Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Partaidetza politikoa
Hainbat ekintza mota biltzen dituen fenomenoari
esaten zaio partaidetza politikoa;
izan ere, ekintza horien bidez zuzeneko
eragina izan nahi du komunitate batek erabaki
politikoetan. Partaidetza politikoak
herrialde jakin batean, herri, eskualde edo
nazio mailan jarduera politiko-administratiboan
edo politikaren beste alorretan agintariak
hautatzeko eta kontrolatzeko konpromisoa
hartzen duten pertsonen jarrera multzo
bat (interesa, informazioa bilatzeko
gogoa, protesta egitekoa edo zuzeneko
esku-hartzeari ekiteko gogoa…) adierazten
du.
McClosky adituaren arabera, agintarien
hautaketan eta, zuzenean edo zeharka,
gobernuaren politikaren osaeran parte
hartzen duten gizarte bateko kideen borondatezko
jarduerak dira ekintza horiek.
Tradizio demokratikoan bertutearen eta betebehar
politikoaren arteko nahasketa da
partaidetza politikoa, baina, eskuarki, hauteskundeetako
partaidetza hartzen da homologaturikopartaidetza politikoaren oinarritzat
eta ia forma bakartzat.
Partaidetza ez da soilik sistema politiko
demokratikoen berezitasuna, baina demokraziaren
oinarri ideologikoak herriaren
esku hartzea sustatzea du helburua, arrazoi
askorengatik.
Lehenik, jendeak bizitza publikoan eta
komunitatearen kontuetan parte harturik,
sendotu egiten delako sistema politikoaren
egonkortasuna. Bestalde, gogogabeziak
berekin batera ekartzen ditu ezegonkortasuna
eta ahultasuna. Biztanleen parte handi
batek era aktibo batez jarduten badu,
talenturik handienak eskuragarri egongo
dira, eta pertsona kopuru handiago baten
gaitasuna baliatu ahal izango da. Gainera,
partaidetza politikoak osatu eta hobetu egiten
du informazioa, ardura eta kontzientzia
politiko handiagoa eragiten du, eta eraginkortasun
handiagoa ekartzen du. Parte
hartzen dutenek egokiago ordezkatuta egoteko
joera erakusten dute eta, ondorioz,
zailagoa da gobernuarentzat herritarren
beharrei eta interesei bizkar emanez jardutea.
Bestalde, goian planteatzen denaz beste,
badira «masen diktadura» modernoetan
partaidetza moldeak sekula ere borondatezkoak
ez direla diotenak, partaidetza
moldeak esku hartze-manipulatzaileen ondorio
direla, zenbaitetan botereak berak
bortxatuak, itxurazko zilegitasuna eman
nahi dien arren.
Iparrameriketako politologo batzuen
aburuz, partaidetza politikoak disfuntzioak
eta emaitza negatiboak dakartza. Horien
ustez, demokrazia ez da herriak hautatutako
eta herriaren gobernua, gobernu metodo
bat baizik, gizarte indarren arteko aldeen,
desoreken eta liskarren artean oreka
politikoa bilatzen duena. Haien iritziz, partaidetza
politikoak bere arriskuak eta hutsarteak
ditu, hasteko betetzen duen leku
elitista horretatik masak ez duelako bere
iritzi politiko konplexuak adierazteko eskuduntzarik.
Beren argudioen zirkuluari bira
ematen diote esanez hiritarrak eskuarki
gaizki informatuta daudela eta interes txikia
ageri dutela kontu politikoetan, eta
bukatzeko, parte hartze masibo batek sistema
politikoaren porrota ekarriko zuten era
askotako eskaera ugari eragingo zituela
esaten dute.
Parte hartzeko erak
Era instituzional batez edo funtzio horretarako
ezarririko bide eta erakundeen
bidez eta bat-bateko moldeen bidez bidera
daiteke partaidetza. Gainera ezin ahantzi
ditzakegu, ezin dutelako edo nahi ez dutelako,
politikan parte hartzen ez dutenak.
Lehen kategoriara biltzen dira sistema
honetan erabakiak hartzeko mekanismoak
zeintzuk diren ezagututa mekanismo horiek
baliatzen dituztenak, edo beren talde eta
elkarteen bidez parte hartzen dutenak.
Horrenbestez, sistema politikoaren iraupena
ziurtatu egiten da, sistema politiko hori
presente dagoelako eta herritarren inplikazioari
eta parte hartzeari sarrera egiten dien
egituren multzoak sustaturik gehienen sostengua
jasotzen duelako. Alderdi politikoak,
sindikatuak eta presio taldeak, borondatez
lan egiten dutenen elkarteak, komunikabideak
eta herrialde bateko sare burokratiko
osoa dira parte hartzeko bideak.
Bestetik, bada parte hartzeko beste
molde bat, batzuek bat-batekoa esaten diotena
ez dagoelako sistema politikoaren
arauek egituraturik eta kodifikaturik. Molde
honek gizartean ematen diren aldeak eta
esplotazioa gainditu nahi ditu, eta, batzuetan,
sistema politiko bera gainditzea planteatzen
du. Partaidetza bide tradizionaletatik
at garatzen dira, oro har, partaidetza
molde hauek, bereziki kale-agerraldi kolektiboen
bidez, eta arbuiatu egiten dituzte
sistema politikoak proposaturiko egiturak
eta parte hartzeko arauak.
Parte hartzeko faktoreak
Almond eta Verba adituek hiru kategoria
zehaztu dituzte pertsonek politikan
duten partaidetzari begira, eta sailkapen horren
arabera, «probintziano», «hiritar pasibo»
eta «parte hartzaile» taldeetara biltzen dira
biztanleak. Lehenengo taldekoek ez dute
esku hartzen politikan, ez dute horretarako
gogorik eta ez dute inolako interesik erakusten
sistema politikoarekiko. Bigarren multzokoak
hiritar pasiboak dira eta konfidantza
dute sisteman, bete egiten dituzte
arauzko xedapenak segurtasunaren, zerbitzuen
eta laguntzaren truke. Hirugarren taldera
biltzen dira gizarte bateko kide aktiboak,
prozesu politikoetan eta administratiboetan
esku hartzen dutenak.
Zientzia Politikoan badira beste sailkapen
batzuk, pertsonak jarduera politikoan
ematen duten denboraren, energiaren eta
baliabideen arabera sailkatzen dituztenak;
honenbestez, partaidetza-mailaren arabera,pertsonak ikusle pasiboak izan daitezke edo
lehiakide politikoak, konformistak edo erreformistak,
aktibistak eta protestanteak.
Edozein kasutan, hona hemen planteatzen
zaigun galdera: zeintzuk dira sistema
politiko jakin batean partaidetza maila desberdina
azaltzen duten arrazoiak eta faktoreak?
Partaidetzari buruzko teoria sendorik ez
dagoenez, faktore psikologiko edo pertsonal
batzuk, faktore sozioekonomikoak,
faktore politiko-instituzionalak eta politikaren
kulturari dagozkion beste faktore batzuk
azalduko ditugu galdera honi erantzuteko.
Politika kontuetan parte hartzeko joera
erakutsi ohi dugu gizartearen aurrean sona
eta ospea lortzeko, gailendu eta dirua irabazteko,
gizartean onartua izateko edo ezagutzak
geureganatzeko xedean. Hala eta
guztiz ere, ez dira behar bezala aztertu partaidetzaren
alderdi psikologikoak, eta faktore
horien garrantzia alde batera utzirik ere,
petsonen talde edo erreferentzia direnen
bitartekaritzaren araberakoak dira aldagai
psikologiko horiek.
Politologoei sarri askotan entzungo diegu
esaten eskuarki emakumezkoen partaidetza-maila
gizonezkoena baino apalagoa
dela, gazteena adinekoena baino apalagoa,
aberatsek esku hartze handiagoa dutela txiroen
aldera, eta horrenbestez, nork bere
taldearen edo estatusaren arabera politikan
parte hartzeko joera handiagoa edo txikiagoa
izango duela. Orokortasun hauek hain
zuzen ere bide instituzionalen bidezko partaidetza-moldeari
dagozkio, eta ezin aplikatu
dakizkioke bat-bateko edo esku hartzeko
ezarririko bideez kanpoko esan diogun
partaidetza motari.
Pertsonen heziketa mailak garrantzi
handia du partaidetza kontuetan, heziketa
maila handiko pertsonak ondo jabetuta
daudelako agintari politikoen erabakiek
beren bizitzetan eta interesetan duten eraginaz,
hobe informatuta egoten direlako,
politika kontuez sarriago eztabaidatzen
dutelako eta agintean dagoenaren erabakietan
eragina izateari garrantzi handiagoa
ematen diotelako.
Erlijioarekiko loturak era positiboan edo
negatiboan eragin dezake partaidetza politikoaren
aurrean, erlijio dotrina batzuek
pasibotasuna sustatzen dute eta, beste
batzuek, Askapenaren Teologiak esate baterako,
beren kideen konpromisoa eta jarduera
politikoa bultzatzen dute. Espektro
politikoari dagokionez, ezkerrak joera handiagoa
du eskuinak baino erreibindikatzeko
eta partaidetza politikoa proposatzeko
orduan, eta pertsona bat zenbat eta gehiago
hurbildu mugimendu edo ideologia erradikaletara,
orduan eta konpromiso politiko
handiagoa hartu ohi du. Bestalde, zentroko
alderdiak, hots, erregimen demokratiko etakonstituzionalaren oinarri eta euskarri gisa
aurkezten direnak izan ohi dira pasiboenak
eta prozesu politikoez at bizi direnak.
Partaidetza politikoari begira beste alderdi
funtsezko bat egitura politikoa bera
da, hau da, hauteskunde sistema eta alderdien
sistema, deszentralizazio maila eta
botereen banaketa, edo ekonomiaren garapen
maila. Esate baterako, maiz esaten da
ekonomiaren garapenarekin batera hazi
egiten dela partaidetza politikoa, baina beldur
gara argudio honi eusten diotenak ez
ote diren soilik hauteskundeetan izaniko
partaidetza mailaren neurketan oinarritzen.
Gainera, Ipar Ameriketako Estatu Batuak
bezalako herrialdeetan, hautesleen %50 ere
ez da hautesontzietara hurbiltzen lehendakaria
aukeratzeko hauteskundeetan,
sistema politikoaren hauteskunde nagusietan.
Eta jakina, gizarte maila altu eta ertainak
dira horrelakoetan partaidetza maila
handiena izaten dutenak, eta oraingoz ez
du inolako arazorik eragiten iparramerikarren
abstentzio masiboak.
Abstentzioaren hautua
Bazterrera gelditzen diren edo prozesu
politikotik bazterrera uzten diren pertsona
gogogabe eta isolatuak dira ideologia eta
mugimendu antidemokratikoen eragina jasotzeko
aukera handiena dutenak. Hala eta
guztiz ere, balio eta emaitza desberdinak
eman behar dizkiogu axolagabekeriagatik
edo pasibotasunagatik parte hartzen ez dutenen
abstentzioari ez bezala ezintasunsubjektiboagatik edo sistemak aitortzen duen
legezko ezintasunagatik parte hartzeko eskubidea
ukatzen zaienen abstentzioari, edo
askatasun osoz eta ondo jabetuta parte ez
hartzeko hautua egiten dutenen pertsonen
abstentzioari.
Azken hauek, eskuarki, prozesu politikoarekiko
adostasun eza (edo adostasuna)
adierazteko partaidetza molde jakin baten
aurreko interesa ageri dute.
Ahal izanez parte hartzen ez duten pertsonak
dira abstentzionistak edo sistemarekiko
pasiboak, izan ere, ez dira kontuan hartzen
parte hartu nahi bai baina bazterrera
uzten direnen iritziak eta proposamenak,
esate baterako, herrialde jakin batean bizi
diren atzerritarrenak edo botoa emateko adin
txikikoak direnenak, nahiz eta espetxera
eramateko edo lan egiteko adina izan.
Botoa ematen ez dutenen edo parte
hartzen ez dutenen jarrera azaldu nahi izan
da esanez pertsona horien gogorik eza eta
pasibotasuna sistema politikoaren kontraesanen
aurrean beren burua bakartutzat,
atomizatutzat eta babesik gabe ikustearen
ondorioa dela. Uste dute beren botoak edo
jarduera politikoak ez duela ezertarako
balio, eta beren egiteko politikoak ez badu
balio pertsonalik edo talde-baliorik, zertarako
parte hartu? Nolanahi ere, agerikoa da
partaidetza badela, halaber, herrialdearen
kultura politikoaren araberakoa, herrialde
jakin batean nagusi diren eredu, balio eta
sinismenen araberakoa, alegia. Eta beren
erkidegoko kideei jarraibide positibo bat
eskaintzeko joera duten eta konpromiso
politikoa ahalegin pertsonalaren eta kolektiboaren
ondoriotzat hartzen duten herrialdeak
eta sistema politikoak dira partaidetzaren
kulturaren adierazleak.