Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Ekoizpena
Egunero kontsumitzen eta erabiltzen
ditugu produktuak edo zerbitzuak, edo
harremanetan egoten gara haiekin. Normalean
enpresetan sorturikoak izaten dira eta,
beraz, ekoizpen jardueraren fruitu, hau da,
lehengaiak azken kontsumitzaileak erabili
ahal izateraino eraldatzeko jardunbide baten
ondorio izaten dira, ekoizteko jarduera
gauzatzearen ondorio, beraz.
Ekonomia sistemen funtzionamendua
aztertzen hasi zenetik, azterketa ardatzetariko
bat izan da lehengaiak objektu edo
zerbitzu izateko ekoiztea edo eraldatzea, hil
edo biziko garrantzia dutelako gizaldeek
bizirik edo ugaltzen iraun dezaten. Gaur
egun, sistema kapitalista ia hegemonikoa da
mundu osoan eta ekoizteko moduak ditu
bereizgarri, horien bitartez aberastasuna
sortzen baita eta aberastasun hori metatu,
berrinbertitu eta aberastasun gehiagoren
sortzaile bihurtzen. Prozesu hori, gainera,
ez da ari gauzatzen oso modu bidezkoan,
zeren eta kapitalismoaren fase honetan
kapitalak erakutsitako metatze irrika biziak
erabat galarazten baitu ekoizpen jarduerak
sorturiko mozkina sortzaile guztien artean
zuzentasunez banatzea. Jarraian deskribatuko
ditugu ekonomia jardueraren osagai
nagusiak, horrela zehatz-mehatz ulertu ahal
izateko ekonomia sistemaren ardatza den
(ikus Ekonomia jarduera) ekoizteko prozesua.
Lan prozesua
Objektu bat produktu jakin bat bihurtzeko
jardunbideari, lan prozesua esaten
zaio, objektu hori naturala zein lehendik
aldaturikoa izan daitekeela. Eraldaketa gauzatzen
da gizalanaren bitartez, halako lanabes
batzuk erabilita. Eraldatze unea da
garrantzizkoena lan prozesuan.
Lan prozesuaren osagaiak objektua,
bitartekoak, ekintza eta produktua dira.
Objektua langaia da, materia gordina
–naturatik zuzenean datorrena (zuhaitzak
zura lortzeko, burdina altzairua eskuratzeko
etab.)– edo lehengaia –lanaren bidez
nola edo hala eraldaturiko gaia (etxeak edo
altzariak egiteko erabiltzen diren oholak,etab.)–. Egun, materia ukiezina garrantzia
hartuz doa lan prozesuaren objektu gisa,
maizkoena informazioa dela. Adibidez, zapatagintzan
lehengai nagusia larrua izango
da, zapata mota guztietan erabiliko da-eta.
Hala ere, bidaia agentzia batean lehengai
nagusia informazioa da eta bidaiak eta horien
inguruko zerbitzu guztiak kudeatzeko
erabiltzen da.
Lan bitartekoak langileak beraren eta
objektuaren artean tartekatzen dituen tresna
edo lanabesak dira; adibidez: zerra, tornua
etab. Zabal hartuta, gainera, eraldatze
jardunbidean zuzenean esku hartu ez arren,
hori gauzatzeko ezinbesteko diren baldintza
materialak ere sartzen dira, esaterako:
lurzorua, lantegiak, enpresaren ibilgailuak
etab. Lan bitartekoek kapitala deritzoguna
eratzen dute (ikus Kapitala). Nolanahi ere
den, kapitala lortzeko, lehendik, giza jardueraren
bat, lanen bat egin behar izan da.
Ekoizpen prozesuaren baitako giza
jarduerari lana ere esan ohi diogu (ikus
Lan merkatua). Ekoizkin kopuru baten bitartez
adierazten den lan horrek, giza energia
kopuru bat erabiltzea eskatzen du. Lanaldiaren
osteko nekea energi gastuaren
ondorio fisikoa baino ez da.
Produktua edo ekoizkina, output ere
deitua, lan prozeduraren amaieran lorturiko
azken objektua da, ekonomia ondasuna,
alegia (ikus Ondasun motak). Gizaki, enpresa,
industria edo nazio baten ekonomia
jardueratik ondorioztatutako ondasun eta
zerbitzuak biltzen ditu. Produktutzat, normalean,
produktu gordina jotzen da; hala
ere ekoizterakoan, enpresak edo nazioak
erabili beharko ditu beste enpresa edo nazio
batzuek ekoizturiko produktuak ere.
Definiziorik erabilgarriena, hortaz, ekoizkin
netoarena da, ekoizkin gordinari ekoizten
erabilitako ondasun eta zerbitzuak kentzearen
ondoriozko kopurua. Horiek horrela,
makinek eta ekipamenduek, esaterako,
balioa galduko dute erabiliaren erabiliaz eta,
beraz, normalean, produktu gordinari higaduraren
kostua kendu behar zaio.
Lan prozeduran, harreman tekniko (fisiko)
hutsak eratzen dira ekoizkina sortuko
duten objektuaren, bitartekoen eta giza jardueraren
artean.
Zer da lan prozesua?
Ekoizpena, ekonomia orokorraren ikuspegitik,
ondasun eta zerbitzuen erabilgarritasuna
edo ahalmena gehitzean datza, harik
eta gizakiaren beharrizanak asetzen dituzten
arte. Adibidez, irina ogiaren oinarria
bada ere, legamiarekin nahastu, maneatu
eta labera sartu behar da, ogi moduan banatu,
erosi eta jan ahal izateko. Prozesu hori
ekoizpena da eta, enpresaren ikusmoldetik,
ekoizpen jarduera guztiak hartzen ditu
barnean, baldin eta baliabidea (irina, legamia)
bukaerako produktu (ogia) bilakatzearekin
zerikusia badute. Produktuak biltegian
gordetzea, garraiatzea eta saltzea ere prozesuaren
barruan sartzen dira.
Modu zabalagoan hartuta, ekoizpenaren
barruan sartzen dira bai manufakturak, eta
bai lanbide jarduera eta zerbitzu guztietan
egindako lanak. Manufakturetan, esate baterako,
ekoizteko prozesua ez ezik (hau da,
gaia naturatik lortu eta halako tresna eta
teknika batzuk direla bitarte ekoizkin manufakturatu
bihurtzea), ondasunak fabriketatik
eta baserrietatik (non ez diren erabilgarri)
kontsumitzaileen etxeetara (hemen
erabilgarri dira) garraiatzea ere ekoizpen
prozesuaren barruan sartzen da. Hau da,
biltegiratze eta kontserbazio jarduerak, eta
kontsumitzailearengana heltzeko bide diren
handikako eta gutxikako salmentak ere
barnean hartzen ditu. Ekoizpenak, beraz,
hainbat itxura har ditzake: ehiza, arrantza,
bilketa eta nekazaritzatik hasi, eta industriako
objektu manufakturatu eta zerbitzuetaraino.
Har dezagun, adibidez, liburuaren salmenta,
gai gordinetatik hasi (papera egiteko
erabilitako zuhaitzetik) liburua dendan
saltzen den arte, hala, ekoizpen prozesuaren
fase guztien konplexutasuna zabal aztertzeko.
Liburua dendan erosi nahi izanez gero,
saltzaile batek hartu beharko gaitu, eta,
baliteke, kutxazain batek ere esku hartzea,
baita, zeharbidez, dendako gerenteak eta
administrariek ere. Gainera, liburua saldu
ahal izateko, apalak eta bestelako altzariakbeharko dira, eta horrek ezinbesteko egiten
du aurrez arotzek, igeltseroek, aparejadoreek,
arkitektoek eta eraikuntzako beste
langile batzuek esku hartzea, eta baita, zertan
esanik ez dago, eraiki ahal izateko beharrezko
beira, zementu, zur, paper, margo
eta abarrak ekoiztu zituzten behargin mordo
batek ere.
Liburura itzulirik, banaketa prozesu baten
ondorioz heldu zen liburu dendara,
garraio kamioia zela bitarte, eta ibilgailua,
bestalde, automobilgintzako hainbat langilek
altzairua, plastikoa, aluminioa, makinak
eta beste hainbeste gai erabilita ekoiztu
zuten, eta material horiek guztiak beste behargin
batzuek ekoiztu zituzten. Kamioia
txoferren batek gidatuko zuen eta urruneko
petrolio putzuren batean sortutako erregaia
erabiliko, horretarako behar-beharrezko
izan zirela ateratze putzuak, findegia,
hoditeria, eta banatzaileak. Honaino,
milaka lagun dago nahasturik liburua ekoiztearekin
eta oraindik ez gara inprimategira
heldu. Prozesuan aurrera, jo dezagun inprimategira.
Zuhaitza botatzen denetik papertegian
paper bihurtu arte, tintak eta inprimatzeko
makinak ekoizten dituztenetara
gero, eta, apika, halako batean, liburuaren
egilearenganaino eta idazteko erabilitako
paper eta lumaraino helduko gara. Laburbiltzeko,
benetan identifikatu nahi bagenitu
liburu jakin bat ekoizten eta banatzen
lana eta nekea jarri dituzten lagun guztiak,
seguru nazioko biztanleria aktiboaren zati
handi bat eta atzerriko biztanleria aktiboaren
ehunekoren bat ere sartu beharko
genituzkeela.
Lanaren banaketa
Ikusi dugunez, lan prozesua ez da
bakarkako ekintza. Robinson Crusoe, langile
bakartu gisa, asmazio hutsa da. Ondasunak
sortzen dituzten langileek ez dihardute
bakarrik, horra hor lanaren eta ekoizpenaren
izaera soziala. Hainbat gizakiren
lana konbinatzen da: banakoek elkarlanean
dihardute eta elkarrentzat egiten dute
lan. Lan zatiketa horri lan banaketa esaten
zaio eta zenbat eta konplexuago gizartea
eta handiago ekonomia garapenaren maila,
orduan eta gehiago banatzen dira zereginak.
Lanaren banaketa adigaiak hainbat
egoera biltzen ditu barnean. Batzuetan,
prestakuntza eta ikasketak eskatzen dituzten
jardueretako lanbide espezializazioarekin
lotzen da; beste batzuetan ekoizteko
jarduera bat zeregin oinarrizkoagoetan zatitzearekin,
lagun bakoitzak dagokion lana
bete eta antzeko zailtasun mailako jarduerak
betetzen dituzten beste langileekin koordinatzen
dela; eta inoiz edo behin, sexuarenaraberako lan banaketarekin ere lotzen
da, hau da, zereginak langilearen sexuaren
arabera izendatzearekin. Lana banatzeko
modu horiek berek sortzen dute lan banaketa
teknikoaren eta sozialaren artean
bereiztu beharra.
Lan banaketa teknikoa ekoizpen prozesu
bereko lana banatzerakoan sortzen da
eta asko garatu da industria modernoan.
Langile edo talde bakoitzak zeregin berezi
bat betetzen du, ekoizpen prozesuaren zati
bat. Automobilgintzan, adibidez, hainbat
atal dago eta elkar osatzen dute, azkenean
auto amaitua eman arte. Beraz, ez dago
langilerik bakarka azken produktu osoa
egingo duenik. Amaierako produktuan denak
izan dira partaide. Ekoizteko jardunbideko
zereginen banaketa teknikoak ondorioz
dakar eraginkortasuna handitzea (ikus
hurrengo orriak) eta, beraz, langileen lanaren
errendimentua gehitzen da.
Lan banaketa soziala gizakiek gizartean
betetzen dituzten zereginak (ekonomikoak,
ideologikoak edo politikoak) banatzerakoan
sortzen da eta oinarrian egongo
da lagun bakoitzak gizarte egituran duen
kokalekua. Lanaren banaketa soziala historian
eskulana eta burulana bereizten ekin
ziotenean hasi zen. Azkeneko horretara klase
menperatzaileetako kideek baizik ezin
ziten heldu.
Enpresa bateko partaide dira, esaterako,
langile espezialistak, teknikariak eta zeregin
teknikoak dituzten zuzendariak. Guztiarekin
ere, gizakiei ez zaizkie zereginak
izendatuko irizpide tekniko hutsak erabilita
(gaitasun handiagoak, prestakuntza eta
ikasketa hobeak), irizpide sozialak erabilirik
baino. Talde batzuek badute alor batzuetara
heltzea, beste batzuek ez.
Ekoizpen faktoreak
Input ere deituak, ekoizkin bat egiten
esku hartu duten ekonomia baliabide guztiak
dira. Ekonomia baliabideak aipatzen
dira, atzenduta utzirik ekoizpenaren osagai
muntadun batzuk –airea, esaterako– libretzat
jotzen baitira naturan dohainik eskura
daitezkeenez gero eta, hori dela eta, ezin
dira ekonomia kalkuluetara bildu eta ekoizpen
faktoretzat jo.
Adibidez, pastela prestatzeko azukre,
irin, gurin eta arrautza kantitate batzuk behar
dira. Lana ere behar da, osagaiak erosten
dituenerana, arrautzak elur itxura hartu
arte irabiatu eta beste osagaiekin nahasten
dituenarena, eta abar..., beharrezkoak dira
orobat manealekua, labea, platerak... Horiek
denak dira pastela ekoizteko faktoreak.
Ondasun gehienak ekoizteko fase asko
behar direnez gero (hasi nekazaritzan,
arrantzan edo meatzaritzan eta eraldatzeraedo banatzeraino heldu arte) fase bateko
produktua, askotan, geroko fase bateko
ekoizpen faktorea izango da, esate baterako,
garia produktua izango da nekazalearentzat,
baina irin lantegian ekoizpen
faktore.
Ekonomilari teoriko klasikoek (ikus
Ekonomia pentsamendua) hiru multzo handitan
sailkatu zituzten ekoizpen faktoreak:
lurra, lana eta kapitala. Faktore horiek
erabiltzeak, halaber, sarrerak, errentak eskuratzen
dizkie lurjabeei, lansariak langileei
eta kapital mozkinak kapitalistei. Lurraren
osagai dira lurraren emari guztiak baldin eta
horiek erabilita sariren bat sortzen bada:
nekazaritzarako eta eraikuntzarako lurra,
meatzeak, arrantza lekuak eta abar. Lanak
(ikus Lan merkatua) zerikusia du lan indarra
saltzeko gertu dauden lagun guztiekin,
horien buru eta gorputz gaitasun eta ahalmen
ororekin. Kapitalak bilduko ditu langileek
eginiko baliabide guztiak eta hainbat
esangura ditu, jarraian azalduko dugunez.
Kapitala
Kapital ondasunei inbertsio ondasun ere
esaten zaie eta ez daude, sortzez, giza beharrizanak
zuzenean asetzeko asmaturik,
kontsumo ondasunak ez bezala, beste ondasun
batzuk sortzen erabiltzeko baizik, ondorioz
prozesuko ekoizpen faktore bihurtzen
direla. Baliabide batzuk erabiltzen baditugu
kapital ondasunak sortzen, etorkizuneko
beharrak aseko dituzte, kontsumo ondasunak
ekoizten erabiltzen dituztenean.
Kapital motak
Ekoizten erabilitako kapitala finkoa ala
zirkulaziokoa izan daiteke.Ekonomian, bestela adierazten ez den
artean, kapital hitzak kapital fisiko erreala
(finkoa edo zirkulaziokoa) esan nahi du,
hau da makinak, eraikinak eta lehengaiak,
eta ez finantza kapitala. Akzio pakete batek
ez du eratzen ondasun eta zerbitzuak
sortzeko baliabiderik eta, beraz, ekonomiaren
ikuspuntutik, ez da kapitala. Modu berean,
ekonomian inbertsioa aipatzen denean
inbertsio errealaz dihardugu, alegia, makinak
eta eraikinak metatzearen gainean, eta
ez finantza ondasunak erosteari buruz.
Adibidez, jaulkitako akzioak erosterakoan
ez da benetako inbertsiorik egiten, akzioen
jabetza eskualdatu baino.
Ekonomian, kapital fisikoa ez ezik, beste
bi kapital mota ere bereizten dira:Eskola neoklasikoak (ikus Ekonomia
pentsamendua) bi ekoizpen faktore aztertu
zituen: kapitala eta lana, lurra kapitalaren
modu soil bat baino ez zela, eta aldezten
zutenaren arabera, horiek biak elkartzea
positiboa da. Esparru horretan faktore finko
eta aldakorrak bereizten dira bateko, eta
faktore banagarriak eta banaezinak besteko:Neoklasikoek landutako faktoreen
ezaugarrietatik ondorengo hauek nabarmenduko
ditugu:
Ekoizpen funtzioa
Kontzeptu hau esangura bat baino gehiago
du. Batetik, enpresak betetzen duen
zeregin edo eginkizunetarik bat da (ikus
Enpresa), bestetik ekonomilari neoklasikoek
garaturiko ekoizpen jardueraren eredu
erraztua da. Funtzioak azaldu nahi du nolako
harremanak diren lorturiko ekoizkinkantitatearen eta beharrezko faktoreen kantitateen
artean.
Ekoizpen funtzioak azalduko du gehienez
zenbateko ekoizpena lor dezakegun
faktore kantitate desberdinak erabilita eta
teknologia jakin batean oinarriturik. Hau da,
adieraziko du nolako aukerak dauden
ekoizpen faktore batzuk batuta halako
ekoizkin kantitate jakin bat lortzeko. Alegia,
ekoizpen prozesurik eraginkorrena
definituko du teknikaren aldetik.
Ekoizpen funtzioak, hortaz, ekoizpen
jardunbideko input edo osagai guztiak izango
ditu kontuan, hau da, ekoizpen faktoreak
(neoklasikoen iritziz: lana eta kapitala,
ikerlan zehatzago batzuek hondar faktore
bat ere gehitzen duten arren) eta ekoizpen
jardueraren output edo irteerak, alegia, kapital
eta lan faktoreak elkartzearen ondorioa,
produktua.
Demagun sarrera biko eta irteera bakarreko
ekoizpen funtzio bat. Enpresa batek
bi ekoizpen faktore ditu: K (kapitala) eta L
(lana), eta horiek elkartzea dauka halako
ekoizpen maila bat lortzeko, erabilitako
kapital eta lan kopuruen arabera: f(K;L),
zeinaren gehienezkoa Q izango den (faktore
konbinazio horrekin gehienez lor daitekeen
ekoizpena).
Ekoizpen funtzioak edozein konbinaziori
(K,L) esleituko dio gehienezkoa,
Q = f(K,L)
hau da, C(K,L) konbinaziorako gehienezko
output edo ekoizpena, halako denbora unitate
jakin baterako.
Funtzio hori kritikatzen dute, batez ere,
aukera ematen duelako kapitala eta lana
faktore berezitzat definitzeko, nahiz eta
makina lehengo lanaren emaitza den eta
gizalanik gabe funtzionatzerik ez duen.
Produktibitatea
Enpresaburuen etekina sistema kapitalistaren motor nagusitzat jota, ekoizkin kantitatearen eta hori lortzeko erabilitako langile kopuruaren arteko erlazioa bihurtu da lehiakortasun adierazle, enpresa batek sektore bereko enpresekin lehiatzeko duen gaitasunarena, hain zuzen ere, kostuek mozkin maila eta berrinbertitzeko ahalmena baldintzatzen dituztenez gero. Hau da, produktibitatea adierazle erabilienetako bat da ekoizpen eraginkortasuna neurtzerakoan (ikus hurrengo atala). Produktibitatea, beraz, tarte bateko ekoizpenaren eta hori lortzeko kontsumituriko baliabide kopuruaren arteko batez besteko moduan defini dezakegu, hau da, faktore unitateko lorturiko ekoizpen kantitatea. Normalean lan faktorearen produktibitatea neurtzen da, alegia, zenbat lanordu behar diren ondasun bat sortzeko.Horiek horrela, teknologia aurrerapenak direla-eta, geroz eta lanordu gutxiago behar dira ekoizkina lortzeko eta, ondorioz, eskulanaren produktibitatea gehitu egiten da, makina berriak eta ekoizpen denborak laburtzeko enpresako kudeaketa modu berriak ekartzen direlako, langileak prestatuago daudelako, etab. Kontzeptua finantzarioa ez baino, teknikoa denez gero, ekoizpena eta baliabideak unitate fisikotan neurtu beharko dira. Faktore baten ekoizpenaren bilakaera aztertzen denean, normalean pentsatu behar da beste faktoreek lehenean dirautela:
Eraginkortasuna
Kontzeptu hau estu loturik dago produktibitatearenarekin,
eta bi-biak asko erabiltzen
dira ekonomian, kontua delako jakitea
zein ekoizpen faktoreren konbinazioa
izango den merkeena enpresarentzat, eta
hori oso interesgarria da, kostuak txikiagoak
izanez gero, mozkinak handitukobaitira. Beraz, eraginkortasunaren kontzeptua
ekonomian oso loturik dago halako
ekoizkin kantitate bat lortzeko ahalik eta
baliabide gutxien erabiltzearekin. Eraginkortasunak
bi osagai ditu, teknikoa eta
ekonomikoa, eta komenigarria da biak ez
nahastea.
Eraginkortasun teknikoa: teknikaren
aldetik ekoizpen metodo bat eraginkorra
izango da lorturiko ekoizpena ahalik eta
handiena denean halako faktore jakin batzuetarako.
Nahiz eta teknologiaren egoera datu
gogoangarria den enpresariarentzat, hau,
hala ere, zentzuz jokatzen ahaleginduko da
berak nahi duen ekoizkin kantitatea lortzeko
faktore konbinazioa aukeratzeko garaian.
Teknologiaren berri izatea aukeratzearen
lehenengo urratsa baino ez da, enpresak
eraginkortasun teknikoa bilatuko du eta,
ondorioz, halako faktore konbinazio batzuk
alde batera utziko ditu. produktu kantitate
jakin bat lortzeko faktore kopuru handiagoa
erabiltzea eskatzen dutelako.
Eraginkortasun ekonomikoa: ekoizkin
banakoaren kostua erlazionatzen du erabilitako
faktoreekin. Beraz, ekonomiaren ikuspegitik
ekoizpen teknika edo metodo bat
eraginkorra izango da faktoreen prezio
multzo baterako merkeena denean.
Inbertsioa
Ondasunak ekoizteak helburu izango
du mozkina edo irabazia sortzea, ekoizpen
faktore guztiak, eskulana eta kapitala, batez
ere, ordaindu eta gero. Mozkinik izatekotan,
enpresaren jabeen artean bana daiteke
edo aktibo elementu berriak erosten
erabili (eraikinak, makinak eta abar). Bigarren
erabaki hori hartuz gero, enpresak inbertsioa
egin duela esaten da.
Laburbiltzeko, inbertsio eskaritzat jotzen
da osoko produktutik kapitalaren ondasun
hornidurak edo ekonomia aktibo errealak
gehitzen erabilitako zatia. Inbertsioa, hortaz,
sortutako kapital ondasunen fluxua da.
Inbertsioak enpresan izango duen zereginaren
arabera, mota batzuk bereiz daitezke:• Zaharberritzeko edo ordezteko inbertsioak.
Aktiboaren osagaiak ordezkatzea
dute xede, hainbat zio dela-eta,
ekoizmena galduz joaen baitira, hainbat
urtetan erabili direlako, adibidez. Horrelako
inbertsioek ekoizmenari eustea dute
helburu.
• Hedatzeko inbertsioak, enpresaren
ekoizmena gehitzen laguntzeko aktiboak
erosteko erabiliak.
• Eguneratzeko inbertsioak, enpresako
ekoizkinak edo ekoizpen prozesuak
zaharberritzekoak.
Enpresariek beren herrian inbertitzeko
faktore erabakigarri eta baldintzagarri nagusiak
ondorengo hauek dira: herri horretan
lortu nahi dituzten mozkin tasak, mundu
zabaleko beste tokietan eskuratu nahi
dituztenak, eta herri horretan zein mundu
zabalean indarrean dauden interes tasak.
Ikusi dugunez, sistema kapitalistaren
motore eta jomuga nagusia enpresak mozkinak
lortzea da. Beraz, kapitalistek espero
dituzten mozkin tasen arabera inbertituko
dituzte baliabide gehiago edo gutxiago kapital
ondasunetan.
Ekonomiak irekiak direnez gero eta
mundu zabaleko herrien artean harreman
ekonomiko zein finantzarioak daudenez,
enpresek, batez ere enpresa handiek,
zenbateko inbertsio bolumena egin erabakitzerakoan,
oso kontuan izango dituzte
mundu zabalean lortu nahi dituzten mozkin
tasak, eta jatorrizko herrian espero dituztenak
baino handiagoak badira, mozkin
handiagoak lortzea espero duten tokian
inbertituko dute.
Inbertsioaren hirugarren baldintzagarria
interes tasa da, hau da, dirua alokatzearen
prezioa, eta erlazioa alderantzizkoa da: interes
tasak handiak direnean enpresak ez
inbertitzera joko baitu, dela inbertsioa finantzatzeko
maileguaren kostua garestitu delako,
dela inbertsioan erabili nahi zituzten
mozkinen diruak etekin handiagoak emango
dizkiolako beste enpresa bati edo Estatuari
mailegaturik. Inbertsioa egiteko ez
diote soilik enpresaren herriko interes tasari
begiratuko, baizik eta mundu zabalekoei,
enpresek bata zein besteak erabiltzea
izango baitute.
Ekoizpenaren eta lanaren antolamendua
Urteak joan, urteak etorri, batez ere XIX.. endetik aurrera, enpresen ekoizpen prozesuetako partaide diren lagunen ekoizpena eta lana hainbat modutan antolatu da.Helburu nagusia izango da industri lanaren produktibitate handiagoa lortzea gehiago arrazionalizatuz, ahalik eta denbora zein lan gutxiago galduta, lan indarraren errendimendua gehitzearren. Lana eta ekoizpena antolatu nahi dituzten eskolen artean, ondoko hirurak nabarmendu behar ditugu ekoizteko prozesuetan izan dituzten ondorioak direla-eta: taylorismoa, fordismoa eta toyotismoa.
Taylorismoa
“Lanaren antolamendu zientifikoa” ere
esaten zaio eta F. W. Taylor (1856-1915)
jaunari zor dio izena. Ingeniari eta ekonomilari
iparramerikar hori Erakundeen Zuzendaritza
Zientifikoaren eta, zehazkiago, Lanaren
Antolaketa Zientifikoaren aitatzat jotzen
dute. XIX. mendearen amaieratik aurrera
izan zuten harrera onena haren teoriek, Estatu
Batuetako metal eraldatze industrian.
Lanik ezagunenak Shop Management
(1910) eta Scientific Management (1915),
non industri lantegietako eskulana ikertzen
baitu eskulangileen produktibitatea hobetzeko
asmoz, bi helburu lortzearren. Bateko,
eskulan fisikoa duinago bihurtzea eta
lansarien burdinazko legea haustea, alegia,
lansariei ere hazten uztea, produktibitatearen
hobekuntzak langileen lansarietan ere
eragina izan dezan. Besteko, enpresaren
mozkinak handiagotzea, atzera enpresan
bertan inbertitu ahal izateko.
Taylor-en teoriek lau hastapen dituzte
oinarri, eta horrela eman genitzake laburtzearren:
1. Lan bat egiteko bada modu hoberen
bat, zientziaren metodoez baliaturik lan
jakin hori aztertu eta zeregin errazagoetan
banatzearen bitartez, eginbeharren
prestatze eta gauzatze faseak banatu,
denborak kalkulatu, tarte hilak eta alferreko
mugimenduak ezabatu etab. egin
ondoren.
2. Langileei irakatsi behar zaizkie diseinatutako
metodo berriok. Hastapen horren
ondorioz jaioko zen gero Lanbide
Heziketa.
3. Zuzendaritzak ohoreak, sariak eta promozioak
eman behar dizkie langilerik
onenei eta hori erdiesteko, produktibitatea
hobetzeko hobari sistemak diseinatu
zituen.
4. Langile batzuek planifikatzen, irakasten
eta kontrolatzen ari beharko dute. Beraz,
eginkizunen ikertze, egite eta kontrol
faseak banatu beharko dira eta espezialista
berriak prestatu zeregin horietako.Teoria hori erabiltzearen eraginez langileen
autonomia desagertu egin zen, zereginak
errepikakor eta ohituraren menpeko
bilakatu ziren eta, bide batez, eskulan kualifikatu gabe ugari kontratatu zenez, langileak
etengabe zaindu behar izaten zituzten
errendimendua moteldu ez zedin. Bestalde,
lantegietako langileen mugimenduak neurtzeko
kronometroa erabiltzea bultzatu zuen.
Taylorismoak talde lana indartu zuen eta
Bigarren Mundu Gerraren ondoren erabat
orokortu zen Estatu Batuetan eta Europan.
Fordismoa
Ekoizpenaren antolamendu hori H.
Ford I.ari zor diogu. Enpresari iparramerikarra
Ford Motor Co enpresaren jabea zen
eta 1912. urtean serieko ekoizpenari ekin
zion, Eskola klasikoaren teoriak, batez ere
Taylor-enak, enpresa handietara eroanda
eta, beraz, taylorismoa gainditu zuela esaten
da. Egungo konpainia handien paradigma
bihurtu zuen enpresa, mozkin handiengatik
ez ezik, baita muntaia kateetan abiarazitako
ekoizpen metodoengatik ere.
Lan banaketaren eta lan espezializazioaren
kontzeptuak azken ondorioetaraino
garatu zituen. Taylor-en Lanaren Zuzendaritza
Zientifikoak, Scientific Management
delakoak, prestatze eta gauzatze lanak bereiztu
beharra aldezten bazuen ere, Fordek
gauzatze lana bera banatu, ataldu zuen.
Lan antolamendu horri esker, besteak beste,
langile maila desberdinen prestakuntza
denborak nabarmen murriztu zituen, makinismoa
ordu arte ikusi gabeko moduan
garatuta.
Muntaia lerroa antolatuta, kateko lan
erdiautomatikoa gailendu zen eta lantegian
zatiak, tresnak eta bestelako lan materialak
mugituko dira, langilea lanpostutik mugitzeke,
lan erritmoa zatien mugimendu abiadurak
inposatuko duela. Makinismoa orokortuko
da lantegian eta ondorioz, lan harremanak
ez ezik, aldatuko ere dira ekoizpen
eskala, ekoizkinen izaera bera eta
ekoizpen kostuak eratzeko baldintzak. Jazoera
horiek guztiak “ekoizpen arauak” izenaren
pean bilduko dira.
Ford-ek lansaria igo zien langileei eurek
ekoizturiko autoak eros zitzaten eta, ondoren,
lansariak gehitzearen eraginez, ekoizpen
prozesua eta kontsumo prozesua elkarrekin
artikulatu zituen. Halaber, berak bultzaturiko
ekoizpen metodoak izendatu zituen
eta gainontzeko enpresa handiek,
automobilgintzakoetatik hasita, metodoak
kopiatu zizkioten berarekin eta bere prezioekin
lehiatuko baziren. Langileak, hasieran
onura arinak jaso bazituzten ere lansariak
igo zizkietelako, berehala hasi ziren ekoizpen
molde horren ondorio negatiboak jasaten,
makinaren menpean guztiz egoteak
osasun psikosomatikoa desorekatzen zieneta.
Guztiarekin ere, lana geroz eta automatizatuago
dago eta lehiakortasunaren
eskabideak zein fordismoaren krisialdiak
ekoizpenaren antolamendu berriak sortu
dituzte, toyotismoa, esate baterako.
Toyotismoa eta Eskola Japoniarra
Mila bederatziehun eta laurogeiko hamarralditik
aurrera, fordismoak erreka jo eta
enpresa japoniarrek zein Hego-sortaldeko
Asiako herriek Mendebaldeko merkatuetako
ekoizpen sektore batzuetan ekoizkin merkeago
eta kalitatezkoekin arrakasta lortzearen
ondorioz, jazoera hori sakon aztertzen
hasi ziren, jokabidearen nondik norakoak
ulertzeko asmoz.
Hasieran, arrakasta funtsatzeko argudiorik
ohikoenek ondorengo hauek aipatzen
zituzten, berrikuntzarik gabeko imitazioa,
kostu txikiagoak eta estatuaren laguntza;
baina gero ohartu ziren zuzendaritza sistemen
ezaugarriek berek azal zezaketela,
beharbada, enpresa bilakaera hori.
Laburtzearren, japoniar enpresa zuzendaritzaren
eta antolamenduaren estiloa, oinarrian,
Eskola klasikoak aldezturikoaren
parekotzat jotzen da –honen ezaugarriak
laburtuta ditugu– baina kultura japoniarrean
oinarriturik. Horrela, japoniar enpresa zuzendari
handiek, Toyotako Ohno barne
dela, ez dute ezkutatzen enpresaburu iparramerikar
handiei eta horien ekoizteko metodoei
dieten miresmena, batez ere H. Ford
I.arekikoa. Bestalde, japoniar gizartearen
kultura bera, oso gizarte homogeneo, hierarkizatu,
disziplinatu eta zuhurrean dituelako
erroak, bai kultur ekanduengatik, baigerran izandako esperientziagatik, kapitalismo
japoniarraren osagai oinarrizkoa da.
Toyota metodoak –«Ohnismoa» ere esaten
diote, batez ere Ohno-k bultzatu zuelako–
bi oinarri edo zutabe ditu: lehenengoa,
une egokian ekoiztea, Just in Time
deritzona (JIT), horren bitartez lantegi «gutxienekoa»
eraiki baitaiteke (eguneko edo
asteko eskaria asetzeko behar diren funtzio,
ekipo eta langile hornidura gutxienezkoak
baino ez dituena), eta bigarrena, Erabateko
Kalitatearen bidezko Kudeaketa, kalitate
zirkuluak, nork bere burua kontrolatzea
eta antzeko bitartekoak erabilita.
Eskola japoniarrak kontuan izaten du,
halaber, lan harremanen sistema; enpresa
interes komunitate gisa eta langileen bizitza-zentro
bezala ulertzen baita. Horregatik,
bizitza osorako kontratatzen dira langileak,
soldatak batez ere antzinatasunean oinarritzen
dira, enpresako sindikatuak eratzen,
etab. Gainera, erabakiak adostasunez
hartzen dira.
Badute, bestalde, merkataritza estrategia
guztiz berezia eta horren ezaugarriak
dira ekoizkinak etengabe zaharberritzea
–»neurrira» ekoiztea, bezeroak aukera ditzakeen
hautabide mugatu eta estandarizatuetan
oinarriturik, horrela bukaerako produktua
pertsonalizatu ahal izateko–, eta merkatuak
osotasunean hartzea, une jakin batean
munduko txoko bateko eskariak beste
txoko bateko galerekin oreka daitezen.