Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Ideologia politikoak: oinarrizko kontzeptuak eta ezaugarriak
Ideologia
politikoaren
definizioak.
Ideologia eta
aldaketa
Ideologia politikoak sineste sistemen
baitan sartzen dira, eta hiru bereizgarri dituzte:
dinamismoa, proselitismoa eta teoria
eta filosofia politiko landuei atxikitzea: ekintzara
begira eta teorikoki antolatuak, ideologiak
aktoreek beste guztiak beren balio
politikoen unibertsaltasunaz kobentzitzeko
armak dira (Schemeil). Ideologiak inoiz ez
dira agertzen bakartuta gizarte dinamikan,
norbanako bakoitzaren kultura politikoaren
osagai baitira.
Bereizi beharra dago, beraz, ideologia
politikoak eta hauekin nahastu ohi diren
beste kontzeptu batzuk:
Pentsamoldeak
Historialari eskola baten aburuz, indibiduala
denaren eta kolektiboa denaren batura
dira, denbora luzearen (R. Mandrou-k
jorratzen dituen «iraupen luzeko presondegiak»)
eta eguneroko denboraren batura,
alegia: ideologien behe mailaren itzulpena
dira, «xehatutako ideologiak» (Vovelle), itxuraz
ezdeusa denari edo bizitza eta heriotza
errealitate funtsezkoei buruzko ideiak...
Zientzia politikoaren ikuspegitik, pentsamoldeak
gutxi desberdindutako ideologiak
dira, ez-militanteak eta ez-artikulatuak, eta
kontraesan logikoa onartzen dute beren
baitan (adibidez, klase ertainen sinesteak).
Mitoa, imajinarioa
Mitoak gizarteko errealitatearen irudikapen
kolektiboak dira, kontraesanak modupoetikoz ebazten dituztenak; mitoak utopia
sorrarazten du, eta bateratzea eragiten
(kultura politikoak, ordea, banaketa mitoak
dira). Mitoak erritualizatu egiten direnean,
interes sozial eta politikoen zerbitzupean
jarri ohi dira. Imajinario kolektiboa mitoaz
eta utopiaz elikatzen da, baina ihes, amets
eta irrealitatezko kultura bat sortzen du. Bi
forma mental horiek honako honetan bereizten
dira ideologietatik: mitoak ebatzi
egin nahi ditu gizarteko kontraesanak, eta
imajinarioak saihestu; ideologiek, aldiz, argi
eta garbi formulatzen dituzte.
Politikaren ikuspegitik, mitoek ideologia
bakoitzaren barruan funtzionatzen dute;
ideia-indarrak dira (zenbait ideia-indarrak,
edota batzuetan bat bakarra), ideologiek
erabilitako energiak bildu eta haien kontraesanak
ebazten dituztenak. Esate baterako,
«anarkiaren» mitoa, ez botererik ez zapalkuntzarik
duen mundua, anarkismoarentzat;
«komunismoaren» mitoa –bakoitzak bere
ahalmenen arabera, bakoitzari bere premien
arabera–, Marxismoarentzat; norbanako
autonomoaren «askatasuna» liberalismoarentzat;
«legea eta ordena», gizarteen egonkortasunaren
berme, kontserbadorismoarentzat...
Imajinario kolektiboak komodinak dira
arlo politikoan, ideologien arteko bitartekotza
egiten dute, eta beren konpromiso
eta aliantzak leuntzen dituzte, eta adostasun
ia unibertsala sortzen. Esate batera,
Demokraziaren ideia XX. mendeko gizarteetan,
edo Aurrerapenarena... Imajinarioek
beti baztertu ohi dituzte beren baitatik
zenbait gutxiengo, eta adostasunetik kanpora
uzten dituzte; Mendebaldeko imajinario
demokratikoak, II. Mundu Gerra arte, komunismoari
eta anarkismoari leporatu zien
sistemaren kontrako indarrak izatea; gaur
egun, berriz, Hirugarren Munduko fundamentalismoei
eta indarkeriazko nazionalismo
periferikoei leporatzen zaie.Ezaugarri multzo bat dute ideologia
politikoek:• giza talde baten tasunak dira;
• alderdi kognitibo bat dute, taldeak
gizarteko errealitatea haren bidez interpreta
dezan;
• itxura dinamikoa dute, hots, lehiarako
eta borrokarako tresna dira taldeek beren
helburu politikoak inposa ditzaten,
eta eraldakuntza politiko eta
sozialerako palankak –edota ordenari
eusteko palankak, hura eraldatu nahi
dutenen kontra–;
• gizarte modernoetan posible den mobilizazio
politikoaren emaitza dira eta,
beraz, joera ideologiko nagusiak Frantziako
Iraultzaz geroztik gauzatu ziren
(maiz ordezkaritza sistema zaharragoen
elementuak ere badituzten
arren);
• azkenik, auto-antolaketa logikorako
barne printzipio bat izan ohi dute.Ansart-ek honela deskribatzen ditu:
«Ekintzarako diskurtsuak, beste diskurtsu
batzuen kontra eratuak, gizarteko aktore
batzuek beste aktore batzuen kontra formulatu
eta bereganatuak, gizarte talde batek
beren nahien arabera eginak, beren helburuak
adierazteko eta, behar izanez gero,
gizarte lehian inposatzeko».
Ideologiak aldaketa politiko eta sozialerako
faktore izanik, autore askok gizarte
haustura handiekin eta, ondorioz, talde
horiek hausturok ebazteko sortzen duten
dinamikarekin lotzen dituzte. Esate batera,
Geertz-en ustez, haustura horiek tentsioak
leundu eta ekintza-programen oinarri izango
diren ideologiak formulatzera eramaten
dituzte gizakiak. Ideologiak, hortaz, aldaketa
eragileak dira, hartutako ohituren inertzia
eta sozializazio eta akulturazio politikoen
prozesuek sorrarazitako jarrerak
gainditzeko bidea ematen dutenak; eta
faktore bat gehiago dira –funtsezkoa hala
ere–, aldaketa nola den posible azaltzen
duten faktoreen artean, kontuan izanik
kultura norbereganatu egiten dela.
Filosofia, teoria politikoa, ideologia: makroideologiak eta mikroideologiak
Ideologien alderdi kognitiboak harremanetan
jartzen ditu espekulazio politikoa eta
filosofia; izan ere, erantzun behar dituztengalderek (gizakiaren izaera, egia eta egiarako
irispideak, norbanakoaren eta taldearen
arteko harremanak, aginte politikoa,
ekonomiaren antolamendua, giza askatasuna
eta berdintasuna) zorretan uzten dituzte
haiekin, Macridis-en arabera. Zein da,
beraz, hiru pentsabide mota horien arteko
erlazioa?
Ansart-en iritziz, ideologia praxisera
begira egoteak sorrarazten du hark zientzia
ezagupidearekin duen funtsezko desberdintasuna.
Filosofiak, Macridis-en arabera,
jakinduria maitatzea esan nahi du; teoria,
berriz, aldagaiak erlazionatzen dituzten fenomenoez
azalpenezko proposizioak formulatzea
da; biak –filosofia eta teoria– ideologiatik
bereizten dituena zera da, ideologiak
«jendea ekintzara bultzatzen duten
sinesteak taxutzen dituela».
Pastor-ek honela eskematizatzen du
pentsamenduaren hiru barruti horien arteko
erlazioa: filosofia, espekulazioa; teoria,
froga; ideologia, ekintza, praxia. Nahiz eta
sorburua filosofian edo teorian izan, dio
Macridis-ek, «ideologiak, ezinbestean, jatorrizko dotrinaren aldaera oso soilduak
eta, maiz, itxuraldatuak dira». Beraz, beren
logikaren arabera aztertu behar dira, ez
jatorrian duten teoriaren arabera.
Baina hori ez da beti horrela izaten. A.
Vincent-en iritziz, ez da egia osoa ideologiak
filosofia baino soilagoak eta ez hain
autokritiko eta zorrotzak direlakoa. Maiz bai,
propaganda eta hitz jario hutsa izan ohi dira;
baina batzuetan pentsamendu filosofiko edo
zientifiko abstraktuena bideratzen dute, eta
filosofo eta zientzialariak gogotsu ematen
dira beren ideien sustapen ideologikora
(halaxe gertatu da historikoki, adibidez, Platon-en
filosofo-erregearen gaiarekin, edota
Marx-en merkantziaren fetixismoarekin).Bon-en arabera, pentsamendu mitiko
edo basatiaren eraikuntzak eta ideologia
politikoak elkarren antza dute. Pentsamendu
basatia (Levi-Strauss) askotariko jatorria
duten hainbat lanabesez baliatzen da,
eta halako brikolage intelektual modukoan
aritzen da beren baliagarritasunaren barne
koherentzia ageri duten eraikinak egiten.
Ideologiak ere antzeko brikolagean aritzen
dira; xede praktikoz, berrantolatu egiten
dituzte jatorria ideologien, teoria politikoen,
aurreko filosofien eta are erlijioen
eraikitze-deseraikitze prozesuetan duten
elementuak. Elementuon nondik norakoaren
aztarnei jarrai dakieke, eta jatorriko
marka analitikoki bereizi. Baina ez dio axola
hasieran elementuok bateraezinak ziren
pentsamendu alorretakoak izateak; garrantzia
duena, azken produktuaren koherentzia
da (Frantziako Iraultzak Voltaire eta
Rousseau biltzen ditu; egungo liberal-kontserbadoreek,
berriz, Bentham eta Burke);
koherentzia hori, desberdina bada ere, ez
da inola ere pentsaera zientifikoarena baino
apalagoa. Hortaz, ezaugarri hauek ditu:
materialen heterogeneotasuna eta eraikuntzaren
sistematikotasuna (Bon).
Ideologia politikoek ezikusia egiten diote,
beraz, egun politologoek aurrez aurre
duten dilema bati: hots, pentsamendu politikoaren
klasikoen erabilerari (Pasquino).
Ondo dakite zer egin haiekin; brikolage
intelektualean aritzen den pentsalari basati
bezala –edo beste arropa batzuetatik hartutako
adabakiez jantziak egiten dituen jostunak
bezala–, ideologiek eraikin klasiko
handiak bota ondorengo hondakinak erabiltzen
dituzte, eta haiekin beren mekano
intelektualak eraikitzen.
Beraz, makroideologiak, hots, historikotzat
jotzen diren joera handiak –liberalismoa,
sozialismoa, kontserbadorismoa, anarkismoa...–,
etengabe ugaritutako mikroideologien
matrizak dira, eta ezaugarri hauek
dituzte: eurak eraikitzeko erabilitako material
«jasoen» –pentsamendu politiko edo filosofikotik
datozenen– heterogeneotasuna;
ekintzara begirako izaera sistematikoa;alderdi kognitiboaren eta afektiboaren etengabeko
eraldakuntza; eta beren osagaien
eraldagarritasuna (egitura bere osotasunean
aldatzen duena), kanpoko kausen kariaz
–gizartearen, ekonomiaren eta botere politikoaren
egituren aldaketak– edo barne
kausen kariaz –ideo-sistema berriak bereganatzea,
zaharrak aldatzea edo ezabatzea–.Teoria edo filosofiaren eta ideologiaren
arteko desberdintasuna zera da: lehenengo
biek gogoetaren beharra, ideien antolaketa
eskatzen dute, eta ahal denean, froga ere bai,
eta ideologiak, aldiz, jendea ekitera eramaten
duten sinesmenak sortzen ditu. Gizonemakumeak
filosofia edo teoria jakin bat
ezartzeko eeta filosofia edo teoria horiek gizarte
jakin batean gauzatzeko antolatzen dira.
Ideologika politikoak
Zaila da teoria edo filosofia jakin bat ideologia
noiz bihurtzen den antzematea, hau da,
ekimera bultzatzen duen higikunde noiz bihurtzen
den antzematea. Teoria eta dotrina
filosofiko handi asko egon dira hainbat belaunalditan
zehar ezkutaturik, inork «aurkitu»
dituen arte. Max Weber soziologo alemaniar
ezagunak nabarmentzen du hori eta
esaten du teoriak eta filosofiak hautatu egiten
direla ideologia bihur daitezen, azaldu
gabe, dena den, nola, noiz eta zergatik gertatzen
den hori. Historia hozkailu handi bat
bezala har daiteke, gerora erabiliko diren
ideia eta teoriak gordetzen diren hozkailu bat
hain zuzen ere. Platonen zenbait lanetatik,
esaterako, higikunde ideologikoak sortu izan
dira. Eta berean, Karl Marxen obra nagusiek
higikunde ideologiko sendo bat sorrarazi
zuten bezala, haren hasierako lanak –hau da
«Marx gaztea» edo «lehen urteetako Marx»–
egokitu dira higikunde edo joera garaikideen
arabera. Eta gauza bera gertatzen da Bibliaren
edo Koranaren atal desberdinak hautatu
dituzten zenbait higikunde erlijioso eta nazionalista
indartsuekin.
Macriais, «Ideologia politiko garaikideak», Alianza
Editorial, 1998.
Ideologia kontserbadoreak, pluralistak, iraultzaileak
Marx-ek bi ideologi mota deskribatu zituen (izen hori lehenengoei eman bazien ere): nagusiak, kontserbatzeko eta ezkutatzekoak; eta kritiko eta iraultzaileak, eraldatzekoak. Hark deskribatu ez zuen hirugarren mota bat gehitu behar zaie bi horiei: ideologia erreformatzaile edo pluralistak.
Ideologia kontserbadoreak
Ideologia kontserbadoreek ezarritako
boterearekiko eta ordenarekiko adostasuna
dute xede, eta leialtasun harremanetan sartzen
dira haiekin. Inklusio eta esklusio sistemak
dira, eta haien kodeen barneratzeak
indartu egiten du instituzioekiko adostasunezko
portaera. Justifikatu egiten dute
gobernatzaileen eta gobernatuen arteko
distantzia, eta antolatu egiten dute hauek
haiengan duten konfiantza. Aldi berean,
zilegitu egiten dituzte zigorrak, errepresioa
onargarri bihurraraziz: azken buruan, izu
ideologikoa ahalbidetzen dute, zeinaren
arabera boterearen jabe legitimoek erabaki
baitezakete zer den bidezkoa eta zer bidegabea.
Ideologia horiek hiru zilegitasun
mekanismoetako baten euskarri dira, hots,
liderren idealizazioarena (Lagroye). Hortaz,
mekanismo psikologiko primario eta haur
jatorrikoetan oinarritutako identifikazio ereduak
eskaintzen dituzte, identitatearen bilaketa
pertsonalak sorrarazitako larriduraren
lasaigarri. Talde inhibizio eta sublimazioen
berrikuntza dute xede, eta halako
bozkariozko batasun giroa sorrarazi nahi
dute, sakrifizioak eta, balio gailen gisa
(alienazio ideologikoa muturreraino eramanez),
are norberaren suntsiketa eta heriotza
onartarazteko.
Ideologien sistema pluralista
Ideologien sistema pluralista da ohikoa
demokrazia liberaletan, militarizazio aldiez
kanpo, bat datorrelako alderdi aniztasunarekin
eta botere politikoa lortzeko lehia
legezkoarekin. Sistema horretan ugariak diramezu ideologikoak, eta horrek ematu egiten
die eragina; adierazpen askatasunak
erraztu egiten die ideologoei gizarteko hedabideetara
iristea, baina bizkor zahartzen
eta baliogabetzen dizkie diskurtsuak, eta
hartzaileengan haien promesetatik ironiazko
urruntzea eragiten du. Boterearekiko harremanak
lehia etengabea dira, leialtasun zintzoaren
guztiz bestelakoak. Integrazio politiko
ahulak eta muga ideologikoen arintasunak
bide ematen du gizarteko klase eta
taldeen artean etengabe konpromisoak eratzeko.
Mezuen gehiegizkoak auzitan jartzen
du norbanako bakoitzaren atxikimendua;
izan ere, kultura politikoak ez dio eskaintzen
identifikazio-eredu egonkor bat, superni
sozial indartsu batean oinarritua, eta kendu
egiten dio segurtasun babeslea. Kritiken
ugariak lagundu egiten du mundua «liluragabetzen»,
baina aldi berean prestatu egiten
du norbanakoa aldaketetara eta gizarte
harreman berrietara egokitzeko.
Ideologia iraultzaileak
Ideologia iraultzaileek beren eraginkortasun
osoa itzultzen diote ekoizpen ideologikoaren
alorrari; ideologia kontserbadoreek
estali nahi dituzten zapalkuntza eta aje
guztiak salatzearen bidez, ohiko legitimazio
diskurtsuak desmitifikatzen dituzte.
Ideologia iraultzaileak bakarrik dira gai
ezerezetik talde ideologikoak sortzeko, printzipio
berriekiko atxikimenduan oinarrituak
(hor du bere lekua teoria leninistak, zeinaren
arabera teoria iraultzaileak mugimendu
iraultzailea sortzen baitu). Erkidego militantearen
sorkuntzaren lehen faseetan,
atxikimendua ematen duenak, giro beroari
esker, egunerokoaren kaxkarra ahaztekomodua du, helburu unibertsalak baititu
amets. Liderrak sendotu egiten du bere
posizioa lehia ideologikoaren eta militanteen
konfiantza bereganatzeko gaitasunaren
bidez; ideologiaren izaera utopikoak
indartu egingo du taldearen kohesioa. Dominazioa
jasan bai baina onartzen ez duten
norbanakoei dagokienez, ideologia iraultzaileak,
maila idealean baliogabetu egiten
baititu indar zapaltzaileak, duin sentiarazten
ditu beren balioen ordena mesianikoki
alderantzikatuz. Ideologia iraultzailearekiko
atxikimenduak, beraz, fede aldaketa baten
itxura har dezake: iragana berrinterpretatu
eta nork bere buruaz duen estimua berritzen
du. Bestalde, legitimazio goresgarriak
lagundu egiten du erru sentipena ezerezten,
eta hori beharrezkoa da ekinbide iraultzaileari
datxekion indarkeria onartuko
bada. Horrek prozesu psikotikoak jar ditzake
abian: kontserbazio ideologiek egitura
neurotikoak indartzera jotzen duten
bezala, ideologia iraultzaileek nortasun
paranoiko edo megalomanoak bultza ditzakete
lidergora.
Diskurtsu ideologikoa: eragileak, analisia, zirkuitua
Ideologia politikoek sinboloak eta zeinuak
erabiltzen dituzte, eta beren izaera
bereziari dagozkion diskurtsuak eratzen,
hots, ekintzara begirako diskurtsuak. Sinboloek,
Schemeil-en arabera, sineste sistemen erregistro kognitiboan eta afektiboan
funtzionatzen dute; energia trinkotzaileak
dira, eta beren ondorio bakuntzaile eta biderkatzaileei
esker, norbanakoa gizarte globalarekin
edo partaide den taldearekin lotzen
dute.
Helburuak erlatiboak badituzte ere,
ideologiek egia balira bezala aurkezten dituzte
beren baieztapenak; haien balio nagusiek
bidezkoa eta bidegabea, ongia eta
gaizkia bereizteko modua ematen dute. Hori
dela eta, bitariko oposizioez baliatzen dira
sarri; erabiltzen dituzten formak soilak dira,
masek uler ditzaten, eta malguak, egoera
asko azaldu ahal izateko.
Ideologiek erabilitako forma erretorikoen
xedea ez da eliteengan eragina izatea,
mugiarazi beharreko masengan baizik:
horregatik, soiltzera eta alderdi afektibora
jotzen da. Bon-ek deskribatzen ditu erabiltzen
diren tropoak:
– prosopopeia, hau da, ez daudenei, hildakoei,
izaki bizigabeei hitz eginaraztea;
– kontzeptu abstraktuen pertsonifikazioa
–aberria, langileria, demokrazia...–;
– metafora (eraginkorra izateko ez du literatura
fintasunik izan behar, arrunta izatera
jo behar du, eta eguneroko esperientziatik
ateratako adibideetan oinarritu);
– eufemismoa, errealitate zuzen eta zailak
abstrakzio edo ertzik gabeko kontzeptu
bihurtzen baititu («enplegu eskatzaileak»,
kasu, «langabeak» adierazteko);
– tautologia, batez ere ideologia kontserbatzaileek
erabilia;
– kontrasteak, iraultzaileek erabiliak...
Diskurtsu ideologikoa ez da norbaiten
izenean egiten; ideologien sortzaileak alderdi
baten, mugimendu baten, ezarritako boterearen
eledunak izan ohi dira beti (Ansart).
Ideologoak ez dira nahitaez intelektualak
izaten –hain zuzen, tentsioa izaten
da haien eta hauen artean–; gehienetan ez
dira lanbidez intelektualak izaten, baina
intelektualak dira formulazio sintetikoak
halako sistematikotasun batez adierazten
dituztenean. Beste edonor baino lehen, estatuburuak
dira ideologia ekoizleak, beren
erabakiak justifikatu, boterea zilegitu eta
behar duten adostasuna lortu behar izaten
baitute; oposizioko ordezkariak ere ideologia
ekoizle dira, auzitan jartzen baitituzte
erabaki ofizialak, horretarako diskurtsu egokia
erabiliz: ezarritako botereari eraso, aldekoei
balaku, taldeko barne gatazkak gainditu...
(Hori dela eta, talde horietan diskurtsuak
ugaritu egiten dira, eta horrekin batera
gatazkak eta zatiketak izaten).
Militantea ideologia sortzailea da gehiago
edo gutxiago, zein erakundetakoa den:
alderdi pluraletan, zeregin horiek militante
guztiei dagozkie; erakunde zentralizatuetan,militanteak errepikatzen eta propaganda
lanetan aritzen dira.
Beste bi aldagaik azaltzen dute diskurtsu
ideologikoaren bertikaltasuna edo horizontaltasuna:
ideologiaren izaerak eta
ideologiak erantzun beharreko arazo motak.
Sartori-ren arabera (1992), zenbat eta
abstraktuagoak eta orohartzaileagoak izan
sineste sistemak, hainbat mendeanago izango
dira lider ideologikoek emandako azalpenen
jarraitzaileak, eta hainbat errazagoa
izango zaie eliteei masak erabiltzea, mesianismoa
eta fanatismoa direla bide.
Lancelot-en arabera, konpondu beharreko
arazoen konplexutasuna bat etortzen
da eliteek gidatzen dituzten ideologia mimetiko
edo ordezkaritzazkoekin; arazo soil
eta ondorio ulerterrazekoek, ordea, kontrako
ondorioa izaten dute.
Gizarte pluraletan, diskurtsuaren ekoizpena
talde espezializatuetara baino harantzago
hedatu ohi da: kazetariagana, irratiko
esatariagana, are idazle, apaiz, sindikalista
eta artistengana (Ansart). Bestalde, industria
ondoko gizarteak intelektualen masifikazioa
dakar, barruti akademikoek ezin izaten
baitituzte hartu (D. Bell). Hartara, tentsio
eta areriotasun harremanak sortzen dira
ideologo eta intelektualen artean; nolanahi
ere, hori ez da gaurko kontua (Burke-k,
orain dela bi mende, Iraultzaren gaitz guztien
erantzukizuna egozten zien intelektualei).
Mannheim-en ikuspegia –hots, intelektuala
eta gizarte loturarik gabea– errealitatearekin
guztiz bat ez badator ere, bada
kontraesan bat haren ekoizpen teorikoaren
–ideologikoki erabiltzen da eta, beraz, interes
jakin batzuen zerbitzupean– eta gizarteklaseetan antzematen den talde ez-homogeneo
batekoaren artean. Ansart-ek alderdien
baitan sortzen den norgehiagoka seinalatzen
du, ideologia administratzeko ardura
duten buruzagien eta «loturarik» gabeko
intelektualen (kritikari politikoen, kazetarien)
artean, hauen diskurtsu «objektiboak»
haien agintea urra baitezake.
Komunikazio ideologikoaren zirkuituak,
beste zirkuituek bezala, informazio
iturri bat du (mezu emailea), igorle bat
(mezua seinale bihurtzen duena), kanal
(edo bide) bat, hartzaile bat (seinalea deskodetzen
duena), eta hartzaile bat (mezua
zuzentzen zaion entzulea) (Balle). Hala,
bada, zirkuitu ideologikoaren analisi osoak
masa komunikazioaren bost galdera oinarrizkoei
erantzun behar die (Lasswell):
nork (dio) zer, nori, nola (zein bidez),
Zein ondoriorekin.
Zirkuitu ideologikoa, gizarte pluraletan,
ez da homogeneoa. Igorleen sare ideologikoa
lehiakorra da, eta informazio iturriak
kontrolatzeko norgehiagokan ari diren azpisistemetan
banatua; hartzaileak ez dira
pasiboak, beren ideologiak dituzte, eta beren
ideologien logikaren arabera erreakzionatzen
dute hartzen duten ideologiaren
aurrean (Ansart). Ezin da onartu, halaber,
komunikazio politikoa Estatuko aparatu
ideologikoek bakarrik kontrolatzen dutelako
teoria (Althusser); egunkari, aldizkari,
irrati eta telebista programen ugariak alorraren
askotarikoa segurtatzen du, eta gobernuaren
ideologia birproduzitzearen kontrako
erresistentzia (beste kontu bat da
botere ekonomikoek informaziobideen gainean
benetako kontrola ezartzeko dutenahalbidea). Ansartek honako arazo hauek
aztertzen ditu:
• Dagokion populazio edo hartzaileak:
ideologoak berak hautatu nahi
du hartzaileen alorra (belaunaldia, gizarte
klasea, nazioa); baina ideologia
guztiek askotariko sostenguak hartzen
dituzte.
• Igorleen arteko rol banaketa: ideologoak,
militanteak, jarraitzaileak, hartzaileak.
Rol horiek aldakorrak dira, eta
talde ideologikoaren barruko eta kanpoko
botere harremanen araberakoak.
• Mezuen hedapena: egitura politiko,
kultural eta instituzionalen bitartez izaten
da. Espazioa zentralizatua ala plurala
izan, aldatu egiten da; pluralean,
ideologia hainbat kultura, erlijio eta etniatan
zehar hedatzen da.
• Hedapenerako bitarteko teknikoak
ez dira neutroak: prentsaren eta irratiaren
zabalkundeak lagundu egin zien
hedatzen ideologia zentralizatzailei; aldiz,
egungo bitartekoen ugaritasunak
kultura askotarikoei egiten die mesede.
Aurrerago hitz egingo dugu horiez.
• Intentsitate ideologikoa: hauteskunde
garaian areagotu egiten da, eta ondoren
urritu. Gizarte talde hartzailearen
araberakoa da: masa, komunioa
ala erkidegoa (Gurvitx). Masifikazioari
esker, norbanakoak kontrolatu egin
daitezke ideologikoki, baina zailagoa
da balioak barneratzea; komunioak
mezu komunitarioaren gorespena
errazten du.