Artea»Berpizkundea
Lehen Berpizkundea : eskultura
Florentzian sortu zen Lehen Berpizkundea, Quattrocentokoa. Zergatik sortu zen han,ez beste inon, ulertzeko, garai hartako Italiako erdi-iparraldearen egoera historiko-politikoaren
azterketara jo beharra dago.
1400 urte inguruan arriskuan zegoen Florentziaren independentzia. Milango Duke
ahaltsuak, Italia osoa menderatu eta bere aginpidepean ezarri nahi baitzuen, bere eskuzituen jadanik Lonbardiako ordokia eta Italiako Penintsulako erdialdeko hiri-estatu gehienak
. Florentzia zen zabalkunde asmo horiei kontrajartzen zitzaien oztopo nagusia,
defentsa militar, diplomatiko eta intelektual eraginkor bat antolatu izanari esker. MilangoDukeak, bakea eta ordena ekarriko zituen Zesar berri baten modura, laguntza
handia jaso zuen, eta Florentziak, bere aldetik, askatasunaren aldezle papera jokatu zuen,
tirania absolutistaren kontra. Hala, Leonardo Bruni florentziar humanistak (1370-1444),
galdetzen duenean zergatik, Italiako estatu guztien artean, Florentzia bakarrik izan zen
gauza Milanen nagusitasunari aurre egiteko, erakundeetan, kultura lorpenetan, egoerageografikoan, herriaren espirituan eta antzinako Etruriako hiri-estatuetan aurkitzen du
erantzuna. Bruniren aburuz, Pertsiako gerren garaian Atenasek bete zuen gidaritza politiko
Florentzia
Hasieratik bertatik, funtsezkotzat jo ziren
arte plastikoak florentziar espirituaren
indartzeko. Antzin Aroan, eta Erdi Aro osoan
zehar, arte "mekanikoak" ziren arte plastikoak
; Filippo Villani florentziarra izan zen
arte liberaltzat hartu zituen aurreneko intelektuala,1400 inguruan. Hala, arte ederrek
arte liberalen maila iritsi zutenean, estatus
garaiagoa lortu zuen artistak berak ere : ideia
gizona zen orain artista, ez, lehen bezala,
gauzakien manipulatzailea, eta arte lana
berriz artistaren adimen sortzailearen adierazpen
ikusgaia bihurtu zen.
XV. mendearen aurreneko erdia Lehen
Berpizkundearen aldi heroikoa izan zen.
Florentziako arteak menderatzen zuen estilo berria, eta lurralde hura izan zen higikundearen
aitzindari. Eskulturan oinarritu zen
higikundea, eskultoreek izan baitzuten, arkitektoek
eta margolariek baino lehenago,
eta errazago, "Atenas berri" haren erronkari
erantzuteko aukera.
Lorenzo Ghiberti
Lorenzo Ghiberti izan zen (1378-1455),
bere artea kulturan, humanismoaren iturrietan
alegia, oinarritu zuen lehen eskultorea.
Klasikoak aztertu zituen, eta berak egin zuen
antzinako artearen lehenengoetako bilduma
. Eskultorea izanagatik, margolari eta arkitekto
lanak ere egin zituen. Arteari
buruzko liburu bat ere idatzi zuen, I Comeratari
(1450 ing.), artearen eta artisten
historia, eta orobat arte figuratiboari buruzko
lan teorikoa ere bazena, optikan eta proportzioen
teorian onarritua.
I ContentarF lan autobiografikoa ere
bada -eta horretan ere berritzailea izan zen
Ghiberti-, bere obrak komentatzen baititu.
Ghibertiren iritziz, berak egindako lanen
artean, hauek dira nagusiak : Florentziako
Bataiategiko ateak (1403-1424), lehen ateak ;
Sarz Mateoko estatua iizo;iia)7zeiitalak, Or San
Micheleko trukatzaileen gremioarentzat eginak
(1419-1421) ; San Fstebataenak (1425-
1426) ; Sienako bataiategiko iturriko erliebeak
(1417-1427) ; eta San Grovarzraiko
Bataiategh•a ko ateak, bigarren ateak,
1452an bukatuak.
Lehen ateak bikainak dira modelatuan,
eta adierazkortasun handiko efektuak dituzte,
bai arkitektura perspektibari bai gorputzen eraikuntzari dagokionez, baina Andrea
Pisanoren artearen baitakoak dira oraindikere, irudia nabarmentzen baita inguruko
hutsunearen gainetik.
Bigarren ateak egiteko, erabat aldatuzuen Ghibertik Trecentoko egitura. Hamar
laukitan banatu zuen espazioa, bostna biorrietan; horrela mugaturik espazioa, lauki
bakarrean sartu behar ziren bi pasarteedo gehiago, eta horretarako kontagintzaren
hastapena berri bat sortu behar izan
zuen. Hala, ateotan, eszena bizien gertalekudira paisajeak eta arkitektura pespektibak
.
Gutxitan lortu du erliebegintzak horrelakomaila. Hondo nahiz irudiak bere gorpuztasun
osoan daude gauzatuak, nahiz etagorputz klasikoek ez duten galdu Azken
Gotikoko harmonia eta hauskortasuna. Era
berean, arkitekturak, Bruneleschiren asmamenaren
eraginpean sortuak izan arren, ezdira iristen ikusmen konoaren lerro guztiak
bateratzen dituen ardatz mugikor batosatzera, aitzitik, Erdi Aroko hastapenari
jarraitzen diote, ikuspuntu aldakorrari alegia.
Artearen bi ikusmolde horien bateratzearenemaitza perfekzioa iristen duen sintesia
da. Michellangelok berak esan zuenate haiek, beren edertasunagatik, Paradisuaren
beraren ateak zirela.
Nanni Di Banco
Nanni di Biancok (1384-1421 ing.) gainditu
zuen aurrenekoz Erdi Aroko klasizismoa.
Qtrattro coronatr obran agertzen diren lau
santuak, Or San Michelleko elizalco kanpoaldeko
hormarako eginak, Reimseko Ikustaldia
delakoarekin alderatu behar dira adituen
ustez. Irudiak antzekoak izanik, Nannirenek
handiagoak dirudite : masaren kalitate eta
handitasunagatik, Erdi Aroko eskulturagintza
gainditzen dute. Bigarren eta hirugarren
Coronatti-en buruek erromatar eskulturagintzalco
ereduak gogorarazten dituzte (111.. endeko erretratu-buruak), beren errealismo
eta agoniaren adierazpenagatik. Bi ezaugarri
horiek antzinako arteari buruzko jarrera
berri bat adierazten dute, forma eta eduki
klasikoa bateratzen dituena, Erdi Aroko klasikozaleek
ez bezala.
Nanni oso gazterik hil zen ; hil aurretik
ordea erliebe erraldoi bat egin zuen, Andre
Mariaren Igokundea, Florentziako katedraleko
iparraldeko gabletean. Andre Maria zerura
daraman aingeruetako bat da interesgarriena
; aurreneko aldiz artearen historian ,
barneko indar batek bultzatuko balu bezala ,
aingeru bat "benetan" hegan ageri da.
Jacoppo Della Quercia
Jacopo della Quercia sienatarra zen
(1377 ing.-1438), eta bere bizimodu nahasiak,
dirudienez, jarraitasuna kendu zion
bere eskultore lanari. Pisanotarrekin ikasi
zuen ogibidea, eta orobat bere aitaren urregintza
lantegian. Lucca, Siena, Florentzia,
Ferrara eta Bolonian lan egin zuen.
Bere lehen lan garrantzitsua Ilaria del
Carretoren hilobia izan zen (1406). Bertan,
arte guztiz berrizalea ageri du della Querciak,
bai tipologiari, bai ikonografia eta alderdi
formalei dagokienez. Hilobi askea,
alegia, arkitekturazko ingurunerik batere
gabea, ez zen ohikoa Italian. Sarkofago zaharren bat izan bide zen eredua, Pisako hilerrian
zeudenen modukoa. Oina estaltzen
duten ptrttiak ere (haurtxoak) inspirazio klasikokoak
dira, nahiz eta marrazten duten
katea egileak asmatua izan. Berria da halaber
Ilaria ederraren modelatua, goxo-goxo
lotan ; emakumearen gorputzak bizirik dirudi
soinekoaren forma harmoniatsuaren
azpian ; oinetan etzanda duen zakurrak
bakarrik, ezkontzako leialtasunaren ikur
baita, gogorarazten du tradizioa gotikoa.
Tradizio hori ageri da tarteka Jacopo
della Querciaren obretan, hala Luccako San
Fredianoren.kaperako aldarean (1412-
1422), eta orobat ageri da Lehen Berpizkundeko
obra publiko nagusietako batean,
Sienako Fonte Garan. Bertan, erromatarrek
hiria nola fundatu zuten gogoratzen duten
Bibliako pasarteen ondoan, Berpizkundeko
arkitektura handien barnean daude irudiak,
eta horrek monumentu tankera ematen
dio multzoari, nahiz eta forma gotikoen
biguntasuna ere sumatzen den. Adierazkortasun
hori erabat desagertzen da Boloniako
San Petronioko atari nagusiko Genesiako
erliebeetan. Horietan, zenbait adituk azpimarratu
duten bezala, antzinako historiako
testu baten moduan ikusten dira Eskritura
Santuak : dotrina desagertuta, jainkoaren
pareko presentzia du gizonak ; gizakia bere
gorpuztasun osoan marrazten da ; izugarrizko
indarra du anatomiak ; formei esker,
gaianaldea nabarmentzen da espazioan.
Hori guztia dela-eta, ez da harritzekoa Vasarik
esan zuena, alegia, Della Querciak frogatu
zuela aurreneko aldiz berregin zezakeela
eskulturak Izadiaren lana.
Donatello
Donatellorekin iritsi zuen gailurra Italiako
Quattrocentoko eskulturagintzak. Florentziarra
zen Donatello ere, eta giza irudiaren
adierazpena zuen kezka nagusia. Beti
ahalegindu zen bere eskulturetan edertasunaren
helburu klasikoa gauzatzen, baina,
azken urteetan, espresionismo dramatiko eta
espiritual baten aldera jo zuen.
Donato di Betto Bardi zuen benetako
izena, eta 1386 inguruan jaio zen. Lorentzo
Ghibertirekin eta Nanni di Bancorelcin hasi
zen eskultura lantzen, eta Bancoren lankide
izan zen Florentziako katedralean.
Donatelloren lehen lan nagusia marmolezko
Dabid bat izan zen, halako tankera
gotikoa bazuena. Lehen urte horietan, estilo
gero eta klasikoagoz, zenbait eskultura
egin zuen katedralerako eta Or San Michellerako
. Or San Michelle florentziar gremioen
elizarako Satt Jorge bat egin zuen, bere
mugimendu eta adierazkortasun indarragatik
guztiz bikaina. Eskultura bera baino garrantzitsuagoa
ordea, eskulturaren oina da ;
marmolezko erliebe bat egin zuen oinean
Donatellok, San Jorge dragoia hiltzen, etahan erabili zuen aurreneko aldiz schiacciato
("zapaldua") deritzan teknika, erliebe joko
fin baten bitartez efektu espazial bitxia sortzen
duena.
1430 inguruan Michelozzo Michelozzi
arkitektoarekin batera, bigarren bidaia egin
zuen Erromara -oso gazte zelarik joan zen
aurreneko aldiz, Bnineleschi zuela lagun-,
eta bertan aztertu zuen artea greko-erromatarra
. Erromatik itzuli zenean Cantoria egin
zuen Florentzian, haur dantzariak (putti)ageri dituen friso luze bat, apaingarri klasikoez
inguratua. 1440 inguruan sortu zuen
bere obrarik famatuenetako bat, beste Dabid
bat, brontzezkoa eta arroparik gabea,
Berpizkundeko lehen eskultura biluzia.
Geroago, 1443-1453 artean, Paduan biziizan zen, eta han egin zuen, brontzez, San
Antonio elizako erretaula nagusia. Erretaula
honetan eskulturari aplikatu zion Berpizkundeko
perspektiba ; orobat egin zuen PaduanErasmo de Narroi condottiero-aren estatua,
Gattanrelata deritzona, eredu klasikoetan
inspiratua.
1454an itzuli zen Donatello Florentziara
. Azken obretan klasizismotik gero etaurrunagoko estiloa erabili zuen ; Magadalena
da estilo horren agergarri nagusia. Zurean
zizelatua da, eta patetismoaren adierazgarri
da erabat, batere zerikusirik ez duela
hasierako Qtrattrocento-ko hastapenekin.
1466 hil zen Donatello, Forentzian.