Artea»Antzin Aroa
Arte paleokristaua
Ez da zehatz ezagutzen non eta noiz sortu ziren kristau arteko lehenengo obrak. Iraun
duten monumentuen artean ez dago K.o. 200. urtea baino lehenagokorik. Konstantino
Handiaren garaia arte ez da gauza handirik ezagutzen arte kristauari buruz, 111. mendeko
lekukotzak ere urriak baitira. Erromako katakonbetako eta kristauen lurpeko hobitegietako
margolanak dira aurkitu eta gorde diren material bakarrak.
Konstatinoren aurretik, Erroma ez zen artean fedearen munduko ardatza, Ipar
Afrikako eta Ekialde Hurbileko zenbait lori handitan -hala nola Alexandrian eta Antiokian-
kristau komunitate zaharragoak eta ugariagoak bizi baitziren. Ez litzateke harritzekoa
bakoitzak bere arte tradizio propioa garatu izana. Dura-Europoseko (Siria) sinagogako
horma irudi bikainek pentsarazten digute -ez da ahaztu behar lehenengo kristau
komunitateak judu disidenteez osatuak zirela-, joera horretako konposizioekin
apaindu zirela, beharbada, Siria eta Palestinako kristauen biltokiak. Baina, esan bezala,
datuak hain urriak direnez, zaila da garai honetako arteaz ideia osatu samarra egitea.
Lehen kristau ikonografia
Edozein moduz ere, gorde diren katakonbetako
pinturak biziki esanguratsuak
dira sortzaile izan zituzten komunitateen
espiritua ezagutu ahal izateko. Hileta erritoak
eta hilobia babestea bereziki garrantzizkoak
ziren lehen kristau haientzat, gorputzaren
berpizkundean eta paradisuko
betiereko bizitzaren itxaropenean oinarritzen
baitzuten beren fedea.
Irudikatzen zuten ikonografiari dagokionean,
batez ere Itun Zaharreko gaiak erabili
zituzten, fedearen bidez heriotza garai zitekeelako
ideia oinarrian zutela. Horrela,
ohikoak izan ziren Jonas, Daniel, Abraham
eta Isaaken irudikapenak. Era berean, Itun
Berriko irudiak ere erabili ziren, Kristoren
mirariei buruzkoak batik bat. Berehalaxe
hedatu zen, harrizko hilkutxen eta gauza
txikien bitartez, hastapeneko ikonografia
kristau hura. Kontuan izan behar da, lehen
irudi hauek ezagutzen badira, aurkitu diren
Erromako katakonbei eta sarkofagoen
apaiingarriei esker izan dela, batez ere,
Arkitektura
Konstantino Handiak kristautasuna inperioko erlijio ofizial bihurtu izanak egundoko eragina izan zuen arte kristauaren ondorengo garapenean. Ordu arte, ezkutuka bildu behar izaten zuten luistauek, euren otoitzak eta erlijio ospakizunak egitera . Orain ordea, ia gauetik goizera, azpiegitura arkitektoniko ikusgarria eraiki behar izan zen fede ofizial berriarentzat, Eliza denen ikusmenean gera zedin. Konstantino buru-belarri saiatu zen honetan, eta, urte gutxiren buruan, tenplu berri asko eraiki zenenperadorearen babespean, eta ez Erroman bakarrik, baita Konstantinoplan, eta garai hartako beste hiri handi askotan ere.
Basilikak
Mota berriko eraikin hauek -basilika
paleokristauak deitu zitzaien- mendebaleko
Europako eliz arkitektura guztiaren oinarrizko
ereclu bihurtuko ziren. Zoritxarrez
batek berak ere ez du iraun jatorrizko forman,
baina aski zehatz ezagutzen da Konstantinok
eralkitako eliza handienaren planoa
: Erromako San Pedrorena, hain zuzen.
Hasierako basilika kristauak hiru eraikinmotaren ezaugarriak biltzen zituen : batzar
areto handi batenak, tenpluarenak eta etxe
partikularrarenak. Aurreko erromatar basilikei,
izenaz aparte, erdiko habearte handia,
aldamenetako txikiagoak, beirateak
-argia sar zedin-, absidea, eta zurezko sabaia
zor dizkie. Izatez, erromatar basilika
zen eliza haiek egiteko eredu egoki bakarra,
harexek konbinatzen baitzituen kristau
erritoak premiazkoa zuen barrunbe zabala
eta erlijio ofizial herriaren pribilejiozko
egoera adierazten zuen handitasuna.
Baina batzar toki soil bat baino zerbait
gehiago izan behar zuen elizak :
Jainkoaren bizitoki sakratu ere izan behar
zuen. Zeregin hori betetzeko aurreko erromatar
basiliketan ez zegoen elementu berri
bat sortu zen, eraikin guztiaren ardatz bihurtu
zena : aldarea. Habearte nagusiaren
sortaldeko muturrean kokatu zen aldarea,
absidearen aurrean. Sarrera berriz, erromatarren
basiliketan alboetatik izan ohi zena,
mendebaleko muturrean jarri zen, eta ez
bestetan. Hasierako basilika kristauak, beraz,
sortalde-sartalde norabidean eraiki ziren
gehienak. Elizan sartu aurretik patio
zutabedun bat gurutzatu behar zen -ataria-,
eta haren azken muturrean nartex izeneko
bebarru moduko bat izan ohi zen. Behin
habearte nagusian gaudela, alboetako arkuek
ekialdeko muturreko arku handira
garaipen arku izenekora zuzentzen digute
bista. Garaipen arku horretatik sartzen da
santutegira eta honen atzeko abside gangadunera
. Hurbiltzean ikusiko dugu eliz gurutzearen
erdian kokatua dagoela aldarea,
habearte handiarekiko angelu zuzeneandagoen transeptu izeneko habearte txikiago
baten erdian, hain zuzen.
Arkitektura paleokristauaren oinarrizko
beste ezaugarri bat, eraikinaren kanpoko
eta barruko aldeen arteko kontraste handia
zen. Kanpoko aldeak ez zuen inolako apaingarririk
izaten, egitura soil bat izan ohi zen,
hartzen zuen espazioaren forrua islatzen
zuena. Baina nartexetik barrura sartu orduko,
kanpoko aldearen itxura aszetikoari
kontrajarririk, aberastasun ikaragarriko barrualdeak
izan ohi ziRrzten, argien, koloreen,
marmol ederren, eta mosaiko distiratsuen
bidez jainkoaren erreinuaren dirdira irudikatu
nahi izan balitz bezala.
Eraikin kupuladunak
Bada, ordea, beste egitura mota bat
ere, Konstantinoren garaiko kristauen arkitektura
erlijiosoaren barruan : kupula batez
amaitzen ziren zirkulu edo poligono egiturako
eraikinak, alegia. Terma egitura korapilatsuen
barauan edo mausoleoetarako eraiki
zituzten lehenago erromatarrek mota
horretako eraikinak. Baina IV. mendean
zentzu kristaua eman zitzaien, eta hala, bataiategiak
-bainua errito sakratu bihurtzen
da hemen- eta basilikei lotutako zenbait hil
kapera eraiki zituzten egitura horretakoak.
Gaur arte iraun duen adibiderik ederrena
Santa Konstantza da, Konstantinoren alabaren
mausoleoa.
Pintura eta mosaikoak
Konstantino Handiaren garaiko arkitektura kristauaren hazkunde lasterrak eragin ikaragarria izan bide zuen pintura paleokristauaren garapenean. Bat-batean, horma zabal-handiekin egin zuten topo, eta haiek itxuraz apaintzeko monumentuzko egitura haien dina izango ziren irudiak behar ziren. Nork erantzungo zion halako erronkari? Katakonbak apaindu zituzten artista apalentzat eginkizun zailegia zen. Enperadorearentzat lanean ohituak zeuden maisu trebeagoak jardun zirela uste da lan horretan. Zoritxarrez IV. mendeko tenpluen dekoraziotik oso gutxi gorde da, eta ezinezkoa gertatzen da orduko pinturaren historia xeheki idaztea. Dirudienez, hasierahasieratik eta zikloka, pintura estilo desberdinez bete ziren habearteetako hormak, garaipen arkuak eta absideak, eta pintura grelcoerromatarreko gama guztia islatu bide zuten, baina eginkizun berrira egokituta, beti ere.
Horma mosaikoak
Prozesu horretan arte modu berri bat
sortu zen : horma mosaiko paleokristaua,
zeina -erabat ez bazen ere, bai neurri handian-
hormetako pintura ordeztera etorri
baitzen. K.a. 3000. urterako asmatua zutensumertarrek mosaikoa. Grekoek eta erromatarrek,
marmolezko kubo txiki-txikiak
erabiliz -teselak-, edozein pintura berregiteko
gai izateraino hobetu zuten teknika,
baina zoruak apaintzeko erabili zuten ia beti,
eta kolore aukera, nahiz eta ñabardura aberatsekoa
izan, distira gutxikoa zen, izadian
aurki zitezkeen marmol motetara mugatzen
baitzen.
Beraz, arte paleola- istaueko horma mosaiko
handi eta korapilatsuak, funtsean, aitzindari
izan ziren, eta gauza bera esan daiteke
erabiltzen ziren materialez, kolorezko
beirazko teselak erabili baitzituzten. Erromatarrek
ezagutzen zituzten hauek lehendik,
baina oso gutxi erabili zituzten, izan
ere, marmolezkoek baino tonu desberdinago
eta indartsuagoak eman arren -urre
kolorea barne zela-, ez zuten ñabardura
mailakaturik eta ez ziren egokiak pinturak
imitatzeko. Baina beirazko kubotxoen distirak
ederki islatzen zuen erlijio kristauak
nahi zuena : aurreko erromatarren "errealitatearen
ilusioa" ez baino, "irrealita tearen
ilusioa" irudikatu nahi zen, lurraz haraindiko
erreinu argitsu bat, zeruko izakiz eta
ikurrez betea.
Irudikatzen zituzten gaiak, Itun Zaharreko
eta Berriko pasarteak izaten ziren
batez ere, inoiz Elizaren historiakoak ere
bai, eta Kristoren irudiak goreneko tokia
hartu ohi zuen. Pasarte horiek irudikatzeko
erabili zituzten iturriei buruz, katakonbetako
zenbait pinturez aparte, uste
da eskuizkribuetako irudiak erabili zituztela
eredutzat.
Eskultura
Pinturarekin eta arkitekturarekin alderatuta, eskulturak garrantzi txikiagoa izan zuen arte paleokristauaren barauan. Irudiak antzezteko debeku biblikoak, hain zuzen, batez ere tamaina handiko estatuak hartzen zituela ulertu zen, fedegabeen tenpluetan gurtzen zituzten idoloak tamaina horretakoak baitziren, eta, beraz, erlijio kristauak, idolozaletzat sala ez zezaten, uko egin behar izan zien giza tamainako eskultura eta irudiei. Lehen unetik, beraz, eskultura grekoerromatarraren ezaugarri ziren espazio sakontasun eta gorputz bolumenetik urrundu eta irudi lauak eta txikiak gauzatu zituzten . Eskultura kristautiko obra zaharrenak marmolezko sarkofago zizelatuak dira. 111.. endearen erdialdekoak dira antzinakoenak eta elizgizon nabarmenentzat egin ziren . Konstantinoren garaiaz aurretik, katakonbetako pinturetan aurkitzen diren gaiekin apaintzen ziren -Artzain Ona, Jonas eta balea, etab.-, baina fedegabeen sarkofagoetatik kopiatutako eskemaren barruan. Mende bat gerorago arte ez ziren ugalduko sarkofagoetako gaiak eta forruak.
Junio Bassoren sarkofagoa
Urte hauetako sarkofagoetako eskulturaren
adibide adierazgarrienetakoa, Junio
Basso Erromako prefektuaren sarkofago
bikaina da (359an hila). Hilkutxaren aurreko
aldea 101aukitan banatua dago zutabeen
bidez, eta Itun Zaharreko eta Berriko gertaerak
irudikatzen dira, nahasturik, esandako
laukietan : goiko ilaran (ezkerretik eskuinera),
Isaaken sakrifizioa, San Pedroren atxilotzea,
Kristoren tronuratzea -Pedro eta
Paulo santuen erdian-, Kristo Pilatoren aurrean
(bi laukitan) ; beheko ilaran, Joben
miseria gorria, gizakiaren eroraldia, Kristo
Jerusalemen sartzen, Daniel lehoien artean
eta San Paulo martiriora bidean.
Gaurko ikuspegitik arraro samarra dirudi
pasarte aukera horrek, baina lehenengo
kristauen pentsaeraren adierazgarri da : Kristoren
jainkozko izaerari ematen zitzaion lehentasuna
. Erdiko bi pasarteak Kristo Erregeri
eskaintzen zaizkio. Goikoan, unibertsoko
Jaun gisa, zeru sabai pertsonifikatuaren gainean
ageri da, tronuan eserita. Behekoan
berriz, Kristoren Jerusalemeko sarrera, lurreko
errege aldarrikatzen duten bitartean.
Ia mende erdi bat lehenago zizelatutako
Konstantinoren Arkuko frisoarekin erkatuta,
Junio Bassoren sarkofagoak guztiz klasikoa
dirudi. Hemengo irudiak ez dira hain
lauak, eta ematen du artistak grekoen tradizioko
estatuagintzara hurbildu nahi izan
duela. Izatez, zenbait joera klasikozale izan
ziren IV. mendearen erdialdetik VI.aren
hastapenetara, eta joera horiei zor zaie, hain
zuzen, zenbait forma eta eredu klasiko gorde
izanaren bertutea. Baina azaleko "klasikotasun"
horren azpian Bassoren sarkofagoko
irudiak ez daude hain urrun Konstantinoren
Arkuko frisoko estiloarekin : panpina
moduko irudi buruhandiak, eta ekintza
dramatikoa eskatzen duten pasarteetan pertsonaiek
erakusten duten lasaitasuna. Helburua
ez da, azken batean, istorio bat kontatzea,
ikuslearen arreta esanahi sinboliko
goragoko batera zuzentzea baizik.