Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Eskultura neoklasikoa

Antonio Canovaren Psike nzaitasunaren nrusrrak berpiztua eskultura, antzinako eskultura moldeetan oinarriturik baina haiek askatasunez interpretatuz egina Louvre museoa, Paris.<br><br>

Eskultura neoklasikoa ez zen ondo egokitu erromantizismoak ekarri zuen Antzinatearen gurtzarekin eta miresmenarekin. Garai hartan Antzinate klasikoko eskulturak begietsiak zeuzkaten, greziar zibilizazioaren goi mailako adierazpidetzat baitzeuzkaten, nahiz haiek ezagutzen zituzten eskulturak ez izan erromatarrek jatorrizkoetatik eginiko kopiak baizik. Beraz, aditu guztientzat Antzinateko eskultura haiek baldin baziren eskulturaren gailurrik garaiena, artista modernoak nekez irits zezakeen halako bikaintasunik . Gainera, eredu haiek aintzat harturik, eskultore erromantikoa erraz eror zitekeen erreprodukzio mekaniko hutsalean. Hori dela eta, erretratua izan zen eskultura neoklasikoak gehien landu zuen alorra, eta Canova, Houdon,Thorvaldsen, Rude, Preault, Barye, Carpeaux izan ziren eskultore nagusiak.

 

Antonio Canova (1757-1822)

Bere garaiko eskultore gehienak bezala, greziar artearen bikaintasuna miresten zuen neoklasizismora lerratu zen Canova, baina oso kontuan hartu zuen arau klasikozale haiek zorrotzegi hartzeak zekarren arriskua . Eredu horren baitan Canovak bere bidea urratu zuen, Antzinatearen moldearekin lotu zituen bere ideiak, eta forma berriak sortu zituen era horretara.

Antonio Canova Possagno-n jaio zen, Treviso inguruan, Italian. Aita umetan hil zitzaion; aitona, Pasino, lanbidez harri-leuntzailea, izan zuen lehenengo maisua, etaharen bidez lortu zuen Giovanni Falier veneziar senatorearen babesa. Giuseppe 11 Bernardi-Torretto izan zuen gero maisu, eta harekin ezagutu zituen XVIIL mendeko molde eta tankera barrokoak. 1769an Veneziara joan zen bere maisuarekin batera.

1776koak ditu bere lehen estatuak, Euridize eta Orfeo. Geroztikako Dedalo eta Ikaro eskultura multzoekin mugimendua eta jarrera konplexuak irudikatzeko nahia adierazten zuen. Garai hartako bustoek eta erretratu pintatuek garbi erakusten dute artista gazte hark Veneziako arte tradizioari zion atxikimendua.

Arteen Akademian onartu baitzuten, Erroman hartu zuen Canovak bizilekua 1779ko udazkenaz geroztik. Garai hartan Canova axolakabetua zen Antzinateko arteaz, arte barrokoak zeharo liluraturik baitzeukan . Baina pixkana-pixkana estetika neoklasikoaren zale ziren adiskideen, eragina gero eta handiagoa izan zen Canovarengan ; Gavin Hamilston, pintorea eta gauza zaharren saleroslea, eta Volpato, grabatzailea ziren adiskide horiek.

Aurrerantzean, Canovak Erroman egin zuen bere arte karrera osoa, eta bai arrakasta handiz egin ere. Apolo bere btn aa koroatzen, eta rllinotaau •o a Teseok garaitara eskulturetan argi ikusten da haren bilakaera Greziako eta Erromako ereduak imitatzeko ahaleginean. 1783an, Quatremere de Quincy-rekin hasi zen Canova harremanetan, eta Antzinateko artera itzuli beharra zorrotz aldezten zuen teoriko hura Canovaren aholkulari izan zen harrezkero. Garai hartan egin zituen aita santuen hileta monumentuetan -Klemente XIV.arena (1783-1787) eta Klemente XIII.arena (1787-1792)- ordu arte egina zuen bidearen eta helenismoaren bide berriaren arteko tirabira bat sumatzen da.

Erlijio gaiez kanpoko lan guztiak, ordea, antzinako eskulturetan zeuden oinarrituak, baina antzinako molde hura askatasun handiz interpretatzen zuen : Psike maitasunaren.. nzstrak berpiztua.Bien bitartean, jakinaren gainean eta bere kabuz Ponpeiako eta Erromako estatuen eredutik urrunduz joan zen, eta hilarrien estetika bere-berezko bat tankeratu zuen Atikako hilobietan oinarriturik. Bide berriak bilatze hartan aipagarriak dira Herkules Lykas itsasora botatzen eta Kreugas eta Damoxerzes estatua multzoak. Harrezkero, Canovak lehen maila iritsi zuen bere garaiko eskulturagintzan, ez bakanik Italian, baita Europa osoan ere. Hauek ditu garai hartako eskultura nagusiak : Perseo, Hektor, Aja.v, Paris -antzinako ereduetan oinarritutako aldaerak-, Teseo zerztazzroarekir7 borrokan, Hiru neska dantzariak, Hiru Graziak.

.. Aldi berean, garrantzi handikoa da haren bilakaeran haria Kristina ar txidzzkesarerz bil oroitarria (1798-1805, Viena), piramide itxurako hilobiaren atera doan segizio bat irudikatzen duena.

Napoleonek begiz jo zuen Canova, eta hark hainbat lanetan irudikatu zituen bai Napoleon bera, bai bere senide eta inguruko batzuk. Oso modu idealizanran eta mitologiako heroien tankeran egin zituen erretratu haiek, neurriz gaineko mirespenaz : Napoleonen busto bat eta estatua handi-handi bat, Marte jainkoaren aipuan ; Letizia andrea, Agripinaren tankeran, PaulineBorgbese, Venus garailearen itxuran, ldnrat...

Canova San Lulcako akademiako printze izendatu zuten, eta Erromako museoen zuzendari ; ospe handia iritsia zuen, etaNapoleonen inperioak gainbehera eginagatik, haren ospea ez zen hargatik. gutxitu 1815an Londresera abiatu zen, han Partenoneko marmolezko erliebeak ikusi zituen, bai zeharo liluratu ere haien edertasunaz ; ez zuen haatik -funtsean behintzatbere estiloa aldatu, baina haien eraginez errealismo handiagoz egin zituen bere azken estatuak : Madalena etzanik, Ninfa ohean, Ertdinrion lotan.

 

Jean-Antoine Houdon (1741-1828)

Jean-Antoine Houdon Parisen jaio zen.

Gazte gaztetatik hasi zen eskultura ikasten, aise irabazi zuen Akademiaren saria, eta 1764tik 1768ra Erroman izan zen ikasketak sakontzen. Garai hartako lanek ospe handia eman zioten : San Bruno (1767), Erromako Santa Maria degli Angeli elizarako egina ; Sanjoan Bataiatzailea ; obra hori prestatzeko egin zituen saioetatik atera zen Larratua eskultura guztiz ere ospetsua, garai hartako eskultoreek eredutzat hartu zutena, ugari izan baitziren harez geroztik eskultura horren aldaera brontzez edo igeltsuz eginak. Eskultura horrek garbi erakusten dii eskulturagintzak hogei bat urtetan egina zuen bidea : horma-zuloan ezartzeko neurrira zehatz egina, lerro bertikaletan oinarriturik tankeratua izatea, eta horren ondorioz oihalak irudikatzeko modu lasai eta are hotza ere, argien eta itzalen arteko efektuez ez baliatzea... Larrutu hori erabat bikaina da anatomiaren aldetik, eta, aldi berean, ondo adierazten ditu Houdonek artista gisa zituen dohainak eta mugak : naturalismoa muturreraino eramana, eta erretratugile bikain bati dagokion antzea.

Houdonek busto asko egin zituen, ez denak bikainak hargatik ; aipagarriena I oltairerea bustoa da, 1781n Comedie-Francaise-erako egina.

 

Bertel Thorvaldsen (1768 edo 1770-1844)

Kopenhagenen jaio zen eta hango arte akademian egin zituen lehen ikasketak ; Erromara joan zen gero ikastera, eta han hartu zuen bizilekua 1819 arte. Berrel Thorvaldsen eskultoreak arrakasta handi-handia izan zuen Europan, ia Canovaren parekotzat zeukaten, eskultura jende askorentzat artegintzaren adierazpiderik gorena zen garaian.

Antzinateko artea eta Mediterraneo aldeko tradizioa Europako iparraldera ekarri nahi izan zuen, eta antzinako arte horretan oinarriturik daniar arte bat sortu. Sen handiko eskultorea zen, eta horregatik Municheko Gliptotekan gordeak zeuden Eginako Atenaren tenpluko frontoiak eta eskultura arkaikoak zaharberritzeko ardura eman zioten.Thorvaldsenek eskulturetan erabili ziaren gaiak Canovarenen antz handia dute, baina oso bestelako moduan lantzen zituen, arkaismoaren oso zalea baitzen eta zorrotza orobat arkaismoaren desbideratze ororekiko.

Sakonera gutiko erliebea, estatuak eta hil oroitarriak egin zituen, eta estetika eta estilo neoklasikoaren jarraibideak moldatu zituen arte kristau berritu bat egin nahiaren eraginez ; hortaz, haren estiloa hotza zen eta zorrotza, eta harengan biltzen da Europako eskultura neoklasikoaren joerarik garbizaleena . Haren lan gehienak Kopenhageko Thorvaldsen museoan daude gordeak.

 

Francois Rude (1784-1855)

Dijonen jaio zen; 1812an Erromako eskultura sari nagusia eman zioten, baina ez zuen bere garaiko eskultore askok bezala Erromara ikasketak egitera joaterik izan, Erromako Akademiak ez baitzien dagoeneko artista gazteei dirulaguntzarik ematen.

1815ean Bruselara joan zen Sophie Fremiet pintorearekin ikasketak egitera, eta han bizi izan zen 1827 arte. Frantziara itzulirik, hainbat erakusketatan parte harrei zuen, eta ospe handiko bat arte lantegi sortu zuen, eskultore bikain askoren eskola izan zena.

Rudek jarraibide neoklasikoak aintzat hartu bazituen ere, emanagoa zen izadian ikusten zuena zorrotz irudikatzera, eta erretratatuaren berezitasunak bere horretan adieraztera orobat ; eskultura neoklasikoaren joerarik idealistenaren baitan kokatzen da hortaz. Eskultura arte didaktiko bat zen Ruderentzat, ideia bat edo sentimendu bat modu atseginean betikotzeko helburuz egina ; ikuspuntu horretatik, Antzinateko gai mitologikoek eta historikoek edozeinek ulertzeko moduko izaerak eta gertaerak eskaintzen zituzten. Oinarri hori harturik, bere garaiko ideiak eskulturaren bidez adieraztea zen Ruderen helburu nagusia. Pentsaera horren adibide garbia da Rudek gogotik parte hartu zuen lan bat : Pariseko Garaipen Arkuaren dekorazioa, historiazko eta abertzaletasunezko ikasgai handi bat harriz adierazia izan behar baitzuen. Arku horretarako Rudek eskultura multzo bat egin zuen, La Marsellaise (1835-1836), obra ospetsua eta arrakasta handia izan zuena.

Eskultura mota asko landu zituen Ruclek, batez ere monumentuetako eskultura eta pertsona ospetsuei eginiko omenaldiak eta erretratuak. Anatomiaren ezagutza sakona, antzinako estatuen anatomiazko neurriak eta ereduak bere garaiko pertsonen erretratuetara aldatzea, eta erretratatuen keinu berezi eta bizia zehatz irudikatzea ziren Ruderen ezaugarri nagusiak ; jeanne D Arc, rlloaage, General Bertrartd, lllarecbal Ney, Cauaignac, Le Reveil de Napoleon dira haren eskultura ospetsuenak.