Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Lurralde antolamendua eta naturguneak
Lurralde antolamendua izan da azken
urteotako bilakaerarekin ados ez zeuden
pertsona eta taldeen xederik gutiziatuenetako
bat, beren herrialdeei zegozkien lurralde
eredu egokienak erabakitzerakoan eskuhartze
zuzena izan nahi baitzuten. Lurraldea
gobernatzen duten elementuek –gurea
bezalako ekonomia batean, funtsean merkatuak
(eskaintza-eskariaren dinamika)–,
kontrolik gabe jokatu dutelako, ingurumenean
eta pertsonen bizi kalitatean sortutako
desorekak konpontzea izango litzateke eskuhartze
honen helburua.
Hala, lurralde antolamendua espazioaren
errealitatea ikertzen duen, haren egoerari
buruzko diagnosia egiten duen eta aurkitutako
arazoak konpontzeko eta ahaztuta
dauden baliabideen erabilerak sor litzakeenaukerez baliatzeko jarduera bideak planteatzen
dituen diziplina zientifiko bilakatu da.
Honekin guztiarekin batera, lurralde antolamendua
administrazioaren egitekoa ere
bada, administrazio publikoen ekimenak eta
erabaki politikoak ere beharrezkoak baitira
antolamendu saio horiek gauzatzeko.
Lurralde antolamenduaren helburua lurraldearen
luzerako kudeaketa lortzea da,
halako eran non baliabideen erabilera eta
baliabide horien iraupena bat etor daitezen.
Helburu hau lortzeko oztoporik larriena,
eskura dauden baliabide horiek erabiltzeko
lehian dauden era bateko eta besteko
interesak bateratu behar eta ezinean datza.
Batez ere gizarte eragile guztiek ez dutelako
aukera berbera beren nahi edo interesak
baliarazteko.
Naturguneak: lurraldea antolatzeko saioa
Giza jardueraren ondorioz gertatutako
ekosistemen eta balio handiko ingurumenen
etengabeko hondamendia zela eta,
izendatu ziren XIX. mendearen amaieran
babesturiko lehen naturguneak. Estatu Batuetako
Yellowstoneko Parke Nazionala
izan zen lehendabizikoa. Inguru horretan
basoen ustiaketatik bizi zen komunitate
txiki bat bizi zen. Parkea egiteko, esparru
hori mugatu egin zen, giza-jarduketak zorrotz
murriztu ziren eta bertako biztanleak,
azkenean, kanpora bota zituzten. Hortaz,
munduan egin zen lehen nagurgunea polemika
sutsu baten erdian jaio zen eta administrazio
federalaren eta bertako biztanleen
arteko gatazka larria ekarri zuen
izendapen horrek.
Espainian XX. mendeko bigarren hamarraldian
izendatzen dira lehen Parke Nazionalak.
Hala ere kontzekptuaren sorrera lehenagokoa
da. Paisajeari buruzko teoriak
eta birsorkuntzari buruzkoak daude bere
oinarrian.Birsorkuntzari buruzko teoriek, esate
baterako, «errekonkistaren teoria» moduko
baten antzera aurkezten dute izadiaren
babesa, berrikuntza moral, estetiko eta ideologiko
baten antzera, gizartearen eta politikaren
krisialdia nabarmena den garai
batean. Baina horrez gain, bada beste ikuspegi
bat, naturguneak hirian gertatutako
narriaduraren aurkako esparru bezala aurkezten
dituena, haietan aurkitzen balira bezala
hirian falta diren araztasunaren, ordenaren
eta nobletasunaren balioak. Halako
eran, non 1914. urtean garbiro planteatzen
baita hirien aldarrikapen modura parke
nazionalen politika baten beharra, hiri handietan
berdeguneak egitea bultzatzen duen
politikaren osagarri bezala. Naturgune babestuen
kontzeptuaren sorreran, garrantzizkoa
den lehen ideia bat aurkitzen dugu:
kontzeptua hirian jaiotzen da, hiriko biztanleek
kalitateko inguruneak izateko duten
beharrari erantzunez eta baita XIX. mendearen
amaierako eta XX.aren hasierako gizartearen eta politikaren birsorkuntzaren sinbolo
bezala ere. Lehen hasiera horretan
gutxi edo batere ez da hitz egiten bertako
biztanleei buruz, ez ziren horiek, ezta gutxiagorik
ere, miresten zena, «izadiaren eta
paisajearen edertasuna» baizik. Ingurune
naturaletan inbertsioak egiteko beharra
planteatzen bada ez da bertan bizi direnen
bizi baldintzak hobetzeko, hiritarrek eskurago
izan dezaten eta inguru eredugarri
honetaz gozatu ahal izan dezaten baizik.
Naturgune babestuen aldarrikapenarekin
edo kudeaketarekin loturiko istiluak,
naturguneak berak bezain zaharrak dira.
Pirinioetan dokumentatzen den lehen gatazka
1918koa da, Ordesa Bailarako Parke
Nazionala sortu eta berehalakoa. Arazas
finkaren erabilera tradizionalei ezarritako
mugek, eta azkenik finka honen derrigorrezko
desjabetzeak eragin zuten gatazka.
Administrazioak ez zuen agindutakoa bete,
hau da, ez zuen debekatutako jarduketen
ordezko izango ziren beste jarduketa ekonomiko
batzuk ahalbideratuko zituzten azpiegiturak
sortzeko inbertsiorik egin, eta
beraz, askok eta askok aurrera jarraitu zuten
erabilera tradizionalekin. Mende osoan
zehar gertatu dira era honetako istiluak, eta
ez Pirinioetan bakarrik, antzeko arrazoiak
direla eta, itxura batean behintzat. Istilu
hauek, bertako biztanleei, inoiz onartuko
ez dituzten araudi mugatzaileak indarrez
ezarrita konpondu izan dira batzuetan, eta
besteetan, berriz, esparru bat babestutako
gune izendatzeko ezintasuna onartuz.
1971. urtean Unescok bultzatutako Gizona
eta Biosfera programaren barruan,
Biosferako Erreserba kontzeptua sortzen da,
halako gatazkak gainditzeko asmoz. Santutegi
itxiaren ideia ahaztu arazteko asmoz
eratu zen kontzeptu berri hau, edozein gizajarduketa,
lurraren erabilera tradizionala,
batik bat, erabat baztertzen baitzen ordu
arte. Hortaz, gizonari eta gizarteari zegozkion
alderdiak ere kontuan hartzen ziren,
babes politikak egiterakoan eta beharrezkoak
ziren jarduera programak zehazterakoan
inguru fisikoari zegozkion
kontuei adinako garrantzia ematen zitzaielarik.
Naturguneen kudeaketa bere osotasunean
hartzen da eta neurri berberean
babesten dira paisajearen aberastasuna eta
bioaniztasuna, eta bertako biztanleen prestakuntza
eta garapena.
Unesco den bezalako nazioarteko erakunde
baten aldarrikapenak eta ekintza
praktiko batzuk gora behera, naturgune
izendaturiko eremurik gehienak gatazka iturri
dira oraindik ere, batzuetan, ingurunearen
babesarekin bateraezinak diren erabilerak
direla eta, baina baita ingurunearen
babesa eta luzerako garapen sozioekonomikoa
bi-biak kontuan dituen kudeaketa
politika orokorrak falta direlako ere.
Babesturiko naturguneak Euskal Herrian
Euskal Herriko naturguneen egoera ez
da alde guztietan berdina, eta bi dira nagusiki
desberdintasun horren eragileeak.
Alde batetik lurralde eredu desberdinak,
eredu ondorioz natur ingurunearen errealitatea
aski desberdina baita leku batean ala
bestean. Esate baterako, ingurune batzuek
urbanizatze prozesu bortitza jasan behar
izan dute eta beste batzuetan, berriz, baserri
egiturak bizirik diraute oraindik. Ingurune
batzuk industrialak dira gehienbat,
horrek gure garapen ereduan
ingurumenarentzat dakartzan ondorio
guztiekin, eta beste batzuetan, berriz, nekazaritza
eta abeltzaintza jarduerak mantentzen
dira, gero eta marjinalagoak badira
ere. Baina lurraldez lurraldeko desberdintasun
horrez gain bada beste bat hori
bezain garrantzitsua, administrazio politikarekin
zerikusia duena. Euskal Autonomia
Elkarteko (EAEko) gobernuak garatutako
politikak ez du antzik Nafarroako Gobernuak
aurrera eramandakoarekin. Lurralde
autonomo hauetako bakoitzak Espainiako
estatukoaren hedapena den berezko legeria
du. Estatu mailako oinarrizko legea, Naturguneen
eta Basoko Faunaren eta Landarediaren
Babeserako 4/98 Legea da. Lege
horrek, besteak beste, babesturiko naturguneeak
izendatzeko arauak eta prozedurak
zehazten ditu.
Nafarroako egoera
Naturguneak izendatzearen aldeko lehen
mugimenduak 70etako hamarraldian
sortzen dira. Izadiaren Adiskideen Nafarroako
Elkarteak zortzi erreserba pribaturen
sortzeko bultzatu zuen, jabeek ingurunearen
hondamena ekarriko zuen jarduerarik
onartuko ez zutelako konpromisoa
hartzen zutelarik. Ekimen hau hutsean amaitu
zen instituzioen aldetik inolako laguntzarik
jaso ez zuelako. 1972. urtean Nafarrako
Foru Aldundiak Belagoako Ibarraren
Antolakuntza, Babes eta Sustapenerako Plana
aurkeztu zuen, handik eta urte batzuek
pasa arte gauzatuko ez bazen ere. 1976. eta.
1977. uteetan lehen ehiza erreserbak izendatzen
dira (Arbaiun eta Pitillas). Erreserba
hauei ezin zaie oraindik naturgune izenik
eman, babesa eta planifikazioa ez baita
modu orokorrean egiten, zatika baizik (kirola
ehiza debekatuz) Ehizaren Legeriatik
datorren arau bati dagokion bezala. 1984.. rtean Bertizeko Jaurerriko Parke Naturala
izendatzen da (2000 ha). Lurrak Nafarroako
Gobernuarenak dira, aurreko jabeak egindakoemariaren ondorioz. Kantauriko ibarren
Eskualdean aurkitzen da, Bidasoa ibaiaren
ertzean eta hango basoak berezkoak
dira neurri handi baean.
1987. urtean Lurraldearen Babes eta
Erabilerarako Eskualdeetako Arau Urbanistikoen
1/87 Foru Legea ateratzen da.
Lege honek interesa duten esparruak babesteko
kategoria multzo bat zehazten du.
Lege hau garatuz, zenbait foru dekretu atera
dira 3 erreserba oso, 38 izadi erreserba
eta 26 izadi gune izendatu dituztenak.
Babesgune hauez gain, 1991. urtean
Hegaztien Babes Berezirako 14 zona izendatu
ziren, Europako Batasunaren 79/409
Zuzentaraua garatuz.
Epe laburrera 3 Parke Natural berri izendatzeko
aukera aurrikusten da, bai Piriniotan
eta bai Mediterraneoko esparruan.
1989-1990 bitartean Pirinioetako esparrua
hartzen zuen halako izendapen saio bat
izan zen, baina mendialde horretako biztanleek
ezezkoa eman zioten.
EAEko egoera
Nafarroan bezala, 70etako hamarraldian
sortu ziren izadi gune batzuen aldeko lehen
gizarte mugimenduak. 1976. urtean,
Zain Dezagun Busturialdea, Murueta Ontziola
enpresa Gernikako itsasadarrean
burutzen ari zen dragatze lanen aurka atera
zen. Aurreraxeago, Gorbeia, Urkiola eta
gisako guneen aldeko mugimenduak batuko
zitzaizkion ekimen horri. Helburu bat
eta bera zuten guztiek, hots, esparru horiek
Parke Natural izendatzea eta etengabean
gertatzen ari zen endekatzea geldiarazteko
bitaterkoak jartzea.
Urdaibai izan zen, 1989. urtean, osorik
babestu zen lehen gunea, horren aurretik,
1984. urtean UNESCOk gune hori Biosfera
Erreserba bezala izendatua bazuen ere.
Izendapen horren ondoren Urkiolari zegokiona
etorri zen 1990ean, Valderejokoa
1992an, Aralar eta Gorbeiakoak 1994ean
eta Aiako Harriarena 1995ean. Ondoren
Aitzgorri, Entzia, Izkiz, Pagoeta eta Raneroko
Aitzak izendatu ziren. Zerrenda honetan
ez dira jasotzen Ehiza babeslekuak,
batez ere Gipuzkoan garrantzi handia dutenak,
antolamendu orokorrak ez baina
zatikako jarduerak direlako. Esparru hauetan
ehiza debekatuta dago, oro har, etenik
gabe.
1994. urtean Euskal Herriko Izadiaren
babeserako Legea onetsi zen (94/7/27ko
EHAA). Bertan hiru tipologia zehazten dira
izadi guneen artean: Parke Naturalak,
Biotopo Babestuak eta Zuhaitz Babestuak.
Lege horrek tipologia horietako bakoitzari
dagozkion Antolamendu eta Kudeaketa
baliabideak zehazten ditu, Parke Naturalei
dagozkienak baizik ez badaude ere argi eta
garbi. Asko zehazten du gainera oinarrizkolegeria (89/4ko Legea) garapen sozioekonomikoari
dagokion atalean, izadi
guneen izendapenak dakartzan erabileraren
murrizketak eragindako biztanleei zor
zaizkien ordain sozioekonomikoei dagokienez.
Lege honek zehazturiko tipologiari jarraituz
Biotopo Babestu izendatu da, jada
Gorbeiako Parke Naturalaren barruan zegoen
Itxinako eremua. Horrez gainera beste
Biotopo batzuk ere izendatu dira, hala
nola, Leitzaran, Laguardiako Aintzirak,
Zarautzko Dunak, San Juan Gaztelugatxekoa…
Biotopo Babestuei dagokienez
eta Eusko Jaurlaritzaren aginduz egindako
ikerketa batzuen arabera, 22 izenda daitezke
guztira Araban, 12 Bizkaian eta 17
Gipuzkoan.
Orain artekoak, egin diren izendapenen
zifrak dira, hau da, azterketa kuantitatiboak.
Askotan, tamalez, horretan amaitzen
da eztabaida, emaitzen baloraziorik
egin gabe. Eremu bat naturgune izendatzeak
ez du haren babesa ziurtatzen, ez
behintzat euskal administrazio publikoak
bultzatzen ari diren ereduari jarraituz. Parke
natural batzuetan aurrera jarraitzen dute,
eta zenbait kasutan areagotu egin dira,
harrobien ustiaketa (Urkiolan, adibidez) eta
ehiza (hau ia parke natural guztietan gertatzen
da erreserbaturiko zonetan izan
ezik). Gainera, eremu hauek zituzten zenbait
arazori amairik ez emateaz gain, beste
arazo bat da zona bat naturgune izendatzeak
igo egiten duela haren balioa,
eraikuntzari dagokionez, adibidez, eta parkeetako
eremurik babestuenetan kontrola
oso zorrotza bada ere, ez da gauza bera
gertatzen gainerakoetan, hedadurari dagokionez
zabalenak direnetan. Bisitarien
emana ere ikaragarri hazten da eremu bat
izadi gune izendatzearekin (Valderejon
gertatzen den bezala), eta horren ondorioz
artean inoiz izan gabeko arazoak hasten
dira sortzen eta beste batzuetan, Urkiolan
edo Gorbeian esate baterako, larriagotu
egiten dira lehendik zeudenak.