Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Mende liskartsua eta hurrengo milaldirako espero dena
2000. urtean, hurrengo milaldiaren atarian,
nazioarteko gizarteak gerrarekin bizitzen
jarraitzen du planetako leku askotan.
Hogeigarren mendea izan da, ezbairik gabe,
gizadiaren historiako garairik liskartsuena.
Hazkunde demografiko ikusgarriak, aurrerapen
teknologiko-zientifikoak, garapen
ekonomikoak, komunikabideen aurrerakuntzak,
informazioaren indarrak, merkatuen
hedatzeak... azken batean, mende
honetan gertatu den bizimodu aldaketa
sakonak ez du ezkutarazi gerra; aitzitik,
hilgarriago eta itsuago bihurtu du. Mende
honetako bi gerra handiak dira horren froga.
Gudukatzeko era berriak asmatu izana,
eta armen eta bitartekoen industria eta teknologia
garatu izana funtsezkoak izan ziren,
bai Lehen Mundu gerraren bilakaera
belikoa ulertzeko, bai, geroago, mendearen
bilakaera ulertzeko. Eta bada gerraren
beste ezaugarri bat, Bigarren Mundu gerraz
gero, eta batez ere mende azkeneko gudetan:
biktimak ez bereiztea –hau da, zibilei
erasotzea–, zibilak helburu militartzat edukitzea
eta haiengan izaten dituen ondorioak
–biztanleria osoen lekualdatze bortxatuak,
iheslariak...–.Mendetan zehar, zibilizazio, erlijio, kultur.... rteko talkari egotzi izan zaio gerra,
baina hedatzeko joeran dago, inon egotekotan,
fenomeno horren zergatia. Herrien,
kulturen, ekonomien, erlijioen... hedatu
nahiari, hots, inperioen sortzeari loturik
ageri zaizkigu beti gerrak. Hogeigarren
mendean, ordea, beste faktore batzuk azaltzen
dira, eta konplexuago bihurtzen da
gerraren arrazoiak garbi zehaztea. Gizarte
ikuspegia, ideologia... alegia, gizarte ordena
berri bat bilatzea izango da arrazoietako
bat. Errusiako Iraultzak, esaterako, prozesu
iraultzaile desberdin mordo bat abiarazi
zuen, eta prozesu horien helburua oro har,
Iraultza Frantsesaz gero nagusi zen ordena
liberala eraistea zen, eta beste berri bat eraikitzea.
Estatu-nazio liberala sortu izanak
–nazioarteko ordenaren bizkarrezurtzat–
parte handia izan du mende honetako gerra
gehienetan, eta, askotan, bera izan da
horien pizgarri.
Bigarren Mundu gerraren ondoren, bazirudien
ez zela gerra gehiagorik izango, eta
gutxiago hura bezain hondagarririk. Baina
gerra ugari izan dira ordudanik, eta askotan,
gainera, suntsigarriagoak eta ankerragoak.
Jakina da nola, Lehen Mundu gerraren
ondoren, Europako mapa asko aldatu
zen, Austrohungariar eta Otomandar inperioen
hondamenagatik, eta nola estatu-nazio
berriak jaio ziren Europa Erdialdean eta
Balkanetan; jakina da, halaber, Bigarren
Mundu gerra amaitzeak deskolonizazioa bizkortu
zuela Asian eta Afrikan, eta prozesu
horretatik ere estatu-nazio multzo bat sortu
zela. Bada, mundua bi bloketan banatu zuen
Gerra Hotzak ekarri zuen berekin estatu berri
horietako asko estatubatuarren eta sobietarren
borroka leku izatea; hala gertatu zen
Afrikako gerra askotan (Angolan, Mozambiken...),
Asiakoetan (Vietnamen, Kanputxean,
Korean...) edo Amerikakoetan (Nikaraguan,
El Salvadorren, Kuban...). Gerra
horiek, batez ere, ideologikoak ziren, hau
da, iraultzaileak, baina bloke ideologiko
bakoitzak bere alderdiari emandako laguntza
erabakigarria suertatu zen kasu askotan.
Mende azkeneko gerrak
Gerra Hotza amaiturik, mundua ez zen
espero zen bake eta adiskidetasun bidetik
joan. Batetik, nazioarteko ordena ardatzbakar
berria zegoen, EEBB zela ordena
horren buru, eta, bestetik, guden multilateralitate
berritu bat. SESB eta Jugoslavia zatitzeak
estatu-nazio berriak jaiotzea ekarri
zuen, eta kutsu politiko garbiko zenbait
gerra hastea:• Kaukasoko gerrak: Karabakh Garaia
(Azerbaijan); Georgiako gerra zibila,
eta Georgiak bere lurralde autonomo
Osetia eta Abkhazia aurka egindakoak;
Errusiar Federazioko Txetxeniako
gerra...
• Asia Erdialdeko gerrak: Tadjikistango
gerra zibila, Afganistango gerra...
• Balkanetako gerrak: Kroaziako gerra;
Bosnia-Herzegovinako gerra; Serbiako
Kosovo gerra, non nazioarteko agente
ugari aritu zen (NATOa, Errusia,
Jugoslavia, hango independentziazaleak...);
albaniar estatuaren erdi
desegitea eta gerra zibil arriskua...Gerra horiek guztiek osagai geoestrategiko
bat dute; hau da, etniko edo nazional
izenondoaren azpian, hirugarren estatuen
interesak ezkutatzen dira; estatuok kontrolatu
egin nahi baitituzte inguru horiek, ondasunengatik
edo kokapen estrategikoagatik.
Afrikan, berriz, porrot egin zuen estatu-nazio
liberala ezartzeko saioak, hango
aurreko errealitate nazionalak aintzat hartu
gabe egin baitzen, eta estatu horietako batzuetako
barruko tirabirak gerra bilakatu
ziren. Estatu horietako batzuek ez daukate
deus ere, ederki hustu baitzituzten kolonia
garaian, ez eta edukitzeko esperantzarik ere;
etorkizun ilun horrek ere lagundurik,
Afrikako gerra asko luzatuz joan dira. Zergatiak
azaltzeko arrazoi ideologiko edo
politiko nahikorik ez den arren, Afrika hondatzen
ari diren gerra askok salatzen dute
desegokia dela estatu-nazio liberala erabiltzea
kontinentea antolatzeko. Alde batetik,
gerra etnikoak ditugu, non ikusten baita
estatu batzuk ezinezko direla, estatu horiek
ez datozela bat barruan dituzten errealitate
nazionalekin, eta potentzia handi anglofonoak
eta frankofonoak ari dira gerra horietaz
baliatzen, beren interes estrategikoen
alde; adibideak: Ruanda, Burundi, Kongo
(Zaire ohia) edo Kongo Brazzaville. Bestetik,
hor daude gerra zahar batzuk (Angola,
Sudan, Txad...), edo zenbait erregimen despotiko (Nigeria, Ekuatore Ginea...). Eta,
azkenik, lehen aipatu den estatu-nazioaren
desegitea (Somalia, Liberia, Sierra Leona...).
Gerra horiei guztiei eredu politiko mendebaldarraren
porrota erantsi behar zaie,
zeinak islamismo politikoaren indartzea
–batez ere Magrebekoa– baitu kontrako
aurpegia.
Eskualde mailako potentzia nuklear
berriak (Txina, India, Pakistan...) agertzea
ere gogoan hartu behar da. Bestalde, nola
orain baden merkatu beltz ongi hornitu bat
–Ekialdeko Blokea desegin zenetik, batez
ere–, eta nola herriek material eta teknologia
militar aurreratuak eskura ditzaketen,
errazago da gerrak piztea, hobeki prestaturik
baitaude estatu asko.
Ekonomia eta kulturaren globalizazioa
ere –Ipar-Hegoa leizearen handigarri beti–
faktore inportantea izango da mende azkeneko
guden definizioan. Aurreko hamarraldietan
Ertameriketan eta Hego Ameriketan
arrazoi sozialengatik ireki ziren prozesu
iraultzaileak gaizki itxi dira. Hurrengo gerra
fenomenoen ezaugarria ez da ideologikoa
izango, ez dira gerrilla marxistak edo
gebaristak borrokatuko, baizik eta egitura
paraleloek (adb.: narkotrafiko kartel etab.)
egingo diote aurre estatuari. Hala, gerra
tradizionaltzat ez bada ere, gerra antzeko
edo inguruko jo ditzakegu Brasilgo, Kolonbiako,
Mexikoko... hiri handietako fenomeno
ugari, hiri horietan eremu zabalak
baitaude estatuaren kontrol juridiko eta
polizialetik kanpo, eta ugariak baitira “guduak”
eta hilak. Eta hori ez da Ameriketan
soilik gertatzen; Europa sortaldean ugaltzen
ari diren talde mafiosoak ere horrela ikusten
dira. Garbi dago nazioarteko terrorismo
ez politikoa askotan agertuko dela etorkizuneko
bizitasun gutxiko gudetan.Ikusi dugunez, gerra osagai politiko,
kultural, erlijiozko, postkolonial edo soziala
ez ezik, guden osagai geoestrategikoen
garrantzia ere nabarmendu dugu. Golkoko
gerrarekin sendotzen da nazioarteko –eta
mende azken honetako– ordena berria.
Iraken kontrako oraingo aire erasoak ez dira
bakarrik arrazoi estrategikoengatik egiten,
hau da, petrolioaren kontrola segurtatzeko,
baizik eta fenomeno zikliko kalkulatuak
dira, biziki inportanteak teknologia eta industria
militarra garatzeko. Horregatik jarraituko
gerrak fenomeno sozial eta asaldagarri
izaten urrengo milaldian ere.
Ez gaitezen, hargatik, ezkor izan. Mende
azken honek gatazken konponbide kate
luzea ekarri digu. Bizitasun txikiko gerrak
gelditzeko formuletan egin da aurrera, batik
bat (Irlanda, Kolonbia, Guatemala...),
baina lortu da akordiorik beste toki batzuetan
ere (Bosnia, Palestina, Sahara, Txetxenia...).
Esperientzia horiek oro erakutsi duteoso kontuan izan behar dela gerraren zergatia,
haren lehen kausa, hura konpontzeko
bide bat bilatzeko orduan. Hau da, gerra
hori konpontzean ez badira garbi aitortzen
haren kausak, berriz piztuko da hura
barealdi baten ondoren.
Hurrengo mendearen atari honetan,
badirudi ez dela aldatzeko joerarik gerraren
osagai sortzaileetan, baina jokalari transnazional
estatuez apartekoen sortzeak markatuko
ditu –hein batean, bederen– XXI.. errak, eta zailago izango da konponbideak
bilatzea.
Tamalez, ezin dugu aipatu gabe utzi
milaldi honetako azken mendeko gerra askotan
ikusi dugun ezaugarri garbi bezain
izugarri bat: biztanle zibil multzo handien
aurka egin diren ekintza politiko eta militar
planifikatu, itsu, giza eskubideen kontrako
eta genozidak. Izan ere, XX. mendea
arte, gerraren estrategia, taktika, eraginak,
kalteak... arlo militarrera bakarrik mugatzen
ziren, baina mende honetan biztanleria zibila
bitarteko estrategiko eta taktiko gisa
erabili izan da, helburu politikoak eta militarrak
iristeko. Hala, XX. mende honetan,
berrogeita hamar gerrak baino gehiagok jo
dute –zeharka ez ezik, zuzenean ere bai–
biztanleria zibila.
Giza eskubideen internazionalizazioa, politika genozidak eta gizadiaren kontrako krimenak
Hogeigarren mendea hazkundeagatik,
garapenagatik, teknologiagatik bereizi da.... aina, oroz gain, indarkeriagatik. Mende
honetan, ideologia handiak aurrez aurre
aritu dira, eta estatuaren eta merkatuaren
inguruan egituratutako nazioarteko gizarte
bat sortu da. Hogeigarren mendeko gerra
handiak ez dira bereizi bakarrik beren
tamaina ikaragarriagatik eta nazioarteko
gizartea eraikitzean izan duten eraginagatik;
baita ere, praktika genozidei eman
dieten zilegitasun beldurgarriagatik, giza
eskubideak bereizketarik gabe hautsi dituztelako
eta zigorgabetasuna izan delako
ondoko gudetan.
Praktika genozidak ez dira mende honetan
sortu; historia osoan erabili izan dira,
konkistetan eta gudetan. Historian zehar,
herri eta kultura ugari ezabatu dituzte lurretik.
Azken mende honetan, ordea,
praktika horiek kontzientzia osoz eta berariaz hasi dira planifikatzen eta erabiltzen,
eta ikusi besterik ez dago zein urrun iritsi
zen, esate baterako, III. Reich nazionalsozialista.
Azken ehun urte honetan gizarte
jakintzetan, gizarte etikan, ideien bilakaeran,
jakintzetan edo giza pentsamenduan
izan diren aurrerakada eta bilakaera ez dira
gauza izan, zoritxarrez, indarkeria edo gerra
desagertarazteko, eta, okerrago dena,
sarraskiak eta praktika genozida orokorrak
agertu dira, gainera.
“Genozidio” hitza 1945ean agertu zen
lehen aldiz agiri ofizial batean; Nurembergeko
Nazioarteko Auzitegi Militarraren salaketa-aktan,
hain zuzen ere. Akta horrek
honela dio: “...salatuak genozidioari lotu
zitzaien berariaz eta era sistematikoan, hau
da, lurralde okupatu batzuetako biztanleria
zibileko nazio, arraza edo erlijio jakin
batzuetako jende oro suntsitzeari, juduak,
ijitoak eta poloniarrak bereziki...”. Baina
genozidioak ez zituen juduak eta ijitoak
bakarrik jo; baita ere, era ezberdinetan,
Alsazia eta Lorrenako, Herbehereetako,
Norvegiako, Frantziako, Jugoslaviako,
Greziako, Errusiako... germaniar hiztun ez
ziren beste guztiak; beste ideologia politiko
batzuetako militanteak eta sinpatizanteak
(batez ere komunistak, baina baita libertarioak,
sozialistak, ezkertiarrak... ere), eta
are mugimendu naziko disidenteak (adibidez,
ezpaten gaua, SA-ko ehundaka kideren
hilketa...).
Genozidioa giza multzo osoen izateko
eskubidea ezestea da, homizidioa gizabanako
baten izateko eskubidea ezestea den
bezala. Eskubide hori arbuiatzeak giza
kontzientzia astintzen du, galera handi eta
ezin osatuak ekartzen dizkio gizadiari,
zeina talde horien ekarpen kultural eta
bestelakoak gabe gertatzen baita. Horregatik
idatzi zen, eta, gero –1948an, Nazio
Batuen Batzar Nagusian– onartu, Genozidio
Krimena Saihesteko eta Zigortzeko
Hitzarmena. Horren II. artikuluak ondokoak
dauzka genozidiotzat:• Talde jakin bateko kideak hiltzea.
• Talde horretako kideen osotasun fisiko
edo mentalaren kontrako eraso larria.
• Talde hori hondamen fisiko osoa edo
partziala ekar diezaiokeen bizierara
makurraraztea.
• Talde horren barruko jaiotzak eragozteko
neurriak hartzea.
• Talde horretako haurrak indarrez beste
batera aldatzea.Ikusten dugunez, lehen erabaki horretan
azpimarratzen diren alderdiak gainditurik
daude hein handi batean, II. Mundu
gerraz gero teknika genozidek izan duten
bilakaeragatik.
Homogeneizatze
politiko edo
etnikoak.
Zigorraren auzia
Gai honetan azaltzen den koadroan
ikusten denez, planetako toki askotan erabili
dira praktika genozidak. Plangintza zorrotzen
bidez eta zigorraren beldurrik gabe
egiten dira.
Nola lehen, Wanseeko Konferentzian
(Berlin, 1942), estatu nazioko ministerio eta
sailek zorrozki antolatu zuten hainbat “azpiarraza”
suntsitzea, bide batez biktimak eta
haien ondasunak era industrialean baliatuz,
halaxe egin dute ere, milaldi honetako azken
mendeko bigarren erdian, homogeneizatze
etnikoa edo politikoa estatu askok, ez beharbada
alemanek bezain maltzurki eta zorrotz,
baina bai berdin ankerki, pentsaturik
eta planifikaturik. Ildo horretan, aipatzekoak
dira, besteak beste: Indonesian 1960ko hamarraldiaren
erdialdera egindako homogeneizatze
politiko basatia, zeinak milioi erdi
bat komunista utzi baitzuen hilik; Kanputxean
1970eko hamarraldian egindakoa,
non bi milioi lagun hil baitzen; Argentinakoa,
non 30.000 inguru aurkari hil edo
desagertarazi baitzuten; Txile... Nabarmentzeko
modukoak dira, halaber, Ertamerikan
1980ko eta 1990eko hamarraldietan egindako
homogeneizatze etnikoak, non milaka
indio galdu baitzen; Ekialdeko Timorren
egina, zeinak ia 250.000 hil utzi baitzuen
(750.000 biztanletatik!) indonesiarren kolonizazioko
25 urtean; Balkanetakoa, non garbiketa
etnikoak milaka hil eta lekualdatu
ekarri zuen; Ertafrikakoa, Ruandan milioi
erdi bat tutsi hil zenekoa... Ezin dugu ahantzi
nazioarteko erabaki politiko genozida
zenbait ere; adibidez, Iraken aurkako bahitura,
1991n Golkoko gerra galdu zuenean
ezarri zena; harrezkero, milioi bat inguru
lagun hil da Iraken, sendagai eta oinarrizko
produktu gabeko hamarraldi honetan.
Beren eragin hilgarri ezagunak ez ezik,
politika genozidek badituzte beste ondorio
larri batzuk ere: demografikoak, psikologikoak
eta –jakina– humanitarioak. Nazioarteko
gudek, eta politika genozidek –hil
ez ezik, jende multzo handiak egozten baitituzte
etxetik– ikaragarrizko iheslari eta
erbesteratu kopurua sortu dute mundu
osoan. Nazioarteko gizartea ez da gauza
problema ikaragarri hori konpontzeko, eta
orain jurisprudentziaren eta nazioarteko
zuzenbidearen bidez osatu nahi da –pittin
bat, behintzat– hori.
Era horretan, politika genozida itsu –eta
hondamen eragingarri– horien arduradunenzigorgabetasuna hautsi nahi da. Beraz,
nazioarteko komunitateak ordenamendu
juridiko bat sortu du, nazioarteko auzitegien
legezko jazarpenaz eta horiek ezarritako
zigorren bidez, homogeneizatze
etnikoa edo politikoa geldiarazteko. Horren
adibidetzat, hor ditugu, esaterako,
Nazioarteko Zigor Auzitegiak, zeinak mende
honen azkeneko gudetako (Kroazia,
Bosnia, Kosovo...) ustezko gaizkileak zigortzeko
ari baitira lanean, edo zenbait
herritako epaileak egiten ari direna, ildo
horretan beti ere (Pinochet, Argentinako
Junta...).
Hala, agian baikorxeago sartuko gara
milaldi berrian, sinetsirik eragoz daitezkeela
naziorteko gerrak eta horien praktika
basatienak, legezkotasunean oinarritutako
eta herri guztientzat komunak diren parametro
berri batzuetatik abiaturik.«Ez dugu galarazi nahi garapen urrieneko
inguruen aldaketa, baina ezin onartu
dugu, halaber, Asia edo Afrika, besteak beste,
grina iraultzaileei eta nazionalei ateak zabalduko
dizkien bide batean abiatzea. Gobernu
berriei neurriko helburuak lortzen lagundu
nahi diegu».
Estatu Batuetako Estatu Departamenduak 1958an
egindako isilpeko txosten batetik ateratako pasartea
(Moderating the Afrikan-Asian Revolution).«NATOren gudarosteak Kosovon esku
hartuz aurrekari bat ezarri nahi izan zen,
munduari erakutsi nahi izan zitzaion NBE
erakundea ez dela eraginkorra eta mendebaldeko
herrien batasunaren bidez bakarrik
konpondu ahal izango direla arazoak eta
erakutsiko dela jarraibidea. 50. urteurrenean,
NATOko herrialdeek munduko edozein gatazketan
esku har dezaketela aldarrikatu
zuten».
Mihail Gorvachov, SESBeko presidente ohia, 1999-
11-9