Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Indarkeria politikoa: kausak, ondorioak
Indarkeria beti dabil politikaren inguruan
mehatxuka. Politikak gauza jakintzat
ematen duen bezala baliabideen banaketa
desorekatuak interes gatazkak ekarriko dituela,
–hertsatzea eta legezkotasuna batzean
sortzen diren botere harremanen bitartez
konpontzen dira gatazka horiek–, indarkeria
beti prest dago boterearen hertsatzearen
eta haren legeztatze sozialaren arteko
lotura akasdunetan gertatzen diren pitzatuetatik
irteteko. Zenbat eta zilegitasun gutxiago
izan, hainbat eta indarzaleago boterea.
Legezkotasunak huts egiten duenean
agertzen da indarkeria: dela menderakuntza–legezkotasunik gabea eta, beraz, onespenik
gabea– mingarri zaiolako banakoari
edo subjektu kolektiboari, dela kalte egitean
datzalako. Indarkeria politikoaren bigarren
adierazpen hau honela definitzen du
Nieburg-ek: “Desantolatzeko edo kalte egiteko
ekintzak dira, zeinen helburuek, biktimek
eta ondorioek besteen portaera aldarazi
nahi baitute, sistema politiko-sozialean
eragina duen elkarrekintzaren bidez”.
Gizarte modernoetan legezkotasunaren
adierazpen funtsezkoa zuzenbidezko araua
da, eta arau hori hainbat abeniko demokratikorekin
identifikatzen da: ezaugarritzatberdintasun formala, alderdi aniztasuna eta
gehiengoaren gobernua dituen demokrazia
ordezkatzailea errespetatzea; estatuaren
arbitrariotasunaren mende ez dagoen giza
eskubideen esparrua babestuta egotea.
Indarkeria politikoa abeniko horiek baztertzen
dituzten eta zuzenbidezko ez diren
estatu batzuetan agertzen da; alegia, estatu
autoritario eta totalitarioetan.
Autoritarismoen sorrera historikoa elite
politikoek masek partaidetza politiko handiagoa
eskatutakoan emandako erantzunean
dago, estatuaren integrazioaren lehen
fasea burutu eta gero; eskari horiek aintzakotzat
hartu ordez –sufragioa eta ordezkaritza
erak zabalduz–, eliteek masak indarrez
desmobilizatuz erreakzionatu zuten.
Totalitarismoak ideokraziak dira, alderdi
ideologikoaren autonomotzearen adierazpen
muturrekoak: «benetako» ideologiaren
jabe den taldeak aldatu egiten du estatuaren
boterea, eta gizarte zibila ideia corpus
baten mende jartzeko tresna bihurtzen du
(arrazen hautespenaren legea, materialismo
historikoaren legeak), eta bera jartzen da
ideia horien interprete bakar. Boterea puntu
bakar batean kontzentratzeari eta gizartea
guztiz atomizatzeari esker, totalitarismoak
bere logika gogor erabatekoa –Hanna
Arendt-ek deskribatua– gauzatzen du.
Baina badira estatuaren indarkeriaren
beste bi sorburu, berdin dio estatua demokratikoa
izan ala ez: gizarte bazterketatik
datorrena, eta estatu-nazioa eraikitzearen
ondorio dena.
Estatuaren aparatu berezituek egiten
duten indarkeriak bere geografia du, geografia
bikoitza, soziala eta lurraldezkoa; estatu
aparatuen indarkeria ez da agertzen ez
sentitzen bi erdiguneek –estatu-nazioaren
erdigune politikoak eta gizarte hierarkiaren
gainak– bat egiten duten puntuan; aldiz, taldeak
zenbat eta gehiago aldendu gizarte
erpinetik, edo zenbat eta periferikoagoak
izan ikuspuntu etniko-nazionaletik, hainbat
gogorrago sentitzen dituzte haren erasoak.
Beraz, estatuaren indarkeria espezializatua
gehien jasaten duten taldeak bi ezaugarriok
batzen dituztenak dira: estatus sozio-ekonomiko
apala eta lurralde periferizazio nabarmena.
Estatu demokratikoetan, elite ekonomiko,
kultural eta burokratiko horien interes
eta pribilejioak babesten dituzte bereziki
estatuaren aparatu hertsatzaileek; gizarte
sail baztertuetatik –»apatikoak» edo partaidetza
urrikoak direnenetatik– babestu ere
(horren adierazgarri da, esate baterako,
polizia nola ikusten duten batetik New
Englandeko goi klaseetako biztanleek eta
bestetik New Yorkeko Bronx eta Harlem
barrutietakoek).
Estatu-nazioak Gizarte eta Erkidego
Nazionalak eraikitzeak ere prozesu kaltegarriak
sorrarazten ditu hainbat subjektu etatalde jakinentzat, eta hauek onartzen ez
dituztenean, indarkeria politiko bihurtzen
dira.
Estatua periferian sartzeak kaltetu egin
zituen historikoki Erregimen Zaharrari lotutako
bizimodua zuten taldeak, eta taldeon
erreakzioa, batzuetan, mugimendu legitimista
armatuak eratzea izan zen. Lurraldearen
integrazio politikoa bereziki hertsatzailea
izan daiteke berriki deskolonizatutako
estatu batzuetan, bertako gizarteak bertikalak,
heterogeneoak eta zentrifugoak direnean.
Horrek estatuaren bateratzea, talde
etniko jakin batzuen diskriminazioa –edo
ageriko jazarpena– ekar dezake, beste talde
batzuen eraginez edo estatuaren erdiguneak
bultzatuta. Orobat, masen integrazio
politikoaren krisi asko kanpoan ekintza
inperialistak eginez edo gehiengoak
gutxiengoei jazartzearen bidez konpondu
nahi izan dira.
Merkatu harremanak orokortu aurretik
izandako metaketa kapitalistak nekazari eta
eskulangileak langile soil bihurtzea eskatzen
du, haiei lurren jabetza eta lanabesak kenduz.
Merkatua bateratzeak, bestalde, erdigune
bat edo gehiago eta zenbait periferia
agertzea dakar, eta horrekin batera barne
kolonialismoak eta, desberdintasun etnikoak
diren lekuetan, lanaren kultur banaketak.
Industria gizartera autoritarismoaren
bidetik iritsi diren estatuetan –Stalinen Sobietar
Batasuna, Hirugarren Munduko gizarteak–,
indarkeria handia erabili behar izan
da; 30eko hamarraldiko SESBean, nekazaritzako
soberakinak industriarako sortu beharrak
lurren derrigorrezko kolektibizazioa
ekarri zuen, eta kulak asko (landako lurjabe
txikiak) sarraskitzea.
Erkidegoa sozializazio eta akulturazio
nazionalezko prozesuen bidez sortzeak
kultur bazterketak eragin ditu historikoki,
eta gizarte talde baztertuen eta lurralde jakin
batzuetako hizkuntz taldeen diskriminazioa.
Hizkuntz taldeok diglosiapean etafamiliako kapital pedagogikoa baliogabetuta
geratu dira. Talde etniko-hizkuntzazkoek
zenbateraino urrunduta egon erdigune nazionalaren
kulturatik, taldeon bereizgarrien
estereotipia negatiboaren hainbat gradu
agertu dira.
Estatuen arteko gerrak indarkeria trukeak
dira. Locke-k zioen estatuen arteko
harremanak ez direla sartzen gizarte kontratuaren
barrutian, baizik eta Izadi egoeraren
barrutian. Horrek esan nahi du indarkeriaren
eta legezkotasunaren arteko lotura askatuta
geratzen dela harremanotan (Nazioarteak
Aro Modernotik aurrera beretzat
onartu dituen zuzenbide arauak binomio
horren ordezko eskas eta desegokia izan
dira. Horren frogagarri da XX. mendeko
mundu erakunde handiek –Nazioen Elkarteak
eta Nazio Batuen Erakundeak– izan
duten eraginkortasun urria, bakea zaintzerakoan).
Giza izpirituaren fruitu handi horrek,
etika unibertsalak, kontzepzio tribalera
atzera egiten du gerra egoeretan, eta
morala taldearen ezaugarri bihurtzen da;
taldearen barruan arau etikoak erabiltzen
dira, baina talde etsaiarekin ez. Munduko
armada guztien trebatze militarra soldaduen
ekintzak egintza erreflexu huts bihurtzera
zuzenduta dago, aginduak mekanikoki
obeditzera eta borrokarako gaitasuna desbideratu
edo urri dezakeen ekimen oro ezabatzera,
eta zera du xede, aldez aurretik sortzea
soldaduek, etsaia suntsitzeko makina
gisa, gudu zelaian erakutsi beharko dituzten
tasunak.
Schmitt-ek dioenez, estatuari dagokio
erabakitzea zein den lagun eta zein etsai;
estatuak bakarrik dauka ius belli delakoa,
etsaitzat jotakoa borrokatzeko aukera; izan
ere, berak bakarrik gauza dezake indarkeria
ekintza ezin handiago hori, hots, gizakien
biziaren eta heriotzaren gain erabakitzea
(non eta ez duen beste talderen batek,
estatuaren funtsa mimetizatuz, betekizun
hori bereganatzen).