Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Nazioarteko gizartearen aldaketak
Guda hotz eta bipolaritatetik nazioarteko ordena berri batera
Nazioarteko Gizartea aldatzen ari
XX. mendetik XXI.era garamatzaten mugako urteotan, aldaketa handiak ari da jasaten mundua. Horien artean, egungo Nazioarteko Gizarteko aldaketak nabarmentzen dira. Bai, laurogeigarren hamarraldi hondarrean eta laurogeita hamargarrenaren hastapenean hasita, gertakari eta prozesu ugari ari da gertatzen Nazioarteko Harremanen esparruan, eta horiek fenomeno bi uzten dituzte agerian: amaitu da guda hotza izenaz ezagutzen zen garaiko nazioarteko sistema bipolarra, eta nazioarteko ordena berri bat ari da jaiotzen.
Nazioarteko sistema bipolarra eta guda hotza gainditzea
Westfaliako 1648ko Itunaren ondoren,
estatuarteko gisako nazioarteko sistema bat
eratu zen, eta han Estatuek zuten protagonismoa,
eta Europako Potentzia Handien
itzala gailentzen zen gorabehera guztietan.
Sistema hura aldatuz joan zen, bata bestearen
ondoren ezarri ziren nazioarteko ordenengatik:
lehenengoa, Vienan (1815, Europako
estatuen arteko hitzarmen sistema,
nahiz eta ari ziren jadanik agertzen beste
kontinente batzuetako potentzia batzuk,
adibidez Amerikako Estatu Batuak eta Japonia);
bigarrena, Versallesen (1919, Lehen
Mundu Guda ondoren eta berritasun zenbaitekin,
hala nola Nazioen Elkartea sortzea),
eta, hirugarrena, Yaltako eta Postdameko
konferentzietan (1945, Bigarren
Mundu Gudaren ondotik, non aliatu garaile
nagusiek guda ondoko ordenaren oinarriak
jarri baitzituzten).Poliki-poliki, Nazioarteko Gizartearen
mundializazioa nabaritu zen, bai Bigarren
Mundu Gudan (1939-1945), bai hurrengo
urteetan ere, non estatuak ugaldu baitziren
(Afrikan eta Asian izandako deskolonizazioagatik),
eta nazioarteko erakundeak ere bai
(lankidetza eta integrazio printzipiotan oinarriturik).
Bestalde, sistema sozialista –ordu
arte Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko
izana bakarrik– hedatu egin zen, eta
kontinente askotako herriek hartu zuten.
Berrogeigarren hamarraldiko bigarren
erditik laurogeigarren hamarraldi bukaera
arte, mundua Guda Hotza izeneko garai
historikoan bizi izan zen; garai hura 1946ko
eta 1947ko gertakariengatik hasi zen, eta
hurrengo urteetako beste jazoera batzuek
egiaztatu zuten. Haren ezaugarri garrantzitsuenak:
nazioarteko sistema bipolar bihurtu
zen, superpotentzia bi baitzeuden (EEBB eta
SESB), eta bietako bakoitzak bere mundupuska
atxiki edo handitu nahi zuen; bigarren
mailan beste potzentzia batzuk kokatu
ziren (Erresuma Batua, Frantzia eta Txina),
arma nuklearren jabedunen klubekoak
horiek ere; bloke politiko, ekonomiko eta
militar elkarren aurkakoak agertzea, zein
bere poloari loturik (Ipar Atlantikoko Itunaren
Erakundea eta Varsoviako Ituna),
nahiz eta zenbaitetan kontraesanak ere gertatu
ziren bloke bereko aliatuen artean; armagintza
norgehiagoka berriz hastea, bai
arma konbentzionaletan, bai arma nuklearretan;
NBE eta nazioarteko beste erakunde
batzuk sortzea, bai eskualde mailakoak,
bai mundu mailakoak; nazio askapenerako
guduak ugaltzea (deskolonizazioaren barruan)
eta herri askoren independentzia
aldarrikapenak, eta, azkenik, anitz motatako
–eskualde mailako nahiz anaiarteko– gudapiztea. Garai hark hainbat fase izan zituen:
elkarren ondoan baina elkarren aurka izenekoa
(berrogeita hamargarren hamarraldiaren
parte bat eta hirurogeigarrenaren osoa),
distentsioa (hirurogeita hamargarren hamarraldia),
bigarren guda hotza (hirurogeita
hamargarren hamarkada bukaera eta laurogeigarrenaren
lehen erdia) eta gudaondo
hotza (laurogeigarren hamarraldiaren
bigarren erdia).
Garai hartan guztian, nazioarteko sistema
egonkor bat atxiki zen dudarik gabe,
eta zerak ziren sistema haren oinarriak,
besteak beste: bi superpotentzien nagusitasuna;
bloke politika; armen bidezko disuasioa
eta parekotasun nuklearra, eta Ekialdearen
eta Mendebaldearen arteko aurkakotasun
leizea. Sistema hark ikara handirik
gabe onartzen zuen bere periferiako
eskualde batzuen egonkortasun eza (zenbait
liskar eta guda), eta aldaketa handirik
gabe zirauen beti, agertuak baziren ere
munduan hainbat problema eta prozesu
(nazioarteko jokalarien heterogeneotasun
gero eta handiagoa, armen ugaltzea, azpigarapena
eta Ipar-Hegoa leizearen problematika,
inguramenaren degradazio gero eta
bizkorragoa...).
1990 inguruan hasi ziren aldaketak
Laurogeigarren hamarkada hondarrean
eta laurogeita hamargarrenaren hasieran,
gertakari berezi batzuk izan ziren: munduan
aldaketa handiak zetozen seinale. Hona
gertakari haietako garrantzitsuenetako batzuk:
Berlingo Harresia eraistea (1989); Europa
erdialdeko eta sortaldeko herriak sozialismo
errealetik sistema politiko-ekonomiko
mendebaldarrera (merkatu ekonomia
eta demokrazia formala) igarotzea; Alemaniaren
Batasuna (1990); Varsoviako Ituna
desegitea (1991); zenbait europar herriren
independentzia aldarrikapena; Sobietar Errepublika
Sozialisten Batasuna hainbat errepublikatan
banatzea (1991); Balkanetako
krisiak eta guda (Jugoslaviaren zatiketa), etaPertsiar Golkoko Guda (1990-91). Analista
askoren aburuz, funtsezkoak izan ziren
aurreragoko urteetako zenbait erabaki: sobietar
zuzendaritzak pentsamendu politiko
berria (novy myshlenie), birmoldaketa (perestroika)
eta gardentasuna (glasnost) doktrina
sortzea –1986 eta 1987 artean zabaldua–,
eta mundua desnuklearizatzeko eta
nazioarteko harremanetatik ideologia oro
baztertzeko proposatzea. Horien ondotik,
gainera, beste urrats batzuk etorri ziren:
sobietarrak Afganistandik erretiratzea
(1989), esate baterako.
Badirudi, bada, SESB –eta bloke sozialista–
desegitea eta Ekialde-Mendebalde
aurkakotasuna amaitzea izan zirela guda
hotza –eta bipolaritatea– bukatzeko eta sistema
berri bat sortzen hasteko giltzak. Esan
behar da, ordea, lehenagoko hamarkadetatik
ziren problemak, bigarren edo hirugarren
mailan egonak ordura arte, azaltzen
hasi zirela berriro, eta errealitate aldakorrak
erraztu egiten zuela beste problema eta
konflikto batzuk agertzea.
Hala, XX. mende amaierako eta XXI.. ren hasierako mundua izugarri konplexua
da, non, Nazioarteko Gizartearen aldaketa
prozesua guztien buru dela, hainbat dinamika
eta erronka ikus baitaiteke; hauek,
nagusiki: unipolaritatearen eta multipolaritatearen
arteko orekan dagoen munduaren
ziurgabetasuna; estatuzentrismoaren eta
multizentrismoaren arteko tirabirak; nazioarteko
jokalarien –ez-estatuarrak barne–
zereginen birzehaztea; konfliktoekin, haien
konponketarekin eta segurtasunarekin loturiko
gaien berrazterketa; nazioarteko zuzenbidea
sistema sortu berrira egokitzea;
transnazionalizazioaren, interdependentziaren
eta globalizazioaren fenomenoei erantzutea,
batik bat horien ondorio larrienei
(jite politiko, ekonomiko eta kulturaleko
dependentziak), eta, azkenik, ekintza eta
alternatiba globalak eskatzen dituzten problemak
(azpigarapena, pobrezia eta desberdintasunak,
giza eskubideen eta nortasun
kolektiboen auzia, armen ugaltzea, narkotrafikoa,
inguramenaren hondatzea...).Dena delakoa krisi baten irtenbidea, zeina baitago
munduko ekonomiaren egoeraren mende baino
gehiago egitura aldaketa baten mende, badira
oinarrizko ezaugarri ukaezin batzuk: gaur egun
etengabe gurutzatzen dira barneko zein kanpoko
tentsio asko, gero eta gehiago trinkotzeko bidean
den unibertso batean; diplomazia, estrategia,
ekonomia eta kultura, elkarri gero eta estuago
loturiko jarduerak dira; justizia eta segurtasuna
balio elkarren osagarriak dira eta ezin lor daiteke
bata bestearen laguntzarik gabe.
Gaur egun kaosaren eragile eta mendekotasunaren
iturri diren elkar eraginek ezaugarrituriko egoeratik
gizadiaren osagai guztiak bere baitan hartuko dituen
benetako elkartasunezko egoerarako aldaketa hasi
besterik ez da egin.
Dena dela, antzinako gizartetik gizarte berrirako
trantsizio horren arrakasta nazioarteko harremanen
etorkizunaren araberakoa izango da.
Nazioarteko egoera berriko fenomenoak Gerra Hotzaren ondoko eta nazioarteko ordena berriaren sorrera aldiko gertaera aipagarrienak
Laurogeigarren hamarkada honetan,
batera diraute lehengo nazioarteko sistemaren
zenbait ezaugarrik eta fenomenok (horietako
batzuk etorkizuneko sisteman egongo
dira), eta orain sortzen ari den sistema
berriarenek. Joango da denbora pixka bat
oraindik, hurrengo mundu jokaleku berria
gardenki ikusten dugun arte. Halere, Nazioarteko
Harremanei buruzko lan berezitu
batzuetan, hauek jotzen dira –zenbait
eztabaida eta ñabardura gorabehera– sortzen
ari den nazioarteko sistemaren ezaugarritzat:
• Ugaldu egingo dira estatuak munduan.
Ikuspegi askotatik begiraturik, ia ezinezkotzat
jotzen zen XX. mende hondarrean
estatu gehiago sortzea. Ia denak iritzi horretakoak
baziren ere, estatu dezente sortu
da azken urte hauetan. Fenomeno hori
berria ez den arren (deskolonizazioa izan
da, aurreko hamarkadetan, independentziara
iristeko bide nagusia, batez ere Afrikan
eta Asian), orain Europan ere gertatzea da
harrigarri, kontinente hori oso estatikoa izan
baitzen garai bipolarrean. Baldintza berriek
erraztu dute, noski, luzaroan isilarazitako
nahiak agerian geratzea. Eta ugaritu egin
dira estatuak, dela hitzartutako banaketaz
(Txekiar errepublika eta Eslovakiako errepublika),
dela zatiketengatik (SESB hamabost
errepublikatan banatu, ondorengo zenbait
konflikturekin), dela, azkenik, elkar
eraman ezinez eta gudaz (Jugoslaviaren
zatiketa, eta Eritrea eta Etiopia banatzea).
Aldi berean, kontrakorik ere gertatu da, hau
da, batasunak (Alemanian eta Yemenen),
nahiz eta horiek, proportzioan, oso gutxi
izan. Kontua da Nazio Batuen Erakundearen
sorreran, 1945ean, 51 estatu zirela; gaur,
ostera, 185 dira.
• Estatuek pisua galduko dute Nazioarteko
Harremanetan.
Nahiz eta lehengo nazioarteko sistemetan
Estatuek posizio zentrala zuten (jokalari
eta nazioarteko subjektu juridiko
nagusi, sistemako botere handienak arlo
politiko-militarrean, beren ezaugarri klasikoak
ongi zehazturik beti ere), posizio
hura ahultzen ari da orain, aldez bederen,
hainbat fenomenogatik (transnazionalizazioa,
globalizazioa eta beste jokalari batzuen
agerpena). Baina Nazioarteko Jokalekuan
zuten pisua –eta posizio zentral
hori– galtzen ari diren arren, esan behar
da argi eta garbi estatuak –eta nazioarteko
erakundeak ere bai– pribilegiozko jokalariak
direla oraindik Nazioarteko Harremanetan,
eta funtsezko elementuak sistema
berrian.• Jokalari ez-estatuarrek pisu handiagoa
izango dute Nazioarteko Harremanetan.
Jokalari ez-estatuarrek gero eta zeregin
garrantzitsuagoa bazuten ere nazioarteko
esparruan azken urteetan, munduan izan
berri diren aldaketa handien ondoren nabarmendu
da garbien hori. Hala, hor ari dira
Gobernuz Kanpoko Erakundeak –GKE–
(lankidetza, ekologia, ekintza humanitarioak
etab.etan ardurak hartzen, eta gizadi
osoarenak diren problemetan lanean); eskualdeak
eta erkidego autonomoak (atzerriko
herriekin hitzarmen bilateralak nahiz
multilateralak egiten, garapenerako lankidetzan,
mugakideekin elkarlanean, nazioarteko
erakundeetan parte hartzen, kanpo
merkataritza sustatzen, lankidetza hitzarmenak
egiten...); erakunde lokalak (atzerrian
beren burua ezagutarazten, nazioarteko
esparruan aritzeko duten bide propioaz
baliatuz); erakunde politiko eta sindikalak
(beste herri batzuetako antzeko erakundeekin
hartuemanetan); nazionalismoak (nazioarteko
gizarteak herri izaera aitor diezaien,
besteak beste); mota askotako elkarteak
(mugez harago doazen ekintzak eta loturak
asmatzen eta gauzatzen), etab.• Faktore ekonomikoek, zientifikoek
eta teknikoek sekulako garrantzia izango
dute nazioarteko sisteman.
Oso mundu interdependientea da gurea,
eta faktore ekonomiko, zientifiko eta
teknikoak –inportanteak betidanik– funtsezko
bilakatu dira azkenaldion; areago,
erabakigarri, nazioarteko egoera askotan.
Faktore horiexen mendean daude, gero eta
neurri handiagoan, arlo politikoa eta militarra.
Horrek aldaketak ekartzen ditu jokalarien
jokabidean, botereguneen erabidean
eta eskualde blokeen artikulazioan.• Boterearen forma aldatu egingo da
nazioarteko esparruan, eta beste era
batean banatuko da botere hori jokalarien
artean.
Goian aipatu dugunak esan nahi du,
besteak beste, aldatu egingo dela boterearen
kontzeptua nazioarte mailan. Lehen,
jokalariek, batez ere potentzia handiek, eragin
handia zuten nazioarteko sisteman;
kontrolatu egiten zuten sistema hori, parametro
–funtsean– politiko-militarrekin, eta
gainerako guztiak osagarriak baino ez ziren.
Orain, aldiz, denen dominatzaile izan
gura duen, eta beste jokalarien jokabidean
ere eragin nahi duenak, oso gogoan izan
behar ditu beti faktore ekonomikoak eta
zientifiko-teknikoak. Era horretan, boterea
izateko beste era batzuk agertzen edo indartzen
dira, eta botere hori gero eta banatuago
dager nazioarteko gizarteko jokalarien
artean. Era berean, birzehaztu egin
beharko da potentzia handia kontzeptuaren
esanahia, botere politiko-militarrari bai,baina ahalmen ekonomiko, zientifiko eta
teknikoari ere begiratuz.
• Unipolaritate politiko-militarraren
eta multipolaritate ekonomiko-komertzial
baten arteko sistema baterantz.
SESB zatitzearekin, ezkutatu egin zen
aurreko sistema bipolarreko superpotentzietako
bat. Hori dela eta, EEBB bakarrik geratu
da munduan nagusi, izugarrizko eragin
politiko, diplomatiko eta militarra duela,
eta esan dezakegu, horrenbestez, orain
nazioarteko sistema unipolar edo monopolar
batean gaudela. Halere, mugaturik eta
ñabarturik geratzen da baieztapen hori,
ikuspegi ekonomiko, komertzial eta finantzariotik
begiratuz gero, alor horietan multipolarragoa
baita mundua (hor daude, izan
ere, Alemania, Japonia eta beste batzuk).
Multipolaritate hori garbiago ageri da egungo
hiru bloke ekonomiko-komertzial nagusietan:
Europako Batasuna, Japonia eta
EEBB. Gainera, oso aintzat hartzekoak dira
beste potentzia batzuk ere: Txina (sendotua
dagoeneko ekonomikoki eta militarki,
nahiz eta politikoki kili-kolo oraindik, haren
barruko erreformak direla eta), Errusiako
Federazioa (beste errepublika sobietar
ohi batzuei lotua, Estatu Burujabeen
Elkartearen bitartez, zeinak ez baitu etorkizun
garbia) eta beste eskualde-potentzia
batzuk (India, Pakistan, Brasil, Hego-Afrika,
Turkia, Iran etab.).
• Mundu sistemaren heterogeneotasuna
eta horren baloreei buruzko eztabaida.
Lehenago ere –joandako hamarraldietan–
bistakoa zen sistemaren heterogeneotasuna(SESBren jaiotza, eta sozialismoa
beste herri batzuetara hedatzea; blokeen
sortzea; deskolonizazio prozesua, mota eta
ezaugarri desberdinetako herriak askatzen
zirela; eskualde eta toki errealitate desberdinak,
etnia, erlijioa, kultura etab. zirela
medio...) Egun ere, hor dago heterogeneotasun
hori, beharbada lehen baino indartsuago
gainera, lehengo haustura edo leizeetako
batzuk ezkutatu diren arren, eta,
aspaldi honetan, gizarte, ekonomi, kultur
edo erlijio diferentzietan oinarritutako berezitasunak
sendotuz doaz. Bestalde, bloke
sozialista hondatu zenetik, Mendebaldeko
balore nagusiak (demokrazia formala eta
ekonomia kapitalista –edo merkatu librekoa–,
funtsean) hedatu egin dira. Hala eta
guztiz ere, zenbait eskualde edo herritan
kritikatu egiten dira balore horiek, edo ñabartu,
bederen, horien osagai asko; batik
bat, balore horiek politika ekonomikoak
(formula neoliberalak, esate baterako) edo
eredu politikoak ezartzeko erabiltzen direnean,
edota beste kultura edo sinesmen
batzuk ez errespetatzeko, edo, inoiz, eskuhartze
militarrak berak zuritzeko. Eta hortik,
beste eztabaidabide bat irekitzen zaigu,
nazioarteko esku-hartze moduez, bitarteko
hori noiz eta nola erabili gai konplexua
eta eztabaidatzekoa baita; izan ere, alde
handia dago esku-hartze humanitarioen
(ezbehar handitan laguntza emateko, adibidez)
eta esku-hartze neoinperialista gutxi
edo asko arrazoituen artean, zeinek agerian
uzten baitituzte, maiz, esku-hartze horietan
ari diren estatuen benetako interesak. Gainera,
badira beste balore batzuk ere (giza
eskubideak, beren zentzu zabalenean; gizarte• Aldaketak izango dira konfliktoen
ezaugarrietan, eta segurtasunaren eta
bakearen auziekin lotutako alderdi batzuetan.
Esan ditugun alderdi batzuek (jokalari
ez-estatuarrak ugaltzea, boterearen formak
aldatzea...) eta elementu –kasu eta toki
bakoitzean– partikularragoek (aurrekari historikoak;
problemen bilakaera; gai sozial,
ekonomiko eta etnikoak...) aldatu egin dituzte,
bada, konflikto klasikoak. Lehenagoko
nazioarteko sistemetan, ez beti, baina
gehienetan Estatuen arteko konfliktoa
izan ohi zen, jite politiko eta estrategikokoa,
ageriko guda deklarazio eta guzti, alderdi
militarrak funtsezko protagonismoa izaten
zuela. Aldiz, azken gudetako askok, eta
orain ditugunek, beste ezaugarri batzuk
erakusten dituzte. Gudaok zeragatik izaten
dira: kausa sozio-ekonomiko, etniko, kultural
etab.engatik; borrokalari ez-estatuarren
artean; estatu barruko nahiz transnazional;
bitarteko militarrak eta beste zenbait erabiliz,
eta, normalean, armen indarrez bakarrik
konpontzen ez direla, baizik eta –kasik
beti– negoziazio eta bake hitzarmenen
bidez, non, gehienetan, nazioarteko bitartekariak
eta egiaztatzaileak izaten diren.
Orobat, segurtasunaren kontzeptua ere ez
da bakarrik Estatuen eta/edo blokeen arteko
segurtasun nazional militar klasiko hura,
baizik eta dimentsio gehiagokoa (politikoa,
ekonomikoa, soziala, humanitarioa...) eta
jokalari guztien ikuspegitik eta elkarlanaz
eraikitakoa. Eta, ildo horretatik, hasi dira
dagoeneko esaten zein garrantzitsua litzatekeen
diplomazia prebentiboa erabiltzea
gudu arriskua den kasuetan, liskarrak saihesteko
neurriak bultzatzen direla, lankidetza
bideak bilatzen direla eta, horiekin
batera, aldeen arteko elkarrizketak eta hitzarmenak
erraztuz. Gaurko interdependentziak
berak dakar segurtasun kolektibo –aurreko
estrategien gainditzailea– kontzeptua
erabiltzea. Halaber, bakea ez da soilik liskar
edo gudarik eza, baizik eta gauza
zabalagoa (gizarte justizia, herriekiko eta beren
nortasuna zaintzen duten taldeekiko
errespetua, giza eskubideak aintzat hartzea,
pobrezia gorria eta azpigarapena gainditzea...).• Nazio Batuen Erakundeak eta beste
erakunde batzuek berriz egokitu beharko
dute.
Orain arte aipatutako aldaketa guztiengatik,
behar-beharrezkoa da nazioartekoerakundeak –NBE tartean– egoera berrira
egokitzea. Erakunde horiek Bigarren Mundu
Guda ondoren sortu ziren, orduko nazioarteko
ordena eratzen ari zen bitartean,
eta horien helburuak, egiturak eta ibilmoldea
orduko errealitateari erantzuteko ziren
hein handi batean. Errealitate hura aldatu
egin da, ordea, eta, orain, garbi ikusten da
NBE egokitzearen premia, sortzen ari den
nazioarteko sistemari eta gizadiaren erronka
nagusiei erantzun diezaien. Egokitze hori
ez da erraza izango; ikusi besterik ez dago
zelako polemika piztu den, batetik, Nazio
Batuen Kartaren aldaketaren inguruan
(gaietako batzuk: Segurtasun Kontseilua
–ordezkaritza murritza eta beto eskubidea
duena– nola osatu eta Batzar Nagusiaren
zeregin lausoa) eta, bestetik, egungo problema
globalei erantzuteko behar diren aldaketez.Nazio Batuek segurtasunik ezaren irudia, irudi
negatiboa ematen dute, identitate krisi baten
ondorioz. Onenean ere, iritzi publikoak ez du
aintzakotzat hartzen erakunde hori. EKGek,
higikundeek eta iritzi taldeek hura ordezkatu
edo harengan eragin nahi dute garrantzi handiko
zenbait alorretan, adibidez giza eskubideen
defentsan, armak murrizteko kanpainetan,
mediku asistentzian, garapenerako laguntzan.
Profesionalak oso zorrotzak dira Nazio
Batuetako organismoekin. Estatu kideek ez
diote agertzen atxikimendu handirik. Batzuek
nahiago izaten dituzte metodo klasikoak eta
zuzeneko elkarrizketak. Beste batzuek, berriz,
fede gehiago dute lurralde jakinetako erakundeetan,
elkartasun sendoagoetan oinarriturik
daudelakoan erakunde horiek. Nazio
Batuen norabidea kontrolpean duten lerrokatu
gabeko herrialdeak berak ere, atsekabeturik
daude beren eraginkortasun eta hartatik
ateratzen duten etekin urria dela eta. Laburbilduz,
munduko erakundea gaur egungo
nazioarteko gizartearen tentsioen, zatiketen eta
frustrazioen isla gisa agertzen da, arazo horiek
konpontzeko tresna gisa baino gehiago.
Egoera hori, ordea, ez dator bat hasierako
itxaropenarekin, II. Mundu gerra ondoko izpiritu
berritzaile eta antolaketarako grinarekin.
NBEren gutuna, 1945eko ekainaren
26an San Frantziskon 51 estatuk sinatua,
mundu berri baten irudi indartsua, borondate
oneko, baikor eta handinahiaren sorrera
izan zen, eta segurtasun kolektiboan oinarriturik
bakea iraunarazteko sistema bat ezarri
zuen.
Kontraste horretatik bi proposizio ateratzen
dira: NBE ez da munduko gobernua,
eta ez du, horrenbestez, nazioarteko gizartearen
arazoak konpontzeko ahalmenik; baina
bera da elkarrizketarako foro unibertsal
bakarra, eta arazoak planteatzeko laguntza
handikoa izan daiteke.Kronologia Gertaeren laburpena
1985 Gorbachov Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatzen
dute. Perestroika eta glasnot politikak hasten dira (dotrina politiko berria eta ekonomia
eta gizartea eraberritzeko neurriak).
1986 Estatu Batuek Libia bonbardatzen dute.
1987 Estatu Batuek eta Sobiet Batasunak beren arma nuklearren parte bat deuseztea hitzartzen
dute.
1988 Gorbachoven eta Reaganen arteko bilera Moskun.
George Bush Estatu Batuetako presidente izendatua.
1989 Erreforma politikoak eta ekonomikoak bideratzen dira Europa erdialdeko eta ekialdeko
zenbait herrialdetan (Polonia, Hungaria, Txekoslovakia, Errumania…).
Sobietarrak Afganistandik erretiratzen dira.
Berlingo harresia eraistea.
Gorbachoven eta Bushen arteko goi bilera Maltan. Estatu Batuek eta Sobiet Batasunak
amaitutzat ematen dute Gerra Hotza.
Estatu Batuek Panaman esku hartzen dute.
1990 Apartheid erregimena ezartzen da Hegoafrikan.
Irakek Kuwait erasotzen du. Pertsiako golkoko krisia eta haren ondoren gerra hasten
da.
Alemaniako Errepublika Federalaren eta Errepublika Demokratikoaren arteko bereizketa
desagertzen da. Alemaniaren batasunerako prozesua hasten da.
NATOko kideek eta Vartsoviako Itunekoek Aitorpen bat sinatzen dute, gatazka
egoera amaitu dela berretsiz.
Europako Segurtasun eta Elkarlanerako Hitzarmenak Europa Berrirako Parisko
Gutuna finkatzen du
1991 Esloveniak eta Kroaziak Jugoslaviarekiko independentzia lortzen dute. Balkanetako
gatazkak hasten dira.
Vartsoviako Hitzarmena desegiten da.
Estatu kolpea jotzeko saiakera Sobiet Batasunean.
Zenbait errepublika sobietarrek independentzia aldarrikatzen dute (Letonia, Estonia,
Ukraina, Bielorrusia, Azerbaijan, Uzbekistan…).
Ekialde Hurbilerako Bake Hitzarmena ospatzen da Madrilen.
Kanbodiarako bakea hitzartzen da.
Aljeriako krisia hasten da, islamismoaren garaipenaren ondoren.
Sobiet Batasunaren desagerpena iragartzen da formalki.
Errusia, Bielorrusia eta Ukainak Estatu Burujabeen Erkidegoa sortzen dute, eta
sobietar batasunaren barruan egondako beste estatu batzuk sartzen dira geroago
batasun horretan.
Errusian bere kargua uzten du Gorbachovek eta Boris Yeltsinek hartzen du aginpidea.
1992 Bake hitzarmena El Salvadorren.
Europako Batasunaren Hitzarmena sinatzen da Maastrichten.
Bosnia-Herzegovinaren independentzia aldarrikatzen da
1993 Txekoslovakia bi estatutan banatzen da: Txekiar Errepublika eta Eslovakia.
Estatu Batuek eta Errusiak armak murrizteko beste hitzarmen bat sinatzen dute
(Start II).
Bake hitzarmena Israelen eta palestinarren artean, Rabinen eta Arafaten eskutik.
Merkataritza Libreko Hitzarmena Kanada, Estatu Batuak eta Mexikoren artean
1994 Matxinada indigena zapatista hasten da Chiapasen (Mexiko).
Ruandako hutu eta tutsien arteko gerra zibila.
Hauteskunde libreak Hegoafrikan, Afrikako Kongresu Nazionalaren garaipena
(CNA). Nelson Mandela presidente izendatua.
Palestinako Autoritate Nazionala finkatzen da, Arafat buru dela.
IRAren su-etena Ipar Irlandan. Bake prozesuaren hasiera.
Txetxeniak bere independentzia aldarrikatzen du. Errusiaren esku hartzea
1995 Elkarrizketak Chiapasko gatazkan.
Bake hitzarmena Bosnia, Serbia eta Kroazia artean