Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Zientzia, teknologia eta gizartea: informazioaren gizartea
Sarrera
Gaur egungo konplexutasun handiko
gizarteetan geroz eta lotura estuagoa dago
jakintzaren alor guztien artean. Zientzia eta
teknologia, gizartearen baitako prozesu
konplexuak dira biak, eragile ekonomiko,
politiko eta kulturazko askoren eragina
hartzen baitute. Zientziaren eta teknologiaren
aurreramenduak, orobat, zuzen-zuzeneko
eragina du gizarteak dituen balioetan eta
gizartearen parte handi batean. ?Zientzia,
Teknologia eta Gizarteari? buruzko ikerketa
hauetan bi ikuspegi daude oinarri-oinarrian.
Alde batetik zientziaren eta teknologiaren
azterketa sozio-historiko bat egiten
da, zientziak eta teknologiak iraganean eta
gaur egun ere duten bilakaera baldintzatzen
duten arrazoi sozialak (ekonomikoak, politikoak
eta kulturazkoak) ezagutu ahal izateko.
Horretan oinarrituta hipotesiak egin
ahal izango dira nola izango zatekeen zientziaren
eta teknologiaren bilakaera eta oraina,
izan diren baldintza sozialak izan ordez
beste batzuk izan balira. Beste ikuspegi
batetik, berriz, zientziak eta teknologiak
gizartean duten eragina da aztergai, eta bi
aldetatik aztertzen da gai hori, aztertu ere:
alde batetik zientzialariek, politikoek eta
ingeniariek teknologian egiten diren aurkikuntzen
eta aurreramenduen gestioaz eta
erabileraz duten kezka eta arduraren aldetik,
eta beste alde batetik gizarteak teknologiaren
aurreramenduari mugimendu sozial,
laboral edo kulturazko gisa antolaturik
ematen dion erantzunari begiratuz ere bai.
Gai honetan, zientziak eta teknologiak
gizartean dituen kausak eta ondorioak aztertzeko
ikuspegi bikoitz hori osatu ahal
izateko, honako puntuotara mugatuko dugu
gure azterketa.? Lehenik eta behin, zientzian, zientziaren
martxan eta zientziazko ezagutzaren
sorkuntzan eragin berezia duten alderdi
sozialak aztertuko ditugu.
? Bigarrenik, teknologiaren eta gizartearen
arteko eraginez dauden eztabaiden laburpen
bat egingo dugu, eta teknologiaren
aurreramenduan haren kausen eta haren
ondorioen artean elkarren eragina dagoela
ikusiko dugu.
? Hirugarrenik, gaur egun berebiziko
eragina duen adibide bat hartu (informazioaren
eta komunikazioaren teknologia
berriak, eta informazioaren gizartea) eta
haren inguruan aztertuko ditugu aipatu diren
ideia horiek guztiak.
? Eta, azkenik, informazioaren eta komunikazioaren
teknologia berri horiek
erakundeetan eta enpresetan lan egiteko
moduan zer eragin duten ahaleginduko gara
aztertzen.
Zientzia: instituzio soziala
Gaur egun gure gizartean zientziaren
definizioaz zabalduen dagoen ikuspegiaren
arabera metodo zientifiko batez baliatuz
errealitate naturala aztertu, ikertu eta esperimentatuz
gizadiari izadia arautzen duten
legeen ?egia? eskaintzen ahalegintzen den
arrazonamenduzko ekimena da zientzia.
Alabaina, zientzi ezagueraren sorkuntzan
parte hartzen duten alderdi sozialei erreparatzen
bazaie, zinez esan daiteke zientzia
ez dela lehen ikusian dirudien bezain neutrala
eta objektiboa, eta badirela eragile
sozial batzuk (politikoak, kulturazkoak eta
ekonomiari dagozkionak) bai zientziazkoezagutzaren sorkuntzan bai zientzian oro
har berebiziko eragina dutenak. Zientziari
dagokionez garrantzi gehien duten bi alderdi
edo prozesu sozialak aztertuko ditugu
hemen: zientzia ezagutzaren sorkuntza eta
zientziazko produkzioaren eta jarduera
horren justifikazioa, alde batetik, eta zientziari
dagozkion politikak eragiten dituzten
kausak eta haien ondorioak bestetik.
Lehen-lehenik zientziazko jardueraren
eta ezagutzaren produkzioan eragina duten
eta hari bidezkotasuna eta zuzentasuna
ematen dioten alderdi sozialak aztertuko
ditugu. Bi gogoetabide nagusi daude gai
honi dagokionez:zientziaren baitan izan
diren eztabaidak eta aldakuntzak, alde batetik,
eta zientzia, gaur egun zientziatzat
hartzen dena alegia, sortzean eta garatzean
izan zen prozesu historikoa, bestetik. Zientziaren
baitako eztabaidei eta zientziaren
aldakuntzari dagokionez, zientziaren aldakuntza
batean, gaur egungo zientziaren
mundu guztiz espezializatu eta profesionalizatuaren
barrenean, eragina izan lezaketen
alderdi sozialak (politikoak, kulturazkoak
eta ekonomikoak) azter ditzagun.
Egin dezagun kontu zientzialari batek, edo
zientzialari talde batek, azalpen teoriko berribat asmatu duela zientziaren alor jakin bateko
alderdi baterako. Egin dezagun kontu,
orobat, teoria berri hori oso hurbil dagoela
zenbait gertaeraren azalpenaren egia
zientifikotik, edo horren itxura duela behintzat.
Hala eta guztiz ere, ikuspegi honetatik
egin diren ikerketa zientifikoen arabera,
esan daiteke frogantza eta arrazoiketa
prozesu luze bat beharko duela teroria
berri horrek zientzialarien eta akademikoen
komunitatean onartua izan dadin. Frogantza
eta arrazoiketa prozesu horretan guztian
zenbait alderditan arrakasta izan beharko
du teoria horrek, onarpen zabal finkoa
izan aurretik: azalpen ahalmena handitu
egin beharko du (gertaera ezagun gehiago
azaltzeko ez ezik, gertaera berriak azaltzeko
eta iragarpenak egiteko ere oinarria
emateko balio behar du), eta zientzialarien
komunitateko gainerako kideak bere alde
jarri beharko ditu, zientzialarien artean zabaldurik
eta instituzionalizaturik zegoen
ordu arteko teoriaren aldekoak batez ere.
Ikertzaile edo bestelako taldeen interes jakinetan
(ezagutzazko interesetan zein erakundeei
dagozkienetan) oinarritzen den argudio
harresi bat gainditu beharko du gainera;
zabaldurik dagoen teoriaren aldeko diren
eta ?beren? egia zientifikoak zabaltzeko
eta baliarazteko Gobernutik diru asko
hartzen ari diren zientzialariek jarriko dituzten
trabak eta oztopoak, adibidez. Thomas
Huhn-ek frogatuta utzi zuen bezala,
zientziaren barreneko aldaketa prozesuetan
horiek izaten baitira ezaugarri nagusiak:
ezagutzari berari buruzko eztabaida gogorrak,
teoria berrien ahalmenari, azalmenari
eta baliagarritasunari buruzko zalantza handiak,
eta liskarrak eta komunikazio arazoak
ezagutzazko interes desberdinak, erakundeei
dagozkien interesak eta interes sozial
desberdinak dituzten zientzialarien artean.
Zientziaren sorkuntzaren ingurune historiko-kulturazkoari
dagokionez, esan beharra
dago gizakiari buruzko balio eta ikuspegi
berrietan oinarritzen zen gizarte modu
berri bat eratu zela XVII-XVIII mendeetan
zehar. Argien mendeko balio berri horiek
arrazionaltasunean, enpirismoan eta indibidualismoan
oinarritzen dira gehienbat, balio
horiek garrantzizkoago bilakatu baitziren,
eta gizakiaren eta gizartearen ikuspegiaren
oinarri-oinarrizko giltzarri bihurtu
baitziren garai horretan. Aldakuntza hori
gertatzen ari zen garaian zientzia eta hari
zegokion ekimena baitziren, hain zuzen,
balio berri horiek modurik egokien eta agerikoenean
betetzen ziren alorra, jakintzaren
alor klasiko batzuetan, teologiarenean, artearenean,
erlijioarenean eta gisakoetan ez
bezala. Barry Barnesek arrazoitzen duen
bezala, ?XVII. mendean zientzia azaldu izanak
aldaketa handiak ekarri zituen gizonaren
pentsamenduan eta sentsibilitatean, indarasko galdu zuten antropozentrismoak,
antropomorfismoak eta teleologiak; gizonak
unibertsoaren erdi-erdian zuen lekua galdu,
eta lehentasunik eta probilejiorik ematen
ez zion leku bat hartu behar izan zuen?.
Industria aroan gizarte mailetan goraka ari
ziren erdi mailako klaseetan zientziaren eta
kulturaren artean gertatzen ari zen bateratze
horixe da, hain zuzen, zientziaren sorkuntza
gertatu zen garaiko ingurune sozialaren
ezaugarrietako bat. Zientziaren garapenean
beti izan den haren ekarmenen
baliagarritasun praktikoa izan da bestea,
industriako sektore guztiekin eta historiako
garai guztietan teknologiarekin lotura maila
berbera izan ez duen arren.
Laburtuz, bada, metodo zientifikoa,
zientziaren ekimen ororen eta zientziazko
teoria ororen oinarria dena, zientziari eta
zientziazko ekimenari zuzenean ez dagozkien
bestelako alderdi historiko, sozial eta
kulturazkok baldintzatzen dute, eta mugatzen,
neurri batean edo bestean. Ezagutzaren,
zientziazko ezagutzaren eta bestelakoaren)
azterketa soziologikoak argudiatzen
duenez, gizakiaren ezagutza prozesu
oro, ustez zorrotza, arrazionala eta pertsona
bakoitzaren gainetiko objektibotasun bat
lortu nahiz iritsia izanagatik, arras mugatzen
eta baldintzatzen dute zenbait gizarte eta
kultura egiune eta instituziok, hala nola
zientziako autoritateak, zienzia eta filosofiako
tradizioak, sinesteek, norbanakoen
edo taldeen interesek, etab. Alde horretatik,
beraz, errealitate naturalaren beregaineko
izatea ukatu gabe ere, soziologiaren
eremutik biziki kritikatzen da gisa horretako
izadiaren ezagutzaren unibertsaltasuna, eta
gizakia bere zientziazko ekimenaren bidez
errealitate hori objektibotasunez ezagutzera
ezin iritsi daitekeela baieztatzen da, bestela
baizik, esaten baita, alegia, gizakia iritsdaitekeela ?egiaren? halako hurbilpen serio
eta asmo onezko bat egitera, ez ordea
izadiaren legeak osoki eta guztiz formulatzera.
Zientziazko ezagutza hori, behin maila
batera iritsirik, aski erlatiboa, eta testuinguruaren
araberakoa baita, eta ezin esan daiteke,
horrenbestez, ezagutza unibertsal,
objektibo eta neutrala denik, arrazionalisten
eta prositibisten tradizioak nahi izan
duen, eta oraindik ere nahi duen, bezala.
Aipatu beharra da, hirugarrenik, gobernuek
zientziarekin eta teknologiarekin zerikusia
duten ekimenak bultzatzeko martxan
jartzen dituzten politiken eragina ere. Hain
zuzen ere, berebiziko eragina izaten baitute
politika horiek zientziaren alorrean, zientziazko
ikerketaren eta teknologiaren garapenaren
(I+G, Ikerketa + Garapena) gastu
gehienak ordaindu ez ezik, ikertzaileen
munduaren lana, zientziazko produkzioa,
eta horrek, beren ?aurkikuntzen?, asmazioen
eta teknologiaren garapenaren bidez,
gizartean izan lezakeen eragina antolatu eta
ebaluatzen baitute. Gaur egun, izan ere,
zientzia ekimenak eta jarduerak dituzten
geroz eta gastu eta kostu handiegoekin,
ikerketaren alor edo eremu batzuei lehentasuna
ematea erabakitzearekin arras baldintzatzen
da zientziaren garapena bera.
Zientziaren oinarrizko ikerketak berrikuntzarako
eta ekonomiaren aurreramendurako
duen garrantzia ezagututa ere, garbi
dago zientziaren oinarrizko ikerketan
egiteko inbertsioei dagozkien erabakiak
ezin utzi daitezkeela irabaziak epe laburrera
edo ertainera lortu nahi dituzten eragile
ekonomikoen esku. Eta ekonomiarekin lotura
estuena duten alorretarako oinarrizko
ikerketari dagokionez gauzak horrela badira,
areago dira oraindik ingurugiroari edo
gaixotasunei edo gisako gaiei dagozkien
oinarrizko ikerketei dagokienez.
Teknologia eta gizartea: elkarren eragile eta elkarren eragin
Teknologia determinismoa eta berrikuntzaren soziologia
Teknologiaren eta gizartearen arteko
harremanei dagokienez ?teknologiaren determinismoa?
deitu izan den ikuspegia da
zabalduen dagoena eta tradiziozkoa dena.
Teknologiak gizartearen eremu askotan dituen
eragin eta ondorio guztiz garrantzizkoei
begiratzen die batez ere ikuspegi horrek:
teknologiak lanean, eguneroko bizitzan,
hedabideetan, etab. dituen eraginetan
alegia. Ikuspegi hori izan da ekonomialarien,
historialarien edo gizarte zientzialarien
artean zabalduena, eta nola begibistako
arrazoietan, aise ikus eta froga daitezkeenetan,
oinarritzen baita, ia guztiz zabaldurik
dago, akademia eta eskolako munduan
ez ezik, baita jendartean ere oro har. Soziologiaren
ikuspegitik begiratuta, ezin da
ukatu tektonologiak zuzen-zuzeneko eragina,
eta eragin handia gainera, duenik gizarte
bizitzan; baina teknologia sorrarazten
duten kausak ere aztertzen ditu. Ikuspegi
honetan oinarritutako azterketak teknologiazko
aldakuntza sortu eta bultzatzeko
eragin handia izan duten gizarte eragileei,
ekonomiazko, kulturazko eta politikazko
eragileei alegia, begiratzen die batez ere.
Alde honetatik hobe litzateke, agian, gizartearen
eta teknologiaren arteko harremanei
dagokienez, halako elkarreragin estuago
bat, elkarrekiko mendekotasun estuago bat
ez ote den begiratzea, ez ote den bi alde
horien artean halako eragin dialektiko bat
gertatzen, eta elkarrekiko eragin horren
ondorioz eremu eta aukera berriak sortzen,
batzuk onerako, beste batzuk ez horrenbeste,
bestelako eragile eta baldintza sozial eta
teknologiko askoren eraginaren arabera.
Begira dezagun orain ea nola azter daitezkeen
teknologiazko aldakuntzan eragina
izan duten eragile sozialak. Teknologiaren
berrikuntzako prozesu guztiz korapilatsuak
hartuko ditugu, lehendabizi, horretarako,
eta prozesu horietan zer faktorek eragiten
duten arteztu gero.
Berrikuntza prozesuan eragina duten eragile sozialak
Teknologiaren eta gizartearen arteko
erlazioa aztertzeko teknikaren berrikuntza
edo aldakuntza prozesuak aztertzea da
modurik egokiena. Teknikaren aldakuntzaren
eta gizarte aldakuntzaren arteko erlazioez
zabalduen dagoen ikuspegiaren arabera,berrikuntza prozesuaren eredu lineala
da errealitatera ongien egokitzen den eredua;
eredu horren arabera eragile sozialek
ez dute inolako eraginik teknologiaren sorkuntzan
eta berrikuntzan. Eta era horretara,
teknologiaren zabalkundeak gizarte barruko
zenbait eremutan (lanean, erakundeetan, kulturan,
etxean, etab.) duen eragina baizik ez
du aztertzen iksupegi horrek. Teknologiaren
erabiltzaileei eta gizarteko agenteei oro
har teknikaren aginduetara ahalbait lasterren
makurtzea baizik ez litzaieke geratuko,
ikuspegi honen aldezleen arabera.
Eredu lineal hori oso zalantzatan jarria
du azken aldi honetako teknologiaren soziologiak,
honen ikuspegiaren arabera, izan
ere, aldagai teknikoek eta aldagai sozialek
(erakundeei, instituzioei, kulturari, dagozkienak)
batzuek besteetan duten eragina
baita aztergaia. Hain zuzen ere, gerta baitaiteke
teknologia bat erabiliz gizartean lortu
nahi den eraginak teknologia horren sorrera
eta garapena baldintzatzea, eta era horretara
geroagoko zabalkunde aldiek (teknologia
martxan jartzea eta zabaltzea) aurrekoetan
ondorioak izatea. Teknologia
berrikuntzaren bi aldietan dute batez ere
eragina gizarteari dagozkion faktoreek: a)
teknologia jakin bat sortzeko bide eman duten
gizarte faktoreak; eta b) teknologia hori
ingurune jakin batean, dela produkzio
munduan, dela hiri munduan, dela eguneroko
gizarte harremanetan, martxan jartzeko
edo abiarazteko prozesu luze eta korapilatsuan
zerikusia duten eragile sozialak.
Lehenik eta behin, teknologia bat sortzerakoan
eragina duten gizarte faktoreei
dagokienez, badirudi teknologia berri hori
abiarazteko behar ziren ezagutza teknikoak
eta gaiak lehendik egon ohi direla, aplikazioa
bera egin aurretik, eta askotan askoz
lehenago gainera. Edisonen lanpararen kasua
gogoratzea aski da, Iparrameriketako
gizartean XX. mendearen hasieran zabaldu
baino askoz lehenagotik asmatuta baitzegoen.
T. P. Hugues-ek dioen bezala: ?Edisonek
elektrizitate indarrezko lanpara asmatu
eta egiteko erabili zuen metodoa faktore
ekonomiko, teknologiko (esperimentazioa
batez ere) eta zientziazko askoren bateratze
bat izan zen; faktore horiek guztiak
oso garbi ageri dira Edisonek berak idatzitako
ohar koadernoan?. Edisonen lanpara
merkatura ateratzeko lagungarri izan ziren
faktoreen artean aipatzekoak dira: a) ekonomiari
dagozkionak; Edisonek lan handiak
egin zituen ekonomiari zegozkionetan,
lanpararen produkzio kostuak urritzeko eta
irabaziak handitzeko, b) garai hartan zabalduta
zeuden sistema teknologikoetan oraindik
konpondu gabe zeuden alderdi teknikoei
zegozkien arazo zientifiko-teknologikoak.
Bere garaiko egoera teknologikoaz
eta ekonomikoaz zuen ikuspegiak eta ezaguerak
gizarte arazoei ere begiratzera bultzatuzuen, eta horregatik, hain zuzen, parke
teknologiko handi bat sortu zuen, garai
hartako ekonomian arrakasta izan zuen
elektrizitate lanpararen asmazioan eta komertzializazioan
buru-belarri aritu zen talde
baten buru izan zen. Faktore sozial horien
eragina beste zenbait asmazio eta teknologiaren
sorreran ere ikus daiteke, hala
nola Zenbakizko Kontroleko programen asmazio
eta zabalkundean, 50-60 bitarteko hamarraldian;
gauza bera esan daiteke XIX.. ta XX. mendeetan zehar bizikletak izandako
bilakaeraz, etab.
Bigarrenik, berrikuntza prozesuan agertu
ohi diren faktoreei begiratuko diegu.
Berrikuntza prozesu hori osatzen duten aldiak
aztertuko dira: diseinua, produktua
sartzea eta erabilera. Era horretara argi ikusten
da teknologia itxuraz ematen duen baino
askoz ere moldagarriagoa izaten dela
askotan. Teknologia bat burutu bitarteko
aldietan zehar formaz eta edukiz nola aldatzen
den ikusi ahal izateko. Horrelako
erakusgarri eta adibide ona da Minitelen
kasua, adibidez: 1980 ondoko hamarraldian
Frantziako gobernuak bultzatu zuen Internet
gisako bat izan zen hasieran; herritarrei
informazio zerbitzu hobea eman nahi zitzaien,
eta aldi berean erabiltzaileen eta
herritarren artean harremanak eta komunikazioa
errazteko bidea nahi zuen izan.
Denbora joan ahala, Minitelen erabilera aldatuz
joan zen, eta herritarren arteko harremanek
hartu zuten lehentasuna, eta Gobernuak
herritarrei informazioa banatzeko
helburua bigarren mailako helburu geratu
zen. Adibide honetan oso garbi ikusten da
tresna horrek hasieran zuen helburua herritarren
beren erabileraren bitartez nola
aldatzen duten ikusteko. Horrelakoxe beste
adibide batzuk Estatu Batuetan telefonoak
izan zuen garapena eta aldakuntzak izan
ziren, eta roboten sorrera eta robotek gaur
egungo produkzio sistemetan duten erabilerarena.
Laburtuz, bada, esan daiteke, gizartearen
eta teknologiaren arteko harremanei
buruzko eztabaida hau bukatzeko, kausa
eta efektu arteko zuzeneko harremanak
direla esatea baino hobe litzatekeela agian
elkarreragin bidezko eraikuntza edo elkarreragin
bidezko sorkuntza gertatzen dela
gizartearen eta teknologiaren artean. Ikuspegi
berri bateratzaile honetatik begiratuta,
gizarteak eta teknologiak batak bestearen
baitan eraginez burutzen dituzten etengabeko
aldaketa segida gisa hartu beharko
litzateke teknologiak gizartearen baitan
duen bilakaera. Segida jarraitu horren
baitan beti izan dira beste era bateko bilakaerak
gertatzeko aukerak, ekonomia kapitalistako
duen gizarte honen testuinguru
sozioekonomiko orokorraren baitan
betiere.
Aldakuntza soziala eta aldakuntza teknologikoa: informazioaren gizartea
Gaur egungo gizarte industrial aurreratuek
produkzio egitura ahalik eta bizkorrena
baitute oinarri gisa, zientziari eta teknologiari
dagokienez, eta mundu osoa hartzen
duen ekonomia eremua, konkurrentzian
oinarritua, baitute, gainera, etengabe izaten
dituzte teknika aldaketak eta gizarte aldaketak.
Teknologia berrien eragina ez da produkzio
sistemara mugatzen soilik, alderantzizbaizik, gizartearen egitura eta erakunde
guztietaraino, eta eguneroko bizitzaraino
irits daiteke haien eragina. Informazioko
eta komunikazioetako teknologiaren eta
gizartearen aldakuntzen arteko loturak berebiziko
garrantzia du. Hardware edo euskarri
fisikoetan (ordenagailuen osagaiak,
zirkuitu integratuak, memoria edukia eta
prozesu bizkortasuna), software edo euskarri
logikoan eta komunikazioetan (sateliteak,
telekomunikazioak, sareak) izan diren
teknologiazko aurreramenduek Informazioaren
Teknologiaren berebiziko zabalkundea
ekarri zuten 1980 ingurutik aurrera,
eta zabalkunde horrek berebiziko
eragina du orobat gizartearen instituzioetan
eta erakundeetan. Ordenagailu pertsonala
da, agian, guztizko zabalkunde horren
sinbolo nagusia. Informazioaren eta KomunikazioarenTeknologiak gizartearen maila
eta sektore guztietara zabalduz doazen heinean,
?informazioaren gizartea? esapidea
ere guztiz arrunt eta ohiko ari da bihurtzen.
Alde guztietan entzuten dira etortzekoak
diren aldakuntza tekniko eta sozialei buruzko
komentarioak eta iruzkinak. Kontzeptu
horren edukia zehatz eta doi aztertu eta
definitu ez denez, ordea, gai honetan izan
daitekeen etorkizunari dagokionez deskripzio
eta azterketa kritiko sakon bat egin
beharra dago inondik ere.
Atal honetan, informazioaren gizarteari
buruz dauden teoria optimistak, baikortasunez
beteak, aurkeztu eta komentatuko dira
lehenik; teoria hauen esanetan, hain zuzen,
beste era bateko gizarte mota bat sortuko
omen da, teknikak gaur egun dituen aldakuntzetan
oinarrituta. Bigarrenik informazioarengizarteari dagokionez kritiko diren teoriak eta
jarrerak aztertuko dira; teoria hauek, hain
zuzen ere, gizarte industrial kapitalistaren eta
gaur egungo gizartearen jarraitasuna azpimarratzen
eta nabarmentzen baitute. Eta azkenik,
iruzkin labur batzuk egingo dira informazioaren
gizartea deitu ohi den honetan
izan litezkeen kultura aldakuntzez.
Hasierako baikortasuna
Informazioaren gizarteari buruzko ideia
hau industria aro ondoko gizartearen teorian
behar da kokatu. Industria aro ondoko
gizartearen tesiak puntu hauetan laburbil
daitezke:
? Ezagutza da produktibitatearen oinarria.
? Zerbitzuen sektoreak berezibiko hazkundea
eta guztizko garrantzia hartzen
du. Zerbitzuen ekonomia dela esaten da.
? Ezagutza maila handia eskatzen duten
produkzio jarduerek berebiziko garrantzia
dute: profesionalek, teknologoek,
kudeatzaileek eta zuzentzaileek.
? Informazio prozeduetan oinarritutako
teknologia bat sortzen da.
Zerbitzuen ekonomiaren tesi horrek
baditu bere kontraesanak ere. Hain zuzen
ere, ?zerbitzuen? kategoria horretan oso
era desberdinetako jarduerak sartzen baitira:
banaketa zerbitzuak, produkzio zerbitzuak
(finantzak ere barne harturik), gizarte
zerbitzuak eta banakako zerbitzuak.
Bell-en iritzian, industria aro ondoko gizartean
enpresentzako zerbitzuek eta gizarte
zerbitzuek egingo omen dute batez
ere gora. Gertatu ere, halaxe gertatu da,gutxiasko, baina lan baldintzarik okerrenak
izan ohi dituzten zerbitzuek ez dute
pisurik galdu, zerbitzu pertsonalek, denda
txiki eta ertainek, etab. adibidez. Langile
munduaren estratifikazioari dagokionez,
gizarte mailarik zabalduenak erdi
mailako klaseak izango ziren gizarte modu
bat iragarri zuen industria ondoko gizartearen
teoria honek; gertatu, ordea, ez da
horrelakorik gertatu, eta gizartearen egitura
polarizatzeko joerak sumatzen dira,
aztertzaile batzuek Estatu Batuetako gizartean
ikusi dutenez. Beste alde batetik,
teoria honek beti ahazten ditu zerbitzuen
sektorearen eta industriakoaren arteko harremanak,
askoz ere bizkorragoak izaten
baitira industriaren garapenari eta mantenimenduari
dagozkion zerbitzuetako sektoreak
gainerakoak baino.
Ikuspegi honetatik, hain zuzen, 1980
bezperatan ikertzaile batzuek (Mahlup,
Porat) informazioarekin bateko edo besteko
lotura zuten zerbitzuen, ?laugarren
sektorea? deitu zenaren, pisua eta garrantzia
neurtzen ahalegindu ziren, eta aldi
berean informazioaren gizartea esapidea
erabiltzen hasi ziren. Laugarren sektore
horren barruan bi azpi-sektore zeudela sumatu
zuten: informazioa, hitz honen zentzurik
zabalenean, sortzen duten industriak
eta zerbitzuak (produktuak, tresnak, ikerketa,
analisia, publizitatea, hezkuntza, etab);
eta informazioa sortzen duten gainerako jarduera
eta zerbitzuak (ikerketa eta planifikazioa,
marketin, kalitate kontrola, kudeaketa,
administrazioa etab.). Sailkapen horretan
oinarrituta, esan daiteke, zinez, oinarri-oinarrizkosektorea dela informazioa
(Bell), baina ez da ahaztu behar informazioaren
sorkuntzak eta gizartean banatzeko
prozesuak duten konplesutasuna eta
heterogeneotasuna, lehen adierazi dugun
bezala.
Antzeko bidetik abiatuta, gizarte modu
berri bat zetorrela aldarrikatzen hasi ziren
beste aztertzaile batzuk. Arrazoi nagusi bat
dute aldarrikapen hori egiteko: sistema teknologiko
berri batek gizarte sistema berri
bat ekarriko zuela nahitaez; eta ekonomia
sinergikoa (Masuda), partaidetzan oinarritutako
eskema politikoa, aniztasunean oinarritutako
kultura berria (Toffler) eta gisako
termino berriak hasi ziren erabiltzen.
Teoria berri horiek teknologia sortu eta
zabaltzen hasi zireneko testuinguruan behar
dira kokatu, ulertuko badira. Teknologiaren
determinismoaren teoriak (teknikazko
aldakuntzak gizartearen aldakuntza
dakar) eta halako baikortasun xalo batek
(teknologia berriak ekarri behar zituzten
onuren uste onean) eragintzat behar dira
hartu teoria horiek.
Laburtzeko esan daiteke ideiok eta tesiok
teknologia berrien sorkuntza eta zabalkunde
garaian sortu zirelako direla horren
baikor eta xalo. Denbora igaro ahala
asko apaldu dute baikortasun hori ikerketak
eta analisiak: Gizarte mailen arteko diferentziak
ez dira berdindu, eta desberdintasun
eta diferentzia mota berriak azaldu
dira gainera, teknologia berriak erabiltzeko
ahalmen eta gaitasunari dagozkionak,
adibidez.
Teknologiaren determinismotik eragile sozioekonomikoetara
1970 ondoko bi hamarraldietan, ekonomiaren
eta gizartearen krisi eta berregituraketa
egoeran, berehalaxe azaldu ziren
jarrera kritikoak. Autore kritiko horiek klaseetan
banatutako gizartea eta kapitalismoa
berriro errepikatzen ari direla azpimarratu
zuten. Haien iritzian, teknologia berri horiek
agertu eta erabiltzen hasi izana botere
egituren baitan eta boterezko harremanen
baitan behar da aztertu eta ulertu. Eragile
politiko ahaltsuek (estatu batzuek, eta erakunde
militarrek batez ere) eta eragile ekonomiko
orobat ahaltsuek (enpresa multinazionalek)
bultzatua da teknologia berrien
erabilera eta zabalkundea. Ordenagailuak
eta telekomunikazio sistemak Gerra Hotzeko
informazio, agindu eta kontrol sistemek
definitzen duten testuinguru batean sortu
ziren, eraso nuklearrei eta airetiko erasoei
erantzun beharrak eraginda. Geroztik, gerra
informatizatuzko egoera horretatik, ekonomia
informatizatzea etorri zen, eta horrek
eragin du merkatuak globalizatzea. Ikertzaile
kritikoek puntuok hartu dituzte kontuan:? Enpresa multinazionalen eta nazioarteko
mugez gaindi mugitzen den, eta horrenbestez
estatuen kontrol politikotik
kanpo geratzen den kapitalaren garrantzia.
? Kontrolatzeko eta zaintzeko aukera berriak,
bai produkzio sektorean bai kontsumoarenean.
Ikuspegi hauek guztiak teknologiaren
determinismoaren kontrako kritikatzat behar
dira hartu, baina gerta daiteke, orobat,
determinismo sozialera gehiegi jotzea ere.
Braverman-en iritzian, esate baterako, langileak
eta lan prozesuak kontrolatzeko sartzen
dira informazioaren teknologiak enpresetan,
eta, bide batez, langileen kualifikazioa
jaisteko, ezagutza maila apaltzeko, eta
langileen sormena eta autonomia gutxitzeko.
Arazo honi buruz hurrengo atalean hitz
egingo da.
Kultura
Atal honetan azterketa labur bat egiten
da informazioaren gizartearekin zuzeneko
zerikusia duten kulturaren alderdi batzuez.
Gizarte industrial aurreratuaren ezaugarrietako
bat kontsumoaren alorrak duen berebiziko
garrantzia da, kontsumo horretan
sartzen direlarik, orobat, informazioaren
kontsumoa eta kulturazko eta aisiarako produktuen
kontsumoa. Bizimoduan, kulturazko
kontsumo gaietako ohitura, zaletasun,
joera edo bereizkuntzetan, norbere irudian,
hizkuntzazko kodeetan eta gisakoetan oinarrituta
egiten diren bereizkuntza sozialek
indar handia hartu dute gaur egungo gizartean,
orain arte lanean baizik oinarritzen ez
zen gizarte estratifikazioaren aurrean. Informazioaren
eta komunikazioaren teknologiei
dagokienez, teknologia berri horiei esker
sortu eta guztiz zabaldu den irudi, sinbolo,
interpretazio eta estilo estetikoen aniztasuna,
eta komunikazioaren, aisiaren eta
informazioaren globaltasuna kultura aldaketa
handi eta zabal bat ari dira ekartzen,
postomodernotasunaren tesien aldeko zenbait
autoreren iritzian. Era askotako deskribapen
eta interpretaziozko testuinguru honetan,
bada, ?modernotasunak? irudikatzeari,
deskripzioa errealitatera egokitu beharrari
ematen zion garrantziaren ordez, ezagutzaren
eta kulturaren zatiketa eta erlatibotasunari
ematen zaio gaur egun garrantzia,
ustez zatiketa eta erlatibizatze horrek gizakia
hertsadura orotatik askatzen eta aniztasun
soziala bultzatzen duelakoan. Berezkoa
ez dena, axalekoa, hutsala dena, esperimentuak,
itxurak, ironia eta jolasa goraipatzen
dira. Informazioa eta hizkuntza baizik ez
da errealitatea: zeinuez harunztik ez dago
ezer, itxurak hartzen du irudikapenaren eta
modernitatearen balioen lekua. Ikuskariaz
gozatzea da kontua, atzeragoko esanahi
ezkuturen baten bila ibili gabe. Nortasunamila zati egiten da, eta alde batera uzten
da koherentziaren, printzipioen eta erantzukizun
moralaren ardura.
Labur bada ere, iruzkin kritiko batzuk
bederen merezi du egitea aldakuntza teknikoaren
(informazioaren teknologiak ekarri
duen informazioaren eta komunikazioaren
eztandaren) eta kulturazko aldakuntzaren
arteko erlazioari buruzko ikuspegi
honez.
? Lehenik eta behin, jarrera honek azaltzen
duen erlatibismo guztiz muturrekoak
arazo asko ditu: errealitatea zuzenean atxiki
ezina dela, interpretazioaren bidez baizik
ezin atxikia dela, esateak ez du esan
nahi, horrenbestez, interpretazioen artean
egokiagoak eta desegokiagoak bereiz ezin
daitezkeenik.
? Bigarrenik, eta gizarte estratifikazioaren
kulturazko alderdia ukatu gabe ere,
aztertu beharra dago, oso garrantzitsua baita,
egitura sozialaren eta kultura postmodernoaren
arteko erlazioa. Autore batzuk
hasiak dira bizimodu postmodernoaren eta
gizarte klase erditik gorakoan diren zenbait
sektoreren arteko kidetasuna aztertzen, gaur
egungo teknikaren aldakuntzek eta kapitalismoaren
berregituratzeak dakarten testuinguruan.
? Azkenik eta bukatzeko, Bell-ek postmodernismoaren
hedonismoaren eta gizarte
egituraren beste alor batzuen (ekonomia eta
politika, adibidez) ardatz diren printzipioen
arteko kontrakotasunaren ondorioak
(desegokierak edo egokitasunak) aztertu
beharra dago oraindik.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia, lana eta antolamendua
Informazioaren teknologien zabalkunde
berri honek berebiziko eragina du, batez
ere, erakundeetan; horregatik, hain zuzen,
orain arte esandakoa osatzeko, teknologia
berri hauek erakundeen antolamenduan
duten eragina aztertu behar da orain.
Badira, honi dagokionez, ikuspegi orokor
batzuk, ikerketa enpirikorako eta hipotesiak
eta teoriak formulatzeko oinarri bezala har
daitezkeenak. Orain arte formulatu diren
ikuspegiak hiru multzotan bil daitezke: ikuspegi
arrazionalistak, sitazionalak eta instituzionalak.
Erakundeen esparruan teknologiaren
aldakuntzak eta gizarte aldakuntzak
elkarrekin dituzten harremanei dagokienez,
ikuspegi arrazionalista eta Braverman-en
ikuspegi instituzionalista esan daiteke direla
muturreko jarrera optimista eta haren
kontrako muturreko jarrera kritikoa.
Ikuspegi arrazionalistak etorkizunaren
plangintza, helburuen erdiespena, produktibitatea,
autoritatea eta prozedura formalak
ditu oinarrizko ideiak; ikuspegi honetatik
Informazioaren Teknologiaren abantaila
teknikoak azpimarratzen dira, berrikuntza
prozesuak dituen alderdi sozialak alde batera
ahazturik. Teknologia berriek dituzten
abantailei esker erakundea osatzen dutenenarteko adostasuna errazago izango dela
gauza ziurtzat ematen da. Erakundeko aktoreak
teknikaren baliabideetara moldatuko
dira, eta teknologia da antolamendua aldarazten
duen aldagai ?gogorra?.
Ikuspegirik kritikoena, aldiz, Braverman-en
eta labour process (lan prozesua)
eskolako literaturarena da. Autore honen tesia
Marx-en obran oinarritzen da; tesi horren
arabera teknologia ez da gauza neutroa,
ezta gutxiagorik ere, hasiera-hasieratik
kapitalaren eta lanaren arteko oinarrizko
kontrajarreran oinarritzen den gizarte
harremanen egitura indartzeko asmoz diseinatua,
prestatua ea martxan jarria baizik.
Tesi honen arabera, beraz, teknologia berriak
ez dira baliatzen lanean eraginkor direlako
bakarrik, horrekin batera langileak
hobeto kontrolatu ahal izateko eta haien
kualifikazio, autonomia eta erantzukizun
maila apalagoa izanda ere berdin aski izan
dadin, eta era horretara lan faktorearen
kostua txikiagoa izan dadin baizik. Teknologia
berri horiek sartuta goitik beherako
aginpide eta kontrol eredua indartzen da,
eginkizunak definitzeko arau zorrotzekin
eta hierarkia egitura zurrun batekin.
Ikuspegi arrazionalistak teknologiaren
determinismora makurtzeko zuen arriskuaren
alderantziz, Bravermanek determinismo
sozialaren esanetara makurtzeko arriskua
du: kontrola lehen baino ere zuzendaritzaren
eskuago uztea izango litzateke beti Informazioaren
Teknologiaren helburua, haren
arabera, eskulana eta burulana gehiago
bereiztea (eta burulana zuzendaritzari
uztea) eta langileak kualifikazio gabe uztea,
bide abtez. Berez aski heterogeneoakdiren eginkizun asko, denak batera ?lan?
kategorian pilatzea da ikuspegi honek duen
arazorik larrienetako bat.
Muturreko bi jarrera horien artean kokatzen
dira teknologiaren aldakuntzaren eta
gizarte aldakuntzaren arteko erlazioak aztertzen
dituzten bestelako ikuspegiak. Ikuspegi
horietatik bi aztertuko ditugu hemen:
ikuspegi situazionala eta ikuspegi instituzionalista,
elkarreraginen azterketan eta
erakundeen soziologian oinarritua.
Antolamendua, bere helburu eta plangintzekin,
eragile arrazional bezala hartzen
duen arrazionalismoak ez bezala, erakundeak
izaten duen moldagarritasuna,
egoeretara egokitzeko gaitasuna, azpimarratzen
du ikuspegi situazionalistak.
Egoeraren aldakortasunak (merkatuen globalizazioa,
konkurrentzia, zatiketa, bizkortasuna,
teknologiaren aldakuntza, gizarte
aldakuntza), espezializazio malguaren teoriek
dioten bezala, adi egoteko eta bizkor
erantzuteko ahalmen handia eskatzen die
gaur egungo enpresei. Ikuspegi situazional
honetatik egin diren ikerketek geroz
eta adostasun handiagoa dute esateko berrikuntza
prozesuek (aldatuz doan ingurunera
egokitzeko prozesuek) bi alderdi
dituztela beti, alderdi tenikoa, eta antolamenduzko
alderdia, eta bi horietan lehena
izaten dela ?malgutsasun gutxien? duena.
Ikuspegi situazionaletik begiratuta oinarri-oinarrizko
eginkizuna betetzen du Informazioaren
Teknologiak teknikaren eta antolamenduaren
berrikuntza prozesuetan.
Informazioaren Teknologia sartuz batera
egiten diren berrikuntza prozesuek (sistemariketa aplikaziorik aurreratuenak erabiliz
egiten direnek, batez ere) arrakastarik
izan dezaten, berritik definitu beharko lirateke
berriro antolamenduaren oinarrizko
zenbait parametro, nola baitira, adibidez,
eginkizunen banaketa eta definizioa, komunikazio
arauak, hierarkiaren egitura eta
antolamendu kultura. Askotan esan ohi da
Informazioaren Teknologiak baduela ?antolamendu
gaitasuna? adostasuna lortzeko:
kideen arteko hitzamenean oinarritzen den
antolamendua (aginpidea banaturik egitea,
aukera eremua zabaltzea, nork bere burua
kontrolatzea, ezagutza maila altuagoak eskatzea
eta etengabe ikasten jarraitu beharra
ditu ezaugarri nagusiak gisa honetako
antolamenduak) Informazioaren Teknologia
sartzeko eta hobeto erabili eta balia dadin
bultzagarri eta eragile izan ohi da. Informazioaren
Teknologien zenbait ondorio indartzea
izango litzateke kontua: lan talde zabalagoak
eta talde egitura malguagoak; lan
banaketarako arau malguak; trebezia gehiago
hartzeko bultzagarriak; erakundearen
atalen arteko lotura estuagoa; aldakuntzetan
eta ikuskaritzan parte handiagoa izatea;
esperimentazioa bultzatzea; ikasketa bultzatzea;
eta beste batzuk, berriz, saihestea:
botere edo estatus kontuetan liskarrrak izatea;
komunikazio arau zurrunak izatea; goitik
beherako kontrol estua; jendeak kemena
galtzea, etab. Behin eta berriro esaten
da (eta kasu askoren azterketak aipatzen)
teknologia aldakuntza egitea dagokien eragile
eta erabiltzaileek parte hartu ezean,
Informazioaren Teknologiaren sarrera hutsean
gera daitekeela.
Enpresen kudeaketaz diharduen literaturan
maiz gertatu ohi den bezala, ikuspegi
situazional honetan ez dira behar bezala
bereizten irizpide enpirikoak (nola funtzionatzen
duten enpresek) eta irizpide normatiboak
(nola behar luketen funtzionatu (horixe
bera ageri da, hain zuzen, antolamendu
eredu honen izendapenean bertan:
?adostasunean oinarritua?). Ikuspegi instituzionalistak,
elkarreraginaren teorian eta
erakundeen soziologian oinarritzen baita,
zuzentzen du zerbtxobait ikuspegi hori.
Ikuspegi honek sistema sozial bezala
aztertzen ditu erakundeak, bakoitzak bere
aktoreak, egiturak, ohiturak eta liskarrak
dituela. Kanpotik zein barrutik beharkizun
asko dituzten erakundeetan erabakiak hartzeko
prozesuen oinean izan ohi den elkarrekiko
eragin, negoziaketa eta denen artean
zentzu bateratu bat aurkitzeko ahalegina
azpimarratzen da. Gerta daiteke
erakundea osatzen duten kideen artean (zeinek
bere helburu eta ikuspegi desberdinak
dituzten aktoreak) elkarlanean jarduteko
edo urri diren baliabideez jabetzeko (baliabide
ekonomikoak, aginpidea edo estatusa)
lehia handiagoa ala txikiagoa izatea.Aktore horien (zuzendaritza, Informazioaren
Teknologietako espezialistak, erabiltzaileak)
arteko eragin eta negoziaketa testuinguru
horretan gertatzen da Informazioaren Teknologia
sartzea. Honen guztiaren neurria
erakundearen kontrolari eta zentralizaziori
dagozkion gaietan ikusten da ongien. Informazioaren
Teknologiari esker erakunde
bat osatzen duten eta hartan erabakiak hartzen
dituzten atalak bana daitezke espazioan,
baina aldi berean atal eta prozesu horiek
ageriago geratzen dira jerentzia zentralizatuarentzat,
eta jerentzia hori indartu
egiten da, horrenbestez. Edozeinetara ere,
horrekin batera has daitezke kontrol eta
ikuskaritza modu berriak sortzen (zeharbidezko
kontrola, alde askotatikoa). Informazioa
zentzu askotan has daiteke mugitzen,
eta gerta daiteke euskarri tekniko berri hori
?leiho? bat bilakatzea, edozein erabiltzaileren
hutsegiteak beste erabiltzaile guztien
agerian geratzen direla (eginbeharrak edo
erabakiak ez betetzea, adibidez). Gerta daiteke
informazio eta kontrol bide horiek hierarkiaren,
funtzionamenduaren eta antolamenduaren
mugak gainditzea, eta hala gertatzen
bada, erakundean diren aktore guztiei
handitzen zaizkie beharkizunak eta premiamenduak
(eta horrekin batera norbere
buruaren kontrola eta auto diziplina ere),
eta ez bakarrik hierarkian behereneko mailatan
dauden aktoreei.
Ondorioa
Atal honetan zientziak, teknikak eta gizarteak
batak bestean duten eragina aztertu
da, eta erlazio hori agerian jartzeko gizarte
aldaketa eta teknologiaren aldaketa
aztertu eta zenbait adibide jarri dira. Zientziak
eta teknologiak, sortu ahal izateko,
aktore sozial batzuk behar dituztela frogatu
da, eta aldi berean horiek berek ere gizartean
garrantzi handiko ondorioz izaten
dituztela erakutsi da. Gizarte aldakuntzak
eta teknologiaren aldakuntzak, batak bestea
eragiten du bat. Elkarrekiko eragin dinamiko
horietan beti sortzen dira joera
positiboak eta joera negatiboak, horrexegatik
begiratzen dugu, hain zuzen, zer duten
onik eta zer txarrik aldakuntza sozioteknikoek.
Gizarteari dagokionez, bi jarrera daude.
Jarrera baikorrenentzat, gaur egungo
aldakuntza teknikoek gizarte berri bat ekarriko
dute, gizarte maila guztientzat aukera
berriak eskainiko dituena. Horien beste
muturrean, jarrera ezkorrenak daude:
horien iritzian botere ekonomiko, politiko
eta militarrak gizartea oso-osorik zaindu
eta kontrolatzeko erabiliko dira teknologia
berriak. Bi mutur horien artean aldagai
teknikoen eta aldagai sozialen artekoerlazioak aztertzen dituzten bi ikuspegi
mota daude. Batzuek antolamenduzko eta
teknikazko paradigmaren aldakuntzari
begiratzen dioten batez ere (espezializazio
malgua, berregituratzea), besteek, aldiz,
gizarte mailen desberdintasunari eta
liskarrari, eta estatuaren eta erakunde publikoen
desegiteko prozesuari begiratzen
diote gehienbat.
Lanaren antolamenduari dagokionez
ere, beste horrenbesteko analisi bat egin
daiteke, eta alde batetik baikorrak (ikuspegiarrazionalista), muturreko ikuspegi kritikoa
(langileen kualifikazio galeraren hipotesia)
eta bitarteko jarrerak (teknikari ala
gizarte mailari gehiago begiratzen dioten:
ikuspegi situazionala eta elkarreraginaren
ikuspegia) bereiz daitezke. Guztiaren buru,
informazioaren eta komunikazioaren teknologia
berriek dakarten komuninazio ahalmenaren
eta teknikaren oinarritik abiatuta
kultura postmoderno bat (kultura aldakuntza)
sortzen ari dela aldarrikatzen duen tesiaren
kritika labur bat egin da.