Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Interes taldeak
Honainokoan talde ekintzaren ohiko
modu bi aztertu ditugu. Gizakiak alderdi politikoetara
edo gizarte taldeetara biltzen dira
helburu batzuk lortzearren. Partidu politikoaren
bitartez botere politikoa erabili nahi
dute. Gizarte mugimenduak direla bide saiatuko
dira botere politikoa beren alde erabakitzera
behartzen. Bi kategoria horiek ez
ezik, bada hirugarren bat ere. Aukerarik
arruntena, ohikoena, bestalde: interes taldeak.
Enpresaburuen elkartea, edo nekazarien
sindikatua, edo medikuen batasuna,
edo ikasleen gurasoen elkartea, edo borondatezko
gaixozainen elkartea. Talde horiek
guztiak eta beste milaka (ehundaka mila)
taldek zeinek bere helburuak ditu, baina
guztiek dute osagairen bat komuna. Denek
ordezkatzen dituzte interes jakin eta mugatuak;
eta horiek denek lortu nahi dute botere
politikoak taldearen interes berezien
alde erabakitzea. Horrela definiturik, partidu
politikoekiko aldeak nabarmen-nabarmenak
dira. Baina ez dira hain gardenak
gizarte mugimenduekiko. Horretaz gogoratu
beharrean gaude nola esaten genuen aurreko
gaian gizarte mugimendu batzuk,
berri-berriak, hainbat ezaugarritan interes
taldeen antzekoak direla. Bestalde, gai horien
ikerleen ustez gizarte mugimenduak
interes taldeen osagai, atal dira. Gure iritziz,
aldiz, analizatzerakoan batzuk eta besteak
bereiz daitezke eta jendeak, praktikan,
desberdintzat jo ohi ditu. Nekez uka daiteke
enpresaburuen konfederazioa kontzientzia
eragozleen mugimenduaren guztiz
desberdina dela.
Gure aburuz desberdinak dira eta horrelako
interes taldeak deskribatu eta definitzeko
modurik onena gizarte mugimenduekinalderatzea delakoan gaude. Zeregin
horretarako batzuen eta besteen ezaugarriak
agertzen dituen koadro bat erabiliko dugu.
Deskribapen konparatiboa
Botere politikoarekiko orientazioak eta partiduekiko harremanak
Interes taldeek partidu politikoekin nolako
harremanak dituzten aztertzerakoan,
argiro bereizten dira gizarte mugimenduetatik,
eta ez du merezi iruzkin berezirik
ematerik. Mugimenduek partiduekin harreman
gatazkatsuak badituzte ere, interes taldeek
partiduen ohiko estrategiak osatu baino
ez dute nahi izaten ?beren aldarrikapenak
aurkeztuta?, beren interes bereziak behar
beste ordezkatzen ez dituztelakoan.
Bestela, mugimenduek erabakiak aldatzeko
eskatzen diote botere politikoari, eta
interes taldeek boterea presionatzen dute
beren alde erabaki dezan. Horrela azalduta,
desberdintasunak ez dira oso deigarriak,eta komeni da beste aldagai bat eranstea:
botere politikoarekiko harremanen ondorioak.
Gizarte mugimenduek botere politikoarekin
dituzten harremanek beste gatazka
batzuk sortzen dituzten bitartean, ez da
berdin gertatzen interes taldeekin.
Gizarte mugimenduak harreman bikoitza
du boterearekin. Badaki zer eskatu
behar dion, baina badaki halaber boterearekin
eztabaidatzea eta, inoiz edo, negoziatzea,
bestearen antza hartzea dela, horren
joko arauak onartzea, bestearen logika
onartzea erabakitzerako orduan; eta hurbiltze
horrek, «bestearen munduan» sartzeak
berezkotasuna ?eta indarra? ken diezaieketela
bai mobilizazio estrategiei, bai bere
nortasun kolektiboaren autonomiari. Hori
dela bitarte, gizarte mugimenduak prest
daude eskakizunen fasean presionatzeko
?ahalik eta konpromisorik handiena hartzeko?,
edozer egiteko botere politikoak beren
eskakizunak kontuan izan ditzan; baina
oso uzkur agertuko dira erabakien fasean
esku hartzerakoan, ez dutelako politikariekin
erantzule agertu nahi.
Lehenengo bikoiztasun hori ?botere politikotik
hurbil egotea, baina ez hurbilegi?
gizarte mugimenduen beste ezaugarri batek
berresten du. Ikusi genuenez, gizarte
mugimenduak agertuko dira nortasun kolektiboa
izanez gero; gizarte mugimenduek
denboraren zati bat nortasun kolektiboa
ugaltzen edo birsortzen eman behar dute
?eman egiten dute?; errealitatean modu
konpartitu eta desberdinean egoten, jokatzen
eta errealitate hori ulertzen, definitzen
?nolabait, bizitzen?. Horren ondorioz, beti
ez dira buru-belarri ari boterearen aurkako
borrokan etekinak lortu nahian.Interes taldeek errazago jokatzen dute.
Interes taldeek behar dute botere politikoek
beren interesen alde erabakitzea eta hori
lortzeko prest daude interesetarako erantzunik
onena jasotzeko lekurik egokienean
kokatzeko. Interes talde batek ahalik eta
gehien presionatuko du eskakizunak bideratzeko
fasean, baina erabakitzeko unean
?uzten badiote?, output-ean egoten ahaleginduko
da; interes taldeak ez du inongo
arazorik izango botere politikoarekin identifikatzen
badute; ez du politikotasunaren
gaineko iritzi alternatiborik (ezta kiritikorik
ere). Berak ordezkatzen dituen lagun jakin
eta ezagunen interes jakin eta ezagunak
neurri jakin eta ezagunen bitartez asetzen
ahalegintzen da. Eta helburu horretan botere
politikoarekin batera erabaki behar badute
ere, horrek ez du barnean eztabaidarik
edo krisialdirik sortuko. Kontrakoa: harrogarritzat
izango dute. Bestalde, interes talde
horiek, erakunde iraunkorrak izan arren,
banako interesen batasuna dira eta, beraz,
bestelako eskakizunek ?nortasun kolektiboa
ugaltzea eta zaintzea, esaterako? ez dute
xede bakarra lortzetik desbideratuko.
Antolamendua; interesak eta ordezkaritza bitartekoak
Antolamendu desberdintasunak ageriagerikoak
dira; interes taldeak eraginkor
izan nahi du bere eskakizunak plazaratzen
eta, horretarako, antolamendu formal eta,
ahal dela, hierarkizatua eratuko du. Eta aztertu
genuenez, mugimenduaren aburuz antolamendua
ez da bitarteko hutsa, berez, xede
ere bai baita: denek erabaki guztietan
esku hartu ahal izatea zalantzazkoa izan daiteke
eraginkortasunaren aldetik; baina horrexen
alde egiten dute gizartean talde berezi
moduan mugitzea erabaki dutenez gero.Ezin argiagoak dira ekintza bitartekoen
arteko aldeak. Interes taldeek ezaugarritzat
dute bitarteko konbentzionalak erabiltzea
eta, aldiz, mugimenduek ekintza ez-konbentzionalak
lehenesten dituzte.
Nolako interesak ordezkatzen dituzten
aztertzerakoan, hala ere, gauza bat edo
beste zehaztu beharko da.? Onuradun zehaztuak eta zehaztugabeak
Gizarte mugimenduak interes kolektiboak
ordezkatzeko ardura hartzen du eta
interes taldeetan ordezkaritza jardunbideak
arau formalak betetzen ditu. Mugimendu
ekologista batek, adibidez, erabakitzen du
halako giza talde bateko ingurumen interesak
defendatzen dituela, berdin diola interes
horiek nola, noiz eta nork plazaratu
dituen, eta hegazkin pilotuen sindikatuak
bere kideek berariaz erabaki dutena erabakiko
du soilik.
Bestalde, mugimendu baten ustezko
onuradunak, hastapenetan, zehaztugabe
samarrak dira; auzokideak, gazteak, emakumeak,
langileak, gizarteak zokoratuak;
halaber, partidu politikoekin alderatzean
egiaztatu genuenez, mugimenduetan bosgarren
onuradun bat ere ager daiteke
?gizadi osoa?. Adibidez, mugimendu ekologista,
Lurra salbatzeko borrokan baitihardu;
edo mugimendu bakezalea, gazteek
soldadutza ez egiteaz gainera, armadak
behin betiko erauzi nahi baititu, gizakiaren
Gaitzik Handiena militarismoa delako.
Zehaztugabetasuna eta balizko globaltasun
hori ez dira agertzen interes taldeetan,
horrelakoetan onuradunak lagun kategoria
zehatz, jakin eta mugatua dira eta. Interes
taldeetan, modurik itxienean hartuta, ondasun
komun arruntak ?bazkideentzako etekinak
soil-soilik? baino bilatzen ez dituzten horietan, oso nabarmena da muga hori.
Baina are ondasun komun hutsak eskuratu
nahi dituztenetan ere ?ekintzaren emaitzek
eragina izaten baitute taldeko kide ez
diren lagunengan eta ekintzetan esku hartzen
ez dutenengan?; onuradunen kategoria,
aurrekoa baino zabalagoa izan arren,
gizarte mugimenduan baino antzematen
errazagoa da.
Sindikatuaren eta langile mugimenduaren
arteko harremanek desberdintasuna
ulertzen lagun dezakete. Sindikatuak bazkideen
edo langile multzo baten interesak
baino ez ditu defendatuko (metalgintzako
langileak, edo beste kategoria batzuk erabilirik,
metalurgikoak, igeltseroak eta abar).
Langile mugimenduak, historian izandako
dimentsioa aztertuta, helburu nagusia zuen
?eta, beharbada, badu? langile guztiak eta,
ondorioz, gizadi osoa askatzea. Begi bistan
dago gizarte mugimendu indartsua
dagoen neurrian, mugimenduko sindikatuek
ere ?mugimendu/elkarte bateko interes
talde instrumentalak direnetik? azalduko
dituztela erreibindikazio orokorragoak
eta, aldiz, mugimendua ahulduz gero,
mugimenduak sindikatu tresnak baino ez
dituenean, sindikatuon erreibindikazioak
mugatuagoak izango dira, korporatiboagoak
alegia. Horren bitartez adierazi nahi
dugu halako une jakin batzuetan gizarte
mugimendu bat interes talde hutsa ere izan
daitekeela.? Eduki material/ez-materialak aldarrikapenetan
Gizarte mugimenduek ez omen dute
irabazteko asmorik, interes taldeak ez
bezala, filantropo elkarteak omen dira,
besteen onuraz baino arduratzen ez direnak.
Egia esan, mugimendu edo mugimendu
elkarte batzuen (Hirugarren Munduko
herriei laguntzeko gobernuz kanpoko
erakundeak, GKE, adibidez) ekintzek ia
zeharrez baino ezin dute lortu onura neurgarririk
kideentzat, baina ezin ukatuzkoa da,
bestalde, langile mugimenduak, esaterako,
gizadia askatu ez ezik, langile jakin batzuentzako
lan onurak ere lortu gura dituenik,
adibidez, huelga egiteko mobilizatu diren
langileentzat; edo aire garbia eskatzen duten
ekologistek aire hori haientzat ere eskatzen
dutenik. Horregatik, interes taldeekiko
aldea ez da hainbeste aldezturiko interesen
edukia, beste ezaugarri batzuk baizik.
Horrela, onuradunei dagokionez, zeinak
gizarte mugimenduetan zehaztugabeagoak
diren, unibertsalagoak. Eta, batez ere,
interes horiek nola defendatzen diren; interes
taldean banako interesak gehitu, elkartu
baino ez dira egiten; gizarte mugimenduan
banako interesen elkartea ez da gehitze
hutsa, subjektu kolektibo berria sortzea
baino.
Gatazka egitura
Adierazita dugunez, gizarte mugimenduen
ezaugarrietako bat bitarteko ez-konbentzionalak
erabiltzea da. Bitartekoak aldatuz
joan dira historian, baina igarri-igarria
da legezkotasuna gorabehera, gizarte
mugimenduek baliaturiko ekintzabide lehenetsiek
mesfidantza halako bat adierazten
dutela erreibindikazio bide «normalizatuagoekiko».
Gizarte mugimenduak kezkaturik
daude beren ekintzen legezkotasunaz. Ez
die axola botere politikoak, hartzaileak,
gatazkatsutzat jotzen baditu, edo oso lagunkoi
eta «zuzenak» ez direla irizteak. Ardura
dute jakitea ea gizarteak ekintzak bidezkotzat
jotzen dituen, ea ulertu, onartu
eta are bultzatzen ere dituen.
Erabilitako bitartekoak gatazkatsu izate
hori erabiliko dugu beharbada baieztapen
bat egiteko, nahiz eta jakintzat jo ohi den,
azaldu beharrekoa da-eta. Interes talde batek
lankidetza du eremu, partidua boterea
lortzearren lehiatzen da, gizarte mugimenduaren
estrategia nagusia gatazka da. Nortasun
gatazka eta, zer esanik ez, botere
politikoarekiko gatazka. Sarri ez diotelako
laguntzen utzi ohi eta ia beti, eta nolanahi
ere den, helburuak gatazka bidez lankidetzan
baino lehenago eta hobeto lortuko
duelakoan dagoelako.
Sistemaren aurkakotasuna
Gizarte mugimenduen gaian ikusi genuenez, bilakaerako une jakin batzuetan behintzat, sistemak bereganatu ezin ditzakeengatazka sortzen dituzte, edo sor ditzakete, harantzago jo nahi dute, sistemaren mugak apurtu. Asmo horrek, ezbairik gabe, interes taldeetatik bereiziko ditu. Interes talde batek ez du inoiz egingo sistemaren aurkako erreibindikaziorik; areago ere, bere izaeratik landa dago sistemaren iraupenaz arduratzea; partidu politikoak, aldiz eta salbuespenak salbuespen, iraupen horrekin arduratuta egongo dira.
Interes talde motak
Hasieran esan dugunez, interes taldeen
anabasa horretan askotariko taldeak daude;
Banka Handia biltzen duen federaziotik
kalean bizi diren behartsuei laguntzen
dien borondatezkoen talderaino. Horiek
horrela, komenigarria da bi sail handi bereiztea
interes taldeetan: korporazio deritzoguna
eta borondatezko elkarteak deiturikoa.
Ikus dezagun zer edo zer gehiago
azkenon gainean.
Aurreko gaian gizarte mugimendu berriei,
elkartasunaren aldekoei buruz esandakoaren
ildotik, esan behar da talde batzuk
(hasieran interes taldetzat hartuak) benetan
hurbilago daudela gizarte mugimenduetatik
interes taldeetatik baino. Besteren bizimodua
hobetzeko borondatez lanean aritzen
diren elkarte irabazteko asmorik gabekoek,
ezbairik gabe, interes taldeen ezaugarri formalak
dituzte, baina gehiago dute gizarte
mugimenduen kultura. Lehen gobernuz
kanpoko erakundeak erabili ditugu hizpideinteres ezaren adibide gisa, eta mugatzen ari
garen sailkapenean gobernuz kanpoko
erakunde mota batzuk bereiz daitezke.
GKE batzuk gizarte mugimenduen elkarteak
dira, gizarte mugimenduak mugimendu/elkarte
direnez gero (horri buruzko
gaian definitu den bezala). GKE horiek interes
taldeen antza dute ?orain orokorrean
hartuta? antolamenduaren aldetik, talde
antolatuagoak direlako gizarte mugimenduko
talde desantolatu, informal eta irregularrak
baino. Baina interes taldeetatik
bereizten dira, bateko lortu nahi dituzten
ondasunen onuradunak direlako; eta, besteko,
elkarte/mugimendu horren nortasun
kolektiboaren sareko kide direlako. Adibidez,
garatuz doazen herriekiko elkartasun
GKEek bereizgarri dute beren ekintzek irabazteko
asmorik ez izatea, eta ia ezinezkoa
da bere jardunetik inongo etekin neurgarririk
sortzea GKEko bazkideentzat. Hala
ere, ezaugarri hori ez da bere-berezkoa eta
iraunkorra gizarte mugimenduko gobernuz
kanpoko erakunde guztietan. Esaterako,
nekazaritza biologikoan diharduen lagunen
elkartea mugimendu ekologistari itsatsitako
GKE bat izango da, eta emakume talde bat,
tratu txarretatik babesteko era pribatuan
antolatua, mugimendu feministari elkarturiko
beste GKE bat izango da. Eta bi-bietan
jarduerek kideentzat ere dira onuragarri.
Eta, guztiarekin ere, izan bada garrantzizko
ezaugarria gizarte mugimendu izateko
bokazioa duten interes talde horietan,
inongo gizarte mugimendu/elkartetako partaide
ez diren borondatez aritzen direnen
elkarteek eraturiko GKE horietan. Horrelakoetan
ez da onura «material» bat ere izaten
kideentzat.
Eta, azkenik, talde batzuek GKE izendapena
darabilte nahiz eta interes talde hutsak
izan. Bazkide edo zaleen interes jakinak
sustatzea besterik ez dute bilatzen.
Beste taldeak interes talde «klasikoagoak»
dira, korporazioak. Talde boteretsuak dira.
Enpresaburuen elkarteek, sindikatu edo
lanbide elkarte handiek, hedabide talde batzuek,
funtzionario mota batzuek (militarrak,
adibidez), kultura edo erlijio talde handiek
eta abarrek presionatzen dutenean benetan
emaitza ikusgarriak lortzen dituzte botere
politikotik. Demokrazia korporatiboaren
gaineko gaian genionez, talde horiek gaur
egun benetako kontra-boterea dira eta eragin
handia dute ?normalean partidu politikoen
bitartez? erakunde politikoen erabakietan,
parlamentuetan, Gobernuan eta Administrazio
publikoaren ebazpenetan.
Hori dela bitarte, eta lehenengo baieztapenera
itzulita, interes talde ugari daude;
baina denek, ageri-agerikoa da, ez dituzte
interes berdinak ordezkatzen. Eta denek ez
dute, nahitaez, eragiteko ahalmen bera.
Azken buruan, interes taldeek gizarte errealitatearen
ikur dira.