Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Euskal Autonomia Erkidegoko Parlamenturako hauteskunde sistema
1979an Autonomi Estatutua onartu zen
Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde
Historikoetarako, eta, harekin batera,
egitura instituzional bat sortu. Egitura instituzional
horren barruan, Eusko Legebiltzarra
?zeinak ahalmen legegilea baitu, bere
aurrekontuak onartzen baititu eta Eusko Jaurlaritzaren
lana kontrolatzen baitu? da Euskal
Autonomia Erkidegoko herritarrek hautatutako
ordezkarien egoitza. Autonomia
Estatutuko lehen kapituluko bigarren tituluan
ezarri zen, funtsean, Euskal Autonomia
Erkidegoko hauteskundeak egiteko prozedura,
nahiz eta prozedura horrek legezko
garapen batzuk izan dituen geroago.
Hemezortzi urtetik gorako eta erroldan
sarturik dauden herritar guztiek dute botoa
emateko eskubidea. Boto bakarrekoa da
bozkatze prozedura, eta hautagaitza, berriz,itxia eta blokeatua. Hauteskunde barrutiak
bat datoz Lurralde Historikoekin; plurinominalak
dira, eta magnitude berekoak: 25
aulki banatzen dira haietako bakoitzean.
Ordezkaritza proportzionaleko irizpideei
jarraituz egiaztatzen da hauteskundea barruti
bakoitzean, eta D?Hondten metodoaren
arabera banatzen dira aulkiak. Bestalde,
emandako boto guztien %5eko maila ezartzen
da barruti bakoitzean, aulkien banaketan
sartu ahal izateko.
1998ko urriaren 25ean Eusko Legebiltzarrerako
egin ziren hauteskundeen emaitzetatik
abiaturik, hona, ondorengo taulan,
Gipuzkoan egin zen aulkien banaketa. Lehenik,
emandako boto guztien %5 iritsi ez duten
hautagaitzak kentzen dira banaketatik.
Hala, IU-EBk lortutako 18.634 botoak ez dira
aulkien banaketan sartzen, boto guztien%4,6 baizik ez baitira. Gero, hautagaitzen boto
kopuruak hartu, eta D?Hondten zatitzaile
sailaz zatitzen dira bata bestearen ondoren.
Azkenean, zatiketetan ateratako kozienteen
konparazioz (handienetik txikienera) banatzen
dira aulkiak. Hala, EHri egokitzen diote
lehen aulkia, eta azkenekoa, EAri.
Esana dugunez, ordezkaritza mailan, hau
da, aulkitan izaten du eragina hauteskunde
sistemaren nolakotasunak. Gure adibidean,
esate baterako, esanguratsua da nola IU-EBk
Gipuzkoan lortutako 18.634 botoek ez duten
ordezkaritzarik eskuratzen, nahiz eta
azken 7 aulkiak boto kopuru txikiagoei banatu
zaizkien (19. aulkia = 17.645 boto).
Hauteskunde langaren gauza da hori, noski.
Gainera, hauteskunde formula bat ala
bestea aukeratu, aulkiak banatzeko, ez da
kontu neutrala; beste formula proportzional
bat (adb., hauteskunde kozientea) erabiliz,
aulkien banaketa desberdina zatekeen.
Baina Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde
sistemak bi modutan erasaten dio proportzionaltasunari:
batetik, biztanle kopuru
oso desberdinak dituzten hiru barrutien
magnitudeak berdinduz, eta, bestetik (askoz
esanguratsuago baita), aukera politiko
inportanteenen inplantazio desberdinaz.
Oso erraza da sistemaren proportzionaltasun
handiagoa edo txikiagoa neurtzea: aski
da aukera politiko bakoitzak bereganatutako
aulkien boto kostua (aulkiak/botoak)
kalkulatzea. Aulkiak honela banatu ziren:
EAJ-PNV (21), PP (16), EH (14), PSE-EE (14),
EA (6), IU-EB (2), UA (2). EAJ-PNVren botoak
alderdi horren aulkiez zatitzen baditugu,
aterako zaigu alderdi horren aulki bakoitzaren
batezbesteko kostua 16.569 boto izan
zela. Hona, ondoren, handienetik txikienera
sailkaturik, zenbat boto kostatu zaion
alderdi bakoitzari aulki bat: IU-EB (35.418),
EA (18.050), EAJ-PNV (16.569), EH (15.947),
PP (15.661), PSE-EE (15.615), UA (7.861).