Artea»Erdi Aroa
Erromanikoa: eskultura
Teknika eta materialak menderatu ondoren, eraikin erromanikoak edertzen hasi ziren.
Eskultura monumentala XI. mendearen bukaeran hasi zen zabaltzen, eta hurrengo mendean
zehar lortu zuen perfektotasuna. Eskultore erromanikoen irudimena handik eta
hemendik elikatu zen : Irlandako eskuizkribuak, sortaldeko ehunak, eta besteak beste
karolingiarren zilar eta bolizko lanak hartu zituzten eredu, baina tokian tokiko tradizioa
eta ondarea, antzinako aztarnetan gordea, ahaztu gabe betiere.Eskultura erromanikoa arkitekturarekin
guztiz bat egina dago, eraikinen kapiteletan,
tinpanoetan, arkibolta eta ateburuetan
baitago txertatua. Arkitektura egituren eta
markoen mendekoa da, eta irudien jarrera
markoaren ingurura eta elementu dekoratiboen
grafismora egokitzen zaio. Oro har
irudiek elizak ezarritako jarraibidea dute
eredu, baina sarritan artisten familia mundutik
ekarritako elementuez hornitzen dira.
Eliza Biblia hcaarizko bat da, Itun Zaharretik
eta Apokalipsitik ateratako irudiez hornitua
tinpano eta kapiteletan, non Kristo eta
santuen bizitzari buruzko informazioa ematen
baita.
Erromanikoaren lehenengo eskultura
monumentala nekez bereiz daiteke , arte tzikien,e
eraginetik. Hasieran, arkitekturazko
egituretatik kanpo zegoela oraindik, Antzinako
artean gehien erabili ziren bi prozeduren
bidez azaldu zen : alegia, frisoen edo
erliebe bakartuen bidez, batetik, eta arkupeetako
pertsonaien bidez, bestetik. Kapitelen
dekorazioan -XI. mendeko eskultoreen
lanleku kuttunena-, antzinako formen
oroitzapena arte bizantziarraren ekarpenarekin
eta ,, barbaroengandik,. iritsitako forma
geometrikoekin nahasten da. Irudi multzoakegiten 1050. urte aldera hasi ziren, edo lehenago
beharbada : munstroak, mozorro
handiak, ertzetan edo akanto hostoen barruan
kokatutako pertsonaiak. Eskultura lan
horiek-Frantzian dira batez ere, Borgoinan
eta Loiraren eskualdean-, eredu izan ziren
XII. mendeko erromanikoarentzat.
Apaindurazko eskultura Mediterraneo aldeko
herrialdeetan zabaldu zen gehienbat.
XI. mendearen bigarren erdititik aurrera
azaldu ziren lanik inportanteenak, Espainiako
iparraldeko eskualde kristauetan, Loira
ibaiaren hegoaldeko probintzietan, Italiako
iparraldeko eta Pugliako eskualdeetan.
Mediterraneotik aldendutako herrialdeek ez
zuten pisu handirik izan plastika monumentalaren
bilakaeran, eta tradizio otondarrari
jarraitu zioten funtsezko gauzetan.
Arkitektura bezala eskultura ere merkataritza
eta erromes bideei esker zabaldu zen
Europako sartalde kristauan. Beneditar
monasterioek ere zerikusi handia izan zuten
arte higikundeen batetik besterako horretan,
arte babesleak eta artistak mugiaraziz
.
Okzitanian, XI. mendearen bukeraz
gero, Tolosan eta Moissac-eko abatetxearen
inguruan egin ziren eskultura lanikinportanteenak. Tolosako Saint-Sernin-eko
lehenengo erliebe murritz eta mozkoteen
ondorengo bezala, luzara tenkatzen diren
irudien tirabirak eta mugimenduaren ikerkuntza
izan ziren eskualde horretako eskultura
lanen ezaugarri nagusiak.
Kapiteletan, bestalde, Antzinatean inspiratutako
dekorazioa lantzen hasi zen, baina
irudi geometrikoetara jo zen gero.
Tolosa eta Moissac-eko obrak eta Espainiako
iparraldeko gune kristauetako eskulturak
oso antzekoak dira, harreman handia
baitzuten bi herrialdeok. Nolanahi ere, Espainiako
XII. mendeko arteak baditu ezaugarri
herezi batzuk : estatuak biribilxeagoak
dira eta hormatik bereiziago daude Tolosakoak
baino, eta, bestetik, eliza aurrealdeetako
dekorazioa oparoagoa da eta arkitektura
inguruarekiko independenteagoa.
Beste eskultura gune handi bat Borgoinan
sortu zen, 1080tik XIL mendearen erdialderako
aldian ; Clunyko hirugarren elizaren
eraikuntzak ere bultzada handia eman zion
eskultura monumentalari. Eskultura horietan
irudiak hondotik ateratzen direla ematen
du, mugimendu askatasun handia dute
eta asaldura eta gogorkeria adierazten dute.
Arropen tolesak kiribiletan biltzen dira eta
oihalak altxatzen dira, lan horien fantasiazko
kutsua handituz. Antzeko ezaugarriak
aurki daitezke Borgoinako elizetako zenbait
kapiteletan.
Frantziako mendebaldean eskultura monurnentalak
XIIL mendearen lehenengo bi
herenetan izan zituen urterik oparoenak. Kararri
bigunak, lantzen erraza baitzen, plastika
oparoa ekarri zuen, eta beste eskualde
askotan ez bezala, eskulturak tenploen aurrealdera
eta burualdera zabaldu ziren. Barnealdeak
berriz askoz soilagoak dira, eta
kapitelak baizik ez daude apainduta, historiako
pasarteez. Auverniako eliza erromanikoetan ere kapitel aberatsak daude, baina
kanpoaldeko eskultura lana urri samarra
da.
Proventzako eskultura, Antzinateko ereduetan
oinarritua, beranduago hasi zen, XII.. enclearen erdialdera edo. Saint Gilles-du-
Gard-eko fatxada ospetsua eta San Trofimo
Arleskoa dira Proventzako lanik aipagarrienak
.
Italiako iparraldean erromanikoak antzinako
itzurietara jo zuen XI. mendearen
bukaeraz gero. Arte bizantziarren eta lonbardiarren
"arte barbaroaren" eraginpean zegoela
oraindik, Italian ez zen giza irudia irudikatzen,
eta marra bidezko dekoraziora edo
animalia irudi estilizatuetara zegoen margolaritza
mugatua. Italiako eskulturaren berritzea
Gugliehno Modenakoaren lanekin hasi
zen. Guglielmok, Europako sortaldean jarririk
ikusmira, antzinako ereduak hartu zituen
gogoan, frisoen errimto jarraituak eta
forma bete eta lasaiek erakusten dutenez.
Baina era askotako arte higikundeen mendean
izanik, Italian obra multzo gehiago
sortu zituen.
Frantziako iparraldeko probintziek, berriz,
ez zuten hain parte hartze handia izan
eskulturaren mugimendu berritzaile horretan
. Normandian nahiago izan zen dekorazio
geometrikoaren monotonia, eta elizen
aurrealdeak marrez apaindurik ageri dira.
Konkistaren ondoren, Normandian nagusizen estilo higikunde bera zabaldu zen Ingalaterran
ere. Haien teknika ez da Frantziako
tinpanoetakoa bezain ona, baina
Mediterraneoko arroko herriek baino leialtasun
handiagoa diote antzinateko arteari.
Bestalde, Alemanian eta Europako erdialdeko
beste eskualde batzuetan erabiltzen
zen kapitel kubikoa Normandiaraino zabalclu
zen. Alemanian berriz zabalkunde handia
izan zuen forma geometriko horretatik
eratorritako kapitelaren dekorazioak.
XII. menclearen erdialdea baino lehen,
eta erlijio arkitekturaren berritasunen espiritu
diferentearekin bateratsu, hats berri
bat eman zitzaion plastika monumentalari.
Ez da ordea gauza erraza muga jartzea eskultura
erromanikoaren eta Frantziako iparraldeko
probintzietan sortu zen lehen eskultura
gotikoaren artean. Programa
ikonografikoak asko murriztu ziren : eskultura
erromanikoaren asaldurari adierazpen
eta keinu lasaiago batzuek jarraitu zioten.
Elizen aurrealdeko zutabe estatuak, luzeegiak
eta zurrunegiak erromanikoan, malgutzen
hasi ziren berehala. Eskultura mota
horren adibide ederrenetako bat Chartreseko
«Errege Atondoa» da. Jarreren zurruntasuna
gorabehera, naturalismoa nagusituko
da aurpegiera eta nortasuna
agerraraztean. Naturaltasunari men egiteaz
eta irudien keinuak gozatzeaz gainera, eskulturen
proportzioak ez ziren inguruko
markoaren neurrietara gehiago makurtu.
Ohitura hartu zen mendebaldeko fatxadaren
erdialdean Azken juizioko Kristo jartzeko,
eskuinaldeko aurrealdean Ama Birjina,
eta ezkerrekoan, berriz, elizbarrutiko
santu titularra. Eliza batzuetan, baina, inportanteagoak
ziren Ama Birjina edo santu
patroia, eta haietxek jarri ziren ate nagusiko
tinpanoan. Ile-de-Francen sortu ziren
arte higikunde berriek topo egin zuten
oraindik bizirik zeuden eta mendebaldeko
beste herrialdeetan zabaltzen ari ziren
tradizio zaharrekin. Espainian Frantziako
eraginak tokian tokiko tradizioekin nahastu
ziren. Frantziako eliz aurrealdeetako
egitura ordenatua dekorazioaren oparotasunaren
azpian desagertu zen. Italian XII.. endeko bigarren erdiko eskulturak alde
batera utzi zuen iparreko lehen eskultura
gotikoa. Italian ez dago estatuarik garai
hartako eliz aurrealdeetan, ezta irudirik
arkiboltetan ere, giza irudiaren autonomiaren
sentimenak ez baitu hura eraikuntza
elementuetara egokitzen uzten.
Alemaniak berandu zabaldu zion atea
mendebaldeko eraginari. X1I. mendean eskultura
monumental gutxi zegoen, eta gehienak
objetu kulturalak ziren, arkitekturan
txertatu gabeak. Eskultura gotikoa ez zen
XIIZ. mendeko bigarren laurdena baino lehen zabaltzen hasi. Ingalaterran ere oso urria
da frantses ereduaren araberako eskultura
monumentala.
Frantzian XII. mendearen bigarren erdian
landutako arte arauek zehaztu eta menderatu
zuten eskulturaren etorkizuna. Irudiak
ez ziren gehiago eraikinen premien
arabera egingo. Bizitzaren eta izadiaren egiatik
gertuago, giza irudiak berriro aurkitu
zuen bere espiritu humanista.
Bestalde, eta errornatarrek ez bezala,
kristau erlijioak baimena eman zuen hilak
hiriaren barruan eta tenpluetan lurperatzeko
. Hala, bada, izugarri zuzpertu zen hilobien
antzea, baina lehengo sarkofago grabatuen
ordez -historiako pasadizoak
grabatzen zituzten batez ere-, hilaren aurpegia
grabatzen zen hilarri berrietan. Hilobiez
gainera aipagarriak dira, baita ere, aldareak
eta bataiarriak. Egurrezko eskultura
ere IX, mendeaz gero hasi zen zabaltzen,
lehentxeago beharbada. Eskultura irudiak
margotu edo zilarrezko xaflez estaltzen ziren
gero. Ama Birjina eta Kristoren irudiak
egiten ziren batez ere. Arte karolingiarraren
miniaturetan, boli eta zilar lanetan oinarritzen
dira Kristoren irudiak, eta arte nikietako
lan horiek bezala, oinazez beterik
eta barne sentimendu batez biziturik ageri
dira. Nolabaiteko humanisrno baten lehen
zantzu horiek ez ziren azaldu eskulturan arte
gotikoa hasi baino lehen.