Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Espresionismoaren jarraitzaileak Austrian eta Alemanian

Klimtek Stoclet egoitzako mosaikorako egindako diseinua (1905-1909). Brusela.<br><br>

XIX. mendearen bukaeratik 1925. urte ingurua arte, Lehen Mundu gerraren aurreko giro gorabeheratsu eta ilunaren inguruan zabaldu zen espresionismoa, Alemaniatik Europa guztira. Margolaritzari dagokionez, inpresionismoaren eta naturalismoaren kontrako erreakzio gisa antolatu zen higikunde espresionista.Artista espresionistak bere sentiberatasunaren arabera irudikatzen du mundua ; norberaren ikuspuntuak eta ikusmoldeak moldatzen dute errealitatea. Espresionismoa Alemanian hasi zen heclatzen, eta Europa guztira zabaldu zen Lehen Mundu gerraren ondoren. Aitzindariak Van Gogh, E. Munch, J. Ensor, G. Rouault eta Gustav Klimt izan ziren. Alemanian bi taldek jarri zituzten estetika modu berri haren oinarriak : Die Brircke eta Der Blatte Reiter taldeek hain zuzen. Die Brtrclze ("Zubia") taldea 1905ean sortu zen, Dresden-go hirian, tradizio akademikoarekin hautsi nahiak eta orduko gizarteari arurre egin nahiak elkartzera bultzatu zituen artista batzuen ekimenez . Talde hartatik sortu ziren Alemaniako espresionismoaren lehenengoadierazpenak. Taldearen burua-edo Ernst Ludwig Kirchner pintorea izan zen (1880- 1938). Der Blaue Reiter ("Zaldun urdina") taldea, berriz, 1991n sortu zen, Munichen, artearen adierazpideak berriztatzeko asmoz bildu ziren pintore batzuen ekimenez. Taldearen fundatzaileak Vasily Kandinski (1866-1944) eta Franz Marc (1880-1916) pintoreak izan ziren.

 

Gustav Klimt

Gustav Klunt Vienan jaio zen, Austria- Hungaria inperioaren garaian, 1862ko uztailaren 14an. Vienako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen. 1883an estudio bat zabaldu zuen, eta horma irudiak egiten trebatu zen.Bere lehenengo lanak XIX. mendearen bukaerako pintura dekoratiboaren eredukoak ziren, naturalistak, akademikoak, eta balio sinboliko handikoak : Vienna Burtgheater-erako (1888) eta Kunsthistorisches Museum-erako egin zituen horma irudiak dira estilo horren adibide nagusiak.

1897an bere estiloak heldutasuna iritsi zuen, eta Viena Sezesioa taldea fundatu zuen pintore gazte batzuekin, arte akademikoaren kontra egiteko eta estilo guztiz dekoratibo baten alde, Art noueazt-ren antzera-edo.

Handik gutxira hiru mural egin zituen Vienako Unibertsitateko sabaian jartzeko, baina irudiei omen zerien sinbolismo erotiko nabarmenak eta ezkortasun agerikoak halako eskandalua sortu zuen ezen baztertuak izan ziren. Bere hurrengo muralak -Beethovenen frisoa (1902, Osterichische Galerie, Viena) eta Bruselako Stoclet jauregiko jangelakoak (1909-1911)-, planoaren erabilera berritzaile eta arbitrarioagatik eta kolorea -kolore biziak eta urrea- apaingarri gisa erabiltzeagatik bereizi ziren. 1905.. rtetik aurrera egin zituen beharbada bere lanik aipagarrienak : llluszta (1908, Osterichische Galerie, Viena) eta Vienako zenbait emakumeren erretratuak, Fr etzi Fr •i tza Riedler (1906, Osterichische Galerie, Viena) eta Fratt Adele Blocb-Bazter (1907, Osterichische Galerie, Viena). Erretratu horietan itzalik gabeko silueten gisa tratatu zuen giza irudia, eta dekorazio lauko eremuez inguratu zuen azala haren sentsualitatea nabarmentzeko .

 

Emil Nolde

1867an jaio zen Nolde-n, Bocholt-etik hurbil, Alemanian. Emil Hansen zuen jatorrizko izena. Nekazari familia batean sortu zen eta gaztetan zura lantzen atera zuen bizimodua . Alemaniako espresionismoaren pintore nagusietako bat izan zen. Oso estilo pertsonala eta independentea izan zuen beti : koloreen gogorkeriaren bidez eta irudien distortsioaren bidez adierazi zituen bere sentimenduak.

1899an hasi zen pintatzen, Pariseko egonaldi batean inpresionistak ezagutu ondoren . 1906an Die Brzrcke taldean sartu zen (Dresdengo talde espresionista), baina handik urte eta erdira utzi zuen. 1909. urteaz gero erlijio gaiak landu zituen batez ere : Dautza urrezko zekorraren inguruan (1910, Munich) bezalako lanetan gordintasun osoz eta kolore disonanteen bidez adierazi zuen giza irudi eta aurpegi deabruzkoen eroaldi erotikoa. 1913-1914 bitartean Ginea Berrian izan zen, eta bertako indiarren mozorroetan oinarritu zen bere espresionismoaren bortxakeria forma ia abstral(tietara eramateko. 1914tik aurrera Alemaniako Baltiar itsasoaren kostaldean bizi izan zen.

Lurrarekin zuen elkartasun ia mistikoan oinarrituta egin zituen zenbait lan, hala nolaPaduren ikuspegia (1916, Kunstmuseum, Basilea, Suitza), non odaiertzak, koadroaren behealdean, hodei beltzen mendean, halako espazio zentzu ezin dotoreagoa eratzen baitu. 1916tik aurrera egin zituen paisajeak hotzagoak dira bere hasierako lanak baino ; loreek baizik ez dute gordetzen hasieran erabili zituen tonu distiratsuen indarra. Naziek aginpidea lortu zutenean Alemanian dekadentetzat hartu zuten haren obra, eta margotzeko debekua jarri zioten. Bigarren Mundu gerraren ondoren, lehendik margotutako gaiak berregiten hasi zen. 1956an hil zen Seebiill-en, Alemanian.

 

Oskar Kokoschka

Margolari espresionista handienetako bat izan zen. 1886ko mardoaren lean jaio zen Pochlarn-en, Austria-Hungaria inperioaren garaian. Haurtzaroko arazo ekonomiko eta familiarrek, batetik, eta anaia zaharraren heriotzak, bestetik, arrasto sakona utzi zuten haren izaera oinazetsuan.

Vienako Arte eta Lanbide eskolan egin zituen ikasketak. 1908an Adolf Loss arkitektoa ezagutu zuen, eta haren bidez egin zuen abangoardiako artisten ezagutza.

Garai hartan margolaritza ez ezik literatura ere landu zuen ; poemak eta dramak idatzi zituen : Hiltzailea, errzaktmeen esperantza (1907) ; Sasia sutan (1911).

Paisajeak eta erretratuak margotu zituen batez ere, indar espiritual handikoak bigarrenak . Hasieran kolore naturalistez eta lerro leunez margotu zuen, baina pixkanaka bere margokera asaldatuz joan zen, pintzelaren arrastoa lodituz, kolorea biziagotuz, eta ertz-inguruak astunduz. Garai hartako eta bere obra osoko lan inportantegietako bat Ekaitza du (1914, Kunstmuseum, Basilea, Suitza), bere buruaren eta Alma Mahler-en erretratu bat itsaso haserrearen erdian . Lehen Mundu gerraren ondoren, larri zauritu baitzuten, bidaia bat egin zuen Europan, Afrikan eta Sortalde Hurbilean zehar . 1937an Alemaniako bere obra guztia konfiskatu zioten, dejeneratua zelakoan.

Nazismoaren etsai handia izan zen, eta koadro bat egin zuen Condor Legioak Bizkaiko herriak bonbardatu zituenekoaz, Euskal Herriko haurren alde. 1938an Londresa joan zen eta han gizateria pairatzen ari zen oinazea eta sofrikarioa azaldu zuen bere margolanetan : Arnrtttzagorrra (1940-1941, Narodni Galerie, Praga). Azkeneko urteetako obra, berriz, bareagoa da, zenbait hiri ikuspegi eta gai mitologikoko margolanetan ikus daitekeen bezala. Oskar Kokosclzlca Villeneuven hil zen, Suitzan, 1980ko otsailaren 22an.

 

Egon Schiele

Vienan jaio zen, 1890ean. Austriako espresionismoko pintore nagusietako bat izan zen, margolaria, marrazkilaria eta grabatzailea, eta bere irudien erotismoagatik nabarmendu zen. Vienako Arte eta Lanbide eskolan egin zituen ikasketak (1907-1909). Garai hartan harreman handia izan zuen Alemaniako Art noveau-rekin (AlemanianJtzgendstrl deitua), eta Klimt ere ezagutu zuen, Uiena Sezesioa taldeko buru zela hura. Izan ere, Schieleren estilo sotilak asko zor baitio Klimten dotoretasun dekoratiboari. Nolanahi ere, Schielek ganantzi handiagoa eman zion espresioari dekorazioari baino, eta lerroaren ahalmen hunkigarria indartu zuen tentsio sukartsu batez. Hasiera-hasieratik, giza irudia landu zuen batez ere, eta gai erotikoak tratatzen zituen modu irekiak eta asaldariak harridura handia sortu zuen. 1909an Vienako Nezzkurzstgruppe taldearen sortzaileetako bat izan zen. 191ltik aurrera erakusketak egin zituen Europan zehar, eta 1918an areto bat eskaini zioten bere lanari Vienako sezesionisten erakusketan. Handik gutxira hil zen, Vienan bertan. Haren lanen artean aipagarri dira, besteak beste, Iragarlea (1911), Kardinalea eta moja (1912) eta Besarkada (1917).