Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Modernizazioa eta globalizazioa
Modernizaziotik globalizaziora
Modernizazioaren kontzeptua nahasienetako
bat da gizarte zientzietan. Jatorrian,
kontzeptu hau modernitate kontzeptuari
estu loturik aurkezten zen, eta Europako
eta Ipar Ameriketako gizarteek XIX. mende
osoan zehar bizi izan zituzten aldaketa
sakonen oinarrian dauden prozesu kulturalen,
sozialen, politikoen, ekonomikoen eta
teknologikoen multzo zabala adierazi nahi
du modernizazio hitzak. Zehatz azaltzeko,
gizarte batek tradizional izateari utzi eta
moderno izateko abiarazten duen prozesuari
esaten zaio modernizazio. Balio handiko
kontzeptua da, positiboa, sarri askotan garapenarekin
edo aurrerapenarekin identifikatzen
dena.
Hasiera batean, modernizazio hitzak
modernotzat ditugun gizarteetako prozesuen
eta dimentsioen multzo heterogenoa
biltzeko balio du: nazio-estatua, demokrazia
politikoa, industrializazioa, kultura zientifikoa,
gizartearen mugikortasuna, indibidualismoa,
sekularizazioa eta abar. Hala eta
guztiz ere, bigarren mundu-gerraren osteandimentsio ekonomiko eta teknologikoetara
mugatzen da modernizazioa. Modernizazioa,
gero eta gehiago, ekonomia teknologiaren
bidez aldatzeko erakunde batzuk
abiaraztean datzan prozesua da. Praktikan,
aldaketa horiek ezinbestean ekarriko dituzte
beste aldaketa batzuk kulturaren, gizartearen
eta polikaren esparruetara; beste hitzetan,
ustez ekonomiaren esparruan du sorburua
indar modernizatzaileak, eta esparru
horretatik politikara, kulturara eta besteetara
hedatzen da. Gisa berean, ustez joera
modernizatzaileen hedadura industrializazioaren
bideari jarraitzen zaizkion gizarte
guztientzako bateratasunaren printzipio bihurtuko
da. Itxura batean, modernizazioaren
dotrinak konfidantza osoa zuen munduko
edozein herrialde edo eskualdetan
mendebaldeko Europako eta Ipar Ameriketako
gizarteetan bizitako aldaketa prozesu
antzeko bat abiarazteko posibilitatean. Horrenbestez,
unibertsalizazioaren ideiari lotuta
agertzen da modernizazioa.
Modernizazioa eta kapitalismoa
Ikuspegi honetatik, modernizazioa hasiera-hasieratik
da garapen molde jakin bat
nazioarteko bihurtzeko fenomeno eta, hedaduraz,
bizimodu jakin bat nazioarteko
bihurtzeko fenomenoa: hau da, gizarte industrializatu
aurreratuetako garapen moldea
eta honi lotutako bizimodua nazioarteko
bihurtzeko fenomenoa. «Nazioarteko bihurtzea»,
«munduko bihurtzea», «globalizazioa»,
ekonomiaren mugak gainditzen dituen prozesua
izendatzeko erabili diren kontzeptuak
dira: munduko lurraldeen arteko eta era
askotako emaitzen arteko topagune historikoa.
Mendeetan zehar izaniko harreman
liskartsuek egiazko munduko sistema kapitalista
ekarri dute, galtzaileak eta irabazleak
sortu dituzte: Ipar-Hegoaren irudiak
laburbiltzen du egoera hau.
XIX. mendetik edo lehenagotik hasita
gaur egun arte nazioarteko bihurtzeko prozesu
hauetan halako jarraipena duten elementuakhauteman daitezkeen arren, eten
historiko garbi baten lekuko gara gaur: 80ko
hamarralditik aurrera baino ez daiteke benetan
orokorra edo globala den ekonomia
batez hitz egin, alegia, denbora errealean
eta planeta mailan unitate gisa funtzionatzeko
gai den ekonomiaz. Historian lehen
aldiz, informazioaren teknologia berrien
garapenak aukera ematen du aldez aurretik
barreiaturik edo behar bezala komunikaturik
ez zeuden hirietako, herrialdeetako,
eskualdeetako eta nazioetako putzuak, urmaelak,
lakuak eta itsasoak, itsaso ekonomiko
global batean biltzeko. Informazioaren
teknologiak tokian tokiko espazio ekonomiko
horiek espazio global handi batera
batzen dituzten ubideak dira. Nazioz gaindiko
enpresak dira elkarrekiko lotura honen
agente nagusiak. Oso enpresa mugikorrak
dira, sare formako egitura dutenak,
mundu osoko herrialde eta eskualdeetan
barreiatutako lantokiez osatuak, elkarren
artean artikulatzen direnak soilik errentagarritasun
eta produktibitate mailako irizpideei
jarraiki. Enpresa hauek fabrikaren
markan baino ez dute jatorrizko nazioaren
ezaugarria aurkezten, zeharo bereizten baitira
lurralde lotura orotik.
Globalizatutako ekonomiak ondorio
politiko garrantzitsuak ditu. Ondorio nagusia
nazioetako Estatuek eta Gobernuek
beren nazioetako ekonomiak politika ekonomiko
klasikoen araberako neurrien bidez
(funtsean politika fiskalaren eta diru
politikaren bidez) kontrolatzeko boterea
galtzean datza. Gisa berean, presiopean
daude Estatuek tradizioz bermatu dituzten
gizarte babesak. Nazioz gaindiko enpresek
baldintzak jartzen dizkiete Gobernuei;
praktikan, beto eskubidea dute enpresaglobal horiek: legedi fiskala, lan-legedia
edo ekologiaren legedia beren gustukoa
ez bada (hau da, legediaren batek errentagarritasuna
nolabait mugatu baldin badezake),
besterik gabe munduko beste
edozein tokitara eramango dituzte beren
inbertsioak.
Ikuspegi honetatik, egia da globalizazioaren
eragina planeta osoan hautematen
dena, baina egia da orobat planeta osoa
sistema global honetara biltzen ez dena.
Izan ere, munduaren parterik handiena eta
biztanle gehienak ez dira sistema honetara
biltzen: enpresa globalentzako soilik erakargarriak
diren eskualdeak eta biztanleak lotzen
dira era global batez. Ekonomia izaerako
interesek gidaturik, kapitalentzako interesgarriak
diren lekuak baino lotzen ezdituen abiadura handiko tren bihurtzen da
globalizazioaren prozesua; bazterrera uzten
ditu errentagarritasuna eskain ez ditzaketen
beste leku guztiak.
Globalizazioaren dimentsioak
Puntu honetara iritsita garrantzitsua da
ondo bereiztea globalitatea (munduko gizartean
bizi gara, elkarri estu lotuta, dagoeneko
ez dago espazio itxirik), globalizazioa
(munduko eskualdeek elkarren artean lotura
politiko, ekonomiko, kultural eta sozialak
ezartzeko prozesuen multzoa) etaglobalismoa (globalizazio prozesuen kudeatze
berezia, soilik ekonomiaren ikuspegitik
bideratua). Horrenbestez, XX. mende amaierako
kapitalismoaren zuzendaritzapean
prozesu horrek bere egin duen forma zehatzaren
egitura prozesu sendoa finka dezakegu.
Horren arabera, gure ustez globalizazioa
ez da soilik alderdi ekonomikoetara mugatzen.
Gisa berean, globalizazioaren prozesua
osatzen dute nazioarteko erakunde politikoek,
garapenerako gobernuz kanpoko
erakundeek, kontzientzia ekologiko eta
solidario berri batek, Internet bezalako komunikazio
sareek eta antzekoek. Honek
guzti honek tokiaren fantasmagorizazioa
eragiten du: erraz sartzen da tokian tokiko
lekuetara, eta nola geografiatik hala kulturatik urrutira sortzen diren gizarte-eraginen
arabera konfiguratzen dira leku horiek.
Beste hitzetan adierazirik, planeta osoa
aurkezten zaigu gure tokian tokiko espazioan.
Inplosio antzeko bat da, urrutira sortzen
diren eraginak tokian tokiko espaziora
erakartzen duen zurrunbiloa.
Fenomeno hau zentzu negatibo batez
interpretatzen da, kulturaren galeraren zentzuan,
izan ere, espazio handiagoetatik datozen
kultur sinboloek inbaditzen dituzte
tokian tokiko espazioak. Ikuspegi honetatik,
kezkagarri ikusten da kulturaren homogenizatzea
dakarren geroa, tokiko nortasunezaugarriak
irentsiko duena: «munduaren
kokakolizazioa». Baina aukera hau arriskutsua
izanik, egia ere bada gaurko egunean
kulturaren aniztasun berriari sarrera egiteko
aukerak sortzen ari direna. Izan ere, globalizazioaren
prozesuak bide egiten dio
gero eta estuagoa den elkarrekiko loturari:
lehen ondo asko bizi ginen munduko kulturaren
inbentarioaren multzoa ezagutu
gabe; gaur, multzo horren aniztasun kultural
handiak harrapatu egiten gaitu eta exijentzia
batzuk planteatzen dizkigu, nola adimenaren
hala zentzumenen mailan. Holograma
efektu benetako bat da, guztiaren
baitan baitago dena (edo agian zuzenagoa
da esatea egoteko aukera baitu). Multikulturalismoa
erronka praktiko eta eguneroko
bihurtzen da gure tolerantziari, berdintasunarieta giza eskubideei buruzko dotrinei
begira. Gizakiaren historian lehen aldia
da «gizatiarra den ororekin dut zerikusia»
esaldi ezaguna errealitate egiten dena.
Lehen inoiz ez bezala, gaur egun ugari
dira muga politikoak eta geografikoak gainditu
ditzaketen gizarte-harremanak. Nazioz
gaindiko komunitateak, bizimoduak eta
ekintza-moduak antolatu daitezke, eta gehienetan
nazioz gaindiko arazoei erantzuteko
xedean, distantziak eta mugak gainditzen
dituzten eta gizarte-bizitza duten
munduen sorreratik eta mantenimendutik
abiatuta azaltzen da haien barne-logika.
Gizarte-mugimenduak, gobernuz kanpoko
erakundeak eta beste erakude hiritarrak
dira bizimodu hauen eta nazioz gaindiko
ekintzaren paradigma, mundu global batean
tokiko dimentsioa berreskuratzeko
joera duen prozesu berriaren agente nagusiak
dira. Desiragarria ez ezik posible
ere bada globalaren tokiko erabilera eta,
aldi berean, tokikoaren erabilera globala.
Globalizazio esaten zaio horri, egun eskura
dauzkagun giza eta gizatiar elkarrekintzarako
aukera anitzak garatzeko eta sortzeko
fenomenoa.
Bereziki, mundu bakar batean bizi garelako
errealitatetik ondorio praktikoak
ateratzeko aukera eskaintzen digu globalitatearen
kontzientziak. Mundu globala, hein
batean, barrutik irekita dagoen baina aldiberean bere baitan ixten den mundua da;
mundu mugatua. Mundua hazteko mugak
izateak ekartzen du herri eta kolektibo txiroenen
ongizate-maila, gizarte garatuagoek
eginiko urratsei jarraitzeko gonbitaren bidez,
igo nahi duen edozein garapenerako
proposamenari kontra egin behar izatea,
ezinezkoa delako. Zergatik? Esate baterako,
Brasil mendebaldeko ereduen arabera garatzen
jarraitzeak esan nahi du onartu egin
behar direla hango baso tropikalak suntsitzea
zurgintzarako hazkunde azkarreko espezieak
landatzeko, laborantza-lur bihurtzeko
edo zoru urbanizagarri bihurtzeko.
India Estatu Batuen moduan garatzeak esan
nahi du herrialde hartan automobilaren erabilera
pribatua sustatu beharko dela automobilgintza
sendoa sortzeko eta beren produktuei
irteera emateko merkatu erraldoia
sortzeko. Txina Europaren moduan garatzeak
esan nahi du aldatu egingo direla
herrialde hartako biztanleen elikatzeko
ohiturak, eta laboreak kontsumitzeari utzi
egingo diotela animalia jatorriko proteinen
kontsumitzaile bihurtzeko. Kontua da gure
planeta ezin bizi daitekeela Amazonian sortzen
den oxigenorik gabe, ezin aurre egin
diezaiekeela zazpi mila miloi auto-gidari eta
okel-kontsumitzaileri. Kontua da ez dagoela
gure bizimodua unibertsal egiterik.
Amets modernizatzailearen amaiera da, bertsio
klasikoko ametsaren amaiera bederen.
Modernizazio isladatzailea
Esan nahi al du horrek guzti horrek
modernizazioaren prozesua bere amaierara
iritsi dela? Egile batzuk hausnartzen ari
dira modernizazio-aldi berri baten aukera,
modernizazio isladatzaile esaten diote, eta
«isladatzaile» adjetiboa ez dute hausnarketaren
adieran erabiltzen, auto-alderatze gisa
baizik. Alderdi negatiboak kontuan edukitzen
dituen modernizazioa da, modernizazioak
berekin batera dakartzan arriskuei
aurre egiten diena: Iparraren eta Hegoaren
arteko alde sakonak, ekologiaren arazoa,
suntsiketa masiborako armen mehatxua,
globalizatutako merkatuen gaineko kontrol
gabezia, kulturen arteko gatazkak. Modernizazio
honek ez du prozesu modernizatzailea
bazterrera uzteko helbururik, prozesu
horretan sakondu egin nahi du arriskuak
bere eginez eta arriskuei kolektibitate
gisa erantzunez.
Azken urteetan, gizarte zientziek ikusi
dute eszenategi honi arriskuaren kategoria
erantsi zaiola, XX. mende amaierako
industria-gizarte aurreratuak zehazteko
ezaugarri bezala; modernitatearen alde iluna
da. Modernizazioak berak eragindako
eta sortutako mehatxuekin eta segurtasun
gabeziekin beti harremanetan egoteko
egoeratzat har dezakegu arriskua.
Baina modernitatearen oraingo aldian a-
rriskuak zerikusi txikia du arriskuaren esanahi
arruntarekin. Gaurko egunean ezin neurtuzkoak
dira arrisku-egoerak. Nork neur ditzake
berotegi-efektuaren, gatazka nuklear baten
edo injinerutza genetikoaren ondorioak?
Ez dago arriskuetan aditua denik. Horrexegatik,
hain zuzen ere, industria-gizarte aurreratuak
«arrisku-gizarte» gisa eratzetik etorririko
ondorio aipagarrienetako bat, hautuak
etorkizuneko aukera irekien, zehaztu
gabeen aurrean hartzen duen garrantzia da.
Orain arte esandako ezerk ez du teknologiaren
aurkako erreakzio bat justifikatzen.
Zientzia eta teknologia ez ditugu zorigaitzatzat
hartu behar, gure garaiko gizon eta
emakumeentzako aukeratzat baizik. Baina
emaitza hau ez dago aldez aurretik idatzirik,
ez da saihestezina, gure ekintzaren araberakoa
baita hein handi batean. Ekintza hau
arduraren eta partaidetzaren etika berriak
gidatuta behar du. Paradoxikoki, egoera berri
honetan teknika baliatuta parte hartzeko
dugun ahalmenak gora egin duen arren,
apaltasun sentimendu berri bat gorpuztu
behar dugu. Azken batean, bere burua garapen
mugagabeko dinamikaren osagaitzat
ikusten zuen kulturatik irten eta, bere garapenaren
mugak ondo gogoan izanik, bere
buruan eta balizko aldaketan pentsatzeko gai
den kultura sortu behar dugu.
Tobinen zerga
Finantzaren globalizazioa da ikerlariak
eta arduradun politikoak gehien kezkatzen
dituzten kontuetako bat. Hiritarrek berek
sarri askotan egiten diete aurre arazo
hauei, itxura batean beren eguneroko bizitzatik
hain urrutira dauden arazoei: esate
baterako, multinazional batek herrialde
jakin bateko langileei mahatxu egiten
dienean faktoria ixtearekin eta produkzioa
beste leku batera eramatearekin zuzendaritzak
exijituriko lan-baldintzak onartzen
ez badira.
Kapitalak, errentagarritasunik handienarekin
inbertitzeko lekurik egokienak
aurkitzeko xedean, planeta osoan barrena
eta denbora errealean mugi daitezkeen
mundu honetan, negozioa hamarkoiztu
egin da, 1985etik aurrera, dibisen eta balioen
merkatuan. Ordainketak Konpentsatzeko
Nazioarteko Bankuak eginiko
kalkuluen arabera, nazioarteko merkatuan
eta edozein lanegunetan batezbeste 1,5
biloi dolarreko balioa duten dibisak aldatzen
dira eskuz. Funtsean merkatu espekulatzailea
da, herrialdeetako ekonomia
errealen bilakaera positiboarekin inolako
zerikusia ez duena. Hala eta guztiz ere,
ikaragarriak izan daitezke ekonomia horietan
bertan merkatu espekulatzailearen
ondorio negatiboak.
Kapital globaletako merkatu horren indar
suntsitzailea kontrolatzeko xedean,
James Tobin Nobel saridunak eta ekonomilariiparramerikarrak mekanismo teknikoki
erraz bat diseinatu zuen hirurogeita
hamargarren urteetan. Tobinen zerga
izenaz ezagutzen da: Dibisetan egiten diren
transakzio guztien gaineko %1eko
zerga jasotzea. Baten batek, esaterako,
pezetak inbertitzen baditu interes baxuan
hobe ordaintzen diren markoak eskuratzeko,
inbertituriko kapitalaren %2 eman
beharko lioke lehenik fiskoari, dirua bi aldiz
trukatu beharko lukeelako. Honenbestez,
tasa baxua izanagatik ere, merkatu eta
herrialdeen artean dagoen interes-aldeekin
bideratutako operazioek kasu berezietan
baino ez lukete mereziko. Jakina, finantza-plaza
handietako bakar bat zerga hori
ordaintzetik salbuetsita balego, bertara
bilduko litzateke dibisen merkatua.
Zerga honek ez luke eraginik izango
atzerrian antolatutako industria-instalazioetan
eta ondasunen trukean, bai ordea
guztiz marjina txikiekin lan egiten duten
eta diruen kotizazioan gertatzen diren gorabehera
ehundarretatik irabaziak ateratzen
dituzten miloi askoko transkazio espekulatiboetan.
Kalkulu batzuen arabera, gisa honetako
zerga batek 150 eta 720.000 milioi
dolar arteko diru sarrera ekar diezaike
Estatuei. Bada diru sarrera horiek, Tobinen
zerga indarrean jarriz gero, Hiritarren
Mundu-Fondo bat hornitzeko bideratu
behar dela proposatu duenik; fondo hori
herrialde txirotuenak garatzeko ekintza
eraginkorrak finantzatzera bideratuko litzateke.