Artea»Erdi Aroa
Bizantzioko artea : Konstantinopla
Konstantinopla, sortzez, Megara (Grezia) hiriko kolonia txiki bat zen, izenez Bizantzio,
K.a. 658. urtean sortua. Gero, Erromako enperadore Septimio Severok hiria zeharo
errauts zezaten agindu zuen, Pescennius Niger erromatar jeneral etsaiari laguntasuna
eman izanagatik, eta hiri guztiz berri bat, guztiz erromatar bat eraiki zezaten agindu
zuen,Afrikako iparraldeko kolonietakoak bezalakoxea, haren jaioterri Leptis Magnaren
modukoa. Harresiek lehengo hirikoek baino bi aldiz eremu handiagoa hartu zuten eta
eraikuntza publiko handiak egin ziren Erromako hiri inperialen arabera.
324. urtean Konstantinok Bizantzion eraikiarazi zuen bere Erroma berria : Konstantinopla
. Errito paganoen arabera egin zen hiriaren fundazioa. Beraz, geroago zabalduko
zen Konstantino orduan konbertitu zeneko kondaira, kristautasuna ezarri zenean Inperioko
erlijio ofizial gisara. Erroma bezala, zazpi muinoren gainean eraiki zen hiria,
eta hamalau eskualdetan banatu zen. Hiriaren erdigunean, Severoren hiriaren gainean
eraiki ziren eraikuntza publiko nagusiak : hipodromoa, jauregia, senatua, basilika eta Santa
Sofia katedrala, Konstantzio II.aren garaian sagaratua (360. urtean).
Konstantinopla, beraz, presaka egindako hiri bat bezala sortu zen : kale zuzenak eta
ongi zolatuak zituen, monumentuez beteak Erroma bezala, eta biztanle asko, gehienak
paganoak, ofizialki kristautasuna babesten bazen ere.
IV mendean zehar Konstantinoren ondorengoek hiriko eraikuntza publiko horiek
edertu eta osatu zituzten : Konstantzio II.ak liburutegi bat eginarazi zuen ; Julianok
konponketak egin zituen senatuan eta portu bat Marmarako itsasoan ;Valentek, berriz,
akueduktua egin zuen urez hornitzeko hiria ; Teodosiok obelisko bat ekarrarazi zuen
Egiptotik eta zirkuan jarri zuen erliebeez apaindutako oinarri baten gainean, zeinak
Erromako inperioko eta Bizantzioko arte moldeen erdibideko estilokoak diren.
Konstantinoplako harresiak
412. urtean, Urrezko Adarraren eta Marmarako itsasoaren artean, Teodosio II.aren erreinaldian, 6 kilometro luze zen defentsa harresi bat eraikitzen hasi ziren. Harresiak baino lehenago 18 metroko lubaki bat zegoen eta lubakiaz bestaldean erronda bide bat. Kanpoaldeko murruak 9 metroko altuera zuen eta dorreak zituen. Murru horren atzean beste erronda bide bat zegoen eta bidearen kontra murru nagusia, 11 metro gora eta 5 metro lodi. Murru nagusiak dorreak zituen tarteka, albo banatan dorretxo biribilez hornitua zegoen harresi apal batez babestuak. Harresia egiteko materialak -hormigoia eta adreilua- Asia Txikitik ekarri ziren. Dorre Uamrlco pasabideak adreiluak hegika jarrita egindako kanoi gangez estaliak zeuden, eta adreiluzko eraztun zentrukideez egindako gangez berriz aretoak.
Arkitektura
Bizantzioko arkitektura besteetatik bereizten duten elementu nagusiak kupulak eta gangak dira. Espazio luzaranak estalKonstantinoplako Santa Sofia elizaren barnealdeko ikuspegia. Argazkiaren ezkerraldean tinpanoko petxinak ikusten dira, leihoez hornituak, eta eskuinaldean, berriz, erdiko kupula handiari eusten dioten albo bateko kupula erdiak.tzeko kanoi ganga erabiltzen zen eta lau angeluko espazioak estaltzeko, berriz, kanoi ganga eta kupula. Estalki horiek erabiltzeak bi arazo handi ditu : alegia, batetik, eraikuntzaren oinaren espazio karratutik estalkien espazio biribilera nola igaro eta, bestetik, estalkiak kanporantz egiten duen indarrari, bultzadari, nola eutsi. Bizantzioko arkitekturak erromatarren garaiko zenbait eraikuntzatan (IZarakalaren7 termak) erabiltako konponbide bera erabili zuen lehenengo arazoa konpontzeko : petxinak eta kupulako eraztuna. Bultzadaren arazoa konpontzeko, berriz, material arinak erabiltzeaz gainera kupula txikiagoak jarri ziren kupula nagusiaren albo banatan eta horien alboetan are txikiago batzuk, kupula nagusiaren bultzada beste guztien artean banatzeko . Azkeneko kupula horiei hormek eusten zieten eta, behar izanez gero, horma bularrak edo ostikoak jartzen ziren kanpotik hormei eusteko. Hormek, gainera, puntu erdiko arkuak zituzten, horien bidez arkuen zutabe zilindrikoetan deskargatzeko bultzada.
Santa Sofia
Bizantzioko arkitekturak Justinianoren
garaian (527-565 bitartean enperadore) iritsi
zuen heldutasuna. Konstantinoplako Santa
Sofiaren eliza da haren erreinaldian egin
zen arkitektura lan inportanteena, arkitekturaren
historiako zoragarrienetako bat. Antemio
Tralleskoak asmatu zuen proiektua
eta Isidoro Miletokoak burutu zituen eraikitze
lanak. Hain zoragarria iruditu zitzaion
jendeari eraikuntza ezen Jainkoak berak asmatu
zuela eta Justiniano enperadoreari aingeru
baten bidez jakinarazi ziola zabaldu
baitzen.Ohiko basilika oinaren arabera egin zen
eraikuntza, baina kupula handi Uatekin eta
bultzada berdintzeko sistema batekin : luzera
ardatzean jarritako bi kupula erdi, ardatz
horri buruz diagonal jarritako bi nitxorekin
. Zama banatzeko sistema hori zela-eta,
ez zen zutaberik jarri beharrik izan basilikaren
habearteak bereizteko. Erromatarren eta
paleokristauen garaiko basiliketan, berriz,
ezaugarri nagusietako bat zutabeak ziren.
Barruan, 1.000 metro koadro baino gehiago
dituen areto batean, nitxorik gahe, airean
zintzilik dagoela ematen du kupulak
(31 metroko diametroa).
Zutabeak, eraikuntzaren euskarri nagusiak,
harriz egin ziren, adreilu-morteroetan
izaten diren uzkurtze eta zabaltze efektuak
ez izateko. Zutabe nagusiek 44
metroko karratu bat eratzen zuten eta haien
gainean lau arku handi eraiki ziren. Arku
horien erpinen eta arkuak elkartzen dituzten
petxinen gainean eraiki zen kupula
nagusia, berrogei nerbiok ataldua barrutik
eta beste hainbeste nerbio laburrek sendotua
kanpotik ; nerbioetan tartekaturik
leiho txiki batzuk egin ziren kupula argitzeko
.
Kupulak kanporantz egiten duen indarrari
eustelco bi kupula erdi egin ziren luzerako
ardatzean. Kupula erdiek kupula nagusiaren
diametro berdina dute eta, arestian
esan den hezala, ardatzari buruz diagonal
jarrita dauden bina nitxotan deskargatzen
dute beren bultzada. Zehar ardatzean, berriz,
iparraldeko eta hegoaldeko arkuen
tinpano hormetan deskargatzen da bultzada,
hormaotan zulatuta eta elkarren gainean
jarrita dauden bi arku ilaren (sei arku txiki
goikoan eta lau handi behelcoan) arkuen
zutabeen bitartez.
Eraikitze lanean arazo handiak sortu ziren
eta sortu ahala kopondu behar izan zituzten
arkitektoek. Lau arkuen bultzada zelaeta,
eraiki ahala okertu zen eraikuntza, eta
kupula egiten hastean hark estali beharreko
espazioa uste baino gehiago zabaldu zela
ohartu ziren. 558. urtean kupula lurrera erorizen, lurrikara batzuen ondoren, eta berriro
eraiki zuten 563an, aurrekoa baino bost
metro altuago (65 metro). 975ean, lurrikara
baten ondoren, mendebaleko kupula erdia
lurreratu zen eta berriro eraiki behar izan
zuten. Gero, atari handi bat erantsi zioten
mendebalean, eta 10.000 metro koadrotik
gora hartzeraino handitu zen azkeneralco.
Turkiarrek, gero, lau nminarete gehitu zizkioten,
eta itxura hori gorde du gaur egun
arte.
Bizantzioko arkitekturaren xedea barne
espazioak sortzea zen, eta Santa Sofialco
eraikitzaileek ere, joera horri jarraiki, barneari
eman zioten lehentasuna, kanpoaldearen
kaltean, Santa Sofia kanpotik ez baita
oso ikusgarria. Kupula, kupula erdi eta nitxoen
arteko loturak espazioa horizontalean
eta, areago oraindik, bertikalean luzatzen
delako urtua ematen du. Kupula sail horri
eusteko ez hormarik ez, itxuraz, zutaberik
izateak areagotu egiten dute barrunbearen
efektua. Zutabeak albolco habearteetatik
ikusita baizik ez dira nabarmentzen, baina
fustearen marmolezko azal polikromoa hondoko
hormaren zokaloarekin nahasten eta
berdintzen da.
Barneko dekorazioaren eginkizuna espazioari
handitasun efektua ematea zen.
Lehenago esan den bezala, marmol kolore
aslcotako azalek estaltzen zituzten zutabeak,
pilareak eta hornia zokaloak. Zorua, berriz,
marmol gris ilunezkoa zen. Hornia garaiak,
gangen azpia eta kupulak, berriz, mosailcoz
hornitu ziren : gurutzeak eta izarrak urrezko
hondo batean. Kapitelak eta arlcu tarteak
hosto itxtuan zizelatu ziren. Kupula handiaren
erdian, apaingarri gisa, mosaiko bat
zegoen : gurutze handi bat zirkulu batean
sartua. Gainerakoan, aldarearen eta koruaren
artean, urrezko lanparak eta zilarrezko
xaflak zeuden apaingarri gisa.
Dekorazioak sortzen zuen efektua argiak
areagotzen zuen. Leihoak estrategikoki
banatuak eta beira koloreztatuez estaliak
zeuden. Argitasuna handituz-hancituz zihoan
albolco habearteetatik erdikora. Han,erdiko habeartean, kupula nagusiko leihoek
eta arlotetako tinpanoetakoek oso ondo
argiztatzen zuten eraikuntzaren erdigunea.
Bestalde, mosaikoak berariaz jarri ziren
urrezko lanparen kolore horixkaz argi egin
zezaten gaueko elizkizunetan.
Bizantzioko eraikuntzetan ez dago Santa
Sofia bezalakorik. Hura izan zen sortaldeko
arkitektura kristauaren abiagunea.
Sartaldekoak beste bide bat hartu baitzuen,
garrantzi handiagoa emanez eraikuntzaren
kanpoaldeari ; haietan barrnraldeak ez ziren
hain zabalak ez hain bikain apainduak.