Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Estatu-nazioaren krisia
Estatu-nazioa prozesu bikoitz baten
emaitza da: funtzioen kontzentrazioa, batetik,
eta estatu modernoaren boterearen
despertsonalizazioa, bestetik. Prozesu bikoitz
hori Behe Erdi Aroaren amaieran gertatu
zen. Botere feudalak, komunalak eta Elizak
zeinek bere aldetik kontrolatzen zituzten
eskumenak kontzentratu egin ziren
XVIII. mendeko estatu absolutista ilustratu
batzuetan. Aro Modernoan zehar Estatunazioaren
etorrera prestatu zuten prozesuak
hauek dira, besteak beste: herri hizkuntza
nagusien berpizkundeak batasun politikoari
eragindako bilakaera eta, ondorioz, hizkuntzok
latinari gaina hartzea; merkantilismoa
eta diruaren bateratzea; eta Erreforma Protestantea,
zeinen arabera printze baten mendekoekerkidego uniformea osatu behar
baitute (Vilar).
Estatu absolutista Estatu-nazio bihurtzean
burutzen da gizarte tradizionaletik gizarte
moderno nazionalerainoko bilakaera:
«behetiko» arrazionalizazioaren bidez, egitura
tradizionalak arrazionaltasun instrumentalaren
mende geratzen dira (lanaren eta
merkataritzaren antolamendua, garraio sarea,
informazioa eta komunikazioak, zuzenbide
pribatuko erakundeak, Estatu burokrazia);
«goitiko» arrazionalizazioaren
bidez, munduaren ikuspegi tradizionalek,
kutsu erlijioso edo metafisikokoak, legitimazio
printzipio izateari uzten diote eta
barne sineste bihurtzen dira (Habermas).
Estatu-nazioak hiritar bihurtzen du mendekoa,eta erdigune berri batean (erdigune
politiko, ekonomiko, kulturalean) biltzen
ditu lehen sakabanatuta zeuden indarrak.
Erdigune hori eratzeko, hain zuzen, hiru
betekizun mota erabili behar dira: ekonomikoak
–industri iraultzak merkatua sortzea–,
politikoak –integrazioa eta parte
hartzea– eta kulturalak –sozializazioa eta
legitimazio mekanismoak–.
Frantziako Iraultza adibide garbia da gizarte
tradizionalarekiko etena ikusteko. Iraultza
aldi osoa hartuz gero –fase napoleondarra
(1789-1815) barne–, argi eta garbi bereizten
dira bertan Estatu-Nazio berriak erdigunea
sortzeko erabili zituen betekizun
ekonomiko, kultural eta politikoak. Besteak
beste, pribilegio fiskalak, probintziarteko
aduanak, gremioen araudiak desagertzeko
oinarriak jarri ziren. Eliza nazionala bihurtu
zen; hezkuntzaren helburua abertzaleak egitea
zen, aberriko hizkuntza irakatsiaz. Hizkuntza
bakarra aberriaz harro egoteko arrazoi
bihurtzen da, eta nazionalizatzeko bide
(Shafer). Lehen fasean, guardia nazionalakeratzen dira, eta bertan sartzen dira hiritar
guztiak. Fase horren ondotik (Perlmutter)
lanbideen iraultza etorriko da bizkor, eta
militar profesionalek, Napoleon eredutzat
hartuta, masen gudarostea antolatzen dute.
Estatuaren lurraldeko mugek esanahi berria
hartu zuten Estatu-nazioarekin, eta indarraren
bidez defendatu zituzten.
Estatu liberalaren zentralizatze politikoa
Ongizatearen Estatuaren zentralizatze ekonomiko
eta sozial bihurtzen da XX. mendean,
interbentzionista erakoa, eta eredu
hori noranahi hedatzen da Mendebaldean
1950, 60 eta 70eko hamarraldietan. Ereduak
aurrera egin zuenez, gobernu zentralek lurralde
maila beheragoetan bermatu beharra
izan zuten beren politikak ezartzeko
(Meny); baina urte horietan dirijismoaren
eta estatu zentralizazioaren bidez lortu nahi
izan ziren helburu horiek.
Hala ere, 70eko hamarraldiaren hasieran,
oparotasun zikloa bere azkenetara iritsi
zen; ekonomia krisia (diruarena, energiarena)
ereduaren krisi politiko bihurtu
zen. Ongizatearen Estatuak kritika zaparrada
handia jaso zuen hala eskuin neoliberaletik
nola ezker neomarxistatik. Estatunazioek
zuten gehiegizko zama arindu beharra
izan zuten, eskumenak beheragoko
mailetara igaroaraziz; horrek, beren izaera
aldatu ez ezik, beste zentzu bat eman zien
bai tokiko boterearen egiturei eta bai boterearen
lurralde banaketak sorrarazitako
estatuz azpiko banakoei (eskualdeak, autonomia
erkidegoak, estatu federatuak).
Mendebaldeko Europan batez ere, Europaren
eraikuntza zela-eta, Estatu-nazio zentralizatuaren
aurreko ereduak aldaketa sakonak
izan zituen. Estatu-nazio zaharraren ezaugarriak
honako hauek ziren: burujabetza nazional
argia, parlamentuak eta Botere Eragileak
eragina; muga iragazgaiztzak eta urra
ezinak; legezko indarraren aparatuaren monopolioa
(armada, polizia, kartzelak...); legezkotasun
sorgune bakarra izatea, zeinen
arabera Estatuko hiritarrek bakarrik eman zezaketen
botoa; ordezkaritza politikoaren adierazpide
osoa Estatu instituzioen bitartez; eta
Estatu-nazioko gobernuaren erantzukizun
halaber osoa politika mota guztietan: ekonomikoetan,
sozialetan...
Ekonomiaren bilakaerak (mundu osoan)
eta bilakaera politiko eta militarrak (Atlantikoan eta Mendebaleko Europan) eredu
hori ezin bidera daitekeela frogatu dute.
1950eko hamarralditik aurrera, enpresa
transnazionalen eraginak mintz iragazkor
bihurtu ditu estatuen mugak, jario ekonomikoek
gainditzen baitituzte. Eragin hori
ekonomikoa bakarrik ez, kulturala eta ideologikoa
ere bada. Bestalde, Aliantza Atlantikoak
armadak desnazionalizatu eta desegin
du Estatu Nazional zaharraren oinarri
hirukoitza: lurraldea, biztanleria eta burujabetza.
Nazioez gaineko makro-botereen
gorakadak, batez ere Europako Batasuneko
instituzioetan, estatuz azpiko mikro-botereen
berrantolaketa sakona dakar: eskualdeetako
botereena, alegia.
EB lurraldeen mosaiko gisa ageri da, ez
lurraldeek osatutako piramide hierarkiko
gisa, eta Europa premodernoa gogorarazten
du (Keating). Sistema hibridoa eratu
da: ez da Eskualdeen Europa, ez eta gobernu
arteko Europa ere, baizik eta konfederazio
bat, era askotako gobernuek agintzen
duten Federazio bihurtzera jotzen duena
(Loughlin).
Baina aldaketa guztiek ez dituzte estatuak
ahultzen. Batasunaren eraikuntzak
Estatu-nazioa aldatu badu ere, ez du desegin.
Honako arrazoi hauengatik:• Europako Ekonomia Erkidegoaren
(EEE) arkitekturak garrantzi handia
eman zien estatuei Ministro Kontseiluan,
eta hau da Batasuneko erakunde nagusia,
Batzordearen edo Parlamentuaren
gainetik.
• EEEaren erabaki garrantzitsuak, hala nola
Agiri Bakuna edo Maastrichteko Ituna,
Estatu-nazioen betebeharren ondorio
dira; izan ere, hauek haietatik atera ditzaketen
onuren arabera jokatzen dute.
• Mugak iragazkor bihurtu badira ere,
aduanetan gerarazi daiteke jendea, susmagarri
bada. Gainera, Estatu-Nazio jakin
baten kontra indarkeriazko erantzuna
dagoen lekuetan (Euskal Herrian edo
Ipar Irlandan, esate baterako), Estatunazio
horren politika mugetan nagusitzen
da Batasunekoaren gainetik, eta
ondorioz mugok itxi egiten dira.
• Estatu-nazio ia guztietan gobernu zentralek
dute azken hitza eskualdeen arteko
harremanari buruz, bai eta eskualdeon
eta Bruselaren artekoez ere.
Gainera, Europa erdialdeko Estatu-
Nazioetan eliteek bakarrik dirudite europazale;
langileak eta behe eta erdi mailako
gizarte klaseak, aldiz, Estatu-nazio tradizionalaren
aldekoak dira.Autonomia molde desberinen teoria eta
praktika estatu-nazioaren antolaketa politikoarekin
daude loturik. Estatu-nazioan
errotiko aldaketak gertatzen badira, autonomiaren
izaeran eta forman ere aldaketak gertatuko
dira. Bi mailatan nabarmentzen dira
aldaketak. Batetik, Bigarren mundu gerraz
gero hiru aldaketa paradigmatiko gertatu dira
ekonomia/estatua/gizartea arteko harremanetan.
Bestetik, baina aurreko gertaerarekin oso
loturik, kontuan hartu behar dugu Komunitatea/Europako
Batasunaren aldakortasuna.
Estatu-nazioak ez dira desagertzen ari,
aldaketak jasaten ari dira beren tradiziozko
zereginean, izaeran eta zereginetan. Bertan
behera utzi dituzte ordu arte, Bigarren mundu
gerra ondoko urteetan batez ere, beren
gain harturiko zenbait zeregin. Eskumen
horietako batzuk Europako Batasunaren esku
gelditu dira, eta beste batzuk, berriz, gobernuen
mailara jaitsi dira.
Sistema politiko eta politika publikoen
sistema berri bat eratu dela esan genezake,
multi level gobernance dei litekeen zerbait
(maila desberdinetako gobernua). «Gobernazioa»
eta «gobernua» ez dira gauza bera, zentzu
estuan gobernu erakundeen, zentzu estuan,
osagai diren eragile eta sare multzo zabalagoa
hartzen baitu bere baitan gobernazioaren
gobernu zuzendaritzaren sistemak.
Multi-level (maila aniztasuna) eta «lerro aniztasuna»,
berriz, Europar sistema berriak gobernazio
maila bat baino gehiago hartzen dituela
esan nahi du, eta esan nahi du, orobat,
gobernazio maila bat baino gehiago ez ezik,
nazioaz beheko maila eta eragile sare gero eta
gehiago hartzen dituela.
John Loughlin, «Autonomia Europa Mendebaldean»,
in F. Letamendia, «Nazionalitateak eta eskualdeak
Europako Batasunean». 1999.