Artea»Amerika, Txina eta Indiako artea
Ertamerika: olmekak, Teotihuacan
Olmekak
Olmeken zibilizazioa K.a. 1200 urte inguman
sortu zen, garai hartako aztarnen arabera,
Mexikoko golko inguruko lurraldean.
Zibilizazio haren berri ematen duten hainbat
eskultura, behe erliebe eta zeramika aurkitu
dira inguru hartako lurraldeetan han-hemen
barreiaturik, eta olmelcek nolabaiteko
koloniak eratu zituztela adierazten du horrek
; hori izan zen olmeken kulturaren ezaugarri
nagusietakoa hain zuzen ere. Dena
dela, olmeken zibilizazioaren gune aipagarriena
metropoli izena eman zaion eskualdea
izan zen eta aztarnategi nagusiak San
Lorenzo (K.a. 1200-900, olmeken garai oparoena),
La Venta, Laguna de los Cerros eta
Tres Zapotes dira, gainerako herriak baino
arkitektura bikainagokoak eta zibilizazio
olmekaren politika eta erlijio gune nagusi
zirenak hain zuzen. Olmekek ganantzi handiko
merkataritza harremanak izan zituzten,
baina erlijioa zen beren zibilizazioaren ardatza
.
Zibilizazio olmeka izan zen, adituen
ustez, Amerika Erdiko lehenengoetakoa eta
hark finkatu bide zituen ondorengo mendeetako
Amerika Erdiko zibilizazioen ezaugarri
aipagarrienak : hiriguneak, piramide
tankerako monumentuak, monolito zizelatuak, behe erliebez apainduriko aldareak,
harri bitxizko estatua txikiak, idazketa eta
egutegia.
Arkitektura
Arkitektura olmeka nahiko soila da, hieratikoa eta errealista aldi berean, baina sumendi harria lantzeko molde bikaina zutela erakusten dute haien monumentuek.
Jainkoen gurtzarekin eta hileta erritoekin loturiko monumentu multzoetan aurkitu dira arkitektura olmekaren aztarna nagusiak ; eraikin aipagarrienak piramide tankerako monumentuak dira. Aztarnategi olmeka nagusia, arkitekturari dagokionez, La Ventalco multzoa da. Padurez inguraturiko uharte moduko batean dago, eta ospakizunetarako gunea, hilobiak eta jainkoei egindako eskaintzak agertu dira bertan. Monumentu nagusia piramidea da, tumulu koniko bat, 30 metro garaia eta 130 m inguruko diametroa duena. Piramide olmeka gehienak bezala, puntu kardinalak ditu ardatz eta hainbat zutabez, hilarriz eta aldarez zegoen hornitua. Piramidearen iparraldean lauki luze formako plaza bat dago, ospakizunetarako erabili bide zutena, eta plazaren alboetan bi plataforma luze ; iparralderago patio moduko bat ageri da, basaltozko zutabeekikoa, eta beste tumulu txiki bat hondoan. Garrantzitsuak dira, halaber, La Ventako serpentinazko mosaiko erraldoi bikainak, jaguar jainkoari eskainiak.
Eskultura
Olmeken eskulturaren ezaugarri nagusia lan erraldoiak eta miniatura lanak nahasian egin zituztela da. Lan erraldoietan bune erraldoiak dira azpimarratzekoak. Harri bakarrez eginikiko eskultura kubiko geometrikoak dira, 15-30 tona artekoak. Agintari jainkotuei dagozkie eskultura erraldoi gehienak, eta naturalistak dira. Begi sartuak, ezpain lodiak, asimetrikoak, masail puztuak, sudur handia baina zapala, eta oro har, jaguarraren aurpegia gogorazten duten ezaugarriak dituzte. Burua eta atzealdea larruz, jaguar atzaparrez eta suge ezaugarriz apaindua zuten ; horiek ziren, hain zuzen ere, garai hartan etorkiaren sinboloak. Buru erraldoiak bereziki aipagarriak dira ; izan ere, era honetako eskulturak agertu diren inguruak ez dira lurralde harritsuak, eta oso sistema aurreratua eta energia asko beharko zen harri horiek garraiatzeko ; San Lorenzokoburuak egiteko erabili zuten basaltoa, esaterako,
gune hartatik 80 km ingurura zegoen
harrobi batetik aterea da adituen ustez
.
Buru erraldoiez gainera hainbat aldare
aurkitu dira, monolitikoak hauek ere, erli y
jio eszenak irudikatzen dituzten behe erliebe
eta eskultura bikainez apainduak. Lauki
zuzen formako oinarria izaten dute, goialdean
behe erliebeak izaten dituzte eta aurrealdean
irudi irtenak. Aldareetako irudietan
ere nabarenenak dira giza-jaguarren edo
haur-jaguarren ezaugarriak. Jaguarra da,
izan, arte olmeken gehien agertzen den irudia,
eta olmeken mitologia guztia jainko
felino baten gurtzan oinarritua zela adierazten
du horrek. Jaguar irudiez gainera aipagarriak
dira «maskara irribarretsuak». Buru
erraldoiak eta aldareak arte ofizialaren
erakusgarritzat hartu dira, erlijio eta gertaera
historikoei buruzko eszenak baitira nagusi
.
Eskultura txikiak eta miniaturak ere egin
ohi zituzten olmekek, harri bitxizkoak : jadea
eta serpentina erabili zuten batez ere
(jadea urarekin eta emankortasunarekin lotzen
zuten), haina baita jadeita eta diorita
ere. Eskultura olmekak eskultura leunak dira
eta bolumenari eman zitzaion lehentasuna,
ez dute sartu-irten nabarmenik. Hilobietan
agertu dira eskultura txiki gehienak ; Cerro
de las Mesas aztarnategian, esaterako, 782
estatuatxotik gora aurkitu dira, jaguar itxurako
irudi sexugabeak islatzen dituztenak.
Teotihuacan
Teotihuacango hiri inguruan sortu zen
zibilizazioa maien garaikoa da. Hiria
Mexikotik berrogei bat kilometro iparraldera
dago, eta K.a. 500. urte inguruan sortu
zen, nahiz eta hainbat mendetan zehar osatu
zen erabat eta eremu berriak erantsi zitzaizkion
urteek aurrera egin ahala. Hiri hura
hartzen da Mendebaldeko hemisferioko lehen
hirigunetzat eta azteken inperio aurreko
Ameriketako metropoli handientzat. Izan
ere, 200.000 biztanle inguruko hiria izan zen
garai oparoenean (K.a. 450-650), eta 20 km
koadrotik gorako eremua hartzen zuen.
Oro Ilar, zibilizazio baketsua izan zela
esan daiteke, arma eta gerrari buruzko irudi
eta sinbolo gutxi aurkiei baitira. Ez zuten
harresiak eraikitzeko ohiturarik (kasu berezietan
eta hiriaren hondamena hasi zen
garaian izan ezik), eta agintariak printze
borrokalariak izan ordez erlijioarekin lotura
handiagoa zuten errege-apaizak ziren.
Jainko nagusia Tlaloc zen, uraren
jainkoa, eta haren mende zeuden izadiko
gainerako indarren jainkoak. Teotihuacanen
agertu zen lehen aldiz Mexikoko kulturan
garrantzi handikoa izan den beste mito baten
irudia : Quetzalcoatl edo suge lumaduna
.
Arkitektura
Teotihuacango hiriko arkitektura gotorra
eta arranditsua da oro har. Hiriaren ardatza
Hilen Etorbideak (ipar-hegoalde) eta
Ekialdeko Hiribideak (eki-mendebalde) osatu
zuten ; haiek eraiki ziren garai beretsukoa
dira, orobat, Eguzkiaren tenplua eta beste
zenbait eraikin ospetsu. Hilen etorbidea
1700 metro luze eta 45 metro zabal zen, eta
plaza karratu batean amaitzen zen. Plaza
horretan Ilargiaren piramidea eraiki zuten.
Hilen etorbidean, Ilargiaren piramidearen
ekialdean, gotorlekua eta Eguzkiaren piramidea,
harkaitzez inguratua, eraiki zituzten.
Teotihuacanen, Amerika Erdiko heste
kultura batzuetan hezala, garrantzi handiko
eraikina izan zen piramidea, haina Teotihuacangoek
badituzte zenbait ezaugarri
berezi : piramide garaiak eta aldi berean
gotorrak dira, bolumen handikoak
(1.300.000 ni Eguzkiaren piramidearen kasuan),
eta eskailera ataletan banatua dute,
piramidearen gorputz bakoitzean atal bana,
eta eskaileraren aurrean, herriz, beste eraikin
mailakatu bat dute, plataforma moduko
bat. Harri horizontalak lauki zuzenak dira
eta idazkunak dituzte zizelatuak, baita monumentu
txikiagoetan ere.
Eguzkiaren piramidea eraiki bezala utzi
zuten, ez zitzaion atal berririk edo estalki
berezirik erantsi. Oinarria karratua du ia,
aldeko 220 m ingurukoa. Malda handiko lau
atalez osatua da eta gailurreko plataforma
barne harturik 63 m-ko garaiera du. Ilargiaren
piramidea, herriz, oinarri lauki zuzenekoa
da eta 40 rn inguruko garaiera du. Egiturari
dagokionez, dena dela, elkarren oso
antzekoak dira biak.
Bi piramide nagusiez gainera monumentu
aipagarria da gotorlekua eta bertako
tenplu nagusia, Quetzalcoatl jainkoarena,
piramide formakoa hau ere. Sei maila ditu
eta friso zizelatuz apaincltita dago ; inguman
beste hamabost monumentu ttilciago zituen.
Hilen kalearen albo batean Nekazaritzaren
tenplua dago, horma irudi bikainez
hornitua. Hasieran piramide txiki bat zen,haina gero terraza bat erantsi zitzaion, mailadi
zabal batekin.
Administrazio eta erlijio guneez gainera,
hainbat auzo zegoen hirian. Auzoetan,
bizitokiez gainera, tenpluak eta administrazio
eta politikarekin loturiko eraikinak zeuden
. Etxebizitzak areto eta gela lauki-zuzenez
osatuak dira, oro har, plaza eta kalexka
itxiez bereiziak. Pezozko hormak zituzten,
ez zuten leihorik baina patio txikietara ematen
zuten ; patioaren erdian ur biltegi moduko
bat zegoen. Etxeek gurutze formako
oinarria dute eta beso bakoitzean gela bana
zuten, patiora begira. Orain arte ikertu den
auzorik handiena Tlamimilolpa multzoa da.
3.500 m'-tik gorako eremua hartzen zuen
eta 176 gela, 21 patio txiki, 5 plaza handi
eta hainbat kalexlca zeuden bertan.
Eskultura
Teotihuacango multzoko arkitektura
bezala, gotorra eta arranditsua da eskultura
ere. Dena dela, ez zuten eskultura monumentala
landu. Erliebe modura zizelaturllco
buruak (Tlaloc jainkoaren burua, suge lumadunarena,
etab.) eta maskarak dira eskultura
aipagarrienak.
Maskarak hileta erritoarekin loturik zeuden
adituen ustez, eta oso zurrunak dira,
eskultura eta artea oro liar bezala, baina
batzuek agerian dituzte hildakoaren ezaugarriak
. Harri gogorrean egiten zituzten
maskarak, serpentina, diorita eta onizean,
eta obsidianazko, pirirazko, granatezko eta
jadezko mosaikoez hornituak dira asko.
Pintura eta zeramika
Pinturaren alorrean horma irudiak dira
adierazpide aipagarriena. Piramideak eta
eskulturak kolore distiratsuez margotuak
zeuden, nahiz eta gaur arte gorde diren aztarnetan
ez diren behar bezala nabarmentzen,
ospakizun eremuaren inguruko jauregietan
izan ezik. Oinarri gisa karea eta kuartzo
hauts oso finezko nahastura bat erabiltzen
zuten ; gainerako margoak oso nabarmen
gelditzen ziren hondo horren gainean.
Pinturen gaiari dagokionez, erritoei edo
mitologiako gaiei buruzkoak dira gehienak :Tlatoc jainkoa, lurren emankortasunagatik
eta uragatik eskerrak emateko hari egindako
eskaintzak eta otoitzak etab.
Teotihuacango pinturaren erakusgarri
nagusia Lurreko Paradisuaren horma irudia
da, Tepantitlakoa ; hil ondoko bizitzaren
adierazpena da, ez du leku jakin bat zehatzmehatz
deskribatzen eta ez dago espazio
errealaren edo leku jakin baten erreferentziarik
. Hondoa neutroa da, gorrixka. Irudi
guztiak soslaiez daude, eta ez dagokio izaki
jakin batzuei, aldiz, Tlalocen erreinura
iristeak dakarren zorionaren kontzeptua
bakarrik islatzen dute.
Zeramika lanetan aipagarriak dira hiru
oin zilindrikoko ontziak eta buztin egosizko
irudi txikiak. Ontziak kolore biziko irudi
geometrikoez apaintzen zituzten. Irudiak
moldez egiten zituzten eta gizakiak edo
jainkoen irudiak dira gehienak : hiruki tankerako
aurpegia dute eta jantzi, orrazkera eta
bitxi dotoreak dituzte.