Artea»XIX eta XX mendeak
Chaim Soutine eta Amedeo Modigliani
Soutine
Chaim Soutine Lituanian jaio zen, Smilovitchi
herrian, 1894. urtean, eta Chamigny-n,
Frantzian, hil zen handik berrogeita
bederatzi urtera. Oro har, frantses tradizioaren
jarraitzaile izan bazen ere, oso bide
berezia hartu zuen eta ez zen inongo higikunde
edo eskoletan sartu, margolari independente
gisa jardun zuen alegia. Bere
koadroetan errealitatea norberaren ikuspegiaren
arabera islaturiko irudi tragiko bat
baino ez da.
Soutine familia apal batean sortu zen,
baina oso gaztetan hasi zen arte ikasketak
egiten, Vilnalco Arte Ederretako eskolan.
1911n Parisa aldatu zen eta han ezagutu zituen bere garaiko zenbait artista, esaterako
M. Chagall eta A. Modigliani margolariak.
Parisen bizi izan zen garaian ikasten jarraitu
zuen, baina, batez ere, arreta bereziz
aztertu zituen Louvreko obrak eta Rembrandt,
Courbet, Cezanne hartu zituen eredu
. Geroago eragin handia izan zuten bere
obran, goian aipaturiko maisuez gainera, El
Greco, Munch eta Kokoschka margolariek
eta espresionistek.
Soutinen lehenengo obrak 1914 ingurukoak
dira. Izadi hilak eta paisajeak margotu
zituen batez ere, errealismo handiz,
baina teknikari dagokionez, teknika aski
landugabea antzematen zaie oraindik. Garai
horretakoa du, besteak beste, Sardexkak
(1916 ing. ; bilduma pribatua, Paris). Dena
dela, berehala hasi zen koloreak lantzen,
1918ko Autoerretrzttua obran (bilduma pribatua,
New York) ikus daitekeenez.
1919an bidaia bat egin zuen Frantziako
hegoaldera. Bidaia hartan Ceret eta Cagnes
hiriak ezagutu zituen, eta hango paisajeek
eragin handia izan zuten harrezkero bere
margolaritzan. Atsekabezko emozioak eragin
zizkioten bidaia hartako ikuspenek,
baina aldi berean lirismo handiko emaitzak
sorrarazi zizkioten (Zubartz bihzn •) -ituak ;
1912, Colin bilduma, New York). Garai hartakoak
ditu, halaber, Cagriesko ikuspegia(1923 ; Castaing bilduma, Paris) eta Gladioloak
(Louvre, Paris), kromatismo bikaina eta
adierazpen indar handia dutenak.
1922. urtean Parisa itzuli zen Soutine.
Harrezkero animaliak odoletan eta hezurclura
erdi ustelak hasi zen margotzen Rernbrandten
eragina nabarmen erakusten duten
koadroetan. Garai horretako koadro
nagusiak hauek ditu : Idi larrtttttct (1925 ;
Pintura eta Eskultura museoa, Grenoble),
Oilar bila (1926 ; Arte Institutua, Chicago).
Animaliei eskainitako sail haren ondoren,
1923-1930 urteen artean, gozogileak, zerbitzariak,
elizgizonak etab. agertu zituen berelanetan, errealismo psikologiko ikaragarriaz
(Elizgizona ; 1928, Louvre, Paris). Koloreen
erabilera oso kontuan hartzen zuen : zuria
erabili zuen, oro har, ogileen koadroentzat,
gorria ehiztarientzat, zuria eta gorria haurrentzat,
urdina eta berdea izadi hilentzat
etab.
1930. urtetik hil zen arte atsekabeturik
eta kezkaturik bizi izan zen, nahiz eta ordurako
bazuen margolari gisa osperik. Existentziari eta formari buruzko gogoeta eta
azterketa sakonetan murgildu zen eta lirismo
handiko paisajeak eta erretratuak margotu
zituen : MariaLanirern er •retrcrtua (1929 ;
Arte Modernoko museoa, New York), Castai-rzg
andrea (1928), Chartresko katedrala
(1933 ; Wescott bilduma, Roseniont), Kale
zuhaizduna (1936 ; Colin bilduma, New
York), Auxerreko azoka egurra (1939 ; Phillips
bilduma, Washington).
Soutineren obrak eragin handia izan
zuen, batez ere, Austriako espresionista
batzuengan eta Erromako eskola sinboliko
espresionista. I. Mundu gerraren ondoren,
Soureten esperientzia oso kontuan hartu
zuten Cobra taldeko margolariek, De Kooning
eta Baconek.
Modigliani
Amedeo Modigliani italiar margolari eta
eskultorea Livornon jaio zen 1884. urtean,
eta Parisen hil zen 1920an. Bere obran bereziki
aipagarriak izan ziren erretratuak eta
emakume biluziak ; konposizio asimetrikoak
egin zituen, irudi luzatuekikoak, eta lerroaren erabilera soil eta aldi berean monumentala
nagusitzen da bere lanetan. Bere
koadroetan oso giro berezia sortu zuen, eta
artistaren eta modeloaren artean sortzen
zuen begikotasunak ikuslea erakartzea eta
bereganatzea lortzen du.
Modigliani familia judu apal batean sortu
zen, eta haurretan izandako zenbait eritasun
lan-iren ondorioz eskola uztera behartu
zutenean hasi zen margolaritza ikasten, jaioterrian
bertan ; Livornoko Arte Ederretako
eskolan sartu zen, beraz, 1898. urtean, eta
Micheli eta Fattori izan zituen irakasle, hurrenez
hurren. Ondoren, Florentziako (1902)
eta Veneziako (1903) Arte Ederretako eskoletan
jardun zuen, eta Jugendstillen eragina,
kultura figuratiboarena eta Klimtena jaso
zuen han.
1906. urtean Parisen hartu zuen bizitokia
. Garai hartan fauvismoa eta kubismoa
ari ziren zabaltzen Frantzia guztian, eta abangoardiako
higikunde haien eta Toulouse-
Lautrec eta Van Gogh margolarien eragina
izan zuen Modiglianik, nahiz eta oso estilo
berezia erabili zuen. Dena dela, hasierako
obretan Cezanneren kutsua nabarmentzen
da beste ororen gainetik. Bere margolaritzaren
bilakaeran azpimarratzekoa da, halaber,
literaturarekin izan zuen harremana,
bereziki erromantizismo ondorengo literatura
dekadentearekin izan zuen lotura.
1908an Independenteen Aretoan erakutsi
zituen bere bospasei lan eta hurrengo
urtean bidaia labur bat egin zuen Livornora
. Han margotu zuen Biolontxelo jolea obra ;
obra horretan argi ageri ziren Modiglianiren
estiloaren ezaugarri nagusiak izango
zirenak, batez ere irudiak kolorezko masa
handiez osatzeko zuen joera. Italiara ereegin zuen bidaia bat, baina handik itzuleran,
1919an, Parisen hartu zuen bizitokia
behin betiko, Montmartren hain zuzen ere.
Brancusi eskultorearekin harreman handia
izan zuen eta haren eskutik ezagutu zuen
Afrikako eskultura eta lerroaren adierazpen
indarra eta erritmoa. Halako eragina izan
zuen harreman hark Modiglianiren obran,
ezen margolaritza alde batera utzi eta aurrerantzean
marrazkigintzan eta eskulturan
murgildu baitzen buru-belarri. Horrela,
Buruak harrizko eskultura saila osatu zuen
antzinateko Greziako moldeei jarraituz
(1912 ; Parisko eta New Yorkeko Arte Modernoko
museoak), eta Kariatide bat ere
egin zuen (1913-1914 ; New Yorkeko Arte
Modernoko museoa), bere marrazki sail
batean oinarriturik.
Eskulturaren alorrarekin ez zuen halako
harreman luzerik ere izan, haina berebiziko
garrantzia izan zuen, esan bezala, bere margolaritza
estiloan. Izan ere, eskulturan izandako
esperientzia haren ondorioz hasi zen
kopeta eta sudur luzeko pertsonaiak margotzen,
eta orobat, argi-itzalen erabilera
baztertu eta koloreen arteko kontrastearen
bidez eta irudien inguru ongi-zehaztuaren
bidez eskulturak eratzen duenaren antzeko
efektu trinkoa bilatzen bere koachroetan.
Joera hori nabarmentzen da, hain zuzen ere,
1914. urtetik aurrerako koadroetan.1915-1920 bitarteko urteetan iritsi zuen
Modiglianik bere garairik oparoena, eta tarte
hartan egin zituen bere lan bikainenak.
Paisaje batzuk margotu zituen, baina bereziki
azpimarratzekoak dira erretratuak ; bere
adiskideen eta Parisko arte eta literatura
munduko pertsonaia ezagunen erretratuak
egin zituen, baina baita kaleko jende xumeenak
ere : Kisling (1915, Diisseldorf), Max
,jacob (1916, Diisseldorf), Paul Guillaunte
eserita (1916, Arte Modernoko galeria, Milan),
Nekazaria (1918 ; Tate Gallery, Londres)
. 1917. urtea arte zailtasun asko bizi
izan zituen, osasun arazoak, diru arazoak
etab. zirela medio, baina harrezkero urte
alaiagoak bizi izan zuen. Izan ere, Jeanpe
Hebuterne margolari gaztearekin maitemindu
eta harekin joan zen Cote d'Azur-era
bizitzera. Urte hartan bertan hasi zuen
emakumezko biluzien koadro sail bikaina :
Biluzi etzana (1916, Londres), Biluzi gorria
(1917, Milan), Biluzi basidia (1917, New
York) etab. Sentsualitate handiko irudiak
dira, kolore bizi epelekoak eta forma biribilekikoak
. Orduan adierazi zuen bete-betean
lerroaren adierazpen indarra eta sentsualtasuna
.
Modigliani 1920ean hil zen, esan bezala,
eta haren heriotzaren hurrengo egunean
bere buruaz beste egin zuen Jeanpe Hebuternek,
haurdun zegoela.