Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Antzinako Errejimena
Sarrera
Feudalismoaren oinarria nekazaritzaren
inguruko ekonomia eta toki mailako autonomia
dira; botere gune nagusia nobleen
aristokrazia da. Jauntxoek erregearekiko
loturak dituzte, basailu gisa, eta duten botere
nagusiaren iturria erregeari berari ematen
dioten laguntza militarrean datza.
Labur esanda, gizarte feudala osatzen
zuten estamentuak elkarren artean desberdinak
ziren lege mailan. Estamentu hauetan
nagusia noblezia zen, berak baitzituen botere
ekonomikoa, militarra eta politikoa. Biztanle
gehien-gehienak nekazaritzaren eta jaun
feudalen boterearen mendean ziren, hirietakoak
eta elizgizonak izan ezik. Botere politikoa,
edonola ere, lausoa zen, poliarkikoa,
eta gizarte estratifikazioa botere politikoaren
egituraren ondorioa zen batez ere.
Hasiera batean, XV. mendearen amaieraz
geroztik, Monarkia absolutua izango da
gizarte feudal autarkiko, estamental, poliarkiko
eta nekazaritzan oinarritu hartatik aurrerapausoa
egiteko eragilea. Deszentralizazioaz,
burokratizazioaz, eta lurralde, lege eta ekonomi
mailako batasunaz, estatu modernoaren
eta gizarte nazional, kapitalista eta klasistaren
ezaugarri oinarrizkoak itxuratuko dira.
Monarkia eta feudalismoa Joputasuna Erdi Aroan
Feudalismoa izan zen Europa mendebaleko
zati handi batean nagusi izandako errejimen
politiko eta soziala, hainbat mendetan
zehar, batez ere X.etik XIII.era bitartean;
beste kultura batzuetan ere izan dira feudalismo
aldiak, japoniarrean esate baterako.
Feudalismoan, gizon batek bere burua
“beste baten eskutan” uzten zuen, eta haren
babesa eskatzen zuen, esklabo bihurtzeke
ordea; praktika honek, eta praktika
honen arrakastak, bazituzten halako aurrekari
batzuk erromatarren munduan eta germaniarrean.
Ahula indartsuaren zerbitzupean
jartzen da; batzuetan bere ondasunen
jabetza eskainiko dio, eta gero usufruktuan
jasoko ditu atzera, eta horrela boteretsuarengandik
lortzen du babes eta mantenurako
konpromisoa.Garai batean bazen zeremonia-erritu bat,
bi gizonen artean zertua; biak gizarte maila
nagusikoak izanik, bata belauniko jartzen zen
bestearen aurrean, eta une horretan jauntzat
hartzen zuen. Bere borondatez jaunaren
basailu izango zen aurrerantzean. Basailuak
fideltasuna agintzen zion jaunari. Eta halaz
gizonezko biak, bizi artean, elkarri loturik
eta elkarrenganako hainbat betekizunez geratuko
ziren: betekizun hauetako garrantzitsuena
elkarri inolaz ere kalterik ez egitea
zen, zeren eta basailutza loturaren helburu
nagusietako bat elkarri ez erasotzeko kontratua
finkatzea baitzen, eta bide batez elkarri
laguntza eta aholkua eskaintzea; hau da,
laguntza materiala emango zioten elkarri, armen
bidez batez ere.
“Laguntasun” honetatik ondorioztatzen
ziren betekizunak zeharo ohorezkoak ziren
bientzat, baina basailua estuago lotzen zuten,
betekizun horiek zerbitzu bihurtzen
baitziren harentzat, eta zerbitzu horren ordez
jasotzen zuen jaunak eskainitako feudo
edo ondasuna. Alabaina, oso-oso gutxitan
ematen zion jaunak ondasunen gaineko
jabetza; ohikoena edukitze hutsa baitzen,
zentsu edo zama orotatik libre inondik ere.
Jabetzak eskainitako fruitu guztiak basailuak
biltzen zituen, horiexek baitziren fideltasunaren
ordaina. Baina aldi baterako lagapena
zen, sortutako eta omenaldi haren
bidez berretsitako laguntasun lotura etetean
amaitzen zena beraz; etete hori kontratugileetako
bat hiltzean, edota bietako baten
“traizioagatik”, hots, betekizunak ez betetzeagatik,
gerta zitekeen.
Berandu baino lehen sartu zuten elementu
zuzentzaile bat: odol eta klan bidezko
lotura, horrek bidea ematen baitzuen harreman pertsonal honetan semea
izateko aitaren ordezkoa.
Halaber, jaun feudal batzuek hainbat
feudo biltzen zutelarik, zenbait arazo izaten
zuten betekizun guztiei behar bezala
erantzuteko. Pitinka-pitinka, lotura ekonomikoa
nagusitu zitzaion afektiboari, eta
omenaldia formaltasun hutsa izan zen aurrerantzean,
ekitaldia egiteagatik beste ezergatik
burutzen ez zena, onura bat ziurtatzeko
eta jaunaren eta basailuaren arteko
harremanak finkatzeko asmo bakarraz hain
zuzen.
Feudo-basailu mailako harreman hauen
garapenak egitura ekonomiko, sozial eta
politiko zehatz batzuetan zituen oinarria;
landa zibilizazio batean hain zuzen, aberastasun
behinena lurra zuena, honexetatik
sortzen baitziren onura guztiak; izan ere,
gizarte honetan diruak ez zuen mugimendu
handirik. Testuinguru honetan, lurrak
ematea zen fideltasuna ordaintzeko modurik
egokiena. Gainera, feudo-basailu mailako
instituzioak, eta hauek izan zuten bilakaera,
oso ongi egokitzen zitzaizkion famili loturen
indar handiaz egituratutako gizarteari.
Famili komunitatearen baitan berez finkatzen
ziren harremanak eredua ziren, inondik
ere, omenaldia eragiten zuten harremanentzat;
azken batean, omenaldiak halako
filiazio artifizial bat ezartzen zuen jaunaren
eta basailuaren artean.
Ahaidetasun maila osagarri baten antzekoa
zen basailutza. Gainera, monarkiaren
boterea galtzen ari zen mundu batean
agertu zen gizarte feudala, eta tokian tokiko
dinastiak berez ari ziren estatu txiki
pila bat sortzen, eta elkarren arteko borrokak
maiz gertatzen ziren. Elizak berak
ere ezagutu zuen feudalizazio prozesu hau.
Gerratik itzulitako jaunak apezpiku izenda
zitzaketen, karguari zegozkion eskubide
eta betekizunez, eta era berean, apezpikuek
eta beste eliz agintari batzuek bazituzten
jaunen eskubide tradizionalak,
militarrak barne; honen erakusgarri, zenbaitetan
bere armadaren aurrean armak
hartu izana.IX-X. mendeetako landa munduan baziren
lurralde handiak, esklaboak hartuz,
nekazari libreen lanaz baliatuz eta bi gizarte
maila hauetako produktoreei hainbat
nekazaritza-zerbitzu galdatuz ustiatzen zituztenak,
jabe gutxi batzuen probetxurako.
Edonola ere, jabetza indibiduala ere bazen.
Halaz, Goiz Erdi Aroko nekazaritza
munduan, neurri batean elkarren aurkako
ziren bi errealitate nabarmentzen ziren:
jaunaren hiribildua batetik, eta herrixka
bestetik.
Nekazarien gizarte osoan pertsona zein
lurralde mendekotasuna oso hedatutako
kontua zen, baina hala eta guztiz ere, lurrak
erabiltzeko eginkizunean gizabanako
berdinak elkartzen zituzten basailutza bezalako
harremanak elite txiki baten pribilejioa
izan ziren beti. Horrela gizarte talde
berri bat eratuz joan zen, zalduneria hain
zuzen. Gerra espezialista hauek ez zuten
inolako betekizunik, aginpide politikoa
zutenei arma-zerbitzua eta aholkularitza
eskaintzea izan ezik. Obedientzia arauak
betetzen zituzten, inondik ere ez ordea
nagusi baten mendean baleude bezala,
baizik eta “goi mailakotzat” hartutako kide
bat balute bezala, hau da, basailutza kontratutik
zeharo bestelako harremana zuten.
Eta 1000. urtearen inguruan, gizartea hiru
ordenatan bereizten hasi zen: langileak
ziren batetik, eliz gizonak bestetik, eta
militarrak azkenik. Basailutza eta feudoa
ziren militarrak herriko buruzagien inguruan
biltzeko, militarren beren gehiegikeriak
bridatzeko, eta bide batez leialtasun,
ohore eta zin egindako fedeari begirunea
izateko arau etikoak ezartzeko modu bakarra.
Beraz, feudalismoaren agerpenean oinarri
izandako sistemak lurjabe gutxi batzuei
eskaintzen zizkien produkzio jardueraren
soberakin gehienak. Basailutza eta
feudoa Goiz Erdi Aroan garatutako patronatu
harremanetatik heldu ziren; ez baitzegoen
halako maila bateko familiarik, bere
babestuen fideltasuna jasotzen ez zuenik.
Bide batez, familiaren dohaintzez mantentzen
ziren babestuak. Estatuak indarra hartu
behar izan zuenean, beretzat moldatu eta
instituzionalizatu zituen harreman hauek,
eta VIII. mendean, subirano karolingiarrek
basailutza erabili zuten, noble eta aristokratak
are menderago eta estuago hartzeko.
Karlomagno-k gobernu forma bihurtu
zuen basailutza, eta frankoen aristokrazia
handiaz bere inguruan basailu-sare trinko
bat eratzen ahalegindu zen. 802. urtean,
erresumako fededun guztiek fideltasun zina
egin zezaten saiatu zen; zuzen-zuzenean
galdatu zien bere basailuei, eta zeharka
basailuen basailuei. Erregearen zuzeneko
basailuen eta haien basailuen arteko bereizketak
harreman zuzena zuen bakoitzaren
ondasun materialen neurriarekin.Gizabanako guztiak bere jaunaren manupeko
izateko ahalegin horretan, aipatutako
sarea piramide baten antzera antolatu
behar zen, goian enperadorea bera zelarik;
egitura horixe izango zen Estatuaren armazoia,
eta basailuek, bakoitzak bere mailan
inondik ere, oinarrizko eginkizun publikoak
beteko zituzten, hala nola administraziokoak,
judizialak eta militarrak. Begibistako
utopia gertatu zen, inperioaren neurri
geografikoa gehiegizkoa zelako hain justu.
Karlomagno bera artean bizirik zela
hasi zen sistema hondatzen, gizarte egituraren
ahulezia, ekonomi antolaketa, eta
komunikazio, garraio eta garai hartako
pentsamoldeagatik; eta hondatze honek
Karlomagno-ren ondorengoekin jarraitu
zuen, hauen elkarren arteko borrokak zirela-eta
batetik, eta sarrazeno, hungariar eta
normandoen erasoaldi eta inbasioengatik
bestetik, abian zen prozesua zeharo larriagotubaitzuten, ordu arte sekula ezagutu
gabeko segurtasun falta eraginez.
Batzuetan, basailuek lurraren jabetza
ere eskuratzen zuten erregeengandik,
ondasunez gozatzeko aukeratik urrunago
helduz. Eta saritzat zituzten kargu publikoak
eta zerga-lurrak ere bereganatzen
hasi ziren. Ohiturak zioenez, semeak hartu
behar zuen aitak utzitako tokia ondasunen
gozamenean, eta baita kargu publikoetan
beretan ere.
Karlomagno-ren inperioa ondorengoen
artean banatu zutenean, praktika hori
finkatzea lortu zuten basailu nagusiek, izen
ofizialtzat Quiercyko Kapitularra (877)
emanik. Gauzak horrela, azken errege karolinjiarrek
oso zati txikia mantendu ahal
izan zuten erregearekiko manupekotasun
pertsonalez osatutako piramidean, lurralde
aristokrazia militarraren mailarik gorena
besterik ez, dagoeneko egituraren oinarria
hautsirik zegoen eta.
Beraz, zutik iraun zuen bakarra patronatuaren
egitura zaharra izan zen. Zerga
salbuespena eta judiziala, inmunitatea alegia,
erabakigarriak izan ziren gizarte aldaketa
honetan. Berant Inperioan, bakar-bakarrik
enperadorea eta senatuko aristokrazia
sartzen ziren inmunitatean, baina merovinjiarren
eta karolinjiarren garaian, inmunitatea
zuzen-zuzenean heltzen zen jaunaren
lurraldeetara. Eta inmunitate hauxe dugu
errejimen feudalak oinarritzat hartu zuena.
Kondeak edo markesak ezin ziren apezpikuaren
edo monasterio inmuneen lurretan
sartu (erlijio erakundeak izan ziren
inmunitate honetan onura handienak ateratakoen
artean), eta era berean, ezta aberatsak
izateaz gain ahaltsuak ere baziren
nobleen manupeko inguruetan ere, hauek
usadioaren eta nekazariak armen bidez
babesteko ahalmenaren indarra baitzuten.
Beraz, honako gizarte eredu hau ari zen
itxuratzen: partikularrek edo taldeek erabilitako
eskubide nahaspila bat, sarritan
elkarren arteko borrokan, eta beti ohitura
edo usadioan oinarriturik; baina ahozko
usadioa izanik, zeharo labain, arbitrarioa
gertatzen da, indar harreman hutsen mendean
azkenean.Monarkiaren boterea ahultzean, nekazariak
jaunen esplotazioaren pean geratu ziren
erabat, eta langile hauei izugarrizko diziplina
zorrotza ezarri zieten, jaurerriaren baitan.
Diziplina zorrotz hori ezartzen zuenak berak
ateratzen zituen, gainera, onurarik handienak
bertatik. Gudarien aristokraziak, berriz,
ihes egin zion kontrol ahalegin orori, eta
nolabait basailu-konpainiak elkartuz antolatu
zen. Omenaldiak aukera eman zuen zaldunak
tokian tokiko buruzagien agindupean
jartzeko, eta zaldunen ekintza militarrak gotorleku
bakoitzaren ingurura mugatzeko; eta
halatan, oreka suerte bat finkatu zen, hauskorra
izan arren, gazteluetako jaunen artean,
elkarri eraso egingo ez zioten berme moduko
bat. Horrela, monarkiak desegiten ari ziren
bitartean, feudalismoak ordena bat mantentzen
zuen gizartean, nahiz eta ordena akastuna
izan zeharo: finkatzen ziren loturak ahulegiak
ziren, unean uneko interesek eraginak,
eta jarraitasunik gabeak, ezin bestela
izan; honi guztiari omenaldiak asko eta asko
zirela erantsiz gero, ongi ulertzen da zein zaila
zen kohesioa lortzea.
XI. mendean, Eliza gogotik saiatu zen
arazo horiek arintzen, eta errituak kristautzeari
eta moral bat eratzeari ekin zion, gorabehera
eta arazo horiei guztiei eustearren
hain zuzen; eta Gurutzaden bidez, aristokrazia
militarraren oldarkortasuna bideratu
zuen kanpo etsaien kontra (geroago, XVIII.. endean, esan izan zuten Gurutzadak zirela
eztabaida nagusia, argitzeko zegoen konturik
harrigarriena, bai haien sorburua, bai
arrazoia, baita ondorioak berak ere, baina
gertatu ziren garaian, jende guztiari oso
gauza zentzuzkoa iruditu zitzaion Europako
feudalismoaren armek, estreinako aldiz,
Asiara jotzea, Hilobi Santuaren aitzakian).
Ohitura feudalak lehen-lehenik Frantzian
piztu ziren, eta berehala igaro gero Ingalaterrara,
normandoen inbasioaz, 1066an
(hauxe da Britainia Handiko lurretan armada
atzerritarrik sartutako azken aldia); Alemanianmotelagoa izan zen prozesua, han
Estatuaren eta monarkiaren oinarriak sendoagoak
baitziren, eta denbora luzeagoz iraun
zuten. Mediterraneo inguruan, ohitura feudal
hauek modu degradatuagoan zabaldu
ziren, esate baterako Iberiar penintsulan, Italian
eta Galia hegoaldean.
Osterantzean, Estatuaren berreraiketak
berehala baztertu zituen atzera ohitura feudalak,
bigarren mailako eginkizuna besterik
ez utziz. Izan ere, feudalismoan gertatu
zen botere guneen areagotze hark ito egin
zuen botere monarkikoa, baina inon ez zen
honen erabateko desagerpena gertatu.
Monarkiak behar-beharrezko eginkizuna
zuen: Erdi Aroko gizakiaren pentsamoldean,
jainkoaren botereak Lurrean zuen ordezkaritza
zen. Erregeak, kontsagrazioaren
aureola zeramatela, eta sistema feudaletik
kanpoko aginte bat zutela, sistema hau erabiltzen
saiatu ziren XII. mendearen hasieratik
geroztik, diruaren zirkulazioa berpiztu
zelarik aukera izan bezain pronto alegia.
Piramide-sistema bat sortu zuten, koherentziaz
eta hierarkiaz, eta guztien buru, gailurrean,
erregea zen. Sistema honek aukera
eman zien zalduneriaren beheko mailetara
heltzeko, eta feudo-hartzaileei eginkizun
militarrak eta ekonomikoak bete zitzaten
galdatzeko. Halaz, erregeak eta printzeak
berehala egon ziren soldatapeko, hots, dirutrukeko
agenteak izateko moduan, eta
hauen obedientzia basailuena baino iraunkorragoa
zen, zalantzarik gabe.
XII. eta XIII. mendeetan zehar, Europa
osoan abiatu ziren berrantolaketa prozesuak.
Lurralde guztiak gaztelu independentez
betetze hartatik, hau da, botere
publikoen haustura une larrienetik, eskualdea
oinarritzat zuten printzerrietara igarotzen
ari zen, eta berehala helduko ziren
monarkia feudalak.
Gainera, zuzenbide arloko azterketek
XIII. mendean ezagutu zuten berpiztea oso
baliagarri gertatu zen subiranotasun nozioari
kemena eta zilegizkotasuna emateko.
Banan bana, estatu guztiek gainetik kendu
zuten bilduta egon ziren estalki feudal hura.
Egitura feudalak, alabaina, ez ziren hain
bizkor desagertu. Aginte monarkikoaren
aldian aldiko ahulaldiek indarra ematen
zieten antolaketa sistema pribatu haiei, eta
horrela iraun zuten XVIII. mendera arte.
Forma asko izanik, feudalismoak zutik
iraun zuen europar zibilizazioa nagusiki
nekazaritzari loturik egon zen bitartean, eta
oinarri zituen instituzioak, jaurerriak eta
noblezia alegia, bere horretan mantendu
arte. Halaber, omenaldi eta inbestidura errituak
bizirik mantendu ziren. Baina mendebaleko
Europan XVIII. mendeko bigarren
erdialdean gertatu ziren aldaketa ekonomiko
eta sozial itzelek erabat kendu zieten
ordura arte izandako esangura, eta forma
politiko berrien garaia heldu zen.Erdi Aroan zehar, Europan, nekazariak
noble lurjabeen mende bizi eta lan egitera behartuta
zeuden. Nekazari hauek, jopu edo
morroi deituak, lurjabearen lurrak lantzen
zituzten, eta horren truke etxe xume bat, lur
sail txiki bat, etxabere batzuk eta lapur eta
gainerako jaunen aurrean babesa lortzen zuten
beren jaunarengandik. Jopuek beren uztaren
parte bat eman behar zioten jaunari,
ordainetan, eta beste hainbat betebehar eta
zerga bete behar izaten zituzten.
Iturria: Culver Pictures, Inc., «Servidumbre en
la edad media», Enciclopedia Microsoft® Encarta®99.©
1993-1998 Microsoft Corporation.Monarkia
Historian zehar errege askok izan du bere
esku aginpide erabatekoa, beren ustezko
jainkozkotasunari esker, batzuetan. Antzinako
Egipton, esaterako, faraoia jainkotzat
hartua zen, eta baita ekialdeko zenbait enperadore
ere. Txinako sistema inperialak
guztizko aginpidea ematen zion enperadoreari
eta Antzinako Indiako estatu gehienak
monarkiak ziren. Erdi Aroan Europa guztira
zabaldu zen monarkia, lurraldeak babesteko
behar ziren gudarosteak bildu eta gidatuko
zituen agintari autoritario baten beharrari
erantzuteko aukera ematen zuela-eta
sistema horrek. Europako monarkiak dinastikoak
ziren: erregearen seme zaharrrenak edo
haren ondorengoetan hurbileneko gizonezkoak
hartzen zuen aginpidea ondorengotzan.
Erdi Aroko hainbat agintarik jaun feudalen
bidez lortzen zituzten soldaduak eta
armak, eta horrenbestez, nobleen leialtasunaren
mende zegoen haien aginpidea.
Feudalismoaren hondamenarekin eta
estatu nazionalen agerpenarekin, aginpidea
errege bakar baten esku gelditu zen. Errege
horiek erdiko klasearen edo burgesiaren laguntza
izan zuten, aginpide zentral bat edukitzea
komenigarria baitzitzaien, merkataritzak
aurrera egiteko behar zen ordena eta
egoera egongokorra ziurtatzeko. XVI eta
XVII. mendeetan, errege absolutuak, Ingalaterrako
Henrike VIII.a eta Frantziako Luis
XIV.a esaterako, izan ziren Europako agintari.
Aginpidearen erabilera okerrak eta burgesen
ondoezak, ordea, monarkia absolutu
askoren hondamena ekarri zuen: Ingalaterrako
eta Frantziako iraultzak, XVII. mendean
eta XVIII.ean, hurrenez hurren, aginpide
absolutua mugatzeko garrantzizko gertaerak
izan ziren.
Iturria: «Monarquía», Enciclopedia Microsoft®
Encarta®99.© 1993-1998 Microsoft Corporation.Luis XIV.a (1638-1715), Eguzki Errege
izenez ezaguna, Frantziako errege absolutua
izan zen (1643-1715). Europa bere menpean
hartzeko hainbat gerra antolatu zituen. Haren
agintaldia izan zen Europako historiako
luzeena, eta Frantziako kulturaren loraldia
izan zuen ezaugarri nagusia. Luis XIV.a
1638ko irailak 5ean jaio zen, Saint-Germainen-Laye-n.
Luis XIII.a zen bere aita, eta Austriako
Ana, ama.
Iturria: «Luis XIV», Enciclopedia Microsoft®
Encarta®99.© 1993-1998 Microsoft Corporation.
Eskubide babestuak.
Monarkia.
Gizarte feudaletik
modernorako
iragatea
Errenazimendutik aurrera estatu modernoa
agertu zen, kristautasunak ekarritako
Erdi Aroko ordena nagusi horren etenari
estu-estu loturik. Botere unitate itxiak eratuko
dira, antzeko beste unitateetatik bereizteko
mugak finkatuz; muga hauek lehengo
marka edo zonen ordezko lerro zehatzak
dira. Printzeak edo erregeak eskuratzen
duen botereak zehazten ditu mugak,
eta hark, mendean hartzen duen lurraldearen
baitan, beregan bilduko ditu historian
zehar hiri, gremio, unibertsitate eta era guztietako
jaurerrietan sakabanatutako botereak,
nahiz eta artean mantenduko zen Erdi
Aroko zenbait elementu.
Hasiera batean, XV. mendearen amaieraz
geroztik, Monarkia absolutua izango da
gizarte feudal autarkiko, estamental, poliarkiko
eta nekazaritzan oinarritu hartatik aurrerapausoa
egiteko eragilea. Deszentralizazioaz,
burokratizazioaz, eta lurralde, lege
eta ekonomia mailako batasunaz, estatu modernoaren
eta gizarte nazional, kapitalista
eta klasistaren ezaugarri oinarrizkoak itxuratuko
dira.
Estatu honek finkapenezko eta ekonomia
eta gizarte garapen moteleko bi mende
ekarri zituen, ordena kapitalista berriaren
ildotik joz. Horretarako merkatu politikak
landu zituen, eta diru bakarra sortzearen
alde jokatu zuen, eta bide batez tokian
tokiko usadioa ordezkatzeko zuzenbide
ordena bat antolatu zuen, zergak, burokrazia,
justizia eta arlo militarra batzeko
sistemekin batera inondik ere.
Jatorri jainkotiarreko monarkia absolutua
Antzinako errejimeneko estatu handietan
joera absolutistako erregea zen gobernaria.
Erregeak beretzat hartzen zituen hiru
botereak, legegilea, exekutiboa eta judiziala
alegia, eta botere hauen legitimazioa jatorri
jainkotiarra aipatuz lortzen zen. Hau
da, erregeak Jainkoarengandik jasotzen zituen
zuzen-zuzenean, eta beraz ez zion
inori horren konturik eman behar.
Europako monarkia nagusiek, Frantzia,
Britainia Handiakoak eta Espainiakoak,
antzeko ereduak jarraitu zituzten. Edonola
ere Britainia Handikoak bazituen halako
alde batzuk, 1688ko iraultzak aukera eman
baitzuen estatu absolutista eraldatzeko,
egiazko boterearen zati bat legebiltzarrak
bere esku hartu zuenean, zerga kontuetan
eta atzerri politikan batez ere.XVIII. mendean zehar estatu absolutistak
hainbat aldaketa izan zituen bere funtzionamenduan,
baina aldaketok ez zuten
inolako eraginik izan botere absolutuaren
oinarrizko egituran. Goitik eginiko erreformen
sistemak ekarri zuenari despotismo ilustratu
esan ohi zaio. Eraginkortasuna kezka
nagusitzat zuten monarka hauek, eta zeharo
ahalegintzen ziren estatua arrazionalizatzen,
horrela, bere boterea are sendoagoa
izatea lortzeko, bide batez; izan ere, nobleziaren
pribilejioek eta estatu aparatuaren
antolaketa txarrak zekartzaten mugak
eta oztopoak gainditu nahi zituzten.
Hala eta guztiz ere, aurreko mendeko
absolutismo monarkikoaren ildo berean
sartzen da despotismo ilustratua, hau da,
estatua halako nazio lurralde batean sendotzea
zen kontua, estatuaren babesaz bultzatutako
ekonomia bat izatea, eta burgesiaren
esku zegoen merkatu kapitalismoaren
garapena erdiestea; burgesia honek
hornitzen zuen, gainera, monarkia herri zein
finantza kontuetarako administrariz. Laburbilduz,
eraginkortasuna areagotu behar zen,
estatua sendotu, gizarte oinarrietan inolako
aldaketarik egiteke ordea.
Estatu absolutistaren administrazioa
Oro har, administrazioa ez zen oso egokia.
Absolutismoak zentralismoa ezarri nahi
zuen, garai feudaleko zatiketa kentzeko,
baina gremioek, elizak, udalek, jaurerriek,
unibertsitateek eta hainbat funtzionariok,
karguak erosi eta gero jaraunspenez eskualdatzen
baitzituzten, sekulako autonomia
korporatiboa zuten, eta autonomia hau ez
zetorren bat zentralismoaren helburuekin.
Gainera, zergak oso gaizki zeuden banatuta,
eta bilketa ere ez zen modu egokian
egiten. Estatuaren gastuek gora eta gora
egiten zuten, baina dagoeneko hirugarren
estatuak ezin zuen gehiago ordaindu. Justizi
administrazioa ere estatuaren mendean zen,
eta aurrera aterako bazen, kontra egin behar
Azken Erdi Arotik heldutako jaunen
eskumenei. Egoera honetan, monarkek
gobernua eta administrazioa zentralizatzeko
eta eraginkorrago bihurtzeko egindako saioak
aurrera egin zuen maila batean, baina
ez zuen oro har nagusitzerik lortu.
Ekonomia arkaikoa
Iraupen hutseko ekonomia zen, batez
ere nekazaritzako produktuen (batez ere
zerealen) prezioaren mendean zegoena.
Uzta txarrak zirenean, gosete latzak izaten
ziren, eta demografiak nabarmen pairatzen
zituen horrelakoen ondorioak.
Ekonomiaren ikuspegitik, estatuaren
interbentzionismoa uneorokoa zen, jarraitua
alegia. Instituzio batzuek zuzen-zuzenean
kontrolatzen zituzten produkzio alorgarrantzitsu batzuk, esate baterako gremioek
eskulangintzari dagokionez, eta mestak
Espainiako nekazaritza eta abelazkuntzari
dagokionez. Oinarrizko jarduera ekonomikoa
nekazaritza zen, eta industria batik
bat eskulangintzara mugatuta zegoen; ostean
merkataritza, oro har, merkatu txikietan
mugitzen zen.
Ekonomiaren oinarria nekazaritza tradizionala
zen (biztanleria aktiboaren %80
hartzen zuen Frantzian, eta %90 Errusian),
eta lur gehien-gehienek jaun edo feudo
errejimenean segitzen zuten.
Manufakturaren arloa eskulangintza
hutsa zen oraindik ere, eta oso-oso gutxi
aurreratu zen XVIII. mendearen bigarren
erdialdea arte. Lehen Erdi Aroan ziren gremioen
mendean zegoen, artean ere, produkzioa.
Merkataritzan, lurrekoan apenas izan
zen aldaketarik lehendik zegoenarekiko
(barne aduanak, merkatu txikiak, etab.);
itsasokoak, aldiz, burgesia aberatsa sortarazi
zuen.
Gizarte estamentala eta kultura homogeneotasuna
Honen ezaugarri nagusia gizarte barneko
aldeak dira. Gizartea estamentutan banatuta
dago, estatu edo ordena ere deitu
horietan; estamendu horiek zein bere eginkizunaren
arabera definitzen dira. Kleroa,
noblezia eta hirugarren estatua dira. Kleroaren
kasuan izan ezik, odolezko herentziaz
hartzen zen estamentu bateko kide izatea,
eta ez zegoen izate hori aldatzeko inolako
aukerarik (egindako merituen ordainez erregeak
eskaintzen zuenean baizik). Lurraren
jabetzan ere eragin handia zuen banaketa
horrek, zeren eta lurra ez baitzen gizabanakoena,
leinuena baizik. Esku hilen ondasunak
ziren, gozatu arren besterentzerik
ez zegoenak, eta ondorengoek eskuratuko
zituztenak tituluarekin batera.
Estamentu bakoitzak bere legeak, bere
auzitegiak, bere eskubide eta betekizunak
zituen.
Kleroa eta noblezia pribilejioz beteriko
estamentuak ziren, eta ez zioten erregeari
zergarik ordaintzen, bai ordea herriak ordainduak
jaso, jaun eskubideak izaten
baitziren batetik, eta hamarrenak bestetik
(hauek Elizak biltzen zituen). Horrela lortzen
zuten mantenua. Nobleziaren eginkizuna
estatuaren defentsa eta administrazioa
zen, eta kleroak sakramentuak banatzeaz,
predikatzeaz eta emateaz arduratu
behar zuen.
Pribilejioek, berez, ez zuten aberastasunarekin
zerikusirik. Izan ere pribilejiozko
estamentuen baitan alde handiak ziren jabetzen
artean. Guztiek ez zuten botere ekonomikorik.
Aristokrata nagusiek eta goi
mailako kleroak zituzten jabetza gehienak,
baina behe mailako kleroa ere bazen,“eliztarrak bezain gose” zena, eta probintzietako
noble txikiak, aitonen semeak eta
bigarren semeak, baliabiderik gabe. Hirugarren
estatuan, aberastasunak pilatutako
merkatariak agertzen hasi ziren hirietan,
baina gehienetan ez zuten baliabiderik.
Gizarte estratifikazioa pribilejioen araberakoa
zen batez ere, baina ikusten denez,
estamentu bakoitzaren baitako egoera ere
ez zen homogeneoa.
Hirugarren estatua herri xehea zen, lege
eta auzitegi komunen pean bizi zena. Honen
gainean zen zerga guztien karga, eta
erresumak behin eta berriz sartutako gerren
zama. Estatuari, nobleziari eta elizari ordaintzen
zizkion zergak, eta %90 lurra lantzetik
eskuratzen zuen, nekazari gizartea baitzen
batez ere.
Kulturaren ikuspegitik, ideien homogeneotasuna
eta tradizioaren indarra dira ezaugarri
nagusiak. Irakaskuntza eta kultura kleroaren
kontua ziren, ez beste inorena, tartean
herrialdearen zuzendaritzan parte hartu
beharko zuen nobleren bat edo beste baldin
bazen ere. Beste guztiak, sortzen ari zen
burgesiaren alor batzuk izan ezik, analfabetoak,
eskolagabeak ziren.
1790eko hamarraldira arte, nekazariak
kontserbadore agertu ziren, baina urte horretatik
aurrera jaunen kontrako erreboltak
hasi ziren, eta goseak eragindako matxinadak.
Hirietako burgesia aberatsak bi jarrera
desberdin zituen: Erdi Arotik heldutako gremioen
pribilejioak sendotu eta areagotu
nahi zituen, batetik, edo bera noble bihurtu
(tituluak erosiz edo nobleziara ezkonduz),
eta bestetik bere gizarte eta politika
botereak zabaldu nahi ditu, ahotsa izan alegia,
nobleziaren pribilejioak kentzeko.
Antzinako Errejimenaren krisia
Antzinako Errejimenaren krisia XVIII.. endeko azken hamarraldietan eta XIX.eko
lehenbizikoetan izan zen; iraultza sorta bat
gertatu zen, 1820an, 1830ean eta 1848an,
eta azkenean garaile atera ziren. Edonola
ere, Errusian XX. mendera arte iraun zuen
errejimen horrekk, iraultza boltxebikea heldu
arte hain justu.
Ekonomiaren arazoek eta gizarte gatazkek
ezinegona zabaldu zuten gizartean, eta
gizarteak Ilustrazioko intelektual arrazionalisten
ideiekin bat egin zuenean, estatu
absolutistaren egiturak desegiten hasi ziren.
Frantziako iraultzak, gero Europan zabaldu
baitzen, eta Amerikakoak, behin betiko
ezabatu zuten sistema hura, eta iraultza
horien bidez etorri zen estatu demokratiko
burges berrien, estatu liberalen hasiera.