Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Espainiako pintura IV

Riberaren bi koadro, santuen martirioari buntzkoak eta 1639 ingurukoak biak. Ezkerrean, San Bartolomeren martirioa (Pitti galeria, Florentzia). Eskuinean, Filipe santuaren martirioa (Prado museoa, Madril).<br><br>

 

Jose de Ribera

Jose de Ribera jativan (Valentzia) jaio zen 1591. urtean. Bere lehenengo urteetako bizitzari buruz ez da gauza asko ezagutzen, baina badirudi ez dela egia Ribalterekin ikasi zuenik. Oso gazte zela Italiara joan zen, eta ez zen inoiz Espainiara itzuli. Parman eta Bolonian egon ondoren, Erromara joan zen (1615). Handik urtebetera Napolira aldatu zen eta bertan ezkondu zen. Ordutik aurrera, eta Espainiako erregeordeen laguntzari esker, hiri hartako margolari ospetsuenetako bat bihurtu zen. «Spagnoletto ,, ezizenaz ezagutzen zen Italian.

Riberak margolaritzan egin zituen lehenengo saioak ezezagunak dira erabat, data duten lehenengo koadroak 1626. urtekoak baitira. Urte horren aurretik garrantzizko grabatuak egin zituen, eta Espainiako eta Europako grabatzaile nagusitzat hartu zen. Bestalde, bere akuaforteak oso aintzat hartuak izan ziren lerroen sendotasunagatik eta argiilunen edertasunagatik. Riberari bereziki gustatzen zitzaizkion konposizio goibelak, batetik, eta bestetik, indar handiko argitasuna . Ezaugarri horiek nabarmenak dira Riberaren gaztetako lanetan : Sebastian Santua (1628, Ermitage), San Andresen mar7rrioa (1628, Budapesteko museoa). Gaztetako lanetan, bestalde, argi eta garbi antzeman daiteke Rafael, Michelangelo eta batez ere, Caravaggiorenganako mirespena.

Riberak maisutasun handiz adierazten zituen gauzen eta izakien errealitate ukigarriak. Santu penitenteak, antzinako filosofoak eskale (Arkimedes, 1630, Prado museoa ; Diogenes, 1637, Dresde), zentzumenen alegoriak (EsktrltO)e itsua, 1632, Prado museoa ; Begia, 1637, Londres, bilduma partikularra) Riberaren lan tenebristen ezaugarriak dira.

1635. urtetik aurrera, ordea, Riberaren arteak aldaketa nabarmena izan zuen : kolore argiagoak erabiltzen hasi zen, konposizioek mugimendu handiagoa zuten, beharbada Flandriako maisuen eta Veneziako pintore handien eraginez. Garai horretakoak dira Sortzez Garbia (1635, Salamanca), tllagdaleuarerz garaipena (1636, Madril, San Fernando Akademia), Filipe sautuarenlllar7irroa (1639, Madril, Prado museoa). Garai horretakoak dira, bestalde, gai mitologikoen inguruko koadroak, sentsualtasun kromatiko handikoak : Apolo eta Marzras (1637, Napoli, S.

Martinoren museoa), Adouisen heriotza (1637, Erroma, Corsini Galeria). Santuen irudiak gozotasun handiz marrazten zituen beti Riberak : Magdalena perziteretea (Prado museoa), San Pablo eremutarra (1640, Prado museoa). Lan horietako pertsonaia taldeak trebetasun handiz marraztuak dira, aurreko lanen orekarik galdu gahe beti ere (Pietatea, 1637, Napoli ; Familia santua santa Katalinarekin ., 1648, Metropolitan Museum ; Atlzaren gzulza, 1650, Louvre). Riberaren azkeneko lanetan tenebrismora itzuli izana antzematen zaio (Sare jerourmo, 1652, Madril, Prado), pintzelkada arinago batez (San.

Donatoren miraria, 1652, Amienseko museoa ; Apostolzrerz jatrnarfizea, 1652, Napoli).Ribera erretratugile ospetsua izan zen, errealitatea itzultzeko eta koadroetan erakusteko gaitasun berezia baitzuen (jesuita bat, Milan) eta, hala hehar izaten zuenean, gizakien akatsak trebetasunez agertarazten zituen (Enrakunte bizarduna, 1631, Toledo ; Hankazabnla, 1642, Louvre). Barrokoko artista handienetako bat izan zen Ribera. Ospea izan zuen bai Espainian bai Italian ; haren lana izan zen Napoliko eskolaren abiapuntua, eta Espainiara bidali zituen lanei esker, eragin handia izan zuen espainiar pintore askorengan . Riberaren ohiartzuna Frantziako margolari errealistengana ere iritsi zen I X. mendean, hala nola, L. Bonnat eta Th. Ribot.

 

Juan Carreño de Miranda

Avilesen jaio zen 1614an. Velazquezen ondoren, Madrilgo eskolako XVII. mendeko pintore nagusietako bat bihurtu zen.

Carreñok Velazquezengandik bereganatu zituen joera inpresionistako pintura, argiilun jokoetatik urruntzen zen errealismoa eta irudien soiltasuna. Larreñok erabiltzen zituen koloreak Velazquezenak baino hotzagoak ziren, gorri biziaz alaitzen zituen soilik. Velazquezen eraginaz gainera, aipatzekoa da Tizianok eta Van Dyckek Carreñorengan izan zuten oihartzuna.

Hamaika urte zituela jaioterria utzi eta Madrila aldatu zen bere familiarekin batera . Madrilen Pedro de las Cuevas eta Bartolome Romanekin hasi zuen bere formazioa.

Ondoren Francisco Riziren lantegian laguntzaile hasi zen lanean, eta hainbat lanetan parte hartu zuen : Alcazareko freskoak, Toledoko katedraleko Ochavo kupula eta Arrosarioko Andre Mariaren kapera. Era horretakoak izan ziren Atochako Andre Mariaren kaperaren apaingarriak (Honorio aita santuaren ametsaAsrsko San Frantziskoren etorkizunaren ingzrrtrau eta Santo Dotzzingo de Guznranek elizaren eroraldia geldiarazi zuenekoa). Karlos II.a erregearen pintore izan zen 1669an eta ganbarako pintore 1671n. Erlijiozko gaien inguruan hasieran egin zituen lanen artean aipatzekoak ditu Trinitarioen ordenaren sorrera (Louvre) eta Fornza sakratetar•e ni gurtza (El Escorial).

Larreñoren lehenengo aldian Rubensen eragina antzeman daiteke Agerkundea eta Santa Katalinaren ezkontitza obran (1653, Madrilgo Hirugarrendarren Ordenako ospitalea) . Urte berekoa da Magdalena (San Fernandoko Akademia) eta San Sebastian (Prado museoa). Ama Birjinaren lanak argitasun handikoak eta gizatiarrak dira, garai hartako beste pintoreen eredu mistiko edo idealizatuetatik oso bestelakoak : _jasokundea, Koroatzea eta Sortzez Garbiak. Beste erlijiozko lan garrantzizko batzuk : Villantreuako Santo Tomas linzosna banatzen (Louvre) eta Ecce Honzo (Cerralbo museoa).

Dena dela, erretratugilea zen batez ere Larreño, Espainiako nagusietako bat Velazquezen ondoren. Velazquezek Filipe IV.ari egindako hainbat erretratu kopiatu zituen.

Ganbarako pintore zela Karlos Ilaren hainbat erretratu egin zuen, zeinetan nabarmentzen diren erregeak zuen eritasunaren ondorioak. Horien artean aipatzekoa da 1671n egin zuena eta gaur egun Oviedoko museoan dagoena. Gorteko erretratuen artean, Mirandako kondea eta kondesa (Casa Torres bilduma), Monterreyko kondesa eta Agtrilar de Inestrillaseko kondea (Lazaro Gardiano museoa) dira aipagarriak. Azkenhorretan, nabarmena da Velazquezen eragina eta aldi berean Van Dyckek genero horretan egin zituen lanena. Eragin horiek are nabarmenagoak dira Pastranako dukea (Prado museoa) eta Santa Latzeko markesa (bilduma partikularra). Velazquezek gorteko bufoiak pintatu zituen bezalaxe, Carreñok gorteko beste pertsonaia batzuk pintatu zituen, hala nola Eugenia Marlrrzez Vallejo eta Francisco Bazan (Prado museoa).

 

Claudio Coello

Claudio Coello Espainiako Urrezko Mendeko azken pintore handia izan zen. Hil ondoren, pintura tradizio horrek mende bateko etenaldia izan zuen, harik eta Francisco de Goya y Lucientes jeinuak berpiztu zuen arte. Claudio Coello 1642an jaio zen Madrilen. Oso gazte zela Francisco Biziren lantegian hasi zen lanean.

Bere lanak dinamismo handikoak dira ; atzealdean paisaje eta arkitektura egiturak erakusten ditu, eta aurrealdean, berriz, tapizak eta errezelak. Pintzelkada trinkoa eta gozoa du, sfttrrzato ederrekin eta kolore biziekin inguratzen ditu irudiak. Freskoak ere egin zituen, eta horiei esker trebatu zen gainera. Madrilgo Gurutze Santuaren elizaren presbiterioan, Jose Donosorekin batera lan egin zuen, eta harekin egin zituen Toledoko katedraleko sakristia eta El Paular kamijako batzartokia. Madrilgo Inperio Eskolan Ignazio santuaren bizitzako eszenak marraztu zituen, eta bertako sakristian lauhorma irudi; bestalde, El Paular Etzeko Errege aretoko sabaia marraztu zuen.

Freskoez gainera, lehenengo usteetan erlijiozko koadroak rnarraztu zituen, besteakbeste, San. Agustinen Garaipena ( 1664), San ,joari Ebanjelariaren llarlirioa (1674) eta Magdalena (1682). Azken lan horretan, Riberak egin zuen bezalaxe, Andre Maria aingeruek daramatela erakutsi zuen Coellok, eta atzealdean paisaje izugarri bat ikusten da.

Bere eskolako kideek bezalaxe, behin baino gehiagotan marraztu zuen Sortzez Garbia.

Gai horretako lanen artean, Lazaro Galdiano museoan gordetzen den lanean, argi eta garbi ikus daiteke Coellorentzat zein garrantzitsua zen koloreen behaketa eta azterketa.

Sortzez Garbiaren beste aldaera bat Madrilgo San Jeronimo elizan dago. Dena dela,Coelloren bi koadro nagusiak Santa Teresaren azken jaunartzea (Lazaro Galdiano museoa) eta Karlos ILa erregea eta bere Gortea Gorlztnneko Fornia Sagaratuak gurtzea (El Escorial). Lehenengoan Alcantarako San Pedro ikus daiteke meza ematen, San Jose Calasanzkoa laguntzaile duela, eta Santa Teresa, berriz, estasian ; atzealdean arkitektura osagaiak eta errezelak daude apaingarri.

Garkumeko Formen koadroa garai hartako pertsonaien galeria bat dela esan daiteke : Medinacelliko eta Pastranako dukeak, Bañoko kondea, Pueblako markesa, Albako dukearen semea, eta Coelloren beraren erretratua . Coelloren erretratuak errealismo handikoak dira, bereziki Austriako llarrana eta Neobttrgoko Mariana, Karlos II.a lanak.