gilen, aita santuaren
laguntzaz, Ingalaterran lehorreratu, eta Haroldo
garaitu zuen Hastingseko guduan
(1066). Gudu harez geroztik, Gileni Konkistatzailea
goitizena jarri zioten. Gilenek
ondo asmatu zuen feudalizazioaren prozesu
hasi berriari etekina nola atera. Lurrak nobleen
artean banatu zituen; ordainetan, errege
ondasunak zituztenei morrontza zin egitea
eskatu zien eta erregeak ondasunaren
zati handi bat beretzat hartzen zuen. Erregeak,
beraz, erreinuko nagusitasun ekonomikoa
lortu zuen. Gilenek administrazio
antolamendurako zuen sena argi eta garbi
ikus daiteke 1085ean egin zuen Domesday
Book-ean: erreinuaren aberastasunen zerrenda
zen, tokian tokiko inbentarioez osatua.
1087an, Gilen Konkistatzailea hil zenean,
haren seme Gilen II.a jarri zen errege, eta
Gilen II.a hil zenean Henrike I.ak hartu zuen
aginpidea. Elizara eta nobleziara hurbiltzekoaren
aldekoa zen; bi sektore haiek GilenII.aren monarkiarekin aurrez aurre baitzeuden.
Henrike I.a 1135ean hil zen; ez zuen
ondorengo gizonezkorik eta nobleek Eztebe
Bloiskoa (1135-1154) aukeratu zuten
errege. Haren garaian, normandiar monarkiak
anarkia aldia izan zuen: nobleei ahalmen
handiak eman zizkien, eta horrek haien
burujabetasuna sendotu zuen. Henrike
I.aren alaba Matildek Eztebe garaitu zuen;
baroiek, ordea, ez zuten Matilderen alde
egin, eta azkenik, Eztebek Matilderen seme
Henrike onartu behar izan zuen errege.
Henrike II.a, 1154az gero errege, Matilderen
eta Plantageneteko Godofredoren
semea zen. Aitarengandik lur asko jaso zituen
Frantzian; Ingalaterrako errege, Normandiako
duke, Anjou, Maine eta Turenako
konde, Poitou eta Guyenako jaun Plantageneteko
Henrike II.aren ondasunei Anjouko
Inperioa izena eman zitzaien. Henrike
II.ak politikarako ahalmen handia zuen, eta
hala erakutsi zuen bere esku zituen lurraldeetan.
Ingalaterran lan bakezalea eta zentralista
egin zuen: zenbait arau erabaki zituen
zuzenbide komun batean oinarrituak,
lekuan lekuko ohituren gainetik. 1164an,
Clarendongo Konstituzioen bidez, Elizako
epaileek erreinuan zuten aginpidea mugatu
zuen; ondorioz, tirabirak izan ziren Canterburyko
artzapezpiku Thomas Becketen
eta Henrike II.aren artean. Thomas Becket
noble normandiarrek hil zuten 1170ean.
Henrike II.ak Irlandako errege izendatu
zuen bere burua; Eskozia mendean hartu
zuen; bakea ezarri zuen Normandian;
1158an Bretainiara zabaldu zuen bere aginpidea,
eta Akitaniatik abiatuta Auverniara
iritsi zen haren nagusitasuna.
Rikardo Lehoi Bihotz (1189-1199), Hirugarren
Gurutzadara aldegin zuen errege
koroatu zuten unean berean; handik itzuli
zenean, preso hartu zuten Austrian (1191).
1194an Rikardo askatu zuten, eta hark germaniar
guelfoei lagundu zien (guelfoak aita
santuaren aldekoak eta alemaniar enperadorearen
kontrakoak ziren); 1198an, Gisorsen,
errege frantsesa garaitu zuen. Rikardo
1199an hil zen, eta haren anai eta ondorengo
Joan Lurgabeak (1199-1216) ezin izan
zituen Frantzia aldeko ondasunak gorde:
1206an, Capetarrek Frantzian zituen ondasunak
konfiskatu zizkioten eta 1214an erabat
galdu zituen (Guyenne salbu), Bouvinesko
guduan Frantziako Felipe Augustok
garaitu ondoren. 1215ean Carta Magna (ingeles
konstituzio berria) onartu behar izan
zuen, nobleen, hirien eta Elizaren botere
gero eta handiagoak behartuta. Carta Magna
erregearen eta nobleen arteko harremanak
kontrolatzen zituen kontratu feudala
zen, eta Ingalaterrako estamentuen askatasunak
eta eskubideak bermatzen zituen,
nekazariena izan ezik: horixe izan zen, hain
zuzen, ingeles parlamentarismoaren iturburua.Henrike III.a (1216-1272) adinez txikia
izan zen bitartean, konstituzio berriko araudiaren
arabera gobernatu zen Ingalaterra;
egoera hori, ordea, erabat aldatu zen Henrike
III.a agintera iritsi zenean (1227). Nazioarteko
politikan izan zuen porrota zelaeta,
saiatu zen 1258ko Carta Magna-ko hitzarmenak
hausten. Baina, ingeles baroiak
erabaki haren kontra jarri ziren, eta Leicesterreko
konde Simon Monfortekoa buru
zutela Henrikeren kontra altxatu ziren. Erregeak
Oxfordeko Estatutuak izenpetzea beste
konponbiderik ez zuen aurkitu; estatutu
haiek erregearen agintea murrizten zuten
eta nobleena indartzen. Eduardo I.aren ondoren
izan zuten indar gehien estatu haiek
(1272-1307).
Eskozia
V. mendeaz gero bi herri bizi ziren Eskozian:
piktoak iparraldean eta ipar-ekialdean,
eta eskotoak, Irlandatik etorriak, mendebalean.
Northumbriako erreinuak Eskozia bereganatzeko
egin zituen saioek huts egin
zutenez gero, eskoziarrek babesean ikusten
zuten beren burujatasuna; ez, ordea, batasuna.
844. urtean, Kenneth Mac Alpine eskotoa
izendatu zuten errege, piktoak eskandinaviarren
erasoen ondoren ahulduta baitzeuden
(VIII. mende bukaera). Errege berriak
Albako erreinua sortu zuen.
X. eta XI. mendeetan borroka ugari izan
zen Eskoziako dinastien artean. Borroka
horien artetik ezagunena Macbethek gidatua
izan zen. Haren erreinaldian (1040-1047)
oinarritu zen Shakespeare bere obra bat
egiteko. Macbethen ondorengoa Malcolm
Canmore III.a izan zen; Sconen koroatu zen
lehen errege eskoziarra izan zen (1058).
Haren erreinaldian erakundeak normandiar
ereduaren arabera antolatu ziren; Eskoziak,
berriz, Margarita erreginak bultzatuta, mendebaleko
eragina izan zuen, erlijioan batez
ere. Malcolm III.aren eta Gilen Konkistatzailearen
arteko liskarrek eskoziar erregearen
heriotza ekarri zuten (1093). 1124an
normandiar monarkiaren laguntzaz haren
seme Davidek hartu zuen errege kargua.
Bestalde, onura handiak atera zituen Enrike
I.aren erreinaldian Ingalaterrak bizi zuen
krisialditik. Malcolm III.ak eta Davidek
monarkia feudalaren sistema ezarri zuten,
Europako mendebaleko beste lurraldeetakoen
antzera: gizartea lotura pertsonalen
arabera antolatuta zegoen, eta hainbat berrikuntza
izan ziren erakundeetan. 1190ean,
Daviden ondorengo Gilen I.ak Eskoziaren
burujabetza lortu zuen: hamar mila markoren
truke erosi zion Eskozia Rikardo Lehoi-
Bihotzi, Rikardo Hirugarren Gurutzadarekin
arduraturik baitzegoen.
Alexandro II.ak (1214-1249) eta Alexandro
III.ak (1249-1286) onura handiak aterazizkioten beren aurrekoen lanari; hala hasi
zuen eskoziar monarkiak urrezko aroa.
Alexandro III.ak burguetako eskulanak eta
merkataritza bultzatu zituen; Eskoziaren
garai distiratsuena izan zen hura. Garai hartan,
bestalde, Eskoziak Hebrida Uharteak
erosi zizkion Norvegiari. Alexandro III.ak
ez zuen ondorengorik, eta hil zenean, borrokak
izan ziren nobleen artean boterea
nork eskuratu. Borroka horietan Ingalaterrako
Eduardo I.ak ere parte hartu zuen.
John Balliol errege hautatzeak (1292) ez zituen
arazoak konpondu, eta Frantziarekin
izenpetu zuen hitzarmenaren ondoren Ingalaterrako
gudarosteak hainbat hiri hartu
eta erregetzatik kendu zuen Eduardo. XIII.. endeko azken urteetan ingelesen nagusitasunaren
kontra izan ziren saioek, Wallacek
zuzenduak adibidez, huts egin zuten.
Irlanda
Irlandan borroka asko izan ziren bertakoen
artean, eta, VI. mendeaz gero, txandakatu
egin ziren boterean iparraldeko
O´neill eta hegoaldeko O´neill familiak.
Bikingoek VIII. mendearen bukaera eta IX.. endearen hasieran behin eta berriz inbaditu
zuten Irlanda, eta 841. urteaz gero,
behin betiko bizilekua hartu zuten.
IX. mendearen bigarren erdialdeko eta
X. mendeko gertaera nagusiak guduak izan
ziren, harik eta 976an Munsterreko erreinua
Brian Boruren mende gelditu zen arte.
Brian Boru gaeliarra zen; 1002. urtean
O´neill familiari errege izateko zuen ahala
kendu zion eta 1014an Clontarfen (Dublingo
badia) bikingoek eta Leicesterko irlandarrek
osatu zuten elkartea garaitu zuen.
Gudu hartan hil zen Brian Boru. XI. mendean,
ordu arte ez bezalako zatiketa eta
nahasketa politikoa izan zen; eliz kargunagusiak nobleen esku zeuden, abadietako
karguak batez ere, eta irlandar fraideek ekonomia-gizarte
egitura nagusietako bat osatzen
zuten. XII. mendearen hasieran, Canterburyko
artzapezpikuak, Dublingo artzapezpikutzaren
bidez, gregoriar erreforma
sartzea lortu zuten: Erromaren nagusitasuna
onartzen zen eta irlandar elizaren egitura
administratiboa berritzen. Egitura berritze
hori Kellseko sinodoarekin burutu zen
1148an.
Henrike II.a normandiarren gidari izan
zen 1169-1171. urte bitartean Irlandako konkistan.
Henrikek lan horretarako Adriano
IV.a aita santuaren eta hainbat errege irlandarren
(Leinster, Dermot Mac Murrough)
laguntza izan zuen. Hala, Irlanda Ingalaterrako
koroaren barruan sartu zen. 1175ean
Rory O´connor-ek, gaeliar Irlandaren erregetzat
hartzen zenak, Enrike II.aren nagusitasuna
onartu zuen. Normandiarrek hainbat
gauza eraman zituzten Irlandara: adiministrazio
zentralizatua, diruan oinarritutako
ekonomia, nekazaritza sistemen hobekuntza,
hiri sare berria eta garrantzi handiko
kultura berrikuntzak, hala nola, ingeles eta
frantses hizkuntzak. Dena dela, Irlanda zati
handi bat errege gaeliarrek kontrolatzen
zuten: O´Donnel eta O´neill-tarrek Ulsteraren
bi heren menderatzen zituzten;
O´Connor-tarrak nagusi ziren Connacht probintzian;
O´Brien familiak normandiarren
presioari eutsi zioten Thomond-en; Leinsterren
eta Munsterren irlandar erregeak zeuden.
1270az gero, borroka ugari izan ziren
eta 1292an Eduardo I.ak, baroiek bultzatuta,
Irlandan lege ingelesa ezartzea onartu
zuen. Gorabehera horiek, ordea, ez ziren
horretan gelditu; oso borroka latzak izan
ziren XIV. mendean.