Artea»Berpizkundea
Berpizkundearen oinarriak
' Berpizkunde" hitza, artearen historiaren estiloak edo garaiak izendatzen dituzten esapide
guztiek bezala, ez zuten gogoan izan garai hartako artistek. Alabaina, "berriz piztea,
berriz jaiotzea", alegia, gizadiaren ibilbidearen gailurtzat hartzen zen Antzinaro Masiko
eta mitiko bat berraurkitzea eta gauzatzea, izan ziren Italiako hiri batzuk XV mendean
Erroma txiki berpiztuak bihurtu zituzten gizon haien helburu eta jomuga. Berpizkundeko
gizonentzat, aldi luze beldurgarri bat osatu zuten iraganeko glorien eta beren garaiaren
iragarpen bikainak bereizten zituzten urte haiek ; basakerian eta ilunbe izugarrienetan
murgildurik igarotako aldia zen, kulturaren eta arteen bilakaera eten zuena.
Antzin aroko arrastoak -margolaritzan ia hutsak, oso garrantzi gutxikoak eskulturakoak,
eta aski nahasiak arkitekturakoak- ez ziren ulertu, hasieran behintzat, imitatu
beharreko eredu gisa, aitzitik, inspirazio iturri modura hartu ziren ; azken fulean, errealitatearen
mimesian oinarritzen zen antzezpen metodoaren erreferentziak ziren.
Berpizkundearen jatorria eta esanahia
"Berpizkunde" hitzak, antzinako arte
lanak berreskuratzea adierazten zuen hasieran,
baina hitzaren esanahia zabalduz
joan zen, harik eta XIX. mendean Mendebaleko
zibilzazioaren aldi oso bati, hain
zuzen bere sorgunea Rrreascrta italiana hartan
izan zuenari, aplikatu zitzaion arte
Higikunde berriak XV. eta XVI. mendeak
hartu zituen : gutxi gorabehera Bruneleschiren
obrekin hasi zen (1401), eta Tintorettoren
heriotza arte (1594) iritsi. Baina bi mende
horietan ez zen Berpizkunde bakar bat
izan ; hala, historiografia tradizionalak hiru
alditan banatu izan du Berpizkundea : lehena,
bigarrena eta azkena. Baina onartu zenean
azken aldi hori, gainbehera aldi bat
baino areago, klasizismoaren kontrako higikundea
izan zela (manierismoa), X \VI.. endearen bigarren herenaren hasieran
Europan zabaldu zen balioen krisiaren adierazgarri,
bitara murriztu ziren aldiak aurrepekoa, espiritu berriaren adierazpenen sorrerei
dagokiena, XVW mendearen hasiera
aldean abiatu eta mende horren azken hamarraldietaraino
luzatu zen, eta Q.tattrocerzto
deritzo ; ondoren urrezko aroa, klasizismoarena,
etorri zen, maisu handiek, bereziki
Leonardo da Vinci, Bramante, Rafael eta
Michelangelok, ereduak Antzin Aroan bilatu
beharrean beren obrak arte berriaren
paradigma bihurtu zituzten aldia alegia.
Quattrocentoa ez da estilo bat, erromanikoa
eta gotikoa izan ziren bezala ; areago
izan zen gizartearen egoeraren arabera aldatzen
zen errealitate bat ulertzeko eta adierazteko
modu jakin bat. Hori dela-eta, ezin
parekatu da Toscanako Quattrocentoa Italiako
hegoaldeko eta iparraldekoarekin ;
bestalde, leku horietan somt ziren lanak oso
urrun geratzen dira garai berean espainiar,
frantses edo germaniar eremuetan egiten
zirenetatik. XV. mende osoan zehar ia, Europan
ez zen ezagutzen Italiako hiri-estatuetako
artea. Arte hori ezagutu eta zabaldu
zenean ordea, XVI, mendean, ez zen
jadanik lehen Berpizkundeko artea, aitzitik,
urrezko aroaren arte Idasikoa zen, 1480-
1525 bitarteari dagokiona gutxi gorabehera,
eta harexek gainditu zituen Europan
Azken Gotikoaren formak. Alabaina, salbuespen
bat egin behar da : artista tlandriarrak.
Izan ere, Flandrian, margolariek batez ere,
sistema figuratibo gotikoa gainditzeko ahaleginak
egiteaz gainera, Antzin Aroarekin
zerikusirik ez zuen arte bat bultzatu zuten,
areago, baita Antzinaroaren kontrakoa ere.
Antzin Aroa berreskuratu nahi zuen arteak,
Erdi Aroko idealismoa eta transzendentzia
abandonatu nahi zituen hark, "zaharkitua
eta erralitate naturaletik aldendua"
baitzen aurreko artea, izadia imitatzea zuen
xede nagusietako bat ; baina izadi horren
edertasunaren jatorria ez zen jadanik jainkoa,
aitzitik, zientzia ezagutza eta klasikoenaginpidea. Eta artearen ikusmolde berri hori,
bere gorabehera guztiekin, fenomeno ia
huts-hutsik italianoa izan zen.
Artista eta lantegia
Gizartearena baino areago batez ere elite batena zen mundu horretan -hunianisten2-, aski motela izan zen, gizarte balioei, eta are alderdi profesionalei zegokienez, artearen ikusmoldearen aldaketa. X\V. mendean, jatorri sozial apalekoak izaten ziren oro har margolaria, eskultorea eta arkitektoa, eskulangileen edo merkatari ez oso aberatsen seme, salbuespenak salbuespen (Brunelleschi eta Alberti adibidez), eta eskulangiletzat hartzen zituzten. Monasterio eta komentuetako eskoletan idazten eta u-akurtzen ikasi ondoren, arteetan aritu nahi zuena maisu baten lantegian sartzen zen maila jakin bat eskuratzen zuen arte, harekin bai baitzuen bere kasa lan egiteko eskubidea. Hortaz, ez zen pertsona baten jeinua edo berezko talentua (izan ere, XVI. mendeko hitzak baitira horiek) artistei beren ogibidean jarduteko eskubidea ematen ziena, aitzitik, gremio jakin baten arabera egindako ikasketek ematen zieten eskubide hori ; 1571n ezabatu zen aurreneko aldiz gradu horren beharra, Florentzian.
Mezenasa, artistaren babesle
Erdi Arotik zetorren artistaren aniztasun
hori ordea, pixkana-pixkana, gutxiagotu
egin zen, eta espezializaziorako joera hasi
zen zabaltzen, hezkuntza humanistak eta
arteak garai hartako gizartean zuen garrantziaren
eraginpean. Erdi Aroko teologoak
ez ziren ia inoiz ai -teez arduratu, eta askoz
gutxiago artistez, haientzat abstrakzioa baitzen
artea, Jaungoikoaren edertasunaren
agerpena. Baina XV. mendean halako harrotasun
bat hasi zen zabaltzen errealitatea
bera irudikatzen zuten obra berrien inguruan
. Antzin Aroan, Plinioren arabera, gizarteko
eliteak, eta baita hiritar arruntek ere,
gau-antzi handia eroaten zieten artista nagusiei
; garrantzi hori gogoan harturik, eta
orobat Dantek Giotto handiari eginiko goraipamenak,
begi onez ikusi zen Giovanni
Villani kronista bihurtutako bankariak Trecentoko
Florentziako pertsonaia entzutetsuen
izendatu zituen margolarien zerrenda.
Ogibidez oraindik eskulangilea zen
arren, gora egin zuen artistak gizartean zuen
posizioak, eta hiritar ahaltsuenak arkitekto,
margolari eta eskultore hoberenei deitzen
hasi ziren, zeregin askotarako. Era borretan
sortu zen mezenasen irudia ; mezenasak aita
batek bezalatsu babesten zuen artista eta
artistak era aspotako lanak egin behar zizkion babesleari : antzinako obren bilduma
zaindu, tresna militarrak asmatu, oporretako
enea eraiki, erretaula bat margotu edota
festa baterako jantziak diseinatu.
Hiritar nagusiek arte zaletasun handia
zuten, eta mezenas asko, hala adibidez
Montefeltroko Federiko eta Mediciko Cosimo
oso adituak ziren arte kontuetan, eta
beren arkitektoek adinako eragina, edo
handiagoa, izan zuten artean.
Berpizkundeko lantegia ez zen, Erdi
Arokoa bezala, soilik ikasteko leku bat. Arte
lanak sortzen ziren lekua ere bazen : bertan,
ikasleak langile merkeak ziren, eta lan
eginez ikasten zuten ogibidea. Gazteek, edo
haurrek, beren ogibideak behar zuen guztia
ikasten zuten lantegian : pintzelak egiten
eta zizelak erabiltzen ikasten zuten eta era
berean, hantxe hasten ziren lehen lan
praktikoak egiten, maisuari laguntzen zioten
margo lanen atzealdeak egiten eta parte
hartzen zuten eskulturen atal erraz eta
garrantzi gutxienekoetan. Quattrocentoko
lantegietako aniztasun hori oso estu zegoen
lotua lantegian jasotzen ziren eskaeren ugaritasunarekin
: aldareko erretaulak, armak,
bitxigintzako lanak, eskultura irudi margotuak,
etab. egin behar izaten zituzten eta
hori zela-eta, teknika bat baino gehiago
mencleratu behar zuen artistak, Erdi Aroko
eskulangilearen modura. Baina teknika edo
ogibide horietatik guztietatik arkitektura
hartzen zen nagusitzat.
Arkitektura izan zen kultura herriaren
ikur ageriko eta nabarmenena, eta, hortaz,
arkitektura lanak egin zituzten bai eskultoreek
(Brunelleschi, Michelozzo, Filarete,
Bernardo Rossellino, Piero Lombardo), bai
arotzek (Antonio da Sangallo, Giuliano da
Sangallo eta Benedetto da Maiano), eta, XVI.. enclean, baita margolariek ere, hala Bramantek,
Rafaelek, eta, alderdi-aniztasun honi
dagokionez, garai hartako artista nagusia
izan zenak, Michelangelok.
Arteak eta zientziak : aurkikuntzak eta asmakizunak
XV. mende bukaeran, Amerikaren aurkikuntzarekin,
eta Ekialdera gero eta sarriago
egiten ziren espedizioekin, bat-batean
zabaldu zen mundua ; astronomia, matematika,
anatomia eta mekanika modernoak
sortu ziren, eta inprimeriaren bidez leku
orotara zabaldu.
Berpizkundeko aurkikuntzek zalantzan
jarri zuten ordu arteko kosmologia. Koperniko,
Mercator, Galileo eta Keplerrek baztertu
zituzten Aristotelesen eta Ptolomeoren
sistemak, Elizak munduaren ikusmoldearen
oinarritzat hartuak. Zientziari buruzko ideien
eraberritze bat zegoen aurkikuntza berrienoinarrian : saioetan, esperimentuetan oinarrituriko
metodo deduktiboa nagusitu zen,
aljebra berriaren funtsak finkatu ziren, dinamikako
saioak egin ziren... Horrekin
guztiarekin loturik, garrantzi handia eman
zitzaion gizadiari, eta ikuspuntu berri batetik
aztertu ziren klasikoak. Hain zuzen ere,
klasikoen teorien eta saioen azterketatik
sortu ziren astronomia modernoa, matematika,
anatomia eta mekanika. Anatomiak,
izan ere, eragin handia izan zuen artean,
eskulturan eta pinturan batez ere. Ekialdeko
asmakizunak ere zabaldu eta hobetu ziren;
bereziki garrantzitsua izan zen ipar orratza,
geografia aurkikuntza handiak
ahalbidetu baitzituen. Asmakizun eraginkorrenetako
bat, nolanahi ere, inprimeria izan
zen, Johannes Gutenberg alemaniarrari
egozten zaiona.
Arteari berari dagokionez, aipatu diren
aldaketa horien ondorioz, eta nahiz eta,adibide baterako, margotzen zena oraindik
ere erlijio pentsamoldearekin eta praktikarekin
zegoen lotua, margotzeko moduak
margolaritzari berari zegozkion legeen araherakoak
ziren, hau da, lege autonomoen
araberakoak, eta lege horiek, ez erlijioari,
aitzitik, zientziaren legeei lotu zitzaizkien.
Artista eta zientzia gizona inguratzen
dituen munduan sartu eta mundu hori enpirikoki
ulertzen ahalegindu zen, Izadia
menderatzen lagunduko zieten arrazoizko
legeak ondorioztatzeko. Era berean, artistak
eta zientzialariak erabat aldendu ziren,
Erdi Aroko usadioak hautsiz, kontenplazio
hutsezko bizimodutik.
Beraz, errealitatea ezagutzeko eta plastikoki
agertzeko bitarteko ziren, zientziak
-eta matematika, geometria, optika, perspektiba,
mekanika eta fisiologia, eta orobat
argiaren eta koloreen teoria ziren zientzia-,
XV. mendeko artistentzat.