Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Gobernu motak: presidentzialismoa, parlamentarismoa
Kontzeptua: estatu motak eta gobernu motak
Zertaz ari gara sistema politiko presidentzialistak,
parlamentaristak edo, neurri
batean mistoak direnak aipatzen ditugunean?
“Gobernu motaz” ari gara, aipatutako
guztiak demokrazia liberaletan baitaude.
Estatu motak eta gobernu motak ez
dira, hala ere, kontu bera; demokrazia
konstituzionaletan, gobernu mota osatzen
duten elementuak hiru dira, hala nola
Konstituzioan jasotako botereak banatzeko
modua, botereon titularitatea, eta botereok
erabiltzeko modua; gobernu mota
hauek, ohiko botere banaketatik abiatzendira, Montesquieuk egin zuen hartatik alegia,
botere legegilea, betearazlea eta judiziala
bereiziz.
Nolako harremana duten elkarrekin
botere hauek, nolako eginkizunak, eta nola
hautatzen diren, “sistema politiko” edo “gobernu
forma” desberdinak sortuko dira:
presidentzialismoa, parlamentarismoa, eta
erdipresidentzialismoa.
“Estatu formaren” ideia, berriz, zabalagoa
da; agintearen titularitatea noren eskutan
dagoen adierazten du, eta bide batez
nola egituratzen den estatua, eta nola banatzen
den boterea; horiez gainera, herriaren,
lurraldearen eta subiranotasunaren arteko
harremana ere hartzen du baitan. Ideia
honi jarraiki, estatu absolutistak edo liberalak
izango ditugu, demokratikoak edo autokratikoak,
zentralizatuak edo boterearen
lurralde banaketa antolatu dutenak.
Sistema politikoak, gobernu motaren arabera
Estatuaren botereak hirutan banatu ohi dira:
• Botere legegilea: herritarren sufragioz
hautatutako biltzarra; bere eginkizun
nagusia arau orokorrak (legeak) prestatzea
da.
• Botere betearazlea: gobernua da, eta
legegileak onartutako legeen edukia
gauzatzeko eginkizuna du.
• Botere judiziala: herriaren ordezkariek
onartutako legea betetzen dela zaindu
behar du, eta hiritar guztiei modu
berean aplikatu behar zaie.
Sistema demokratiko liberaletan, edonola
ere, botere banaketa egiazko kontua
delarik, Konstituzioek arautzen dute hiru
botereen arteko eginkizunen banaketa; izan
ere, Konstituzioak estatuaren funtsezko
arauak dira, eta haiek zehazten dituzte botereen
arteko harremanak, elkarren gainean
izango diren kontrolak, eta botere horietara
heltzeko moduak. Sistema politiko edo
gobernu motei dagokienez, botere legegilearen
eta betearazlearen arteko harremanak
adierazten digu zein eredutan gauden;
oro har, hiru gobernu mota nagusi ditugu:
• Presidentzialismoa: botere betearazlea
da nagusia, eta ez du legegilearekiko
loturarik; hau da, ez dago legegilearen
kontrolpean.
• Parlamentarismoa: parlamentua da
elementu nagusia, berau baita herriaren
subiranotasunaren ordezkari gorena;
botere betearazlea legegilearen erabaki
batez sortuko da, parlamentuan ordezkatutako
gehiengoen arabera betiere; beraz,
betearazleak ordezkaritza ganbera
honi eman beharko dizkio kontuak, are
gehiago, parlamentuak botere betearazlean
diren pertsonak alda ditzake, haiengan
jarritako konfiantza galduz gero.
• Erdipresidentzialismoa: funtsean sistema
presidentzialista da, baina betearazlearen
nagusitasuna apaldu egiten da neurri
batean, parlamentarismoari dagozkion
hainbat elementu erantsiz; hala, botere
legegileak nolabaiteko kontrola izan
dezake betearazlearen gainean; eta betearazle
honek bi konfiantzari erantzun beharko
die: estatuburuak eskainiari batetik,
eta parlamentuak eskainiari bestetik.
Dena dela, ereduen arteko aldeak ondoen
ikusteko modua adibide paradigmatikoetara
jotzea da; izan ere, paradigma hauek
eragin sakona izan dute beste herrialdeetan,
sistema bat aukeratzeko unean. Eta gainera
egiazko lekuko hauexetan antzemango
ditugu azaltzen ari garen ezaugarriak.
Sistema presidentzialista: Ameriketako Estatu Batuak
Sistema honen oinarrian “botere bereizketaren
printzipioa” dago, zorrotz-zorrotz
aplikatuta egon ere; botere hauek, hiruki
baten hiru aldeen antzera ikus ditzakegu:• Presidentea, botere betearazlearen
buru.
• Kongresua, Ordezkarien Ganberaz
zein Senatuaz, botere legegilea osatzen
duena.
• Auzitegi Gorena, Justizia administraziorako
agintaritza nagusia bera.Esan dugun bezala, betearazlearen eta
legegilearen arteko harremana erabakigarria
da, sistema politiko bat presidentzialista,
erdipresidentzialista edo parlamentarioa
den esateko.
Estatu Batuetako kasuan, botere hauek
erabat independente dira elkarrekiko; hau
da, presidenteak ez du Kongresuarekiko
loturarik, ezta alderantziz ere. Independentzia
honen iturri nagusia herriaren legezkotasuna
zuzena da, biak aukeratzen baititu
herriak, kasu bakoitzari dagozkion hauteskundeetan,
ezen presidentziarako izaten
dira batzuk, eta Kongresuko ganberetarako
beste batzuk.
“Bateraezintasun” printzipio zorrotza ere
bada, eta honen indarrez, parlamentario bat
ezin da botere betearazleko kide izan, ezta
alderantziz ere.Adierazi dugun bezala, botereen arteko
independentzia erabatekoa baldin bada,
nola ordea lortu botereen arteko kooperazioa,
gobernu sistemaren funtzionamendu
egokirako? Erantzuna garbia da: botereen
arteko independentzia ez da esan dugun
bezain erabatekoa, are gehiago, hainbat
kasutan badira harremanak botereen artean,
eta egiaz esan dezakegu “botere koordinazioan”
oinarritutako sistema bat dela
(Stammen), ez botere bereizketan oinarritua;
halaz, puntu batzuetan “gurutzatu” egiten
dira botereak, puntu hauek aurrez zehaztuta
daude, eta puntu hauetan, botereen
jarduerak balio konstituzionala lortuko
badu, ezinbestekoa da botereen arteko
koordinazioa.
Aurreko guztia azaltzearren, hona hemen
Estatu Batuetako sistema presidentzialistaren
bi organo nagusien eskumenak,
labur bada ere:• Presidentea
Lau urtean behin hautatzen dute, zeharkako
sistema batez; sistema honetan, hiritarrek
konpromisario talde bat hautatzen
dute, eta hauek izango dira, azken batean,
presidentea hautatuko dutenak. Konpromisario
edo “hautesle presidentzial nagusiek”
ezin dute bere botoa aldatu, eta hala, hautaketa
bi aldetan egite hori sinbolo hutsa da.
F.D. Roosevelt-en lau agintaldien ondoren,
emendakin bat sartu zuten Konstituzioan,
eta honen arabera, presidenteak segidako
bi agintalditan izan dezake kargua, ez
gehiagotan.
Ameriketako Estatu Batuetako Errepublikaren
estatuburua presidentea da, eta
beronen eskutan dira estatuburu ororen
forma eta errepresentazio botereak; gainera,
gobernu federalaren buruzagi gorena da,
eta erabateko ahalmena du botere betearazlea
erabiltzeko.Botere legegilearen eta betearazlearen
independentzia hori dela eta, Kongresuak
ezin du presidentea kargutik kendu, zentsura
mozio batez; nolanahi ere badago kargugabetzeko
prozedura bat, “impeachment”
deitua hain zuzen, delitu edo traizio kasuren
bat izan denean aplikatzeko.
Alabaina, botere bereizketa hori izan
arren, Estatu Batuetako presidentearentzat
oso garrantzitsua da Kongresua bere alde
izatea. Sartorik dioenez, “zenbat eta bereziago
egon botere egitura, hainbat eta beharrezkoagoa
da gobernu ‘batu’ bat, hots, gehiengo
bera izatea Betearazlean eta Kongresuan”.
1954 arte, printzipio orokorra izan zen
botere bi horietan gehiengo bera izatea,
baina harrezkero, kontrako joera nagusitu
da, alderdi bateko presidenteak eta aurkako
alderdiko kongresuak hautatzea alegia.
Alde horrek ohiko jarduera politikoan
duen eraginaren inguruan, iritzi guztiak ez
datoz inondik ere bat; batzuen ustez, azken
urteotan ikusi ahal izan da legegintza ez
dela batere gerarazi, Etxe Zurian eta Kongresuan
joera desberdinak izan arren; beste
batzuek diotenez, berriz, kontuan hartu
behar da negoziazio prozesua desberdina
dela egoitza bi horietako joerak bat ez datozenean,
eta lege bolumenaz gainera, aztertu
egin behar dela argitara atera gabe
geratu den proiektu multzoa ere.Presidenteak, bere eginkizunetan, “Kabinete”
bat izaten du laguntzeko; kabineteko
kideak “idazkariak” dira. Dena dela, ezin zaie
gobernu parlamentarioetako ministroen maila
atxiki, zeren eta ez dute erantzukizun politikorik
parlamentuaren aurrean, baizik eta
bakar-bakarrik presidentearen aurrean; honek
izendatzen eta kargugabetzen ditu, askatasun
osoz. Presidenteordearen irudiak
aipamen berezia behar du: presidentearekin
batera hautatzen dute, epe bererako, eta
politikoki bigarren mailako kargua du. Hala
eta guztiz ere, presidenteari zerbait gertatuz
gero, honen tokia hartuko du lehen unetik
beretik. Kargu honen eginkizun nagusietako
bat Senatuko saioak zuzentzea da; lehen aipatu
dugun “bateraezintasun” printzipioa
hausten ari dela dirudi, baina egiaz, “botere
gurutzatze” bat besterik ez da, lehen aipatu
dugun horietakoa hain zuzen.• Kongresua
Estatu Batuetako parlamentuari ematen
zaion izena. Ganbera biko parlamentua da,
elementu hauez osatua:
– Senatua edo Goi Ganbera: honetan
ordezkatuta daude federazioko estatuak,
berdintasunez, neurri edo biztanleria aldeak
kontuan hartzeke; bakoitzak bi senadore ditu.
Estatu federatuek beren Biltzarretan hautatzen
zituzten, lehen, senadore hauek; gaur
egun ordea, kasuan kasuko estatuko hiritarrek
hautatzen dituzte, sei urterako; herenka
berritzen da ganbera, bi urtean behin; prozedura
honen xedea zera da, Senatuaren lanetan
etenik ez eragitea.
– Ordezkarien Ganbera, edo Behe
Ganbera: laurehun eta berrogeita hamar ordezkari
edo diputatu dira, hiritarrek zuzenean
hautatuak, neurri berdin samarreko
hauteskunde barrutietan. Bi urteko agintaldia
dute, eta denbora gutxi izanik, Ganbera
honen pisu politikoa Senatuarena baino
txikiagoa da.
Kongresua nagusiki legegintzan aritzen
da, eta eginkizun honetan, eskubide berberak
dituzte Ganbera biek.
Dena den, azpimarratu behar da Estatu
Batuetako Konstituzioak “legegintzarakoekimena” kongresu kideen eskutan jartzen
duela, ez beste inorenetan; hau da, lege
proposamenak Ganberetan egiten dituzte.
Eta botere betearazleak ez du horrelako
ekimen ahalmenik.
Orduan, nola bideratzen ditu Administrazioak
bere ekimen politikoak, lege izaera
eman nahi dienean? Estatu Batuetako
Konstituzioak ezartzen duenez, Ganbera da
legeen iturria, eta halatan, gobernuak zeharka
aurkeztu behar ditu bere proiektuak,
parlamentario baten bidez hain justu.
Azaletik ikusiz, badirudi botere bereizketa
zorrotz baten aurrean gaudela; oso bestela,
botereen arteko ukipen gune bat ikusten ari
gara, eta Kongresua zeharo independente
ageri bada ere Administrazioaren eraginaren
aurrean, bien arteko harremanak etengabea
izan behar du, ezinbestez, ideologia
berekoen artean nagusiki.
Ganberetako batzordeak eta azpibatzordeak
ere elementu aipagarria dira; haiexek
egiten dute parlamentuaren lan handiena,
osoko bilkuretan onartuko diren legeak prestatuz;
dena dela, hauen ahalmen nagusia
“ikerkuntza batzordeak” eratzea da, zeren eta
edozein pertsonari deitu eta itaunketa egin
baitiezaiokete, baita funtzionarioei eta gobernuko
kideei ere; ahalmen handiak dituzte,
auzitegien ahalmenen pare samarrekoak hain
zuzen. Ikertzeko gaitasun honen indarrez,
oso garrantzi politiko handikoak dira.
Beste hainbat ukipen gune ere bada
botere legegilearen eta betearazlearen artean:
Senatuak nazioarteko hitzarmenak onartzeko
duen eskumena (presidentearen boterea
murrizten du nolabait, oso esparru
aipagarrian gainera, Estatu Batuetan garrantzi
itzela baitu kanpo politikak), edota Senatuaren
esku hartzeko eskubidea enbaxadoreak,
goi funtzionarioak eta Auzitegi
Goreneko kideak izendatzeko, arlo honetan
ere presidentearen boterea murriztuz.
Osterantzean, presidenteak parte izan
dezake legegintza prozesuan, beto eskubideaz
gainera Kongresuan onartutako legeen
kontra; nolanahi ere, betoa gainditzeko
modu bat bada, Ganberek atzera onartzea
kasuan kasuko araua edo legea, bi hereneko
gehiengoaz.Sistema presidentzialista nagusiari buruzko
azalpen honen amaieran, Estatu Batuetako
bi alderdi politikoez hitz egin behar
da ezinbestez:
Beste herrialde batzuetan bezala, Erresuma
Batuan esaterako, alderdi biko sistema
dago, alderdi errepublikarra baita bata
(kontserbadorea) eta alderdi demokrata
bestea (liberalagoa). Alderdi hauetan ideologiak
ez du halako pisu handirik, eta dagoeneko
zenbaitek hartu izan ditu “hauteskunde
makinatzat”, zeren eta hautatzen diren
karguetan alderdiko kideak sartzea baitute
eginkizun nagusitzat.
Alderdi hauek ez dute europarren antolaketa
batasun hori, eta ez dute europarretan
arau den barne diziplina zorrotzik;
halaz, teorian presidentea izan arren alderdiaren
buru, errealitateak oso bestelako
kasuak eskaintzen dizkigu; izan ere, presidenteak
ez du bere alderdikideen erabateko
kontrola lortzen ganberetan, eta zenbaitetan,
alderdi berekoak izan arren, presidentearen
proposamen edo interesen kontrako
botoak izaten dira.
Alderdietako hautagaiak izendatzeko
modua ere berezi samarra da: “primarioak”
izaten dira, eta hauetan hautesleek ere parte
hartzen dute. Hauteskundeak arautzea estatu
federatuen kontua denez, batetik bestera
aldeak izan daitezke: esate baterako,
batean “primario” irekiak izan daitezke
(hots, hautesle multzo osoak parte har dezake),
eta beste batean “primario” murriztuak,
bakar-bakarrik alderdi bakoitzeko kideentzat
antolatuak alegia.
Azaldu dugun sistema honek, Estatu
Batuetan beste inon ez du emaitza egokirik
lortu; izan ere, Iberoamerikan eta Hirugarren
Munduko herrialde batzuetan erabili
nahi izan dute, baina emaitzak ez dira espero
zituztenak izan, hau da, ez dute Estatu
Batuetako ereduaren egonkortasuna lortu.
Zientzia politikoko adituen artean, eztabaida
handia dago kontu honen inguruan,
ezen batzuek esaten dute oso sistema baliozko
eta eraginkorra dela, Estatu Batuetan
lortu duen funtzionamendu luzea lekuko;
eta beste batzuek, berriz, esaten dute
Estatu Batuetako sistema presidentzialistak
hiru ezaugarri nagusi izan dituela oinarri
ongi funtzionatzeko, hala nola ideologiazko
printzipiorik eza, alderdi ahul eta diziplinarik
gabeak izatea, eta gai lokaletan bildutako
politika. Hauen guztien bidez, oso
egitura ahuleko estatua eratu da, zeharo
kontrako itxura izan arren.
Esanak esan, gizarte egituraz desberdinak
diren beste herrialde batzuetan sistema
hau erabiltzen saiatu direnean, emaitza
txarrak izan dira; batzuetan, presidenteak
botere gehiegi biltzen zuelako, diktadura
sortzeko bidea erraztuz; beste batzuetan,
aldiz, bertako alderdiek ez dutelako lortu
Estatu Batuetan direnek eskuratutako gizarte
egituraketa edo estimurik.
Parlamentu sistema: Erresuma Batuko sistema eta beste mota batzuk
Gobernu sistema bat parlamentarioa
dela esateko, hurrengo lau baldintza hauek
bete behar dira:
• Gobernua Parlamentuari lotuta dago,
honetako gehiengoaren arabera hain
zuzen.
• Ondorioz, Parlamentuko bozketa batean
gobernuari konfiantza kenduz
gero, gobernua desegiten da.
• Parlamentuaren ahalmen honen ordainez,
gobernuak eskubidea du Parlamentua
desegiteko, eta hauteskundeetarako
deia egiteko.
• Gobernu alderdi diziplinatua behar da
(eskuarki gobernuburuaren kontrolpean,
berau baita, aldi berean, alderdiburu),
betearazlearen lanaren oinarria
izateko Parlamentuan.
Presidentzialismoan ez bezala, sistema
honetan botereen arteko bereizketa ez da
zorrotza; are gehiago, botereen arteko elkarlana
da sistemaren oinarria.
Sistemaren jatorria sistema politiko britainiarraren
garapenean dago; honetan,
Parlamentua gero eta ahalmen handiagoa
eskuratuz joan zen, erregearen boterea
kontrolatzeko, eta halaz, nabarmen geratu
zen lotura bat behar zela, erregeak izendatutako
gobernuaren eta hautesleen ordezkaria
zen Ganberaren artean; ondorioz,
ministroek Ganberaren konfiantza ere lortu
nahi izan zuten, eta halatan prozesu bat
abiatu zen, ministroen eta Parlamentuaren
arteko lotura gero eta estuagoa izateko,
eta ministroak erregearen esparrutik gero
eta aldenduago egoteko; azkenean, Parlamentuaren
konfiantza besterik ez zuten
behar.Sistema honetan, boterea “zatikatuta”
dago, batean Parlamentua baita eta bestean
Gobernua. Honen baitan, gobernuburua
edo lehen ministroa nabarmentzen da, eta
herrialde bakoitzean duen mailaren arabera,
hiru multzo bereiz daitezke:• Lehen ministroa besteen gainetik
dago. Hauxe da “premier” britainiarraren
kasua; bere alderdiaren burua
da, gobernukideak izendatzen eta kargugabetzen
ditu askatasun osoz, eta
oso zaila da Parlamentuak emandako
aurkako botoaz “premier” hau kargutik
kentzea.
• Desberdinen arteko burua da. Alemaniako
kantzelariaren kasua da; beharbada
ez da gobernuko alderdiaren
burua, baina ministroak izendatzeko
eta kentzeko ahalmena du, eta gobernuko
kide batzuen kontrako zentsurak
ez dakar, ezinbestez, Parlamentuak
kantzelaria kentzea.
• Berdinen arteko burua da. Lehen
ministro hau gobernuarekin batera
kentzen dute, oso kontrol txikia du aldeko
duen alderdi edo koalizioaren
gainean; horrenbestez, derrigor ezartzen
dizkioten ministroak ere sartu
behar ditu kabinetean.
Esan bezala, sistema parlamentarioen
artean Erresuma Batukoa nabarmentzen
da; alderdi biko sistema bat du oinarri
(Kontserbadoreak eta Liberalak lehen,
orain berriz Kontserbadoreak eta Laboristak),
hauteskunde barruti txikiz eratuta
dago, eta gehiengoaren hauteskunde sistema
erabiltzen da, hots, bakar-bakarrik
irabazleak lortzen du parlamentario izatea;
alderdi diziplina oso zorrotza da, izan ere
norberaren taldearen kontrako botoa ematea,
aurkariaren aldeko botoa ematea da.
Hauteskunde borroka bi alderdiren arteangauzatzen da (alderdi nazionalista eskoziarrak
eta galesak ere izan dira, presentzia
txiki-txikiaz inondik ere, alderdi liberalaren
hondarrekin batera, eta azken urteotan
ez dute eragin handirik lortu politikan);
eta hauteskundeen emaitzaren arabera
izendatzen dute Lehen ministroa, ez
baitu Parlamentuak izendatzen. Lehen
ministroaz osatutako sistema parlamentario
hauxe izan da historian zehar sendoen
iraun duena.
Alemaniako kasuan, berriz, parlamentarismoa
‘ahula’ da; izan ere, Alemaniako
Errepublika Federalean gehiengoaren hauteskunde
sistema ez da erabiltzen, eta ondorioz,
alderdi bikotasun hori ez da gauzatu;
sarritan izan dira koalizio gobernuak, bi
alderdiren artean (kristaudemokratak edo
sozialdemokratak liberalekin; garai batean,
“koalizio handi” bat izan zen, lehenbiziko
biek eta Adenauer Kantzelariak osaturik,
II. Mundu Gerraren ostean Errepublika
Federalaren oinarriak finkatzearren); kantzelaria
ez da, ezinbestez, alderdiburua, eta
gainera, Parlamentuak izendatzen du. Alabaina,
Alemaniako politikan Kantzelaria irudi
nagusia da, eta beraz, “lehen ministroa”
duten sistemen baitan sar dezakegu, betebetean.
Dena den, Alemaniako kasuak berezitasun
batzuk ditu, eta beste herrialde batzuek
kopiatu egin dituzte. Hona hemen
zein diren:
• Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak
debekatu egin zituen sistemaren aurkako
alderdiak; halaz, 1953an mugimendu
neonazia galarazi zuen, eta
1956an, berriz, Alderdi Komunista; honen
eraginez, urte askoan hiru alderdi
nagusi izan dira, laurogeiko hamarraldian
“berdeak” agertu ziren arte. Debeku
honek mugatu egin zuen hauteskunde
ordezkaritzaren aniztasuna, eta halaz,
sistemaren egonkortasunari lagundu
zion, hiru alderdiren arteko funtzionamendua
bermatuz.
• %5eko muga igaro beharra; honen
arabera, alderdi batek ez badu ehuneko hori eskuratzen, ez du inolako ordezkaritzarik
lortzen parlamentuan.
Honela moldatu egiten da hauteskunde
sistemaren proportzionaltasuna,
egonkortasun politikoaren bidean betiere.
• Zentsura mozio konstruktiboa. Alemaniako
Konstituzioak (Bonngo Oinarrizko
Legeak) jasotako berrikuntza
garrantzitsu bat da; izan ere, Kantzelari
federalaren karguari sendotasun handia
ematen dio, zeren eta Parlamentuak
zentsura boto batez kantzelaria kendu
nahi izanez gero, ordezkoaren izena ere
onartu behar du. Begi bistakoa da errazagoa
dela zerbaiten aurkako gehiengoa
lortzea, karguan den Kantzelaria
kentzeko alegia, gehiengo berria lortzea
baino, bai beste kantzelari bat izendatzeko
baita gobernu programa bat proposatzeko
ere. Eta alemaniar konstituziogileen
ideia honek lortu du, ederki
asko lortu ere, egonkortasuna ematea
alemaniar politikari. Mozioa behinbakarrik gauzatu ahal izan da, 1982an
hain zuzen, SPDrekin koalizioan zen
alderdi liberalak bat egin zuenean CDUrekin,
Schmidt kantzelaria kenduz eta
Khol jarriz.
Parlamentarismo asanblearioa.
Parlamentarismoaren azken bidea “parlamentarismo
asanblearioa” da; honetan,
Parlamentuaren subiranotasuna beste inon
baino sendoagoa da, hau da, sistema parlamentariorik
garbiena da. Arazo latz bat
badu, ordea, zeren eta ezegonkortasuna
kronikoa baita; izan ere, Parlamentuak
kontrolatzen du guztia, eta ez dago Lehen
Ministroaren posizioa sendotzeko inolako
mekanismorik; horrenbestez, boterea oso
sakabanatuta ageri da, botere betearazleak
arazo handiak ditu politika zehatz bat aurrera
ateratzeko, koalizioak oso aldakorrak
eta ezegonkorrak dira, eta alderdi diziplina
ere eskasa izan ohi da.
Ezegonkortasun honen eraginez, zaila
da gaur egun horrelako sistemarik aurkitzea;
historiara jo behar ezinbestez, azaldu
dugunaren ale bat aurkitzearren Frantziako
Hirugarren Errepublikan.
Gaur egun, Italia izan daiteke sistema
honen antzekoena; alabaina, “partitokraziaren”
(alderdien boterearen) bidez, funtzionamenduaren
alderdirik okerrekoenak bideratu
dituzte nolabait. II. Mundu Gerra
amaitu zenetik, gobernuen ezegonkortasuna
betiko kontua da Italian. Hala eta guztiz ere,
1948az geroztik eta duela oso urte gutxi
arte, demokrazia kristaua elementu finkoa
izan da gobernuetan; beraz, ‘itxurazko’ ezegonkortasunak
ez du politika desberdinen
arteko jauzirik ekarri.
Erdipresidentzialismoa: Frantziako V. Errepublika
1958ko Konstituzio frantziarrak sistema
politiko bat diseinatu zuen, eta honi erdipresidentzialismo
deitu izan zaio; bide batez,
botere banaketaren mota hau imitatu
duten erregimen politikoei ere izen bera
eman zaie.
Sistema hau, Frantziaren historiaren oso
une berezian eratu zuten (Aljeriako gerra,
ia-ia parlamentarismo hutsa zen erregimenak
eragindako ezegonkortasun politikoa,
militarrek politikan parte hartzea, etab.); De
Gaulle jeneralaren neurrira egin zuten, harexen
esku utzi baitzuten herrialdearen
egoera bideratzeko lana. Zenbaiten iritziz,
sistema honek sistema presidentzialistaren
eta parlamentarismoaren alderik egokienak
hartu nahi ditu, bakoitzaren alderik kaltegarrienak,
berriz, baztertuz.
Errepublikako Presidentea eta Gobernuko
Presidentea daude sistema honetan;
lehenak egiazko eginkizun betearazleak
ditu, hau da, parlamentarismoko estatuburuaren iruditik nahiko urrun dago; bigarrenak,
berriz, Parlamentuaren zentsura
politikoa izan dezake.
Errepublikako Presidentea sufragio unibertsalaz
hautatzen dute, bi itzulitan, eta
zazpi urteko eperako; epe luzea inondik
ere, ongi adierazten duena Presidentziak nolako
garrantzia duen frantziar politikan. Bi
itzuliko sisteman, lehenbizikoan inork ez
badu gehiengo absoluturik lortzen bigarren
buelta egin behar da, lehenean boto kopuru
handiena jasotako bi hautagaien artean.
Hautatze prozesu honetan, sistema presidentzialisten
ezaugarrietako bat ikusten
dugu, hau da, estatuburua egiazko botere
politiko baten jabe da, herriaren sufragioak
eman baitio legezkotasuna zuzen-zuzenean,
ez beste organoren batek, parlamentuak
esaterako.
Presidenteak hautatzen du Lehen Ministroa,
baina honek Errepublikaren Biltzarraren
(Behe Ganberaren) konfiantza behar du;
beraz, Ganberan nagusi den gehiengoarekin
bat egin behar du Presidenteak hautaketa.
Hauxe dugu, hain zuzen ere, Presidentearen
boterearen muga bat, parlamentarismorako
hurbiltze bat alegia.
Presidenteak ez dio Parlamentuari kontu
politikorik azaldu behar; erreferenduma
erabil dezake, zenbait gauza onartzeko, eta
hala, lotura zuzen moduko bat ezartzen da
estatuburuaren eta hiritarren artean; ostean,
Asanblada Nazionala desegin dezake, eta
kanpo eta defentsa politika zuzendu.
Esandakoaz gainera, Konstituzioan “lege
erreserba” sartu zuten; honek mugatu egiten
du botere legegileak har dezakeen esparrua,
hots, ganberek beren legegintzan
uki ditzaketen gaiak. Beste gai guztiak betearazlearen
eskumenekoak dira, eta honen
posizioa zeharo indartsua da, Legegilearena
askoz ahulagoa den bitartean.Antolaketa modu honetan, historian
zehar Errepublikako Presidentea izan da
elementu nagusia (kargu honetan aritu dira
frantziar buruzagi politiko gorenak); estatuburuaren
karguak, berriz, bat egin izan
du Behe Ganberan ordezkatutako gehiengoarekin.
Eta urteetan zehar ikusi den bezala,
Presidentea da botere betearazlearen
egiazko jabea, frantziar gobernuaren bultzatzaile
nagusia, eta Errepublikaren instituzio
gorena.
Kontuak kontu, 1986an gertaera berezi
bat izan zen; François Mitterrand sozialista
zen Presidentea, eta hauteskundeak eginik
eskuindarrak nagusitu ziren, Chirac buru
zutela; esperimentu berri baten hasiera zen,
“kohabitazio” deitu den horrena hain justu.
Une horretatik aurrera, eta hasieran aipatu
dugun kargu bikoiztasun hori agerian
utziz, Presidenteak eta gobernuak elkarri
moldatu egin behar izan zuten: lehenak baztertu
egin zuen gobernuaren politikan buruzagi
nagusia izateko aukera, eta bigarrenak,
berriz, politika hori bideratu behar izan zuen,
parlamentuan zen gehiengoaren arabera.
Egoera zaila zen, baina hala eta guztiz
ere, frantziar administrazioa ez zen etenda
geratu; Errepublikako Presidentearen agintaldia
amaitu zenean, atzera hautatu zuten,
eta, orduan, Ganbera desegiteko eskubideaz
baliatu, hauteskundeak deitu zituen, eta
bere aldeko gehiengoa lortu zuen; 1993 arte
mantendu zen egoera hori, eta urte horretan,
eskuindarrek berriro irabazi zituztelarik
hauteskundeak, beste “kohabitazio” aldi
bat hasi zen.
Edonola ere, badirudi frantsesen gustuko
esperientzia dela, zeren eta oraintxe
bertan eskuineko indarren laguntzaz hautatutako
Errepublikako Presidentea baitute,
Chirac hain zuzen, Jospinen gobernua
aurkaria duen bitartean, sozialista baita;
berriro ere, nabarmen geratu da botere
betearazlearen bikoiztasuna.