Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gizarte jakintza»Gizarte gaiak

Hauteskunde jokaera

Hautagaiaren bisitaldia, William Hogarten koadroa. Koadro honek XVIII. mendean Ingalaterran egindako hauteskundeetan botoak nola salerosten ziren eta botoak lortzeko nolako azpikeriak izaten ziren erakusten du.<br><br>

 

Sarrera

Hauteskunde jokaera diogunean, hauteskunde batzuetan bozkatzeaz ari gara funtsean. Jokaera horrek parte asko ditu: parte hartzeko deliberoa, botoa zein aukera politikori eman erabakitzea, botoa ematea...

Politikaren ikerleek ahalegin handiak egin dituzte herritarrek aukera politiko jakin baten alde aritzeko dituzten arrazoiak argitzeko.

Jakina, giza ekintza guztietan bezala, bozkatzearen atzean ere faktore asko daude, eta faktore horiek aldatu egiten dira pertsona batengandik beste batengana edo une batetik beste batera. Hala eta guztiz ere, saiatu da jendea hauteskunde jokaeraren kausa nagusiak argitzen eta sistematizatzen, nahiz eta ?arrazoi batzuk edo besteak azpimarratzeagatik? ikuspegi teoriko desberdinetatik egin den hori.

 

Parte hartzea eta abstentzioa

Hauteskundeetan bozkatzea da ekintza politiko zabalduena ?eta kasu batzuetan, bakarra? mendebaldeko demokrazietako herritarren artean. Halere, herritar askok ez du botorik ematen: hauteskunde orokorretako batez besteko parte hartzea %80 ingurukoa izaten da. Eta, gainera, parte hartze maila asko aldatzen da herri batetik beste batera, % 60 eta % 90 artean ibiltzen baita.

Hasteko, langa instituzionalak daude, zeinek eragin handia baitute hauteskundeetako parte hartzean. Langak diogunean, boto emate aukerakoaz edo behartuaz ari gara, eta hautesle erroldan izena ematearen edo ez ematearen premiaz. Izan ere, Belgikan, Luxenburgon eta beste herri batzuetan, herritarrak beharturik daude botoa ematera, eta parte hartze mailak handiagoak izaten dira, baita ez parte hartzeagatik ezartzen duten isuna oso txikia denean ere.

Bestalde, herri batzuetan era automatikoan sartzen da herritarra hautesle erroldan, eta ziurtatzen da herritar hori botoa ematekogauza izango dela hauteskunde bat denean; beste herri batzuetan, aldiz, herritarrak berak eskatu behar du hautesle erroldan ipin dezaten (adibidez, EEBBetan), eta horrek gutxitu egiten bide du hauteskundeetako parte hartzea. Langa instituzionalei eta beste faktore batzuei (eguraldi txarra etab.) egozten zaie abstentzioaren zati bat, abstentzio teknikoa deitzen duguna, baina arrazoi horiek ez dira nahikoa abstentzio maila handiak esplikatzeko.

Hauteskundeetako parte hartze maila dela-eta, badira horretan eragina duten beste faktore garrantzitsu batzuk ere. Bat, hauteskundeak zein testuinguru politikotan egiten diren; hau da, hauteskunde esparrua, mobilizazio maila... Alde batetik, hauteskunde orokorretan, hots, estatu osoko ordezkaritza ganbera osatu behar denean, izaten da parte hartze mailarik handiena. Ikerketa batzuek diotenez, hori ez da herritarrek hauteskunde horiek garrantzitsuago jotzen dituztelako, baizik eta hauteskunde horiek oihartzun eta erakarmen handiagoak izaten dituztelako hauteskunde kanpainei esker. Hauteskunde mugatuagoek, Europako Parlamenturakoek, erreferendumek etab.ek askoz parte hartze txikiagoa izaten dute, salbuespenak salbuespen.

Bestalde, eragin handia izaten dute parte hartzean halaber: alderdien arteko norgehiagokak sortzen duen mobilizazio mailak, eta gizarte bateko bizitza politikoko une bereziki larriek. Hala, frogatu da lehiatzen diren alderdi nagusiak indar berdintsukoak direnean, parte hartzea handitu egiten dela, batez ere alderdi bat zeharo nagusi den tokietako hauteskundeekin konparaturik, hor aurretik egoten baita garbi zeinek irabaziko duen. Hau da, hautesleak prestago egoten dira botoa ematera joateko, beren botoa erabakigarria izango dela iruditzen bazaie. Era berean, une larrietako edo sentiberatasun kolektibo handiko kasuetako (krisi politiko bat, erregimen aldaketa, gerra etab. direla eta) hauteskundeek ere igoera esanguratsua eragiten dute parte hartzean.

Azkenik, hauteskunde jokaeraren analistak hautesleen ikuspegitik, hau da, bozkatzeko erabakiari lotutako ezaugarriakidentifikatuz, saiatu dira hauteskundeetako parte hartzea esplikatzen. Jakina, ondorioek ez dute uzten igartzen hautesleek botoa emango duten ala ez, baizik eta ?gizarte jakintzetan ohi denez? esaten digute soilik zein diren botoa emateko joera handiagoa duten hautesle kategoriak. Hala, emakumezkok baino gizonezko gehiagok ematen du botoa, nahiz eta alde hori txikitu egin den poliki-poliki azken hogeita hamar urtean; gazteek eta bizitoki jakin bat ez dutenek gutxiago bozkatzen dute adin ertaineko eta bizitoki finko bat duten pertsonek baino; hautesleen arteko diferentzia sozioekonomikoak inportanteagoak dira aurreko biak baino, eta errazago joanen dira botoa ematera heziketa eta errenta maila handiagoko pertsonak. Bestalde, hauteslearen inguruak eta sozializazio politikoko prozesuek ere badute eraginik hauteskundeetako parte hartzean, horiek indartu ?edo kontrakoa? egiten baitute hauteskundeetan parte hartzeko jarrera positiboa (esan, bide batez, jarrera hori sistema politikoarekiko atxikimenduan eta komunitate politikoko partaide sentitzean egoten dela oinarriturik).

Nolanahi ere, nabarmendu behar da pixkanakako jaitsiera bat sumatzen dela hauteskundeetako parte hartzean; hauteskundeak egiten diren ia herri guztietan, gainera. Fenomeno horregatik, hauteskundeetako jokaeraren analistek interes handiagoz begiratzen diote orain hauteskundeetako parte hartzeari.

 

Botoaren norabidea: hiru teoria

Hauteskundeetan, hauteslea ez da egoten botoa eman ala ez eman bakarrik, baizik eta, ematekotan, aukera politiko ugariren artetik zein aukeratuko duen, gainera. Hauteskunde jokaeraren analisia, beraz, ondoko hau argitzen saiatzen da, halaber: zein faktorek bultzatzen dute hauteslea alderdi bat aukeratzera eta boto jakin bat ematera? Zail bada zehazten hautesle batek zergatik ematen duen botoa, pentsa zer elementu konbinazio konplexua egon daitekeen hautesontzian kolore jakin bateko botoa sartzeko erabakiaren atzean.

Hautesleen boto norabidearen arrazoiak azaltzen saiatzeko, hiru eredu teoriko proposatu dira, eta horietako bakoitza botoa emateari buruzko iritzi diferente batetik abiatzen da.? Batzuen aburuz, bozkatzea atxikimendu bat sendotzea da, eta botoaren norabidea, berriz, sozializazio politikoan zehar alderdi jakin baten alde sortu den leialtasunak agintzen du.

? Beste batzuentzat, ostera, botoak tresna izaera du, eta hura emateko erabakiaren atzean, ordainetan onura bat jasotzeko esperantza egoten da (aukeratutako alderdiak irabazten baldin badu, noski).

? Azkenik, hirugarren teoria batek dio botoa ematea ez dela pertsona bakarraren ekintza, baizik eta egitura sozialak, egitura horretan hautesleak duen lekuak zuzentzen duela ekintza hori.

Botoa emateaz hasieratik diren hiru iritzi diferente horiek, bada, hiru eredu teoriko desberdin dakartzate: alderdiarekiko atxikimenduan oinarritutako eredua, aukeratze zuhurraren eredua eta, hirugarrenik, eredu soziologikoa. Jarraian, astiroxeago azalduko dugu nola ikusten duen horietako bakoitzak hauteskundeetako jokaeraren arrazoien analisia.

 

Atxikimenduan oinarritutako eredua

Botoaren norabidea esplikatzeko saio hau Michigango Eskolan iparramerikarren hauteskunde jokaerari buruz egindako lanari zor zaio. Gizarte psikologiaren ikuspegi teorikoetan oinarriturik, alderdiarekiko atxikimendua kontzeptua zeraz ari da, pertsona jakin bat alderdi jakin bati loturik egoteaz psikologikoki eta maitasunez. Nola futbolzale bat talde jakin batekoa sentitzen den, are bazkide agiririk ez eduki arren, hautesle askok ere alderdi jakin bateko daukate beren burua, nahiz eta ez izan militante. Alderdi politiko jakin batekiko atxikimendu edo afiliazio psikologiko hori multzo primarioetako (adiskideak, familia, eskola...) sozializazio politikoko prozesuan sortzen eta indartzen da, eta eragin handia du, bai iritzi politikoen eratzean, bai botoaren xedean, bai ?batez ere? hauteslearen luzera begirako jarreretan; alegia, hauteskunde jakin batean hautesle horrek bere aukera politikoa aldatzenbadu ere, luzaro gabe alderdiarekiko atxikimenduak bere betiko alderdiari laguntzera bultzatuko du berriro.

Formulatu zen une beretik, alderdiarekiko atxikimendua kontzeptuak oso onarpen handia izan zuen, nahikoa ongi egokitzen baitzen Estatu Batuetako hauteskunde jokaeraren ezaugarrietara (esan dezagun, bidenabar, hango hauteskundeetan bi alderdi izaten direla funtsean). Alabaina, kontzeptu hori Europako demokrazia alderdi ugaritakoan erabili nahi izan zelarik, jabetu ziren alderdiarekiko atxikimendua ia botoa bezainbeste aldatzen zela hauteskunde batetik hurrengora. Areago, Estatu Batuetan bertan ere, orain, jende asko urruntzen ari da bere alderditik; alegia, orain gutxiago dira alderdi jakin batekin identifikatzen direnak. Ez dago hain garbi, beraz, alderdiarekiko atxikimendua autonomoa dela testuinguru politikotik. Izan ere, hasiera batean esan zen alderdiarekiko atxikimendua, behin sortuz gero, soraio zela prozesu politikoarendako, eta ez zela aldatzen hauteslearen bizitza osoan. Horregatik, aldatu egin da iritzi hori, eta orain aitortzen da alderdiarekiko atxikimendu horrek baduela eraginik, bai botoa ematera doazen hautesleen balorazio politikoetan, baina baita iritzi haiek ere alderdiarekiko atxikimendua horretan.

 

Aukeratze zuhurraren eredua

Teoria ekonomikoak ekartzen dira arlo politikora eta, zehazki, hauteskunde jokaerara.

Hala, botoa tresna hutsa da, zerbait eskuratzeko bitartekoa. Premisa lehena, bakarra eta benetakoa hau da: pertsonak ahalik eta onura handiena bilatzen du, eta kosturik txikiena. Hori politikara ekarririk, eredu honek dio hautesleak badakiela zein diren bere interesak, eta zein politikak laguntzen dien haiei; interes horien arabera neurtzen ditu aukera politikoak, eta, azkenean, beraren interesei gehien laguntzen dien alderdiari ematen dio botoa.

Eredu honen problema nagusia da kalkulu horiek egiteko informazioa eskuratzeak kostu bat duela. Areago oraindik, informazio hori eskuratzeko astia eta lana (hauteslearen interesei ongien egokitzen zaion aukera zuhurki neurtzeko) anitzez handiagoak dira hautesleak bere bototik espero izan dezakeen onura baino, kalkulu zuhurretik ezin baitaiteke atera boto batek hauteskunde baten emaitza aldatuko duenik.

Hala, aukeratze zuhurraren ereduak azkenean esango luke abstentzionistak direla zuhur jokatzen duten bakarrak. Azkenik, ereduak jakintzat ematen du zein diren hautesleen interesak, eta ez du auzitan jartzen interes horien jatorria. Halere, kontua da hautesleek interes handiagoa dutela gauza batzuetan besteetan baino. Baina interes horiek gobernatzen badute botoaren norabidea, zentzuzkoa da galdetzea zergatik ote dituzten hautesleek interes desberdinak.

Dena dela, aukeratze zuhurraren ereduak ekarpen inportante bat egiten diohauteskunde jokaeraren esplikazioari: ezaguera elementuak ere, hau da, kasu honetan gobernuan (edo oposizioan) den alderdiaren lana onesteak (edo ez) botoaren erabakian duen eragina aintzat hartu beharra.

Orobat, hauteskunde kanpainako zenbait gairekiko interesa handitu du eredu honek.

 

Eredu soziologiko edo estrukturala

Kasu honetan esaten da gizarte egiturak eragin izugarria duela hauteslearen aukeretan. Hautesleria ez da homogeneoa, baizik eta multzotan bereizirik dago, klase, erlijio, etnia, adin etab.en arabera. Eta gizarte egituraren zatiketa horretatik abiaturik garatzen omen dira hautesleen preferentzia desberdinak. Lehenengo, gizarte egiturak hautesleriaren klase jakin bat ordezkatzen duen alderdi bat sortzen du.

Gero, hautesleriaren zati desberdinak ordezkazten dituzten alderdien arteko hauteskunde norgehiagokak biziagotu egiten du interes desberdinen arteko kontrastea, eta identifikazio iraunkorra sortzen da hautesleen eta alderdien artean, norberak gizarteko estrukturan duen tokiaren arabera.

Historiari begiratuz gero, ederki nabaritzen da zelako eragin handia duen gizarte egiturak alderdi politiko jakin batzuen (adibidez, langileen alderdiak, nazionalistenak...) sorreran. Hori dela eta, gizarteko klaseak jo izan dira jendearen aukera politikoen eragile nagusitzat. Izan ere, gizarteko klase desberdinen interesak elkarren aurkakoak omen dira, eta hautesleak beraren interesekin identifikatzen den alderdiari emango omen dio botoa. Hala ere, testuinguru jakin batzuetan, ederki ikusi da zein indar handia duten erlijioak, etniak eta abarrek botoa erabakitzean.

Eredu honek bi gauza eskatzen ditu: batetik, hautesleak gizarteko egituraren zatiketaz ohartzea eta multzo sozial jakinbateko kide direla jabetzea; bestetik, gizarteko zatiketek sorrarazten dituzten sektore kontrajarriak ordezkatzen dituzten alderdi politikoak izatea. Ezin bazaio ere ukatu nolabaiteko balio bat eredu honi, azken hogeita hamar urtean dezente jaitsi da gizarte egiturak hauteskundeetan duen eragina. Besteak beste, egungo gizarte gero eta konplexuagoek gutxitu egin dutelako gizarte egituraren zatiketa faktore bakar batek izan dezakeen garrantzia.

Gainera, eta aurrekoarekin loturik, alderdi politikoek beren oinarria zabaltzera jotzen dute gero eta maizago, hautesleriaren zati jakin batera mugatzea gainditurik, are beren ezaugarri ideologikoak ere lanbrotuz.

 

Botoaren norabidea: joerak eta eragingarriak

Formulazio teorikoaren ikuspegitik begiraturik hiru ereduak ezertan ez datozela bat badirudi ere, praktikan kontrasteak erretoriko dira batik bat, gehiago interpretaziozkoak, hauteskunde jokaeraren deskribapenezkoak baino. Egia esan, hauteskunde jokaeraren arrazoien analisiak enpirikoaren aurrean jarririk, eta ?batez ere? ereduen postulatuen salbuespenen esplikazioen aurrean, guztiek bereizten dituzte bi faktore nagusi hautesleen jokabidean; luzarorako joera bat, eta epe laburrerako eragingarriak. Horiek identifikatzean eta neurtzean dago, ordea, kostak, horien bata bestearekiko eragina deuseztuz aldi berean, eta botoaren xedea gorabehera.Luzarorako joerek: botoaren oinarri sozialak deritzegunak osatzen dituzte. Horien artean hautesleak multzo jakin batzueilotzen direla aurkitzen dugu, ezaugarri sozial batzuen arabera. Bai batzuen eta bai besteen garrantzia, ordea, aldatu egin da denboran zehar. Nazio eraikuntza prozesuetan, egitura sozialaren ezaugarri kulturalek (nortasun etnikoak, hizkuntzak, erlijioak...) eragin erabakigarria dute hautesleen botoaren norabidean. Bestalde, aldaketa ekonomiko handiek ere badute eraginik alderdi arteko norgehiagokaren egituratzean, eta klase interesen arteko borroka gogortu egiten da; hainbeste, non faktore horrexen arabera lotzen baita jendea multzo bati edo beste bati, eta ematen baita ere botoa. Alabaina, mugikortasun sozialak mugatzen du horren eragina, egindako ikerketek ez baitute agertzen botoa aldatzen denik maila sozialez aldatu arren.

Luzarorako joeraren beste adibide bat da dagoeneko aipatua dugun alderdiarekiko atxikimenduan oinarritutako eredua. Izan ere, frogatu da hautesle askok maitasunezko atxikimendu bat dietela alderdi edo postulatu politiko batzuei, eta hori heziketagatik eta jasotako sozializazio politikoagatik izan daiteke gehiago, pertsona horiek gizarte egituran duten tokiagatik baino. Alabaina, berrikiago, norberaren balio eskalan oinarritutako jarrera politiko iraunkorren agertzea azpimarratzen da batez ere. Hala, hautesleak bi eratakotzat jotzen dira: batean, balio materialistak dituztenak, eta, bestean, balio postmaterialistak dituztenak (ekologismoa, antimilitarismoa, feminismoa, konpromisoa), bigarrenek, gainera, erakunde politiko arras berriak sortu dituzte (alderdi berdeak, esate baterako).

Joera hori minoritarioa eta aktibista izaki, ordea, badirudi eragin handiagoa duela alderdi politiko batzuen proposamenen aldaketen mailan, hauteskunde jokaera osoarenean baino.Epe laburrerako eragingarrien analisiak (aukeratze zuhurraren ereduak lagundurik) egoera ekonomikoa jotzen du hautesleek gehien neurtzen duten gauzatzat, batez ere gobernuko alderdiari dagokionez.

Bigarren, hautagaien iritziek pisu handia dute botoa erabakitzean, bai eta eztabaida politikoa eta hauteskundeetakoa polarizatzen duten auzi politiko bereziki polemikoek ere. Hirugarren, ez da hain garbia eta segurua komunikabideek botoan duten eragina, nahiz eta tresna horiek gero eta presentzia garrantzitsuagoa duten egungo gizartean. Hasteko, hautesleek aukeratzen dute zein komunikabide erabili, eta haiek interpretatzen dute, halaber, jasotzen duten informazioa; beraz, esaten da komunikabideek indartu egiten dutela hautesleek lehendik bazuten joera, ez besterik. Ordea, esaten da, baita ere, komunikabideek agian ez dutela hauteslearen iritzia aldatuko, baina bai haren arreta gai jakin batzuetara ?eta ez beste batzuetara? zuzenduko. Eta hori, hala bada luzaz, eta ?batez ere? desadostasunik ez bada komunikabiden artean, faktore garrantzitsu izan daiteke hautesleen lehentasunen eraikitzean. Azkenik, hauteskunde kanpainek haietan sartzen diren ahaleginek eta bitartekoek pentsaraz dezaketen baino eragin gutxiago dute. Egia esan, kanpainak betiko laguntzaileak bizkortzen ditu, baina ez du hautesle berririk erakartzen.

Laburbilduz, hauteskunde jokaera ezin da ikuspegi determinista batetik ulertu.

Botoa ez da mugitzen formula matematiko bat bezala, non faktoreen ordenak ez duen emaitza aldatzen. Haren atzean dauden arrazoien analisia era globalean egin behar da, bai hautesleen luzarorako joerak, bai hauteskunde une jakinetako eragingarriak barne hartuz.

 

Alderdiekiko atxikimendua galtzea

Honaino iritsirik, ordea, aitortu behar da azken hogei urte honetan aldaketa handia nabaritzen dela hauteskunde jokaeran, eta analistek lerroak haustea edo deslerrokatzea (alderdiekiko atxikimendua galtzea) deitzen diote fenomeno horri. Alderdizko sistema batean alderdiekiko atxikimenduari eustea aipatzen dugunean, alderdi horien oinarri sozialez ari gara, luzarorako joerei buruz, zeinek halako egonkortasun bat ematen baitiote alderdizko lehentasunen banaketari. Hala, hauteskundeen arteko aldaketak ?epe laburrerako eragingarriek sortuak seguruenik? mugatuak izan ohi dira, eta ez dute ekartzen funtsezko aldaketarik alderdi norgehiagokara. Jakina, inoiz gerta daiteke halako aldaketarik, eta orduan izango litzateke hautesleriaren alderdiekiko atxikimenduari berriz eustea, alderdi laguntzazko oinarri sozial berri batzuen gainean eraikia.

Halere, mendebaldeko demokrazietan azken urte hauetan izan diren hauteskundeek ez dute islatzen oinarri sozial batzuk besteak ordezten ari direnik, baizik eta oinarri horien ahultzea, eta ezegonkortasun fenomeno gero eta maizagoen agertzea hauteskundeetan, non boto lerratze masiboak gertatzen diren alderdi batzuetatik besteetara. Egoera horrixe esaten zaio alderdiekiko atxikimendua galtzea.

Luzarorako joeretan oinarritutako alderdi leialtasunak lausotu ahala, inportanteago bilakatuko dira epe laburrerako eragingarriak.

Beraz, zientzia politikoak faktore horiek ere kontuan hartzen dituen teoria bat osatu beharko du hauteskunde jokaeraren analisian, aukeratze zuhurraren ereduak proposatzen dituenak baino oinarri sendoagoak eta benetan politologikoak dituena gainera. Izan ere, hori ez edukitzea hutsune handia da gaur egungo hauteskunde jokaeraren analisian.