Artea»XIX eta XX mendeak
Pierre-Auguste Renoir
Auguste Renoir pintore eta marrazkilaria izan zen (1841, Lirnoges - 1919, Cagnes). Bere lehenengo lanak joera inpresionistari lotu zitzaizkion bete-betean. Bizitza errealeko argazkiak bezalakoak dira, kolore distiratsuz eta argiz beteak (Le Moulrn de la Galette, 1876, Louvre). 188letik aurrera, zenbait bidaiaren ondoren, Italian Rafaelen lana ezagutu ondoren batez ere, inpresionismoaren ildotik aldentzen hasi zen, eta teknika diziplinatuagoa eta formalagoa erabiltzen ahalegindu zen, batez ere emakumeen erretratuetan eta bestelako margolanetan : Bainu-hartzaileak (1884-1887,Tyson Collection, Philadelphia) ; Euritakoak (1883, National Gallery London), Baintthartzailea zatigoa lehortzen (1905, Museu de Arte, Sao Paulo). Lirismoa eta sentimena, batetik, eta teknika maisutasuna, bestetik, izan ziren Renoirren ezaugarri nagusiak. Hezueriak jota, pintzela hatzetara loturik margotu zuen bere bizitzako azkeneko urteetan.
Renoir eskulangileen familia batean sor tu zen. Aita jostuna zuen. 1845ean Parisera joan ziren bizitzera. Oso gazterik hasi zen marrazten, eta berehala erakutsi zuen gaitasun berezia zuela margolaritzarako. Hamahiru urte zituela, aprendiz hasi zen zeramika fabrika batean lanean, eta platerak lore sortez dekoratzen ikasi zuen. Lan harian trebetasun handiz eta gustura aritzeak margolaritza ikasketak egitera bultzatu zuen.
1862an, diru pixka bat aurreratuta, marrazki eta anatomia ikasketak egiten hasi zen Arte Ederretako gau eskolan, eta pintura ikasketak Charles Gleyre-ren estudioan (Jean-Auguste Ingres pintore neoklasikoaren ikasle izana zen Gleyre). Irakaslearen estilo akademikoa ez zen hain juxtu berak ikasi nahi zuena, baina pintore izateko oinarrizko jakintza falta zuela jabeturik, gogo onez onartu zuen maisuaren diziplina. Bera hasi eta hilabete batzuetara Alfred Sisley, Claude Monet eta Frederic Jean Bazille hasi ziren Gleyreren eskolan ikasten. Iraganeko
tradizioak alde batera utzita, lau artista hauek bat egin zuten bizitza errealari hurbilago lotuko zitzaion arte mota berri baten bilaketan,
eta laguntasun handia sortu zen haien
artean. Garaitsu hartan Parisko Acadentie
Sttisse ospetsuan kezka hera zerabilten Paul
Cezanne eta Camille Pissarrok. Bazille-ren
bitartekotzaren medioz, bi taldeak elkartzen
hasi ziren ezinbestean.
Egoera eta giro hark bultzatuta, beste
estilo askeago bat bilatzen saiatu zen Renoir. Izan ere, ordu arteko tradizioan margolan guztiak, baita paisajeak ere, estudio
barruan egiten ziren. Hala bada 1864ko
udaberrian Gleyreren akademiako ikasle
lagunek egonaldi bat egin zuten, Fontainebleauko basoan izadia bertatik bertara margotzen.
Lehenago ere Fontaineblauko basoak
erakarriak zituen beste margolari batzuk,
Theodore Rousseau eta Jean-Francois Millet adibidez. Frantses margolariok, baina,
arteak eguneroko bizitzako errealitateairudikatu behar zuela pentsatzen bazuten
ere, ez zituzten eskola tradizionalak ezarritako
mugak erabat gainditu. 1863an Edouard
Manetek gerora ondorio larriak izan
zituen urratsa egin zuen : haren margolan
batek, Le Dejeurzer sttr l'berbe (Askaria belarretan,
Louvre, Paris), sekulako iskanbila
sortu zuen, irudikatutako gaiak eta erabilitako
teknikak margolaritzaren eraberritu beharra
aldarrikatzen zutelako.
Hala bada, margolaritza joera berri bat
sortu zen, inpresionismoa, eta Parisko artista
gazte haiek higikunde berriaren aitzindaritzat
hartu zuten Manet bere ausardiagatik
. Inpresionisten lehenengo erakusketa
(1874) Parisko erakusketa ofizialetik at egin
zen, eta eskandalu hanclia izan zen. Esan
daiteke higikunde hura izan zela arte modernoaren
ernamuina.
Renoirren lanean argi eta garbi sumatzen
da higikunde berriaren pentsamoldea
eta teknika. Renoirrek beste edozein artistak
baino hobeto sumarazi zuen pintzelukitu
txiki koloretsuez atmosferaren dardara,
zuhaitzen hostaileko distirak, eta hatez
ere emakume gazte baten azalaren argitasuna
aire zabalean. Renoir eta bere lagunak
kolore bizi-biziko margoak egiten tematu
ziren, batere beltz kolorerik gabeak.
Bide horretan, baina, oztopo handiak topatu
zituzten. Haien lanak erabat urruntzen
ziren margokera tradizionaletik, Parisko
erakusketa ofizialetako epaimahikoek arbuiatuak
ziren behin eta berriz, eta nekez
saltzen ziren. Hala ere, kritikak kritika, inpresionistetako
batzuek beren burua ezagutaraztea
lortu zuten, bai kritikarien artean bai
jendartean.
Renoirrek, baina, giza gorputzaren azterketan
jarri zuen bere arreta osoa, eta
inpresionistek paisajea besterik lantzen ez
zutela ikusita, higikundetik aldetzen hasi
zen. Bien bitartean, erretratuak egiteko eskariak izan zituen eta Georges Charpentier
argitaratzailearen bitartekotzaz goi eta erdiko
klaseko jende asko ezagutu zuen. Gizarte
horretako emakume eta haurren margolan
asko egin zuen. Ordurako maisu
handia zen Renoir bere langintzan, eta arazo
ekonomikoak kezkaturik bizi bazen ere,
bizitasun handiko margoak egin zituen.
Garai horretakoak ditu bere maisulan handienetako
batzuk : La Loge (1874, Courtauld
Institute Galleries, Londres), Le Moulin de
la galette (1876, Louvre, Paris), Chatpentier
andrea bere alabekin (1878, Metropolitan
Museum of Art, New York) eta Arrattnlarietzgosaria
(1881, Phillips Collection, Washington)
. Charpentierrek pintura erakusketa
bat antolatu zuen Renoirren lanekin
1879an La Vie Moderne galerian.
1881 eta 1882 bitartean Renoirrek zenbait
txango egin zuen Aljeriara, Italiara eta
Proventzara. Bidaia horiek arrasto nabarmena
utzi zuten bere artean eta bizitzan ere.
Ondorio batera iritsi zen, alegia, inpresionismoaren
teknikak ez zuela guztiz betetzen,
eta aurkako koloreen pintzelkada txikiek
elkarren ondoan jarrita ezin zituela
adierazi larruaren satin efektuak. Ohartu zen
kolore beltzak ez zuela merezi bere kideek
egiten zioten mesprezioa, eta zenbaitetan
oso efektu ederrak sortzen zituela, bizitasun
handia ematen zielako gainerako koloreei
. Italiako egonaldian Rafaelen lanak ezagutu zituen, eta klasikoak ederretsi zituen :
haien marrazkiaren txairotasuna, marra
soilaren garbitasuna formak zehazteko, eta
margotzeko modu leunaren adierazpen-indar
handia gorputzaren malgutasuna eta
egikera nabarmentzeko. Egonaldi hartan
Cennino Cennini italiar margolariaren 11 lrbro
dell'arte (1437) pintura tratatua irakurri
zuen, eta haren ideiek bereak berresten zituztela
ohartu zen. Liburuak krisi gogorra
eragin zion eta inpresionismoa bertan behera
uzteko zorian egon zen. Bidez okertu
ez ote zen zalantzan hasi zen.
1883-1884 bitarteko lan gehienak hain
daude diziplina berri baten arabera moldatuak,
ezen artearen historialariek Ingres
aldia" izenarekin taldekatu baitituzte, Ingresek
erabiltzen zuen teknikarekin duten antzekotasunagatik
. Baina Renoirrek inpresionismoaren
eraginpean egin zituen lanak ez
ziren, haatik, alferrekoak izan, inpresionistek
bezala kolorez beteriko paleta erabiltzen
jarraitu baitzuen.
Inpresionismoaren aurkako erreakzio
gogor horrek 1890. urte ingurua arte iraun
zuen. Bien bitartean zenbait bidaia egin zuen
Frantziako hegoaldean : Aix-en-Provence,
Marseilla eta Martigues. Horiek bezalako
leku eguzkitsuetan ibiltzea lagungarria gertatu
zitzaion inpresionistengandik bereizteko,
berak Senaren ibarreko paisajeekin
lotzen baitzuen higikundea. Frantziako hegoaldeak kolorez eta sentsualitatez beteriko
lekuak eskaini zizkion. Bestalde, izadiari
itxuraz zerion berezkotasun alaitsuak klasizismoaren
arau guztiz estuetara lotzeko gogoa
sortu zion. Hala, Frantzia hegoaldean
egon zen denboran bere artearen berezko
freskotasuna berreskuratu zuen. Lore sortak
margotu izango zituen xarma eta edertasun
berberarekin margotu zituen emakumeak
bainatzen.
Ordurako bere egoera ekonomikoa askoz
hobea zen, eta ezkondu egin zen,
1890ean, Alice Charigotekin. Handik bi urtera
erakusketa bat antolatu zuten berarentzat,
eta sekulako arrakasta izan zuen. Garai
hartako lanek Renoirrek bere buruan
zuen segurtasuna erakusten dute, eta etorkizunean
zuela jarrita bere uste osoa.
Bi urte geroago ordea, erreuma krisi bat
izan zuen, lehenegoa. Krisiak maiztasun
handiagoz gertatzen hasi ahala, egonaldi luzeagoak
egin zituen Frantziako hegoaldean,
hango klima onuragarria zelako bere
osasunarentzat. 1899an herri txiki batean
ostatatu zen, Cagnes-sur-Mer, eta 1907. urtetik
aurrera han gelditu zen bizitzen. Bizi
izan zen etxea museoa da gaur egun. GaLxotasunaren
ondorioz 1910erako ibiltzeko
gauza ez bazen ere, Renoirrek ez zion utzi
margotzeari. Eskuko hatzak gogortu zitzaizkionean
ere, pintzela eskuari lotuta jarraitu
zuen lanean.