Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Azken gotikoa : Flandriako pintura

Ama Birjina eta Haurra berogailuaren aurrean,tenpera pinturaz egindako koadroa (1425 ing).<br><br>National Gallery, Londres.<br><br>

Antzin Arotik Erdi Arorako muga islamaren hedapena izan zela esan ohi da. Erdia Aroaren eta Berpizkundearen arteko mugatzat har daitekeen krisirik edo gertaera aipagarririk, ordea, ez dago. XV eta XVI. mendeetan izan ziren garrantzi handiko aldaketak, noski : Konstantinoplaren beheraldia, turkiarrek Europaren hego-ekialdea beren mendean hartzea, itsasoz haraindi -Mundu Berrian, Afrikan eta Asian- inperio berriak sortzea. Baina gertaera horiek guztiak garrantzi handikoak izan baziren ere, ez zuten aro berriaren sorrera ekarri, izan ere, gertatu zirenerako abian baitzen Berpizkundea.

 

Flandria edo errealismo berria

Pintura gotikoaren errealismoan sakondu nahiak bigarren iraultza bat eragin zuen 1420. urte inguruan Florentzian eta Flandrian.

Higikunde berri hori aldi berean sortu bazen ere herrialde batean zein bestean, elkarren oso independente izan ziren. Florentziako higIIcundea, edo hegoaldekoa, sistematikoa izan zen eta, luzarora, hura izan zen iraunkor eta eraginkorrena (arkitekturan eta eskulturan ere izan baitzuen eraginik, pinturaz gainera). Higikunde horri Lehen Berpizkundea esaten zaio. Azken gotikoa deitura ez dirudi egokia iparraldeko herrialdeetan XV. mendean sortu zen pintura eskola berezia izendatzeko, baina kontuan hartu behar da estilo berri horren sortzaileek ez zutela nazioarteko estiloa erabat baztertu arai hartako artista italiarrek ez bezala) ; hortaz, iraganarekiko haustura ahulagoa izan zen iparraldean hegoaldean baino. Azken gotiko esapideak gogorarazten du, bestalde, XV. mendeko arkitekturak traclizio gotikoan erroturik jarraitu zuela Italiaz beste herrialdeetan.

XV. mencleko lehenengo hamarraldietan, Florentzian Lehenengo Berpizkundea sortu zen garai berean gutxi gorabehera, Europako pinturaren gune nagusi bihurtu zen Flandria. Aipatzekoa da herrialde hartan egin ziren lanen orijinaltasunaz eta kalitateaz gainera, Europako beste herrialde batzuetan izan zuten eragin sakona, Espainian besteak beste. Behe Erdi Aroan Flandria eta Herbehereak, politikari dagokionez, hainbat zatitan banatuta zeuden, baina 1369tik aurrera Felipe Ausarta, Borgoinako dukea, Flandrialco konderriaren oinordekoarekin ezkondu zen eta Borgoinako Etxearen mende gelclitu ziren lurralde haiek ; Maria Borgoinakoa hil zenean (1482), berriz, Austriako etxeak bereganatu zituen, eta, geroago, Espainiak.

Arkitektura eta eskultura gotikoak ez zuten errorik egin ez Italia erdialdean ez Toscanan, horietan antzinako tradizioak nabarmenak baitzuen oraindik ; gotikotzat hartu den azken pinturak -tradizionala-,ordea, YVY mencleko Florentzian izan zuen gune nagusietako bat.

Garrantzi handikoa izan zen, batetik, Flandriako higikundearen zabalkundean Borgoinako dukeek arteari eman zioten bultzada eta bestetik, burgesiak, patrizioek eta hirietako elkarteek kulturan izan zuten parte hartze gero eta handiagoa. Garai hartan, Flandria biztanle gehiena zituen herrialdea zen Europan, eta inclustrian, merkataritzan eta bankuetan oinarritutako hiri indartsuak zituen (Bnrgge, Gante, Ypres, Brusela, Lovaina, Anberes, etab.). Flandrialco pinturak oso ondo islatu zuen sustatzaileen izaera, alegia, aristokrazia eta burgesiarena : aberastasunak marrazteari zaletasun handia zioten (ez da pinturaren historian Van Eyckek marraztu zituen koroak eta bitxiak bezain objektu aberatsik), eta balio handiko objektutzat hartzen hasi zen koadroa. Estilo beni hartan nabarmena zen errealismorako grina.

XV. mendearen aurreko tlandriar pintoreen lan gutxi ezagutzen da. Miniaturak dira higikunde berriaren sorburua, izan ere, Borgoinako gorteak asko bidaiatzen zuen eta beraiekin eramaten zituzten heren bitxiak, hormak jazteko tapizak eta irudiz betetako liburuak. 1400. urte inguruan, Paris-Dijon kultura ardatzean, iritsi zen rniniattua goreneko mailara, eta flandriarrak izan ziren miniaturagile nagusiak.

 

Estilo berri bat, teknika berri bat : olio pintura

Tenpera zen Erdi Aroan pinturan erabiltzen zen telcnilca nagusia. Pigmentuak eta arrautza gorringoa uretan diluituz egiten zen tenpera ; geruza fin bat lortzen zen, gogorra eta oso erraz lehortzen zena. Pintura mota hori egokia zen Erdi Aroko gustuetarako, kolore lau eta biziko gainak lortzen baitziren . Baina tenperaren bidez ezin nahas ziteztekeen erraztasunez ñabardurak, eta oso zaila zen harekin hiru dimentsioko efektuak lortzea. Flemalle maisuarentzat oztopo handiak ziren horiek, eta, hala, olio pintura erabiltzen hasi zen. Erdi Aroko pintoreek ere ezagutzen zuten olio pintura, baina harria edo metalak pintatzeko erabiltzen zuten bakarrik. Flemalle maisua eta haren garaikideak izan ziren teknika hori pinturan erabili zuten lehenak. Olioak tenperak baino denbora gehiago behar zuen lehortzeko, eta efektu ugari sor zitzakeen : hasi gentza fin ia gardenetatik eta ore gogorrenetaraino ; tonuek ñabardura asko hartzen zituzten, besteak beste, ordu arte ezezagunak ziren itzal belusatuak. Olio pinturaz egindako lanak zehaztasun handikoak ziren. Teknika berri horren llcasketa prozesua nola gertatu zen ez da zehatz-mehatz ezagutzen, baina gauza jakina da ez zela bat-bateko aurkikuntza izan, ahaleginaren ondorio baizik.

 

Flemalle maisua

Flemalle maisua hartzen da Flandriako pinturaren lehenengo aldiko aitzindaritzat.

Flemalle maisuaren benetako izena ez da ezagutzen, ezta zehatz-mehatz zein izan zen ere, ez baitago ez haren sinadurarik ez haren benetako izena erakusten duen edonolako beste agiririk. Pintore ezezagun haren benetako izaerari buruz bi hipotesi daude : lehenengoaren arabera, Rogier van der Weyrien zen gazte denboran, eta bigarrenaren arabera, Robert Campin zen (1378.. rte inguruan jaioa eta 1444an hila Tournain). Bigarren hipotesi hori cla oinarri sendoenak eta aldeko gehienak dituena.

Flemalleren lanetan, ordu arte ez hezala, taulan barrena begiratzen delako irudipena sortzen da, eta, horrez gainera, eguneroko bizitzaren ezaugarri guztiak antzematen dira.

Haren lanek mugarik gabeko hondoa, oreka, jarraitasuna eta osotasuna dute. Nazioarteko estiloko pintoreak ez ziren sendotasun maila horretara iritsi ; Ilaiek osatu zittrzten koadroek maitagarrien ipuinen xarma dute, zeinetan gauzen arteko proportzioa eta eskala nahierara alda daitekeen, errealitatea eta fantasia nahastuko balira hezala. Flemalle maisuak, aldiz, egia osoa esan nahi zuen.

Xehetasun txikienak ere cloi-cloi azaltzeko beharra zuen : forma eta tamaina, kolorea, materiala, gainaldeen egitrua. Bestalde, zurruntasun hanclia zuten haren lanek, eta argiaren beharrei erantzuteko modu berezia zuen: argi lausoa eta leihoetatik zuzen-zuzenean sartzen den argia bereizteko gaitasuna izan zuen Flemallek.

Hogeita bost bat lanen egiletzat hartzen da Flemalle maisua ; horien artean Gizakundea triptikoa da nagusia (1425), mundu sakratuaren eta egunerokoaren arteko bateratzearen erakusgarri bikaina. Ordu arte, nazioarteko estiloaren barruan, mundu aristola-atilcoa erakusten zen ; lan honetan, aldiz, flandriar burges baten etxea erakusten da. Flemalle maisua, Robert Campin izan edo ez izan, ez zen gorteko pintorea, baizik eta hiritar dirudunen nahiak betetzen saiatzen zen burgesa, Andre Afariaren aurrean belauniko jartzen ziren hiritarrena batez ere. Aipatutako lan horretan marraztu zen lehenengo alcliz Gizakundea gela baten barruan, inguruan altzariak dituela ; eta irudi horren alboko gelan San Jose irudikatzen da, lanean. Andre Maria lurrean eserita dago (umiltasunaren irudi), liburu bat irakurtzen.

Tradizioa alde batera uzteak arazo beni bat ekarri zion Flemalle maisuari : izadiaz gaindiko gertaerak gertaleku sinbolikotik giro arruntetara eraman behar zituen, baina horrek ez zituen arrunt bihurtu behar. Arazo hori konpontzeko srnbolisnto mozorrotua esaten zaion metodoa erabili zuen : koadroaren barruan clauden zehetasun guztiek mezu sinboliko bat izan behar dute.

Hala, Grzakunden erretaularen ezkerreko arrosak, bioletak eta margaritak, eta erdialdeko lirioak Andre Mariaren loretzat hartzen direlako marraztu zituen. Baina misterio gehien duen sinboloa lirio ontziaren ondoko kandela da : kandela itzali berria dela adierazten du darion keak, haina ez clago oso argi zer esan nahi duen horrek.

Erdi Aroko sinbolismoaren aberastasuna bizirik cla lan honetan, baina hain dago eguneroko gauzez estalia, ezen askotan ez baita jakiterik ezaugarri jakin hati interpretazio sinbolikoa eman behar zaion ala ez.

Flemalleren lehen lanetako bat Kristorena jarotza izan zen (Dijongo museoa). Lan horretako protagonista guztiak lehenengo planoan pilatzen dira, Flandriako pinturan izan den ukuilu berezienetako baten aurrean erlo barruan sartuta. Eraikin apal eta hondatuaren xehetasun guztiak erakusten ditu.

Jaiotza honetan deigarria cla nolako garrantzia hartzen duen bigarren mailako gertakizun batek gaiaren gune nagusiaren aurrean : Kristoren jaiotzan emagin aritu ziren Salonme eta Zelomiren eszena alegia. Salomeri eskua ezin mugiturik gelditu zitzaion Arna Birjinaren birjintasuna frogatu nahi izan zuelako ; aingeru bat datorkio hegan Salomeri nola sendatu esatera ("Unea ukitu, eta seriatuko zara" dio latinerazko esapideak).

Aurreko lan honen garai berekoa du AndreAlarraren Ezkontza (Prado Museoa).

Azken horretan, aurrekoan bezalaxe, bat egiten dute gai nagusiaren handitasunak eta alegiazko gaiak : Andre Mariak San Jose hautatu zuenean gainerako hautagaiek izan zuten samina. Koadroan dauden eraikuntzei clagokienez, bi eraikin mota agertzen dira : batetik, biribil erromaniko aberatsa, Jerusalemgo tenpluaren irudimenezko oroi- 1 4 1 tzapena, senarra hautatzearen eszena hartzen duena, eta bestetik, ataurre gotiko amaitugabea, ezkontzaren eszenarako hautatua.

Antzinakoaren eta berriaren arteko alde sinbolikoa adierazten dute biek, jainkoaren Semearen familia osatu aurrekoaren eta ondorengoaren arteko aldea hain zuzen.

Merlen triptikoa (alboetako oholak ez dira gaur egun arte iritsi ; Prado Museoa) da data duen lan bakarra (1438). Flemalle maisuaren azken lana da, ziur asko. Lan horretan nabarmena da Van Eycken eragina : espazioaren zabaltasuna, irudien forma ez hain garbia eta Van Eycki omen eginez, ispiluaren irudia. Arrtolfrrersenar-emazteak lanean egile hark lau urte lehenago egin zuen bezalaxe, Flemallek ere triptikoaren barruan ez dauden bi pertsonaia erakusten ditu ispiluaren bidez. Bestalde, Werlen triptikoan Van der Weydenen eragina ere antzeman daiteke, zeinaren Gi •a rrada-dlirnf7ores lanetatik hartu baitzuen Flemallek San joan Bataiatzailearen besoaren egokera.