Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Estatua eta politika fiskala
Estatua edo sektore publikoa agente
ekonomiko bat da. Saltzeko ez diren zerbitzuak
ekoiztu (osasuna, hezkuntza etab.) eta
errenta eta aberastasun nazionalak birbanatzeko
eragiketak egiten ditu, besteak
beste, bekak eta diru laguntzak eman, babesgabeentzako
laguntzak... Bi jarduera bi
horiek, agente ekonomikoa denez, estatuaren
ezaugarri nagusiak.
Estatua, beraz, ez da sistema ekonomikoko
beste eragileak bezalakoa, ekonomia
nazionala zuzentzen du eta. Eginkizun
horri politika makroekonomikoaren helburu
batzuk atxiki zaizkio XX. mendean, besteak
beste, enplegu osoa, prezioen egonkortasuna
eta ordainketa balantzaren oreka bilatzea.
Alabaina, sektore publikoaren funtzio
ekonomikoak kolokan jartzen hasi dira
azken hamarkadetan.Sektore publikoak bere plan ekonomikoa
diseinatzen du, jarritako helburuak
bete beharrez. Aurrekontuak jasotzen du
plan hori, azken finean berak mugatzen
baitu xedeak betetzen noraino helduko den.
Sektore publikoak gastuak izango dituenez,
diru sarrerak ere zehaztu behar ditu plan
ekonomikoan. Dakigunez, zergak edo beharturiko
ordainketak dira estatuaren diru
sarrera nagusiak eta, batik bat, familiek zein
enpresek ordaintzen dituzte. Administrazioaren
lana da zergak biltzea.
Gastu eta diru sarrera publikoak ezagutu
nahi baditugu, aurrekontuari begiratu
beharko diogu. Dena dela, horren aurretik,
ikus dezagun pentsamendu ekonomikoaren
eskola nagusiek estatuaren eskuhartze
ekonomikoari buruz nolako iritziak
plazaratu dituzten.
Estatuaren esku-hartzeari buruz pentsamendu ekonomikoaren eskola nagusiek dituzten iritziak
Pentsamendu ekonomikoaren joera nagusiak
XVIII. mendean hasi ziren gai honen
gaineko iritziak plazaratzen. Gogoan
izan behar da iritziok, normalean, merkatuari
eta merkatuaren funtzionamenduari
buruz duten ikuspegiari daudela loturik.
Merkantilistek ziotenari jarraiki (ikus
Pentsamendu Ekonomikoa), estatuak merkataritza
eta industria sustatu behar ditu.
Ondorengo ikuspegi klasikoak, ordea,
Adam Smith bozeramaile zuela, oso toki
txikia uzten zion sektore publikoari ekonomian
jardun zezan. Analisia lehia perfektuaren
kontzeptuetan oinarritzen zutenez,
uste zuten merkatuak berak erregulatu behar
zuela ekonomia. Ikuspegi honetatik,
estatuak, berez, faktore exogenotzat hartuta,ez du esku hartu behar, ekimen pribatuarentzat,
berezko izaera dela kausa, errentagarriak
ez diren sektoreetan salbu.
Joera horretako autoreek eragin handia
izan zuten beren garaian, hainbeste non
XIX. mendean “laissez faire” doktrina agertu
baitzen, estatuak ez duela merkatua arautu
edo kontrolatu behar dioena, aitzitik, sektore
pribatua bere erara utzi behar dela,
horrela gizartearen interesa hobeto zerbitzatu
beharrez.
Nolanahi ere, egon da kontrako iritzirik,
“ongizatearen ekonomia” delakoa defendatzen
zuten autoreen aldetik hain zuzen
ere. “Keynesiarrak” ditugu ororen buru.
Haien abiaburua merkatuko hutsegiteak
dira, uste baitzuten akats horiek erakustendutela badirela prezio sistemak egokiro
konpondu ezin duen problemarik. Gisa
horretara, estatuak ekonomian esku hartuz
konpontzea proposatzen zuten. Batez ere
1950eko eta 1960ko hamarraldietan egin
zituzten proposamenok, beraz, estatuari
ahalmen handia onartu zitzaionean ondasun
eta zerbitzu publikoez hornitzeko eta
birbanatzeko politikak antolatzeko. Nolabait
esateko, orduan, estatua herritarren ongizatea
zaintzen zuen goiko izaki ongile bihurtu
zen.
Hirugarren ikuspegi baten arabera,
agente pribatuek mozkinak lortuko badituzte,
beharrezkoa da estatuak esku hartzea,
osterantzean, mozkinek denboran zehar
behera egiteko joera dute-eta. Autore
hauek aurreko ikuspegi biak kritikatzen
dituzte, noski. Batzuen irudiko, estatuak bi
funtzio nagusi ditu ekonomia kapitalistan,
bata, pilaketa, eta bestea, sistema zilegiztatzea.
Funtzio horien bidez ekimen pribatuaren
kostuak gutxitzea lortu behar du,
eta, bestalde, gizartearen adostasuna bilatu,
mozkinak esku pribatuetara heltzen
direlarik, kostuen banaketa soziala izan
dadin.
Aurrekoaren kontra azken hamarraldietan
hedatu den beste joera batek (Chicagoko
Eskola), Milton Friedman buru duela,
kolokan jartzen du estatuak ekonomian
esku-hartzea, uste izanez sektore publikoak
merkatuak baino eragin txikiagoa duela eta
eragiten omen dituen arazo instituzionalek
truke askatasuna eta sistema ekonomikoaren
eraginkortasuna mugatzen dutela.
Autore hauen irudiko, noski, merkatua askatasunaren
gailurra den bitartean, estatuaren
esku hartzea, askatasunaz oso bestera,
ez da giza banako burujabeen aurkako etengabeko
hertsapena baizik. Hori horrela,
enpresa publikoak pribatizatzearen alde
agertzen dira eta, oro har, sektore publikoa
mugatzea aldezten dute, merkatuko ekonomia
askearen amoreagatik.
Proposamen horiek Estatu Batuetako eta
Erresuma Batuko gobernu kontserbadoreekgauzatu zituzten laurogeiko hamarraldian,
eta handik hedatu dira mendebaldeko estatu
askotara, harik eta ikuspegi nagusi egin
arte. Haatik, gobernu horiek ez diote ekonomian
esku hartzeari utzi, baina gastu
sozialak murriztu eta militarrak handitu dituzte,
horrela hezurmamituz beren estrategia
aldaketa. Horregatik, zenbait autorek,
“liberalismo ekonomiko” baino areago,
“keynesianismo atzerakoi” deritzete Estatu
Batuetako politika ekonomiko horiei.
Gaur egungo uste nagusia da sektore
publikoaren esku hartzeak arazorik larrienak
arindu litzakeela, baina inolaz ere
ez guztiz konpondu arte. Hartara, estatuak
lan egin behar du enpleguari atxikitzeko,
pobrezia txikitzeko eta errenta birbanatzeko.
Enpresa pribatuak, horregatik, ekonomian
eginkizunik handiena izan behar du.
Halatan, estatuaren funtzioak izan behar
duen neurriarekin dute oraingo eztabaidarik
sakonenek zerikusia.
Estatua ondasun eta zerbitzuen hornitzaile
Gaur egungo merkatu ekonomietan
oharturik daude merkatuak bakarrik ezin
dituela funtzio ekonomiko guztiak bete eta,
hortaz, beharrezkoa dela estatuak merkatuaren
alderdi batzuk zuzendu, bideratu eta
osatzea. Zenbait ondasun publikoz hornitzeko
ardura ere hartu ohi du bere gain.
Ikus dezagun, zein diren ondasun horien
ezaugarriak.
Ondasun publikoak
Erakunde publikoek arrazoi desberdinak
direla kausa hornitzen dituztenak. Bi
mota daude: ondasun sozialak eta lehentasunezkoak.
• Ondasun sozial garbiak
Ondasun hauek bi ezaugarri dituzte: ez
dira lehiakorrak eta prezioen bidez ezin da
haien kontsumotik inor baztertu; hor ditugu,
besteak beste, eskualdeko errepideak,
bideak, parkeak, liburutegi publikoak, armada
eta abar. Bi ezaugarri horiengatik
merkatua ez da gai eraginkorra izateko.
Nabaria denez, ondasun pribatuen kontrako
ezaugarriak dituzte, zeren pribatuen kontsumoan
lehia baitago, batek kontsumitzen
duena beste batek ezin duenez, eta prezioen
bidez baztertzen baitute, erosi ahal duenak
erosten duenez.
• Lehentasunezko ondasunak
Ondasun hauek lehiakorrak dira kontsumoaren
esparruan, eta baztergarriak izan
daitezke merkatuko eskariak ezarritako
mugen arabera; baina muga guztien gainetik,
estatuak askatasunez eskaintzen ditu
bere aurrekontuaren bidez. Esate baterako,horietarikoak dira osasun publikoa, hezkuntza
publikoa, museo publikoak, liburutegiak,
erakunde publikoek antolaturiko
musika jaialdiak...
Ondasun jakin bat publikoa edo pribatua
den zehazteko, gehienetan, ez zaie berezko
ezaugarriei begiratu behar, ondasunaren
inguruari baino, ezen pribatu edo publiko
izatea inguruaren, sistema ekonomikoaren,
gizartearen araberakoa da, eta, orobat,
faktore askok eta askotarikoek mugatzen
dute.
Estatuaren plan ekonomikoa: aurrekontua
Sektore publikoaren aurrekontuak
kontabilitatearen erara adierazten du ogasun
publikoaren aldi baterako plan ekonomikoa.
Horrela, estatuak egin nahi dituen
gastuen gaineko aurreikuspenak biltzen
ditu, eta hasieran, behintzat, derrigo-
Zergen kontzeptua eta sailkapena
Kontzeptua
Kontzeptua ez da beti bera izan. Hala
ere, zerga zer den honela definitzea dago:
• Betebeharra, hertsapenezkoa da, hots,
zigorturik dago ez betetzea.
• Ez du kontraprestaziorik.
• Balio ekonomikoak, dirua normalean,
igortzen zaizkio estatuari edo haren menpeko
erakundeei.
• Subjektu ekonomiko batek ordaintzen
du (herritar batek, familiak, enpresarioak,
kontsumitzaileak etab.), “subjektu pasibo”
izena duenak.
• Legezko arau batek ezartzen du.• Subjektu aktibo batek (Estatuak, autonomia
erkidegoak, udalak) ezartzen du
zerga, eta era autoritario batez edo bere aldetik
bakarrik ezartzen ditu baldintzak.
Gisa horretara, azpimarratu behar dugu
zergek ezaugarririk behinenekotzat dutela
nahitaezkoak izatea edo kontraprestaziorik
ez ematea.
Zergen sailkapena
Zergen deskribapen laburra
Pertsona fisikoen errentaren gaineko
zerga
Izenak berak dioenez, subjektuen ahalmen
ekonomikoa kargatzen du, urtebetean
eskuratutako sarrera mota guztiak kontuan
hartuz. Baina salbuespen batzuk ere hartzen
ditu bere baitan (zerga ordaintzeko
beharrik ez), ordaindu behar duen pertsonaren
egoerari kontu eginik. Errenta garbia
kargatzen da, hau da, sarrerak lortzeko
egindako gastuak kendu ondokoa.
Zerga hau, beraz, zuzenekoa, pertsonala,
subjektiboa, aldirokoa eta progresiboa
(edo aurreranzkoa) da. Ekonomia garatuetan,
sektore publikoaren baliabide iturririk
garrantzitsuenetariko bat da.Norberaren ondarearen gaineko zerga
Pertsonak daukan ondarearen balio
garbiaren gaineko zerga da. Zuzenekoa,
pertsonala, subjektiboa, aldirokoa da, eta
PFEZren osagarria. Orokorra ere bada, pertsonaren
jabetza osoari dagokiolako.
Gaur egun ez du diru asko biltzen, baina
ez zaio horregatik garrantzirik kentzen, zerga
nagusien gestioari laguntzen dionez gero.Oinordetzen eta dohaintzen gaineko
zerga
Doako jabetza eskualdatzeak kargatzen
ditu, jabearen heriotzagatiko jarauntsiak edo
emaitzak nahiz bizirik daudenen artekoak.
Zuzenekoa, pertsonala, subjektiboa, eta noizean
behingoa da, eta ondareari lotua dago.
Aurreranzko karga du, bai jarauntsiaren
edo emaitzaren zenbatekoaren arabera, bai
jaraunsle (oinordeko) edo hartzailearen eta
eragile edo emailearen arteko ahaidetasun
graduaren arabera. Errentaren gaineko zerga
osatzen du, batez ere, administrazioari
jabetza kontrolatzeko laguntza emanez,
baina gaur egun garrantzi eskasa du.
Sozietateen mozkinen gaineko zerga
Sozietateen edo enpresen mozkin garbia
kargatzen du, alegia, enpresaren errenta
osoa, pertsona fisikoen errenten gaineko
zergaren irizpide berdinez egin ere.
Zuzena, subjektiboa, pertsonala eta aldirokoa
da. Pertsona juridikoei dagokie (sozietate
edo enpresei).Kontsumoaren gaineko zerga orokorrak
Ondasun eta zerbitzu guztien kontsumoa
kargatzen dute, salmenta gertatzen den
unean bertan. Zeharka grabatzen dute, noizean
behingo erara eta objektibotasunez,
ez baitute ondasunak kontsumituko dituen
pertsonaren egoera aintzat hartzen. Zerga
kontsumitzaileak ordaintzen duen prezioaren
barruan dago sarturik.Garrantzitsuena BEZ da, gaur egun, hau
da, balio erantsiaren gaineko zerga. Enpresarioek
eta profesionalek emandako ondasunak
eta zerbitzuak kargatzen ditu, baita
inportazioak ere, egiten dituenaren egoera
aintzat hartu gabe.
Fase anitzekoa zerga da, urjauzien antzera,
produktua egiteko fase guztietan eta
salmentan kargatzen baita, eta aldi berean
produktuari balioa eransten zaio. Fase batzuen
adibidea ematearren, gogora ditzagun
hauek: burdina eta altzairua erostea, altzairuaren
ijeztea, makina-erreminta egitea, eta,
azkenik, produktua bera saltzea.
Kontsumo espezifikoen gaineko zergak
Kontsumoaren gaineko karga orokorrei
gaineratzen zaizkie, eta produktu jakin batzuen
nolabaiteko gainkarga daira (tabakoa,
alkohola, gasolina etab.). Xede desberdinak
izan ditzakete, kasuan kasukoa, kostuak
banatzea, kontsumoa zigortzea edo ordaintzeko
ahalmen handiak kargatzea.
Zuzenak, errealak eta objektiboak, noizean
behingoak dira, eta ondasun batzuk
bereziki hautatzen dituzte diru gehiago biltzearren,
merkatua berrantolatzearren edo
kostu sozialak birbanatzearren.
Kanpoko merkataritzaren gaineko zergak
edo arantzelak
Arantzelek estatuen mugak zeharkatzen
dituzten merkantziak kargatzen dituzte,
batetik, dirua lortzeko, bestetik, estatuko
ekoizpena babesteko. Zergok zeharka kargatzen
dute kontsumoa, eta errealak, objektiboak,
noizean behingoak dira, zeharkako
zerga guztien antzera.
Ondare eskualdatzeen gaineko zergak
Nolabaiteko ordainketaz egiten den eskualdatzeak
kargatzen ditu, alegia, salmenta
prezio batez edo ondasun nahiz eskubideen
truke bidez egiten direnak. Salerosketako
balioa hartzen du erreferentzia moduan,
ondare gordina beste izenez. Gai asko izan
daitezke: akzioak, etxebizitza, arte lanak
etab. Zerga heterogeneoak dira, adibidez,
ondare eskualdatzearen gainekoa, sozietate
eragiketen eta egintza juridiko dokumentatuen
gainekoa, bestela esanda, etxe bat
erostean egiten dugun jabetza eskrituragatik
ordaintzen duguna.
Beraz, zeharka kargatzen du, eta ordaindu
beharrekoa zehazterakoan ez da kontuan
hartzen subjektuaren famili egoera edo
pertsonalik.
Ondasun higiezinen gaineko zergak
Aktibo batzuk kargatzen dituzte, gainean
izan ditzaketen bestelako kargak edo
zorrak aintzat hartu gabe. Partzialak direnez,
ez dute pertsona batek eduki dezakeen
ondare guztia kargatzen, higiezinak baizik
(etxebizitza, lonjak...). Errealak dira,
aktibo jakin bat kargatzen baitute, eta objektiboak
dira.
Iruzur fiskala
Zergadun batzuek errenta edo aberastasunagatik
administrazioari ordaindu beharreko
zergak ez ordaintzearen ondorioa da.
Hortaz, norberak daukan aberastasuna administrazioari
aitortzeko eta parte bat emateko
eginbeharra ez betetzea da, eta, era
honetan, errenta ezkutatzea da. Iruzur hau,
noski, presente egon da administrazio publikoek
herritarrei zergak jartzen hasi zirenetik,
herritarrak, banaka edo taldeka, gaitzi
baitzaizkio baliabide horiek emateari.
Nolanahi ere, gizarte, kultura eta politika
egoerek estatuetan antzematen diren iruzur
maila desberdinak baldintzatu dituzte.
Iruzur fiskalak modu desberdinak hartzen
ditu bere baitan:
• Zerga ihesa: diru sarrerak ezkutatzea
edo ondare gehikuntzak ez aitortzea.
• Zerga kenkari faltsuak, fakturak
edo antzekoak faltsutuz.
• Zerga itzurpena: arauak egin direnean
eman zaizkien helburuez besteko
helburuetarako erabiltzea, hau da, arauak
bortxatzea, eta arauek aurreikusi gabeko
egoera batez baliatzea.
Zerga ihesa eta itzurpena garatu eta
sofistikatu dira sare iruzurgileen bidez.
Enpresen eta lege aholkularitzen arteko antolamenduak
izaten dira. Izan ere, iruzur
fiskala batez ere enpresen eta profesionalen
artean gertatzen da, zeren beren diru
sarrera motagatik eta eragiketen opakotasunagatik
errazago egiten baitute errenta
kontrolatuagoak dituztenek baino, adibidez,
nominatik kobratzen duten soldatapekoen
kasuan bezala.
Gainera, iruzur fiskalaren ondorioek
politika publikoei eragiten diete eta ondasunak
birbanatzeko politika oztopatu. Hala,
gogoan izan behar dugu iruzurrak laguntza
sozialak emateko ahalmena murrizten
duela (bekak, babes ofizialeko etxebizitzak,
diru laguntzak...), eta iruzurra egiten duten
pertsona nahiz sozietateei aukera ematen
diela laguntza horiez baliatzeko, beren ondarea
ezkutatu dutenez gero. Horiek horrela,
iruzurgileek beren ahalmen ekonomikoen
araberako partea ez emateaz gainera,
gastua handitzen dute beste arlo batzuetan,
eta kalte egiten diote administrazioaren
finantza ahalmenari, eta horrek
gastu publikoa emendatu nahi bada, zor publikoa
handitzen du.
Defizit publikoa
Defizit publikoa sortzen da diru sarreren
eta gastu publikoen arteko alde negatiboa
denean, hots, administrazio publikoen
gastuek sarrerak gainditzen dituztenean.
Horregatik, administrazioaren finantzatzeko
beharra dela esan ohi da.
Bi osagai ditu, defizit estrukturala eta
defizit ziklikoa.
Defizit estrukturala honelaxe definitzen
da: ekonomiak bere hazkunde bidean
ahalik eta ekoizpen faktore gehien erabiliko
balitu, lan eta kapital osoa, eta etenik
gabe erabili ere, orduan egongo litzatekeen
defizita estrukturala litzateke.
Defizit ziklikoak zerikusia du ziklo
ekonomikoarekin. Zikloaren hedaldian diru
sarrerak gehitzen dira eta langabeziaren
gastuak gutxitu (diru laguntzak, prestazioak...);
beheraldian kontrakoa gertatzen da.
Beraz egonkortzaile automatikoek defizitari
eragiten diote, zikloaren norabidearen
ondorioz.
Lehen mailako defizita, edo interesik
gabea, guztizko defizitari zor publikoaren
interesak kentzen dizkiona da. Gobernuak
bere politika ekonomikoan daukan jokatzeko
aldea neurtzeko erabiltzen da. Baliokidea
du “kutxa defizit ez finantzarioa”,
hau da, eragiketa errealen (edo ez finantzarioen)
ordainketetatik sarreretara dagoen
aldea. Ogasun Publikoak banku zentralean
(Espainiako Bankuan) duen kontu korrontearen
aldaketak islatzen ditu.
Hiru bide daude defizita finantzatzeko:
Ongizatezko gizartearen krisi fiskala
Estatuaren eginkizuna txikia izan zen
XX. mendearen bigarren hamarraldia arte.
Aldaketa Errusiako iraultzarekin heldu zen
(1917), estatua jarduera ekonomiko osoa
kontrolatzen hasi zenez geroztik. Gainera,
estatu kapitalistetan 1930eko hamarraldian
gertatu zen depresioa halakoa izan zen non
jarduera ekonomikoa pizten lagunduko
zuten politikak bultzatu baitzituzten gobernuek.
Bigarren Mundu gerraren ondorioz,
industri estatuek koloniak galdurik eta herritarrek
aho batez gizarte segurantza eskaturik,
norabidea aldatu eta sektore publikoa
hazi egin zen. Baina 1970eko hamarraldian
bide hori kolokan jarri zen, eta halaxe dirau,
mendearen amaiera arte.
1960tik 1995 arteko 35 urteetan bikoiztu
egin da industria estatuetako sektore
publikoa. Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko
Erakundeko (ELGE, edo OCDE)
gastu publikoaren batez bestekoak barne
produktu gordinaren (BPG) %36 gainditu
zuen 1995ean. Baina gehikuntza horrekin
batera ez da parekorik gertatu zerga bilketan.
Gastu publikoak %11 egin zuen gora
BPGrekiko, eta 1960ko hamarraldiko %30
etik 1985eko %41era heldu zen. Aldi berean
diru sarrera arruntak, hau da, zuzeneko
eta zeharkako zergak gehi gizarte segurantzako
kotizazioak, %8 igo ziren bakarrik,
%28tik 36ra hain zuzen. Horrenbestez, defizit
publikoa BPGrekiko %0,2tik 3,6ra igaro
zen.
Labur beharrez, datuok erakusten dutenez,
sektore publikoak ekonomia garatuetan
zenbat eta gehiago esku hartu duen,
hainbat eta gehiago okertu dira kontu publikoak.
Beraz defizit publikoak BPGrekiko hartu
duen gehiegizko pisuak eragin du estatuaren
krisi fiskala. Nahiz eta 1970eko hamarraldiaren
amaieran gertatu den, atzeraldi
ekonomikoa bete-betean zegoelarik, kausak
hazkunde ekonomikoaren aurreko aldian
daude sustraiturik. Ordu arte, indarrean
zegoen eredu keynesiarrari jarraiki, iritzia
zen defizit publikoak eragin onuragarria
zuela, eskaria, ekoizpena, errentak eta
enplegua sustatzen zituelakoan. Ikusten
denez, gerora agertuko ziren ondorio negatiboak
ez zituzten garrantzitsutzat jotzen.
Baina 1970eko hamarraldian azaldu ziren
ondorioek prezioen gorakada eta ordainketa
balantzako desorekak eragin zituzten,
defizit publikoaz besteko eragilerik bazegoen
ere.Hamarraldi horren amaieratik aurrera
mendebaldeko politika ekonomikoak aldatu
ziren, neoliberalismoaren ikuspegia nagusitu
zenez geroztik. Inflazioa eta defizit
publikoa kontrolatzea zen orduko helburua,
enplegua babesteko politikak alboraturik.
Defizita kontrolatu beharrez, gastu publikoaren
hazkundea gelditu eta presio fiskala
arindu zen, sektore publikoak ekonomia
zentraletako zuen pisua txikitzeko xedearekin,
oroz gain politika sozialaren kaltetan.
Estrategia horrek biziki eragin dio “ongizatezko
gizarteari”, haren ezaugarrik behinenak
BPGrekiko gastu handia eta sektore
publikoa ekonomian pisutsua izatea direnez
gero.
Politika liberalek, defizit publikoa txikiagotu
behar dela-eta, ongizatezko gizarteari
eta sektore publikoaren eginkizunari
esetsi diete, eta horrela bultzatu dituzte
enpresa eta zerbitzu publikoak eta asistentziazkoak
pribatizatzeko politikak. Estatuaren
interbentzionismoa gutxitu edo
ezabatzeko, monopolio publikoak deuseztatu
dituzte eta arauak kendu, lan merkatuan
gertatu den bezala. Haatik, benetan,
gastu sozialak gutxitu ahala, gehitu egin
dituzte defentsakoak, ordena publikokoak
eta administrazioaren zerbitzu orokorretakoak.
Zernahi gisaz, 1980 eta 1990ko hamarraldian,
ideia horiek nagusitu dira hala
teorian nola praktikan erdialdeko estatuetako
gobernu kontserbadore gehienen
politiketan.
Labur esanda, neoliberalismoa gastu
publikoaren gehikuntzak eta iruzur fiskalak
eragindako krisiaz baliatu da errenta
birbanatzeko modua kapitalaren jabeentzat
onuragarria izan dadin, baina ez dio iruzur
fiskalari behar bezala aurre egin. Horren
ondorioz, gero eta egoera txarragoan
utzi ditu gizarteko sektorerik ahulenak,
langabetuak esate baterako, eta, horrela,
asko hazi dira pobrezia eta bazterketa soziala.
Politika fiskalaren tresnak
Politika fiskala zer den definitzeko zeinahi
gobernuk lehentasunezkotzat jotzen
dituen politika ekonomikoaren helburuak
betetzeko eragin ditzakeen jardun askeen
edo aukerakoen multzoa direla esango
dugu. Gobernuek, helburu horiek direla-eta,
aldaketak egiten dituzte sarrera eta gastu
publikoen programetan.
Horretara, nabaria denez, politika fiskalaren
tresna nagusia sarrera eta gastu publikoetan
aldaketak egitea da, batez ere
zergei dagokienez, jarduera ekonomikoan
nolabaiteko aldaketa eragin aldera. Adibidez,
Eskari Erantsiak (ikus Kontabilitate
Nazionala) handitu nahi izanez gero, bide
batzuk ditu eskueran, besteak beste, gastu
publikoa zergak, edota enpresen mozkinen
gaineko zergak gutxitzea. Zergak gutxituz
errenta pertsonal erabilgarria handitzen
denez, kontsumoa indartuta suertatzen da,
eta horren ondorioz, baita eskari agregatua
ere. Enpresen gaineko zergak gutxitzea inbertsioak
sustatzeko modu bat da.
Gastu publikoa eskari agregatuaren
osagaietariko bat da eta, jakina denez, gobernuen
politika ekonomikoaren menpean
dago. Gastu publikoa aldatzen denean,
errenta handitu egiten da, baina ez proportzio
berean, handiago batean baizik, gastu
publikoak kontsumoaren katea handitzea
eragiten duelako. Gehikuntzaren guztizkoa
kontsumitzeko joera marjinalaren araberakoa
izango da, alegia, herritarrek eskuratu
duten dirutik, aurrezkira beharrean, kontsumora
bideratzen duten kopuruak baldintzaturik.
Marjinala denez, proportzio bat
baizik ez du neurtzen: eskuratutako gehigarrizko
diru bakoitzeko egin den kontsumoarena.
Hortaz, gastu publikoak errenta nazionala
igoarazten du, norbaitek gastuaren
ondorio ekonomikoak jasotzen baititu;esate baterako, administrazioak eraikin bat
erosten badu, norbaiti ordainduko dio. Diru
sarrera egiten duenak aukeran du aurreztea
edo gastatzea (guztia edo zerbait). Kontsumitzen
duen partetik bere errenta aterako
du beste batek, ekoizkina edo zerbitzua
eman dionak noski, eta horrela, ondoz
ondo, kate batean mugituko da kontsumoa.
Kate efektu horregatik esaten da gastu publikoa
errentaren biderkatzailea dela. Gaitasun
biderkatzailea da, hain justu, gastu
publikoa politika ekonomikoaren tresna
garrantzitsu egiten duena, ekoizpenari eta
errentari eragiteko xedea izanez gero.
Nolanahi ere, autore batzuek zalantzan
jartzen dute tresna horrek eskari agregatua
eta errenta sustatzeko omen duen eragingarritasuna.
Zenbait faktorek gastu publikoaren
eragin biderkatzailea ahultzen
dute, baita konpentsazioz erabat ezabatu
ere. Hala bada, ekonomiak baldintza batzuk
bete behar ditu gastu publikoa jarduera
ekonomikoaren indargarri izango bada,
besteak beste:
• Erabiltzen ez den zenbait baliabide eduki
behar da eskueran.
• Kontsumitzeko joera marjinalak errenta
handitzen den bitartean iraun behar du.
• Aldi berean, zergak eta kotizazioak ez
dira gehitu behar.
• Transferentziak, diru laguntzak… ez dira
gutxitu behar.• Kontsumoaren igoera ondasun nazionalak
eskuratzera bideratu behar da.
• Gastu publikoa zor publikoak finantzatu
behar du.
Gastu publikoaren eragina mugatzen
duten faktoreen arteko batzuk, nolabaiteko
eduki fiskala dutenak, erantzun automatikoak
dira, hau da, ez dituzte gobernuek
bultzatzen, ezbada ere jarduera ekonomikoaren
ibileran gertatzen diren aldaketek
eragiten dituzte. “Egonkortzaile automatiko”
izena dute.
Jarduera ekonomikoa hazten ari delarik,
zergetatik bildutakoa ere igotzea da
egonkortzaile automatiko azpimarragarrienetariko
bat, gobernuak zergetan ezertxo
ere aldatu ez arren, berez gertatzen dena.
Aitzitik, jarduerak behera egiten badu, zerga
bilketa ere behera joango da, eta horrela
arinduko da jardueraren beherakadak
eskariaren eta errentaren gainean duen eragin
negatiboa, automatikoki egonkortzeko
joera baitu.
Antzekoa da transferentziekin gertatzen
dena, bereziki lehen mailako premia sozialak
asetzen dituztenen kasuan. Adibidez,
ekoizpen jarduerak behera egin eta langabezia
igotzen denean, zerga gutxiago bilduko
dira, errenta ere behera joango baita.
Hala ere, langabeziagatiko prestazioak
emendatzen badira, politika horrek errentaren
beherakada arintzen lagunduko dueta, halaber, langabetuen eskariari eutsiko
dionez, errentaren igoera erraztuko du.
Beraz, izaera egonkortzailea dute.
Bestalde, zergak dira administrazio publikoen
diru sarrera nagusia, gastu publiko
gehienak finantzatzen dituztenak. Zuzeneko
zergek zuzenki txikiagotzen dute errenta
erabilgarria eta, hortaz, baita kontsumoa
ere. Gainera, kontsumoak behera egiten
duenean, errenta nazionala ere behera joaten
da, elkarren segidako fase kateatuetan
egin ere, baina beherakada hori, guztira,
zergen gehikuntzak hasieran eragindakoa
baino handiagoa izaten da. Horrenbestez,
argi dago zergek, gastu publikoak bezala,
eragin biderkatzailea duela, nahiz eta, gastu
publikoarena ez bezala, kasu honetan
negatiboa izan.
Gastuaren eta zergen izaera biderkatzaileak
erkatuz gero, nabaritzen da gastu publikoarena
zergena baino handiagoa dela,
ezen zergak gutxitzearen ondoriozko errenta
guztiak ez dira kontsumora bideratzen,
parte bat aurrezten delako.
Zergak gehitzen direnean, ekonomia,
oro har, uzkurtu egiten da; beraz, zerga aldaketek
ekonomian duten eragin globala
aztertzen badugu, harremanetan jarri behar
dugu gastu publikoak duen eragin ekonomiko
hedagarriarekin, zeren, esan dugun
bezala, gastu publikoaren parte handi bat
zergen bidez finantzatzen baita.