Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Gotikoa: beirateak eta urregintza

Chartres-eko katedraleko beirateak (Frantzia, 1260.. ng.).<br><br>

Erdi Aroko arte adierazpen deigarri eta ederrenetakoak dira beira leihoak, nahiz eta, denbora luzez, ez duten izan gainerako margolanek bezainbateko estimaziorik. Nolanahi ere, beira koloreztatuz egindako konposizioak ez ziren aro gotikoan asmatu.Teknika honen sustraiakAntzinate beranduraino edo klasikoraino heltzen dira.

ErdiAroko gizakientzat jainkoaren adierazpen nagusietako bat zen argia, eta beraz, beira leihoetako kolorezko irudi distiratsuak jainkoaren hitzaren iruditzat hartzen zituzten . Aro gotikoan garrantzi berezia izan zuen beste arte adierazpen bat urregintza izan zen. Lan asko galdu bada ere -kontuan izan behar da, materialen balioa zela eta, berriak egiteko zaharrak desegiten zirela-, beste asko gorde egin dira, eta gorde diren gehienek erlijioarekin zerikusia dute : kalizak, erlikia ontziak, gurutzeak, etab. Horrek ez du esan nahi, ordea, urregintza lan guztiak elizarentzat egiten zirenik. Egiaztatuta dago, aldiz, garai hartako urregileei eskatzen zitzaien lan gehienak eguneroko erabilerarako izaten zirela : bitxiak, pitxerrak, platerak, kopak, etab. Baina, jakina, mota horretako piezak askoz gutxiago gorde dira eliza eta katedraletako altxorrak baino.

 

Beirateak

 

Fabrikazio teknika

Aro gotikoko beiragileak, behin eskaria jasotzen zuenean, lehenik zirriborro bat egiten zuen eta bezeroari aurkezten zizkion "kartoiak", honek onar zitzan. Zer egin erabakita zutenean, beiratearen tamaina bereko oholezko taula bat prestatzen zen, eta taula horretan, 1 :1 eskalan, berunezko sarea marraztu eta beira zatien koloreak erabakitzen ziren. Behin beira zatiak ebaki eta koloreztatu ondoren, labean sartzen ziren leiartzeko. Leiartze prozesua ongi ateratzen bazen, beira koloreztatuek arazorik gabe irauten zuten mendeetan zehar, eguraldiaren hotz-beroak eta busti-lehorrak gorabehera . Beirazko piezak leiartu eta prest zirenean, laneko mahaira eramaten eta berunezko sarean cloitzen ziren, hasierako marrazkiaren arabera. Berunezko euskarriak, 60 bat cm luzekoak, fundizioz egiten ziren, eta H etzan baten formako epaia izaten zuten. XV. mendean, beruna hariltzen asmatu zutenean, berun ziri luzeagoak egin ahal izan ziren. Horrela, berun bigunez, askoz errazago inguratzen ziren beira zati irregularrak, eta gero eztainuz soldatzen ziren elkarrekin, harik eta beira zati guztiak biltzen zituen sare bakar bat osatzeraino . Azkenik, metalezko zerrenda fin batzuekin ziurtatzen ziren, eta leihoko burdinazko markoan kokatzen zen beiratea .

 

Lehen gotikoa

XII. mendearen erdialdea arte, elizetako leihoak oso txikiak izaten ziren. Pasarte gutxi batzuk edo irudi bakarren batentzako tokia baizik ez zuten izaten.

Baina 1150 ingurutik aurrera Europan indartzen hasi zen eraikuntza modu berrian, hormak gero eta txikiagoak, eta leihoak,aldiz, gero eta hancliagoak ziren. Soissons, Bourges, Chartres eta Canterburyko katedralak -XII. mendearen azken aldera hasi ziren eraikitzen-, bilakaera horren lehen aldia markatzen dute. Esandako katedral horietako beirate handien beheko aldeak Bibliako pasarte askorekin apaindu ziren, sare geometriko batean kokaturik. Klaristorioko beirateetan, aldiz, irudi bakar batzuk edo pasarte guni batzuk baizik ez zituzten islatu.

Esan bezala, kolorezko beira leihoetatik igarotzen zen argia jainkoaren hitzaren iruditzat hartzen zuten Erdi Aroan.

Teologoen iritziz beirazko irudi horiek guztiz baliagarriak ziren gizakiei argi egiteko eta hauek deabruaren mendetik babesteko . Seme galduaren parabola, esate baterako, oso ohikoa izan zen 1200 inguruko beirateetan, irakasgai bat baino gehiago eskaintzen baitzizkien fededunei.

Alde batetik, harrokeriaren, alferrikako diru xahuketen, edariaren, jokoaren eta emagalduen aurka ohartarazten zituen, baina bestetik, damutu ezkero, noiznahi itzul zitezkeela Aitarengana irakasten zien bekatuan erori zirenei, seme galdua bezala .

Arte adierazpen hau berehalaxe hedatu zen, bai Ingalaterrara, eta bai alemanieraz mintzatzen ziren lurraldeetara.

1174an, Canterburyko katedrala erre zenean, arduradunek berria eraikitzea erabaki zuten. Hala, beheko oineko leihoetan, narrazio zikloak zituzten beirateak ezarri zituzten ; klaristoriokoetan, berriz, Kristoren arbasoak antzeztu zituzten, banaka, nor bere tronuan eserita. Beirate zoragarri horiek ez daude gaur egun hasieran ziren tokian : denborarekin, hegoko zeharretako habeartera eta fatxadako leiho handira aldatu dira.

 

Gotiko betea

1240tik aurrera, gotiko beteko estiloa nagusitu zen Frantziaren erdialdean, bere proportzio dotore eta ebakera gogorreko izur handiekin. Pariseko Sainte-Chapelleko beira leihoetan ikusten den bezala, aldaketa ez zen bat-batekoa izan. Esandako proiektu horretan, izan ere, adineko artistak eta gazteagoak aritu ziren lanean. Hala ere, Esther erreginaren kontakizuna islatzen cluen zikloa erabat gotiko betekoa dela esan daiteke. Proportzioen oreka eta jarrera dotorea dira aipatutako irudi horien ezaugarri nagusiak.

Frantses gotiko beteko heste erakusgarri bikain bat Rouengo Saint-Ouen abatetxeko koruko zikloak dira (1325-38). Trazeria zulatuko leihoek arazo berriak ekarri zituzten beiragileentzat: gainalde mehe eta guztiz altuetara egokitutako pasarteak islatzea . Aldi berean, gotiko flamigeroko xehetasun eta apaingarri aberastasunak eliz barruan nahiko argi izatea eskatzen zuen, eraikineko xehetasunak eta obra plastikoak ongi ikusteko modua izan zedin. Horregatik egin ziren heira leiho fin eta zeharrargiak .

 

Urregintza erlijiosoa

Urrea eta harri bitxiak guztiz egokiak jotzen ziren, antzina-antzinatik, santuek paradisuan zuten gorputz ustelezin eta betierekoa antzezteko. Bestalde, gotikoaren hasieratik, santuen erlikiak edukigailu guztiz aberats eta landuetan gordetzen hasi ziren : zilindro garden bat edo kristalezko leihotsuak zituzten erlikia ontzietan, hain zuzen ere.

Erdi Aroko kristauak mezan ikusten zituen urregintza lanak funtsezkoak ziren erlijioaren mezua -gizakiaren salbazioa- modu plastiko batean islatzeko. Lehenik, kalizak aipatu behar dira. Zalantzarik gabe, kalizak dira garai hartako Europa erdialdeko urregintza lan ohikoenak : obra guztien %40 inguru . Kaliza kopurua, beraz, ezin zenbatuzkoa da, eta asko oso bakunak diren arren, denak metal baliotsuz eta iraunkorrez eginak daude, zilarrez gutxienez ere, mezetako mirari nagusia kalizaren barruan gauzatzen baita : ardoa Kristoren odol bihurtzen da.

Balio bereziko kaliza batzuk urrezkoak dira guztiz, hala nola Hildesheungo San Bernwarden kaliza deritzaiona. Koparen kanpoko aldean Azken Afaria dago antzeztua.

Gainera, ostia sagaratua erakusteko -Kristoren gorputza, fededunentzat-, kustodia aberatsak eginarazi ziren XIII. eta HIVV mendeetan. 1264an Corpus Christiren jaia ezarri zuen elizak, eta gorakada nabaria izan zuen Eukaristiarekiko jaierak. Kustodiak gainera, elizatik kanpora ere (prozesioetan, etab.) erabiltzeko aukera eskaintzen zuen.

Gauzaki hauen adibide guztiz eder bat 1394an egindako Ratingeneko lcustodia da.

Prozesioetan, bestalde, liturgiarekin zerikusia zuten urregintzako beste gauzaki batzuk ere erabiltzen ziren : azal aberatseko liburuak, intzentsu ontziak, ur bedeinkatuarentzat isipuak, erlikia ontziak, gurutzea, etab.

 

Urregintza profanoa

Erdi Aroko burges dirudunen testamentuetan edo beste zenbait dokumentutan ikusten den bezala -zorionez geroz eta gehiago ari dira agertzen-, urregileek oso noizik behin jasotzen zituzten erlijiozko gauzakiak egiteko eskariak. Gaur egungo ikuspegitik harrigarria gertatzen da hau ; izan ere, elizetako altxorrak askoz hobeto gorde direnez, garai hartako urregintza lan gehienak erlijiozkoak zirela pentsatzeko joera baitago. Hala ere, urregileei eragiten zitzaien lan gehienak egunero erabiltzekoak izaten ziren : bitxiak, pitxerrak, platerak, edontziak, etab. Baina oso gutxi irauten zuten mota horretako gauzakiek. Materialen balio handia zela eta, zaharkituta edo modaz pasata zeudela irudituz gero, urtu eta gauzaki berriak egiteko erabiltzen ziren. Bestalde, premialdietarako (gerrak, hondamendiak...) erreserba moduan ere edukitzen ziren. Askotan, gorde diren urregintza obra profanoak, noizbait elizaren jabetzakoak bihurtu direlako heldu dira gaur arte.

Lan profano horietan aberatsenak eta ederrenak, jakina, garai hartako goi klasekoentzat egindakoak izaten ziren. Aginpidearen ezaugarri zuzenak zirenak alde bat utzita -koroak, zetroak eta zigiluak-, jabearen aberastasuna erakustea izaten zen gorterako egiten ziren urregintza lan gehienen xedea. Hala, printze eta handikien altxor ganbaretan gordetzen ziren usuenak, mahairako egindako metal baliotsuzko gauzakiak edota gorteko soinekoak apaintzeko bitxiak izaten ziren.

Otira jakin batzuk aipatze aldera, bi ekarriko ditugu gogora. Bata, Bavariako Elisabetek, Urteberri egunez, Frantziako errege eta senar zuen Karlos VI.ari egin zion oparia : Altottingeko zaldi urreztatu ospetsua.

Lan hori segur aski, gure egunetaraino iraun duten Erdi Aroko urregintza lan artistikoena da. Karlos VI.a bera dago antzeztuta, belaunikaturik, Andre Mariaren eta jesus Haurtxoaren oinetan. Bigarrena, Goslarreko udaletxean dagoen "Meatzarien Pitxerra" deitzen zaion txarro eskerga, 73 cm altukoa, obra guztiz gotikoa eta garai hartako urregintza lan profanoetatik gordetzen diren handi eta ederrenetakoa.