Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Alderdi sistemak
Alderdi politikoei buruzko atalean
erakunde horiek zer diren, zer egiten duten
eta nola sailkatzen diren aztertu dugu.
Ikusi dugunez, alderdiek, beren izaeragatik
beragatik, oso lotura estua dute gizartearekin,
ahalik eta herritar gehienen
ordezkari izan nahi dute eta.
Alderdiek herritarren eskakizun ?politikoei?
erantzuteko programak proposatzen
dituzte, hauteskundeetara aurkezten dira,
botoak bilatzen dituzte hauteskundeetan
ahalik eta emaitzarik onena lortzeko, gero
eta jarraitzaile eta militante gehiago biltzen
saiatzen dira, beren ideiak hedabideen bitartez
zabaltzen dituzte, hau da, gizartearekiko
lotura da haien jardueraren funtsa eta,
hain zuzen ere, alderdien eta gizartearen
arteko harremanetatik sortzen da ?alderdi
sistema? deritzona.
Alderdi sistemek bi ardatz dituzte; batetik,
alderdi politikoak berak, eta, bestetik,
alderdiek honakookin dituzten harremanak:
? Beste alderdiekin
? Gizartearen gainerakoarekin
? Gobernuarekin
Hortik abiaturik edo, hobeto esanda,
alderdien jardueraren ikuspegi mugatuago
bat abiapuntutzat harturik, hau da, herrialde
bakoitzeko alderdi kopurua soilik kontuan
izanik, hiru alderdi sistema mota daudela
ondorioztatu dute hainbatek:
? Alderdi bakarrekoak. Izenak berak
adierazten duenez, alderdi bakarra duten
sistemak dira.
? Bi alderdikoak. Bi alderdi garrantzitsu
besterik ez dutenak.
? Alderdi anitzekoak. Bi alderdi garrantzitsu
baino gehiago dituztenak.Dena dela, hainbat analistak zalantzan
jarri dute sailkapen horren egokitasuna,
zeren eta, alderdi kopuruan soilik oinarritzen
denez, bi gauza ahazten baititu: sistema
bakoitzeko alderdien garrantzia eta alderdi
horien arteko harremanak. Eta bi
gorabehera horiek garrantzi handia dute, bi
arrazoi hauengatik:
1. Sistema bakoitzean diren alderdi guztiak
kontuan hartzen baditugu, ia sistema
guztiak alderdi anitzekoak direla esan dezakegu.
Izan ere, errejimen pluralista guztietan
badira alderdi batzuk oso boto gutxi
biltzen dituztenak edo, legebiltzarrean ordezkariren
bat izatea lortu arren, gobernuan
eragina izateko aukerarik ez dutenak. Horren
adibide dira Estatu osoan ordezkari gutxi
dituzten baina, hala ere, herrialdeko jokaleku
politikoaren erdigunean irauten
duten alderdi txikiak, hala nola EAJ edo CIU.
2. Garrantzi handikoa da jakitea ea sistema
jakin bateko alderdien artean benetako
lehiarik dagoen herritarren botoak lortzeko
eta ea gobernua boto horien bidez
eskuratzen den.
Hainbatek zalantzak dituzte alderdi bakarreko
sistemak benetako ?alderdi sistemak?
ote diren, baina, eman berri dugun
azalpena aintzat harturik, baietz esan beharra
dago, alderdi bakarrekoak ere alderdi
sistemak direla. Esan dugunez, gainerako
alderdiekiko harremanak ez dira alderdi
sistemen oinarri bakarra (oinarri bakarra
hori balitz, argi dago alderdi bakarrekoak
ezin direla alderdi sistematzat hartu), alderdiek
gizartearekin eta gobernuarekin dituzten
harremanak ere kontuan hartzekoak
dira, eta, zalantzarik gabe, alderdi bakarra
duten herrialdeetan egon badago harreman
edo lotura hori.
Hori guztia dela eta, aditu gehienek
ontzat ematen dute La Palombara-k eginiko
sailkapena. Sailkapen horren arabera,
alderdi sistema hauek daude:
? Lehian oinarrituriko sistemak:
? Alderdi anitzekoak
? Bi alderdikoak
? Alderdi nagusikoak
? Lehiarik gabeko sistemak:
? Alderdi bakarrekoak
? Alderdi anitzekoak
Azter ditzagun banan-banan sistema
horiek.
Lehian oinarrituriko sistemak
Alderdi sistema bat lehian oinarriturik
dagoela esaten denean, esan nahi da sistema
horretan hauteskundeen bidez erdiesten
dela gobernua, hauteskudeetan alderdiak
elkarrekin lehiatzen direla hautesleen
konfiantza irabazteko. Horixe da gure herrialdeko
eta gure inguruko herrialde gehienetako
sistema.
Dena dela, horrek ez du esan nahi hauteskundeak
egiten diren herrialde guztietan
alderdi sistema lehian oinarriturik dagoenik:
herrialde batzuetan, hauteskunde
politiko nola edo hala pluralistak egiten
badira ere, hauteskundeak irabaztea ez da
aski gobernua edo agintea eskuratzeko.
Hala gertatzen da, esaterako, Marokon.
Aldiro hauteskundeak egiten dituzte eta
joera desberdinetako alderdiak aurkezten
dira, baina monarkak du benetako boterea,
eta, herritarrek botoen bidez agerturiko
nahia gorabehera, berak erabakitzen du
zein alderdik gobernatuko duen herrialdea
(erregeak berak ardura hori bere gain hartzen
ez badu). Maroko arian-arian demokratizatzen
eta Mendebaldeko demokrazien
eredura hurbiltzen ari da, baina oraindik
indarrean daude ia Erdi Aroan jatorria duten
tradizio kultural eta historiko batzuk;
gaur egun Marokoko errejimenak baditu
ezaugarri demokratiko formal batzuk (itxurazko
?alderdi sistema? hori, besteak beste),
baina oraindik badira izaera hori ahultzen
duten beste errealitate sakonago batzuk
ere.
Beraz, alderdi aniztasuna da lehian oinarrituriko
sistemen ezaugarri edo baldintza
nagusietako bat, baina alderdiek elkarrekin
dituzten harremanak ere kontuan
hartzekoak dira. Harreman horiek garrantzi
handia dute, zeren eta, alderdien arteko
lehiaz hitz egiten dugunean, ezin pentsa
dezakegu herrialde jakin bateko alderdi
guztiak baldintza berdinetan lehiatzen direnik,
edo, bestela esanda, guztiek herrialde
horretako politika zuzentzeko edo gobernua
eskuratzeko aukera berdina dutenik.
Benetako lehiarik dagoen jakiteko,
kontuan izan behar dugu nolakoak diren
alderdien arteko harremanak, harreman
mota guztiek ez baitute lehia eragiten.
Hainbat eredu daude (M. Sospedra):
? Oposizioa
Oso ideologia desberdina duten alderdien
artekoa. Alderdi horien arteko harremanetan
polarizazio handia dago, baina, esparru
politiko desberdinetan jarduten dutenez,
ez dira elkarren lehian aritzen hautesleengatik
(bakoitzaren ?bezeroak? edoboto emaileak gizarte talde oso desberdinetakoak
direnez, oso zaila da alderdi batek
beste baten boto emaileak erakartzea).
? Baterako existentzia
Ideologikoki elkarrengandik hurbil dauden
baina gizarte talde desberdinetan espezializatu
diren alderdien artekoa. Hori dela
eta, haien artean ez dago lehia handirik.
? Lehia zentzu hertsian
Ideologiaz oso antzekoak diren bi alderdi
politiko hautesleen sektore beragatik
lehiatzen direnean gertatzen da, hau da, bi
alderdiek esparru politiko berean jarduten
dutenean.
Aurkarien boto emaileak bereganatzeko
benetako lehia egon dadin, hiru baldintza
bete behar dira: alderdi horiek antzeko
ideologia izatea, denek gizarte arlo berbera
helburutzat edukitzea eta esparru politiko
berdintsuetan jardutea. Bestela, alderdiak
ez lirateke espazio politiko beragatik
lehiatuko, eta, orduan, haien arteko harremanak
aipatu ditugun beste bi eredu horietakoren
baten araberakoak lirateke.
Alderdi askoren arteko lehia
Lehenik eta behin, gogoan izan behar
dugu bi alderdi garrantzitsu baino gehiago
dituztenak jotzen direla alderdi anitzeko
sistematzat.
Horixe da gure herrialdean eta, oro har,
Mendebaldeko Europako gehienetan indarrean
dagoen sistema (Erresuma Batua da
salbuespen nabariena).
Alderdi anitzeko sistemetan, izenak
berak adierazten duenez, gizarte batean
diren pentsamolde eta joera politiko desberdinak
jarraitzaile eta boto emaile asko
dituzten hainbat alderditan daude ordezkaturik.
Aurrekari historikoen, nazio berezitasunen,
desadostasun ideologikoen eta
bestelako gorabeheren arabera, gizartearen
zatiketak alderdi politikoak sortu eta iraunarazten
ditu.
Gizartearen eliteak aldaketa politikoak
eragozten saiatzen dira, eta horrek alderdi
aniztasuna bultzatzen du, formazio tradizionalak
zaharkiturik geratu eta alderdi berriak
sortzen baitira (Britainia Handian ez da horrelakorik
gertatu: iragan mendeko kontserbadoreen
eta liberalen arteko lehia kontserbadoreen
eta laboristen arteko lehia bihurtu
da mende honetan, baina alderdien
funtzionamendua ez da aldatu, eta horrek
erakusten du egoera berrietara moldatzeko
gaitasun handia dutela). Desadostasun ideologikoek
alderdi politikoetan eragiten dituzten
zatiketek ere alderdi aniztasuna ekarri
ohi dute (sozialisten eta komunisten arteko
zatiketa dugu horren erakusgarrietako bat);
estaturik gabeko nazioetan, nazio gatazkaren
ondorioz, herritarrak alderdi nazionalistetan
biltzen dira, eta horrek ere alderdipolitikoak ugaritzen ditu; herrialde batzuetan,
azkenik, gobernu erari buruzko desadostasunek
ohi baino alderdi gehiago sorrarazten
dituzte, hala nola alderdi errepublikanoak
monarkietan eta alderdi monarkikoak
errepubliketan. Gainera, Maurice Duverger
politologoak esan zuenez, alderdi anitzeko
sistema hauteskunde sistema proportzionalen
ondorio ia ezinbestekoa da: jokoan dauden
eserlekuak alderdiek lortutako botoen
arabera banatzen direnez, hauteskundeen
emaitza une bakoitzean gizartean diren aukera
politiko guztien ?argazkia? da (gehiengozko
hauteskunde sisteman, aldiz, ez da horrelakorik
gertatzen: herrialdea hauteskunde
barruti txikietan banaturik dago, eta barruti
bakoitzeko irabazleari ematen dizkiote
barruti horretako eserleku guztiak).
Alderdi anitzeko sistemek zehaztasun
handiagoz ordezkatzen dituzte gizartean diren
joera politikoak, zeren eta, parlamentuan
zenbat eta alderdi garrantzitsu gehiago
egon, hainbat eta gizarte sektore
gehiagoren iritzia biltzen baita botere legegilean.
Dena dela, alderdi aniztasunak zatiketa
handia eragin ahal du parlamentuan. Gainera,
bakarrik gobernatzeko adina ordezkari
duen alderdirik ez badago, zaila izaten da
gobernua osatzea, eta alderdiek gobernu
koalizioak eratu behar dituzte. Gobernu
koalizioak, batetik, negoziazio zailago edo
errazago baten emaitza izaten dira, eta, bestetik,
elkarrekin gobernatzeko hitzarmena
egin duten alderdien gorabeheren mende
uzten dute gobernua, haren egonkortasunaren
kaltean.Hainbaten iritziz, askotan gobernu koalizioak
egin beharra dakarrenez, alderdi
aniztasunak herritarren nahiak parlamentura
edo gobernura behar bezala eramatea eragozten
die alderdiei, gobernatzeko hitzarmenak
joera politiko desberdina duten
alderdien arteko negoziazioen emaitza direlako,
eta gobernuaren programa, berriz,
aukera politiko desberdinen bilduma. Hori
dela eta, batzuetan, gobernatzeko programak
halako nahas-mahas lauso bat dira, eta
alderdiek, nolabait, hautesleek hauteskundeen
bidez agertu duten iritzia itxuragabetzen
dute.
Hori guztia dela eta, alderdi aniztasunaren
irudi negatibo samarra zabaldu da, sistema
horren alderik arazotsuenak soilik
nabarmendurik, hala nola gobernuan zein
politikan eragin dezakeen egonkortasunik
eza edo alderdi politikoek bizitza politiko
eta instituzionalean izan dezaketen eragin
handiegia.
Nolanahi ere, esan beharra dago hainbatek
alderdi anitzeko sistemaren ondoriotzat
jotzen duten ezegonkortasun hori ez dela
beti gertatzen. Egoera politikoak ?gehiengo?
kontrajarriak sorrarazten dituenean,
koalizio desberdinak egiteko aukera dago,
eta koalizioa aldatzeak bat-bateko aldaketak
eragin ditzake gobernuan, eta horrek
bai, horrek ezegonkortasuna dakar; baina
alderdien helburua oinarri zabalagoko koalizioak
eratzea bada, nekez aldatuko dira
koalizioa osatzen duten alderdi guztiak edo
gehienak, eta horrek, zalantzarik gabe,
egonkortasun orokorra ematen dio gobernuari,
zeren eta, koalizioan aldaketa batzukgertatu arren, ildo politikoa hasierakoaren
antzekoa izango baita beti.
Gainera, lehen esan dugunez, alderdi
aniztasuna da Mendebaldeko Europan zabalduen
dagoen sistema, eta sistema hori
duten herrialde batzuetan oso egonkortasun
politiko handia dago, hala nola Europako
iparraldeko demokrazietan. Horrek
neurri batean ezeztatzen ditu alderdi anitzeko
sistemak berez egonkortasunik eza
dakarrela dioten teoriak. Kontuan izan behar
da, bestetik, britainiar jatorriko bi alderdiko
sistemen aldekoek egotzen diotela
hori alderdi anitzeko sistemari, politikaren
kontzepzio funtsean dualista baitute.
Bi alderdiren arteko lehia
Sistema horren eredu tradizionala Britainia
Handia da, baina beste herrialde batzuetan
ere bada, hala nola Estatu Batuetan,
Zeelanda Berrian, Maltan, Kanadan,
Australian eta Grezian.
XIX. mendean horixe izan zen jatorrizko
sistema Europako herrialde askotan,
baina gaur egun gainbehera doala esan
daiteke, alderdi anitzeko sistemak askoz ere
zabalduago baitaude.
Bi dira sistema horren ezaugarri nagusiak:
? Bi alderdien kohesioa eta diziplina
? Bi alderdi nagusiek sistema menderatzea
Elkarren lehian jarduten duten bi alderdiek
erakunde sendo eta instituzionalizatuak
badituzte eta beren talde parlamentarioei eta
afiliatuei diziplina gogorra ezartzen badiete,
bi alderdiko sistema zurruna da, eta bi
alderdiak oso deszentralizaturik badaude eta
alderdikideek diziplina handirik ez badute,
aldiz, malgua. Britainia Handia (kontserbadoreak
eta laboristak) eta Zeelanda Berria
(nazionalistak eta laboristak) sistema zurrunaren
adibide dira; Estatu Batuetakoa, berriz,
gaur egun geratzen den sistema malgu
bakarretako bat da: parlamentarioek botoa
emateko autonomia handia dute, eta batzuetan
?demokraten? multzorik kontserbadoreeneko
kide batzuek ?errepublikanoekin?
batera ematen dute botoa, eta
alderantziz, ?errepublikano? batzuek ?demokraten?
proposamenen alde bozkaten
dute noizean behin.
Bestetik, eta bi alderdi nagusiek sistema
zenbateraino kontrolatzen duten kontuan
izanik, batzuetan bi alderdi handi
soilik daude parlamentuan, eta, horrenbestez,
ia ezinbestean, bakarrik gobernatzeko
behar den gehiengoa du bietako batek.
Bi alderdiko sistema perfektua deitzen
zaio horri. Horren adibide dira Zeelanda
Berria eta, neurri txikiago batean, Britainia
Handia. Kasu horietan, hauteskundeetan
emandako botoen %90 gutxienez lortzendituzte alderdi handiek, eta, horri esker,
parlamentuan duten ordezkari kopurua
izugarri handia da.
Beste kasu batzuetan, ordea, bi alderdi
nagusiez gain, hirugarren alderdi bat ere
egoten da, askoz ere txikiagoa baina garrantzi
handikoa, eta gobernatzeko laguntza
funtsezkoa eman ohi dio alderdi nagusietako
bati, berarekin koalizioa eginez edo
parlamentuan sustengua emanez. Bi alderdiko
sistema inperfektua esaten zaio horri.
Alderdi ?handiek? botoen %80 lortzen dituzte,
baina ez dira iristen %90era. ?Berdeak?
legebiltzarrera iritsi ziren arte, Alemaniako
Errepublika Federala izan da egoera horren
adibide tipikoa: lehen bi alderdi handi zeuden
?sozialdemokrata (SPD) eta koalizio
demokrata-kristaua (CDU/CSU)? baina FPD
alderdi liberalaren laguntza izaten zuten
txandaka, noiz batak, noiz besteak; hala ere,
berdeak parlamentura iristeak eskema hori
aldatu zuen, alderdi anitzeko sistema baten
antz handiagoa emanik.
Bakoitzak ekartzen dituen ondorioek
ere elkarrengandik bereizten dituzte alderdi
anitzeko sistemak eta bi alderdikoak.
Alderdi anitzekoetan, alderdien arteko
negoziazioak direla eta, itxuragabeturik
geratzen da hautesleek botoen bidez adierazitako
nahia; bi alderdiko sistemak, aldiz,
gobernua boto gehien biltzen dituen
alderdiak eskuratzen duenez, hobeto jasotzen
du herriaren borondatea (batez ere
Britainia Handian). Gainera, bi alderdiko
sistemetan gehiengo parlamentario
egonkor eta argiak egon ohi dira, ez baitago
beste alderdiekin negoziatu beharrik,
alderdi anitzekoetan gertatzen den bezala.
Dena dela, bi alderdiko sistemek gizartean
diren aukera desberdinak adierazpen
politiko-parlamentario zuzena izatea
eragozten dute (alderdi anitzeko sistemek
ez bezala), zeren eta, bi alderdi nagusiak
askotariko interesak biltzen saiatzen direnez,
haien eskaintza eta programa politikoak
zehaztugabeagoak baitira. Azkenik,
bi alderdi nagusi egoteak ordezkariak
izateko aukera kentzen die gainerako
taldeei.
Oro har, bi alderdiko sistemak alderdi
anitzekoak baino kritika hobeak izan ditu,
egonkortasun politiko handiagoa ekartzen
zuela uste baitzen. Baina iritzi hori bi alderdiko
sistemak Erresuma Batuan duen funtzionamendu
onean dago oinarrituta, eta
hainbat adituk zalantzan jarri dute gaur
egun. Aditu horien arabera (M. Sospedra),
ustezko abantaila horiek alderdien artean
alde ideologiko handirik ez dagonean gertatzen
dira, baina haien artean alde handiak
eta are muturrekoak daudenean, aldiz,
bi alderdiko sistemak gatazka larriak eragin
ditzake gizartean, baita gerra zibilak
ere.
Alderdi nagusiko sistemak
Lehian oinarrituriko sistema batean denbora
luzez gainerako alderdiei behin eta
berriro eta alde handiarekin gailentzen zaionari
esaten zaio alderdi nagusia
Egoera horren adibide ugari daude:
PSOE Espainian 1982tik 1996ra bitartean;
Suedia, non sozialdemokratek hainbat hauteskunde
irabazi baitzituzten jarraian; edo
Indiako Errepublika, non Kongresuko Alderdia
jaun eta jabe izan baitzen 1948tik
Rajiv Gandhi erori zen arte (familia bereko
hiru belaunaldi izan ziren alderdiburu
eta gobernuburu: Pandit Nehru, haren alaba
Indira Gandhi eta honen seme Rajiv).
M. Sospedra-ren arabera, egoera hori
gerta dadin, baldintza hau bete behar da:
herrialde batean hiru alderdi garrantzitsu
baino gehiago egonik, alderdi bozkatuenak
(nagusia) hauteskundeetan gutxienez botoen
%35 lortzea eta bere atzekorik hurbilenari
gutxienez botoen %5en aldea ateratzea,
horrek abantaila handi eta iraunkorra
ematen diola. Botoek alderdi bati ematen
dioten nagusitasun horren ondorioz, alderdi
bozkatuenak ordezkari gehiago lortzen
ditu parlamentuan. Izan ere, gaur egun, ia
herrialde guztietako hauteskunde sistemek,
gobernuaren egonkortasuna bermatzeko,
nola edo hala saritzen dute alderdi bozkatuena,
lortutako boto kopuruaren arabera
matematikoki legozkiokeen baino eserleku
gehiago emanez.
?Alderdi nagusiaren? fenomeno hori
gertatzen den herrialdeetan, gobernura iristen
den alderdiak denbora luzez irauten du
bertan, eta, horren ondorioz, sistema politikoa
alderdiarekin identifikatzen da. Zalantzarik
gabe, egoera horrek egonkortasun
handia dakar berekin, baina, horrekin batera,
hautesle asko boteretik bazterturik gera
daitezke urte askoan (batzuetan hautesleen
%50), eta horrek hautesle horien itxaropen
politikoak zaputz ditzake. Bestetik, alderdi
nagusiak egoera politikoa eta erabakiak
hartzen diren guneak kontrolatzen dituenez,
politika parlamentutik urruntzeko joera
dago, eta, horren ordez, harreman zuzenak
bultzatzen dira alderdi nagusiaren eta gainerako
alderdien zein eragile sozialen artean
(sindikatuak, ugazaben elkarteak, herri
mugimenduak, etab.). Azkenik, horrelako
egorea batek epe luzean geldiarazten ditu
gobernuaren politikak, zail samarra izaten
baita arazoak kopontzeko irtenbide berriak
asmatzea. Horren eraginez, oposizioan dauden
alderdiek elkartzera jotzen dute, alderdi
nagusia boteretik egozteko helburu bakarrarekin.
Horrelako sistema batek bi arazo nagusi
sortzen ditu:
? Txandaketarik egon daiteke alderdi
nagusiko sistema batean?? Aldaketarik egon daiteke sistema politikoan,
alderdien arteko hauteskunde
lehia handiagoa izan dadin?
Lehen arazoari dagokionez, egitura politiko
demokratiko eta pluralista bati eutsiz
gero, ezerk ez du eragozten alderdiak boterean
txandakatzea, nahiz eta, hori bai,
alderdi nagusirik ez dagoen sistemetan baino
zailagoa izaten den.
Bigarren arazoari dagokionez, aldaketa
hori gertatu da Frantzian, Italian eta Indian,
non, hurrenez hurren, atzera egin baitute
alderdi ?gaullistak?, Demokrazia Kristauak
eta Kongresuko Alderdiak. Kasu guztietan,
batetik, alderdi horiek denbora luzean izan
duten gizarte laguntza urritu egin da, eta,
bestetik, gainerako alderdiak nola edo hala
elkartu dira alderdi nagusia ahultzeko. Horren
ondorioz, hauteskundeetan alderdi
nagusiaren eta oposizioaren artean egon ohi
ziren aldeak murriztu egin dira, eta horrek
lehia zuzpertu du.
Azkenik, eta alderdi nagusiko sistemen
muturreko adibide gisa, ?alderdi hegemonikoko
sistema? bat ere badago: Mexikoko
Alderdi Iraultzaile Instituzionala (PRI). Kasu
horretan, hirurogei urte baino gehiagotan
alderdi berberak hauteskunde guztiak irabazi
izanak botorearen monopolioa eta
Mexikoko estatua PRI alderdiarekin identifikatzea
eragin du, eta horrek askotariko
ondorio kaltegarriak ekarri ditu: ustelkeria,
sistemaren ordezkaritasuna gutxitzea, agintekeria,
etab. Izan ere, sistema hori alderdi
bakarrekoen antzekoa da. Dena dela,
egoera hori aldatzen hasi da azken urteotan,
oposizioko alderdi batzuk irabazle atera
baitira estatu federatuetako zenbait gobernutarako
hauteskundeetan.
Lehiarik gabeko sistemak
Lehian oinarrituriko sistemetan ez bezala,
lehiarik gabeko sistemetan herrialdea
gobernatuko duen alderdia ez dute herritarrek
aukeratzen, gobernua ez da botoen
bidez eskuratzen.
Hedaduraz, pluralismo politikorik ez
duenari ere esaten zaio lehiarik gabeko sistema.
Errejimen autoritarioak dira horren
erakusgarri.
Historiak erakusten digunez, lehiarik
gabeko sistemak alderdi bakarrekoak zein
alderdi anitzekoak izan daitezke.
Alderdi anitzeko sistemak
Lehen begiratuan, kontraesana ematen
du ?alderdi anitzeko sistema lehiarik gabeak?
badirela esateak, logikoagoa baita
pentsatzea errejimen autoritarioetan alderdibakarra dagoela eta alderdi bakar horrek
gobernatzen duela. Hala ere, irudi arrazoiak
edo bestelako zioak direla eta, badira sistema
autoritario ugari alderdi txikiak baimendu
eta sustatu egiten dituztenak. Itxurazko
alderdi aniztasun horrek, batetik, sistemaren
irudia hobetzen du, eta, bestetik,
alderdi txikiak alderdi nagusiaren mende
daude eta arlo konkretuetan soilik jarduten
dute (nekazarien alderdiak dira horren
adibideetako bat). Azken batean, alderdi
txiki horiek baliagarri zaizkio errejimenari,
horregatik onartzen ditu.
Koalizio nola edo hala behartuak dira
aniztasun itxura hori emateko biderik
ohikoena. Errejimenaren alderdi nagusia
koalizio horien gunea izaten da, eta alderdi
txikiak haren osagarri hutsak. Sistema
komunistak porrot egin zuen arte, horixe
gertatu zen Ekialdeko Europako ?herri demokrazietan?,
hau da, Bigarren Mundu
Gerran armada sobietarrak askatu zituen herrialdeetan,
non errejimen sozialistak ezarri
baitzituen. Adibide gisa aipa daitezke
Alemaniako Errepublika Demokratikoa,
Polonia, Txekoslovakia, Bulgaria eta Txina
bera ere, herrialde bakoitzeko errealitate
politikoa desberdina izan arren. Herrialde
horietako batzuetan (Txekoslovakian eta
Txinan, esaterako), alderdi txikiek ez zuten
ez jarduera ez nortasun propiorik, eta
aniztasun itxura emateko baino ez zuten
balio. Beste herrialde batzuetan (Polonian
eta Alemaniako Errepublika Demokratikoan,
besteak beste), beren bidetik jotzeko
eta gobernuari aurka egiteko inolako
askatasunik ez bazuten ere, gizarte sektore
batzuen eskakizunak eta interesak aldezten
zituzten; hori dela eta, hala alderdi txiki
horiek nola haien buruzagiak gai izan dira
herrialde horietan gaur egun indarrean dagoen
sistema demokratikora egokitzeko.
Alderdi bakarreko sistemak
Alderdi bakarrekoa da lehiarik gabeko
sistemarik ohikoena. Errusiako boltxebikeek
sortu zuten, 1918an. Sistema horietan, botereaz
jabetzen den alderdiak gainerako
mugimendu politiko guztiak deusezten ditu,
eta berak ezartzen du herrialdearen ildo
politikoa. 1991n Sobiet Batasuna desegin
zen arte, Sobiet Batasuneko Alderdi Komunista
izan da alderdi bakarraren eredu nagusia,
baina bi mundu gerren arteko faxismoek
eta deskolonizazioaren ondoren Hirugarren
Munduan sortu ziren estatuetako
batzuek eredu hori imitatu zuten.
Sobiet Batasunean alderdiak ideologia
global bat zuen oinarri eta gidari (marxismo-leninismoa),
eta alderdiko buruzagiek
(?nomenklatura?) egiazko klase nagusi baten
estatusa zuten. Alderdiak Estatuaren arlo
guztiak menderatzen zituen egitura sendo,
zentralizatu eta diziplina gogorreko batenbidez. Alderdia organo zentraletatik gobernatzen
zen eta herrialde osoan hedaturik
zegoen. Masa alderdia izan nahi zuen, eta
gizarte mugimendu guztiak kontrolatu.
Alemaniako alderdi naziak eta Italiako
alderdi faxistak bestelako ezaugarriak zituzten.
Buruzagiak berebiziko garrantzia zuen,
berak zeukan botere guztia eta inork ez
zuen zalantzan jartzen haren agintea. Alderdi
horiek ere Estatua ordezten zuten, oso
egitura sendoa zuten, eta buruzagiaren konfiantza
ezinbesteko baldintza zen egitura
horretan kargurik lortzeko. Alderdiko kargudunak
buruzagiaren zerbitzuan zeuden.
Deskolonizaziotik sorturiko estatu askotan
gobernuak berak sortu zuen alderdia.
Hori dela eta, alderdi horietan militar eta
funtzionario asko daude, eta zaila da Estatua
eta alderdia bereiztea. Oro har, ideologia
ez da alderdi horien berezitasun nagusia.
Herrialde sortu berri horietako askoren
mugak artifizialak ziren, eta gobernuek, hain
zuzen ere, nazio sentimendua sendotzeko
sortu zituzten alderdiak. Horregatik, herritarrak
eta bereziki hirietako biztanleak sozializatzeko
tresnatzat hartu izan dira alderdi
horiek.