Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Kubismoa. Georges Braque

Picasso margolariaren Avignongo neskatxak koadrorako egindako zirriborroa (1906). Avignongo neskatxak koadroa hartzen da kubismoaren aitzindaritzat.<br><br>

Kubismoa XX. mende hasierako arte mugimendurik erradikalena izan zen. Harengandik sortu ziren arte modernoaren joera abstraktu guztiak, eta eragin handia izan du XX. mendeko arkitekturan eta estetikan. Ageriko munduaren zati bakartu batzuk erabiliz, forma geometrikoen bidez adierazten zuen kubismoak errealitea, eta objektu jakin baten alderdi guztiak aldi berean irudikatuz. Espazioaren eta denboraren aldi berekotasun hori da kubismoak ekarri zuen berrikuntzarik handiena. Margogaia ikuspuntu bakar batetik ikusteko joera, Berpizkundeaz geroztik nagusi zena, gaitzetsi zuen, eta bide berri bat urratu. Kubismoa fauvismoaren eta surrealismoaren arteko zubi bat izan zen, eta lotura handiak izan zituen beste arte mugimendu batzuekin. Picasso eta Braque dira kubismoaren sortzaile eta ordezkari nagusiak.

 

Kubismoaren jatorria eta hasiera

Kubismoaren oinarriak 1906tik 1909ra bitartean jarri ziren, eta Cezanneren obrak eta Afrikako eskulturak eta maskarak izan zuten eraginik sorrera hartan. Gauzen berezko formak oinarrizko forma geometrikoen bidez irudikatzeko joera nagusituz joan zen kubismoaren aitzindariengan, Cezannek emana zuen aholkua hitzez hitz jarraitu izan balute bezala : Irudika ezazu izadia esferen, zilindroen eta konoen bideo,.Picasso eta Braque izan ziren kubismoaren sortzaile nagusiak, baina haiez gainera beste pintore, idazle eta arte joera batzuek ere izan zuten, maila apalagoan, eraginik : Matisse eta Derain pintoreek, Apollinaire idazlearen ideia estetikoek...

 

Kubismo analitikoa

Kubismoaren lehen garaiari (1910-1912) kubismo analitikoa esan izan zaio, Picasso eta Braque xehe-xehe ari izan baitziren forma aztertzen, ikertzailearen senez, berenlantegia ia laboratorio bat balitz bezala. Bi artista horiek behin eta berriz ukatu bazuten ere inongo sistema zientifikorik erabili izana, harrigarria da zein elkarren antzekoak ziren garai hartan haien lanak, aldi berean baina zeinek bere lantegian lan egin izanagatik, ondorio beretara iritsi baitziren. Bi artista haien kezka nagusia objektuaren formak apurtzea zen, eta pintatu beharreko espazioa beste modu batera ikusteko oinarriak jartzea. Horren ondorioz, haien kolore eskala ia kolore bakarreraino mugatu zen ; pintzelkada sistematikoz margotzen zuten, puntillismoaren teknikaren antzera.

1911 inguru hartan Braque eta Picasso adiskide minak ziren, eta haien lanak ere oso-oso antzekoak ziren, baina bazen hala ere alderik. Picassoren obran planoak eta angeluak modu geometrikoagoan zeuden antolaturik, eta ehunduraz eta margoz aberatsagoak ziren. Garai hartako erretratuetan bi dimentsioko gainalde batean erretratatuaren alderdi guztiak ikuspuntu desberdinetatik irudikatzea zen Picassoren metodoa, elementu psikologikoez zeharo axolagabeturik .

Garai hartan bertan Braquek plano txiki elkarren gainean jarrien bidez eratu zituen bere izadi hilak. Horretarako, bere eguneroko bizitzako objektuak erabili zituen . Braque 1910ean bertan hasi zen trompe-l'cBil-ak -ikusleari benetako gauzaki bat erliebean ikusten duelako irudipena sortzendiotenak- eta koadroetan moldiztegiko letrak erabiltzen (Portugaldarra, 1911).

Elementu berri horiek sartzeak collage-a asmatzera bultzatu zuen Picasso (Izadi hila ztnne-lanezko aulkiarekin, 1912), eta paper itsatsien teknika erabiltzera, berriz, Braque (Konpota ontzia eta basoa, 1912). Asmakuntza tekniko haien eraginez bilakatu zen kubismo analitikoa kubismo sintetiko.

Kubismoaren lehenengo tuteetan Picassok eta Braquek oso erakusketa gutxi egin zuten ; Picassok inoiz ez erakusketa handietan, galeria pribatuetan soil-soilik. Nolanahi ere, eragin handia izan zuten abangoardiako artista gazteengan. 1910ean Metzinger, Delaunay, Gleizes, Leger eta Le Faucconierek lehenengo talde kubista eratu zuten.

Talde kubista baten lehenengo erakusketa 1911n egin zen Independenteen Erakustokilto 41. aretoan. Picasso eta Braque ez ziren han, eta hango artisten lanek oso axaletik baizik ez zuten antzik haien lanarekin, baina ikusleek ohartu ziren arte modernoa bide berri batean sartua zela. Erakusketa haren arrakastak artista gehiago erakarri zuen kubismora : Archipenko, Picabia, La Fresnaye, Duchamp anaiak. 1912ko urrian egin zen Urrezko Sailaren Erakusketa izan zen obra kubistek bakanik osaturiko erakusketarik garrantzitsuena.

 

Kubismo sintetikoa

1912aren erdialdera Picassok eta Braquek estilo herri bat asmatu zuten kubismoaren baitan : formaren, planoaren eta margoaren sintesia. Margogaiak gehiago zegozkion kontzeptuen alorrari, benetako itxurenari baino, eta, era horretara, kubismo analitikoa irauli edo egin zuten. Bi artista horiek aurreko urteetan teknika berriak aurkitu eta gogotik erabili izanak zerikusi handia izan zuen kubismo analitikotik sintetikora igarotze horretan. Hiru dimentsioko tekniken ahalmen guztiak aztertzeak «eraikuntzak» asmatzea ekarri zuen, kubismo analitikoaren soiltasuna berdindu nahian .

1913. urtearen bukaeran kubismo sintetikoaren ahalmenak gogotik landurik zeuden, eta artelan kubistetan margoen eta mugimenduen tratamendu libreagoa eta margogai naturalistagoak erabiltzeko joera nagusituz joan zen. 1914an I. Mundu gerra hasi izanak kubismoaren bilakaera eten zuen ; gerra ondoren izan zen kubistak ekartzeko saiorik, baina Apollinaire 1918an hil baitzen, eta Picasso 1915az geroztik heste bide batzutatik abiatua baitzen, ahalegin hark ez zuen gidaririk izan.

 

Georges Braque (1882-1963)

1882ko maiatzaren 13an jaio zen, Argenteuil-en ; aita eta aitona pintore-dekoratzaileak ziren, eta pintura enpresa bat zuten.

Bere kasa egin zituen pintura ikasketak, eta etxean bizi izan zuen giroak eragin handia izan zuen Braquek artegintzan materiari eta eskulangintzaren alderdiari geroztik eman zion garrantzian. 1900ean Parisera joan zen, eta 1905ean fauvismoari atxiki zitzaion.

 

Aro kubista

1907ko udazkenean, erro-errotik aldatu zuen Braqueren ibilbidea Cezanneren atzera begirako erakusketak, Picassoren ezagutza egiteak eta haren Avignongo neskatxak koadroa ikusteak. Negu hartan egin zuen Biluzia Zutik koadroak bi eragin horiek eta Afrikako artearena biltzen ditu. 1908ko udan L'Estaqueko (Proventza) paisaje oso zurrunbilotsuak eta perspektibarik gabeak eta forma geometrikoetara mugatuak pintatu zituen : L Estaqueko etiveak. 1909an Normandian eta La Roche-Guyonen (Val-d'Oise)margotu zituen paisajeetan, objektuen arteko espazioa irudikatzeak kezkatzen zuen gehien Braque, perspektiba tradizionala alde batera utzi baitzuen. Urte hartan bertan paisajeak pintatzeari utzi, eta izadi hilak sortzen hasi zen ; hortaz, espazioaren bilaketak erakarri zuen Braque kubismora. 1909ko bukaeran Braquek Picassorekin harreman estuan lan egin zuen kubismo analitikoa zeritzon joeran (Biolina etapegarra, 1910).

Kubismo sintetikoaren garaiko koadroak plano soil eta elkarren gainean jarriz landu zituen, sakonerarik gabeko espazio bat iradokitzen zuten, eta espazio horretan objektuak marrazkera zatikatu batez zeuden irudikatuak (Bacben aria).

 

Gerra ondoa, izadi hilak

1914an frontera eraman zuten, eta 1915ean larri zauritu zuten. 1917an Braque lanean hasi zen berriz, eta izadi hila hartu zuen harrezkero bere lanaren ardatz. Kubismoari eutsi zion, baina ez ordea hasierako suhar eta grina sortzailearekin. Batzuetan paisajea ere landu zuen, itsas ikuspegiak batez ere eta itsasontzi hondartuak (Labarrak, 1938).

1920az geroztik Braqueren lanak koherentzia handia izan zuen estiloaren aldetik : bai lan bikietan, eta bai lan tamainaz handi eta askoz landuagoetan. Braqueren errepertorio mugatuan gai berriak landu izanak marraren eta bolumenaren, formaren eta margoaren arteko harremanak aztertzeko modu berri bat zeltarren. 1918-1928 garaian Gtterrdon (erdian oin bakarra duten mahai biribilak) eta izadi hilen sail handi bat egin zuen, ilunak eta margo berde, elarroi eta beltzeko harmonia indar handikoez pintatuak, bolumena adierazi nahiari emanik garrantzi handiena (Izadi hila marmolezko ntabaran, 1925). 1930etik aurrera, apaindurarako joera zuten margolanak, sintesi handikoak, egin zituen kolore biziz, fantasiaz eta bizitasunez beteak (Izadi hila mandolinarekin) .

 

Azken obrak. «Ateliers»

11. Mundu gerraren eraginez, koadro latzagoak egin zituen, garai latz haien ispilu bailiran (Sukaldeko mahaia, 1942). 1947az geroztik, gaixotasunak askotan eten zion lana, baina hala ere 1949 eta 1956 artean Ateliers margolan saila egin zuen. Koadro horietan pintorearen lantokia margotu zuen, itzalez eta argiz tartekatua, bere hurbileko objektuak ere erakutsi zituen, eta baita ere pintorea bera eta bere modeloa.

Bere azken hamar urteetan, ondoezik baitzegoen, koadro txikiak pintatu zituen, baina litografiak egiten ari izan zen. Pinturaz eta eskulturaz gainera, Braquek orobat egin zituen beira leihoak, balleterako dekoratuak Diaghileventzat, eta liburuetarako irudiak. 1963ko abuztuaren 31n hil zen.