Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Otondar artea

Hildesheiun-go San Migel eliza, Saxonia, Alemania.<br><br>

Karlomagnoren heriotzaren ondoren haren bi semeen artean banatu zen inperioa : Karlos "Burusoilak" agintzen zuen mendebaldean eta Luis "Germaniarrak" ekialdean, gaur egun, gutxi gorabehera, Frantziak eta Alemaniak hartzen dituzten lurraldeetan. Nolanahi ere, aginpide eskasa zuten, eta inguruko arerioek geroz eta errazago egiten zieten eraso : hegoaldetik, musulmanek noiznahi egiten zituzten sarraldiak, ekialdetik eslabiarrak eta hungariarrak zetozen oldarka, eta ipar eta mendebaldetik, berriz, txikizio eta hondamen handiak egiten zituzten bikingoek, itsasoz etorrita.

Bikingoek (egungo daniarren eta eskandinaviarren arbasoak) Frantziako ipar-mendebaldea mendean hartu zuten eta geroztik Normandia deitu zaion eskualdean bertakotu ziren. Berehalaxe kristautu ziren eta, 911 tik aurrera, Frantziako erregearen mendeko dukeak izan ziren normandiar buruzagiak. XI. mendean, funtsezko papera jokatu zuten normandiarrek Europaren politika antolakuntzan : Normandiako dukea, Gilen "Konkistatzallea", Ingalaterrako errege egin zen eta beste normandiar buruzagi batzuekmusulmanak bota zituzten Siziliatik, eta bizantziarrak Italia hegoaldetik.

Alemanian, bien bitartean, hegotik iparraldera aldatu zen agintegunea, Saxoniara, hain zuzen. Oton La "Handia" izan zen saxoniar jatorriko errege ospetsuena. Lonbardiako erregearen alargunarekin ezkondu ondoren, Italia gehiena mendean hartu zuen eta, Karlomagnoren ametsa bereturik, enperadore koroatu zuen aita santuak (962). Aurrerantzean, germaniarra izan zen Erromatar Inperio Sakratua, nahiz eta Oton Laren ondorengoek ez zuten inoiz lortuAlpeetatik hegoaldera agintzerik.

Otondar arteak X. mendearen erdialdetik XI.aren azkena bitarteko aldia hartzen du, denborari dagokionez, eta lurraldez, garai hartako Erromatar Inperio Sakratu germaniarraren esparru bera.

 

Arkitektura

Oiondar arkitektura karolingiar eraikinetan oinarritu zen hasieran, baina bidea egin ahala bere estilo berezia garatu zuen.

Garai honetako eraikin gehienak, denak ez esatearren, elizak edo monasterioak dira.

Aipatzekoak dira, bestalde, nahiz eta karolingiar eraginarekin alderatzekoak ezizan, bizantziar artearen noizbehinkako ukituak ere.

 

Gernrodeko San Zirrako

Otondar arkitekturaren jatorrien erakusgarri bikainenetako bat 960-965ean eraiki eta oso egoera onean gorde den Gernrodeko San Ziriako eliza da. Erdiko habeartearen alde banatan heste bi habearte ditu, etakarolingiar estiloko gunrtzadura batek bereizten du habeartea presbiteriotik. Mendebaldean, kontraabside zerbitzua egiten duen tuesttuetlz edo mendebaldeko sarrera du, eta ekialdean kripta goratu bat. Habeartearen euskarriak txandakatuak dira ; eliz balkoiak ere baditu eraikinak.

 

Hildesheimgo San Migel

Otondar artearen garapenean oso paper garrantzizkoa jokatu zuen apezpikumezenasen irudiak. Horietan ezagunena, beharbada, haren eraginez egindako arte lanen garrantziagatik, Bernward izan zen, Hildesheimgo gotzaina. Hain zuzen ere, Bernwarden enkarguz eraikitako Hrldesheinzgo San Migel eliza hartzen da otondar garaiko arkitekturaren obra gorentzat.

Eraikinaren oinak, bere bi koruak eta alboetako ateak direla medio, St. Galleko monasterioa gogorarazten du. Baina simetria askoz harantzago eraman zuten San Migelen : bi transeptu berdin-berdinak izateaz gainera -bakoitzak gurutzaduran bere dorrea eta eskaileradun dorretxoak dituela-, erdiko habearteari eusten dioten zutabeak, denak berdinak izan ordez, epai karratuko pilareak eta bi zutabe biribileko multzoak dira, txandaka. Txandakatze sistema horrek hiru banako berdinetan banatzen du arku begia, bakoitzak hini hutsarte dituela ; lehenengoan eta hirugarrenean elizarako sarrerak daude, era horretan transeptuen ardatza islatzen dela. Bai alboetako habearteak eta bai erdikoa, itxura gabe zabalak dira luzeraren proportzioan. Badirudi Bernwarden asmoa eraikin osoaren luzetarako eta zabaletarako ardatzen oreka lortzea izan zela.

Elizaren kanpoko aldeak eta koruek oso bestelako itxcua hartu zuten geroztik egindako berrikuntzen ondorioz, baina habeartearen barru zabalak, bere arku arteko horma eta leiho handiekin, hasierako itxurari eutsi zion, harik eta Bigarren Mundu gerran erraustu zuten arte.

 

Eskultura

Nahiko tirriak dira gaur arte iraun duten otondar garaiko eskultura lanak. Aipatzekoak dira, horien artean, Regensburgeko estatua gutxi batzuk eta beste hiruzpalau erliebe (Werden an der Ruhr, Miinster). Baina garai hartako eskultura gogoangarriena, zalantzarik gabe, Geroren Kristo gurutziltzatua da.

 

Geroren gurutzea

Geroren gurutzea deitzen zaion Kristo gurutziltzatuaren irudiak berrikuntza asko ekarri zituen mendebaldeko eskulturgintzara : eskala handian egin zuten, forma biribilak ditu eta sentipen sakonez adierazita dagoKristoren oinazea. Bereziki deigarria da gorputzaren aurrera aldeko astuntasuna, zeinak errealismo ia jasanezina ematen baitio beso eta sorbalden teinkatasun bortitzari . Aurpegia, hazpegi gogorrekoa, mozorro bilakatu du agoniak, eta bizitzaren zantzu guztiak galduak ditu.

Nolaz iritsi ahal izan zuen otondar eskultoreak hain emaitza ausarta? Ez da ahaztu behar Kristo gunitziltzatuaren irudikapena Bizantzioko artearen bigarren urrezko aroko sorkuntza izan zela. Eta ez da hain harrigarria ere Bizantziok garai hartako Germanian eragin nabarmena izatea, kontuan izan behar baita Oton II.a bizantziar printzesa batekin ezkondu zela, eta beraz, zuzeneko lotura zegoela inperio bietako gorteen artean. Otondar artistaren lana izan zen bizantziar irudi txiki eta aurpegiera atseginekoan inspiratzea eta eskala handiko eta errealismo adierazkorreko eskultura indartsu hori ateratzea.

 

Urregintza eta metalgintza

Urregintzaren alorrean, Erdi Aroko artelan distiratsuenen artean sartzen dira otondar eskulangileen lantegietatik ateratako zenbait obra. Esandakoaren froga argiak dira gaur arte gorde diren Quedlinburg, Hildesheim, Essen, Aachen, Trier eta Regensburgeko altxorrak, eta Vienako altxor inperial miragarria. Gurutze, erlikia ontzi, aldare aurre, eta liburu azaletan ikusten da otondar garaiko urregileek zenbaterainoko teknika landua zuten grabatuak, mailu lanak, zizelatuak, filigranak, eta esmalteak egitean, eta nola kokatzen zituzten harri bitxiak euskarri ikusgarrietan. Antzinakoenak Oton Zaren biloba zen Essengo Matilde abadesak eginarazitako urrezko gurutzeak, Aachengo "Lotarioren gurutzea" (1000 ingurukoa), eta Vienako altxorreko gurutze inperiala dira, 1030 alclera altxorreko erlikia handiak gordetzeko egina, hain zuzen ere. Liburu azalen artean aipatzekoak dira Oton III.aren eta haren emazte Teofanoren agincluz Trierko hirian egindakoa (Nurenbergen dago), eta Henrike II.ak Bambergeko katedralarioparitutako liburuen azalak. Kontuan hartzekoak dira, orobat, Vienako altxorrean gorde den koroa inperiala eta otondar enperatrizenak izandako lepoko eta gainerako bitxiak.

 

Aldareak

Hala ere, askoren iritzian, aldare aurrealdeetan iritsi zuen gailurra otondar urregintzak . Bi gailentzen dira beste guztien artetik, Aachengo katedralekoa eta Basileakoa, azkeneko hau Pariseko Cluny museoan gordetzen bada ere. Aachengo aldare aurrealdearen erdian, Kristoren irudia ageri da bere handitasun guztian, eta Itun Berriko pasarte multzo batek hartzen du haren inguru guztia.

Basileako urrezko aldare aurrealdea 1120 inguruan egin zen, eta Henrike II.a enperadoreak katedralari eginiko oparia da.

Bost arkupe ditu : erdikoan, Kristoren irudia ageri da, gainerakoak baino handixeagoa, eta beste lau irudiak San Benitorena eta hiru goiangerurenak dira. Kristoren oinetan, berriz, Henrike II.a eta haren emazte Kunegonda daude irudikatuta.

 

Hildesheimgo brontzezko ateak eta Bernwarden zutabea

Ez dira ahaztuta uztekoak, bestalde, otondar garaiko brontzegileen lanak. Garai hartako brontzelanen artean ospetsuena, eta, segur aski, artearen ikuspegitik aberatsena, Hildesheimgo ate handiak dira. Gorago ere aipatu den Hildesheimgo Bernward apezpikuak eginarazi zituen San Migel elizarako, eta 1015ean amaitu ziren. Baliteke ideia Erromara egin zuen bidaldian bururatzea, ez baita harritzekoa han erromatarren eta bizantziarren garaiko brontzezko ateak ikusi izana. Ateak atal bakarrekoak dira, eta irudikatuak dauden Bibliako pasarteak, ez daude, brontzezko ate klasikoetan bezala, gotik behera antolatuta, zerrenda horizontal zabaletan baizik, karolingiar garaiko Biblia handietan bezalatsu.

Bernwardek eragindako beste monumennr gogoangarri bat brontzezko zutabea da. Kristoren bizitzako pasarteak ditu zutabean kiribilean garaturik, eta badirudi Antzinate beranduko garaipen zutabeetan inspiraturik egin zutela.

 

Pinturak eta miniaturak

Dena den, otondar arteari Europa guztiko aitzindaritza eman ziona, batez ere, testu sakratuetarako egindako apaingarriak eta miniaturak izan ziren. Hala, otondar garaitik geratu zaizkigun margolanak oso bakanak diren bezala, liburu irudiztatu mordoa gorde da, garai hartako monasterioetako su •iptorrum-etan egiten zuten lan bikainaren erakusgarri. Otondar artearen arlo honetako sorkuntza nagusiak ebanjeliario eta sakramentarioak apaintzeko margotu zituzten Itun Berriko pasarteak dira. Miniatura lan horietan hinr eragin nagusi antzematen dira : Antzinate beranduko artearena, karolingiar artearena eta Bizantziokoarena.

 

Reichenauko eskola

Konstantzako aintziraren erdian dagoen Reichenau uhartean dago izen bereko abatetxea . Oton Handiaren garaian egituratu zen eskola gisa eta inperioko ilustrazio gune garrantzizkoenetakoa izan zen X. mendearen azken laurdenetik aurrera. Garaitsu hartan, uharteko eliza eta monasterio guztiak horma irudiz apainduak zeuden. Geratzen diren bakanetako batzuk Oberzelleko San Jurgiren elizan daude. Elizako habeartean Kristoren bizitzako pasarteak daude margotuta, eta apaingarrien antolakuntzak eta irudien itxurak geroago etorriko zen pintura erromanikoa iragartzen dtite.

Roudmann abadearen (972-984) zuzendaritzapean bizi izan zuen Reichenauko ilustrazio eskolak bere aldi distiratsuenetako bat. Garai hartan argitaratu zuten Egbertoren kodizea deitzen zaion obra ospetsua Trierko Egberto artzapezpikuarentzat, zeinak hiri hartako San Paulino elizari oparitu baitzion. Ebanjeliario bat da eta eskaintza orrialdean Egberto bera ageri da Kerald eta Heriberto monjeen artean eserita.

Reichenautik ateratako beste eskuizkribu sail bati Ebrrrrrarrtsailekoak esaten zaie, izen hori baitzuen artistetako batek. Lan hauen ezaugarri nagusia landare irudi aberatsez apaindutako hasierako hizkiak dira.

Multzo horretan sartzen dira Geroren kodizea eta Heidelbergeko sakramentarioa.