Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Baserria eta
nekazaritza mundua.
Hiria-baserria
Baserria eta hiria, baserri ingurunea eta hiri ingurunea, aurkakotzat hartu ohi diren adierak dira, kontrakotasun horrek, askotan, konbentzitzen ez bagaitu ere. Kontzeptu hauen definizioa bera da eztabaidagarria eta hor bertan sortzen dira nahaste asko eta asko. Bien arteko harremanak asko aldatu dira historian zehar, giza dinamikaren arabera. Izan ere, nekazari gizartea eta baserri mundua nagusi ziren bizimolde batetik, baserri eremuak hiriaren dinamikarekiko mendekotasun garbia duen egoera batera igaro gara. Baina, beste askotan bezala, azalpen honek gure inguru hurbilenerako balio du, ez, ordea, hirugarren munduko deitu ohi diren herrientzat, non biztanleriaren gehiena nekazari gizarteetan bizi baita.
Baserri ingurua eta nekazari gizartea
Nekazaritza eta abeltzaintza asmatzeak
eta pixkanaka jarduera nagusi bezala hartzeak,
bizimodu sedentarioa ekarri zuen,
eta, horren ondorioz, gizakia bihurtu zen
ingurunea antzaldatzen zuen eragile nagusi.
Espazioa erabiltzeko moduen bilakaerak
eta bilakaera honek gero eta konplexutasun
handiagoa izateak produkzio bide bat
ekarri zuen: nekazaritza. Lurraldeari dagokionez,
oinarrizko ekoizpen unitateak diren
(herrixkak eta antzekoak) neurri txiki
edo ertaineko asentamenduen inguruan
egituratuta egotea eta espazioaren erabilera
oso trinkoa ez izatea dira produkzio bide
horren ezaugarriak. Hiriak dira gune hauek
elkarren artean artikulatzen dituztenak eta
hirietan biltzen da aginpide politikoa, administratiboa
eta erlijiosoa eta haietan egiten
da salerosgaien (erreminta, tela, eta
abarren) eta nekazaritza eta abeltzaintzako
produktuen trukea. Hortaz, lurralde okupazioarendentsitate txikia da, nekazari gizarte
tradizionalaren lurralde ereduaren ezaugarria,
hiriak kokatzen diren eremuetan izan
ezik.
Baserri gizartean, nekazaritza eta abeltzaintza
ekoizpena da egitura sozialaren eta
ekonomikoaren esparrua. Nahiko gizarte
hertsiak izan ohi dira eta autohornikuntza
izan ohi da nagusi, nekazaritzarako tresnen
eta erreminten erosketa kontuan hartu
gabe.
Industria aroa
Izadiaren baldintzak aldatzeko gaitasun
urria duten lanerako moduen arabera garatzen
den nekazaritza jarduera honen nagusitasunak,
egoera konkretu bat definitzen
du inguruneari dagokionez. Baina egoera
hau aldatuko da. Energia kontsumo handia
behar duten teknika berriak garatuko dira
eta horiek nekazaritza ekoizpena biziagotuko
dute, baina batez ere, bultzada erabakiorra
emango diote industria jarduerari,
ordu arte artisautzaren mugetan mugitzen
baitzen eta nekazaritza ustiaketen eskaria
asetzea baitzuen helburu bakarra. Industria,
ez beti, baina, hirietan kokatuko da batik
bat (eta horrek garrantzi handia izango du).
Hortaz, indartu egingo da hiriak truke gune
gisa duen funtzioa eta gero eta agintari eta
funtzionario gehiago bilduko ditu bere baitan.
Hiriak jarduera ekonomikoaren eragile
bihurtuko dira kapitalaren metaketarako
gune pribilegiatuak diren aldetik. Bilakaera
hori ez da beti lineala izango eta ez da,
gainera, tokiz eta denboraz aldi berean
gertatuko, eta hortaz, une berberean lurralde
batzuek eta besteak bilakaera horren aldi
desberdinetan aurki daitezke. Industria jarduerak
kantitate handitan kontsumitzen ditu
baliabideak, ura, egurra eta energia, eta
batez ere, nekazaritza jardueraren lehiakide
bihurtzen da langileak erakartzeari dagokionez.Industriak nekazaritza jarduerak
baino soldata eta bizi-baldintza askoz
hobeak eskaintzen ditu (azken hau emakumeei
dagokienez, batez ere) eta lehia horren
ondorioz baserri inguruneak kapitala
galtzen du pixkanaka (giza-kapitalari dagokionez).
Biztanleriaren sektore gazteenek
alde egiten dute eta horrek zahartze demografikoa
eragiten du; administrazioak, berriz,
gero eta inbertsio gutxiago egiten du
eta ondorioz, baserri ingurunean beti eskasak
izandako zerbitzu eta ekipamenduak
degradatu egiten dira atzera bueltarik gabe.
Eskolak itxi egiten dira gutxieneko ikasle
kopururik ez dagoelako, osasun ekipamenduetan
ez da inbertsiorik egiten, eta abar…
Espainian oso astiro gertatuko da prozesu
hori, ekonomiaren dinamismo urria
dela-eta, eta modernizatze saioek arrakastarik
ez dutelako. XX. mendearen hasieran
eta batez ere 50 eta 60etako hamarraldietan
(Estabilizazio Plana) gertatuko da behin
betiko baserrietatik hiriranzko exodoa.
Batzuetan, hala ere, biztanleriaren mugimenduak
ez dira bide luzekoak. Baserri
ingurune askotan ere industrializatze prozesu
hori gertatzen da, hirietan bezalaxe.
Hala gertatzen da, adibidez, Gipuzkoako eta
Bizkaiko baserri ingurune batzuetan, aurretik
burdinolen inguruan eratutako halako
artisautza eta industria tradizio bat zegoen
tokietan. Kasu hauetan, nekazaritza hutsetik
bizi diren beste eskualde batzuetako
pertsonak erakartzen dituen gune egonkor
biurtzen dira ibarrondoak, aldi berean, ibarreko
bertako nekazaritza ustiategi batzuk
ere utzi egiten dira produktiboak ez direlako
eta beste baserritar batzuek, berriz,
industriaren alogereko bihurtzen dira, familiaren
laguntzari esker, nekazaritza eta abeltzaintza
ustiategiari eutsiz. Hala, egun-zatiko
nekazari (edo abeltzain) deiturikoa
sortzen da. Famili buruaren jarduera nagusia
nekazaritza edo abeltzaintza ez bada ere,
familikoek, emakumeek batik bat, baratzean
lan egiten dute eta abereak zaintzen dituzte,
gizonak ere, baserritik kanpo egiten
duen lanetik itzultzen denean, lan horietan
ordu batzuk ematen baditu ere.
Langileak erakartzeko lehia horrek aldaketak
eragiten ditu nekazaritza ustiategien
ekoizpenari dagokionez. Batzuetan ustiategia
erabat abandonatzen da eta laborantza
lurren eta larreen ordez baso ustiategiak
ezartzen dira hazkunde azkarra duten landare
motak landatuz. Beste batzuetan egunzatiko
nekazariek ere beren laborantza lurren
zati bat basotarako uzten dute, lan
gutxiago eskatzen dielako. Industrializazioak,
beraz, antzaldaketa sakonak eragiten
ditu ingurumenari dagokionez, ez bakarrik
fabrikak kokatzen diren lurretan, baizik eta
baita inguruko baserri eremuan ere, azken
honen mendekotasun egoera gero eta nabariagoa
delarik.Mantentzen diren nekazaritza eta abeltzaintza
jarduerak trinkoagoak bihurtzen
dira, hazi egiten baita elikagaien eskaria
hirien hazkundearen eta biztanleriaren hazkundearen
ondorioz. Baserriak elikagaiez,
lehengaiez eta langilez hornitzen du hiria.
Hori dela eta baserri gunea, erreserba gune
gisa finkatzen da, lehengaien erreserba eta
industriak gero eta kantitate handiagoetan
behar dituen langileen erreserba eta ugaltze-toki.
Nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiek
oraindik ekoizpen ona duten tokietan,
trinkoagotu egiten da ekoizpen hori, gero
eta nazioartekotzenago diren merkatuen
eskariei erantzuteko. Horrek, bestalde, gogortu
egingo du lehia ekoizle txikiei dagokienez.
Integrazio ekonomikorako prozesuek,
Europako merkatu bakarraren sorrerak,
adibidez, bidea irekitzen diete kanpoko
nekazaritzako salgaiei, lehen bertako ekoizleen
merkatu itxia zegoen tokietan. Horren
ondorioz, eta adibide bat aipatzearren, Frantziako
eta Holandako esneak, salerosgaien
joan-etorri librea dela-eta, Kantauriko erlaitzeko
ekoizle tradizionalen esneari tokia
kentzen dio, prezio lehian irabazle delako.
Honi eman dakiokeen konponbide bakarra
aduanen bidezko protekzionismoa litzateke
edota ustiategiak lehenbailehen modernizatzea
lehiakortasuna ahalbideratuko
luketen emaitzak iristeko.
Industria ondoko gizartea
Hiriak galdu egingo du pixkanaka bere
ezaugarri nagusia izandakoa, hau da, kapitalaren
metaketarako gune pribilegiatu izatea.
Gero eta arazo larriagoak izango ditu
arlo guztietan: lurraren prezioaren igoera,
trafiko arazoak (oro har kongestio desekonomia
deitzen direnak), indarrean dagoen
ekoizpen moduak eragindako kostu sozial
geldiezinak, hala nola delinkuentziaren
hazkundea, bazterketa soziala edota elkarbizitzaren
degradazioa. Beste arazo batzuk
baliabide naturalen neurriz gaineko ustiaketak
eta xahuketak eragindakoak izango
dira, bai lurrari dagokionez (gero eta urriagoa
eta askotan kutsatua, hondakin toxiko
arriskutsuak nonahi bota izanagatik), urari
dagokionez (industria prozesu gehienetan
nahitaezkoa den gaia) eta baita aireari dagokionez
ere.
Baina agian, sistema ekonomiko orokorrean
gertatutako aldaketak izan dira astindurik
handiena eragin dutenak. Alde batetik,
nazioartean eskeari dagokionez gertatutako
aldaketak eta hirugarren munduan
industria potentzia berriak sortu izanak (zeinen
bizkortasun ekonomikoa langileenmendekotasunean eta ordaintzen diren soldata
urrietan oinarritzen baita) ahuldu egin
dute sistema hori, eta bestetik ez du aurrera
egiteko ahalbiderik izan baliabide batzuk
ahitu direnean edo xahutu dituenean, lurrarekin
gertatu den bezala, adibidez, eskura
izan ez duenean edo gehiegi garestitu
denean. Hala, langabezia, ingurumenaren
degradazioa eta errorik eza dira zenbaitek
hiri patologiak deitu izan ditun drogamendekotasunaren,
delinkuentziaren eta abarren
haztegi. Beste maila batean hiriko bizimoduaren
estresak, gero eta hedatuago
dagoen derrigorrezko mugikortasunak (trafikoak)
eragindako arazoek, ekipamenduen
urritasunak eta, hitz batean, bizi kalitateren
maila eskasak hiriaren krisi sakonaren
koadroa osatzen dute.
Eta krisi hau hiria bere mugetatik haruntz
zabalduz ari da konpontzen. Industria
garapenaren garaietan baserri ingurunea
langileen, lehengaien eta lurraren erreserba
gisa finkatu bazen, ur eta aire garbiak
dituzten «paisaje eztien» erreserba bihurtu
da orain. Eta eszenario horretan hasiko
da hiriaren hustuketa, autopista eta
autobideen bitartez hiriarekin (lantokiak
dauden lekuarekin) lotuko diren urbanizazio
eta egoitza lur berriekin. Fenomeno
honen adibideak Uribe-Kostako edo Cantabriako
udal batzuetan aurki daitezke, Bilbaoko
metropoli guneari dagokionez.
Baina hiriguneetako jendea ingurumenak
dituen arazoez jabetzen doan eran, aldi
berean ingurumenari dagokionez balio handiak
dituen eta ekosistema ongi gordeak
dituen baserri inguruneak aurkitzen ditu.Ingurune horietan, espazioaren erabilera eta
bertan garatu diren jarduerak modu eramangarrian
egin direlako mantendu dira, neurri
batean, balio horiek. Abeltzaintza estentsiboa
litzateke horren adibide bat. Bai balio
horiengatik eta bai administrazioak baserri-turismoari
ematen dion bultzadagatik
ere, ia hutsik zeuden baserri zonak betetzen
ari dira berriro askotariko erabileretarako:
bizitzeko, aisialdi eta kirol ekintzekin
zerikusia duten turismo eta aisialdirako
(mendiko ibilaldiak, asteburuko ekintzak,
eta abar…).
Baina baserri ingurunean, era berean,
industria eraikitzeko egokia den lur erreserba
handia dago. Industriaren lehiakortasunaren
giltzetako bat da, produktibitate
handiagoa lortzeko ekoizpen sistema tradizionalak
aldatzera behartzen duten teknologia
aldaketa prozesuei aurre egin ahal
izatea. Honek, askotan, ekoizpen modua
berrantolatu eta instalakuntzak handitzea
esan nahi du. Baserri inguruetan lurra merkeagoa
izan ohi da, oro har, hiriguneetan
baino. Horren ondorioz industria aldatzen
ari da tokiz, batzuetan, aministrazioak inbertsioen
bidez emandako laguntzaz (lurrak
erosteko, industria poligonoak urbanizatzeko,
bide azpiegiturak egiteko eta abarretarako
diru laguntzak). Beste batzuetan industriak
berak dira gainbehera ekonomikoan
dauden nekazaritza edo abeltzaintza
zonetara aldatzen direnak, lurraren
merketasunak erakarrita eta hirietako langileek
baino diru eskakizun txikiagoak izango
dituzten langileak kontratatzeko itxaropenez.