Historia Unibertsala»Erdi aroa
Karlomagnoren Europa (700-900)
Errege merovingiarren aginpideak gainbehera egin ahala, jauregizainek geroz eta indar handiagoa hartu zuten frankoen erresuma zatituan, hartaraino ezen gorteko jauregizaina baitzen egiaz aginte publikoa zuena. 751n amaitu zen prozesua, Pipino «Txikia» frankoen errege bihurtu baitzen urte hartan, Klovisen ondorengoak tronutik bota ondoren. Haren seme Karlosek, Karlomagno deituak, kanpaina militar ugariren bitartez asko hedatu zuen frankoen erresuma, eta hala, 800. urtean, aita santuak Erroman enperadore koroatu ondoren, Mendebaleko inperioa ezarri zuen berriro. Haren ondorengoak ordea, ez ziren gai izan inperioa gordetzeko eta frankoen erreinua pixkanakapixkanaka indarra galtzen eta zatitzen hasi zen.
Politika erakundea
700.ETIK 900.ERA BITARTEKO TESTUINGURU
ALDAKORREAN, POLITIKA ERAKUNDE ZABAL BEZAIN
AHUL BAT JAIO ZEN. ERAKUNDE HORREN BARRUAN
HASITA ZEUDEN ERNETZEN GERORA FEUDALISMOA
EKARRIKO ZUTEN GIZARTE ETA EKONOMIA
ERALDAKETAK.Karlomagnok burututako politika
erakundearen hastapenak errege merovingiarren
aginpide galeran kokatu behar dira.
Garai hartan, aristokraziak ?lurralde jabe
aberatsak ziren? hartu zuen aginpidea. Horien
artean, jauregizaina zen, batez ere, etekin
handienak ateratzen zituena.Islamaren hedakuntza geldiarazi zuen
lehen gertakaria Poitierseko gudua izan zen,
non Karlos Martel Austrasiako jauregizainak
garaipena erdietsi baitzuen musulmanen
aurka. Ordutik aurrera sendotu zen aginpidean
Karlomagnoren familia, jauregizainari
leial zitzaizkion aristokrata frankoen laguntzarekin,
hark, lurraldeak emanez saritzen
baitzituen arma zerbitzuak egiten zizkiotenak.
Hurrengo data aipagarria 751ko Soissonseko
estatu kolpea izan zen. Aita santuak
onetsi egin zuen dinastia aldaketa eta lurralde
jabe/funtzionarioak aginpide ekonomikora
eta politikora igo izana.
Aristrokaziak emandako babesak eta
kanpotik eskainitako laguntzak hurrengo
urratsak ekarri zituen: kanpaina militarrak
eta lurraldearen hedatzea. Hegoaldera, Pipino
Txikiak Septimania eta Akitania menderatu
zituen. Karlomagnok eman zion jarraipena
aitak hasitako lanari eta Saxonia,
Frisia, Bavaria, eslabiarrak eta abaroak borrokatu
zituen ekialdera; hegoaldera berriz,
lonbardiarren errege bihurtu zen 774an.
Testuinguru horretan kokatu behar dira Hispaniara
egin zituen espedizioak eta Markaren
sorkuntza 795ean. 800.etik aurrera bizantziarren
aurka ere borrokatu zen.
800. urteko abenduaren 25ean harrapatu
zuen Karlomagnok bere erregetzaren
gaina, data horretan koroatu baitzuen aita
santuak enperadore tituluarekin.
Baina 814an Karlomagno hil zenetik
gertakariak bata bestearen atzetik etorri ziren.
Haren oinordeko Luis «Errukiorrak» ezin
izan zituen aristrokaten arteko liskarrak eragotzi.
Ordu arte aristrokazia menderatzen
ziren lurralde berrien jabetzarekin konformatzen
bazen ere, ordutik aurrera Inperioaren
barruan etekinak atera nahian hasi zen.
843. urtea arte, orduan sinatu baitzen
Verdungo ituna, oinordekotzaren inguruko
tirabirek gora egin zuten, bitartean aristokraziarigeroz eta amore emate handiagoak
egiten zitzaizkiola. Aipatutako itunaren
indarrez, Luis Errukiorraren hiru semeen
artean (Karlos Burusoila, Lotario eta Luis
Germaniarra) banatu zen inperioa. Lehenengoari
mendebaleko lurraldeak izendatu zitzaizkion,
eta azkenekoari lurralde berriak,
ekialdekoenak. Lotario berriz, politika
eraikuntza berri baten buru egin zuten:
Herbeheretatik hasi eta Italiaren iparrera
heltzen zen lurralde hura eta 870 urtea arte
iraun zuen.
877ko Quercyko Batzarra izan zen hurrengo
urratsa, inperioaren deuseztapen
prozesuan. Orduan kontsagratu zen ohore
edo onuraren bat berekin zeramaten politika
karguen jaraunstea. Eskandinaviarrak,
musulmanak eta magiarrak kanpotik erasoka
ari ziren bitartean, barne borroka larriak
izan zituzten, eta azkenean hainbat
printzerritan zatitu zen inperioa.
Karlos III.a «Gizenak» egin zuen inperioa
bateratzeko azken ahalegin ustela eta
888.ean amaitu zen. Horrela galdu zen karolingiar
dinastiako azken erregea.
Administrazioa
INPERIOA GERRA ETEKINETAN ETA BASAILUTZAN
OINARRITZEN ZEN. AGINPIDE MILITARRARI ESKER
LURRALDEAK KONKISTATZEN JARRAITU ZEN
BITARTEAN, EZ ZEN ZAILA IZAN ARISTOKRAZIA
KONTENTATZEA, LURRALDEAK EMATEN
ZITZAIZKIELAKO ETA KANPORA ZUZENTZEN ZUTELAKO
EUREN GERRAZALETASUNA.Inperioaren barne antolakuntza aztertzeko,
premiazkoa da aurrez, Karlomagnok
eragindako administrazio erreforman arreta
jartzea. Laburbildurik esan daiteke, iraganeko
elementuez osatzen zela, baina beste
modu batean egituratuta. Egituraren oinarrian
gizon libreen arteko harreman pertsonal
batzuk zeuden: batak besteari
buruzko mendekotasuna onartzen zuen
(enkomendazioa), eta lurrak jasotzen zituen
egin beharreko zenbait zerbitzuren truke
(etekina edo feudoa).
Toki administrazioan argi eta garbi ikusten
dira harreman horiek. Erreformaren aurretik
bezala, konderrietan eta gotzain barrutietan
banatua zegoen lurraldea, baina
orain Alsazia-Lorrenako aristokraziak agintzen
zuen kargu horietan. Basailutzaren eta
etekinaren bitartez lotzen zitzaizkion erregeari.
Kondeek betearazten zuten legea,
kobratzen zituzten zergak eta zuzentzen
zuten konderriko armada. Bizkondeak eta
bikarioak ?gehienetan tokiko aristokraziako
kideak? izaten zituzten laguntzaile. Bestelako
antolakundea zuten muga aldeko «marka»
deituek: Hispaniar Marka, Panoniar
Marka, Sorabiar Marka, Beneventoko Dukerria.
Konderria, aldi berean, gotzainak gobernatzen
zuen eliz barruti bat zen.Administrazio zentralak ez zuen aldaketa
aipagarririk izan. «Palatium» edo jauregiaren
inguruan zegoen antolatua, han egoten baitziren
erregearen ofizialak. Ofizial horietatik
desagertu zenetako bat jauregizaina izan
zen. Bi elementu berri baizik ez zen izan,
Kantzileritza, akordioak, xedapenak, e.a.. dazteko ardura zuena; eta Kapera, Aachengoa
(inperioko hiriburukoa) izan zelarik
nabarmenena.
Karolingiar administrazioaren berrikuntza
handiena, aurrez aipatutako bi administrazioen
arteko harremanaz arduratzen zen
kargu bat egotea izan zen. «Missi dominici»
deitzen zitzaien eta tokiko administrazioa
zaintzeko ardura zuten «ikuskatzaileak» ziren.
«Missaticum» izeneko lurralde bat izendatzen
zitzaien ?zenbait konderriz osatua?
eta lurralde hori korritzen ematen zuten
urtea, administrazioaren aurkako kexuak
jasoz eta legea aplikatzen zela zainduz.
Poliptiko karolingiarrak eta gizarte eta ekonomia aldaketak
DOKUMENTU IDATZIEK LEHENAGO ZUTEN GARRANTZIA
BERRESKURATU ZUTEN ETA INPERIOAREN EKONOMIAN
ETA GIZARTEAN LEIHOTXO BAT IREKITZEKO AUKERA
EMATEN DIGUTE. OSO LAGUNGARRI DIRA POLIPTIKO
KAROLINGIARRAK ERDI AROKO EKONOMIA
HAZKUNDEA EKARRIKO ZUTEN ERALDAKETAK
IKUSTEKO.Eskaintzen dituzten datuen kopuruagatik
eta kalitateagatik, poliptikoak edo monasterioen
eta erregeren mendeko lurren
ondasun, jabetza eta pertsonen inbentarioak,
giltzarrizko elementuak dira esku artean
dugun aldia aztertzerakoan. Hamar batgordetzen dira eta 770etik 820 bitartekoak
dira, gehienbat. Gainera, eskualde jakin batekoak
dira, inperioren erdi aldekoak: Rhin
eta Senaren tartea eta egungo Italiaren zati
bat hartzen zuen eskualde hark.
Aurreko garaitik zetorren jabetza handi
bat zen, eta bi zati egina zegoen, alde batetik,
erreserba, jaunak zuzenean ustiatzen
zuena, eta bestetik «mansusak» edo baserriak,
mendeko nekazariek ustiatzen zituztenak.
Aipatu eskualdea nahiko jendeztatua
zegoen garai hartan. Baina biztanleria hazi
bazen ere, preso zegoen aurreko mendeetatik
zetorren errealitate ekonomiko estuan.
Tresneria egokirik ez zutenez, eta aristokraziaren
interesa, batik bat, gerra harrapakinak
edo erregearen opariak lortzea zenez,
nekazaritza ez aurrera eta ez atzera geratuta
zegoen, muga aldeko eskualdeetan ezik,
horietan konkista berriak eta kolonizatze
aldiak izaten baitziren.
Sail handiak hazi baziren ere, ez dira
ahaztekoak «alodio» edo nekazarien sail txikiak,
ez baitziren erabat desagertu. Hala ere,
ekonomia krisiak bultzatuta, kanpaina militarretan
parte hartzeagatik lurrak utzi beharrean
gertatu zirelako, eta inbasio berrien
edo aginpide politikoaren pribatizazioen
mehatxupean, nekazaritza hori gehiena
jaunen sareetan erori zen berriro.
Mendebaleko Europako biztanleak, aldi
hartan, nekazariak ziren batik bat, lurra lantzetik
bizi zirenak. Baina batzuek irudikatu
duten Europa itxia, kanpoarekin harremanik
ez zuena, topiko zahar bat baizik ez da.
Esate baterako, merkataritza harremanak ez
ziren inoiz erabat eten.
Barne merkataritzak garrantzi txikia
zuen, soberakin txikien inguruan mugitzen
baitzen. Kanpoko merkataritza ordea, batez
ere aristokraten luxuzko beharrizanak
asetzen saiatzen zena, bizi-bizirik zegoen.
Eta merkataritza hori Mediterraneoan garatzen
zen, funtsean.
Kristau inperioa eta karolingiar berpizkundea
KAROLINGIAR ERREGEEN BABESPEAN ETA ELIZAREN
LAGUNTZAREKIN, ZENBAITEK KAROLINGIAR
BERPIZKUNDEA DEITU IZAN DIONA GARATU ZEN.Helburu nagusia inperiorako administratzaileak
trebatzea izanik ere, kulturari
bultzada interesgarria eman zitzaion, nahiz
eta mugatua izan. Testuinguru horren barruan
ulertu behar da 788an gotzainei eta
abadeei, eskola berriak sortzeko, edota idazkietan
hizki mota berri bat ?hizki karolino
xehea? erabiltzeko gomendatzen zitzaien
igorri zitzaien eskutitza.Yorkeko Alkuino aipagarria izan zen.
Hura izan zen Eskola Palatinoa deituaren
lehen antolatzailea eta hari zor zaio, orobat,
«arte liberalen» lehen sailkapena, batzuei
«trivium» deitu zien ?gramatika, erretorika
eta dialektika?, eta besteei «quatrivium»
?aritmetika, geometria, astronomia eta musika?.
Ez da ahaztu behar elizaren pisua, bai
esandako kultura berpizkunde horretan, bai
erresuma barbaro bat Erromaren oinordeko
bilakatzeak eskatzen zuen ideologia elaborazioan.
Elizaren eginkizuna izan zen, orobat, lur
menderatu berrien ebanjelizatze lana. Karolingiar
konkistekin batera egiten zuen aurrera
mundu kristauak. Leon III.a aita santuak
Karlomagno enperadore koroatzearekin,
honen gain utzi zuen fedearen defentsa eta
hedakuntza. Ordu arte izan ez zuten indarra
hartu zuten fraide eta lekaime ordenek.
Ekintza hark behar zuen baliozkotasuna
«Konstantinoren emaitza» deituaren bidez
lortu zuten, segur aski dokumentu faltsua
bazen ere. Testu horren arabera, Konstantino
enperadoreak IV. mendearen erdi aldera
Silbestre aita santuaren eskuetan utzi bide
zuen Italiaren eta inperioaren mendebalde
osoaren gaineko aginpidea, bai mundu honetakoa
eta bai espirituzkoa.