Historia Unibertsala»Historiaurrea
Ehiztari eta biltzaile espezializatuak
Azken izotzaldi handiaren erdialdera (duela 40.000 urte, gutxi gorabehera), gaur egungo
gizaki tipoa (lehen Cro-Magnon izenaz ezagutzen zena) Europan zabaltzearekin batera,
aldaketa nabariak gertatu ziren gizakiaren portaeran. Oso zaila gertatzen den arren
garai hartako aurrerapen kulturala gizaki tipo berriari egoztea, zenbait historialariren
iritziz gauza segurua da bi gertakarien arteko lotura. Historiaurre klasikoaren arabera,
Neanderthal gizakia da Erdi Paleolitoseko kulturaren erantzulea eta, hura desagertu ondoren,
egungo gizaki motak garatu zituen Goi Paleolitoseko teknika aurrerapenak. Eskema
hori, hala ere, zaharkiturik eta lekuz kanpo geratu da gaur egun. Izan ere –eta
horren froga ukaezinak aurkitu dira, bai Europan eta bai Ekialde Hurbilean–, milaka
urtetan bizitu baitziren denbora berean bi gizaki motak.
Aldi honen ikerkuntzan europar ikertzaileek eta aztarnategiek tradizioz izan duten
garrantzia kontuan hartuta, ia ezinbestekoa gertatzen da Mortillet, Breuil, Peyrony, eta
abarren lanetan oinarritutako erreferentzia eredutik abiatu behar izatea. Tamalez, aurre
baldintza horrek ez du uzten beste zenbait eskualderen garrantzia behar bezala
balioesten. Eskualde horien artean, aipatzekoak dira Ekialde Hurbila, Afrika iparraldea,
Ekialdeko Europa eta Asia erdialdeko estepak. Eskualde hauetan berriki egin diren ikerkuntzak
nahitaezkoak gertatzen dira mendebaleko Europan eta munduko beste zenbait
tokitan deskribatu izan diren gertakariak ulertzeko. Goi Paleolitosaren sorrera aztertzeko
nahitaezkoa da Siria, Libano edo Palestinako jalkin gordailuen bilakaera aztertzea,
toki horietan duela 100.000 urte baino lehenagoko gizakien hezurrak –gaur egungo
gizakien motakoak– aurkitu baitira. Ez dago ahaztuta uzterik, bestalde, Muster aldiaren
azken aldera (beharbada horixe izan zen planetako eskualde gehienetan oso
antzera gauzatu zen historiaurreko azken kultura) Europa erdialdean loratu ziren kulturen
garrantzia, berorietan aurkitu baitira, handik milaka urtetara, Dordoinako haranean,
Senan eta Kantauri aldean, La Gravettte edo Solutré kultura gisa mamituko zirenen
zantzuak.ra egokituagoak (desberdinagoak, alegia)
egin zituzten. Hezur industria deitua ere (lehengai
organikoez egina: orein adarrez,
hezurrez, boliz, soinbera maskorrez, etab.)
izugarri anitza izan zen garai hartan.
Talde hauek zuten tresneria guztiaren
erakuskari txiki bat baizik gorde ez bada
ere, era askotako lanabesak eta tresnak aurkitu
dira. Harrizkoen artean, puntak, karraskagailuak,
marruskagailuak, xafla landuak,
zulagailuak eta tresna bizkardunak dira aipagarrienak.
Hezurrezkoen artean berriz,
azagaiak, eztenak, zintzilikariak, jostorratzak,
ziriak eta arpoiak. Esandako hauek dira
mundu guztiko Historiaurre beranduko ehiztari-biltzaile
taldeen egonlekuetan aurkitu
diren tresna arruntenak. Industria mota horrek
gizaki aurreratu baten berri ematen
digu. Izadiarekin etengabeko harremanetan
zegoen izaki hura, eta oso ongi ezagutzen
zuen bere ingurunea. Aurkitutako aztarnei
esker zehaztu ahal izan da munduko eskualdeetan
–irizpide tipologikoei kasu emanez–
kulturen jarraipen kronologiko bat.
Aipatu irizpide tipologikoetan oinarriturik,
nahiko zehatz ezaugarritu daiteke kultura
jakin bat, kultura horren tresneriaren ezaugarri
tekniko eta morfologikoen arabera, eta,
era berean, aztarnategi batzuetako eta besteetako
mailen arteko hurbiltasun kronologikoaren
seinale izaten da ezaugarri tipologikoak
berdintsuak izatea. Horrela, eskualde
bakoitzean, kultura jarraipen kronologikoak
ezartzen dira, aztarnategietako mailen
arabera. Mendebaleko Europatik irten
gabe, hauek dira Frantzia eta Iberiako Goi
Paleolitosa egituratzen duten aldi edo kultura
nagusiak: Chatelperron, Aurignac lehena,
Aurignac, La Gravette, Solutré, eta La
Madeleine.
Gaur ditugun datuei kasu egitera, eta
artean klima sobera gogorra jasan behar bazen
ere, Goi Paleolitos aroan, izotz masetatik
libre geratzen ziren planetako eskualde
gehienetara iritsi zen gizakia. Zenbait kilometro
lodiko izotz geruzapean zeuden ipar
hemisferioko eskualde handi batzuk eta
zenbait uharte salbuetsita, aldi honen azkenalderako,
ia planeta guztira hedatua zen
gizakia, Amerikak eta Australia barne zirela.
Garai hartako gizakiaren bilakaera sobera
azkarra izan zen, eta ehiztari-biltzaile
taldeak geroz eta espezializatuago bihurtu
ziren. Beren oharmen zorrotzari esker, oso
ongi ezagutzen zuten beren ingurunea, eta
izadiaren dinamikari aurre hartzeko ere gai
ziren. Horrela baizik ez da ulertzen bizirik
irautea. Urteko klima zikloen berri jakin
beharra zuten, harrapakinei migrazioetan
jarraituko bazieten. Xehetasun handiz ezagutzen
zuten egutegia, eta bazekiten noiz
bildu zitezkeen fruitu, sustrai eta landareak,
bai elikadura osatzeko –ehiza eskas zenean,animalia proteinen ordez ere bai–, eta bai
beste zenbait erabilpenetarako (tresnatarako
edo sendagaitarako, azken hau uste hutsa
den arren). Apodunak ziren ehizaki kutiziatuenak
(oreinak, ahuntzak, basazezenak).
Badakigu arrantza egiten zutela ere, hala
ibaietan nola marea arteko itsas zerrendan
(zeregin horietarako tresnak, arrantzatutako
animalien irudiak, eta jan hondarrak ere
aurkitu dira, nahiz eta arrainen hezur/kartilagoak
hainbeste urtetan zehar kontserbatzea
ia ezinezkoa den). Biltze prozesua, izan
ere, fruitu biltzea baino ondotxoz jarduera
zabalagoa zen: itsas ertzeko eta lehorreko
soinberak, mota guztietako landarekiak eta
animaliak, eta ez jateko baliagarri zirenak
soilik (maskorrak biltzen zituzten apaingarritarako,
orein adarrak tresnak egiteko edo
surtarako, eta beste elementu asko).
Goi Paleolitoseko taldeak aurrekoetatik
bereizten dituen ezaugarri nagusia, talde
hauen portaera guztietan adierazten den
kultura aurrerapena da. Segur aski, Behe
Paleolitosean eta Erdikoan baino talde handixeagoak
ziren. Nola klima oso gogorra
zen, ugariagoak dira leize edo harpeetako
aztarnategiak, beste garai batzuetako landa
zabaleko egonlekuak baino. Nolanahi ere,
komenigarria da estereotipoetatik ihes egitea,
hogeita hamar mila urte hartzen dituen
aldi batean, zalantzarik gabe, gorabehera
termiko asko izango baitziren. Ez da ahaztu
behar, bestalde, munduko ia alde guztietara
zabaldu zela aldi hartan gizakia, eta
hogeita hamar mila urte horietan, urtaroak
ere izango zirenez, bizitza baldintzak arrunt
aldatuko zirela udatik negura. Horrela ulertzen
da munduan ezagutzen diren Goi Paleolitosekoia mila aztarnategiak hain era
desberdinetakoak izatea. Aztarnategi klasikoetako
batzuk, hala nola Solutré, Pincevent,
Dolni Vestonice eta Folstom (bi lehenak
Frantzian, hirugarrena Txekian eta laugarrena
EEBBetan) ehiztari-biltzaile taldeen
landa zabaleko egonlekuak dira. Mota horretako
egonlekuak, batez ere, harperik ez
zen eskualdeetan, ehizerako leku ona zelako
egonlekua ezartzea interesatzen zenetan,
edo, klima baldintzak zirela-eta, toki
itxi batera jo beharrik ez zenean ezartzen
ziren. Nolanahi ere, landa zabaleko egoitzak
antolatzeak etxola moduko batzuk eraikitzea
eskatzen zuen, eta eskura zituzten
materialak erabiltzen zituzten horretarako
(zuhaitzak, abarrak, hezurrak, animalien
adarrak, animalia handien larruak, etab.).
Aztarnategietan aurkitutakoetatik ondoriozta
daiteke bazutela nolabaiteko lotura
lurraldearekin, baina ahaztu gabe beti ere
talde nomadak zirela. Gaiak eskatzen duen
tentu guztiarekin, egungo ehiztari-biltzaile
taldeei buruzko lekukotza etnografikoen
arabera, badirudi talde haien mugikortasuna
eskualde zabal batera mugatzen zela, eta
mota guztietako baliabideak ateratzen zituztela
lurralde horretatik (jakia, tresnetarako
lehengaiak, su egurra, etab.). Eskualde batera
mugatzeak urtaro jakinetako nomadismoa
zekarren lotuta. Apodunen migrazioak,
arrain edo soinberen erritmo biologikoak,
eta landarekiak biltzeko eta gordetzeko
aro egokiak aprobetxatu beharra zegoen
(kontuan izan behar da urtearen parterik
handienean elikadura osatzeko erabiltzen
zituztela landarekiak, eta ehiza eta
arrantza urritzen zirenean berriz, jaki nagusitzat).Lurralde berean kolektibo desberdinak
bizi izana berriz, denboraren luzera
handiak esplikatuko luke. Gainera, nomadismo
mugatu horren argitan ulertzen dira
(ehundaka kilometrotako distantziara aurkitu
baitira batzuetan) zenbait apaingarri eta
tresnaren trukeak. Badirudi baliozkoak jotzen
zituzten materialak trukerako erabiltzen
zituztela.
Garai hartako giza aztarnek erakusten
dutenez, aurreko aldietakoek baino dieta
aberatsagoa eta askotarikoagoa zuten, segur
aski, ingurunera hobeto egokituak zeudelako.
Baina beste berezitasun funtsezko
batzuk ere badira. Nabariena, beharbada,
gaur arte iraun duten errealismo handiko
arte adierazpenak dira, teknika harrigarriz
gauzatuak eta gaurko egunetik argitzen oso
zaila gertatzen den filosofia, erlijio edo erritu
mailako kontzeptu unibertso oso baten
adierazgarri direnak. Nolanahi ere, adierazpen
horiei eskainiak daude argitalpen honetako
bi atal arte. Aldi honi egozten zaio,
baita ere, hildakoak hobiratzeko ohitura
zabaltzea (Muster aldian, noizbehinkakoak
ziren), beharbada heriotzaz ondorengo bizitzan
sinesten zutelako; nolanahi ere, berrikuntza
kulturala zen. Ezagutzen diren
kasu gehienetan, banakako edo binakako
hobietan sartzen ziren gorpuak, nahiz eta
aurkitu diren (Txekiako Predmostin, esate
baterako) hogei gorpu zituzten hilobiak ere.
Bestalde, ez da harritzekoa hilobiko elementuren
bat edo beste (gorpuaren norabidea,
jarrera, erantsi diren egiturak, apaingarriak
edo tresneria, okrea zabaltzea, etab.) Epipaleolitos
edo Neolitosean arruntak izango
ziren hileta errituen antzekoak izatea.