Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Autodeterminazioa
Definizioa
Erkidego politiko batek berez xedatzeko
duen ahalmena eta gobernu mota askatasunez
aukeratzeko eskubidea da autodeterminazioa.
Kontzeptu horrek bi atal ditu: kanpokoa
eta barnekoa. Kanpoko edo nazioarteko
atalaren arabera, herri batek ez du bere borondatearen
aurka Estatu baten Subiranotasunaren
mende egon behar eta hala bada,
hartatik banantzeko eskubidea du. Barne
atalari begiraturik, herri orok du hautaturiko
gobernu motaren arabera antolatzeko
eskubidea.
Autodeterminazio eskubidea demokraziaren
zuzeneko ondorio denez, helburuak
erdiesteko erkidego politiko guztiek dute
ahalmena kanpoko inolako esku hartzerikgabe beren burua gobernatzeko. Herritarrek
adierazitakoan oinarriturik, erkidegoak erabakitzen
du askatasun osoz gobernu mota.
Autodeterminazioak hurrengo irizpideak
biltzen ditu:• demokrazia irizpidea, gobernua eta
legeak legitimatzeko;
• nazio irizpidea, gobernuaren esparru
egokia zehazteko, eta, ondorioz,
• berdintasun irizpidea nazioarteko harremanetan
jarduteko. Azken irizpidearen
arabera, herrialdeak berdinak dira
eta ez dago onartzerik handi eta indartsuenek
gainerako herrialdeak beren
mende hartzea.
Doktrinaren bilakaera historikoa
Rousseauren Herri Subiranotasunean eta
nazioan, borondatezko egintza den aldetik,
du sorburua autodeterminazioaren doktrinak.
XVIII. mendearen bukaeran, Kanten
“gizabanakoaren autodeterminazioaren”
kontzeptua beste filosofo batzuen ekarpenekin
osatu zen, Fichte eta Herderren ekarpenekin,
alegia. Fichtek (1762-1814) zioenez,
“herri baten burujabetza herri izateari
eustean datza”; Herderrek (1744-1803)subjektu nazionala erkidego gisa hartzen
zuen. Ekarpen horien eraginez, erkidego nazionalarekin
lotuta geratu zen autodeterminazioaren
eskubide demokratikoa.
Frantzia eta Estatu Batuetako iraultzek
gobernu mota askatasunez antolatu eta aldatzeko
eskubidea herri guztiek zutela aldarrikatu
zutenean, behin betiko finkatu zen
autodeterminazio eskubidea.
XIX. mendeak aurrera egin ahala, Mancini
(1817-1888) saiatu zen lehendabizikoz
nazioen printzipioa eskubideen multzoan
txertatzen. Argi zerrendatu zituen eskubide
horiek: “askatasunez eratzeko nazioek duten
eskubidea, independentziari eusteko
eskubidea eta indarkeriaz menderatuta eta
zapalduta dauden herriek independentzia
aldarrikatzeko eskubidea”. Nazio orok du
eskubidea Estatu gisa eratzeko, beraz.
Renanek (1823-1892) nazioari plebiszito
ikuspuntua gehitu zion, eta etengabeko autodeterminazio
eskubidearen pareko egin
zuen nazioa. Bizirik dauden guztien eskubidea
da autodeterminazioa, naziokideen berariazko
onespenean oinarritutako eskubidea.
Marxismoak errezeloz hartu izan du
autodeterminazioaren gaia, nazio eraikuntza
burgesaren adierazpen politikoa izan
zitekeelakoan. Bakuninen testu anarkisten«Lurraldetasunari buruzko, eta orobat
subiranotasunari buruzko auzien konponbidea
auzi hori zuzenean dagokion herriak askatasunez
onarturiko hitzarmenetatik etorriko
da, eta inola ere ez dira beste herri edo
nazio baten interesen arabera harturiko erabakietatik.»
Woodrow Wilson Estatu Batuetako lehendakariaren
bake proposamenaren hogeigarren puntua, 1918.arabera, autodeterminazio nazionalaren
printzipioa eztabaidaezina da, baldin eta
helburua ez den Estatua eraikitzea, nazioen
arteko borondatezko federazioa, baizik.
Autodeterminazioaren inguruko diskurtso
erradikal eta aurrerakoia ere zabaldu zen.
Otto Bauer eta Karl Renner austriar marxistek
eta Jean Jaurès eta Paul Lafargue frantziar
sozialistek zioten ez zegoela inolako
kontraesanik naziotasun printzipioaren eta
langileen borrokaren artean. Ildo beretik,
Leninek zapalkuntzaren aurkako borrokaren
atal gisa aldarrikatu zuen autodeterminazioa,
eta Sobietar Batasuna osatzen zuten
nazioei onartu zien eskubidea.
Lehen Mundu Gerra bukatu bezain laster,
Woodrow Wilson Estatu Batuetako presidentea
hamalau puntuko bake programa
batean oinarritu zen Nazioen Elkartearen
eratzea bultzatzeko. Programa horrek zioen
herrien autodeterminazioa zela gerra
saihesteko bermerik indartsuena. Dena dela,
aldarrikapena aski zehaztugabe eta anbiguoa
zen, eragingarria izan zedin. Ez zen mugatu
autodeterminazioaren kontzeptuaren
edukia. Eskubide horren subjektu nor izan
zitekeen eta eskubideaz baliatzeko modua
ere ez ziren zehaztu. Mugak naziotasun
printzipioaren arabera antolatu nahi zituen
programak, hau da, nazio nortasunaren eta
estatu subiranotasunaren arteko koherentziaz,
baina interes geoestrategikoak, kolonia
potentzia garaileekiko zaletasuna edota
autonomia eta autodeterminazioaren arteko
nahasketak nagusi izan ziren behin
betiko testuaren zenbait zatitan.
Bigarren Mundu gerraren ondoko deskolonizazio
prozesuetan ere modu mugatuan
egin izan da eskubidearen alde, eta
jadanik eratutako Estatuen lurralde batasunari
eman izan zaio lehentasuna. Horrek
guztiak biziki murriztu du autodeterminazio
eskubidea gauzatzea.«Herri bat estatu baten parte izanak,
herriak estatuarekin bere borondatez bat egin
izan arren, ez du esan nahi herri hori beti
egon behar denik estatuari loturik. Giza justiziak
ezin onar lezake inolako behar betierekorik
(…) eta sekula ez ditugu ezagutuko
askatasunean oinarrituriko eskubide eta betebeharrak
besterik.»
Mijail Bakunin, «Federalismoa, sozialismoa eta antiteologismoa»
liburuan.
Autodeterminazio eskubidearen nolakotasuna
Autodeterminazioaren nolakotasunari
buruzko lehen eztabaidak bi joera biltzen
ditu. Lehendabizikoak dio autodeterminazioa
zuzenean ezin eska daitekeen printzipio
generikoa dela. Aldiz, bigarrenaren arabera,
eskubidea den aldetik autodeterminazioaren
babesa eska daiteke, legitimatutako
subjektu batek modu eragingarrian
erabil baitezake.
Onespenik zabalena jaso duen doktrinak
dioenez, norbanakoaren askatasuna
baldin bada giza eskubide gorena, herrien
autodeterminazio eskubidea ere giza eskubidea
da eta eskatu daiteke, eskubide
indibidualaren adierazpen kolektiboa baino
ez baita.
Bigarren eztabaida eskubidearen beraren
izaerari buruzkoa da, autodeterminazioa
norbanakoaren eskubidea edo taldearen
eskubidea den jakiteko.
Bi elementuren inguruan gertatzen da
ustezko kontraesan hori, autodeterminatzeko
herri batek duen talde eskubidea,
batetik, eta autodeterminatu nahi duen
herriaren lurraldean bizi diren herritarren
eskubide indibiduala, bestetik.
Autodeterminazioa talde eskubidea den
arren, argi dago gizabanakoak horretaz
baliatzen direla, beraz, ez luke inongo kontraesanik
egon behar bien artean. Are gehiago,
autodeterminaziorik gabe demokraziarik
ez da, herritarrek beren eskubide
indibidualen esparrua finkatzeko erabakian
ezin baitute parte hartu. Zenbait autorek,
Kymlickak besteak beste, diotenez, gizabanakoen
askatasun eta ongizatearen aldekoa
da liberalismoa, ez Estatuen patuaren aldekoa,
eta, ondorioz, autodeterminazioa abian
jartzeak ez die zertan kalterik egin eskubide
indibidualei, ezta gutxiagorik ere.
Autodeterminazioa nazioarteko doktrina juridikoan
“Herria” autodeterminazio eskubidearen
subjektu gisa
1966ko irailaren 16ko Eskubide Zibil eta
Politikoen Nazioarteko Itunak eta egun
bereko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta
Kulturalen Nazioarteko Itunak autodeterminazioa
onartu izanak inoiz ez bezala gailendu
zuen oinarrizko giza eskubide horren
aldeko adierazpena.
Termino berak erabili ziren bi itun horietan:
“Herri guztiek dute askatasunez determinatzeko
eskubidea. Eskubide horren
arabera askatasunez erabakitzen dute berenizaera politikoa, eta, aldi berean, garapen
ekonomiko, sozial eta kulturalez hornitzen
dira”.
Autodeterminazio eskubidea maila juridikoan
onartu zenez geroztik, nazioarteko
txosten eta epaietan behin eta berriz agertu
da: NBEaren Batzar Nagusiaren 1970eko
urriaren 24ko 2625(XXV) Erabakia, 1975.. rtean Helsinkin egin zen Europako Segurtasun
eta Lankidetza Konferentziaren azken
akta, 1975 Mendebaldeko Saharari buruzko
Ebazpena, etab.
Dena dela, autodeterminazioaren zenbait
osagai definitzeko teoria zein praktika
mailako zailtasunak direla-eta, jarrera kontrajarriak
aise hedatu dira nazioartean.
Autodeterminazio printzipioaren atalik
korapilatsuena eskubide horren subjektua
izendatzean datza, hots, autodeterminazioa
abian jartzen denean zer edo nor hartu
behar den “Herritzat”.
Nazioarteko testu juridikoek ez dute
zehatz-mehatz argitzen herri kontzeptua.
Nazioarteko zuzenbidean ez dago araurik
autodeterminazio eskubidea kolonia gisa
menderatutako herrietara mugatu behar
dela dioenik; hala ere,“Salt water theory”
edo “ur gaziaren teoriaren” jarraitzaileen
arabera, metropolien itsasoz bestaldeko
koloniak soilik balia zitezkeen eskubide
horretaz.
Gaur egun, doktrina gailenak gainditu
egin du azkeneko planteamendu hori, baina
autodeterminazio eskubidea dagokion
subjektu politikoaren lurraldea zehazteko
zailtasun praktikoak nagusi dira oraindik.
Bigarren Mundu Gerraren ondorengo
deskolonizazio prozesua metropoliak ezarritako
muga administratiboen gainean egin
zen, elementu subjektiboak eta lurralde
horietako herriak batere kontuan hartu
gabe. Estatu berriek nazio aniztasunaren
arazoa zuzen-zuzenean jarauntsi zuten,
hortaz.
“Uti possedetis iuris” printzipioaren
arabera, estatuen arteko mugak zehaztu ahal
izateko autodeterminazioaz baliatu baino
lehenagoko muga administratiboak hartukodira kontuan. Europako Batasunaren Jugoslaviarako
Arbitraje Batzordeak printzipio
hori bera erabili zuen: Eslovenia, Kroazia
eta Bosnia-Herzegovinaren autodeterminazio
eskubidea onartu zuen, baina errepublika
horietan bizi ziren gutxiengo serbiar
eta kroaziarrei ez zien horrelakorik onartu.
Autodeterminatzen den “Herriaren” hedadura
(lurraldetasuna) eta zabaltasuna (herritarren
multzoa) finkatzeko arazoek bere
horretan segitzen dute, bada; herriaz gaindiko
inork finkatuko balitu, autodeterminazio
eskubidea urratuko litzateke; herriak
berak egingo balu, kontraesana sortuko litzateke,
nork bere burua definitzea autodeterminazio
eskubidearen baldintza eta
ondorio baita aldi berean.
Aurrez aurre diharduten aldeen arteko
akordioa edota bitartekari neutrala izan litezke
arazoa konpontzeko modua. Espainiaren
kasuan eta antzekoetan, elementu
objektiboagoak erabil litezke. Adibidez,
Estatuak “herri” izendapena onar liezaioke
bere baitan biltzen duen talde horri. Ez da
logikoa, batetik, barne legediak herri hori
onartzea, eta, bestetik, kanpo esparruan
kolektibitate hori herritzat ez hartzea, nazioartean
lekurik izan ez dezan.
Kasurik gehienetan lehen mailako definizio
hori ere ez da, ordea.
Autodeterminazio eskubidearen edukia
Kanpo eta barne autodeterminazioa
Autodeterminazio eskubidearen kontzeptu
abstraktuak bere baitan biltzen dituen
eskubide eta eskumenak argi uzten
dituzte aipatutako giza eskubideen itunek.
Subiranotasunaren kontzeptuak eskubide
eta eskumen berak jasotzen ditu nolabait,
Subiranotasuna Estatuen aginpidearen ezaugarri
argia baita. Kontuan hartu behar da
herriak autodeterminatzen direnean subjektu
subirano gisa egiten dutela. Estatu berria
sortzea autodeterminazio eskubidearen
ondorioetako bat izan liteke, baina, jakina,
ez bakarra.Autodeterminazio eskubidearen kontzeptuaren
eduki klasikoak hauek dira:
• autoadierazpen eskubidea,
• autodefinizio eskubidea,
• automugatze eskubidea eta
• barne eta kanpo autoxedapen eskubidea.
Autoadierazpen eskubidea autodeterminaziotik
kanpo erabil daiteke, nazioarteko
ordenamendu juridikoak kolektiboen eta
taldeen eskubide gisa jasotzen baitu. Ondorengo
eskubide hauek onartzen dira, horren
arabera: existitzeko eta kultura garatzeko
gutxiengoen eskubidea eta, ondorioz,
genozidioak zigortzeko bermea; herrien
eskubidea beren ondare eta natur baliabideak
erabiltzeko, eta ingurumena garatu eta
babesteko eskubidea. Begi bistakoa da, izan
ere, autodeterminazioaren ekonomia eta
ingurumen alorrak behar-beharrezkoak direla
herriek bizirik jarrai dezaten.
Ikusi dugunez, pertsona zein lurralde
mailako autodefinizio eskubidea gauzatzea
zaila da oraindik ere. Are zailagoa da, baina,
barne eta kanpo automugatze eskubideaz
baliatzea, autodeterminazioa murriztu
nahian dabiltzan zenbait teorilarik eskubide
horren aurka baitihardute.
Usadiozko ikuspuntuak dio herriaren
erabakiak gauzatzen duela autodeterminazioa
eta nazioartean duela eragina; alabaina,
beste ikuspuntu baten arabera, sistema
politikoa erabakitzeko eskubide demokratiko
da autodeterminazioa, herri Subiranotasunaren
adierazle da, beraz.
Autodeterminazio eskubidearen barne
ikuspuntu hori sarritan hartu izan dute Estatuek,
hori bailitzan autodeterminazioa
gauzatzeko modu bakarra. Horretarako,
autodeterminazioa sistema demokratikoarekin
nahastu egiten dute eta Estatuen baitako
herrien lurralde aldarrikapenei zilegitasuna
deuseztatzen saiatzen dira. Iritzi hori
dutenek autodeterminazioa hauteskundeekin
identifikatzen dute eta herriak bere
lurralde eta zuzenbide esparrua plebiszitoz
inoiz erabaki ez duen arren, esaten duteherri hori autodeterminatzen dela bozkatzen
duen aldi oro.
Argi dago autodeterminazio eskubideak
bi alor horiek bildu behar dituela: autogobernu
demokratikoa eta herri bakoitzaren
estatusa erabakitzeko eskubidea, nazioarteko
gainerako herri eta Estatuen artean.
Autodeterminazio eskubidearen erabilera
Orain arte esan bezala, autodeterminazio
eskubidea herriari badagokio, herri horri
eskatu behar zaio bere estatus juridikopolitikoaren
edozein aldaketari buruzko iritzia.
Autodeterminazio eskubidea erabiltzeko
modua plebiszitoa izan ohi da, hau da,
eskubidearen subjektuari egiten zaion kontsulta
demokratikoa.
Plebiszitoaren giza eta lurralde esparrua
aldez aurretik finkatu behar da, eta lan hori
burutzeko sarritan arazo latzei egin behar
zaie aurre. Zenbaitetan lurralde jakin batzuk
kanpoan edo barnean uzteak sorrarazten
ditu oztopoak, alde bakoitza bere interesen
araberako eskaria egingo baitu. Beste
zenbaitetan plebiszitoan erabili beharreko
biztanle errolda da arazoa, Maroko eta
Mendebaldeko Sahararen arteko auzian
gertatu den bezala.
Halaber, herritarrei galdetu behar zaiena
zehaztea da autodeterminazio prozesu
guztietako atalik korapilatsuena. Teoria
mailan edozein hautabide zilegi bada, kontsultak
aukera guztiak bildu beharko lituzke,
bereizketa edota Estatuari lotuta segitzea,
besteak beste. Historian ikus dezakegu,
ordea, hautabidea bi terminoren artean
egitera bultzatu dela, hala nola, bereizketa
bai ala ez, eransketa bai ala ez, etab.
Bestalde, estatu subiranotasuna ahultzen
joan den heinean, autodeterminazioa batbatean
egin beharreko prozesu gisa lausotu
da. Autodeterminazioaren inguruko
egungo kontzeptuek diote herria gutxinaka
eta etengabe ari dela Subiranotasunaz baliatzen,
zatika eta aldika ari dela autodeterminatzen,
alegia.Historia politikoaren azken aldia kontuan
hartzen badugu, ikusiko dugu izatezko
bidetik gauzatu direla autodeterminazio
prozesu gehienak, nazioarteko araudi juridiko
guztietatik kanpo. Are gehiago, gaur
egun ez da nazioarteko berme juridikorik
herrien autodeterminazio eskubidea babesten
duenik.
Hala ere, Sobietar Batasuna eta Jugoslavia
desegitea, Txekoslovakiaren zatiketa
eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Bonneko konstituzioari atxikitzea lagungarri
suertatu dira hainbat puntu argi uzteko:• Autodeterminazio eskubidea ez dago
lotuta deskolonizazio prozesuarekin
soilik.
• Estatuen osotasunaren printzipioa nabaria
bada ere, nazioartean ez da hartzen
printzipio absolututzat.
• Autodeterminazio eskubidea barnetik
arautzeak eskubideaz baliatzea errazten
du, nahiz eta azken batean bideratze
konstituzionala ez errespetatu eta
izatezko bideak hartu.
• Ez dago bitarteko edo tresna bakarra;
kasu bakoitzak berea behar du: herri
kontsulta, hauteskunde arruntak,
erakunde interesdunen erabakia, etab.Autodeterminazio prozesuetan gauza
bitxiak ere gertatzen dira. Esate baterako,
baldintzapeko autodeterminazio prozesua
da Quebeceko kasua, Kanadako Epaitegi
Gorenak baldintza ezarri baitu: herritarren
itzal handiko gehiengoak Kanadatik bereiztea
onartuko balu, Kanadarekin negoziatu
beharko luke Quebecek banantzea. Horrelako
mugak barne zuzenbidearen arautzean
dute sorburua.
Quebecen behin baino gehiagotan egindako
plebiszitoek uko egin diote Kanadatik
bereizteari. Datu horrek argi uzten du
autodeterminazioa behin erabilitakoan ez
dela agortzen, borondate demokratikoaren
adierazle den neurrian. Herriaren erabakiak
ez dira aldaezinak eta zatigarriak, eta, ondorioz,
plebiszitoak errepika daitezke, herritar
guztiek beren borondatea ez baitute
zertan adierazi aldi bakar batean.
Bukatzeko, esan beharra dago autodeterminazio
eskubidearen etorkizunari dagokionez
bi joera ikus daitezkeela. Lehendabizikoak
eskubidearen barne esparrua
indartu egiten du, hots, autogobernua,
batez ere eskubidea existitzen ez den lekuetan.
Bigarren joeraren eraginez, autodeterminazioaren
mekanismoa indarberritu
egiten da estatuz gaindiko erakundeetan
parte hartzen ari diren Nazio Estatuetan.
Estatuz gaindiko erakunde horiek, Estatuek
ez bezala, herritarren onarpenaz eraikitako
erkidego politiko jakinetan oinarritzen dira,
azken batean.