Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Errealismoa

Ezkerrean, dngelttsa, Milleten maisulana (1859). Orsay museoa, Paris. Eskuinean, Courbeten Egun on Cotubet jauna (1854), errealismo betearen aldiko koadroa. Montpellier-ekoArte Museoa.<br><br>

 

Frantziako errealismoa

Frantziako iraultza garaian finkatu zen lehenengoz langileen eta burgesiaren arteko gatazka, Mariek eta Engelsek heren agiriarekin berretsia. Aldi berean aldaketa sakonak gertatu ziren zientzietan eta teknologian; pentsamenduari dagokionez, Comteren positibismoa nagusitu zen, idealismoari eta erromantizismoari aurrez eginez, zientziaren balioa azpimarratuz gizakiaren eta gizartearen aurrerabidea bermatzeko bide gisa. Aldaketa horiei guztiei esker, errealitatea eta artea ulertzeko era berriak agertu ziren XX. mendearen bigarren erclialdeaz gero. Horrela, artean, burgesia kontserbadorearen aldeko joerei eutsi zien monarkiak ; joera horrek Daviden eskolako maisuak miresten zituen, haiek hartzen zituen printzipio zuzenen jarraitzailetzat, arte soilari begiratzen zioten, eta hainbat artista hartzen zuen errespetu gabekotzat, Delacroix bera barne.Gero eta nabarmenagoa egin zen Frantzian gehiengo burgesaren gustuaren eta hizkuntza plastiko berrizale eta aurrerazaleak sortu eta sustatu nahi zituen artista eta intelektualen multzo txiki baten arteko zatiketa. Eten hori erabatekoa izan zen 1848ko Iraultzaren lilurak amaitu ondoren . Izan ere, ez zen jendearen gehiengoaren gustuekin bat ez zetozen eta ideia plastiko herriak saiatu nahi zituzten artistentzako lekurik gelditu ; egoera horretan, errealisten obra, eta batez ere Courbetena, probokazioa gertatzen zen, eta azkenean abangoardia higikunde bat osatu zuten joera berrizaleen aldekoek. Higikunde horretako artistek heren garaiko gizarte errealitatea eta maisu handien tradizioa bateratzeko beharra ikusten zuten, arteak gizarte kontzientzia hartu behar duela jabeturik . Joera horri jarraitu zioten margolari nagusiak Courbet, Daumier eta Millet izan ziren.

 

Courbet

Gustave Courbet margolaria (Ormans, 1819 - Vevey, 1877) izan zen higikunde errealistaren aitzindari eta buruzagia Frantzian. Izan ere, hera agertu zen lehenengoz bere garaiko joera erromantikoen kontra, eta bere garaiko gertaerak hartu zituen bere margolaritzaren oinarri.

Gaztetan sorterriko ikuspegiak margotu zituen. 1840an Parisa aldatu zen, eta zuzenbide ikasketak egiteko asmoa zuen arren, Louvreko maisuen obrak ikertzen hasi zen bete-betean. XVI. mendeko eta XVII.. endeko espainiar, flandriar, veneziar eta holandar margolarien obrak kopiatuz ikasi zuen teknika. 1844an onartu zioten Pariseko Erakusketa Ofizialean lehen obra, Cotu ?- betZakurBeltzarekin edo Azttoerretratua.

Erakusketa horretan parte hartu zuen orobat 1845 eta 1846. urteetan, baina hasierako obra haiek erromantizismoaren kutsu nabarmena zutela azpimarratu beharra dago.

Errealismorako joera eta zaletasuna 1848-1857 bitarteko urteetan nagusitu zen Courbeten obran. Haren margolaritzaren eta pentsamoldearen bilakaeran eragile asko dira aipagarriak, baina bereziki azpimarratzekoa da Iraultza, eta, orobat, Proudhon filosofo anarkistaren ideiak, zeinak artearen balio soziala ilustratzeko Courbeten obrak erabili baitzituen. Lehenengo obraerrealista nagusiak Ilunabarra Ornarasera (Lilleko museoa), Hileta Ornarresen (Louvre, Paris) eta Flageyko nekazariak azokatik itzuleran (Besancongo museoa) dira, 1848- 1850 bitartekoak guztiak. Halako xehetasun harrigarriez irudikatu zituen nekazariak eta burgesak koadro horietan, ezen ordu arte genero pinturatzat hartu ohi zena pintura historiko bihurtu baitzuen berak. Aurrerantzean gero eta egiatasun biziagoz islatu zuen errealitatea (Lantegia, Louvre, Paris ; Harginak, hondatua gaur egun).

1860ko hamarraldian emakumezko biluzien irudi bikainak egin zituen, errealismoaren joerari jarraituz horiek ere. 1853an eskandalu handia sortu zuen Bainu-hartzaileak obrarekin eta 1875ean berriz, Gazteak Senarenn ertzean obrarekin. Bigarren obra horretan inpresionismoaren ezaugarrien iragarle izan zen Courbet, eta joera horren beraren erakusgarri izan ziren azken hamarraldian margotu zituen paisajeak, itsasertzeko eszenak, ehiza irudiak eta animaliak .

 

Millet

Jean-Francois Millet frantses margolaria (Gruchy, 1814 - Barbizon, 1875), ororen gainetik, artea bere garaiko gizartearen egoerari egokitzeko ahaleginean nabarmendu zen, eta nekazarien bizimoduari buruzko margolanengatik da batez ere ezaguna.

Gaztetan nekazari gisa lanean aritu ondoren, 1837an Parisen finkatu zen beka bati esker. Paul Delarocheren ikaslea izan zen han, eta Louvreko maisuen obrak ikertu ahal izan zituen egonaldi hartan.

Hasieran erretratuak eta gai mitologIIcoko koadroak egin zituen ; lehenengo lan ospetsua 1844an margotu zuen, Esnezalea.

Baina 1847til- harremana izan zuen Daumier, Dupre eta Troyonekin, eta horrek gaietan aldaketa ekarri zion Milleti. Izan ere, landa giroko eta nekazarien bizimoduari buruzko gaiak erabili zituen aurrerantzean batez ere. Horrela, 1848ko Erakusketa Ofizialean nekazarien bizimoduarekin loturiko lehen koadro ospetsua aurkeztu zuen, Galbabeara (Louvre, Paris).

Urte hartan bertan Barbizonera aldatu zen, eta han bizi izan zen aurrerantzean, bidaia labur batzuk gorabehera. Ez zen, lZalere, Barbizongo taldea deritzon margolari taldeko kide izan, nahiz eta haiekin harremana izan zuen eta haiek bezala naturalismoa bilatzen zuen bere ideologiaren adierazpide gisa, hau da, hiriko bizitza ankerretik ihes egiteko joeraren adierazgarri.

1848ko iraultzatik sortu zen langilearen heroi irudi berriak, nekazari giroko bizitzaz zuen ulermen bereziarekin batera, XIX.. endeko errealismoa sendotzeko aukera eman zion Milleti. Joera horren erakusgarriak dira, besteak beste, Bztrtexkarrak (1857), Angelusa (1858-1859), Ereilea, etab.

1863tik aurrera, T. Rousseau bere adiskidearen eraginez batez ere, paisajea landu zuen bereziki (Harraeatt-Cousira Grevillen), eta pastel margoak erabili zituen sarritan, inpresionismotik hurbileko emaitzekin (Udaberri-loreak). Zenbait obratan sentimentalismo bizia eta efektu koloristak adierazi zituen, eta horrek sinbolismoaren iragarle bihurtu zuen (Ilunabarra, Udaberria).

 

Daumier

Honore Daumier eskultore, karikaturagile eta margolari frantsesa (Marseilla, 1808- Valmondois, 1879), gizadiaren ikertzaile bikaina izan zen. XIX. mendeko frantses politikariak eta gizartea kritikatu zuten inrdi satiriko eta kartoiengatik da batez ere ezaguna. Bere margolanek, azkenaldikoek, inpresionismoaren teknikak arte modernoan txertatzeko lagungarri izan ziren.

1816an Parisa aldatu zen bere familiarekin, eta zuzenbidearen alorrean aritu zen hasieran lanean. Ondoren margolaritza ikasi zuen Lenoirrekin, eta haren eraginez ezagutu eta miretsi zituen Rubens eta Tiziano (Ninfak satiroengandik rhesr; 1849-1850, Montrealgo arte ederretako museoa).Hasieran litografiako lanak egin zituen batez ere, eta oso margolari oparoa izan zen alor honetan (3.000 litografiatik gora eta 1.000 grabatu, 1872 bitartean). Monarkiaren kontrako karikaturak egin zituen La Caricattere aldizkarian, eta horren ondorioz kritika gogorrak eta are zigorrak jaso zituen 1831tik aurrera. 1832an, besteak beste, Petaud erregearen gortea litografiagatik (Nazio Liburutegia, Paris) atxilotu zuten, eta 1834an, Daumierrek bere salaketa garratzenak argitara eraman zituen urtean alegia (Le rue Ti?ansnaaain, Inprimatzeko askatasuna, etab.), La Caricatttre aldizkaria itxi zuten (Le Cbariuari aldizkaria osatu zuten geroago). 1836-1838 bitartan ohituren satira adierazten zuen litografia sail bat egin zuen, bere Robert Macaire iruzurgilea zutela protagonista. Ondoren satira politikoak egiten hasi zen berriro, errepublika ezarri zenean. Errepublikaren akatsen irudi gisa sortu zuen, hain zuzen ere, bere pertsonaia nagusietako bat, Ratapoil eskulturakoa. Eskultura haren aurretik, 1832an, igeltsuzko busto sail garrantzitsu bat egin zuen (Girrzot jatena, etab.), eta giza fisionomiaren ikertzaile bikaina zela erakusteaz gainera, medio desberdinetan, eskulturan eta litografian kasu honetan, oreka estetikoa mantentzeko gai zela utzi zuen agerian. Litografia aipagarrienak, lehen aipatutakoez gainera, Abokatua irakurtzera (1845- 1846), 3. klaseko bagoia (1862 ing.), Prorneteo kateatua eta Fstatapazalea dira.

Aurretik ere zenbait koadro egin zituen arren, 1860 inguruan aritu zen batez ere margolaritzan. Litografietan eta eskulturan ez bezala, ez zuen hainbeste landu karikatura eta satira, eta garai modernoetako inidiak eta pertsonaiak irudikatu zituen, kutsu barnekoiagoz halere. Koadro aipagarriak ditu Lehen barntra eta, batez ere, Garbitzailea(1863 ; Louvre, Paris). Inpresionismoaren aitzindari izan zela esan daiteke, bere koadroetan hasi baitziren irudiak agertzen argiak janda bezala, eguratsarekin bat eginda marrazkiak, baina bere garaian ez zituzten aintzat hartu.