Artea»Erdi Aroa
Hieronymus Bosch
Hieronymus van Aken edo Aeken Bosch, "Bosco" deitua (1450 ing.-1516), Bravantelco
pintore familia bateko kide zen. Bere bizitzari buruz ez da gauza handirik ezagutzen,
baina dirudienez ospe handia izan zuen bere garaian. Irudi bitxi eta irrazionalek
betetzen dituzte bere lanak, eta oso zaila da obra horietako irudiak interpretatzea ; horietako
batzuk, enigma dira oraindik ere. Horren adibide argiena Atseginen lorategia
lana da, Boscoren lan aberatsenetako bat, misterioz beterikoa. Eromena, bekatua eta
heriotza dira Boscoren gai nagusiak.Michelangeloren beraren adierazteko gaitasuna zuela esan ohi cla Boscori buruz, Leonardo da Vinciren garaikoa zen ordea. Boscoren lanek ohiz kanpoko ikonografia dute, konplexua eta estilo erabat berekiaz adierazia. Haren lehenengo lanei buruz esaten zen, debaruez beteak zeudela, eta margolariaren gaitasun bakarra esanahi satirikoz betetako gauzak asmatzea zela, hala ere, urteen joanean argi erakutsi zuen Boscok pentsaera sakonekoa zela, eta bizitza eta bizitzaren sorrera adierazteko ahalmen berezia zuela.
Bosco gizon ezkorra zen oso, eta mora lista zorrotza ; ez zuen sinesten gizakia arrazionala zenik, ezta mundua adikorra zenik ere, haren iritziz gizakiak berak usteldu baitzuen mundua sortu zen unean bertan. Sermoi modukoak dira Boscoren lanak, filosofia gaietan jantziak direnei zuzenduak, eta hortaz, interpretatzen nekezak. Boscoren lanaren misterio ugariak argitzen zailak zirenez gero, sekta bateko kide zela ere uste izan zen bere garaian. Bere lanetako gaiak oinarrian erlijiozkoak badira ere, erabiltzen dituen sinboloek tentaldia eta gizakiarengaiztakeria adierazten dituzte ; hori zela-eta,
arte ezkutuetan aritzen zela ere egotzi zioten
. Dena dela, azken mendean egin diren
ikerketen arabera, Boscok gaitasun berezia
zuen eta oso ondo ezagutzen zuen gizakiaren
izaera ; bestalde, kontzeptu abstraktuak
marraztu zituen lehen artistatzat hartzen da.
Boscoren lanen inguruan gero eta ikerketa
gehiago egin bada ere, xehetasun asko eta
asko gelditzen da oraindik argitzeko.
Boscoren lanen kronologia zehatza egitea
oso lan zaila da ; izan ere, ustez harenak
diren hogeita hamazazpi lan ingururen artetik,
argi eta garbi zazpitan baino ez da
haren sindadurarik edo datarik ikusten.
Horrez gainera, Boscoren bizitzaren lehen
urteei buruzko dokumentu gutxi dago ; pintore
familia bateko serie zela besterik ez
da ezagutzen. Bosco jaio zen hiri bereko
Andre Mariaren Kofradiaren artxiboetan idatzirik
dago haren izena, eta agiri ofizialetan
1486tik hil zen urtea arte agertzen da ; hil
zenean Insrgnis prctor izendatu zuten. Lan
apaingarriak, erretaulak eta beira apainduak
ere egin zituen.
Gaztaroko lanak traketsak dira konposizioari
dagokionez, eta muga handiak dituzte
pintzelaren erabilerari dagokionez.
Garai horretakoak dira, besteak beste : Eronren-barriaren
eranzten (Madril, Prado
museoa), Gurzztziltzatzea (Brusela, Arte
Ederretako Errege Nluseoalc), Aiagoen gurtza
(Filadelfia, johnson Bilduma), Zazpi bekatu
nagusiak (Madril, Prado), Karroko
ezkozztza (Rotterdam, Boymans-van Beuningen
Nluseum), Ecce Honro (Frankfurt am
Main, Stadelsches Kunstinstitut), Hizlorro
(Saint-Germain-eri-Laye, Udal Museoa). Sail
horretako lehenengo margolanaren (Eromen-barrrcn
err eraarzten) eta azkenaren artean
(Hizlaria) bilakaera handia izan zela
atzeman daiteke. Azken lanaren ikonografia
aurrekoetakoa baino konplexuagoa da,
eta lan horretako zenbait sinbolok Boscoren
azkenaldiko lan handietako sinbolismoa
iragartzen dute. Bere lanek, oro har, lotura
dute alde batetik mende horretako lehenengo
gai tradizionalekin, eta, bestetik, Flemalle
maisuaren lanekin.
Zazpi bekatu nogusrok lanean lau biribil
txiki marraztu zituen laukiaren alde banatara,
eta horien barruan "azken lau gauzak"
agertzen ditu (Heriotza, Azken Epaia,
Paradisua eta Infernua), eta erdian, besteak
baino biribil handiago batean, Boscoren
garaiko gizon eta emakumeak azaltzen dira,
gaitz moralak erakusten dituztela : bekaizkeria,
nagikeria, haserrea, harrokeria, haragikeria,
diruzalekeria eta sabelkeria. Erdiko biribil
handiaren erdi-erdian, begi nini bat
balitz bezala, Jesukristo berpizttuik ikus
daiteke, eta azpian "Cate, cace, Dei rs Bidet"
(Kontuz, kontuz, jainkoa begira daukazu)idazkuna irakur daiteke. Biribilak mundua
adierazten du, zazpi bekatuak hartzen dituen
biribil osoa ; bestalde, jainkoaren begiaren
sinboloa ere bada. Ondorengo lanetan
ere erabiltzen ditu Boscok ikur edo
sinbolo horiek guztiak.
Boscok lan asko egin zuen heldutasun
garaian, horien artean tamaina handiko triptikoak,
Belar orga (Madril, Prado museoa),
Sar? Antonioren tentazioak (Lisboa, Antzinako
Arte Museo Nazionala), eta Atseginen
lorategia (Madril, Prado museoa), besteak
beste. Irudiak atseginak dira, eta koloreak
arinak; mundu konplexu batean higitzen
dira gauza guztiak. Izadiaren legeak etenik
daudela dirudi, eta ez da batere garbia animalien
eta landereen munduaren arteko
bereizketa, bizitzaren eta heriotzaren artekoa,
ezta egiaren eta gezurraren artekoa ere.
Azkenaldi horretan bere hasiera-hasierako
ideiak landu zituen. Fantasiaren eta errealitate
kupidagabearen arteko nahasketa harrigarria
da, eta horren adibide argiena Belar
orga da, zeinak gogorarazten baitu Zazpi
bekcrtrr nagusiak lana.
San Antonioren tentazioak lanean oso
garbi antzematen da Boscoren heldutasun
estilistikoa, eta pintzela ondo menderatzen
zuela ere ikusten da. Konposizioak aurrekoetan
baino jario handiagoa du, eta ametsezko
xehetasunen sail batek betetzen du
espazioa. Gizonak tentazioaren kontra borrokan
marrazten ditu, eta deabrua nonahi
agertzen da ; oinarrizko lana da hori artistaren
ikonografiaren barruan. Santu eremutarragizonaren sinbolo heroiko gisa agertzen
da. Konposizioaren erdi-erdian dago Antonio
santua ; santuaren inguruko mugimendua
harekiko simetriko diren bi gunek adierazten
dute. Guneetako batean Jesukristo
dago kapera txiki batean sartua, Antonio
santuari Kristo gurutziltzatua erakutsiz. Beste
irudian aztia (eclo deabrua) agertzen da,
zubiaren ondoan makurtua. Boscok, ziur
asko, alkimiara jotzen zuen inspirazio iturrien
bila, eta hortik datorkio Erdi Aroan izan
zuen ospea.
Atseginera lorategia-n, zeina heldutasun
garaiaren eredu baita, lurreko paradisua
azaltzen du Boscok, eta paradisu horretan
erakusten ditu emakumearen sorrera, lehenengo
tentazioa, eta eroraldia. Edertasun
handiko irudi asaldagarriak dira, sentsualitatez
eta ametsez beteak, atseginez betetako
mundu batean bizitzen marraztuak. Lan
horrek indar handiz erakusten du Boscoren
llconografiaren berezitasuna. Boscoren
heldutasun garaiko margolanen ezaugarri
dira irudi onirikoak : mamu arinak airean
igeri dabiltzala dirudite paisajearen barruan,
eta harmoniaz betetako osotasun perfekto
bat osatzen dute osagai guztiek.
Boscoren ondorengo lanak erabat bestelakoak
dira, bai tamainaz bai osaeraz. Izaki
txiki-txikiez betetako zelaiak edo paisajeak
marraztu beharrean, gerritik gora marrazten
ditu bakarrik giza irudiak, eta irudi horiek
elkarren ondoan pilatuta jartzen ditu.
Arantzazko koroa (Londres, National Gallery)
eta Gurutzea eramaten (Gante, Museum voor Schone Kunsten) azken garai
horren eredu dira. Lan horietan ikuslea
marraztutako gertaeratik hain hurbil dago,
ezen gertaera horretan parte hartzen baitu.
Irudiek maila handiko sinbolismoa adierazten
dute. Esate baterako, Arantzazko koroa-n
Kristoren inguruan dauden lau borreroak
gizakiaren lau adinak adierazten
dituzte, lau izaerak, gizakiaren lau ankerkeria
motak.
Boscok ez zuen nahi, inolaz ere, munduko
gaitzek berak munduaz zuen ikuspegia
iluntzea bere lanetan, edertasunez betea
ikusten baitzuen berak mundua.
Koloreen harmoniak erabiltzeko eta sentimendu
sakoneko konposizioak osatzeko ohi
ez bezalako gaitasuna zuen. Haren imitazioak,
infernua eta tentazioaren gainekoak
batez ere, ugaldu egin ziren XVI. mendean,
baina ez zen haren maila iritsi zuen inor
izan. XX. mende amaierako begiez ikusirik,
saihestu ezinezkoak gertatzen dira esoterismoa,
surrealismoa, psikoanalisia bezalako
kontzeptuak. «Visionnaire integrah, deitu
zuen Andre Bretonek. Berehala datoz gogora
Salvador Dali eta Max Ernst-en irudi
surrealistak. Psikoanalisiarentzat, Boscoren
irudiak ametsarenak dira, eldarnioarenak.
Alabaina, obra bat da, eta egileak, berariaz,
bere garaitiko «gezurren giltzarriak» erabili
zituen obra horretan. Agerikoa da sinbolo
hermetikoen erabilera : alkimiaren hizkera
-koloreak, arrautzak, kristalezko globoak
Taroteko arkanoak, gai astrologikoak,
bestiario mistikoa.