Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Pintura erromantikoa Ingalaterran : William Turner

Turnerren bi obra. Ezkerrean, Parlamentuko sutea (1834). Clevelandeko arte museoa. Eskuinean, 'Ausarta' bere azken ainguratokira eramaten (1839).<br><br>Tate Gallery, Londres.<br><br>

Ingeles erromantizismoak eman duen paradoxarik eta kontraesanik handiena ; hori izan liteke Turner definitzeko modu bat, bere bizitzaren alderdi jakin batzuei erreparatuz gero : ia autodidakta izan arren, bizitza osoan egon zen Royal Academy-ri atxikia ; akademia irakasle izanagatik, zalantza handiak zituen pintura modu sistematikoan erakutsi ote zitekeen ; klasikoa izan nahi bazuen ere, haren estiloak eta margoen nagusitasun erabatekoak auzitan jartzen zuten klasikotasun hori ; bakarzale amorratua, baina erregeen babesa bila ibilia ; Ingalaterrari gogotik atxikia, baina Ingalaterran bertan jarraitzaile bakan batzuk baizik izan ez zituena.

 

Bizitza eta lanak

Londresen jaio zen 1775ean ; aita bizargilea zuen. Arkitektoen eta grabatu saltzaileen laguntzaile xume gisa eman zuen gaztaroa. 1789an Akademian hasi zen ikasketak egiten, eta aurki egin zituen bere lehendabiziko erakusketak: 1790ean akuarelak, eta 1796an oliozko margolanak (Arrantzaleak itsasoan). Ospe handia hartu zuen eta irabazi handiak izan zituen argitaratzaileentzat eta mezenas partikularrentzat topografiako akuarelak eginez. Colt Hoare mezenas klasikozalea 1797an ezagutzeak Antzinatearenganako mirespena sortu zion, eta grina horrek bere bizitza osoan iraun zion. 1799an Akademiako kide elkartu izendatu zuten, eta 1802an, berriz, akademiko oso. 1804an beraren arte galeria zabaldu zuen, eta 1822an berreraiki eta handitu egin zuen galeria hori. 1807tik 1837ra perspektibako irakasle izan zen Akademian, eta han gogotik landu zuen artearen teoria, eta batez ere margoen teoria, geroztik eragin handia izan zuena 1820tik aurrera abian jarri zituen esperientzietan. Amienseko Hitzarmenari esker (1802), Turnerrek Britainia Handitik ateratzeko baimena izan zuenean, atzerrira joan zen lehengo aldiz, Parisa eta Suitzara ; Alpeek liluratu egin zuten, eta Pariseko artelan ugariak ikusteko aukera izan zuen. Ingalaterrara itzulirik, gai berriak landu zituen, arnasberriturik etorri baitzen eta goragoko helburuekin, bere bidaldian ikusitakoak, eta koadroa antolatzeko eta osatzeko modu klasikoa eraginkortasun handiz baliaturik (Urperatzea). 1817an Holandan eta Alemanianizan zen, eta 1819an Italian. Bidaiazale amorratua baitzen, bere bidaldi ugarietan Europako leku asko ezagutu eta pintatu zituen : Venezia, Rhineko harana, Frantziako ibaiak, Eskoziako eta Suitzako aintzirak ; eta haietan gogotik bilatu eta landu zuen zeruaren, lurraren eta uraren arteko argi jokoen harmonia.

XIX. mendearen lehen urteetan, Turner maiz erretiratu zen Walter Fawkes bere adiskide eta babeslearen landetxera, Farnley-n (Yorkshire). 1830etik aurrera orobat egin zituen egonaldi luzeak Pertworth-en (Sussex), Lord Egremont bere babeslearen egoitzan. Hala eta guztiz ere Londresen egin zuen bere bizitzaren zatirik handiena, eta haren artegintza ere Londresi egon zen oroz gainetik lotua, ordu asko ematen baitzituen Akademian eta haren inguruko gorabeheretan, bai eta artelanen salmentan eta bildumagintzan ere.

Arte erosleek sekula ez zioten hutsik egin Turnerri, baina, 1830az geroztik, ordu arte salduak zituen lan garrantzitsuenak berrerosteari eman zitzaion, eta hasi zen orobat ulco egiten berak bere obrarik hoberentzat zeuzkanak saltzeari, zeren eta begiz joa baitzuen ordurakoTurner Galeria eta Errukizko Erakundea» sortzeko asmoa, nahiz azkenerako asmo hura ez zen inoiz gorpuztu, bere testamentua interpretatzerakoan sortu ziren zailtasunak eta liskarrak zirela-eta, besteak beste. Guztiarekin ere, estatuak beretu zituen bere lantegiko obrak, eta gaur egun bi museotan daude banatuta : 19.000tik gora akuarela eta marrazki British Museum-en, eta 280 bat oliozko pintura Tate Gallery-n, nahiz badiren beste lan gutxi batzok munduko beste museo bakan batzuetan barreiatuak.

 

Argiaren eta margoaren pintorea

Bere garaiko paisajista asko bezala, Turnerrek gaitasun handia zuen izadiko efektu konplexuak oso baliabide gutxirekin irudikatzeko : haizearen eta uraren dardara, argiaren aldaketak egunsentian edo arratsean ... Baina artista gutxi izan zen Turner bezain emankorra eta era askotako margolanak egina, eta gutxik izan zuten halako jakin-min handia denboraren iragatea antzemateko. Turnerren lanaren ezaugarri nagusia argiaren eta margoen sena eta zaletasuna da, bai teknikaren aldetik, bai formaren aldetik eta bai kontzeptuaren aldetik.

Haren lehenengo oliozko lanek XVIII.. endeko paisajeen kutsu handia zuten, baina errealistak ziren aldi berean (Conrstoneko goi ordokiak). Haren paisaje olioz pintatu haiek harrera ona izan zuten arren artearen giro ofizialetan, Turnerrek aldi hartan paisaje historikoa zuen, ustez, gogokoago . Generoen hierarkia klasikoan sinesten zuen, Liber studrortun bere grabatuen bilduman (1807-1819) egin zituen zatiketek erakusten dutenez. Eneas eta Sibila-k Wilsonen eta beste paisajista klasiko batzuen eragina zuen, baina Egiptoko Bostgarren iztu •rra-k gehiago zuen Europa osoko tradiziotik, eta Egiptoko Bigarrenn izztrria-n garbi ikusten da Turnerrek guztiz ere beretua zuela Poussin frantses margolariak koadroak osatzeko eta antolatzeko zuen teknika.

Turnerrek paisaje historikoak pintatzen abiatua zuen bilakaerak etenaldi bat izan zuen 1807an. Baliteke Wilkie eskoziar margolariak izan zuen arrakastak Ingalaterrakolanda giroko eszenak pintatzera bultzatu izana Turner zenbait urtez -Landako errementaria, Goizeko izotzaldia-, eta aldi berean Ingalaterrako landa ikuspegien zirriborro ugari egin zuen -Taniesis ibaia Malton Brrdges ingurzrnn-, Constable ingeles paisajegileak egiten zituen oliozko zirriborroen tankeran. Nolanahi ere, Turnenek egin zuen garai hartan hats handiagoko lanik ere, garai hartako gertaera historikoak -Trafalgarrekogudtta-, eta antzinako gertaera historikoen kontakizuna -Eltcrekaitza : • Arzibal Alpeak zeharkatzeri-. Paisajista klasikoen imitazio soiletik harago, saiatu zen haiei gaina hartzen, batez ere Claude Lorrain XVII.. endeko frantses pintorea harturik abiapuntutzat, baina baita ere Rembrandt eta Veneziar pintoreak -Erreka baten isurbidea- ; koadro horietan Turner gogotik saiatu zen argi efektuetan ordu arte egina zuen bide guztiari aurrea hartzen, teknikaren aldetik erabateko askatasunaz margotuz, baina jarrera horrengatik koherentea ez izatea egotzi zitzaion : hain zuzen ere Urperatzea margotu zuenean ere egina zioten kritika berbera . Paisaje klasikoa eraberritzeko joera hori areagotu baizik ez zuen egin Turnerrek 1819an Italian egin zuen egonaldiak, bai Venezia irudikaturik egin zituen akuarela gardenetan, bai oliozko koadroetan (Erroma Vatikanotik ikusia).

1820etik 1830ra elementu klasikoak eta Turnerren beraren elementuak sormen handiagoz baliatu zituen, ordu arteko eklektizismoa bazter utzirik, argia biziagotuz eta perspektiba klasikoaren ordez diagonalez eginiko perspektiba konplexuago bat tankeratuz. Ulises Polifenrorrr iseka egiten koadroarekin Turnerrek bilakaera horren goi maila iritsi zuen urdin biziak, gorriak, arreak, oso modu ezohikoan erabiliz. Harrezkero, Turner generoko koadroak margotzen hasi zen, zirroborro nahiz koadro, eta bide berriak urratu nahi horretan, oso modu harrigarrian erabili zituen bai margoa eta bai argia, ia era abstraktuan, ordu ar- te ezagutzen ez zen tankeran. Garai hartako koadroak ez ziren behin ere jendaurrean erakutsi Turner bizi zen artean.

1834an Parlamentuko sutea pintatu ondoren, indarkeria eta sua gaitzat zuten koadro sail bat egin zuen, margoekin bilaketa saio harrigarriak egiteko baliatu zuena : Gizon beldurgabearen borroka, Beltz-trcttularierz itsasontzia.

Akuarelagile gisa, grabatzaileentzat lan egin zuen gehienbat, berak ere grabatuak egiten zituen noizbehinka, eta erreprodukzio haiei esker ospe handia izan Turnerrek Britainia Handitik kanpo ; alor horretan egin zituen aurkikuntza ugariek ez zuten arrakasta handirik izan, harik eta oliozko pinturara aldatu ez zituen arte. Baina, 1842 inguruan, graba tugintzarako ez ziren akuarela sail zabal bikain bat egin zuen, Suitzako eta Renaniako paisajeak irudikaturik, arte bildumagile batzuentzat.

Azken aldiko Turnerren koadroek ezaugarri nabarmen bat izan zuten : erdialdean koadroko egitura nagusia, eta zurrunbilo baten modura koadroan zehar barreiatzen den kurba segida bat, indar zentrifugo baten gisa : Elur ekaitza itsasoari. Lan haietan mugimenduaren eta jarioaren sentipena adierazi zuen egitura zurrunbilotsuen bidez, halako ametsezko eta fantasiazko ukitu bat emanik bere koadro batzuei. Eguratsa irudikatzeko egin zituen aurkikuntzak zirelaeta, inpresionismoaren aitzindaritzat hartu izan dute batzuek, eta deskribapenari muzin egiteagatik abstrakzio lirikoaren aitzindaritzat beste batzuek.