Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Italiako pintura XVIII. mendean

Ezkerrean, Giambattista Tiepoloren Bi jainkosa eta Mirrerua, lumaz eta pintzelaz paper zurian egindako marrazkia. Bilduma pribatua, Florentzia. Eskuinean, Gian DomenicoTiepoloren Hitzoprtzia. Louvre museoa, Paris.<br><br>

 

Giambattista Tiepolo

Giambattista Tiepolo (Venezia, 1696 - Madril, 1770) XVIII. mendeko artista nagusietakoa izan zen. Fresko egile gisa eta apaintzaile gisa nabarmendu zen, batez ere, baina koadroak, diseinuak eta abar ere egin zituen. Veneziako tradizioari jarraitu zion, kolorearen eta argiaren erabileran bereziki, baina aldi berean oso ezaugarri bereziak ere erakutsi zituen, eta, hortaz, ez zen Berpizkundeko moldeen oso mendeko izan. Venezian egin zituen lan gehienak, baina Italiako hainbat hiritako handikientzako obrak ere osatu zituen.

Giambattista Tiepolo Gregorio Lazzariniren lantegian hasi zen margolari gisa, baina berehala hasi zen bere kasa lanean, eta 1717. urterako emana zuen izena veneziar margolarien elkartean.

Hasierako lanetan Lazzariniren, Piazzettaren eta Bencovichen eragina sumatzen da ; ezaugarririk aipagarriena argi-itzalen arteko kontrasteak eta kolore biziak dira. Irudiak jarrera behartuetan irudikatzera eraman zuen perspektibaren erabilera bereziak, eta estilo malenkoniatsua, dramatismo handikoa dute bere obrek. Azpimarratzekoak diraIsaaken. sakrifizioa (1716 ; Ospedalettoko eliza, Venezia), San Bartolomerenn martirioa (1719 ; San Stae, Venezia), Karvneloko AndreMaria (1720-1722 ; Brera, Milan). Lehenengo dekorazio lan handia 1724-1725 urteetan egin zuen, Veneziako Sandi jauregiko aretoetan hain zuzen ere (Elokuentziaren boterea), eta espazio handien dekorazioan azpimarratzekoak dira, orobat, Santa Teresaren apoteosia eta bere lehen maisulana, Udineko artzapezpikutegiaren dekorazioa (1727-1728). Udinen erakutsi zituen, hain zuzen ere, bere berezitasun nagusiak : konposizio dinamikoak, indar handiko irudiak, argiaren erabilera berezia, eta kolore biziak.

1730eko hamarraldian hainbat lan egin zuen Veneziatik kanpo ; buru-belarri aritu zen lanean eta orduan iritsi zuen bere pinturak heldutasuna. Milango Archinto jauregia dekoratu zuen lehenik, irudi mitikoekin, eta baita Duganani jauregia ere, kutsu barrokoko irudi historikoekin. Ondoren Bergamon eta Vicenzan aritu zen. Vicenza inguruan, Loschi villan, osatu zuen hain zuzen ere, bere marrazki sail bikainenetakoa.

Baina freskoez gainera, koloreen aberastasunagatik eta konposizio bikainagatik, aipagarriak ditu, orobat, garai hartako zenbait koadro mitologiko, aldare eta erretaula : Arga Birjina eta saratuak, Andre Maria Sortzez Garbia (Vicenzako pinakoteka), KlenrenteHirartasunagurtzen. (Alte Pinacothek, Munich), Apolo eta Dafne (Louvre, Paris), Danae eta jupiter (Estokolmoko unibertsitatea), etab.

Hurrengo hamarraldia ere oso oparoa izan zen Tiepolorentzat. Orduan egin zuen Milango Clerici jauregiko Eguzkiaren orga (1740) fresko sinbolikoa, bere maisulanetako bat, Tiepoloren birtuosismoaren eta fantasiaren erakusgarri nagusietakoa ; horrez gainera azpimarratzekoak dira Veneziako Scalzien elizako Lor•e toko etxe santuko miraria (1743-1744, 1915ean hondatua), Scuola dei Carminiko sabaiko freskoak eta Cordellina villako freskoak (Sendotasunaren eta Zabartasunaren Garaipena, Eszrpiar•e n eskuzabaltastuaa, etab.).

Garai honetan formekin esperimentatu zuen eta Veronesen obretatik ikasitako konposizio harrigarriko eta argitasun handiko irudiak egin zituen ; bestalde, eta oso heziketa jasoa izan ez zuen arren, zenbait obratan kutsu klasikoko ezaugarriak antzematen zaizkio, Algarotti kondearekiko harremanaren eraginez.

1750. urtean Wiirzburgera aldatu zen, eta hiru urte igaro zituen han, bertako printze gotzainaren zerbitzuan. Bere karrerako urterik oparoenetakoak izan ziren : gai historikoak, mitologikoak eta alegorikoak landu zituen Wiirzburgeko egoitzako aretoetalco eta Kaisersaaleko sabaiko freskoetan besteak beste. Fresko eta obra ofizial monumentalak egin zituen, bizitasun handikoak eta kromatismo oparokoak, baina obra ofizialez gainera koadro bikainak eremargotu zituen, gai erromantikoak eta poetikoak erabiliz.

Wiirzburgetik Veneziara itzuli zen berriro, eta Wiirzburgeko obra sailaren monumentaltasuna eta arrandia alde batera utzirik, olerki epiko eta zaldun olerkietatik ateratako egoerak irudikatu zituen ; horrela, kutsu barnekoi eta hurbilekoagoa, eta sentiberatasun handia eman zien Veneziako egonaldi hartako bere lanei. Aipagarriak dira, esaterako, Veneziako Pieta elizako sabaia (1754-155) eta Vicenzako Valmanara villako apaindurak (1757). Ondoko urteetan egin zuen bere maisulanetako batzuk : Veneziako Rezzonico jauregiko apaindurak, Udineko Puritako jasoktrtadea eta Pisanrtarrett apoteosia.

1762an Madrila joan zen Espainiako Karlos III.a erregearen gortera, errege jauregia apaintzeko enkargua jaso baitzuen (1762-1766). Jauregi hartan egindako irudietan azpimarratzekoak dira EspainrarenAintza, Espainiar nionarkiaren apoteosia eta Eneasenn apoteosia fresko arranditsuak, baina ez zuen haietan erakutsi ordu arteko asmamen bikaina. Freskoak dira, ikus daitekeenez Tiepoloren obra aipagarrienak, baina ezin ahantz daiteke, halaber, hainbat koadro mitologiko eta erlijioso, erretratubikainak (Antonio Riccobono, Prokuradorea, Gazteapapagarareki)z...) eta beste lan batzuk ere egin zituen. Hala ere, garai hartan molde neoklasikoen zale ziren espainiarrak, eta Giambattistak azken urteak Espainian eman zituen arren, Tiepolotarrek (Espainiara laguntzaile eraman baitzituen semeak) ez zuten uste izandako arrakastarik lortu bertan. Dena dela, neoklasikoen eta erromantikoen aitzakiak gorabehera, Giambattista Tiepolok ospe handia izan zuen Europa osoan XVIII. mendean zehar, eta Settecentoko kulturako maisu handienetakotzat hartua da gaur egun.

 

Giandomenico Tiepolo

Giandomenico Tiepolo (Venezia, 1727 - Venezia, 1804) margolaritzan eta grabatugintzan nabarmendu zen. Giambattistaren semea zen, eta haren laguntzaile jardun zuen bizi guztian zehar, baina bere kasa ere egin zituen zenbait lan, adibidez Veneziako San Paolo elizan 1748. urtean, Brescian 1749an eta Zianigoko villan 1749an.

Aitarekin lankidetzan jardun zuen garaian Wiirzburgera (1751-1753) eta Madrilera (1761-1770) joan zen, besteak beste,eta Vicenzako Valmanara villako apainduretan ere parte hartu zuen (1757). Aita hil ondoren Veneziara itzuli zen eta pintura akademiako lehendakari izendatu zuten 1780an. 1783an Genoako dukearen jauregia apaindu zuen eta 1791n hasi zuen Zianigoko villaren dekorazioa, bere maisulantzat hartzen dena.

Aitarekin batera egindako obretan, Giandomenicoren pintura aitarena baino urduriagoa, mugimendu biziagokoa dela ikus daiteke. Giandomenico Tiepoloren irudietan, bestalde, karikatura eta irudi groteskoak dira nagusi. Joera hori antzeman daiteke, besteak beste Valmaranako freskoetan, saltzaile ibiltarien eta herri ospakizunei buruzko irudietan (Parisko Louvre museoan eta Bartzelonako museoan), eta batez ere Zianigoko villako freskoetan (Satiroak, Zetztattroak, etab.), bere maisulanetako batean.

Bere obretan aristokraziaren kritika eta satira garratza egin zuen, eta alde horretatik Goyaren eta Daumierren aitzindaritzat hartua izan da.

Giandomenico Tiepoloren grabatugintzari dagokionez, azkenik, aitaren obrak kopiatu eta bere obra propioak ere egin zituen.

Azken horietan aipagarriena Wiirzburgen 1753an egindako Egiptoko ihesaldia da.

 

Italiako pintura XVIII. mendean

 

Canaletto

Giovanni Antonio Canal, Canaletto deitua, Venezian jaio zen 1707an, eta han bertan hil zen 1768an. Canalettoren pinturaren ezaugarri nagusiak perspektiba eta konposizioa dira ; gaiei dagokienez, Veneziako, Londresko eta Ingalaterrako landa giroko paisajeak adierazten dituzten obrak ditu bereziki aipagarriak, xehetasun handikoak eta oso giro berezikoak Paisaje horiei esker itzal handia izan zuen Canalettok ondorengo paisajegileetan.

Aita eszenografoa zuen eta hari laguntzen jardun zuen oso gaztetatik, anaiarekin batera, Venezian eta Erroman (1719-120) ; antzerkirako eszenografia lanen bidez ospe handia lortu zuen, eta jarduera hartan ikasi zituen hain zuzen margolaritzan bereizgarri izan zituen perspektibaren eta konposizioaren erabilera. Bere irudietan bikain bateratu zituen ikuspegien osotasuna eta xehetasunen adierazpena ; trebetasun handia erakutsi zuen ikuspegien banaketa egiteko eta perspektiba oso landua zuen ; koadroko termino guztiak, urrunekoak eta hurbilekoak, behar bezala egokitzen zituen, Icromatismo bikain eta garbitasun harrigarriz.

1720an Veneziara itzuli zenean alde batera utzi zuen eszenografia, eta hiriko ikuspegien margolaritza lantzen hasi zen, antzinateko arkitektura osagaiak agertzen ziren ikuspegien margolaritza, hasieran batez ere.

Hainbat lan egin zuen Europako bildumazaleentzat, bereziki ingelesentzat, eta horrek eraman zuen Ingalaterrako eta, batez ere, Londresko ikuspegiak margotzera. Maisutasun handiz islatu zituen arkitektura osagaiak, argi-itzalen arteko kontrastea, eta lainoen eta lanbroaren efektuak. Obra aipagarriak ditu Veneziako lau ikuspegiak (1725-1726 ; Pillow bilduma, Montreal), San Aakkosko plazaren ikuspegiak (1726-1727 ; Windsorko gaztelua), Carita eliza San Yitalko marmol lantegitik ikusia (National Gallety, Londres), Ubide Handia Rialto inguruan eta Eskaleen ibaia (Crespi bilduma, Milan), etab.

1730 ingurutik aurrera ikuspegi idealak alde batera utzi eta ikuspegi errealak egiten hasi zen batez ere ; argitasunari dagokionez, irudi argiagoak margotu zituen. Orduan iritsizuen Canalettok bere lotpen handienetakotzat hartua den argi 'fenomenologikoa", errealitatea ahalik eta xehetasun handienaz islatzeko argi egokia hain zuzen ere. Berezitasuna zuen, orobat, "kamera optikoa" erabili izana, espazioaren errealitatea islatzeko eta ahalik eta margolan arrazional eta objektiboenak egiteko ; teknika horrekin lente batek beira esmerilezko pantaila batean irudi bat proiektatzen du, eta margolana egiteko oinarri gisa erabiltzen da irudi hori. Horrekin batera, irudiak eta arkitektura osagaiak marrazteko formula zientifikoak erabili zituen.

Canalettok harreman estua izan zuen Joseph Smith bildumagile eta kontsularekin.

Canalettoren hainbat obra esportatu zuen Smithek Ingalaterrara eta hari eskaini zizkion Canalettok San Markosko plazaren ikuspegiak eta 1740 inguruan egindako Paduako eta Brentako hogeita hamaika grabatuko saila, besteak beste. 1740an, Austriako Ondorengotzarako Gerra zela-eta, Veneziako bisitari kopuruak nabarmen egin zuen behera, eta enkarguak urritu zitzaizkion Canalettok. Horrela, 1746an Ingalaterrara aldatu zen Canaletto. Hamar urte egin zituen han, nahiz eta tarteka bidaiak egin zituen Veneziara (1750 eta 1753 urteetan) ; Londresen lan egin zuen oro har, eta Tamesisen eta landaren ikuspegiak margotu zituen batez ere (Tamesis rbara, Wbiteball Ricbmond Housetik ikusita, Badminton Honse, Tlrarrnin gaztelua, etab.). 1755. urtean Veneziara itzuli zen, eta behinola izandako ospe bera izan zuen. Ezagutza ofizia- Ia ere lortu zuen : 1763an Akademiako kideizendatu zuten, eta urte hartan bertan Pittori kolejioko priore egin zuten.

Canaletto Veneziako paisajismoaren celo eedtttismoaren bultzatzailea izan zen, eta bere garaiko artisten artean garai hartako artista gailenetakotzat hartua izan zen ; eragin handia izan zuen besteak beste Belloto, Guardi eta Marieschi margolariengan.

 

Guardi

Francesco Guardi Venezian jaio zen 1712an, eta hantxe hil zen 1792an. Paisajegile edo t.edrrte egile gisa nabarmendu zen batez ere, eta lirismo eta sentiberatasun handiko koadroak egin zituen oro har. Aipagarriak ditu aintzira inguruko paisajeak eta ohitura koadroak ; lehenengoetan intentsitate poetiko bikaina iritsi zuen kolore urdinen gamaren, ortzimuga urrunen eta zeru goien adierazpenaren bidez, eta bigarrenetan, berriz, Veneziako gizartearen ezaugarriak adierazi zituen.

Marieschiren eta Canalettoren lantegietan egin zituen lehen ikasketak, eta anaia Gian Antonioren zuzendaritzapean lan egin zuen Guarditarrek Venezian zuten lantegian, 1730etik 1760ra gutxi gorabehera. Irudi historikoak egin zituzten batez ere, baina Francescoren kasuan bereziki aipagarria da, bai garai hartako obretan eta bai bere karrera guztian zehar, pertsonaiak eta irudiak paisajeari edo giroari atxikitzeko zuen trebetasuna . Anaiak baino fantasia, arintasun eta argitasun handiagoko lanak egin zituen orokorrean Francesco Guardik. Anaiarekin elkarlanean egin ez zituen margolanak aipagarriak dira, batez ere, koloreen kontrastearen bidez eta irudi inguru hautsi eta sartu-irten ugarikoen bidez lortzen zuen dramatismoagatik ; arreta berezia eskaini zien jaioterriko eszenei eta paisajeari, hasi Marco Ricciren kapritxoak oinarri harturik egindako "irudizko ikuspegietatik eta Tobiasen bizitzako eszenak (Angelo Raffaele eliza, Venezia) obraraino. Francescoren ezaugarrien erakusgarri dira, orobat, Santara estasian (Trentoko museoa) edo Alegoriak ( Sarasotako Ringling museoa).

1760an anaia hil zelarik hasi zen hil ondoren Venezian ez ezik nazioartean ere ospea emango zioten uedarteak egiten. Lehen esan bezala, hasieran Canalettoren eta Ricciren eragina izan zuen, aintziren ikuspegietan ikus daitekeenez, baina 1760ko hamarraldian garbi-garbi erakutsi zuen bere estilo propioa, batez ere kolorea argitan difuminatzeko joeran antzematen dena.

Canalettoren konposizio zorrotz eta egitura garbiak alde batera utzirik, paisajeen interpretazio fantastikoagoa egiten hasi zen, eta Canalettoren arkitektura osagaien argazki moduko irudien ordez kutsu erromantikoagoko irudiak osatu zituen ; argiaren dardara biziaren eraginez hirieko arkitektura osagaiak aintziraren giro zilar kolorekoan urtzen direla dirudi. Garai eta joera harri clagozkio, adibidez San Pretro di Castello (Gulbenlcian bilduma, Lisboa), Gondola aintzirnrt (Poldi Pezzoli bilduma, Milan) obrak.

1782. urtean Pio IV.a Aita Santuak Veneziara egin behar zuen bidaia zela-eta antolaturiko ospakizunetarako margolan batzuk egiteko enkargu ofiziala jaso zuen (gaur egun hainbat museotan sakabanaturik, Cleveland, Oxford eta Milango bilduma pribatuetan besteak beste), eta enkarguak jaso zituen, halaber, Errusiako artxidukeen aldetik . Aita Santuaren omenez egindako irudietan aipagarria da Aita Santitaven meza San Gioeartrri eta Paolon, perspektiba fantastikoa eta argitasun malenkoniazkoa erabiliz egina, eta artxiciulceentzalco saileko obretan berriz azpimarratzekoa da Gala korttzertncr ( Alte Pinakothelc, Munich).

Azken urteotako obretan ere behin eta berriro utzi zuen agerian, aurreko aldian bezala, bizitasun fantastikoa eta erritmikoa, bere marrazkietan ere ikusten denez.