Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Barrokoaren definizioa : barrokoaren nondik norakoak eta testuinguru historikoa

Barrokoan jauregi handiak eraiki ohi ziren errege-erreginen aginpide absolutuaren sinbolo gisa ; horren erakusgarri bikaina dira, besteak beste, Versaillesko jauregia eta lorategiak.<br><br>

 

Barrokoaren nondik-norakoak

Ororen gainetik, estilo jakin bat izendatzen du gaur egun barroko hitzak. Ez da beti hala gertatu ordea. Hitza, dirudienez, portugesezko barroco izenondotik dator -perla irregular bat izendatzen du portugesezko hitz horrek- ; italieraz ere bada aspalditik barocco hitza, erretorikako irudi zail bat adierazten duena. Portugesetik edo italieratik etorri, XVIII. mende bukaera arte ez da agertzen gainerako hizkuntzetan, eta horietan "irregular", "bitxi" esanahia du.

XVIII. mendeko bigarren erditik aurrera, aurreko mendeko italiar arkitekturarengehiegikeriak (Borromini, Guarini arkitektoenak adibidez), jadanik XVII. mendeko literatura akademikoak kondenatuak, izendatzeko erabili zuen kritikak. Joan den mendearen bigarren erdia arte ez zuen hartu barroko hitzak balio neutro bat, gaur duena, Berpizkundearen eta Neoklasizismoaren bitartean, 1550-1750 urte bitartean alegia, Mendebaldean zabaldu zen arte nota izendatzen duena. Arte kritikan sorturiko hitz bat hartu da beraz estiloen historiako sailkapen bat egiteko.

Hasieran Italiako Berpizkunde klasikoaren kontrako joera gisa definitu zen barrokoa, Berpizkundeko obrak "edertasun barearen" eredutzat hartzen baitziren, harmoniatsuak, orekatuak, estatikoak, ordenatuak eta independenteak zirelakoan, eta, haiekin alderatuta, obra barrokoek aktiboak ziruditen, probokatzaileak, eta asoziazioak sortzea zuten helburu nagusia : bazirudien masaren efektuak eta kolorearen sentsualtasuna baliatzen zutela, eta orobat mugimenduaren eta espazioaren iradokitzea, zerbait erakusteko eta zerbaitez ohartarazteko borondatea balute bezala. Modu horretan funtsezko oposizio bat egiten zen, baliagarri gertatzen zena baita artearen historiako sailkapen orokorretan ere. Zentzu horretan hedatu da oro har barroko hitza historian zehar ; alabaina, gaur egungo joera detitura hori XVII. mendeko arteari bakarrik aplikatzea da.

Gaur egun, normalean behintzat, ez zaio lotzen barrokoa Berpizkundeko hizkeraren XVI. mende bukaerako zenbait aldaketari, hots, manierismo deritzanari, ezta XVIII.. endeko hasierako arteari ere, alegia, beranduko barroko, edo, sarriagotan, rococo esan zaionari ; bi aldi horiek fenomeno edo estilo independente gisa aztertzen dira gaur egun. Bestalde, barrokoa Europako eskualde gehienetan aldi berean gertatu zen estilo bilakaera bat ote den -eta horrek esan nahiko luke XVII. mendeko artea eta arkitektura osorik direla, nolabait ere, barrokoak-, oraindik zalantzan den puntu bat da. Nolanahi ere, garbi dago estilo honi buruz nagusi izan den ideia lotuegia egondela Italiak markatu zuenari. Izan ere, italiar arteak eta arkitekturak gidari papera bete bazuten ere, eta haiek oso argi erakusten dituzten arren gertaera historikoekiko harremana, beste herri batzuetan ere ikusten dira beren ereduekiko desbideratze nabarmenak, eta sarritan, Frantzian adibidez, oso jakinaren gainean egin ziren desbideratze horiek. Dudarik gabe, Italiako Berpizkundearen eraginaren pean, eta nazioarteko humanismoaren eta gorteko kulturaren pean, italiar manierismoko formulen antzera lotu ziren Europa osoan osagai "arrotzak" eta osagai "autonomoak". Nolanahi ere, ez da guztiz homogeneoa XVII. mendeko Europako arkitekturak eta arteak erakusten dutena.

 

Testuinguru historikoa

Nolanahi dela ere, ezaugarri orokorrak badira arte barrokoan. Izan ere, nahiz eta izan zen etenik XVII. mendeko artean (batez ere eten historikoak), eta bilakaera autonomoak ere badiren arren, italiar eredua oinarritzat harturik sortu ziren barrokoaren funtsezko osagaiak, eta osagai horiexek dira estilo honi batasuna ematen diotenak. Eskualde desberdinen artean-baita historikoki autonomo izandakoen artean ere-, izan ziren harreman politikoek, harreman ageriko eta askotarikoek, beren baliokideak izan zituzten formen alorrean.XVII. mendeko arteak baditu bere lege eta usadio propioak, baina arte horren bilakaera testuinguru historikoaren mende gertatu zen modu erabakigarrian, XVI. mendeko "Europa kristaua°ren desegitearen mende leleen-lehenik. Desegite horretatik, izugarri ugaritu ziren zatiketa eragileak ; zatiketa hori politikan antzeman zen batez ere, gatazka eran, eta gatazka eta liskar horien ondorio larriena izan zen, hain zuzen ere, Hogeita Hamar urteko gerra. Testuinguru historikoari dagokionez, lau eragile izan dira nagusiak. Lehenbizi, esan bezala, erlijio arazoak areagotu izana, estatuen artean nahiz estatuen barnean (Kontraerreformak, Erromatik abiaturik, pisu handia izan zuen horretan) ; ondoren, lotura erlijiosoak bazterturik estatu moderno burugainen sendotzea (Frantzian Luis HIV.aren absolutismoan gauzatu zen sendotze hori ; Ingalaterran, azken finean, errejimen konstituzional batean ; Iparraldeko Herbehereetan, korporatihismo errepublikano batean) ; hirugarren, usadio kapitalisten sorrera, estatuek gidatuak nahiz usadio liberalak izan, eta itsasoaz haraindi zabaldu zirenak, batez ere Iparraldeko Europan eta Europako mendebaldean ; azkenik, aldaketa sozialak, oso bide desberdinak hartu zituztenak, eta, Ingalaterran izan ezik, iraultzarik ekarri ez zutenak. Antzinako indar politikoak gainbehera zihoazen . Erroma eta Gernlanietako Inperio Santuak, ez erresistentziarik gahe baina, galdua zuen bere eginkizun bateratzailea, eta herekin eraman zituen Habshurgotarren estatuak. Espainiak ere, XVI. mendean indar katoliko nagusia izan ondoren, galdua zuen bere nagusitasuna. Ingalaterraren barne politika sendotu egin zen eta indar hartzen hasi zen, lehenbizi Iberiako Penintsulako itsasontzidiak hondoa jo izanari esker, eta kontinenteko politikan esku hartuz gero.

Beste herrialde protestante batek, Suediak, aurreneko aldiz parte hartu zuen, protagonista gisa, Europako erdialcleko gatazketan, eta Iparraldeko Herbehereek, protestateak haiek ere, beren burujabetza sendotu, eta, horrez gainera, une batzuetan itsasoko herri merkatari nagusiak izan ziren Europan.

Inperio Santuaren baitan, ia-ia estatu burujabeak balira bezala jokatzen zuten herri batzuek. Azkenean, mende erditik aurrera, indar guztiak bildurik, Frantziako erreinuak lortu zuen nagusitasuna, bere antolamendu zentralizatuari esker; antolamendu horrek bizitza publikoko alor guztiak hartzen zituen bere mendean, bere zerbitzura jarririk baita eliza, noblezia eta kultura ere. Italia aginpide desberdinen artean zegoen zatikatua, eta estatu handien eragin eta eztabaida gune izaten jarraitu zuen. Aita santutzek berak, zeina, Kontraerreformari esker, biziki indartu baitzen Trentoko kontzilioaren ondoren, moralaren esparruan ez ezik baita politikan ere, diplomazia lan handiak eginez bakarrik eutsi ahal izan zion bere gidaritzari.Oro liar harturik, XVII. mendeak elkarren kontrako indarrez osaturiko irudi bat eskaintzen du, etengabe aldatzen diren jarrera eta aliantzen irudia, ez bakarrik politikaren alorrean, baita beste alor askotan ere. Sentimendu handien garaia da, haina aldi berean baita arrazionalismoaren garaia ere. Enpirismoa oso erakargarria gertatzen da, eta enpirismoarekin batera baita espekulaziorik sakonenak ere. Alderdi emozionalak, bestalde, gatazken ondoan, lotura herriak eskaintzen ditu, geografia, gizarte eta erlijio mugak baino haruntzago iristen direnak. Arrazoiak, izan ere, sailkatu baino gehiago ere egiten baitu : sintesiak eta erlazio sistemak finkatzen ditu, filosofiatik hasi eta administrazio lanetaraino, zeremoniak barne. Horrela bada, XVII. mendearen bukaerako egoeraren ezaugarria ez zen organizazio falta, alderantziz baizik : Argien hedapenari esker-Ingalaterratik eta Holandatik abiaturik Frantziara iritsita-, gizakiaren kontzientzia hartze berri bat zabaltzen da, nolabait ere auzitan jartzen dituena mende hasierako idealismoa eta orobat Europako indar politikoen arteko orekaren hastapena.