Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Alderdiak krisian?
Behin eta berriro ari dira mendebaldeko
gizarte garatuetako hedabideek eta intelektualek
«alderdiak» oro har krisian
daudela errepikatzen, azkenaldi honetan
gertatzen ari den bezala. Haien arabera,
egundainoko apalena da hiritarrek alderdiei
dieten atxikimendua, eta sakon aldatu
behar dute erakunde horiek azken garaiotan
herrialde askotan nabarmendu diren
ustelkeria, legez kanpoko finantzazioa,
mezu zaharkituak eta abar atzera utzi nahi
badituzte.
Honetara ekarri gaituen errealitate zehatza
behatu eta aztertu beharra dago sakonean,
alderdi politikoen krisi garaian bizi
ote garen zehazteko eta, krisi horren arrazoiak
zertan diren jakin ondoan, alderdiek
aurrerantzean norantz joko duten aurreikusi
ahal izateko.
Diogun beste ezertan sartu aurretik alderdi
klasikoen funtzio tradizionalak gainditu
dituela egunoroko errealitateak, halako
moduan non alderdiak ez baitira dagoeneko
hiritarrei arazoen aurrean kontzientzia
harrarazten zieten higikunde haiek, ezta
hiritarrak gizartean, herrigintzaren bidez eta
beren ideien alde, antolatzen zituzten
erakunde politiko haiek ere.Izan ere, aurreko garaietan gizartean
erabateko banakuntza zekarten gaietako
batzuk, erlijioa eta gizarte klase bateko kidea
izatearen kontzientzia adibidez, ezabatuz
joan dira azkenaldi honetan, eta ez
dira egungo gizarte modernoetako funtsezko
eztabaidagai nagusiak, «klase ertain»
deiturikoen kezkak gailendu baitira gizarte
molde horietan. Nagusitu dira, beraz, portaera
indibidualistak eta pragmatikoak,
«klase» ideiaren eta utopiaranzko ikusmoldeen
aldeko alternatiben kaltetan.
Alderdi politikoen beste funtzio tradizionala
izan da hiritarren partaidetza politikoa
sustatzea eta bideratzea, eta hauteskundeetan
aldizka parte hartzera murriztu
da funtzio hori azkenaldi honetan. Lege
orokor gisa, alderdi politikoek baizik ez
dute hauteskunde hauetan esku hartzen eta,
horrenbestez, praktikan monopolio gisa
gordetzen dute partaidetzarako ahala, alde
batera uzten dituztelarik beste aukera batzuk,
hala nola zuzeneko kontsultak (erreferendumak)
edo hautagai independenteen
aurkezpena. Halatan, informazioaren bidea
oso bizkorra denez, arazo jakinak oso azkar
agertzen eta garatzen diren gizarte moldeetan,
erantzunik gabe geratzen dira askotanarazo horien ondorioz hiritarrengan sortzen
diren asmo eta eskabideak, erakundeek ez
dutelako erreakziorako gaitasunik. Maiz
askitan gertatzen den bezala, hurrengo hauteskundeetarako
uzten dira arazo horiek,
hau da, arazoaren larria hain larria ez denerako,
eta eztabaidak ez du dagoeneko
halako garrantzirik. Halako arduragabekeria
politikoa sustatu eta zabaltzen da horrenbestez
hiritarren artean.
Gainera, nabarmen hazi da, oro har,
abstentzioa hauteskundeetan, demokrazia
halako euskarririk, hau da, hauteskundeetan
partaidetza maila handiak emango liokeen
euskarririk behar ez duen sistema
delakoan. Gero eta handiagoa da, halaber,
partaidetza horrek politikarien jardunean
benetako eraginik izango ez duelako sentsazioa,
eragin askoz handiagoa baitute
haiengan beren interesen alde diharduten
presio taldeek eta ospearen gaineko estatistika
irizpideek, hauteskundeek islatu nahi
dutena, hiritarren iritzia, baztertzen dutelako.
Bestalde, bat egin dira ia guztiz demokrazia
eta alderdi politikoen existentzia
eta jarduera; halatan, egundainoko indarra
eta garrantzia hartu dute alderdiek sistema
horretan «alderdikrazia» deitu den horretara
iritsi arteraino. Egoera horretan, alderdiek
ez dituzte ordezkaturiko hiritarren interesak
defendatzen: hain dira handiak Estatu
erakundeetan duten eragina eta jardueran
lortu duten autonomia non berezko interesen
arabera jarduten baitute. Egoera honen
aurrean, beste partaidetza molde batzuk
sortu ditu gizarteak han eta hemen, alderdi
politikoen eragin eta kontrolpetik atera
nahian; horrenbestez, garrantzi handia dute
hedabideek egoera politikoa aztertu eta
kritikatzen duten heinean, «gobernuz kanpoko»
erakundeak sortzen dira kausa jakin
batzuen alde (giza laguntzaren alorrean
batez ere), eta herri ekimenak bultzatzen
dira, legegintzaren arloan esate baterako:
prozesu legegilean partu hartu nahi dute,
eztabaida bultzatzeko eta halako legea alderdi
politikoek ezartzen duten iragazkitik
igaro gabe onartu ahal izateko, jakinik alderdi
politikoen ez beste inoren esku dagoela
funtzio legegile hori, Parlamentuan
edo Gobernuan dituzten ordezkarien bitartez
(lege-biltzarretan onartzen dira legeak
eta ordezkariak dituzten alderdi politiko
guztiek haietan parte hartzen duten arren,
ez da hau politikariek prozesu legegilean
duten partaidetza albo batean uzten duen
biderik).
Azkenik, tradizioz, ziharduten sistema
zilegitzen zuten alderdi politikoek, zentzuz
hornitzen baitzuten errejimen politiko gehienek
erakutsi nahi zuten pluralismo eta
demokrazia itxura eta, gainera, erregimen
demokratiko hori onartzea eta aintzat hartzea
bultzatzen zuten hiritarren artean.Bada, urritu egin da funtzio honetan ere
alderdien garrantzia, sistema demokratikoak
zilegitasun eta onarpen maila handia baitu
mundu osoan zehar, ez baita une honetan
haren aurreko alternatibarik. Beraz, ez du
alderdi politikoek eman liezaioketen erantsizko
zilegitasun horren beharrik. Bestalde,
hainbat lurraldetan alderdi batzuetako
buruzagiak ustelkeria kasuetan nahasirik
zeudela agerian utzi den honetan, urritu
egin da hiritarrek erakunde hauekiko zuten
atxikimendua, estatistika azterketa askok
erakutsi duten bezala. Neurri handi
batean arbuiatzen dute hiritarrek alderdi
politikoen lana eta nabarmen galdu du izen
ona horrenbestez alderdi horiek sistema demokratikoaren
tresna gisa betetzen duten
funtzioak.
Alderdi politikoen funtzio berriak
Azken berrogeita hamar urteotan bizi
duten bilakaeran, «koadroetan» oinarrituriko
egitura batetik «dena guretzat» modu esanguratsuen
adierazi izan den egitura batera
igaro dira alderdi politikoak.
Hona hemen «dena guretzat» formulan
oinarrituriko alderdi molde berrien ezaugarri
nagusiak, hiru guztira (Alcántara):
? eduki ideologiko txikiagoa, mezua
ahalik eta hautesle kopuru handienera
zabal dadin.
? zuzendaritzaren pisu handiagoa, militantziaren
aldean.
? interes desberdinen sarrera alderdien
barnean, alderdiaren hauteskunde
eremuaren zabaltzearen ondorioz.
Ezaugarri berri horiez horniturik, beren
militanteak instituzio politiko demokratikoen
erpinean ezartzen saiatzen dira bereziki
alderdi politikoak, baita lurralde
bakoitzerako gobernu alternatiba bideragarriak
aurkezten ere, hiritarren eskari politikoei
erantzun ahal izateko (oso tarte estua
dute hauek nolanahai ere, ikusirik mende
bukaera honetan globalizazio ekonomikoaren
eta politikaren internazionalizazioaren
alde eginiko urratsak), eta aldian
behin hiritarrak mugiarazten dituzte, beren
botua eman dezaten hauteskundeetan.
Halatan, bi kezka nagusi dituzte gaur
egun alderdi politikoek:
? gizartea ordezkatzen duten erakunde
sendoak izaten jarraitu nahi dute.
? gobernuaren jardunean esku hartu
nahi dute.
Elkarri loturik datoz bi kezka hauek,
ordezkaritzan oinarrituriko sistema demokratikoetan,
hots, gurearen antzeko sistemapolitikoetan, hauteskundeak irabaztea
baita gobernura iristeko bidea, eta garaipen
hori lortzeko, edo xede horretatik hurbil gelditzeko,
gizartearen gehiengoaren kezka eta
nahikunde politikoak hartu behar dira aintzat,
soluziobideak eskainiko dituen hauteskunde
programa batez. Hitz batean, ahalik
eta botu gehien lortu behar dituzte
alderdi politikoek beren programen alde.
Ongi gogoan eduki beharra dago politika
dela, hain zuzen ere, sistema demokratikoaren
araberako ordezkaritza bide nagusia,
eta aldizkako hauteskundeen bitartez
zehazten da ordezkaritza hori. Halatan,
erraz asko ulertuko dugu alor honetan funtsezkoa
dela betiere alderdi politikoen ekina;
izan ere, ia guztizkoa da alderdien partaidetza
hauteskundeetan, eta bazterrean
geratzen dira beste partaidetza molde batzuk
(hautesle independenteen partaidetza,
esate baterako).
Baina alderdi politiko orok xede duen
gizarte ordezkaritzarako gaitasun hori zabaldu
ahal izateko, ezinbestean jo behar
dute alderdiek une honetan sisteman behar
bezala ordezkaturik ez dauden sektoreengana,
are sistema horretatik guztiz
kanpo daudenengana ere. Erakunde politiko
batzuek urratsak egin dituzte dagoeneko
lehen xede horri begira (behar bezala
ordezkaturik ez dauden sektoreengana
hurbiltzeko, alegia) hainbat proposamen zehatzen
bitartez, emakumeei lan munduan,
politikan eta abarretan berdintasunean
oinarrituriko ordezkaritza proposatuz adibidez.
Halarik ere, arestian aipatu dugun bezala,
alderdi politikoak argi eta garbi ikusten
ari dira interes berezietako talde batzuk
alde batera uzten ari direla egunoroko joko
politikorako bide tradizionala eta nahiago
dutela, jarduera politiko hutsa «gaindi» eginez,
boterearekin zuzenean negoziatu,
horixe baita beren interesak asetzeko eta
babesteko modu eraginkorrena.
Lehen begiratuan, balirudike praktika
berri hauek alderdi politikoen boterea edo
eragina murrizten dutela; hala eta guztiz ere,
ezin ahantzi dugu, ordezkaritza erakundeetan
(lege biltzarretan) daudenez gero, alderdi
politikoek izango dutela eztabaidatuko
diren gaiak eta erabakietan zehaztuko
diren lehentasunak iragazki batez zehazteko
ahalmena, eta gaitasun horren bidez
baldintzatu ahal izango dituzte interes talde
horien asmoak. Egoera honek guztiz
nabarmentzen du alderdiak lehen mailan
daudela oraindik ere, gizartearen ordezkari
ofizialak diren aldetik.
Alderdien eta gobernu funtzioen arteko
harremanei dagokienez, azkenaldi honetako
bilakaerak argi eta garbi adierazten
du alderdiek oso harreman estua dutela
Estatuarekin: esku hartzen dute Estatuarenerakunde garrantzitsu guztietan edo ia guztietan
(bai estatu-erakundeak hauteskundeetan
aukeraturiko hautagaiek zuzenean osatzen
dituztelako, bai zuzenean ez baina
ordezkaritza erakundeen erabakien arabera
egituratzen direlako), Estatuak finantzatzen
dituzte askotan eta, azkenik, Estatuaren
jarduna kontrolatzen dute hein handi
batean. Egoera honen ondorioz, autonomia
handiagoz dihardute alderdiek beren militante
eta botu emaileen aurrean (murriztu
egin dira horien kopuruak afiliazio maila
gero eta apalagoa eta abstentzioa direla-eta)
eta beren interesak defendatzen dituzte
askotan, gizartearen interesen aurrean (Alcántara).
Alderdiek estatu aparatua guztiz beretu
dutela kontuan hartu dugun honetan, komenigarria
da orain bideraturiko gobernu
politikei eta gobernuaren eta haren sostenguan
diharduten alderdien arteko harremanei
arreta berezia egitea.
Gobernuen jardunari dagokionez, bereziki
azpimarra dezagun alderdi politikoek
ideologia galdu dutela neurri handi batean
eta ideologia galtze horrek zuzeneko eragina
izan du bideratu diren gobernu programetan;
hala, alderdiak gobernua osatzeko
moduan daudenean, zaila da gaurko
egunean batzuen eta besteen programen
artean alde nabarmenekin topo egitea. Arduradun
politikoek gisa honetako arrazoiak
azaltzen dituzte homogeneizazio prozesu
horri buruz mintzo direnean: globalizazio
ekonomikoaren eragina, beste lurralde batzuetan
antzeko politikak bideratu ondoko
emaitzak, edo nazioartean harturiko konpromisoei
eutsi beharra.
Gobernuaren eta eusten dioten alderdien
arteko harremanei dagokienez, bi puntu
hartu behar dira bereziki kontuan:
? Politikariez hornitzen ditu alderdiak
Estatuko instituzioak.
? Gizartearen eskari orokorrak nahiz
zehatzagoak, baita neurri batean kontrakarrean
datozkeenak ere, atzemateaz
arduratzen da alderdia, eta gobernu
taldeak hartu beharreko neurrien
«zerrenda» bat, jarduera politikorako
programa bat, zehazten du.
Egiteko honen ondoan, beste hirugarren
eta ez horregatik garrantzi gutxiagoko bati
ekiten diote alderdi politikoek, une oro
saiatuko baitira gobernuaren jarduna azaltzen,
zilegitzen eta sostengatzen, aurreko
hauteskundeetan lorturiko arrakasta hurrengoetan
ere berritzeko.
Oposizioan dagoen alderdiaren kasuan,
gobernua kontrolatuz eta, azken batean,
sistema politikoa zilegituz, esku hartuko du
lurraldeko bizitza politiko-parlamentarioan
(oposizio leiala), edo errejimenaren aurka
jardungo du, irauli nahian (oposizio ez leiala).