Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Aginpidea eta lurraldea: Estatuaren lurralde egitura
Jatorri eta bilakaera historikoa
Gizadia bere burua antolatzeko gizarteaz
baliatzen da. Gizabanakoez osatutako
multzo egituratua da gizartea. Kultura, hizkuntza,
erlijio eta beste zenbait elementuren
inguruko ezaugarriek kohesioa ematen
diote gizatalde bati, eta horrek munduko
gainerako talde guztietatik bereiztzen ditu.
Gizarte edo gizatalde guztiak lurralde
batean kokatzen dira. Historian ikus daitekeenez,
kokaleku horiek ez dira ez aldaezinak,
ez behin betikoak; hainbat arrazoik
bultzaturik, gizataldeak maiz migrazio fenomenoaren
mende bizi izan dira eta oraindik
ere halaxe bizi dira. Migrazio mugimenduen
eraginez, talde batek bere lurraldea
utzi egiten du eta beste leku batean kokatzen
da.
Hortaz, gizartea antolatzen duten egiturak
oinarrizko leku batean kokatu eta
nabarmentzen dira: modu autonomoan
antolatutako gizataldea bizi den lurraldean.
Gizarteen antolamendu autonomo horren
adierazle nagusia aginpide politikoa da.
Gizataldea kokatua dagoen lurralde eremu
osoa hartzen du bere baitan aginpideak.
Gaur egun aski hedatua dago Vergottini
teorilariak adierazitako ustea: “Oraingo
gizarteen aginpide politikoa ongien antolatzen
duen modua da Estatua”. Estatuak
hartu duen indarra ikusirik, aztertu behar
dugu lurraldearen gaiak Estatuarentzat duen
garrantzia, aginpidea nola banatzen den eta
nola jarduten duen botereak.
Bat datoz ikertzaile gehienak Estatua
osatzen duten elementuak zerrendatzean:• Giza elementua:
Gizabanakoz osatutako erkidego askotarikoa,
“herri” izena eman ohi zaiona.
Kontzeptu horrek ez du zerikusirik “nazio”
eta “arraza” elementuekin. Estatuaren
kontzeptutik kanpo dagoen nozio
historiko, kultural, etniko eta politikoa
da nazioa. Arraza, berriz, ezaugarri biologiko
bereziak dituen erkidegoa da,
nahiz eta nozio honen zientifikotasuna
eztabaidagarria den.
• Lurralde elementua:
Aginpidearen mende bizi den herria
kokatzen den espazio eremu egonkorra.
Esparru fisiko horretan du indarra estatuaren
ordenamendu juridikoak. Batasun
elementua ere bada lurraldea, mugek
gainerako estatuetatik banantzen baitute.
Estatu guztiek dituzte elementu bereizgarriak:
ikurrak, egiturak, legedia, e.a.
• Subiranotasuna edo aginpidea:
Gizataldeari erabakiak ezartzen dizkion
tresna eta erakunde multzoa da; nahitaezkoa
denean, aginpidea indarkeriaz
balia daiteke erabakiak ezartzeko. Weberrek
dioenez, “zilegi den indarkeria fisikoaren
monopolioa” da Estatuaren
ezaugarri nagusia. Politika orokorrean
agintzeko eta jarduteko ahalmen gorena
da aginpidea.Subiranotasunaren eta lurraldearen elementuen
arteko harremanak aztertu nahi
ditugu. Bestalde, kontuan hartu behar dugu
aipatutako hiru elementuak biltzen ez dituzten
egoera politikoak gertatzen direla historian.
Horixe da Estaturik gabeko herrien
kasua. Palestinak, esate baterako, lurraldebat lortzeko eta bertan bere aginpide politikoaren
erakundeak kokatzeko indar guztiak
jarri ditu. Horrelako kasuetan nahi izaten
da herria eta aginpide subiranoa lurralde
berean batera gertatzea, Estatu kontzeptuaren
hiru elementuak aldi berean eman
daitezen: lurraldea, bertan kokatzen den
herria eta aginte goreneko boterea.
Palestinaren kasua, nahiz eta ezagunena
izan nazioartean duen eraginagatik, ez
da bakarra. Sobietar Batasuna desegin zenez
geroztik, antzeko fenomenoak gertatu
dira. Izan ere, Sobietar Estatuaren mende
zeuden herrialdeek beren lurraldeak aldarrikatu
dituzte ordu arte besteren lur eremuak
zirenak.«Ikasleei munduko mapa politiko bat
erakusten zaienean etengabe (…) ez da harritzekoa
nazioen arteko mugak osatzen dituzten
ibaiak eta mendikateak ikusten dituzten
bezala ikustea estatuak berak ere (…)
Estatuak ez dira berezko entitateak, aitzitik
baizik; estatu burujabeak egitura erabat historikoak
dira, eta horietako zaharrenak ere
azken hiruzpalau mendeetan bakarrik existitu
dira gaur egun duten forma eta tankerarekin.»
Jacson, R. H. (1990) «Quasi-states: sovereignity,
international relations and the third world».
Cambridge U.P. New York.
Aginpide eta lurraldearen bat egiteari gainbegiratu historikoa
Botere politikoaren eta lurraldearen arteko
harremanei gainbegiratu bat egiteko
zenbait erreferentzia hartuko dugu kontuan.
Mendebaldeko Europan, aginpide politikoa
lurralde eredu ugariren arabera antolatu izan
da Antzinarotik gaur arte.
Grezia klasikoan “polis” edo hiri estatuak
sortu ziren. Horien lur eremua gertukoa
eta murritza bazen ere, greziar hirien
funtzioak eta egungo Estatuek dituztenak
oso antzekoak dira. Antolamendu politiko
horrek bereizten zituen greziar zibilizatuak
eta tribuetan bizi ziren barbaroak
(Touchard).
Ondoren, Erromak, hiri estatu greziarrean
oinarriturik, metropoli zentralak gobernatzen
zuen inperioa hedatu zuen. Probintzia
bakoitzean agintari bana ezarri zuen,
inperioaren ordezkari lanetan. Aginpidea
zentralizatua zegoen arren, urruntasuna eta
komunikaziorako zailtasunak zirela-etaprobintzietako agintariek nolabaiteko autonomia
zuten, gai militarretan gehienbat.
Erromatar kultura zabaltzearekin batera,
hizkuntza, latina, eta zuzenbide erromatarra
ere hedatu ziren. Zuzenbide erromatarra
lurraldea eta biztanleak kontrolatzeko
tresna paregabea zenez, okupatutako herrialdeen
egitura juridikoak goitik behera
aldatu ziren haren arrimuan.
Kristautasuna zabaltzen zen bitartean,
inperioaren gainbeheraren eraginez erromatar
erakunde eta lurralde antolamendua
desagertu ziren. Horren ondorioz sortutako
botere politikoaren lurralde zatiketak Erdi
Aroko poliarkia edo feudalismoa eragin
zuen Europan.
Hurrengo aldian, XV. mendean, monarkiaren
aginpidea indartu egin zen. Merkantilismoak
konplexutasun ekonomiko eta
soziala areagotu zituen heinean, gobernu
orokorreko lehendabiziko egiturak agertu
ziren Europako erresumetan.
Geroago, monarkia absolutuaren bitartez,
lurralde zenbaitetan banatuta zegoen
boterea Estatuaren antolamendu bakar eta
zentralizatuaren eskuetan geratu zen. Hogeita
Hamar Urteko gerrari amaiera eman
zion Westfaliako Itunak (1648) ekarri zuen
Estatuen “barne arazoetan esku ez hartzearen”
printzipio nazioartekoa; aurrerantzean
okupatutako lurralde baten eta Estatuaren
arteko batasuna ez zen zalantzan jarri. Kontzeptu
politiko horrek, garai hartan arrakasta
izateaz gainera, Europa osoko etorkizuna
ere baldintzatu egin zuen, ondorioz.
Erresuma guztietako legeak berdintasunaren
bidean sartu zituen pixkana-pixkana
aginpidearen batze prozesu horrek.
Subiranotasuna errege-erreginarekin
identifikatzen zuen Estatu absolutuak.
Iraultza liberalek (Estatu Batuetan 1776an
eta Frantzian 1789an), aldiz, “nazioa” egin
zuten subiranotasunaren jabe. Gobernu
antolamendu berari atxikita egonik, nortasun,
kultura, erlijio, hizkuntza eta gizarte
ezaugarri berberak zituzten gizabanako
guztiak hartzen zituen bere baitan nazio
kontzeptuak.
Orduantxe hasi zen Nazio Estatua eraikitzen.
Zuzenbidea horretarako moldatuz
eta biztanleen ezaugarriak berdinduz ekin
zitzaion aginpidearen zentralizazio prozesuari.
Estatuak erkidegoaren ezaugarriak
(hizkuntza, erlijioa, tradizioak) beretzen
ditu, kontzientzia nazionala sortu eta indartzeko
asmotan.
Nazio Estatuaren hiru elementuek (lurraldea,
aginpidea eta herritarrak) bat egiten
dute azkenean.
Aldi horretan sartu ziren indarrean legearen
inperioaren printzipioa, botereen
zatiketa eta hainbat giza eskubideren babesa.
Mendebaldeko kulturaren eta deskolonizazio
prozesuen eraginez, kasik munduosora hedatu da pentsamolde hori. Aldi
berean, arazoak ere zabaldu dira, kasu anitzetan
sortutako Estatuen lurralde eremuak
zerikusirik ez baitu errealitatean existitzen
diren nazioen esparruarekin.
Lurraldeari lotutako auzi politikoak
Estatuak bere lurraldearekin dituen harremanak
aldakorrak izan dira historian
zehar, eta Estatuak sortu, zabaldu, batu,
edota desagertu izana, harreman horien
ondorio zuzena da, hortaz.
Europako dinastien ezkontza politika
eta gerraren bidez lortutako konkista eta
okupazioa dira, besteak beste, prozesu
horien eragileak. Baina, aldi berean, auzi
politikoen sorburu ere badira, bai Estatuen
barnealdean, bai kanpoaldean. Historiak
horrelako adibide ugari utzi ditu: XV. mendean,
esaterako, Gaztela eta Aragoi bat
eginda geratu ziren gaztelaniar erregina eta
aragoitar erregea ezkondu zirenean; gerra
anitzek aldatu edo mugiarazi dituzte mugak,
batez ere Lehen eta Bigarren Mundu
gerrek; Hirugarren Mundua deskolonizatzeko
prozesuak hamaika herrialde berri
zituen; Ekialdeko erregimenen eraldatzeak
Europa barneko mugak mugitu ditu.
Historiaren etengabeko aldaketa horietan
auzi politikoak ere gerta litezke. Nazio
bat beretzat hartzen ez duen Estatu baten
mende egotea, edo herri batek berezko
lurralderik ez izatea, auzi latz eta bortitzen
iturburu izan daitezke. Jugoslaviar Federazioko
kideen artean gertatu diren liskarrak
(serbiar, kroaziar, bosniar eta kosovotarren
arteko istilu eta gerrak), edo palestinarren
borroka gainerako herrialdeen, batez ere Israel
inguruan Estatua eraikitzeko, indarkeriazko
auzi horien bi adibide baino ez dira.
Aginpidearen eta lurraldearen arteko
harremanak dinamikoak dira, beraz, eta
auzi politikoen eragile ere izan daitezke.
Herrien historiak argi utzi du lurralde bat
edukitzea premiazkoa dela gizatalde batek
bere botere politikoa antola eta gauza dezan.
Historiako une bakoitzak auzi horri
irtenbidea ematen saiatu da baldintza politiko,
demografiko, militar edo dena delakoaren
arabera.
Harreman horiek aldaezinak eta behin
betikoak ez direnez, aldian behin aldaketak
gertatzen dira, esaterako, Quebec Kanadatik
banantzeko egin diren kontsultak
edota hirurogeita hamabost urteko epean
Txekoslovakiako errepublikaren sorrera eta
desagertzea.Teorilariek etengabe aztertu eta ikertu
dute Estatuaren aginpidearen lurralde banaketa,
politikaren objektu oinarrizko eta
iraunkorra baita. Ikerketa horiek finkatutako
estatu antolamenduaren eredu nagusiak
biltzen dira ondoren.
Aginpide politikoaren lurralde banaketa: zergatiak eta sistemak
Nazio Estatuak aginpidearen kontzentrazio
eta zentralizazioa azken muturreraino
eraman zuen. Estatu modernoek hiru
arrazoitan oinarriturik ekin diote deszentralizazio
prozesuari:
• Arrazoi tekniko-administratiboak:
gizarte modernoen konplexutasuna
dela eta, antolamendu zentralizatua
motela, garestia eta eraginik gabea da.
Erabaki guneak arazoak gertatzen diren
lekuetara hurbildu behar ditu administrazioak.
• Arrazoi demokratikoak: gizarte moderno
guztiek sakondu nahi izan dute
printzipio demokratikoan. Nahi horri
jarraiki, erabaki guneak herritarrei hurbiltzeko
ahaleginak egin dira. Deszentralizazioak
aginpide organoak hobeki
kontrolatzeko aukera ematen die herritarrei
(kontrol bertikala, herritarrek estatuaren
botereari egiten diotena; aldiz, kontrol
horizontala kontrakoa da, estatu
organoek elkarri egiten diotena, alegia).
Estatu zentralak aginpidea galdu du lurralde
mailako botereen mesedetan.
• Arrazoi historiko-politikoak: Estatu
batek menderatutako gizatalde eta nazioek
beren egoera juridikoki onartzea
eskatzen dute, biltzen dituen Estatutik
kanpo, izan ere.
Prozesu honetan bultzatutako aginpidearen
lurralde banaketak estatu eredu
berriak sortarazi ditu:
Estatu unitarioa
Estatu absolutuarekin batera sortu zen
eta iraultza ondoko Frantzian indartu zen.
Piramide moduan antolatutako gune politiko
bakar batek estatuaren lurralde osoa
hartzen du bere baitan. Aginpide zentralizatu
horrek herrialdea kudeatu eta
zuzentzen du. Edozein berezitasun geografiko
edo kultural bazterturik, populazioa
berdindu nahi du, ordenamendu beraguztientzat ezarriz eta herritarrei nortasun
eta hizkuntza bakarra inposatuz. Estatu
eredu honek aldaerak ditu: deskontzentrazioa
eta deszentralizazioa. Deskontzentrazioan,
organo gorenen funtzioen ordezkari
gisa aritzen dira azpiko organoak,
baina betiere haien mende eta esanetara.
Deszentralizazioan, administrazio zentralak
lurralde administrazio bati ematen dio
aginpidea. Dena dela, boterearen lurralde
banaketa hau administratiboa da hutshutsik,
inoiz ez politikoa, lurraldearen
ezein zatiri ez baitzaio onartzen Estatuaren
irizpide eta bideetatik kanpo antolatzeko
aukera.
Laburbilduz, Estatu unitarioan, subiranotasunak
eta gobernu organo zentralek
lurralde osoaren gaineko aginpidea
dute, eta deskontzentrazio eta deszentralizazioaren
bidez soilik eskualda daiteke
aginpide hori.
Autonomia politikoa; eskualde estatua edo autonomikoa
Eredu honek Estatu unitarioan du oinarria.
Subiranotasuna Estatuaren eskuetan
soil-soilik dagoen arren, bestelako lurralde
erakundeei onartzen zaie antolatzeko ahalmen
mugatua.
Ez da administrazio deszentralizazio
hutsa, Estatuko populazioaren zati bati gizarte
eta politika mailako onarpena ematen
baitzaio. Estatuaren subiranotasunean
eta konstituzioan oinarrituta egon arren,
berezko aginpide politikoak dituzte lurralde
erakundeek.
Konstituzioak, Estatuaren oinarrizko
arau gisa, autonomia eskubidea onartzen
die zenbait lurralderi, eta, ondorioz, lurralde
autonomo bakoitzak bere politika antola
dezake sortarazi diren bitartekoak erabiliz,
autonomia estatutuak, esaterako.
Eskualdekako antolamendua edo antolamendu
autonomiko hau Espainiako
II. Errepublikako konstituzioak sortu zuen
1931. urtean; Italiako 1947ko konstituzioak
indartu zuen, Estatu unitarioaren eta Estatu
federalaren arteko erdibidea izan zitekeelakoan.
Autonomiek berezko aginpidea
dute ahalmen legegilea –parlamentuaren
bidez– eta ahalmen betearazlea –gobernuaren
bidez– gauzatzeko.
Halaber, funtsezkoa den ahalmen ekonomikoa
ere onartzen zaio autonomiari;
ahalmen ekonomikorik ezean hutsaren
hurrengoa baita autonomia hori.
Konstituzioak aldez aurretik finkatzen
ditu erakunde autonomoen betebeharrak
“eskumen” printzipioaren arabera. Printzipio
horri jarraiki, zenbait eskumen estatuarenak
soilik dira, zenbait autonomiarenaksoilik eta beste zenbait eskumen Estatuaren
eta autonomiaren artean banatzen dira,
hau da, ahalmen legegilea Estatuaren esku
egon arren, autonomiari dagokio arauak
garatu edo indarrean jartzea. “Erreserba
klausulen” arabera, Estatuak beretzat gorde
ohi ditu konstituzioak aipatzen ez dituen
eskumenak. Erakunde autonomoak
kontrola ditzakete estatu organoek (gobernua,
parlamentua eta auzitegiak); aldi berean,
autonomia auzitegi konstituzionalera
joan daiteke, edo antzeko estamentura,
Estatuarekin dituen auziak argitzeko. Estatu
erregional edo autonomikoak antolatzeko
modu ezberdinak daude (Italia, Espainia,
Portugaleko uharteak, adibidez). Batzuetan
autonomiarako aukera Estatuko lurralde
batena edo batzuena da soilik, eta beste
batzuetan Estatu batean onartutako autonomia
estatutua ez da berdina erkidego
guztientzat.Hortaz, Estatu erregional edo autonomikoan:
• Subiranotasuna bakarra da eta Estatuari
dagokio.
• Irizpide administratiboez gainera, politikoak
ere hartzen dira kontuan aginpidearen
lurralde banaketa egiteko.
• Aginpide politikoa eskumen printzipioaren
arabera banatzen da: dagokion
esparruan jardungo du administrazio
bakoitzak, beste botereen inolako esku
hartzerik gabe.
• Organo zentralek erakunde autonomikoen
gainean egin ditzaketen kontrolak
zorrotz arautzen ditu konstituzioak.
• Aginpideen artean sor daitezkeen auziak
goreneko erakunde batek, auzitegiak,
argitzen ditu.
• Erakunde autonomikoek finantziazio
iturria behar dute beren zereginetan
jarduteko.
Estatu federala
Estatu federalaren kontzeptuak ez du
zerikusirik Estatu unitario eta eskualde Estatua
edo autonomikoarekin, “aldez aurretiko
borondate politiko subiranoen” bat
egiteak sortzen baitu Estatu federala. Nazioarteko
zuzenbidearen esparruan Estatu
berri hori da subjektu bakarra, eta berari
soilik dagokio multzoa atzerrian ordezkatzea.
Estatu mota honek Estatu Batuetako
konstituzioan eta Helvetiar Konfederazioan
du sorburua. Aipatutako borondate subiranoek
beren burujabetzari eusteaz gainera,
egitura komun bat ere osatzen dute,
Estatu federala, alegia. Estatu unitarioan
botere zentrala da subiranotasunaren jabe
bakarra eta aginpide gune horretatik abiatzen
dira erakunde autonomikoek jasotzen
dituzten eskumenak. Aitzitik, federalismoan
bestelako mugimendu bat gertatzen da:
Estatu federatuek beren subiranotasuna
Estatu federalaren esku uzten dute. Federalismoaren
jatorria hurrengo prozesuetan
koka liteke:
– Konfederazioak federazio bihurtu zirenean
(Estatu Batuak, Helvetiar Konfederazioa);
– Lurralde askotariko baten deskolonizazioa
(Afrikako estatu anitz);
– Estatu unitario batetik abiaturik, aldeek
elkarri subiranotasuna onartzen eta batasun
itun berri bat egiten dutenean.Egitura federalak, oro har, lau elementuren
beharra dauka:
• Estatu federatuek adostutako konstituzio
federala.
Konstituzio horrek bideratzen ditu Estatu
federalaren eta Estatu kideen arteko
harremanak. Estatu guztien parte hartzea
nahitaezkoa da konstituzioa aldatzeko.
Halaber, Estatu kide bakoitzak bere konstituzioari
eusten dio; Estatu federatuarena da
konstituzio hori aldatzeko ahalmena.• Estatu federal eta kideen eskumenen
banaketa (eskualdekako ereduan bezala)
– Batetik, alde bakoitzaren berezko
eskumenak:
a. eskumen legegile eta betearazlea
federazioaren esku;
b. eskumen legegile eta betearazlea
Estatu federatuen esku;
c. eskumen legegilea bi aldeetako
baten esku eta betearazlea beste aldearenean.
– Bestetik, eskumen partekatu edo pilatuen
arabera, alde batek eskumenaren
esparruan jarduten ez badu, beste
aldeari dagokio eskumen hori. Atal honetan
koka daitezke federazioak egiten
dituen arau orokorrak ere, nahiz eta
eskumen esparru hori Estatu kideen
esku egon.
• Bi ganberaz osatutako parlamentua
Ganbera batek, normalean ganbera gorenak
(Estatu Batuetako senatua edo Bundesrat
alemaniarra), Estatu kideen ordezkari
lanak egin eta “itun federala” bermatzen du.
• Auzitegi federala
Aldeen arteko gatazkak konpontzeko.Estatu federalean:
• Estatu federala osatu aurretik badira
erakunde subiranoak: Estatu federatuak.
• Erakunde federatuen borondatearen
ondorio da batasuna. Jatorrizko subiranotasunaren
zati bat –besteari eutsi
egiten baitiote– erakunde berri bati
ematen diote, Estatu federalari. Horixe
baino ez da itun federalaren edukia.
• Estatu federal berria da subjektua nazioarteko
harremanetan.
• Eskumen printzipioaren arabera banatzen
dira Estatu federal eta federatuen
betebeharrak.
• Estatu federatuek ordezkaritza dute
Estatu federal berriaren organo zentraletan,
normalean parlamentuko
ganbera gorenean. Ganbera horrek
oso eskumen garrantzitsuak ditu:
nazioartean, konstituzioaren aldaketetan,
e.a.
• Auzitegi federalak argitzen ditu aldeen
arteko gatazkak.Egungo joerak:
federalismo “erreala” /
federalismo “nominala”
Orain arte aipatutako elementu guztiak
oso bestelakoak gertatzen dira errealitatean.
Asko eta asko dira beren burua federaltzat
hartzen duten Estatuak, baina federalismoa
modu jakin batean garatzen du bakoitzak;
are gehiago, zenbaitetan federalismoa hutsik
dago, “nominala” baino ez da, Estatuaren
funtzionamendua ez baita batere federalista
(Nigeria, Argentina, Mexiko, adibidez).
Bestalde, egoera sozioekonomikoaren
bilakaerak aginpidearen zentralizazioa bultzatu
du Estatu federalaren mesedetan. Estatu
federatuak hainbat modutan galtzen ari
dira indarra: arau federalek gero eta gehiago
murrizten dute Estatu kideen jardunbidea;
botere federalak areagotu dira; aginpideen
arteko koordinazio lanetan Estatu
federala beti ateratzen da garaile; federazio
mailako erabakietan Estatu kideen parte
hartzea gero eta txikiagoa da, bai nazioarteko
harremanek duten garrantziagatik, bai
erabaki asko eperik laburrenean hartu behar
direlako.
Sistema federalak edukirik gal ez dezan
eta bere funtziomendua egokia izan dadin,ezinbestekoa da gizarteak “kultura federal”
horri eustea. Herritarrek nahiz Estatuaren
erakunde politikoek federazioaren kideen
aniztasuna onartu eta errespetatu egin behar
dute. Orobat, kideen borondatea elkarte
berria sortzeko ere kontuan hartu beharrekoa
da, horrek berdintasunean negoziatzeko
ohitura ekarriko baitu. Hori guztia lortzeko
sekulako garrantzia dute alderdi politikoek.
Egungo erregimen demokratikoetan,
alderdi politikoen barne egiturak zeresan
handia du Estatuaren antolamendua erabakitzeko
orduan, zeren eta egitura hori
zentralista bada, Estatua bera halakoxea
izango baita; aldiz, alderdien egitura federalek
Estatua kutsatu egiten dute.
Arestian esan bezala, federalismoa aldatzen
ari da, eta federazioaren eta Estatu
federatuen arteko liskarrak ez dira isildu.
Eboluzio horrek federalismoa bideratzeko
modu ezberdinak ekarri ditu. Alemaniak,
adibidez, eskumen printzipio hutsa baztertu
du eta federazioaren eta kideen arteko
harremanetan ardura partekatua edo “federalismo
kooperatiboa” ezarri du. Horrek
mendekotasun molde berriak ekarri dituenez,
zenbaitetan “itun federala” zokoratuta
geratzen da.
Joera berri horien artean, “federalismo
asimetrikoa” aipatu daiteke. Horren arabera,
Estatu federalak bere alde guztiak
–nazioak, besteak beste– onartu egiten ditu,
eta sistema ez-homogeneoaz baliatuz banatzen
ditu eskumenak. Hain zuzen ere,
kide guztiek ez dituzte eskumen berak jasotzen,
horiek talde federatu bakoitzaren
helburuen arabera banatzen baitira. Aldarrikapen
bakoitzari erantzunik egokiena
ematen ahalegintzen da federalismo asimetrikoa,
hortaz.
Dela Estatu unitarioa (kasik desagertu
dena), dela eskualde Estatua edo Estatu
autonomikoa, dela Estatu federala, aginpidearen
lurralde banaketa gauzatzeko molde
guztiak etengabe ari dira aldatzen,
eguneroko behar politikoek bultzaturik. Sistema
erregional edo autonomikoen eta sistema
federalen arteko bat egitea gertatzen
ari da nolabait. Izan ere, erakunde autonomiadunek
lehen baino eskumen gehiago
dute, batetik, eta bestetik, Estatu kideen eskuetan
ziren zenbait eskumen bereganatu
dituzte federazioek. Sistema bakoitzaren
mugak lausotzen ari dira, ondorioz. Erakunde
autonomiko batek Estatu federatu batek
baino eskumen gehiago izatea, litekeena
da gaur egun.
Aginpidearen lurralde banaketa eragingarria
izan dadin, argi dago federalismo
“errealak” finantziazio ahalmena onartu
behar diela azpiko erakundeei. Finantziazioari
dagokionez:
• erakundeek beren eskumenen esparruan
jarduteko adinakoa behar du izan
finantziazioak;• libre xedatzeko finantziazioa behar du
erakundeak, bere eskumenen baitan
berezko politika egin ahal izan dezan;
• zergen ardurak partekatu behar dira;
erakunde autonomiadunek eta federatuek,
bai bakarrik, bai Estatuarekin batera,
zenbait zerga bildu eta kudeatzeko
aukera behar dute, beren eskumenak
garatu ahal izateko.
Konfederazioa eta estatu anitzeko erakundeak
Aginpide politikoaren lokalizazio
eta globalizazioa
Urte askotan zehar konfederazioa hartu
izan da estatu aginpidearen lurralde banaketaren
adierazpide nagusitzat. Aldiz,
gaur egungo teoriagileek diotenez, subiranotasuna
inola ere galdu ez duten estatuen
arteko bat egitea da konfederazioa, Estatu
federala ez bezala.
Konfederazioan, Estatu subirano izaten
segitu nahi duten zenbait erkidego politiko
batzen dira helburu jakin batzuk lortzearren.
Jarduera politiko hori burutu ahal izateko
konfederazioak berezko organoak sortzen
ditu. Ezaugarri nagusiak hauek dira:• Nazioarteko zuzenbideak arautzen du
kideen arteko batasuna, Estatu guztiz
subiranoek osatzen baitute elkartea.
• Kide batek hala erabakitzen badu,
gainerakoen baimenik gabe utz dezake
konfederazioa.
• Konfederazioko organoek ez dute
ahalmenik herritarrengan, estatuetako
organoen bidez ez bada, behintzat.
• Konfederazioko organo komuna estatuen
ordezkariez dago osatuta; ordezkariak
estatuetako organoen esanetara
daude eta ahalmen txikia dute
erabakiak hartzeko.
• Organo komunaren eskumenak koordinaziora
baino ez dira mugatzen;
eskumen horietako bat aldatu ahal izateko
nazioarteko hitzarmena beharrezkoa
da.Ezaugarrien malgutasun eta bizkortasun
eza dela eta, zaila suertatzen da sistema
irautea; praktika mailan federazioa
baino lehenagoko urratsa izan ohi da. Egun
oso zaila da horrelako sistemarik atzematea,
izan ere.
Konfederazio eskema horretan, edo
antzekoetan, oinarriturik sortu diren estatu
anitzeko erakundeen artean koka dezakegu
nazioartean gailendu den Europar Batasuna.
Izatez, lankidetza ekonomikoa sustatzeko
erakundearen eta batasun politikoaren
arteko erdibidean dago. Kide kopurua
eta politika prozesua ez ditu mugatu
Batasunak. Hainbat ikertzaileren arabera,Europar Batasunaren baitan elementu
“federalismozaleak” atzeman daitezke; ikus
ditzagun, bada: Batasuneko organokoek
egiten duten eskumen zerrendatze hertsia;
herrialde kideak ordezkatzen dituen organoa;
justizia gortea; herrialdeetako ordezkariak
biltzen dituen “ministroen kontseilua”,
eta herrialdeek izendatutako kideez
osatuta dagoen “Batzordea”. Hala ere,
subiranotasuna Estatu bakoitzaren baitan
jarraitzeak izugarrizko garrantzia ematen
die oraindik ere Estatuei eta eragotzi egiten
du benetako federalismoa. Subiranotasuna
nolabait mugatu badute ere, batasuneko
Estatuek ez diote inola ere uko
egin subiranotasun hori beren eskuetan
mantentzeari.
Bestela ematen duen arren, egun kontrajarriak
ez diren bi joera daude, hortaz.
Orain arte Estatuen esku zeuden funtzioak
bildu dituzten estatuez gaindiko egiturena,
batetik, eta bestetik, erabaki gunea lurralde
esparru txikiagoetara hurbildu duen estatu
aginpideen deszentraliaziorena. Ekonomiak
eta teknologiak eragindako globalizazioan
nahiz erabaki guneen herritarrengandiko
urruntasunean dute jatorria prozesu
horiek. Atal honetan ezin dira ahantzi izaera
politikoa duten taldeen autogobernu asmoak.
Horren guztiaren ondorioz, Estatu tradizionalak
ahultzen ari dira, ohikoak zituzten
hainbat funtzio oinarrizko galtzen ari
diren heinean (“segurtasunaren internazionalizazioa”
gertatu da taldeen babesaren esparruan;
euroak argi uzten du gai ekonomikoetan
erabaki guneak besterendu direla;
“esku hartzeko eskubidea” zabaldu da,
Jugoslavian gertatutakoan ikusi ahal izan
denez). Bestalde, Nazio Estatuaren zentralismoak
menderatutako talde politikoek
erakunde berriak sortu dituzte Estatuen
barnean.
Esanak esan, Estatuak ez dira desagertu.
Egia da Estatu zenbait biltzen dituzten
erakundeak sortu direla, konfederazio moduan
lanean hasi eta kideen arteko loturak
areagotzen dituzten erakundeak, izan ere.
Halaber, Estatu tradizionalen baitan ere lurralde
erakunde berriak eratu dira, eta hizpide
bihurtu da erakunde horiek estatuez
gaindiko egituretan nola har dezaketen
parte (Europako batzordeetan ordezkariak
dituzte eskualde batzuek).
Azken batean, aginpidea lurraldean
barrena banatzeko Nazio Estatu tradizionalak
ezarri zuen moldea eraldatu da. Globalizazioak
bultzaturik, administrazio erakunde
berriak sortu dira. Herritarrengandik
urruti egon arren, erakunde horien erabakiek
gizabanako asko eta askorengan dute
eragina. Aldi berean, lokalizazio prozesuak
erakunde berrien hurbiltasuna eskaini die
herritarrei, zuzenean balia daitezen berezkoa
duten subiranotasunaz.