Artea»XIX eta XX mendeak
Pissarro eta Sisley
Camille Pisarro
Frantses pintorea, grabatzailea eta litografoa
(1830, Saint-Thomas, Virgin uharteak,
Antillak - 1903, Paris). Etxe aberatseko semea
. Hamabi urte zituela Parisa joan zen
ikasketak egitera, eta berehala arteari
buruzko jakin-mina piztu zitzaion. Handik
bost urtera Antilletara itzuli zen aitaren negozioan
lan egitera, eta uharteen eta bertako
biztanleen marrazkiak egiten hasi zen.
Aitak arte ikasketak egiteko baimenik ematen
ez ziola-eta, 1853an Caracasera alde egin
zuen, eta han jarraitu zituen pinturako ilcasketak, Fritz Melbye daniar pintore lagunarekin
. Azkenik, aitak amore eman zuen, eta
Camille Parisa itzuli zen ikastera 1855ean.
Garai horretakoak ditu garrantzizko bere
lehenengo lanak : erretratuak, tropikoetako
paisajeak eta Frantziako landa ikuspegiak.
Gaingiroki margotuak badira ere, izadiari
arreta osoa jarrita daude eginak, bere lan
guztietan bezala.
Eskolako irakaskuntza akademiko hotzak
Camille Corot margolariaren irakasletza
onartzera bultzatu zuen. Coroten lanez
gainera, Pisarrok oso maite zituen Barbizongo
eskolako Jean-Francois Milleten landaikuspegi samurrak, eta Gustave Courbeten
lanak, eguneroko errealismoaren defendatzaile
nagusietako bat berau. 1860-1870 bitarteko
hamarraldian Parisko Cafe Guerbois
ospetsuko eztabaidetan parte hartu zuen eta
hera baino pintore gazteagoekin lan egin
zuen, Auguste Renoir eta Claude Monet-ekin
besteak heste. 1870ean Ingalaterra joan zen
Frantzia eta Prusiaren arteko gerratik ihes.
Monet ere Londresa joana zen, eta elkarrekin
ibili ziren museoz museo britainiar margolarien
landa ikuspegiak ikusten. Han
ezkondu zen, Julie Vellayrekin.
Hurrengo urtean Frantziara itzuli zenean
margolanetako asko suntsituak aurkitu zituen,
gerra bitartean lapurretan ibiliak baitziren
bere etxean. Egoitza hura utzita Pontoisera
joan zen bizitzera, eta hango
bazterrak eta inguruak gaitzat harturik margotu
zuen hurrengo hogeita hamar urteetan
. 1872an Paul Cezanne joan zitzaion hara,
eta biak elkarrekin aritu ziren landa ikuspegiak
bertatik bertara margotzen.
Pisarrok ez zituen sekula erabili gai dramatikoak
bere margolanetan, alderantziz,
gauza sinpleak margotu zituen beti, etxeak,
lantegiak, zuhaitzak, belar metak, soroak,
ibai ondoak eta nekazariak, 1870-1880 bitarteko
urteetan batez ere. Forma barreiaturik
ez, baina zehatzak erabili zituen, eta
kolore biziak. Hamarraldi horren bukaerako
bere kakotx-itxurako pintzelkada laburrek
argi dirdai biziak dirudite, adibidez, Baratzea
eta fiztrttr arbolak loretan, Udaberria,
Pontoise lanean (1877, Louvre, Paris).
Zenbait gutunetan bere lanarekin gustura
ez zegoela azaldu zuen, eta, estilo eta
teknika arazoek kezkaturik, gogo biziz hartu
zituen Georges Seurat-en teoria neoinpresionistak
(1885ean ezagutu zuen Seurat, Paul
Signac margolariaren bitartez). Eta horrenbestez,
Seurat-en teknika bereganatu
eta, hura bezala, elkarren ondoan ipinitako
kolorezko puntu txikien bidez margotzen
hasi zen. Bost urtetan aritu zen pintzelkada
bananduez margotzen, baina teknika horrekin
egindako margolanei ez zieten oso harrera
ona egin, ez salerosleek, ez bildumazaleek
ez lagun margolariek ere. Azkenean,
diru premiak hertsaturik ere neurri batean,
Pisarrok bazterrera utzi zuen estilo berria.
1892an atzera begirako erakusketa handi
bat egin zen bere lanekin eta hari esker finantza
arazoak gainditu ahal izan zituen.
Garaitsu hartan begiko infekzio kroniko
batek kanpoan lan egitea galarazi zion. 1893
eta 1897. urteetan gela bat hartu zuen Parisen,
eta hiriko kaleak margotu zituen, egunez,
gauez, eguzkitan, euritan, lainotan. Bere
bizitzaren azkeneko urteak ere lanean eman
zituen, Rouen, Paris, Dieppe eta Le Havre-n,
besteak beste. Guztira 1.600 margolan baino
gehiago egin zuen, olioak, gouacheak,
tenperak eta pastelak. Bera izan zen inpresionisten zortzi erakusketetan parte hartu
zuen bakarra. Jakintsu izateaz gainera, gizon
atsegina eta gozoa zen Pissarro, eta laguntza
handia eta laguntasuna eskaini zien
artista gazte askori : Monet, Renoir, Cezanne,
Gauguin eta beste batzuei.
Alfred Sisley
Frantses margolaria, jatorriz ingelesa
(1839, Paris - 1899, Moret-sur-Loing, Frantzia)
. Bere guraso dirudunek nnerkataritzara
bultzatu zuten arren, 1862an pintura ikasten
hasi zen Parisen, Gleyreren estudioan.
Han Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir
eta Jean-Frederic Bazille ezagutu zituen.
Azken honek eta batez ere Camille Corotek
eragin handia izan zuten bere lanetan.
1863an estudioa utzi eta lanean hasi zen,
Barbizongo eskolako pintoreen lanak gogorazten
dituzten Parisko eskualdeko ikuspegiak
margotzen, Fontainebleauko basoan
batez ere. Monetek bezala Sisleyk ere paisajeak
margotu zituen batez ere, kanpoan,
askotan Gleyreren estudioko beste artistaren
batekin batera. Dena den, garai hartan
ez zuen asko-asko margotu, pintore amateurra
zen, eta zaletasunagatik aritzen zen,
familiak ordaintzen baitzion behar zuen
guztia. Orduko lanen artean aipagarriak ditu,
adibidez, AntbonYEnraginaren. taberna eta
Gaztainondoen etorbidea (1866, Arte Ederretako
museoa, Paris). 1870ean Londresa
joan zen, Frantzia eta Prusiaren arteko gerratik
ihes, Monet eta Pissarro bezala. Gerrak
Sisleytarren familia ondasun guztiak
hondatu zituen, eta buru-belarri margotzen
hasi behar izan zuen bizimodua ateratzeko.
Garaitsu hartan Paul Durand-Ruel margolan
saleroslea ezagutu eta lagun egin zuen,
eta honek zenbait lan erosi zion. Ingalaterratik
Frantziara itzuli ondoren, Parisko inguruetako
argi jokoak erakarrita, Versailles,
Marly-le-Roi, Port-Marly, Celle St. Cloud eta
Louveciennes-eko landa ikuspegi asko margotu
zuen eguneko une desberdinetan.
Paristik gertu egoteak, gainera, aukera ematen
zion adiskide eta salerosleekin harremanetan
jarraitzeko. Sisleyk, heraz, landa
ikuspegiak margotu zituen batez ere : paisajeak,
herrixkak, ibaiak, baina bere margolanetan
giza irudiak tartekatu zituen askotan
. Gero, Georges Charpentier
argitaratzailearekin zuen adiskidetasunak
bultzatuta beharbada, Sevresera joan zen,
eta han bizi izan zen 1875etik 1879ra. Charpentierrek
Zola eta Huysmansen lanak argitaratzen
zituen, besteak beste, eta La De
Moderne izeneko egunkaria. Pintore inpresionisten
erakusketa txikiak ere antolatu zituen
bere bulegoetan. 1880 ondoko urteetan
Fontainebleau aldera joan zen berriro,
eta ibai ikuspegiak egin zituen batez ere.Handik aurrera, baina, gutxitan ikusi zituen
inpresionistak. Gero, Moretera joan zen, eta
han bizi izan zen bere bizitzako azken hogei
urteetan. Haren lan asko Louvreko museoan
daude gaur egun : Txalupa uholdea
bitartean (1876), non gainerako inpresionistek
iritsi ez zuten sotiltasunez islatu zituen
ura eta zerua, Ubidea (1872), Argenteurleko
plaza (1872), Bongiealeko uratea
(1873), Estropadak (1874).
1874. urtean inpresionisten lehenengo
erakusketan parte hartu zuen, eta Monet,
Pissarro, Degas, Renoir eta aharrekin batera,
pintore, eskultore eta grabatzaileen elkartea
sortu zuen. 1879an Parisko erakusketa
ofizialean parte hartzen saiatu zen, diru premia larriari aurre egin ahal izateko, baina
ez zuten onartu. 1883an Durand-Ruel-ek
erakusketa handi bat antolatu zuen bere
lanekin, baina ez zuen espero adinako
arrakastarik izan. 1884an ere bere hiru margolan
eskaini zizkioten gobernuari, baina
gobernuak ez zituen onartu. Behin eta berrizko
porrot horiek, eta bere obra heste
inpresionista batzuena baino onespen gutxiago
izateak, Moreten bakarturik bizitzera
bultzatu zuten. Sisleyren obrak, inpresionista
izan baitzen bukaeraraino, bazituen jarraitzaile
gutxi batzuk adituen artean, baina gerora
etorri zen hare obraren ezagutza. Hil
ondoren hasi ziren Sisleyren lanak kalitatearen
arabera kotizatzen.