Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gizarte jakintza»Gizarte gaiak

Ordezkaritza bidezko demokrazia motak: alderdi politikoetatik demokrazia korporatibora

Estatu Batuetako alderdi demokrataren lehendakaritzarako kanpainako mitina.<br><br>

Sistema demokratiko modernoek gizartean sortzen diren iritziak eta interesak bideratzeko bitartekotasunezko mekanismoak izaten dituzte. Bideratze eginkizun horretan, demokrazia modernoek sistema askotarikoak, irekiak eta desberdinak dituzte herriaren borondatearen ordezkaritza politikoa finkatzeko. Hala ere, ordezkaritza politikoaren kontua ez da gauza ageriko eta nabarmen bat, besterik gabe, jakintzat ematen dena eta arazorik sortzen ez duena; ordezkaritza politikorako bide bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu sistema demokratikoaren legezkotasunari dagokionez. Hurrengo lerroetan demokraziamodernoetan gehienbat erabili diren bi ordezkaritza ereduak aztertuko dira.

Alde batetik, alderdi politikoena, horiexen bidez antolatzen baita ordezkaritza estatuaren erakundeetan; bestetik, bitartekotzako gizarte eragileen bidez zertutako ordezkaritza politikoarena, sindikatuen, enpresari elkarteen edo interes taldeen bidezko ordezkaritza alegia, demokrazia korporatiboa esaten zaiona. Demokraziaren etorkizunean ordezkaritza bidezko bi eredu horiek elkarren osagarriak izango diren edo elkarren lehian arituko ote diren eztabaidagai da zientzia politikoaren baitan.

 

Alderdi politikoen demokrazia

Ordezkaritza bidezko demokrazia modernoak alderdi politikoen esku uzten dute eginkizun nagusia, ez bakarrik hiritarren interesak bideratzeko balio dutelako, baita ere haiei esker estatuaren erakunde politikoak behar bezala funtzionatu ahal izaten dutelako.

Alderdi politikoek zeinek bere ideologia defendatzen dute herriaren ongizatea lortzeko bidean, eta proiektu politiko jakin bat defendatzeko, hiritarren botoak behar izaten dituzte. Alabaina, eta Schumpeterrek dioen bezala, alderdi politikoak dira batez ere erakunderik praktikoenak sistema demokratiko modernoak behar bezala funtzionatu dezan, oinarri sendo eta egokia baitira politikan ari izan nahi duten pertsonak elkarren lehian ari ahal izan daitezen botere politikoa lortzeko. Alderdiek eta alderdi jakin baten hauteskunde-ordezkariek erantzun bat ematen diote lehia politikoa arautzeko demokrazia batean hautesleriak dituen baliabide premiei.Masa mobilizatzaile handiak izateko sortu eta indartu dira alderdiak, hauteskundeen bidez gizartearen interesak erakunde politikoetan ordezkatzeko. Gaur hala den arren, hasieran alderdiak hauteskundebatzordeak ziren, tokian tokiko baliabideak lortzen saiatzen ziren, noble-klasearen babespean gehienetan, eta lurralde jakin bateko hautagaiak finantzatzea zen haien helburua. Geroago bozkatze unibertsala heldu zen, eta, horrenbestez, alderdiak masaegitura handi bihurtu dira, eta nazio oso baten baitan ari izan beharrak sortzen dien burokrazia finantzatzea da haien premia nagusia, bai afiliatuen bidez eta bai dirulaguntza publikoen bidez. Hasieran alderdiek batez ere esparru edo sektore jakin baten interesen ordezkari izaten saiatzen ziren; baina alderdi politiko modernoak herritar guztien interesen ordezkariak dira.

Gaur egungo aditu batzuek diotenez, alderdi bidezko ordezkaritza politikoarensistema krisian dago, eta bat baino gehiago omen dira krisi horren arrazoiak.? Lehenik, hiritarrak ez direlako gehiegi fidatzen politikan parte hartzeko bide arautu horiez, ez baitira hirritaren nahiak asetzeko gauza.

? Bigarrenik, gobernuek gero eta ardura gutxiago izaten dutelako haustesleen aurrean.

? Hirugarrenik, halako ustelkeria irudi bat sortu delako, erakunde hauen finantzaketaren inguruan.

? Laugarrenik, hautesleek ez dutelako alderdi jakin bati leial irauten, eta horrek boto-emaileen jarrera oso aldakorra izatea ekarri du.

? Bosgarrenik, afiliazio kopurua jaitsi egin delako, eta horrekin batera alderdietako militanteen mobilizazio ahalmenak eta kohesio ideologikoak ere behera egin duelako.

? Eta, azkenik, alderdietan beretan demokrazia falta delako.Beste aditu batzuek, berriz, ordezkaritza politikorako alderdi sistemak zilegitasun handia duela esaten dute. Horien iritziz, mende honetan zehar alderdiek bilakaera handia izan dute egitura demokratiko modernoaren baitan, eta bilakaera horixe da kontua, ez beste ezer.? Izan ere, gaur egun ordezkaritzat alderdiak dituen gizarteak askoz interes konplexuagoak ditu, orain dela mende batekoak baino; gogoan izan behar da XX. mendearen hasieran, masa-alderdi politikoak sortu zirenean, gizartea bi muturretan banatuta zegoela: burgesia batetik, eta langileria bestetik; hortaz, alderdi politikoak leialtasun osoz ari izan zitezkeen klase jakin baten interesen alde. Gaur egun, aldiz, gizabanakoen interesak askoz ere zatituago daude, eta askoz zailagoa da beraz programa politiko bat prestatzea, askoz ere lausoagoa, zabalagoa eta etorkorragoa izan behar baitu; programa horrek ezin du ukitu klasistarik izan, eta ez du nabarmenegi jokatu behar gizarte talde jakin baten alde, eta beste guztien kaltetan.

? Horrez gainera, gaur egungo alderdi politikoek gai jakin batzuk baizik ez dituzte lantzen hauteskunde kanpainetan, era horretara hauteskundeak irabaziko dituztelakoan, eta ez dituzte aipatu ere egiten gizarte eta politika aldaketa handiak antolatzeko ardatz behar luketen ikuspegi ideologiko handiak.

? Hirugarrenik, alderdi politikoek pertsonalismorako joera izaten dute, errazagoa delako, gizarte eta politikakomunikazioaren baldintzak kontuan harturik, mezu politiko sinple eta argi bat pertsona bakar baten bidez adieraztea, alderdiko buruzagi karismadunaren bidez, alegia, alderdi horren balioak eta bertuteak beregan biltzen dituena.

? Eta, azkenik, gestio publikoa da gure garaiotako alderdi politikoen eginkizun nagusia, eta, horrenbestez, gidari taldeek maila tekniko handia eta prestakuntza profesional egokia izan behar dute gobernuan aritzeko.Alderdi politikoek herritarren eta botere politikoaren interesak bideratu behar dituzte haien ordezkari direnez, baina ordezkari lan hori oso konplexua da gaur egun. Alderdi bidezko demokraziaren zilegitasuna eta funtzionamendu maila hainbat adierazleren bidez neurtzen da gaur egun: ? Alderdien profesionaltasun mailaGaur egun politikoen motibazioa erdibidean egoten da, egintza publikoarekiko konpromisoa izaten dute batetik, eta politikaren alorrean lana eskuratzeko interes hutsa izaten dute bestetik. Alderdiek politikoak beren alderdira erakartzeko erabiltzen dituzten bideak oso adierazgarri egokiak izaten dira alderdien profesionaltasun maila neurtzeko, eta, era berean, bi politiko mota bereizteko bidea ematen dute: batetik, politikarako bizi diren pertsonak, alegia, beren prestakuntza profesionalagatik beren irabazpidea politikan ez dutenez politikaren mende ez daudenak bizibidea ateratzeko, eta, bestetik, politikatik bizi direnak, alegia, politika dutenak prestakuntza eta lanbide bakarra.

? Alderdien oligarkizazio maila Alderdietan gero eta konplexuagoak dira erabakiak hartzeko, finantzaketa lortzeko eta komunikazioa bideratzeko mekanismoak, eta horiek guztiek alderdien hierarkizazioa indartzen dute, egunetik egunera nabarmenago gainera. Ondo jakin beharra dago beraz zenbateraino alderdi bat aginpide propioa duten pertsonen agentzia bat den, edo, aitzitik, politikoak zeharo kamustuta ote dauden alderdiek berek ezarritako jarraibideen esanetara. Alderdiek diziplinaz lortzen dute militanteak bat eginik elkarrekin aritzea, baina aldi berean eztabaida ezerezten dute, parte hartzeko gogoa galarazten dute, eta talde etsaituetan zatitzen dute alderdia eta erabateko zatiketa bultzatzen azkenik. Horregatik, zehatz eta alderdi jakin baten bilakaera osoari begira dago neurtu beharra ea alderdi politikoen oligarkizazio maila oso handia den, antolamendu osoa zurruntzen baitu horrek, edo ea oso zatiturik dagoen, zereneta orduan ez baitago alderdi hori inondik ere gidatzerik.

? Hiritarren mobilizazio maila Alderdi batek edo alderdi sistema batek gizartean duen mobilizazio gaitasuna neurtzeko, afiliazio maila, barne demokraziaren maila, eta hiritarrek politikarako zer nolako interesa duten hartu behar da kontuan.

Jendearen motibazio politikoak gero eta zehatzagoak dira, gero eta urrunago daude motibazio ideologikoetatik, eta zuzen-zuzenean daude bideratuta gauza praktiko eta materialetara. Gizarte modernoetan hiritarrek askoz gutxiago hartzen dute parte politikan, eta alderdi politikoak erakunde gisako bihurtu dira. Datu horiek guztiak oso baliagarriak dira alderdi politikoak ordezkaritza bidezko demokrazia modernoetako bizitza publikoan zenbateraino dauden barneratuta jakiteko.

Alderdi sisteman oinarritutako gure demokrazia moderno hau adierazle horien guztien argitan aztertu ondoren, ondorioa garbia da: alderdi bidezko demokraziak bizitza politikoa pobretu du, aukera politikoak indargabetu ditu, eta aniztasun politikoa mugatu du. Estatuaren boterearen instituzio bat dira alderdiak, gero eta gehiago gainera, eta ez dira dagoeneko gizarteak bere interesak bideratzeko eta haien ordezkari izateko baliatzen dituen tresna.

Gaur egungo demokrazia partitokrazia bilakatu da, eta hiritarrek bide berriak bilatzen dituzte beren interesak antolatzeko eta ordezkatzeko. Bide berri horien artean garrantzitsuenetako bat talde korporatiboak dira, hiritarren interesak irizpide berrietan oinarriturik defendatzen ahalegintzen direnak: eta horri demokrazia korporatiboa esaten zaio.

 

Demokrazia korporatiboa

Demokrazia korporatiboa ordezkaritza bidezko sistema bat da, eta haietan taldeak kategoria indibidualen kopuru mugatu batean antolatuta daude, korporazioetan alegia; haien interesak oso bereziak dira eta ez dira konkurrentziazkoak; erakunde antolamenduz oso hierarkikoak dira, eginkizunez bereziak, eta zeharo espezializatuak, eta estatuak onarturik dauzka, eta berariaz ematen die ordezkaritzaren monopolioa, horren truke bere esku hartzen duela zein gidari aukeratzen dituzten eta zer eskari egiten dituzten kontrolatzeko ahalmena.

Demokrazia korporatiboak alderdi politikoen sistemaren oso bestelako ordezkaritzazko eredua du, profesionalen eta partikularren interesak antolatzen dituena politikan eragina izan dezaten, eta era horretakoak dira sindikatuak, enpresario elkarteak eta gizartearen edo ekonomiaren edozein alorreko talde profesionalak. Egoki dagokio merkatuaren zentzuari, eta ordezkaritzazko zirkuito berri bat sortzen du, sektore jakin baten eginkizunen eta interesen araberakoa, korporazio jakin baten baliabideak eta aukerak ondo kalkulaturik diharduena. Izan ere, demokrazia korporatiboa interes politikoen ordezkari izateko bide berri bat da, gero eta zabalduagoa, eta botere politiko baten antzera itxuratzen ari dena eta lehian ari dena alderdi politikoen ordezkaritza sistema pluralistarekin, zeren eta, alderdi politikoak ez bezala, ordezkaritza sistema korporatiboa sistema pluralista baino funtzionalagoa baita, hura baino eragin handiagoa duelako, eta ez delako hura bezain lausoa eta borondatezkoa.Erakunde korporatiboen eginkizunak bi aldi izan ditu demokrazia modernoetan.

? Lehenbizikoan, 1950etik 1970era bitartean, korporazioak sistema politikoaren alboko elementuak ziren; ? bigarren aldian, berriz, 1970 urteaz geroztik, korporazioak egiturazko elementuak ziren, sistema politikoari zilegitasuna ematen ziotenak.

1950etik 1970era bitartean, ikuspegi pluralistarentzat interes korporatiboko erakundeak ez ziren gizartearen eskariak adosten dituzten lekuak baizik, gero eskari horiek sistema politikora eramaten zituzten, eta, bereziki, alderdi politikoetara. Interes korporatibo horiek gizartearen egoeraren «datu objektiboak» ziren haientzat, besterik gabe, elementu jakin bat, eragile horiek irazi egiten zutena lan politikoa teknikoki errazteko.

Ikuspegi horren arabera, erakunde horiek elementu egonkortzaileak ziren, haien jarduera politikoa sektore jakin batzuetara mugatzen baitzen, eta ez gizarte osora.

1970etik aurrera jarrera berri bat joan zen nagusituz zientzia politikoaren lanetan, ikusirik zenbait ugaritu ziren eta zer eragin handia zuten erakunde korporatibo horiek bizitza politikoan. Interesak ez ziren jadanik errealitatearen datu objektibo bat, ?datu subjektibo? bat baizik, gizarte eragileen borondate politikoaren mendean zegoena.

Gainera, talde horiek eskarien bideratzaile hutsak izateari utzi zioten eta gero eta leku garrantzitsuagoa hartu zuten sistema demokratikoaren baitan, zeregin gizarteratzaileak eta erabakitzaileak hartuak baitzituzten bere gain, alderdi politikoen eginkizunetatik oso hurbil. Era horretara, ikuspegi berri horretatik, erakunde horiek egonkortasuna eta zilegitasuna zekarkioten sistema demokratikoari, haien jokabide asmoak gizarte osoari baitzegozkion eta ez soil-soilik interes jakin baten inguruan bildutako talde bati; aurreko garaiko ikuspegiaren oso bestelako iritzia zen beraz.

Erakunde korporatiboen egoerak jende asko asaldatu du demokrazia liberal-sozialetan.

Aditu batzuek diotenez, Pahl-ek eta Panitch-ek adibidez, interes hutsezko erakunde horiek ordezkaritza bidezko hauteskunde sisteman txertaturik daude, eta utzia diote alderdi politikoen ideologiaren «mezulari huts» izateari, alegia, hiritarren interesen bitarteko huts izateari, eta ekonomiaren alorreko egitura partzial bihurtu dira, ordezkaritzaz eta elkarren arteko eraginez diharduen sistema baten bidez antolatutako gizarte eta ekonomiako talde produktiboak bere baitan biltzen dituena; talde horien antolamendu sistema elkarlanekoa da gidaritzari dagokionez, eta mobilizazioaz etagizarte kontrolaz baliatzen da masari dagokionez.

Ikuspegi horren arabera, egitura partzial horrek ez dio tokia kentzen ordezkaritzaparlamentarioari, hura baino baliagarriagoa baita langileriaren indar politikoa eta ekonomikoa geldiarazteko; korporatibismoa, izan ere, kapitalaren tresna bat baita, bai estatuaren eta bai bere politika ekonomikoaren zilegitasuna indartzeko sortua.

Beste aditu batzuek diotenez, Schmitterek esate baterako, demokrazia korporatiboa ordezkaritza zirkuitu alternatibo ari da bihurtzen: korporazioak ez dira bitarteko hutsak, gizarte eragileak baizik, eta haiek hitzartzen dituzte jarduera politiko demokratikoan erabaki nagusiak, demokrazia guztiz oztopatuta geldituko bailitzateke erabaki horiek gabe.

Aditu honen iritziz, ordena politiko liberaleko bi zutabeak ?gizabanakoek bai bakarka eta bai lurraldeka alderdi politikoei dieten leialtasuna eta atxikimendua? aldatzen ari dira, pixkanaka baina ezin geldituzko moduan, eta haien ordez ordezkaritza politikoaren eredu berri bat ari da nagusitzen: nork bere interesen alde aritzeko joera nekaezina, korporazioarekiko leialtasunez jokatu eta dagokion sektorean ondo sustraiturik egon beharra daukaten erakunde espezializatuen eta zereginetan berezituen bidez.

Demokrazia modernoen korporatibizazio maila ez da homogeneoa, herrialdeen araberakoa baizik. Esate baterako Suedian, Austrian, Norvegian, Frantzian eta Alemanian, demokrazia korporatiboak indar handihandia du, zeren eta gobernuak politika ekonomikoa prestatzen ari direnean sindikatuek indar handia baitute beren irizpideak onartzera gobernua behartzeko. Aitzitik, Italian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, demokrazia korporatiboa askoz ahulagoa da, sindikatuek ez baitute alderdi politikoek gobernuaren bidez prestatzen duten politikan eraginik izateko bezainbat indarrik; edonola ere, herrialde horietan bada aginpide politikoan eragin handia duen interes pribatuko beste hainbat elkarte.

Demokrazia korporatiboak, aurrerantzean, alderdi politikoen demokrazia ordezkaritza bidezkoa baztertu ahal izango duen jakitea da gaur egungo ordezkaritza sistema demokratikoaren inguruko zalantza nagusia. Aditu gehienek diotenez, demokraziaren korporatibizazioak ezin ditu esparru guztiak hartu, eta hiru arrazoi ematen dituzte horretarako: ? Lehena: korporatibismoak ezin ditu arlo politikoko interes aktibo guztiak bildu, ez gizarte sektore guztiak, ez interes orokorrekoak diren esparru guztiak, hala nola irakaskuntza eta osasun unibertsala, eta ordena publikoa.

? Bigarrena: korporatibismoak kontra jarrita ditu aurrez aurre gizarte modernoen aurrerabideak ekarri dituen interes postmaterialak ?alegia, ingurumenaren kutsadurak, giza eskubideak ez errespetatzeak eta nazioarteko lankidetzarikezak sortzen duten kezka?, interes horiek nekez beregana baititzake ezein korporaziok, interes hutsezko korporazioen logikatik kanpo baitaude.

? Hirugarren: interes hutsezko erakunde horien estatus publikoa bera hierarkiaz dago estatuari emana zaion zilegitasunaren mendean, estatua baita erakunde horiei izateko eta ari izateko baimena ematen diena, eta horren adibide garbia da Mendebaleko Europako gobernuek sindikatuekin duten harremana.

Nolanahi ere, bada beste zalantza handi bat gaur egungo demokrazietan: demokrazia korporatiboak gora egin izana erantzun egokia ote da ordezkaritza bidezko alderdien demokraziak dituen eginkizunezko akats jakin batzuk konpontzeko, edo, aitzitik, erabateko kontraesanak sortzen ote ditu gure demokrazietan, hainbesteraino non zilegitasunik gabeko sistema alferrikako bihurtu baititu? Hortaz, demokrazia korporatiboa anbibalentea dela esan daiteke.

Alde batetik, eta hori du alde txarra, demokrazia korporatiboari zor zaio erakunde demokratiko hauteskundeetan zilegitasun osoz aukeratuek erabakiak hartzerakoan duten halakoxe moteltasuna, edo erabakirik ez hartzea bera ere bai, beren erantzukizuna erakunde partikular horien esku uzten baitute askotan, eta era horretara nagusitzen baitzaizkio interes partikularrak guztien interesari. Halaber, demokrazia korporatiboak axolagabekeria sorrarazi du alderdi politikoek bere-berezkoak dituzten politikan parte hartzeko moduekiko, eta interes hutsezko taldeek berezkoak dituzten parte hartzeko modu pragmatikoak bultzatu ditu aitzitik.Hala eta guztiz ere, eta hau du alde ona, demokrazia korporatiboak hobekuntzak ekarri ditu gure demokrazietako ordezkaritza bidezko sistemara. Lehenik, aginteraren hainbat alderdi hobetu ditu, bai eta gure sistema politikoaren eraginkortasuna ere.

Bigarrenik, politikaren oligarkizazio arriskua gutxitu du, pluralismoa bultzatu baitu eta gizarte zibila hurbildu baitu aginpide politikoaren erabaki hartzeen prozesura. Hirugarrenik, erakunde tradizionalek ordezkaritzan duten monopolioa deuseztu du.

Azkenik, gaur egungo erregimen demokratikoaren eta ordezkaritza bidezkoaren zilegitasuna indartu du, erakundeen izatasuna eman baitie interes politikoak bideratzeko alor berriei. Demokrazia korporatiboa gero eta baliagarriagoa eta zilegitasun handiagokoa da gure gizarteetan, ez baita hauteskundeen bidez demokratikoki aukeratutako erakundeetan alderdi politikoek egiten duten lanaren aurkako aukera guztiz bestelakoa, haien lanaren mendeko osagarri bat baizik.