Artea»XIX eta XX mendeak
Neoklasizismoa eta erromantizismoa arkitekturan
Artearen gainerako alorretan gertatzen den bezala, XVIII. mendearen bigarren erdian
eta XIX. mendearen lehen erdian (1750-1850 bitartean gutxi gorabehera) antzinako
estiloak berpiztu zituen arkitekturak ere. Horrela, bi mugimendu nagusi agertzen dira,
elkarren antzekoak baina erabat ezin bateratuzkoak : neolasizismoa eta erromantizismoa.
Neoklasizismoa beste klasizismo guztiak baino mugimendu sendoagoa izan zen,
eta antzinate klasikoko estiloa berreskuratzea zuen helburua. Aldiz, erromantizismoa
mugimendu zabalagoa eta definitzen zailagoa da ; nolabait esateko, izadira itzultzea eragozten
duten bide guztiak bertan behera uztea eta berezkotasuna zen erromantikoen
helburu gorena. Alderdi horretatik, aditu askoren ustez, erromantizismoaren baitako
joera bat baino ez da neoklasizismoa, artista erromantikoek beren obrak gauzatzeko
behar zituzten estiloetako bat, beren helburuak lortzeko erabili zituzten gainerako estiloak
baino indar handiagoa izan zuena, ordea. Azken barrokoaren eta, batez ere, rococoaren
muginienduaren eta irregulartasunari aurre egiteko neoklasikoa erabili zen,
llau da, harmonia betearen eta berezko soiltasunaren estiloa, besteak beste. Antzinate
klasikoko moldeak berreskuratzeko joeraz gainera, erromantizismoaren barruan aipagarria
izan zen, XIX. mendearen hasieran batez ere, artista erromantikoek ezaugarri gotikoak
berreskuratzeko egindako ahalegina. Estilo klasikoetatik gotikoetarako aldaketa
horretan eragin handia izan zuen abertzaletasunak, nahiz eta arrazoi etikoak eta erlijosoak
(zintzoa eta kristaua zela esan ohi zen) ere erran ziren ; izan ere, Ingalaterrak, Frantziak
eta Alemaniak beren abertzaletasuna azpimarratzeko adierazpidetzat hartu zuten
gotikoa.
Neoklasikoa eta joera historizistak
XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.. endean zehar Europa guztian egin ziren
Antzinate klasikoa eredu zuten eraikinak.
Antzinateko estiloa berreskuratzeko joeran
garrantzi handia izan zuten, alde horretatik,
XVIII. mendearen erdialdean egindako
arkeologia azterketek. Azterketa haietatik
ateratako ondorioak artista neoklasikoeninspirazio iturri izan ziren. Frantzian eta
Napoleonen inperioarekin lotura zuten herrialdeetan
Erromako estilo klasikoari jarraituz
osatu zen estilo neoklasiko cleritzon hori,
eta aldiz, Napoleonen kontrako aliantzako
herrialdeetan, bereziki Britainia Handian eta
Alemanian, Greziako antzinako estiloa hartu
zuten oinarri. Dena dela, gero eta gehiago
zabaldu zen molde greziarrekiko atxikimendua
.
Eraikin motari dagokionez, erakunde
politiko-sozial berrien helburuei jarraituz,
neolclasilcoaren garaiko arkitekturan gizartearen
eta estatuaren onurarako eta erabilerarako
obrak osatu ziren oro har. Eskolak,
museoak, erietxeak, azokak, espetxeak
etab. eraiki ziren batez ere, eta urbanismoak
gero eta garrantzi gehiago hartu zuen.
Arkitektura neoklasikoaren oinarri teorikoak
Ingalaterran (pallaclianismoarekin),
Frantzian (Laugier arkitektoarekin) eta Italian
(Lodoli eta Miliziarekin) finkatu ziren.
Teorian bezala, praktikan ere garrantzi hanclia
izan zuen Britainia Handiak arkitektura
neoklasikoan, " palladianismo" izeneko
mugimenduaren bitartez, hark iragarri baitzituen
gerora neoklasiko gisa ezagutu zen
mugimenduaren hainbat ezaugarri.
Ingalaterra izan zen, esan bezala, erromantizismoaren
sehaska ; palladianismoarekin
eman zitzaion hasiera 1720an. Palladianismoaren
helburua antzinako artisten autoritatea
berrestea ez ezik, arrazoiaren
arauak betetzea zen ; harrokoa baino naturalagoa
izatea zuen xede. Ingalaterrako palladianismoaren
erakusgarri nagusiak lorategiak
dira. Bide bihurriak, zuhaizti irregularrak,
urmael eta erreka txikiak, eta hanhemenka landare artean ezarritako tenpleteak
ziren ingeles lorategien osagai aipagarriak
; kontu handiz diseinatuak ziren, izadia
bezain harrigarri, askotariko eta mugarik
gabeak izan zitezen. Lorategi ezagunena
Stourheadedkoa da, Flitcroftek diseinatua
.
Ingalaterrako arkitektura neoklasikoak
XVIII. mendearen erdialdetik aurrera iritsi
zuen bere garairik oparoena, W. Chambers
eta R. Adamen lanekin. Eraikin aipagarrienetan
British Museum museoa (1823-1847),
zutabe sail joniarrarekin, eta National Gallery
eraikina (1833) dira azpimarratzekoak.
Frantzia neoklasikoan Napoleonen zuzendaritzapean
egin ziren eraikin aipagarrienak
. Arkitektura frantsesaren ezaugarri
nagusia arrazionalismorako joera izan zen,
eta joera horretan nabarmentzekoak dira,
batez ere, Soufflot (1713-1780) eta Boullee
(1728-1799). Kontuan hartzekoak dira, orobat
Gabriel. Percier eta Fontaine. Eraikinei
dagokienez, azpimarratzekoak dira, besteak
heste, Concorde plaza ; Vendome plaza,
Traxanoren zutabearen antzera Napoleonen
egitandiak jasotzen dituen zutabe bat duena
; Madeleineko eliza, tenplu korintotar
erraldoi baten modura eraikia ; 1'Etoile plazako
garaipen arkua, munduko garaipen
arku handiena, etab. Zenbait obra, halere,
proiektu hutsean gelditu zen, eta neoklasikoaren
utopiarako joeraren adibidetzat
hartzen da gertaera hori.
Frantzian harrokoaren -eclo hobeki esan,
rococoaren estiloari aurre eginez osaturiko
lehen obra, Parisko Panteoia hain zuzen,
Souftlotek eraiki zuen. Souftloten obran
nabarmena da gotikoaren eragina, eta gotikoa berreskuratu zuen belaunaldiaren baitako
artista izan ez bazen ere, eraikin gotikoetan
bezala konbinatu zituen ordena
klasikoak. Soufflot baino ausartagoa izan
zen Boullee ; ez zituen obra asko egin, baina
Errege Akademian emandako eskolen
bitartez aurrerago gorena iritsi zuen estiloaren
aitzindari izan zen. Obra arranclitsuak
ziren Boulleeren ideala, egitura erraldoi
baina soilez eginak, eta esfera zuen forma
perfektotzat ; bere proiektu asko ezin izango
ziratekeen gaur egun eraiki, eskala handiegian
diseinatuak zirela eta.
Espainian Joan de Villanuevaren Pradoko
museoa (1819an inauguratua) da eraikin
neoklasiko aipagarrienetakoa ; haren
aurretik Ventura Rodriguez nabarmendu
zen. Oro har, neoklasiko espainiarra barrokoko
churriguerismoaren kontrako mugimendua
gertatu zen.
Alemanian Luis La Bavariakoaren arkitekto
K. Leo von Klen izan zen neoklasikoaren
aitzindaria, Ratisbona inguruan
Partenon eredu harturik eraikitako Walha-
Ila tenplu doriarrarekin (1830-1842), baina
kontuan hartzekoak dira, orobat, Schinkel
eta Gilly arkitektoak.
Italiari dagokionez, Erroma izan zen
neoldasizismoaren gune nagusia, eta Italiako
arkitekto neoldasilco ezagunenak Antolini,
Cagnola eta Valadier izan ziren.
Baina Europan ez ezik, Estatu Batuetan
ere egin ziren estilo neoklasikoko eraikinak
. Ameriketako Estatu Batuek burujabetasuna
lortuz gero (1781), gobernu eta
erakunde politiko berrientzako eraikinak
behar ziren, eta estilo neollasikoan osatu
ziren, Frantzian bezala, errepublikarenbikaintasunaren ikurtzat hartuak baitziren
molde neoklasikoak. Neoklasikoaren aldeko
joeran eragin handia izan zuten Latrohek
eta, batez ere, Estatu Batuetako hirugarren
lehendakariak, Thornas jeffersonek ;
haren egoitza, Monticelloko villa (1809),
klasizismoari jarraituz eraiki zuten eta berebiziko
garrantzia izan zuen Estatu Batuetako
ondorengo arkitekturan.
Gotikoaren jarraitzaileak
Gotikoaren eragina erromantizismoan
Ingalaterran hasi zen nabarmentzen lehenik,
eta XIX. mendearen hasieran Europa
osora zabaldu zen eragin hori. Joera honen
jarraitzaileen artean, Walpole, Nash
eta Latrobe izan ziren arkitekto eraginkorrenak
.
Walpoleren obretan, adibidez Strawberry
Hill etxaldean, estilo exotiko gisa ikusten
da gotikoa. Nashen estiloan, berriz. Indiako
arkitekturaren eragina antzematen
da : indiar arkitekturaren kutsua beretu izana
du lorpen nagusia, eliza handiak eraikitzeko
estilo baliagarritzat hartu baitzen,
greziar estiloaren alternatiba gisa.
Estatu Batuetan lan egin zuen Latrobek.
Berea da Baltimoreko eliza katolikoaren
eraikuntza. Bi proiektu egin zituen, estilo
neoklasikoan bata eta gotikoan oinarritua
hestea, eta lehena aukeratu zen, baina gotikoa
ere bikaina zen ; kanpoaldetik ikusgarriagoa,
baina barnealdetik apalagoa, oro
har barnealde neogotikoa dekorazio
neoldasikoagoa baino kaskarragoa izaten
baita.