Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Amerika, Txina eta Indiako artea

Erdialdeko Amerika : maiak

Arte maiaren bi erakusgarri. Ezkerrean, Aztiaren piramidea, Uxmalko aztarnategian.Yucatan, Mexiko. Piramide honek 38 m-ko garaiera du ; elkarren gainkako hiru solairuz osatuta dago eta horma etzanak ditu. Eskuinean, Chichen Itzako Gudarien tenpluko eskulturak.Yucatan, Mexiko.<br><br>

Maien zibilizazioa Peten,Yucatan eta Guatemalako oihanetan finkatu zen. K.a. 5000.. rte ingururako bizi zen jendea lurralde horietan, baina maien zibilizazioaren oparoaldia K.o. lehen urteetan iritsi zen, hau da, maien aldi klasiko deritzon garaian (K.o. 300- 900 bitartean).

 

Maien mundua

Klasikotasunaren aurreko aldian nabarmena izan zen olmeken eragina maien zibilizazioan, garai hartako ontzi, estatua txiki eta buruek erakusten dutenez. Eragin hori bertako joerekin aberastuz joan zen ordea, eta horrela iritsi zuen zibilizazio maiak bere gorena. Adibidez, harrizko eraikin aipagarrienak, terrazak eta piramideak, K.o. 300.. rtetik aurrera hasi ziren egiten (Uaxacatunen eta Yucatanen esate baterako). Garai hartan agertu zen, orobat, Chicanel deritzon zeramika, ordu artekoa baino aberatsagoa eta dekorazio landuagokoa. Eta, batez ere, orduan jo zuen goia gizarte antolamenduak ere. Garai klasikoa K.o. 292tik 889ra luzatu zen (datak oso zehatzak dira, hogei urteroedo gertaera bereziak jazotzen zirenean oroitarri bat eraiki ohi baitzuten) eta klasikoaren ondokoa edo maia-tolteka hasi zen ondoren, arkitekturari dagokionez bereziki aipagarria.

Aztarnen arabera, herri baketsua izan zen, garai klasikoan behintzat. Izan ere, hiri maiek ez dute harresirik inguruan, ez dira hiri gotortuak eta hiriak elkarri lotzeko eraikitzen zinaten galtzadak. Horma irudietako eta eskulturetako eszenek ere bake giroan bizi zirela erakusten dute : pertsonaien jarrera nahiko lasaia da, ez dira heste kolarra batzuetakoak bezain zurrunak eta arranditsuak.

Maien kulturak aurkikuntza eta aurreramendu intelektual handiak egin zituen : hieroglifo sistema oso konplexua erabili zuten, eta aritmetikako aurreramenduei eskerastronomia kalkulu oso zehatzak egin ahal zituzten. Sistema bitarra erabiltzen zuten aritmetikan (puntuak 1 adierazten zuen, eta marrak 5). Zeroa ere erabili zuten, ikur berezi baten bidez adierazia.

Maien aztarnategi eta gune nagusiei dagokionez, Tikal da aipagarrienetako bat.

Bertan K.o. 292. urteko hilarri bat aurkitu da, eta garai hori hartzen da maien historiaren hasieratzat. Ondoren Yucatango penintsula izan zen maien gune nagusia, batez ere Chichen-Itza hiria. Toltekek eragin handia izan zuten garai hartan. Chichen-Itzaren nagusitasunaren ondoren Mayapanek hartu zuen indarra. Hiri aipagarriak izan ziren orobat Palenque, Copan eta Uxmal.

Hiriak erlijio eta administrazio guneak ziren, oro har, bizitoki baino gehiago, Mayapenen izan ezik ; herritarrak hiri inguruko landetan bizi ziren, lastozko txaboletan, eta hirietan berriz, erlijio gizonak, jakintsuaketa bizi ziren. Hiri baikotzak estatu independente bana osatzen zuen ingunko landekin batera.

 

Arkitektura

Arkitektura maiaren erakusgarri nagusiak hirietan aurkitu dira ; eraikin maiak, eta aldi klasikokoak batez ere, aldi berean dotoreak eta arranditsuak direla esan daiteke.

Eraikin nagusiak tenplua eta jauregia ziren, harrizkoak gehienak, eta ugariak ziren, orobat, aldareak eta oroitarriak ; espazio zabalen inguruan antolatuta zeuden hiriak, eta plaza lauki-luzeen inguman eraikitzen ziren tenpluak, jauregiak edo biak batera.Hasieran tenpluek izan zuten hirietan nagusitasuna, baina azken aldi klasikoan ugariago eta bikainagoak izan ziren jauregiak.

Askotan hainbat eraikinez osaturiko arkitektura multzo nahasi samarrak eratu zituzten, al ropolis modura : garai bakoitzean erari tsitako atal berriak elkarri egokitzeko eskailera eta elkarren gainka hezala eraikitako atalak ageri dira, baina multzo orekatuak dira aldi berean.

Arkitektura elementu aipagarriena ganga faltsua edo harri irtenekiko ganga zen.

Sabaiak eraikitzeko oso modu berezia zen, lastozko txabola maiaren sabaiaren itxurari jarraituz egina. Txabolak lauki luzeak ziren, luze baino garaiagoak, eta lau isuriko teilatua zuten. Molde horri berari jarraituz eraiki zituzten harrizko eraikinak : bi hormen gainetik batetik besterako harri lauzak jartzen zituzten, harik eta bien arteko espazioa harri bakar batek jaten zuten arte, giltzarri baten modura, malda handiko teilatuak osatuz. Horrek areto luze eta estuagoak eraikitzeko aukera ematen zien. Deba dela, era horretako sabaiez gainera, sabai laua ere erabiltzen zuten, orobat, bizkar hagez eta karez egina.

Tenpluek piramide tankera zuten, eta jauregiak berriz eraikin horizontalak ziren. Jauregi gehienek elkarri loturiko bi areto edo ganbara sail luze zituzten, barne igarobide edo galeriez elkarri lotuak. Oro har ate bakarra zuten jauregira sartzeko eta barne ate batek lotzen zituen barneko aretoak ; badia, dena den, fatxadan eta atzealdean atea duten eraikinak. Tenpluak, berriz, bi ganbaraz osatuak ziren, eta aurreko hormako atetik zuten sarrera ; lehen ganbara ospakizun arruntetarako erabiltzen zuten, eta bigarrena berriz oso ospakizun berezietarako.

Eraikinen oinarrietan terraza moduko egiturak jartzen zinaten, lurretik goratzeko : garaiera txikiagoko oinarriak jauregi eta eraikin zibiletan, eta oso garaiak tenpluetan (50 m ingurukoak ere aurkitu dira). Fatxada gehienek bi bancla edo gorputz horizontal nagusi zuten, eta tartean lerro edo moldura bat zegoen bi gorputzak bereizten ziarena. Hasieran tarteko harri zerrenda irtena landu gabea zen eta hormak leunak ziren, baina denborarekin fatxada lantzen hasi ziren, tarteko molduratik sabairainoko tartea lehenik, eta fatxada guztia ondoren, aldi klasikoaren ondoko garaian batez ere.

Fatxaden lanketa bereziki aipagarria izan zen Palenquen eta Puuc inguruan. Palenqueko eraikinetan kare estukozko marrazki oso konplexuak agertzen dira, eta Puuc inguruan mosaiko geometrikoez apainduriko horma bikainak aurkitu dira.

Tikal da maien zibilizazioaren aztarnategi antzinakoena. 16 km'-ko eremua hartzen zuen. Terraza eta eskailera bidez loturiko sei tenplu-piramide handi ditu, 40-70 m bitarteko garaierakoak, eta haien ateburuak zurezko eskultura bikainez hornituak zeuden. Tenpluez gainera, jauregi bikainak ere eraiki ziren bertan.

Copan maien garai klasikoko zientzia gune izan zen. Hiriaren egitura nagusia akropolisak eta hari loturiko bost enparantzak osatua da, eta aipagarria da, orobat, piramidez, tenpluz eta terrazez osaturiko multzoa, eraikin berriak eranstearen poderioz 5 bako eremua eta 38 m-ko garaiera iritsi zuena . Han daude hiriko tenplu ederrenak.

Baina Copango monumentu aipagarriena eskailera hieroglifikoa da, zalantzarik gabe.

62 mailako eskailera bat da, eta aurpegi guztiak ditu hieroglifoz hornituak: maien lurraldeko idazkunik luzeena da.

Palenque hiri maia klasiko nagusietako bat da. Ez da heste hiri batzuk bezain harmonikoa . Multzo nagusia Jauregia da, oinarri trapezoidal batean eraikia, baina monumentu aipagarriena Dorrea da. Izan ere, gainerakoetatik oso desberdina da, ez baita horrelako beste eraikinik aurkitu hiri maietan : irispiderik gabeko oinarri bat du eta oina laukia du ia. Berezia da, orobat, Idazkien tenplua, tenplu-piramide izateaz gainera hilobi gisa erabilitako bakarra baita ; gainerakoetan piramide formako atala ez zen barnetik irekia, eta honek, aldiz, hileta ganbara bat zuen barruan.

Uxmal maien zibilizazioaren azken aldian gorena iritsi zuen hiria da, eta toltekeneragina nagusitu aurrekoa beraz. Ezaugarririk aipagarriena monumentu nagusietako mosaiko bikainak dira. Eraikinak ere aski bereziak dira, harri handiak agertzen dira elkarren gainka jarrita bezala, eta egunean zehar argitasunaren arabera argi-itzal bereziak sortzen dituen marrazki bat osatzen dute. Gobernariaren etxea da ospetsuenetako bat ; erlaitzak 20.000tik gora pieza apaingarri ditu. Gobernariaren etxetik iparraldera Mojen komentua dago, eta iparralderago Iparraldeko Eraikina, oso handia eta garaia. Aurrealdeko erlaitza bikain zizelaturik dago. Aipagarria da, azkenik, Aztiaren piramidea.

Chichen-Itza hiria da, orobat, aipagarria, baina aurreko hiri maiek ez bezalako ezaugarriak dituelako bereziki. Izan ere, tolteken eragin betearen garaian eraiki zen, eta maien arkitektura tradizionala eraldatu zuen. Dena dela, hainbat garaitako monumentuak aurkitu dira han ere, toltelcak iritsi aurrekoak asko eta asko, Gazteluan, Gudarien tenpluan eta abarretan ikus daitekeen bezala. Berrikuntzetan kontuan hartzekoak dira ondoko hauek : zutabeek badute eginkizun jakin bat, ez dira apaingarri soilak, horrela espazio zabalagoak eratzen dira eta sabai lauak erabiltzen dira. Eraikinen bolumena handitu egiten da eta kokaera ikusgarriagoa ematen zaie. Eskultura lanek dramatismoa areagotzen dute, eta gudariak irudikatzen hasten dira, besteak beste.

 

Eskultura

Eskultura maiaren urrezko aroa VII-X.. endeen artekoa izan zen, baina arkitekturarekin gertatzen den hezala, eskualde bakoitzak bere ezaugarri eta oparoaldia izan zuen. Dena den, orokorrean pentsamendu erlijiosoaren eta dinastien historiaren adierazpidea izan zela esan daiteke ; agintarien nahia herritarrei helarazteko erabili zuten, erlaitz, ateburu eta aldareetako eskultura eta maien ideologiaren eta kosmologiaren erakusgarria nagusia da. Garai klasikoan oroitarriak eta aldareak apaindu ziren batez ere, kareharriz ; klasikoaren ondokoan,berriz, fatxadetako hormak -gisuzko idazki hieroglifikoez- eta monumentuetako ateburuak, erlaitzak etab. -zurezko eskulturez- Aipagarria da hasierako zurruntasun eta irudi hieratikoetatik azken aldiko dinamikotasunera nabarmentzen den bilakaera ; hasieran irudi hieratikoak egin zituzten, zurrunagoak, baina azken garaiko eskulturetako aurpegiak naturalistagoak dira, eta idealismo eta eskematismo nabarmena duten arren, xehetasunetan gero eta kutsu errealistagoa eman zitzaion.

Obra eta aztarnategi aipagarriei dagokionez, bereziki azpimarratzekoak dira Palenqueko estukozko behe erlibeak eta hieroglifoak . Peten oroitarriengatik da ospetsua, han hasi baitziren era horretako lanak egiten, eta Tikal, Chichen-Itza eta Uxmalen zurezko apaindura bikainak aurkitu dira.

 

Pintura eta zeramika

Pintura maiaren erakusgarri bikainenak Bonampak hirikoak dira (K.o. 790), bikain kontserbatu baitituzte behinolako forma eta kolore guztiak. Printzerri maia Niki bateko bizitza adierazten dute, xehetasun handiz : soldaduak, musikariak, haurrak, jantziak, tresnak, armak, etab. Eskulturan bezala, Bonampakeko irudietan bilakaera nabarmena ageri da hasierako garaietako irudiei buruz : irudiak errealistagoak dira, bakoitzak bere ezaugarri propiak ditu eta jarrera lasaiagoa agertzen dute. Monumentuetako hormetan eta hilobietan erabili zen batez ere pintura ; gorteari eta eguneroko bizitzari buruzko irudiak nagusiki lehenengoetan eta irudi sinbolikoagoak hilobietan. Koloreetan gorria eta beltza ziren erabilenak.

Irudien ilea marrazteko kobre tankerako kolorea erabiltzen zen, eta horia, urdina, arrosa eta herdea ere agertu dira.

Zeramikari dagokionez, aipagarriak dira terrakotazko ontziak, oso soilak diren arren irudi bikainez margotu ohi zituztelako. Ontzietako irudien eta zeramikazko estatua txikien bitartez maien bizitzari buruzko hainbat xehetasun ezagutu ahal izan da : lanbideak, janzkera, etab.