Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Kubismoaren jarraitzaileak : Juan Gris, Fernand Leger eta Delaunay senar-emazteak

Pablo Picasso eta Georges Braque izan ziren kubismoaren protagonista handiak, kubismoaren lehen aldian bereziki (1907-1912) ; aldi horri "errealismo kontzeptuala" esan izan zaio, koadroan aurkeztutako objektuak adimenak, ez begiak, antzematen dituen bezalaxe ageri baitira. Hurrengo aldikoari (1913-1920) "kubismo sintetikoa" deitzen zaio : margolanak forma gutxiagoz eta soilagoz daude osatuak, koloreak biziagoak dira ; ikuspuntuarekin jokatuz, gauzaki erliebedun errealen ilusioa sortzen ahalegindu zen artista asko, Juan Gris espainiarra besteak beste. Bigarren aldi horretan, Grisekin batera, garrantzi handia izan zuten Fernand Leger eta Robert eta Sonia Delaunay margolariek.

 

Juan Gris

Juan Grisen izadi hil kolore-itzaliak kttblsmo sintetiko deitu izan zaionaren aitzindariak izan ziren, eta garrantzi handia izan zuten Lehen Mundu gerraren ondorengo urteetako Frantziako abangoardiako artearen bilakaeran. Bere kide kubista Pablo Picasso eta Georges Braque baino margolari teorikoagoa zen Gris, eta, hala, egiten zituen aurkikuntzak sistematizatzen saiatu zen, aurkikuntza haiek ulergarriak eginez.

Era horretan, estilo kubista zabaltzen lagundu zuen.

Juan Grisek Jose Victoriano Gonzalez zuen benetako izena. Madrilen jaio zen 1887an, eta Boulougne-sur-Seine-n hil zen1927an. 1902an Arte eta Ofizioetako Eskolan sartu zen, eta hainbat aldizkaritan aritu zen apainketa lanak egiten. Lau urte geroago Parisa joan zen eta han ere egunkarietako ilustrazioak egiten jardun zen, Art nouveattko estilo lerro-makurra erabiliz.

Parisen, Montmartreko auzoan hartu zuen bizilekua, Bateau-Lavoir eraikin mitikoan ; hantxe zuen bere lantegia Pablo Picassok ere. 1910. urte inguruan ezagutu zuen abangoardia kubista, eta bi urte geroago margotu zuen estilo berri horretako bere lehen koadroa, Picassori arnenaldra, (1912, Chicagoko Arte Institutua) forma geometriko eta konposizio diagonalekoa.

Egonaldi labur bat egin zuelarik Cereten, Pirinioetatik gertu, paisajeak margotzenhasi zen, horien artean Ceret-eko eta:eak, kolore biziak eta lerro zuzenak nagusi direna . 1914an hasi zen bere obretan papiers colles direlakoak erabiltzen, hau da, margolaritzakoak ez diren materialak (oihal puskak, egunkariak, oholak). 1915-1919 urte bitartean egin zituen obra nagusi gehienak, ausnarketa teorikoaren eta lirismo zorrotz baten arteko oreka ezaugarri dutenak ; kolore itzalien erabileraz azpimarratzen zuen oreka hori. Aldi honetakoa da hain zuzen Izadi bila paisaje Gatean/Place Ravrgrtan, Grisen lanik ezagunenetako bat (1915 ; Arte Museoa, Filadelfia) : izadi hil kubista da, usadiozko paisaje bat ikusten den leiho baten aurrean ipinia.

1920an estilo klasizista bati heldu zion Grisek ; urte haietan agertu zitzaizkion hil arte sufrituko zuen asmaren lehen zantzuak.

Paristik Boulognera alde egin zuen, eta, besteak beste, Sergei Diaghilev-en errusiar balletentzat lanean aritu zen. Urteotan pierrotak eta arlekinak margotu zituen, kolore hotzak, lerro makurrak eta forma lauak erabiliz .

1924an hitzaldi bat egin zuen Sorbonnen, eta handik aurrera zabaltzen hasi zen Grisen ospea. Azken lanek, horien artean Saskiko emakumea izeneko margolanak eta izadi hilek, Gitarra eta fruitu ontzia izenekoak adibidez, oso egitura orekatua dute.

Asma larriagotu egin zitzaion, eta nahiz eta Hyeres-era joan zen sendatzeko ahaleginetan, berehala hil zen, 1927an, Boulougnesur-Seine-n . Grisen lanek, bizi zen artean Pablo Picasso eta Georges Braqueren ospeak ilundu zituen arren, ospe handia izan zuten geroago.

 

Fernand Leger

Industria teknologiaren eraginpean, forma mekaniko monumentalen erabilera izan zen Leger frantsesaren estiloaren ezaugarri nagusia. Argentan-en jaio zen Leger, 1881ean ; 1900. urtean Parisa joan zen, eta Dekorazio Arteen Eskolan ikasi zuen. Aurreneko obretan inpresionismoaren eta fauvismoaren ezaugarriak bateratu zituen, baina Paul Cezanneren margolaritza ezagutu ondoren arte analitikoago baten aldera egin zuen.

Legerrek 1910. urtearen hamarraldiaren hasieran ezagutu zituen margolari kubistak, eta bat egin zuen haiekin errealitatearen deskonposizioa lortzeko asmoan. Hala, Josturza obran (1909, M.N.A.M.) giza gorputzaren osagaiak ohol eta hodi bihurtu zituen, eta Irudi biluziak basoan izenekoan (1909- 10 ; Rijksmuseum Kroller-Miiller, Otterlo, Herbehereak), kolore biguneko puska handietan emanak daude irudien bolumen geometrikoak . 1913. urte inguman kolore biziagoak hasi zen erabiltzen, eta formen arteko kontraste zorrotzak sartu zituen bere konposizioetan ; horietako batzuk abstraktuak dira guztiz.

Lehen Mundu gerraren ondorengo lanetan errealitatearekiko lotura handiagoa ageri du. Orduan hasi zen, hain zuzen ere, Legerren aldi ezagunena, mekanikoa, giza irudia zilindroetan zatikatzen dena -Soldaduak kartetan (1917 ; Rijksmuseum Kroller- Miiller), Mekanikoa (1920 ; Galerie Louis Carre, Paris)-, eta makinen forma dinamikoen lilura (errodamenduak, poleak) ezaugarri duena, kolore bakun eta bereiziekin batera. 1920ko hamarraldiaren erdialdean Amedee Ozenfant eta Le Corbusier buru zituen higikunde puristari lotu zitzaion,eta ondoren figurazioaren eta konposizio malguago baten aldera egin zuen. Aldi berean, margolaritzaz bestelako alorrak ere landu zituen : balleta, zinema, liburuen apainketa... 1955. urtean hil zen Leger, Gifsur-Yvette hirian. Haren artelanak, beren egonezin eta aldakortasunean, mundu modernoaren aldaketen erakusgarri geratu dira.

 

Robert eta Sonia Delaunay

Robert Delaunay frantses pintorea (Paris, 1885 - Montpellier, Frantzia, 1941), kolore biziak erabili zituen lehen kubista izan zen, eta era horretan, margolaritza kubistaren baitan, oifismo deritzan joera sortu zuen.

Aurrenetako margolari ez figuratiboa izan zen, eta haren lana, kolore lauak elkarren gainean ipiniz sorturiko konposizioetan oinarritua, arte abstraktuaren bilakaeraren mugarria izan zen.

Delaunayk ezagutu eta berehala beretu zuen neoinpresionisten kolorearen erabilera . 1910erako estilo kubistako zenbait lan egin zituen, bi sailetan bildurik : katedralen saila eta Eiffel Dorrea (1909-1910, Guggenheim Museoa, New Yorlc; Basileako Museoa), forma kubista zatikatuak mugimendu dinamikoarekin eta kolore bizi-biziekin konbinatuz osatuak. Margolaritza erritmoen eta kolore harmonien erabilera berri eta berezi honek, aukeratzen zituen gai poetikoekin batera, margolari kubista ortodoxoagoengandik bereiztenzuen. Estilo hark, orfiko deritzanak, berehalako eragina izan zuen Der Blaue Reiter talde espresionista alemaniarrean.

Bi urte geroago margolan erabat ez figuratiboak hasi zen egiten, Koloretako Diskoak eta Leihoak (1912 ; Grenobleko Museoa ; ArteMuseoa, Filadelfia) margolaritza sailetan.

Emaztearekin batera, 1937ko Parisko Erakusketarako horma dekorazio abstraktu handiak egin zituen Delaunayk. Azkeneko lanak ere orfismoaren bidetik egin zituen.

Sonia Terk Delaunay (1885, Gradizhsk, Ukraina - 1979, Paris), margolaria, liburu apaintzailea eta oihal diseinatzailea izan zen.

Roberten Delaunayren emazte eta lankidea zen, orfismoaren jarraitzailea hura bezala.

San Petersburgon hazi zen, marrazkigintza ikasi zuen Karlsnihen, eta Parisa joan zen ondoren. Han ezagutu zituen inpresionisten ondorengo pintoreak eta fauvistak, biziki miretsi zituenak. Robertekin ezkondu zenerako (1910), orfismoa lantzen zuen Soniak, kolore hutseko arrastoak elkarren gainka ipiniz osatutako lanetan. Alabaina, margolaritzaz kanpoko alorretara zabaldu zituen orfismoaren hastapenak : oihalen diseinua, ontzien apainketa, antzerki diseinua, etab. Soniaren lan garrantzitsuenetako hat Blaise Cendrars idazlearen poema batentzako apaindura izan zen, orfismoaren estiloan egina (1913-14 ; Transiber -ianoko prosa eta Frarztzrako_jea)ine Txikiarena) ; lan hura izan zen antzinako liburugintzaren eta liburugintza modernoaren arteko mugarria.

1920ko hamarraldian oihalak eta jantziak diseinatzen jardun zen, eta haien kolore abstraktuen harmoniek eragin sakona izan zuten nazioarteko modan. 1930etik aurrera berriz ere margolaritzari heldu zion, eta, esan bezala, 1937ko Parisko Erakusketarako horma dekorazioa egin zuen senarrarekin batera . Senarra hil ondoren (1941), margolari eta diseinatzaile gisa jarraitu zuen Sonia Delaunayk lanenan. 1950etik aurrera bere lanari buruzko erakusketa handiak egin ziren munduko museo nagusietan.